1 00:00:14,120 --> 00:00:18,080 Film hau Eclair-Ymagis laborategian zaharberritu eta digitalizatu dute... 2 00:00:18,360 --> 00:00:22,400 ...Les Documents Cinematographiquesek eta La Cinematequek, CNCren laguntzarekin. 3 00:00:23,120 --> 00:00:28,400 Cinematequek gordetzen zituen kontratipo eta soinu-bandatik abiatuta... 4 00:00:28,680 --> 00:00:30,600 ...egin da 2K egokitzapena. 5 00:00:53,480 --> 00:00:57,960 ERNOAko BIDEA 6 00:01:26,360 --> 00:01:32,080 Frantziako Euskal Herrian, mendian, Espainiarekiko mugatik hurbil, 7 00:01:36,280 --> 00:01:38,040 Ernoa-ko herria dago. 8 00:01:43,040 --> 00:01:46,040 Han "amerikano" esaten diete... 9 00:02:01,680 --> 00:02:04,960 ...Etxegor bezala, gazterik eta pobre Ameriketara joan... 10 00:02:09,080 --> 00:02:14,560 ...eta herrira aberasturik itzulitako bertako semeei. 11 00:02:21,080 --> 00:02:25,200 Hondatuta zegoen etxe zaharraren lekuan… 12 00:02:35,840 --> 00:02:39,320 ...bizileku zoragarria eraiki du. 13 00:02:41,160 --> 00:02:45,240 Eta "bungalowa" izena jarri dion beste etxe bat ere bai. 14 00:02:51,080 --> 00:02:53,080 Baina Etxegor aspertuta dago. 15 00:02:56,280 --> 00:02:59,280 Ohitura zaharren ikuskizuna: 16 00:03:01,400 --> 00:03:02,800 belar-biltzea, 17 00:03:06,560 --> 00:03:07,960 pilota, 18 00:03:12,200 --> 00:03:13,560 fandangoa... 19 00:03:24,520 --> 00:03:26,400 Goiz garbi honetan... 20 00:04:02,880 --> 00:04:08,160 ...Etxegor herrian barrena dabil, malenkoniatsu eta egitekorik gabe. 21 00:04:42,640 --> 00:04:45,120 Herriaren beste puntan, 22 00:04:45,400 --> 00:04:49,680 Santa andereño gazteak aurpegi serioz begiratzen dio. 23 00:04:52,680 --> 00:04:55,960 Domingo bere anaia da. 24 00:04:59,400 --> 00:05:02,400 Elkar maite dute, eta zoriontsu bizi dira. 25 00:05:14,480 --> 00:05:17,240 Etxegorrek, ordea, erreparatu ere ez dio egin. 26 00:05:25,520 --> 00:05:28,520 Ondoko etxera doa artez-artez. 27 00:05:40,960 --> 00:05:44,720 Bikote iparramerikar bat bizi da han, Parnell senar-emazteak. 28 00:06:35,960 --> 00:06:40,480 Santari ez zaio ongi iruditzen Etxegorrek Majesty bisitatzea. 29 00:06:45,120 --> 00:06:48,880 Etxegor, ezkutuan, emakume honekin maiteminduta dago. 30 00:07:23,280 --> 00:07:25,320 Parnell jauna abiada bizian dator. 31 00:07:40,560 --> 00:07:46,320 Irratz, poliziatik ihesi doan gaizkilea, Santaren etxe inguruan agertu da. 32 00:08:15,120 --> 00:08:20,600 «Zure aurrean dagoen hau eroturik dago Amerikarekiko mirespenez.» 33 00:08:32,400 --> 00:08:34,400 «Hain da herrialde zoragarria!» 34 00:08:37,920 --> 00:08:41,360 «Chicagon hargina izan nintzen.» 35 00:09:07,840 --> 00:09:11,320 «Eta cowboya, Mendebalde Urrunean.» 36 00:09:27,600 --> 00:09:30,720 «Zure Amerika hura ezaguturik...» 37 00:09:51,840 --> 00:09:54,840 «...zoriontsua naiz.» 38 00:10:04,200 --> 00:10:06,960 «Hain zoriontsua, hara itzultzeko gogoa baitut.» 39 00:10:13,520 --> 00:10:17,040 «Zertarako joan? Ez ote naiz ni Amerika pixka bat?» 40 00:10:22,000 --> 00:10:24,080 «Nik edozer egingo nuke zugatik.» 41 00:10:24,360 --> 00:10:28,280 «Hala, zure herriarekin dudan zorraren parte bat kitatuko nuke.» 42 00:10:39,520 --> 00:10:42,760 Domingo merkatura bidean da, espartinak saltzera. 43 00:11:26,560 --> 00:11:28,360 «Zer ari da gizon hori hor?» 44 00:11:49,160 --> 00:11:54,240 Irratz, hesia zeharkatuz, Santaren etxeko patiora sartu da. 45 00:12:22,040 --> 00:12:23,520 «Irratz, hemen?» 46 00:12:48,200 --> 00:12:52,800 «Majestyren festarako opari baten bila joan naiz Biarritzera.» 47 00:13:01,880 --> 00:13:06,960 «Iheslaria naiz, eta nire bila dabiltza. Jendarmeen esku utziko ote nauzu?» 48 00:13:41,320 --> 00:13:43,400 «Bitxi bat erosi dizut.» 49 00:13:58,400 --> 00:14:02,720 «Asko pozten naiz zu ikusita. Etorri sarriago, ene adiskidea.» 50 00:15:15,360 --> 00:15:19,440 «Maizago etorriko bazina, Majesty gutxiago aspertuko litzateke.» 51 00:16:19,240 --> 00:16:21,320 Norena da txapela zikin hau? 52 00:17:11,080 --> 00:17:15,040 «Hiltzaile bati aterpe eman al diozu?» 53 00:17:19,720 --> 00:17:22,160 «Entzun, mesedez...» 54 00:17:24,800 --> 00:17:29,520 «Nik ez zaitut epaituko, ezta konplize gisa salatuko ere,» 55 00:17:29,840 --> 00:17:34,000 «baina berandu gabe herritik alde egin behar duzu.» 56 00:18:22,320 --> 00:18:24,880 Domingok ez du espartinik saldu. 57 00:18:46,280 --> 00:18:47,720 «Zer duzu?» 58 00:18:49,840 --> 00:18:51,320 «Ezbehar bat gertatu da.» 59 00:18:55,840 --> 00:19:00,200 «Biarritzeko banku batean lapurreta egin dut konplize batekin.» 60 00:19:00,480 --> 00:19:01,920 «Hura atxilotu dute.» 61 00:19:12,520 --> 00:19:15,360 «Ziztuan ihes egin behar izan dut.» 62 00:19:26,240 --> 00:19:30,560 «Dena aitortu du epailearen aurrean, eta salatu egin nau.» 63 00:19:37,520 --> 00:19:39,840 «Mendira ihes egin behar dut.» 64 00:19:53,600 --> 00:19:57,920 «Irratz kontrabandista hemen egon da. Zure gidaria izan liteke.» 65 00:20:08,640 --> 00:20:10,480 «Irratz? Non aurki dezaket?» 66 00:20:17,280 --> 00:20:20,920 «Badakizu Parnell jaunaren bila gabiltzala?» 67 00:20:21,240 --> 00:20:24,080 «Galdera batzuk egin nahi dizkiogu.» 68 00:20:47,160 --> 00:20:52,520 «Eska iezaiozu Etxegorri egun hartan zuekin egon nintzela baieztatzeko.» 69 00:21:17,080 --> 00:21:18,920 «Salbatu nahi ote nauzu?» 70 00:21:36,080 --> 00:21:40,760 «Majestyk gogora ekartzen ditu elkarrekin igarotako une zoriontsuak.» 71 00:22:02,680 --> 00:22:05,280 «Baina, hesiaz bestaldetik, Santak dena entzun du.» 72 00:22:14,080 --> 00:22:17,440 «Eta Etxegorrek zure alde egin nahi ez badu?» 73 00:22:20,760 --> 00:22:22,840 «Ez naiz urrun egongo.» 74 00:23:40,840 --> 00:23:45,200 «Gauza bat esan behar dizut: polizia zure senarraren bila dabil.» 75 00:23:51,120 --> 00:23:53,240 «Ihes egin behar duzu, Majesty!» 76 00:24:15,760 --> 00:24:20,120 «Egun hartan nire senarra hemen zegoela baieztatuko zenuke?» 77 00:24:29,840 --> 00:24:32,200 «Idatzi zure lekukotasuna.» 78 00:24:39,760 --> 00:24:41,080 «Idatzi.» 79 00:24:56,520 --> 00:24:59,360 «Tira, gizona, zeren zain zaude?» 80 00:25:20,080 --> 00:25:22,920 «Ez duzu hori egingo niri laguntzearren?» 81 00:25:27,560 --> 00:25:29,400 «Ez, ezin dut.» 82 00:25:33,560 --> 00:25:36,160 «Mesedez, Etxegor, ez zaitez joan.» 83 00:25:38,240 --> 00:25:40,560 «Lagun minak gara...» 84 00:26:34,600 --> 00:26:36,160 «Idatz ezazu!» 85 00:27:12,080 --> 00:27:16,680 «Parnell adiskidea egun guztia nirekin egon zela baieztatzen dut.» 86 00:27:23,800 --> 00:27:25,880 «Ihes egin du.» 87 00:27:37,240 --> 00:27:39,320 «Etxegor, errebolberra!» 88 00:27:57,960 --> 00:28:00,320 Orduan giza ehiza hasi da. 89 00:28:21,040 --> 00:28:22,520 «Jendarmeak!» 90 00:28:31,080 --> 00:28:35,920 «Parnell jaunaren bila gatoz. Galdera batzuk egin behar dizkiogu.» 91 00:28:40,240 --> 00:28:43,560 «Bidaia bat egitera joan berri da.» 92 00:28:54,960 --> 00:28:56,320 «Esker mila, Santa.» 93 00:29:10,840 --> 00:29:15,920 «Baina Etxegorri kalte egiten badiozu, salatu egingo zaitut.» 94 00:29:18,800 --> 00:29:20,400 «Nirekin maiteminduta dago.» 95 00:29:23,280 --> 00:29:25,120 «Nik, baina, hura dut maite.» 96 00:29:42,880 --> 00:29:47,240 «Mendiko bidezidorren batean aurkituko duzue Irratz.» 97 00:29:49,560 --> 00:29:51,400 «Gida gaitzazu zeuk, lagun.» 98 00:30:49,000 --> 00:30:54,600 Parnellekin topo egin du Irratzek, eta ihes egiten laguntzea onartu du. 99 00:31:33,080 --> 00:31:35,640 Etxegor ere haren arrastoaren bila dabil. 100 00:32:17,200 --> 00:32:21,000 «Parnellen atzetik nabil, uste dut Espainiara joan dela.» 101 00:34:09,920 --> 00:34:12,720 «Joan egin nahi dut!» 102 00:34:25,680 --> 00:34:28,240 «Errendi zaitez, harrapatua zara.» 103 00:36:14,760 --> 00:36:18,160 Baina bueltan eraman ordez, Etxegorrek salbatu egin du Parnell. 104 00:36:27,520 --> 00:36:29,600 «Espainian zaude.» 105 00:36:44,800 --> 00:36:46,880 «Dirurik ba ote duzu?» 106 00:36:53,800 --> 00:36:57,400 «Esaiozu ene emazteari helbide honetara idazteko.» 107 00:37:00,040 --> 00:37:05,040 «Herrialdez aldaturik, lanbidez ere alda dezakezu orain.» 108 00:37:08,680 --> 00:37:10,040 «Eskerrik asko.» 109 00:37:12,160 --> 00:37:13,480 «Adio!» 110 00:37:56,440 --> 00:38:00,760 «Beste herri batera joanen gaituk, ene Domingo txikia.» 111 00:38:21,000 --> 00:38:22,280 «Presta hadi.» 112 00:38:51,320 --> 00:38:56,680 Jendarmerian zaldia utzi ondoren, Etxegor Majestyrengana doa. 113 00:39:04,400 --> 00:39:05,680 «Eta?» 114 00:39:06,520 --> 00:39:08,880 «Salbu dago, Espainian.» 115 00:39:23,400 --> 00:39:25,000 «Zure zain dago.» 116 00:41:00,920 --> 00:41:02,760 «Maite zaitut, Majesty.» 117 00:41:22,400 --> 00:41:24,400 «Senarra gizon miserablea duzu.» 118 00:41:24,680 --> 00:41:29,520 «Berarekin zoritxarrekoa izango zara, atsekabez betetako bizitza izango duzu.» 119 00:41:44,680 --> 00:41:47,880 «Zergatik ez zara nirekin geratzen?» 120 00:42:10,800 --> 00:42:15,560 «Ondo zainduko zaitut. Nire ondoan zoriontsua izango zara.» 121 00:42:37,480 --> 00:42:41,600 «Elkar maitatuko dugu. Hara eta hona bidaiatuko dugu...» 122 00:43:35,760 --> 00:43:38,000 «Hortxe dago muga, Majesty.» 123 00:43:42,560 --> 00:43:44,600 «Utzidazu maitatzen.» 124 00:43:46,840 --> 00:43:47,880 «Ez.» 125 00:43:51,240 --> 00:43:55,280 «Koldarra izan naiz, Etxegor. Ia etsiturik ninduzun.» 126 00:43:57,520 --> 00:43:58,800 «Nik ere maite zaitut.» 127 00:44:00,800 --> 00:44:06,640 «Baina Parnellek maite nauelako egin du egin duena, kapritxo guztiak eman dizkit.» 128 00:44:14,880 --> 00:44:18,480 Zaroa-ko herrian, Parnell Majestyren zain dago, artega. 129 00:45:03,800 --> 00:45:06,880 «Laster izango naiz harekin. Adio.» 130 00:45:08,800 --> 00:45:11,880 «Maite zaituen horren zoriona egin ezazu.» 131 00:45:15,920 --> 00:45:20,520 «Zure konplizeaz ari naiz. Oroitzen zara lorategiko errebolberraz?» 132 00:45:22,720 --> 00:45:25,800 «Maite zaituelako salbatu zintuen neska hark.» 133 00:45:28,080 --> 00:45:32,160 Geltokian, Santa eta bere anaia trenari txaroten daude. 134 00:45:43,280 --> 00:45:46,360 «Agur, Etxegor. Eta ez zaitzatela berriz engaina.» 135 00:47:36,080 --> 00:47:41,160 Santa eta Domingo Ernoatik betiko doazela jakin du Etxegorrek. 136 00:48:01,480 --> 00:48:04,560 Trena laster iritsiko da. 137 00:48:40,880 --> 00:48:45,000 «Egin dizudan mina inoiz barkatuko ote didazu?» 138 00:48:45,320 --> 00:48:46,480 «Zatozte.» 139 00:48:49,120 --> 00:48:51,200 «Nik zainduko zaituztet.» 140 00:49:06,880 --> 00:49:08,960 «Itzul gaitezen Ernoara.» 141 00:49:27,560 --> 00:49:29,640 Etxera buelta. 142 00:49:32,720 --> 00:49:34,280 Herrira. 143 00:49:47,440 --> 00:49:49,840 Eta Majesty bere maitearekin elkartu da.