1 00:00:29,360 --> 00:00:33,600 IDAZKETA TAILERRA 2 00:02:11,960 --> 00:02:13,800 Hala da, hasieran ez dago ezer. 3 00:02:19,960 --> 00:02:21,320 Murgildu egin behar duzu. 4 00:02:21,760 --> 00:02:24,160 Tira, esazue zerbait, edozer. 5 00:02:28,360 --> 00:02:30,200 Hilketa bat agian? 6 00:02:30,480 --> 00:02:32,960 Bai, hasiera ona da nobela beltz batentzat. 7 00:02:33,320 --> 00:02:34,080 Oso ongi! 8 00:02:35,720 --> 00:02:38,000 Baina hasiera ez da beti hilketa bat. 9 00:02:38,200 --> 00:02:40,240 Bai, hori ere egia da. 10 00:02:40,920 --> 00:02:43,320 Baina, tira, hilketa batekin hasten bada, 11 00:02:43,480 --> 00:02:45,280 gero zer? Gu lekukoak gara? 12 00:02:47,320 --> 00:02:49,640 Ez. Ez dago ongi guk hilketa ikustea. 13 00:02:50,120 --> 00:02:51,920 Ez dugu jakin behar nork egin duen. 14 00:02:52,280 --> 00:02:54,120 Hori da literaturaren abantaila: 15 00:02:54,560 --> 00:02:56,800 ez zaude behartuta irakurleari ezer ematera. 16 00:02:56,960 --> 00:03:00,280 Krimena deskribatu dezakezu hiltzailea nor den esan gabe. 17 00:03:01,120 --> 00:03:02,640 - Zinean bezala. - Horixe. 18 00:03:02,800 --> 00:03:05,640 Batzuetan beren begien bitartez ikusten dugu. 19 00:03:06,440 --> 00:03:09,080 - Kamera subjektiboaz. - Bai. 20 00:03:09,320 --> 00:03:11,720 Arraioa! Ez da telebistako lehiaketa bat. 21 00:03:11,920 --> 00:03:15,120 Zuek bai intelektualak! Zer da kamera subjektiboa? 22 00:03:15,360 --> 00:03:18,240 - Nork azaldu diezaioke? - Ba, zera da... 23 00:03:19,200 --> 00:03:21,920 Kamerak berak pertsonaiaren lekua hartzen du. 24 00:03:22,120 --> 00:03:24,200 - Haren begiez ikusten duzu. - Bai, eskerrik asko. 25 00:03:24,680 --> 00:03:26,880 Orduan, hilketa ikusten dugu ala ez? 26 00:03:28,560 --> 00:03:30,320 - Ez dakit. - Izan liteke 27 00:03:30,760 --> 00:03:34,280 gorpu bat agertu dela portuko uretan? 28 00:03:34,840 --> 00:03:37,440 - Gustatzen zait. - Baina ez da oso "misteriotsua". 29 00:03:38,160 --> 00:03:38,920 Zergatik ez? 30 00:03:39,960 --> 00:03:41,920 - Itota hil zitekeelako. - Ados. 31 00:03:42,560 --> 00:03:44,000 Eta zalantzarik egon ez dadin? 32 00:03:44,800 --> 00:03:45,800 Balaz josita. 33 00:03:46,600 --> 00:03:48,760 Gorpua balaz josita agertu da. 34 00:03:49,120 --> 00:03:50,480 Eta ez da armarik ageri. 35 00:03:51,040 --> 00:03:53,200 Ez da suizidioa, beraz, hilketa da. 36 00:03:53,360 --> 00:03:55,720 - Norbaitek hil du. - Kalashnikov batekin. 37 00:03:56,000 --> 00:03:56,760 Ez dago zalantzarik. 38 00:03:57,200 --> 00:03:59,840 Nork hiltzen du bere burua AK-47 batekin? 39 00:04:00,000 --> 00:04:03,880 Gerrako fusila da, 7,62 kalibrekoa. 40 00:04:04,040 --> 00:04:05,760 - Bitan zatitzen zaitu. - Egia. 41 00:04:05,920 --> 00:04:08,160 - Gore samarra. Ez ala? - Panpinak nahiago? 42 00:04:08,320 --> 00:04:09,480 Ez zara umea! 43 00:04:09,680 --> 00:04:12,280 Gauza okerragoak ikusten dira Interneten eta telebistan. 44 00:04:12,760 --> 00:04:16,040 - Nik ez ditut ikusten. - Ezetz? 45 00:04:16,240 --> 00:04:19,520 Nahigabe ere topatzen dituzu sare sozialetan. 46 00:04:19,680 --> 00:04:22,280 Ni lagun batek etiketatu ninduen bideo batean. 47 00:04:22,440 --> 00:04:24,760 EI-koak buruak mozten agertzen ziren bideo batean. 48 00:04:24,920 --> 00:04:26,360 Izenburua ere ez dute ipintzen. 49 00:04:27,040 --> 00:04:28,120 Eta are okerragoa da 50 00:04:28,360 --> 00:04:31,320 twerking egiten duten bi urteko umeena. 51 00:04:31,480 --> 00:04:32,920 - Debekatuta dago. - Zer? 52 00:04:33,080 --> 00:04:34,160 Ipurdia astintzen dute, hola. 53 00:04:35,280 --> 00:04:37,920 - Dantza bat da. - Eta zer lotura du EI-arekin? 54 00:04:38,280 --> 00:04:41,520 Ez dakit. Baina halako bideoak biral bihurtzen dira. 55 00:04:41,720 --> 00:04:43,640 - Bai. - Ia pornografikoa 56 00:04:43,960 --> 00:04:46,800 - Twerk dantza hori. - Ez daukazu ikusi beharrik! 57 00:04:46,960 --> 00:04:49,160 - Ez, baina... - Nik uste dut 58 00:04:50,240 --> 00:04:53,040 gorpua desitxuratuta egon zitekeela. 59 00:04:53,920 --> 00:04:56,640 Badirudi azidoa bota diotela, 60 00:04:57,440 --> 00:04:59,400 Bekokia 61 00:04:59,560 --> 00:05:02,160 begien gainera erori zaio eta. 62 00:05:02,680 --> 00:05:04,720 Masailak desegin egin zaizkio. 63 00:05:05,000 --> 00:05:08,040 Hortz batzuk falta zaizkio, eta ezin daiteke irisa antzeman. 64 00:05:08,200 --> 00:05:09,920 Ghost Riderren bezala, bai. 65 00:05:10,880 --> 00:05:11,720 Bai, noski. 66 00:05:12,040 --> 00:05:14,280 Hortaz, ez daukagu ezer, elementu bakar bat ere ez. 67 00:05:14,440 --> 00:05:17,880 - Guztia berregin beharko dugu. - Amerikar telesailen itxura du. 68 00:05:18,480 --> 00:05:20,480 - Badu suspentsea. - Suspentsea? 69 00:05:20,640 --> 00:05:22,960 CSI-koei deitu beharko diegu. 70 00:05:23,160 --> 00:05:24,960 - Nortzuei? - Amerikarregia da hori. 71 00:05:25,320 --> 00:05:27,880 - Zer da CSI? - Gurean nola esaten zaie? 72 00:05:28,040 --> 00:05:31,040 - Polizia zientifikoa. - Zer diozue, baina? 73 00:05:31,400 --> 00:05:32,800 - Zergatik ez? - Tira, 74 00:05:32,960 --> 00:05:35,160 kokoteraino nago hainbeste ADNrekin! Misterioa hil dute. 75 00:05:35,320 --> 00:05:36,600 Eta zer proposatzen duzu? 76 00:05:37,360 --> 00:05:39,200 - Zer proposatzen duzu? - Colombo-ren tankerakoa. 77 00:05:39,360 --> 00:05:40,160 Ez dakit. 78 00:05:40,480 --> 00:05:43,080 Biktima ezin ezagutzeko ideia gustatzen zait; 79 00:05:43,360 --> 00:05:46,000 baina zeozer psikologikoagoa imajinatzen nuen. 80 00:05:46,280 --> 00:05:49,720 - Psikologikoagoa? - Ikusten? Hitz bitxiak gogoko ditu. 81 00:05:49,920 --> 00:05:52,120 Psikologia gehiegi mutilentzat! 82 00:05:52,280 --> 00:05:54,480 Gauzak pixkanaka aurkituz joan daitezela. 83 00:05:55,040 --> 00:05:57,560 Bai, baina nola, flash-backen bitartez? 84 00:05:57,880 --> 00:05:59,640 Bai, flash-backez egitea nuen gogoan nik. 85 00:05:59,840 --> 00:06:01,920 Ez dakit. Portuan gauez bera bakarrik... 86 00:06:02,400 --> 00:06:04,080 zerbaitegatik joango zen bertara. 87 00:06:04,600 --> 00:06:07,680 Portua esan duzu orokorrena, baina non zehazki? 88 00:06:08,240 --> 00:06:10,080 Bisualizatzea garrantzitsua da, 89 00:06:10,240 --> 00:06:12,680 eszena deskribatzen laguntzen du zehazteak. 90 00:06:14,080 --> 00:06:16,720 Niri ontziola etorri zait gogora. 91 00:06:16,960 --> 00:06:20,080 La Ciotat-en iraganaren adierazgarria da. 92 00:06:20,560 --> 00:06:22,320 Egundoko lekua. 93 00:06:22,480 --> 00:06:24,880 Bai, leku bera bururatu zait niri ere. 94 00:06:25,040 --> 00:06:28,720 Denoi bururatu zaigu leku hori! Ez zara oso originala. 95 00:06:30,160 --> 00:06:32,640 - Barkatu, Boubacar. - Zer moduz... 96 00:06:32,960 --> 00:06:36,320 maila handiagoko leku bat? Kirol-portua? 97 00:06:36,560 --> 00:06:39,600 - Yateak, milioidunak... - Edo beste herrialde bat. 98 00:06:40,240 --> 00:06:43,080 Izan daiteke Boston, edo Washington, 99 00:06:43,240 --> 00:06:45,160 edo New York, edo Hego Amerika. 100 00:06:45,360 --> 00:06:47,560 Zer ba? Hemen inguruan denetik daukagu: 101 00:06:47,720 --> 00:06:49,640 hondartza, senadiak... 102 00:06:49,800 --> 00:06:52,280 Eta zuk topiko amerikarrak aterako al dituzu? 103 00:06:52,480 --> 00:06:53,800 Bandak, mafia... 104 00:06:53,960 --> 00:06:56,960 Eguneroko errutinatik ihes egiteko idazten duzu istorio bat. 105 00:06:57,720 --> 00:06:59,800 Nobelak berton gertatu behar du? 106 00:07:00,680 --> 00:07:01,440 Bai, 107 00:07:01,960 --> 00:07:05,120 tailer honen helburua hiriaz idaztea baita. 108 00:07:05,280 --> 00:07:07,400 - Zeuen inguruneaz. - Baina fikzioa da, 109 00:07:07,720 --> 00:07:08,720 imajinazioa! 110 00:07:08,880 --> 00:07:12,520 Ispiluari begira idazten hastea ergelkeria izango litzateke. 111 00:07:14,480 --> 00:07:17,400 Ez duzu zertan ispiluari begiratu. 112 00:07:17,560 --> 00:07:20,960 Erabili imajinazioa egunerokoa abentura bihurtzeko. 113 00:07:21,200 --> 00:07:22,360 Abentura... 114 00:07:23,120 --> 00:07:26,680 - Zerbait barregarria esan al dut? - Egunerokoa, abentura? 115 00:07:27,560 --> 00:07:30,120 Bai, ez dago munduaren beste aldera joan beharrik. 116 00:07:30,840 --> 00:07:33,280 Ez da erraza izango hemen abentura aurkitzea. 117 00:07:33,880 --> 00:07:37,040 - Hasi baino ez gara egin, aizu. - Dagoena ikusita... 118 00:07:38,520 --> 00:07:41,720 Tira, ideia gehiago bota ditzakegu, 119 00:07:41,920 --> 00:07:43,840 baina jasotzen hasi behar dugu. 120 00:07:44,280 --> 00:07:48,040 - Lanean hastea nahi duzu? - Ez, oharrak jasotzen baino ez. 121 00:07:48,400 --> 00:07:51,840 Hemen edo etxean ideiaren bat bururatzen bazaizue, 122 00:07:52,000 --> 00:07:53,240 idatzi ezazue. 123 00:07:53,400 --> 00:07:55,600 - Bainatzera joango da. - Zu ez, ala? 124 00:07:56,480 --> 00:07:58,760 - Eta toalla darama. - Eguzkia hartzeko! 125 00:07:59,160 --> 00:08:00,480 Baduzue koadernorik? 126 00:08:02,680 --> 00:08:05,480 Irakaslea izango da, baina gutxi du idazletik. 127 00:08:05,640 --> 00:08:09,040 - Egia da. - Ez dut gogoko harropuzkeria hori. 128 00:08:09,240 --> 00:08:10,680 Harroa da, gero. 129 00:08:10,840 --> 00:08:13,920 - Parisko azentu hori nazkagarria da. - Bai horixe! 130 00:08:14,080 --> 00:08:15,960 Ulertzeko ere lanak! 131 00:08:16,280 --> 00:08:18,440 "Kaixo! Pozten naiz zuekin egotea." 132 00:08:18,640 --> 00:08:20,920 "Ziur naiz elkarrekin ederki lan egingo dugula." 133 00:08:21,080 --> 00:08:23,840 "Eta izugarri gustatzen zait opor ordainduak izatea!" 134 00:08:24,000 --> 00:08:26,720 Kriston txaleta alokatu omen diote. 135 00:08:26,880 --> 00:08:30,040 - Flipatzeko modukoa! - Autobusa dator. 136 00:08:30,720 --> 00:08:32,920 - Arraioa! Korri! - Azkar! 137 00:08:57,880 --> 00:09:00,000 - Lehengusua! - Kaixo, Antoine. 138 00:09:01,160 --> 00:09:02,880 Theo, begira nor etorri den. 139 00:09:05,200 --> 00:09:06,960 - Zer moduz? - Ongi, eta zu? 140 00:09:07,560 --> 00:09:08,680 Musutxo bat emango didazu? 141 00:09:09,880 --> 00:09:11,760 Ez! Utzi! 142 00:09:12,200 --> 00:09:14,040 - Nondik zatoz? - Bainatzera joan naiz. 143 00:09:14,240 --> 00:09:16,560 - Bai? - Nik ere bainatu nahi dut. 144 00:09:16,720 --> 00:09:18,640 - Zuk ere bai? - Neuk eramango zaitut. 145 00:09:18,880 --> 00:09:20,680 - Bueno, banoa. - Laster arte. 146 00:09:21,000 --> 00:09:22,800 Adio, Theo potolo! Musuak. 147 00:09:23,240 --> 00:09:25,320 - Esaiozu adio. - Adio, potoloa! 148 00:09:42,880 --> 00:09:43,760 Kaixo. 149 00:09:45,160 --> 00:09:46,280 Antoine. 150 00:09:50,320 --> 00:09:52,360 Zer moduz joan da? 151 00:09:53,320 --> 00:09:54,280 Ongi. 152 00:09:56,200 --> 00:09:58,720 - Kontatuko didazu, ezta? - Bai, lasai. 153 00:11:32,360 --> 00:11:33,200 BABESTU 154 00:11:34,760 --> 00:11:36,120 BESTEEI LAGUNDU 155 00:11:40,200 --> 00:11:40,960 BETI PREST 156 00:11:43,760 --> 00:11:45,680 GEURE BALIOAK DEFENDATZEKO 157 00:11:46,160 --> 00:11:48,200 LEHOR-ARMADA 158 00:11:56,280 --> 00:11:58,840 - Kontuz, aizu! - Barkatu, polit hori. 159 00:12:01,320 --> 00:12:02,040 Kaixo. 160 00:12:02,760 --> 00:12:04,640 - Kaixo. -Non utziko dut? 161 00:12:05,320 --> 00:12:06,480 Hemen ongi dago. 162 00:12:07,440 --> 00:12:08,400 Eskerrik asko. 163 00:12:09,600 --> 00:12:10,760 - Kaixo. - Kaixo. 164 00:12:10,920 --> 00:12:12,600 - Kaixo. - Zer moduz zaudete? 165 00:12:12,760 --> 00:12:14,440 - Ongi. Eta zu? - Apenas egin dut lorik. 166 00:12:14,600 --> 00:12:16,640 - Eta hori? - Film bat ikusten gelditu nintzen. 167 00:12:16,800 --> 00:12:18,720 - Zein? - Akziozkoa, zuri ez zaizu gustatuko. 168 00:12:19,040 --> 00:12:21,640 Zer film gustatzen zaizkit, ba? 169 00:12:21,840 --> 00:12:22,920 Erromantikoak. 170 00:12:24,200 --> 00:12:25,480 Diot nik. 171 00:12:26,400 --> 00:12:28,440 - Benjamin. - Ez daukat ezer. 172 00:12:28,600 --> 00:12:31,600 Bale, baina gorde ezazu mugikorra, bale? 173 00:12:32,280 --> 00:12:35,480 - Etienne, ideiaren bat? - Bai, baina... 174 00:12:35,800 --> 00:12:37,880 esatea ere ez du merezi. 175 00:12:38,200 --> 00:12:40,760 Nola ezetz? Bai, gizona, bota eta gero aukeratuko dugu. 176 00:12:40,960 --> 00:12:42,800 Ba, ontziolaren harira... 177 00:12:42,960 --> 00:12:46,320 istorioa iraganean kokatzea otu zait. 178 00:12:46,880 --> 00:12:47,920 Interesgarria. 179 00:12:48,520 --> 00:12:50,480 Garai zehatz batean? 180 00:12:51,120 --> 00:12:55,280 Bueno, bai, ontziola artean irekita zegoenean. 181 00:12:56,160 --> 00:12:59,520 - Itxi baino lehenxeago. - Oso ongi, gustatzen zait. 182 00:12:59,840 --> 00:13:02,560 Istilu eta grebei buruz hitz egin genezake. 183 00:13:02,720 --> 00:13:04,760 Irakurri dudanez, gogor borrokatu ziren. 184 00:13:04,920 --> 00:13:08,440 Zuzendaria sarreran lotu zuten, kasetak erre zituzten... kristona! 185 00:13:08,600 --> 00:13:12,320 Errailak moztu zituzten polizia trenez etortzea eragozteko. 186 00:13:13,360 --> 00:13:15,760 Ni jaio aurretik izan zen. 187 00:13:16,040 --> 00:13:17,520 Ni ere jaio gabe nengoen! 188 00:13:17,840 --> 00:13:20,640 Baina aitona Aljeriatik hona etorri zen lanera, 189 00:13:20,840 --> 00:13:22,880 horrexegatik naiz ni frantsesa. 190 00:13:23,040 --> 00:13:24,640 Frantsesa zu? Nola duzu izena? 191 00:13:27,840 --> 00:13:30,920 - Tira, lasaitu, arabiarrok! - Ea, kontzentra gaitezen. 192 00:13:31,800 --> 00:13:34,880 Malikak arrazoi du, izan daiteke ezagutzen ez duzuen une bat. 193 00:13:35,840 --> 00:13:38,720 Atzo, aldiz, esan zenidan tailer honetan 194 00:13:39,160 --> 00:13:41,280 geure bizitzaz jardun behar genuela. 195 00:13:42,200 --> 00:13:43,920 - Gogoratzen? - Bai, hala esan nuen. 196 00:13:44,080 --> 00:13:46,400 Baina hor zure herriaren historia ere sartzen da, 197 00:13:46,680 --> 00:13:48,840 eta zure gurasoak, eta aiton-amonak. 198 00:13:49,280 --> 00:13:51,000 Ez digute ontziolaz hitz egiten. 199 00:13:51,160 --> 00:13:54,040 Baina subkontzientean dago, entzungo zenuen zerbait. 200 00:13:54,520 --> 00:13:58,240 Bost urte daramatzat hemen, ez dut askorik entzun. 201 00:13:58,440 --> 00:14:01,160 Aitonak bertan lan egiten zuen eta gauza asko kontatu zizkidan. 202 00:14:01,600 --> 00:14:04,560 Esaterako, La Ciotatekoa izatea harrotzeko modukoa zela. 203 00:14:05,320 --> 00:14:07,280 Sotoetan jarduten zuten lanean, 204 00:14:07,440 --> 00:14:09,680 ilunpetan soldatzen eta amiantoa irensten. 205 00:14:09,880 --> 00:14:13,080 Bai, baina eta emaitza? Itsasontzi erraldoiak egin zituzten. 206 00:14:14,720 --> 00:14:18,440 Laguntzeko eska diezaioket aitonari. 207 00:14:18,680 --> 00:14:19,800 Ongi pentsatuta. 208 00:14:20,280 --> 00:14:23,920 Nobela bat idatzi aurretik ezinbestekoa da dokumentatzea, 209 00:14:24,120 --> 00:14:27,560 eta ikertzea, fikzioari errealitatea eransteko. 210 00:14:29,720 --> 00:14:31,440 Antoine, ez zaitu konbentzitzen? 211 00:14:33,080 --> 00:14:35,680 Iraganean gertatzeak ez nau gogobetetzen. 212 00:14:36,000 --> 00:14:37,800 Nik badut beste ideia bat. 213 00:14:38,240 --> 00:14:40,000 Bota ba, Malika. 214 00:14:40,320 --> 00:14:42,040 Atzo flashbackak aipatu nituen. 215 00:14:42,400 --> 00:14:44,800 Istorioa gaur egun gerta daiteke, 216 00:14:45,320 --> 00:14:48,880 baina krimenaren zioa iraganeko kontua izan liteke. 217 00:14:50,520 --> 00:14:52,960 Ez dago batere gaizki. Besteok zer diozue? 218 00:14:53,120 --> 00:14:56,320 - Ni ados nago. - Biktima beltza izan liteke. 219 00:14:56,800 --> 00:14:59,280 - Edo arabiarra, berdin da. - Zergatik? 220 00:14:59,440 --> 00:15:01,200 - Aldatzearren. - Zergatik zer? 221 00:15:01,400 --> 00:15:03,960 Biktima beltza edo arabiarra bada, arrazkeriazko krimena ote da? 222 00:15:04,120 --> 00:15:06,360 - Beharbada bai. - Zer helbururekin? 223 00:15:06,840 --> 00:15:08,280 Ba, beltza edo arabiarra hiltzea. 224 00:15:08,480 --> 00:15:09,800 - Eta kito? - Bai. 225 00:15:10,040 --> 00:15:11,440 Eta zergatik ez alderantziz? 226 00:15:11,600 --> 00:15:14,240 Biktima zuria, eta hiltzailea beltza edo arabiarra. 227 00:15:14,480 --> 00:15:17,480 - Alegia, zurien aurkako arrazakeria? - Zeuk esan duzu ez dela arrazakeria. 228 00:15:17,720 --> 00:15:20,040 - Zu hasi zara. - Lasaitu biok! 229 00:15:20,200 --> 00:15:21,840 - Orduan nik ezin dut...? - Mesedez. 230 00:15:22,000 --> 00:15:25,440 Ongi dago beltzak eta arabiarrak egotea, mahai honetan bezalaxe. 231 00:15:25,880 --> 00:15:27,800 Beltz bat? Nor da beltza hemen, andrea? 232 00:15:28,560 --> 00:15:32,240 Baina arrazakeriazko krimena ote den gero erabaki dezakegu. 233 00:15:33,920 --> 00:15:36,680 - Ipini galdera-marka. - Horixe. 234 00:15:37,040 --> 00:15:38,080 "Arrazakeriazkoa?" 235 00:15:39,600 --> 00:15:41,040 Antoine, beste ideiarik? 236 00:15:43,040 --> 00:15:44,680 Ez, egia esateko, ez. 237 00:15:44,880 --> 00:15:48,880 Baina Boubak proposatutakoa, kirol portuarena gustatu zitzaidan. 238 00:15:49,520 --> 00:15:50,880 Atzera goaz, orduan? 239 00:15:51,600 --> 00:15:53,640 Ontziolarena erabakita dago? 240 00:15:53,880 --> 00:15:57,040 - Atzo adostasun handia zegoen. - Eta gaur ere bai. 241 00:15:57,200 --> 00:15:58,840 Ba, orduan ez galdetu niri ezer. 242 00:15:59,360 --> 00:16:01,120 Ez. Esan esateko daukazuna. 243 00:16:01,840 --> 00:16:03,800 Zergatik kirol-portua? Zer du, ba? 244 00:16:04,560 --> 00:16:05,960 Ezer ez. 245 00:16:06,680 --> 00:16:08,920 Dekoratu ona dela nobela beltz batentzat. 246 00:16:09,360 --> 00:16:11,600 Yateak daude, eta jabeak hiltzeko arrazoiak ere bai. 247 00:16:11,800 --> 00:16:15,120 Diru asko dute, bizimodu inbidiagarria, 248 00:16:15,280 --> 00:16:17,880 edozerekin trafikatzen dute, tratuak... 249 00:16:18,200 --> 00:16:21,640 - Eta hiriari irudi ona ematen dio. - Drogek eta trapitxeoak? 250 00:16:21,960 --> 00:16:24,160 - Drogek... - Ontziola hilda dago. 251 00:16:24,320 --> 00:16:26,400 - Baina historia da. - Ehortzita dago. 252 00:16:26,720 --> 00:16:30,600 Baliteke, baina La Ciotatera iristean ikusten den lehen gauza da. 253 00:16:31,200 --> 00:16:32,360 Askok esaten dute. 254 00:16:32,560 --> 00:16:35,480 Bai, turistek, baina ontziola hilerri bat da. 255 00:16:36,240 --> 00:16:37,920 Hemendik ere ikusten da. 256 00:16:42,680 --> 00:16:43,440 Ezta? 257 00:16:44,440 --> 00:16:45,160 Begira, 258 00:16:45,840 --> 00:16:47,120 gauza bat proposatuko dizuet: 259 00:16:47,280 --> 00:16:50,280 biktimaz eta hiltzaileaz, orainaz eta lehenaz 260 00:16:50,440 --> 00:16:52,040 eztabaidatzen ibili beharrean, 261 00:16:52,240 --> 00:16:54,360 hasi idazten, eta kito. 262 00:16:56,360 --> 00:16:58,680 - Zer idazten? - Nahi duzuena, edozer. 263 00:16:59,040 --> 00:17:00,720 Bakoitzak nahiago duena. 264 00:17:01,000 --> 00:17:04,600 Leku bat deskribatu dezakezue, edo pertsonaia bat, eszena bat, 265 00:17:04,800 --> 00:17:08,920 istorioarekin zer ikusia duen pasadizo bat... 266 00:17:09,120 --> 00:17:10,000 Edozer. 267 00:17:10,320 --> 00:17:15,040 Has zaitezte idazten intrigari heldu gabe, ados? 268 00:17:15,360 --> 00:17:16,880 Idatzi "ingurukoaz". 269 00:17:18,600 --> 00:17:21,760 Ez da samurra izango, gu ez gara idazleak. 270 00:17:22,280 --> 00:17:25,280 - Ahalegintzea nahikoa izango da. - Nik ez dakit idazten. 271 00:17:26,240 --> 00:17:26,920 Ez? 272 00:17:28,000 --> 00:17:30,560 Eta zergatik apuntatu zara tailerrera? 273 00:17:30,800 --> 00:17:33,400 - Ez nuen aukerarik izan. - Hori ez da egia. 274 00:17:33,800 --> 00:17:35,920 Eskaera aurkeztu zenuen. 275 00:17:36,160 --> 00:17:40,080 Udaletxetik deitu zidaten ikastaro bat egin behar nuela esateko. 276 00:17:40,400 --> 00:17:43,080 - Eta ez zaude pozik? - Ez da Munduko Kopa ere. 277 00:17:43,920 --> 00:17:45,200 Nik ez nuen aukeratu. 278 00:17:45,840 --> 00:17:49,480 Ez nuen nahi zerrendetatik ezabatu nazaten. 279 00:17:49,640 --> 00:17:50,760 Hori ez da egia. 280 00:17:50,960 --> 00:17:53,640 Aukeraketan parte hartu nuen, eta ez da horrela egiten. 281 00:17:54,760 --> 00:17:58,640 Nahiago duzu fotokopiak egitea edo zigarro-puntak batzea? 282 00:17:58,960 --> 00:18:01,600 Probetxugarria bada behintzat. Ala idazle bihurtuko gara? 283 00:18:01,760 --> 00:18:04,640 - Agian bai. - Akatsik gabe idazten ere ez dakizu. 284 00:18:05,760 --> 00:18:08,080 Ez kezkatu, ez zaitut idazle bihurtuko. 285 00:18:08,240 --> 00:18:10,440 Baina elkarrekin disfrutatuko dugu, 286 00:18:11,040 --> 00:18:13,800 gogoeta eginez eta zerbait eraikitzen saiatuz. 287 00:18:14,240 --> 00:18:15,480 Horretara etorri naiz. 288 00:18:16,040 --> 00:18:17,880 - Horretara? - Bai. 289 00:18:18,400 --> 00:18:20,320 Bai zera! Zu kobratzera etorri zara. 290 00:18:20,960 --> 00:18:21,920 Bai, kobratzen dut. 291 00:18:22,280 --> 00:18:25,040 - Baina gehiago irabaziko nuke edonon. - Ba, nik ez. 292 00:18:26,880 --> 00:18:28,000 Orduan, zergatik? 293 00:18:28,800 --> 00:18:31,640 Zu bezalako idazle batek zergatik galtzen du denbora gurekin? 294 00:18:31,800 --> 00:18:35,000 Ez da denbora galtzea, interesatzen zaidalako etorri naiz. 295 00:18:35,800 --> 00:18:36,720 Gainera, 296 00:18:37,400 --> 00:18:39,320 eta handinahia irudi lezakeen arren, 297 00:18:40,240 --> 00:18:41,320 niri... 298 00:18:42,080 --> 00:18:44,760 dakidana irakastea gustatzen zait. 299 00:18:44,920 --> 00:18:46,920 Ba, estimatuta dago, andrea. 300 00:18:47,880 --> 00:18:51,240 Tailerra amaitzen denerako iritziz aldatzea espero dut. 301 00:18:51,560 --> 00:18:54,680 Bitartean, Benjamin, ez izorratu besteon bizikidetza. 302 00:18:54,840 --> 00:18:57,480 Bale, etorriko naiz eta ordutegia beteko dut; 303 00:18:58,320 --> 00:19:01,720 baina ez eskatu besterik eta nik ez dut inor izorratuko. 304 00:19:02,040 --> 00:19:02,840 Ados. 305 00:19:05,040 --> 00:19:06,840 Eta idazteko gogoa daukazuenok, 306 00:19:07,400 --> 00:19:09,800 aurrera, saiatu zaitezte. 307 00:19:10,320 --> 00:19:13,280 Eguzkitan zein gerizpetan, etzanda... berdin dio. 308 00:19:13,640 --> 00:19:15,880 Idazteko, eroso egotea komeni da. 309 00:19:16,160 --> 00:19:17,880 Saiatu, eta ikusiko dugu. 310 00:20:51,320 --> 00:20:53,200 Arazoa ez dira atzerritarrak, 311 00:20:54,560 --> 00:20:56,640 ezta mugak irekitzea ere. 312 00:20:59,560 --> 00:21:02,760 Ez. Arazoa muga horiek ireki zituzten 313 00:21:03,000 --> 00:21:04,520 EBeko burokratak dira, 314 00:21:05,440 --> 00:21:08,080 herrialde guztiei euren burujabetasuna 315 00:21:08,760 --> 00:21:11,720 eta immunitatea kendu nahi izan zietenak. 316 00:21:13,920 --> 00:21:15,440 Immunitaterik gabe, herrialde batek 317 00:21:16,600 --> 00:21:19,280 bere nortasuna galtzen du, 318 00:21:20,280 --> 00:21:21,280 bere sustraiak, 319 00:21:21,560 --> 00:21:22,520 bere kultura. 320 00:21:23,200 --> 00:21:25,080 Eta benetako kulturaz ari naiz, 321 00:21:26,080 --> 00:21:29,600 moldatzen eta batzen gaituzten ohituren multzoaz, 322 00:21:31,160 --> 00:21:34,960 eta ez anestesiatu gaituzten hedabide penagarriez. 323 00:21:36,840 --> 00:21:37,880 Beraz, geuk, 324 00:21:38,600 --> 00:21:41,800 nazionalek gorpuztu behar dugu frantziar espiritua, 325 00:21:42,800 --> 00:21:45,240 ez badugu nahi atzerriko potentziak 326 00:21:45,920 --> 00:21:47,720 globalizatu daitezen 327 00:21:48,120 --> 00:21:51,080 eta ordena politikoki zuzena ezarri diezaguten. 328 00:21:51,600 --> 00:21:52,520 Jakina, 329 00:21:53,040 --> 00:21:55,480 aurrean izango dugu gure aurkari zentzudunen 330 00:21:55,760 --> 00:21:57,520 giza eskubideen aldeko moraltasuna. 331 00:21:58,280 --> 00:22:01,520 Baina gu herri baten alde borrokatzen gara, 332 00:22:01,960 --> 00:22:04,760 mestizajeagatik arriskuan dagoen kultura baten alde. 333 00:22:05,400 --> 00:22:07,200 Eta europar pentsamendua 334 00:22:07,800 --> 00:22:11,520 eta 35.000 urteko historia salbatzeko. 335 00:22:15,360 --> 00:22:18,120 Itsasertzean, Marsella eta Toulonen artean, 336 00:22:18,480 --> 00:22:23,040 munduko ontziola garrantzitsuenak daude. 337 00:22:23,320 --> 00:22:26,160 Iparraldeko eta Mediterraneoko Normed ontziolek 338 00:22:26,880 --> 00:22:29,080 biltzen dituzte 339 00:22:29,240 --> 00:22:31,720 Dunkerque, La Seyne eta La Ciotat-eko jarduerak. 340 00:22:31,920 --> 00:22:35,640 Itsasontziak egiten dituzte, erraldoiak. 341 00:22:35,960 --> 00:22:38,720 Ontziolek erabaki zuten euren ingeniarien 342 00:22:38,880 --> 00:22:41,440 kalitatea eta ahalmena 343 00:22:41,920 --> 00:22:43,440 erabiltzea bide... 344 00:23:28,800 --> 00:23:30,520 Dena muntaturik eta soldatuta zegoenean, 345 00:23:31,120 --> 00:23:34,080 orduan uretaratzeko unea iristen da. 346 00:23:34,600 --> 00:23:36,280 Arrakalarik ez duela ziurtatu ondoren 347 00:23:36,520 --> 00:23:40,120 eta ura sartzen ez bazaio, orduan uretaratzen dute. 348 00:23:40,440 --> 00:23:43,840 Orduan hiria urpean uzten zuen olatuarena hor filmatu zen? 349 00:23:44,000 --> 00:23:45,920 Bai, hortxe, ontziolan. 350 00:23:46,280 --> 00:23:48,120 - Soto bat zegoen. - Izugarria da. 351 00:23:48,360 --> 00:23:49,280 Hementxe zen. 352 00:23:50,040 --> 00:23:51,760 Atalak hemen zueden. 353 00:23:51,920 --> 00:23:55,440 Eta behin dena muntatuta, uretara botatzen zuten irristaka. 354 00:23:56,120 --> 00:23:58,080 Nasan kontra joko zuela ematen zuen, 355 00:23:58,280 --> 00:24:00,120 baina ez zuen jotzen, noski. 356 00:24:00,280 --> 00:24:02,120 Baina olatu izugarria altxatzen zuen. 357 00:24:02,440 --> 00:24:05,560 Aita uretaratze bakoitzaren ondoren -12etan izaten ziren-, 358 00:24:05,760 --> 00:24:08,520 belaunetaraino blai eginda itzultzen zen beti. 359 00:24:09,440 --> 00:24:11,080 Hemen, guztira, 360 00:24:11,760 --> 00:24:13,600 10.000 lagunek lan egiten zuten. 361 00:24:13,800 --> 00:24:15,160 Harik eta egun batean 362 00:24:16,080 --> 00:24:19,520 "Kito, lana amaitu da", esan ziguten. Imajina ezazue! 363 00:24:20,360 --> 00:24:22,160 50 suizidio lehen urtean, 364 00:24:22,560 --> 00:24:25,080 dibortzioak, alkoholarekiko mendekotasuna... 365 00:24:25,680 --> 00:24:27,600 Sekulako tragedia! 366 00:24:27,960 --> 00:24:29,640 Batzuek borrokatzea hautatu zuten. 367 00:24:29,920 --> 00:24:32,520 Hobeto sentitzen ziren aurre eginez. 368 00:24:32,680 --> 00:24:34,640 Ez zuten amore eman. 369 00:24:34,880 --> 00:24:37,200 - Eutsi egin zioten. - Zeu ere tartean? 370 00:24:37,360 --> 00:24:40,240 Bai, hamar urtez onziola okupatu genuen. 371 00:24:40,400 --> 00:24:44,280 Hamar urte gas negar-eragileei eta kolpeei eusten, 372 00:24:44,520 --> 00:24:48,040 baina borrokatu egin ginen, eta irabazi egin genuen. 373 00:24:48,320 --> 00:24:51,160 Lur hauek eremu industriala dira oraindik, 374 00:24:51,480 --> 00:24:54,000 itsasoko erabileretarako gordeak. 375 00:24:54,240 --> 00:24:58,280 Beraz, baliteke gure seme-alabek hemen lan egitea noizbait. 376 00:24:59,840 --> 00:25:02,240 Orain goazen hortik aurrera. 377 00:25:04,040 --> 00:25:05,600 Jarrai dezagun bisitarekin. 378 00:25:07,600 --> 00:25:11,400 Dirudienez, borroka garai haietako oroitzapen onak dituzu. 379 00:25:11,880 --> 00:25:14,240 Bai, larri ibili ginen, baina hala da. 380 00:25:14,800 --> 00:25:17,160 Gizarte-jantokietan jaten genuen, 381 00:25:17,320 --> 00:25:19,200 eta emandako arropekin janzten, 382 00:25:19,560 --> 00:25:22,320 nire lankideek bezala ez bainuen dirurik irabazten. 383 00:25:51,120 --> 00:25:51,960 Kaixo. 384 00:25:52,560 --> 00:25:53,240 Kaixo. 385 00:25:54,240 --> 00:25:56,040 - Oso polita da. - Ez dago gaizki. 386 00:25:56,200 --> 00:25:59,600 Hilebete eta erdi darama hemen, hasieran ez zegoen honela. 387 00:26:02,640 --> 00:26:04,920 - Zenbateko luzera du? - 32 m. 388 00:26:06,720 --> 00:26:07,640 Igo naiteke? 389 00:26:08,920 --> 00:26:10,320 Azal lodia behar da, gero! 390 00:26:11,600 --> 00:26:12,800 Tira, igo. 391 00:26:14,840 --> 00:26:16,040 - Mila esker. - Ez horregatik. 392 00:27:07,960 --> 00:27:10,560 Zure lagunari ere esan diot: ez hondatu ezer! 393 00:27:20,760 --> 00:27:23,160 - Dena luxua! - Luxua gustatzen zait. 394 00:27:23,960 --> 00:27:26,720 Zuek inoiz ezingo duzue hau guztia ordaindu. 395 00:27:26,880 --> 00:27:29,240 - Baina amets egin dezakegu. - Edo bi egunez alokatu. 396 00:27:29,760 --> 00:27:32,760 - Malika, eseri ongi, mesedez. - Uztazu. 397 00:27:32,920 --> 00:27:35,240 Hau behin bakarrik gertatzen da, utzi gozatzen. 398 00:27:36,920 --> 00:27:39,520 Halako yate batean bizi ninteke. 399 00:27:39,880 --> 00:27:41,600 Zorabiatu egingo zinateke! 400 00:27:42,000 --> 00:27:45,600 - Ez, pinudi batean jarriz gero. - Horretarako, erosi karabana bat. 401 00:27:47,920 --> 00:27:50,040 Dekoratu hauxe gustatzen zait. 402 00:27:50,640 --> 00:27:53,200 Imajinatu hilotz bat yate batean ontziolan. 403 00:27:53,680 --> 00:27:54,680 Ez da txarra. 404 00:27:54,960 --> 00:27:58,240 Guk ontziola daukagu, eta zuk, milioidunaren yatea. 405 00:27:59,360 --> 00:28:00,960 Eta gero, Boubaren ideia dago. 406 00:28:01,120 --> 00:28:03,520 Bainuontzian tiroz josia, "Scaface"n erara. 407 00:28:03,760 --> 00:28:06,440 Eta non geratzen da iragana? Grebak eta borroka? 408 00:28:06,720 --> 00:28:09,720 Hortaz, langile bat itzultzen da kaleratu zutenetik 20 urtera 409 00:28:09,880 --> 00:28:12,400 aberats amerikarra hiltzera. Komunista porrokatu bat? 410 00:28:12,560 --> 00:28:15,480 - Nire aitona komunista zen. - Hor daukazu hiltzailea. 411 00:28:15,640 --> 00:28:18,000 Arabiar adineko komunista gurpildun aulkian. 412 00:28:18,320 --> 00:28:20,200 Aitona ez da desgaitua. 413 00:28:20,560 --> 00:28:22,600 Imajinatzen dut zaharra ontzira igotzen. 414 00:28:23,680 --> 00:28:25,600 "Non dago yankia? Akabatu egingo dut!" 415 00:28:26,480 --> 00:28:29,920 Ez dut esango denak balio duenik, baina gauza interesgarriak daude. 416 00:28:30,600 --> 00:28:32,120 Esate baterako, Malikak esandakoa, 417 00:28:32,400 --> 00:28:35,240 hiriaren historia eta iragan komunista lotzea. 418 00:28:35,880 --> 00:28:38,800 Nobela politikoa nahi baduzu eta ez thriller bat, esan ezazu. 419 00:28:39,280 --> 00:28:41,960 - Ez, nik ez dut ezer nahi. - Ez duzula ezer nahi? 420 00:28:42,640 --> 00:28:46,200 - Sartu porru hiri beste bati! - Ez da hori nire asmoa, baina... 421 00:28:47,760 --> 00:28:52,240 Nobela poliziakoak izan dezake alderdi politiko bat, Antoine. 422 00:28:52,600 --> 00:28:54,960 Politikaz hitz egiteak deseroso sentiarazten du. 423 00:28:55,120 --> 00:28:57,400 Ez nago deseroso, baina ez zait interesatzen. 424 00:28:57,560 --> 00:29:00,360 Badakigu zer esan nahi duen politikaz ez interesatzeak. 425 00:29:00,520 --> 00:29:01,480 Itxi ahoa! 426 00:29:02,760 --> 00:29:04,160 1-0, txikitu egin duzu. 427 00:29:12,760 --> 00:29:15,000 Bada beste indarkeria bat ere, 428 00:29:15,240 --> 00:29:16,800 erreala, gordina, onartua. 429 00:29:17,520 --> 00:29:21,160 Nola idaz dezake neskato batek halako gauza izugarriak? 430 00:29:22,560 --> 00:29:24,280 Agian ez nauzu ezagutzen. 431 00:29:26,080 --> 00:29:27,600 Indarkeria, noski, 432 00:29:27,800 --> 00:29:29,840 baina erotismo asko ere. 433 00:29:30,640 --> 00:29:33,960 Ia gizonezkotzat joko nukeen erotismoa. 434 00:29:34,960 --> 00:29:38,240 Azken finean bi gizon dira pertsonaia nagusiak. 435 00:29:38,400 --> 00:29:39,880 Bi gizon, bi anaia. 436 00:29:40,320 --> 00:29:43,760 Azken finean intzestu-kutsua duen harremana da. 437 00:29:44,120 --> 00:29:46,160 Antoine, etorri bazkaltzera. 438 00:29:46,800 --> 00:29:47,840 Bai, berehala. 439 00:29:49,760 --> 00:29:53,160 Hori entzutean badirudi nire liburua oso txarra dela. 440 00:29:54,000 --> 00:29:56,200 Baita zere ere, ez nuen hori esan nahi. 441 00:29:56,800 --> 00:30:00,160 Niri ez zait iruditzen intzestu-harremana denik. 442 00:30:00,680 --> 00:30:03,360 Jendeak pentsa lezake desioa bi anaien artean dagoela, 443 00:30:03,680 --> 00:30:06,240 baina erotismoa nigandik etor daiteke. 444 00:30:06,960 --> 00:30:09,480 Nire emakume begiradatik, 445 00:30:11,200 --> 00:30:12,600 nola begiratzen diedan. 446 00:30:13,760 --> 00:30:16,800 Hutsalkeria eman lezake, baina anaien arteko 447 00:30:17,160 --> 00:30:19,840 harreman estu deskribatu nahi nuen, 448 00:30:20,280 --> 00:30:22,280 hain estua, elkar gorrotatzera iristen baitira, 449 00:30:22,720 --> 00:30:25,080 bakoitzak uste duelako 450 00:30:25,360 --> 00:30:27,360 besteak baldintzatzen duela. 451 00:30:27,520 --> 00:30:31,280 Azkenean ez dakite nor den sabeliztuna 452 00:30:31,440 --> 00:30:33,800 eta nor panpina. ez dakit argi dagoen. 453 00:30:43,440 --> 00:30:44,880 Ni naiz, ohera noa. 454 00:30:45,640 --> 00:30:46,680 Emadazu musu bat. 455 00:30:54,360 --> 00:30:55,320 Zer da? 456 00:30:56,160 --> 00:30:58,440 Lanean ari naizen emakumeak idatzi zuen. 457 00:30:59,800 --> 00:31:00,720 Ea. 458 00:31:05,680 --> 00:31:09,120 Olivia Dejazet, "Apustu galdua". Ongi dago? 459 00:31:09,840 --> 00:31:11,000 Ez dago gaizki. 460 00:31:16,040 --> 00:31:17,480 - Bera da? - Bai. 461 00:31:18,000 --> 00:31:20,480 - Guapa da. - Bueno, argazkiari esker. 462 00:31:24,200 --> 00:31:26,160 Tira, berandu da. Ohera. 463 00:31:26,800 --> 00:31:27,600 Muxu bat! 464 00:31:31,840 --> 00:31:33,720 - Ondo lo egin - Berdin. 465 00:31:43,040 --> 00:31:45,200 - Dejazet? - Ez da ezaguna, ezta? 466 00:31:45,360 --> 00:31:47,640 - Horixe ospetsua dena! - Baietz ba! 467 00:31:47,800 --> 00:31:49,240 - Asko idatzi du. - Bera da? 468 00:31:49,440 --> 00:31:51,320 - Xarmagarria. - Ez dago gaizki. 469 00:31:51,480 --> 00:31:52,520 Aski da. 470 00:31:53,000 --> 00:31:55,120 - Zerbait idatziko dugu harekin? - Zaude isilik. 471 00:31:56,000 --> 00:31:58,600 - Jabetzen dela uste duzue? - Ederra dago. 472 00:31:59,280 --> 00:32:02,200 Nire boligrafo lodia utziko nioke gau osorako! 473 00:32:02,360 --> 00:32:03,280 Artaburua! 474 00:32:03,440 --> 00:32:05,880 Begira, burgestxo itxura du. 475 00:32:07,240 --> 00:32:10,120 Gala batera joateko zen. Bestela normal janzten da. 476 00:32:10,280 --> 00:32:12,720 Defenditu egiten duzu, Antoine. Maiteminduta al zaude? 477 00:32:13,400 --> 00:32:16,720 - Zaude isilik. - Maiteminduta dago. 478 00:32:17,840 --> 00:32:18,880 - Teddy. - Zer? 479 00:32:20,320 --> 00:32:21,640 Itxurosoa dago. 480 00:32:22,240 --> 00:32:24,080 Nik ez dut kontrakoa esan. 481 00:32:25,200 --> 00:32:27,040 Bizkarra agerian... 482 00:32:27,280 --> 00:32:29,320 - Kabreatu zara? - Niri bost hori dena! 483 00:32:29,560 --> 00:32:33,280 - Herritik ateratzen da? - Baina ez da joaten portura. 484 00:32:33,440 --> 00:32:35,480 Lastima! Gosegarri bat eskainiko nioke. 485 00:32:36,600 --> 00:32:38,840 - Eta nik zerbait gehiago! - Hara bestea, idixkoa! 486 00:32:39,480 --> 00:32:41,720 - Ez duzue inoiz ikusi emakume bat? - Lasai, neska. 487 00:32:43,000 --> 00:32:45,600 - Harrapatau zaitut. - Kontuz, min eman didazu. 488 00:32:45,800 --> 00:32:47,200 Ez zaude nire mailan. 489 00:32:47,360 --> 00:32:49,480 Nik ez dut egun osoa jolasten ematen. 490 00:32:49,720 --> 00:32:52,000 - Beste gauza batzuk egin behar ditut. - Hara, haserretu egin da. 491 00:32:52,160 --> 00:32:53,240 Kabreatu egin da. 492 00:32:54,680 --> 00:32:56,760 - Gauzak jaso behar ditut. - Steph, eseri hortxe. 493 00:32:57,200 --> 00:32:59,240 Hau mutilen arteko kontua da. 494 00:32:59,840 --> 00:33:01,760 - Lagunduko didazu? - Bai noski. 495 00:33:01,920 --> 00:33:03,360 Eraman gauzak sukaldera. 496 00:33:06,720 --> 00:33:08,920 Ez duzu harrikoa egiten jarriko, ezta? Antoine, uztazu. 497 00:33:09,080 --> 00:33:11,200 - Lasai, ez da ezer. - Galtzaundi halako hori! 498 00:33:12,320 --> 00:33:13,840 Nazkatu naiz oraintxe! 499 00:33:15,480 --> 00:33:16,760 Musika ipiniko dut. 500 00:33:22,840 --> 00:33:24,040 Zertan zabiltza? 501 00:33:24,640 --> 00:33:25,880 Kendu paretik! 502 00:33:27,600 --> 00:33:28,920 Altxa, mozoloa. 503 00:34:15,480 --> 00:34:16,920 Zer egiten duzu hemen, txiki? 504 00:34:19,040 --> 00:34:20,880 Eta zuk zer egiten duzu? 505 00:34:21,320 --> 00:34:23,200 Dantza bat eta ohera, bai? 506 00:34:24,520 --> 00:34:26,440 Ados? Ekarri bostekoa! 507 00:34:27,000 --> 00:34:27,920 Goazen. 508 00:34:29,800 --> 00:34:31,080 Antoine, zure semea. 509 00:34:44,400 --> 00:34:46,120 Geldi! 510 00:35:43,240 --> 00:35:46,800 Milaka bildu ginen ontzia uretaratzen ikusteko. 511 00:35:47,960 --> 00:35:52,000 Ehunka langileren ahalegina behar da munstroa askatzeko. 512 00:35:53,240 --> 00:35:55,000 Bat-batean, karraskak aditzen dira. 513 00:35:55,280 --> 00:35:57,880 Krosko erraldoia irristatzen hasten da 514 00:35:58,440 --> 00:36:00,240 eta kamera geldoan itsasorantz abiatzen da. 515 00:36:01,160 --> 00:36:03,480 Zubian langile batzuek banderatxoak astintzen dituzte 516 00:36:03,640 --> 00:36:05,720 eta portuko sirena guzteik jotzen dute. 517 00:36:06,920 --> 00:36:09,600 Uraren kontra talka egitean, altxatutako olatu handia 518 00:36:10,000 --> 00:36:11,600 moilaraino iristen da. 519 00:36:12,440 --> 00:36:15,640 Hurbilen dauden gazteek blai eginda amaitzen dute. 520 00:36:15,920 --> 00:36:17,000 Eta txaloka hasten dira denak. 521 00:36:17,160 --> 00:36:20,960 Ez dakigu ontziagatik ote den, ala langileen lanagatik. 522 00:36:21,480 --> 00:36:24,960 Hauek, harro, besarkatu egiten dira erraldoiari begira. 523 00:36:26,960 --> 00:36:28,240 Listo, hori da dena. 524 00:36:28,560 --> 00:36:29,800 Oso ongi, Malika. 525 00:36:30,200 --> 00:36:32,240 Testu bizia, ongi taxutua. Bikain! 526 00:36:33,040 --> 00:36:36,320 Bertan banengo bezala sentitu naiz! Osoo ongi. 527 00:36:36,480 --> 00:36:39,920 Aita artean umea zen, baina haren oroitzapenetatik abiatu naiz. 528 00:36:40,240 --> 00:36:42,480 Ikusten duzuenez, ez da hain zaila. 529 00:36:43,520 --> 00:36:44,560 Beste norbait? 530 00:36:47,440 --> 00:36:48,440 Boubacar? 531 00:36:49,240 --> 00:36:52,920 Ez. Beste egun pare bat behar ditut, idatzi dudanak ez du balio. 532 00:36:53,440 --> 00:36:54,520 - Egun pare bat? - Bai. 533 00:36:54,680 --> 00:36:56,560 - Baina ez astebete, e? - Ahaleginduko naiz. 534 00:37:01,240 --> 00:37:02,720 Ea, nor ausartzen da? 535 00:37:04,800 --> 00:37:08,520 Nik zerbait idatzi dut, baina ez Malikarena bezain historikoa. 536 00:37:09,040 --> 00:37:11,800 - Nobelaren hasiera da. - Ederki, aurrera. 537 00:37:19,440 --> 00:37:22,640 Egun hartan, besteetan bezalaxe, kosta egin zitzaion jaikitzea. 538 00:37:22,840 --> 00:37:26,040 Ia ahaztua zuen aurrekoa bere azken eguan izan zela ontziolan. 539 00:37:26,280 --> 00:37:28,280 Ez zegoen lan gehiagorik. 540 00:37:28,960 --> 00:37:30,760 Izan ere, atzo eman zizkion azken ukituak 541 00:37:30,920 --> 00:37:33,720 Renomar-eko 25 langileek berriztaturiko yateari. 542 00:37:34,280 --> 00:37:35,960 Dike lehorrerantz abiatu zen. 543 00:37:36,360 --> 00:37:39,800 Garabiak, zarata ikaragarriz, yatea altxatzen ari zen uretara botatzeko. 544 00:37:39,960 --> 00:37:41,040 Txaloka ari ziren guztiak, 545 00:37:41,360 --> 00:37:44,000 lankideak eta inoiz hitz egiten ez zion ingeniaria. 546 00:37:44,600 --> 00:37:47,760 Yatearen jabea ere bertan zen, emir txilaba zuriduna. 547 00:37:48,440 --> 00:37:50,160 Besteekin batera igo zen ontzira. 548 00:37:50,640 --> 00:37:52,480 Belarrietan sentitzen zituen taupadak. 549 00:37:52,840 --> 00:37:55,440 Ez zekien zer egiten zuen berak han. 550 00:37:56,440 --> 00:37:58,400 Orduan, motorra burrunbaka hasi zen, 551 00:37:58,560 --> 00:38:01,640 eta poliki, amets batean bezala, ontzia kaitik urrundu zen. 552 00:38:01,880 --> 00:38:04,560 Dena irribarrez, ingeniariak banan-banan agurtzen zituen denak 553 00:38:04,760 --> 00:38:07,880 eskua emanez eta zorionak esanez, beregana iritsi arte. 554 00:38:08,840 --> 00:38:11,840 Eskua zabal luzatu zion, eta dena irauli egin zen- 555 00:38:12,240 --> 00:38:15,640 Zulo beltz batean murgilduta zegoen eta abiadura supersonikoan zihoan. 556 00:38:16,200 --> 00:38:18,640 Poltsa ireki zuen, Kalashnikova atera 557 00:38:18,960 --> 00:38:21,520 eta inork erreakzionatu baino lehen tiro egin zuen. 558 00:38:21,920 --> 00:38:25,600 Ezerk ezingo zuen geldiarazi, odolak areago animatzen zuen. 559 00:38:26,280 --> 00:38:27,960 Itsasontzia aurrera zihoan. 560 00:38:28,160 --> 00:38:30,520 Pentsamendurik gabe, emoziorik gabe, hil egin zituen. 561 00:38:30,920 --> 00:38:33,560 Azkena aldizkako langile hura zen. Bezperan kaleratu zutena. 562 00:38:34,360 --> 00:38:36,800 Begiak ikaraz beteta erregutu zion gazteak. 563 00:38:37,000 --> 00:38:39,920 Baina ez zuen ikara ikusi nahi, eta azken tiroa jo zuen. 564 00:38:41,200 --> 00:38:43,960 Ingurura begiratu zuen, eszenaz orduan jabetuko balitz bezala. 565 00:38:44,320 --> 00:38:45,800 Bizkarra odolezko putzu bat zen. 566 00:38:45,960 --> 00:38:48,600 Larru zurizko eserlekuak odol lurruntsuz blai eginda zeuden. 567 00:38:48,760 --> 00:38:51,440 Heriotz usaina barrundatu arren, ez zuen nazak sentitu, harrituta. 568 00:38:52,160 --> 00:38:54,440 Odolez eta garunez zipriztindurik, 569 00:38:54,600 --> 00:38:57,360 hilotzen eta hilzorian zeudenen gainetik igaro zen. 570 00:38:57,520 --> 00:39:01,200 Haien kexu eta aienei entzungor, lema hartu zuen, eta harro, 571 00:39:01,520 --> 00:39:04,560 helmuga ezezagun baterantz abiatu zuen ontzi mamua. 572 00:39:07,600 --> 00:39:09,720 Jode, burutik seko jota zaude! 573 00:39:10,720 --> 00:39:13,680 - Zer, ba? - Tentetu egiten zaizu hori idaztean? 574 00:39:14,360 --> 00:39:17,040 Nobela beltza da, ez da nobela gorria... 575 00:39:17,200 --> 00:39:18,680 - Arrosa. - Zer? 576 00:39:18,840 --> 00:39:21,160 - "Nobela arrosa" dela. - Bueno, berdin dio. 577 00:39:21,320 --> 00:39:23,120 Hipokrita hutsa zara. 578 00:39:23,280 --> 00:39:26,080 "Scarface" oso gogoko duzula esan didazu, 579 00:39:26,480 --> 00:39:28,560 eta hau baino askoz ere bortitzagoa da. 580 00:39:29,520 --> 00:39:31,200 "Scarface"-kin alderatzen da! 581 00:39:31,560 --> 00:39:33,720 - Zuk ez duzu ezer idatzi. - Lasai. 582 00:39:34,600 --> 00:39:37,480 - Ez dago gaizki, baina... - Zein da arazoa?? 583 00:39:37,920 --> 00:39:41,600 Pasa egiten zara: Kalashnikovak, odola... Ezin duzu hori idatzi. 584 00:39:41,760 --> 00:39:44,160 Guk ez dugu epaitzen zer idatzi daitekeen eta zer ez. 585 00:39:44,320 --> 00:39:46,800 - Baina badira muga batzuk. - Ez dakit ba. 586 00:39:47,960 --> 00:39:49,880 Zuk ulertzen duzu Malikak zer dioen? 587 00:39:50,640 --> 00:39:53,680 Ba omen dela marra gorri bat eta gurutzatu egin duzula? 588 00:39:54,920 --> 00:39:55,640 Ez dakit. 589 00:39:56,160 --> 00:39:58,880 Hala ere, hala hasten bada, gero nola jarraituko du? 590 00:39:59,240 --> 00:40:01,800 Ez besterik kontatzekorik. Gore hutsa da, nazkagarria. 591 00:40:02,080 --> 00:40:03,080 - Nazkagarria? - Bai. 592 00:40:03,280 --> 00:40:04,400 A, bai? 593 00:40:04,600 --> 00:40:06,880 - Eta zure lagunek Bataclan-en? - Zer lagun? 594 00:40:07,040 --> 00:40:09,720 - Parisen egin zutena. - Zaude isilik, alua! 595 00:40:10,000 --> 00:40:11,560 - Ez zirikatu, kabroia. - Mesedez! 596 00:40:11,720 --> 00:40:13,640 Fadi, lasaitu zaitez. 597 00:40:13,840 --> 00:40:15,760 - Beti berdin. - Lasaitu, arren. 598 00:40:16,160 --> 00:40:18,800 - Arrazista bat babesten duzu? - Nik ez dut babesten. 599 00:40:20,240 --> 00:40:23,640 Hitz egiteko gaude hemen, iraindu gabe eztabaidatzeko. 600 00:40:23,800 --> 00:40:25,880 Iraindu egiten nau, ni eta musulman guztiak. 601 00:40:26,520 --> 00:40:28,560 - Eta zu berarekin batera. - Hori ez da egia! 602 00:40:28,760 --> 00:40:31,440 Gauza batzuk ez ditut onartuko. Argi dago, Antoine? 603 00:40:31,800 --> 00:40:32,760 Bai, argi dago. 604 00:40:33,960 --> 00:40:36,440 Ni ez nago batere ados Antoinerekin. 605 00:40:36,800 --> 00:40:39,360 Baina uste dut hori ere eztabaidatu behar dugula. 606 00:40:39,600 --> 00:40:42,960 - Eztabaidatu, zer? - Erradikalizazioa. 607 00:40:43,120 --> 00:40:45,960 - Jihad ere sartuko duzu? - Zergatik ez? 608 00:40:46,160 --> 00:40:48,640 Nik ez dut idatzi nahi ergel horietaz. 609 00:40:48,800 --> 00:40:51,320 Ba, eregelak direla esatea ez da nahikoa. 610 00:40:51,720 --> 00:40:54,040 Gure bizitza aldatu dute. 611 00:40:54,520 --> 00:40:57,600 Orain beti beldurrez ateratzen naiz kalera. 612 00:40:57,920 --> 00:40:58,880 Entzuten diozue? 613 00:40:59,400 --> 00:41:02,800 Askoz ere lagun gehiago hiltzen dira autoetan atentatuetan baino. 614 00:41:03,040 --> 00:41:04,320 Ez kikildu, gizona. 615 00:41:05,600 --> 00:41:08,320 Telebistan ikusten den guztiarekin, nik ulertzen diot. 616 00:41:08,720 --> 00:41:11,120 Saltoki-gune batera bazoaz, Bataclan datorkizu gogora. 617 00:41:11,320 --> 00:41:14,040 Eta kamioi zuri bat ikusten baduzu, Niza-koa. 618 00:41:14,320 --> 00:41:17,880 Hemen ez gaude gerran, gerra Sirian dago. 619 00:41:18,360 --> 00:41:21,160 Halakoak edonon gertatzen dira: Tunisian, Parisen... 620 00:41:21,360 --> 00:41:23,200 Oslon begi urdindun ileori bat izan zen. 621 00:41:23,640 --> 00:41:25,920 - Beraz, ez ibili asmatzen. - Argi dagoena da 622 00:41:26,160 --> 00:41:27,600 hasi ginenetik hona 623 00:41:27,760 --> 00:41:30,080 hauxe dela guztioi axola zaigun lehen gaia. 624 00:41:30,240 --> 00:41:32,080 Ez, niri ez zait interesatzen. 625 00:41:32,560 --> 00:41:35,760 Kontu handiz landu beharreko gaia da, horretan ados nago, 626 00:41:36,400 --> 00:41:38,120 baina heldu beharko genioke. 627 00:41:38,280 --> 00:41:39,880 Bai. Begira horri! 628 00:41:40,040 --> 00:41:42,520 Dena nahasten du, eta estigmatizatu egiten gaitu. 629 00:41:42,680 --> 00:41:44,560 Ziur bere hiltzailea arabiarra dela! 630 00:41:44,720 --> 00:41:47,280 Ez pentsa! Irakurri nuenez, erradikalizatuen %40 631 00:41:47,440 --> 00:41:49,720 bihurtutako frantses zuriak dira. 632 00:41:49,880 --> 00:41:50,920 Hori inork ez du sinesten. 633 00:41:51,160 --> 00:41:54,160 Zuria, berdea edo horia izan, arabiarrak dira jendearentzat. 634 00:41:54,480 --> 00:41:57,160 Egon!, politikarekin bueltaka berriro? 635 00:41:57,360 --> 00:42:00,400 Izorratu nahi nauzue, ala? Akzio eszena bat baino ez da. 636 00:42:00,640 --> 00:42:01,960 Horrexegatik ba. 637 00:42:02,120 --> 00:42:04,600 Besteak baino gehiago zara, bost axola zaizu dena. 638 00:42:04,800 --> 00:42:07,480 -Gorea izan ezik. - Eta? 639 00:42:07,760 --> 00:42:09,720 - Ezin duzula hori egin. - Zuk diozulako? 640 00:42:09,880 --> 00:42:12,200 - Ba, bai. - Burutik egin zaizu? 641 00:42:12,360 --> 00:42:14,120 - Ixo! - Ez niri hitz egin horrela! 642 00:42:14,280 --> 00:42:15,800 Eta ez egin irribarre. 643 00:42:15,960 --> 00:42:17,760 Eseri edo burua kenduko dizut. 644 00:42:18,000 --> 00:42:20,160 - Ez egiteko irribarre! - Boubacar, eser zaitez. 645 00:42:20,360 --> 00:42:22,080 - Aski da. - Hara berriz ere! 646 00:42:22,560 --> 00:42:24,920 Zu bezalakoak kolpean irensten ditut nik. 647 00:42:26,800 --> 00:42:28,760 - Itxi ahoa. - Aski da, eseri. 648 00:42:29,040 --> 00:42:30,400 Zerbait esan nahi dut. 649 00:42:30,560 --> 00:42:33,640 - Ilegala zara. - Zer diozu, inozo alu horrek? 650 00:42:33,840 --> 00:42:35,800 Zu baino frantsesagoa naiz. 651 00:42:37,160 --> 00:42:38,080 Bukatu duzue? 652 00:42:38,680 --> 00:42:40,320 - Hitz egin dezaket? - Aurrera. 653 00:42:41,960 --> 00:42:43,280 Harrituko bazaitue ere, 654 00:42:44,000 --> 00:42:46,240 Antoineren testua, lehendabizikoa izateko, 655 00:42:46,640 --> 00:42:47,920 ongi idatzia dago. 656 00:42:48,280 --> 00:42:48,880 Bai. 657 00:42:52,440 --> 00:42:53,560 Hala ere, 658 00:42:54,480 --> 00:42:56,920 eta ankerkeria puntu bat gogoko dudan arren, 659 00:42:57,080 --> 00:42:58,680 Boucabarrekin bat nator. 660 00:42:59,040 --> 00:43:01,280 Badago halako konplazentzia bat zure testuan. 661 00:43:02,760 --> 00:43:04,280 Zer da "konplazentzia"? 662 00:43:05,560 --> 00:43:09,800 Boubak dioena: horrekin gozatu egiten duzula, zutitu egiten zaizula. 663 00:43:10,480 --> 00:43:12,440 Zuri ere burutik egin zaizu? 664 00:43:12,600 --> 00:43:14,480 - Zer...? - Badakizu zer diodan. 665 00:43:14,640 --> 00:43:17,520 Lehenengo idazteko esaten didazu, eta orain, hau ez idazteko. 666 00:43:17,680 --> 00:43:20,640 Ez egin biktimarena! Ez dugu hori idatzi nahi. 667 00:43:20,800 --> 00:43:23,720 Niri ez zait gustatu zure testu sentimentaloidea. 668 00:43:23,920 --> 00:43:26,080 Baina besteei bai. Beraz, esaizkidazue arauak. 669 00:43:26,240 --> 00:43:28,280 Itxaron, Antoine, ez nahasi. 670 00:43:28,480 --> 00:43:32,160 Ezin duzu sentimentaloidetzat jo Malikaren testua. 671 00:43:33,080 --> 00:43:36,760 Sentimendu bat positiboa izateagatik ez da sentimentaloidea! 672 00:43:37,120 --> 00:43:39,520 - Eta besteok... - Besteok ere badugu izena. 673 00:43:40,040 --> 00:43:42,360 - Badakit, Fadi. - Ez gara txakurrak. 674 00:43:42,600 --> 00:43:46,120 - Ez dizut begirunea erakusten? - Esazu esan beharrekoa. 675 00:43:48,760 --> 00:43:51,800 Uste duzue idazlea bat datorrela pertsonaien iritziekin. 676 00:43:51,960 --> 00:43:55,600 Horrela balitz, debekatuta leudeke film eta liburuen %90, 677 00:43:55,920 --> 00:43:58,960 eta nobela beltzaren egileak espetxeratuko lituzkete. 678 00:44:00,160 --> 00:44:03,400 Eszena odoltsu bat deskribatu daiteke serieko hiltzailea izan gabe; 679 00:44:03,800 --> 00:44:07,400 baita pertsonaia arrazista bat ere norbera halakoa izan gabe. 680 00:44:07,560 --> 00:44:10,520 Nik ez dut arrazista bat deskribatu. Etiennek aipatu du jihada. 681 00:44:10,680 --> 00:44:12,480 - Utziko didazu amaitzen? - Aurrera. 682 00:44:14,840 --> 00:44:17,600 Ez dago zertan bat etorri fikzioan esaten denarekin, 683 00:44:18,000 --> 00:44:20,240 batzuetan salatzeko esaten baita. 684 00:44:20,400 --> 00:44:22,160 Horretan datza artelan baten indarra. 685 00:44:23,240 --> 00:44:24,360 Ulertzen duzue? 686 00:44:32,560 --> 00:44:34,520 Arazoa ez da testua, badakizu. 687 00:45:33,720 --> 00:45:35,240 Bai ongi hemen! 688 00:45:37,760 --> 00:45:39,320 Bainatzeko gogoa dut. 689 00:45:39,480 --> 00:45:42,120 Ba, itsasoa zain daukazu besoak zabalik. 690 00:45:45,880 --> 00:45:46,920 A ze sustoa eman didazun! 691 00:45:48,680 --> 00:45:51,160 Ez zaitugu ikusi eta hemen jarri gara. 692 00:45:52,240 --> 00:45:53,560 Lasai, banoa eta. 693 00:45:54,960 --> 00:45:58,640 - Ez da gugatik izango, ezta? - Ez, joateko ordua nuen. 694 00:46:02,280 --> 00:46:05,640 Hau Boris da, nire editorea. Boris, Antoine. 695 00:46:05,840 --> 00:46:07,320 - Kaixo. - Urte askotarako. 696 00:46:10,760 --> 00:46:11,880 Antoine! 697 00:46:13,000 --> 00:46:13,920 Ongi zaude? 698 00:46:15,760 --> 00:46:17,400 Bai noski, ez daukat arazorik. 699 00:46:18,360 --> 00:46:19,760 Hitz egin nahi duzu? 700 00:46:20,320 --> 00:46:21,440 Dena ongi doa. 701 00:46:24,320 --> 00:46:25,400 Gozatu bainuaz. 702 00:46:26,280 --> 00:46:27,240 Bihar arte. 703 00:47:22,200 --> 00:47:24,080 Bihar elkarrekin bazkalduko dugu? 704 00:47:25,520 --> 00:47:26,200 Ongi. 705 00:47:27,760 --> 00:47:30,240 - Ez zaude haserre? - Ez horixe. 706 00:47:30,880 --> 00:47:31,960 Zeuk hots egingo didazu? 707 00:47:33,440 --> 00:47:35,320 - Gabon. - Bihar arte. 708 00:49:10,920 --> 00:49:12,480 Tira, bizkorrago, aizu! 709 00:49:13,160 --> 00:49:14,120 Utzi bakean. 710 00:49:15,320 --> 00:49:16,200 Kaka zaharra! 711 00:49:17,160 --> 00:49:18,640 Isilik, ia iritsi gara. 712 00:49:21,000 --> 00:49:22,680 Zer da hau, Teddy? Bagdad? 713 00:49:22,840 --> 00:49:25,920 Ixo! Ikusten bagaituzte, saltsa ederrean sartuko gara. 714 00:49:28,760 --> 00:49:31,000 Bale, lasai, motel. 715 00:49:31,880 --> 00:49:32,840 Zer izan da hori? 716 00:49:34,040 --> 00:49:34,880 Otsoa. 717 00:49:36,800 --> 00:49:39,200 Itzali argiak oraintxe! 718 00:49:52,200 --> 00:49:53,520 Arraioa! Zenbat daude, ba? 719 00:50:04,080 --> 00:50:06,640 - Bete-betean joko zenituzke? - Jakina. 720 00:50:07,040 --> 00:50:09,680 - Tiro egiten jakinez gero... - Asko praktikatu behar da. 721 00:50:10,080 --> 00:50:10,800 Ekarri ea. 722 00:50:13,080 --> 00:50:15,240 - Arnasketa da garrantzitsuena. - Ongi. 723 00:50:15,960 --> 00:50:17,720 Mozkor-mozkor eginda dago. 724 00:50:18,560 --> 00:50:21,720 Dardara eragozteko pastillak hartu beharko zenituzkeen. 725 00:50:22,000 --> 00:50:23,640 - Diazepam! - Horixe. 726 00:50:23,880 --> 00:50:24,680 Isildu. 727 00:50:26,240 --> 00:50:28,760 - Ez da erraza hain urrutitik. 728 00:50:35,880 --> 00:50:38,480 - Gustura egingo nuke! - Baita nik ere. 729 00:50:48,920 --> 00:50:49,920 Trago bat? 730 00:51:52,440 --> 00:51:54,600 - Zorabiatu egin zara? - Ez dut ezer ikusten! 731 00:51:58,280 --> 00:51:59,080 Aizue... 732 00:51:59,840 --> 00:52:01,040 leku ederra, ezta? 733 00:52:02,280 --> 00:52:05,880 - Gauez politagoa da. - Gurea da, hauxe da gure etxea. 734 00:52:09,480 --> 00:52:11,200 - Ez ni ukitu, gero! - Ez al duzu nahi? 735 00:52:11,440 --> 00:52:13,840 - Ez, ez dut nahi. - Ez, e? 736 00:52:16,840 --> 00:52:18,040 Helduiozue gogor. 737 00:52:20,160 --> 00:52:22,000 Oso ona omen da azalerako. 738 00:52:22,600 --> 00:52:25,160 - Huts egin duzu. - Barregarria iruditzen zaizu? 739 00:52:30,800 --> 00:52:33,680 - Lasai, saiatu berriz. - Ea, bigarren tiroa. 740 00:52:34,680 --> 00:52:37,480 Ez larritu, ongi ari zara. Begiratu helburuari. 741 00:52:40,360 --> 00:52:43,400 - Zer txarra zaren! - Nik erakutsiko dizut. 742 00:52:44,400 --> 00:52:45,960 - Begiratu eta ikasi. - Bai zera! 743 00:52:46,120 --> 00:52:47,080 Begiratu adi. 744 00:52:49,880 --> 00:52:52,200 - E? Nor da nagusia hemen? - Oso ongi. 745 00:52:52,360 --> 00:52:53,880 Zure txanda, motel. 746 00:52:54,440 --> 00:52:55,240 Tori. 747 00:52:56,960 --> 00:52:58,000 Luzatu besoa. 748 00:52:58,560 --> 00:53:00,760 - Hartu arnasa sakon. - Kontzentratu. 749 00:53:00,960 --> 00:53:02,160 - Eta egin tiro. - Itxaron! 750 00:53:02,320 --> 00:53:03,720 - Jo egingo du. - Baita zera ere! 751 00:53:03,960 --> 00:53:05,600 - Bai horixe. - Eskasa da. 752 00:53:05,760 --> 00:53:06,720 Ona da! 753 00:53:11,120 --> 00:53:13,640 - Bale, ez dut ezer esan, ona da. - Segi. 754 00:53:13,800 --> 00:53:16,840 - Txiripaz! - Atzerapen handiagoa espero nuen. 755 00:53:17,480 --> 00:53:19,000 - Txiripa hutsez! - Ixo. 756 00:53:19,160 --> 00:53:20,520 Potroso hori! 757 00:53:23,160 --> 00:53:25,080 - Zer esan dizuet? - Itxaron. 758 00:53:25,240 --> 00:53:26,960 - Ea, bota. - Hasiberriaren zortea! 759 00:53:28,200 --> 00:53:29,280 Tira, uztazu. 760 00:53:41,840 --> 00:53:42,760 Halakorik! 761 00:53:43,440 --> 00:53:44,560 Izugarri ona da. 762 00:53:49,600 --> 00:53:50,720 Zer zabiltza? 763 00:53:51,400 --> 00:53:54,320 - Bainatu egingo naiz. - Oso hotza dago. Erotuta zaude? 764 00:53:54,760 --> 00:53:56,200 Utzi, biluztu dadila. 765 00:53:57,240 --> 00:53:58,800 Erantzi dena! 766 00:53:58,960 --> 00:54:00,280 - Tira! - Biluzik? 767 00:54:00,440 --> 00:54:01,320 Bai. Erantzi! 768 00:54:08,240 --> 00:54:09,560 Hori duk eta! 769 00:54:11,240 --> 00:54:12,480 Burutik jota dago. 770 00:54:14,000 --> 00:54:15,800 Itzuli, Antoine! Maite zaitugu. 771 00:54:21,440 --> 00:54:22,760 Testuingurua prest dago. 772 00:54:23,120 --> 00:54:25,880 Baditugu dekoratua eta yatea, eta ez da gutxi! 773 00:54:26,560 --> 00:54:28,800 Ikerketaren arduraduna 774 00:54:29,080 --> 00:54:30,800 bertoko emakume bat da. 775 00:54:30,960 --> 00:54:33,320 Aurrera zoazte, baina oraindik lausoegia da. 776 00:54:36,000 --> 00:54:37,240 Oraintxe bururatu zait: 777 00:54:37,480 --> 00:54:39,680 ontziolako gizona... Nola du izena? 778 00:54:39,840 --> 00:54:41,120 - Ronaldo. - Rimaldi. 779 00:54:42,400 --> 00:54:44,080 - Rinaldi. - Rinaldi. 780 00:54:44,800 --> 00:54:47,000 Benetan harrigarria izango litzateke 781 00:54:47,320 --> 00:54:50,440 hura izatea hiltzailea. Inork ez luke susmatuko! 782 00:54:51,320 --> 00:54:53,960 Errealitatean inoiz ez litzatekeelako gertatuko. 783 00:54:54,280 --> 00:54:56,080 - Ezta? - Bai, ideia ona da. 784 00:54:56,600 --> 00:54:59,600 Ontziolako langilea izan zen, eta min ematen dio 785 00:54:59,960 --> 00:55:02,960 aberatsentzako yateak bakarrik egiten direla ikusteak. 786 00:55:03,160 --> 00:55:05,560 - Ezer ez da lehengoa. - Neuk esan nuen hori. 787 00:55:05,720 --> 00:55:08,720 Eta langile batzuek armak hartuko balituzkete? 788 00:55:09,200 --> 00:55:11,080 Ez al da hori nik proposatu nuena? 789 00:55:11,480 --> 00:55:13,680 Ba, poztu zaitez, kexuka ibili beharrean. 790 00:55:13,960 --> 00:55:16,160 Aitona eta bere lagunak etortzen zaizkit gogora. 791 00:55:16,320 --> 00:55:19,080 Aspaldian ez zenuen ekartzen aitona hizpidera! 792 00:55:19,880 --> 00:55:21,640 Agure zahar horiek guztiak 793 00:55:21,840 --> 00:55:25,800 oraindik elkartzen dira, eta sutan jartzen dira ontziola 794 00:55:26,000 --> 00:55:27,280 horrela ikustean. 795 00:55:27,440 --> 00:55:31,040 Lehen 250 m-ko itsasontziak egiten zituzten. Eta orain? 796 00:55:31,360 --> 00:55:33,480 "Ez ukitu, hau luxuzkoa da eta!" 797 00:55:33,640 --> 00:55:35,040 Normala da hitz egitea. 798 00:55:35,240 --> 00:55:37,680 Orduan, halako batean, Rinaldik, pertsonaiak, 799 00:55:38,120 --> 00:55:41,680 -burutik egin zaiolako edo gehiegi edan duelako- 800 00:55:41,880 --> 00:55:44,240 nahi gabe milioidun bat hiltzen du. 801 00:55:44,760 --> 00:55:46,320 - Istripuz? - Bai. 802 00:55:46,560 --> 00:55:48,760 - Ba, orduan ez da hiltzaile bat. - Bai, bada! 803 00:55:48,920 --> 00:55:50,760 Niri interesgarriagoa iruditzen zait 804 00:55:51,360 --> 00:55:52,720 hiltzailea izatea, 805 00:55:53,000 --> 00:55:55,800 eta hiltzea gogoak ematen diolako bakarrik. 806 00:55:57,120 --> 00:55:59,880 Zer diozu? Inork ez du hiltzen apetak ematen diolako. 807 00:56:00,680 --> 00:56:01,560 Ba, bai. 808 00:56:01,920 --> 00:56:04,680 Berriz kabreatuko zarete, baina Bataclanekoek... 809 00:56:04,840 --> 00:56:05,960 - Mesedez! - Berriro? 810 00:56:06,160 --> 00:56:08,880 - Zer da? Ezin dut hitz egin? - Utziozue hitz egiten. 811 00:56:11,040 --> 00:56:14,720 Bataclanekoek esan zuten musika gorroto zutela, 812 00:56:14,880 --> 00:56:16,200 Satanen tranpa bat zela, 813 00:56:16,360 --> 00:56:18,160 eta Frantziak Siriari laguntza ematen ziola. 814 00:56:18,600 --> 00:56:19,760 Nik, aldiz, uste dut 815 00:56:20,560 --> 00:56:22,960 multzora tirokatu nahi zutela. Hiltzera zihoazen, 816 00:56:23,720 --> 00:56:26,680 beraz, "Hil ditzagun batzuk despedida gisa!" 817 00:56:26,960 --> 00:56:28,120 Ikaratu egiten nauzu. 818 00:56:28,280 --> 00:56:31,080 - Justifikatzen ari zara? - Ezetz, ez da hori. 819 00:56:31,600 --> 00:56:35,240 Baina imajina dezaket norbaitek hiltzeko gogoa izatea. 820 00:56:35,480 --> 00:56:39,160 - Zaude isilik behingoz! - Zer ba? Haien alde ari naiz. 821 00:56:39,920 --> 00:56:41,760 Musulmana naizelako zirikatzen nauzu? 822 00:56:42,240 --> 00:56:45,160 - Pozik zaude egin zutenarekin? - Ez hasi berriro. 823 00:56:45,320 --> 00:56:47,800 - Hitz egiten ari gara. - Ez. Ez du justifikaziorik. 824 00:56:47,960 --> 00:56:50,120 Ez da izango ez zarela musulman zintzoa? 825 00:56:50,840 --> 00:56:53,040 - Non dago zure beloa? - Gogaikarria zara. 826 00:56:53,200 --> 00:56:53,600 Janzten dudan ala ez ez da zure ardura. 827 00:56:53,600 --> 00:56:58,960 - Eta zure anaia nagusiarena? - Aski da, Antoine. 828 00:56:59,600 --> 00:57:02,720 Zure etengabeko probokazioak nekagarriak dira. 829 00:57:02,880 --> 00:57:06,360 Gauza interesgarriak esaten dituzu, baina hondatu egiten dituzu. 830 00:57:06,600 --> 00:57:07,920 Zer gauza interesgarri? 831 00:57:08,080 --> 00:57:11,520 Esate baterako, non ote dagoen hilketaren, terrorismoaren 832 00:57:11,680 --> 00:57:13,600 eta borroka armatuaren arteko muga. 833 00:57:13,760 --> 00:57:15,640 Horrela esanda, hobeto ematen du. 834 00:57:15,880 --> 00:57:19,000 Nik ez dut uste funsgabeko hilketarik dagoenik. 835 00:57:19,320 --> 00:57:21,800 - Inork ez du... - Justu kontrakoa esan duzu. 836 00:57:21,960 --> 00:57:25,000 Ez horixe, gaizki adieraziko nuen. 837 00:57:25,680 --> 00:57:28,600 Esan nahi nuena zen Bataclaneko morroiek 838 00:57:29,240 --> 00:57:32,600 euren burua heroi eta justiziagiletzat hartu, 839 00:57:32,760 --> 00:57:36,600 eta hor joan ziren gorroto zituzten fedegabeak akabatzera. 840 00:57:37,160 --> 00:57:38,440 Ez dut esaten 841 00:57:39,120 --> 00:57:41,560 zuzen egin zutenik, baizik eta ulergarria dela. 842 00:57:42,440 --> 00:57:43,920 Txantxetan ari zara, ezta? 843 00:57:44,640 --> 00:57:47,480 Zuk ez duzu inoiz norbait hiltzeko gogoa izan? 844 00:57:48,000 --> 00:57:50,720 Hilketa beldurgarriak asmatzen dituzu, 845 00:57:51,000 --> 00:57:52,800 eta inoiz ez duzu hilteko gogoa izan? 846 00:57:54,640 --> 00:57:57,360 Pertsonaiak pentsatzen duena islatzen dut nik, 847 00:57:57,520 --> 00:57:59,560 baina inoiz ez dut hiltzeko gogoa izan. 848 00:57:59,760 --> 00:58:02,680 Maitasunaz hitz egitean bizipenetan oinarritzen zara, ezta? 849 00:58:03,280 --> 00:58:06,120 Ez nahastu maitasuna eta hiltzeko gogoa. 850 00:58:06,560 --> 00:58:08,440 Horregatik ez duzu arrakastarik. 851 00:58:08,680 --> 00:58:11,040 - Zer? - Zure eleberri bat irakurri dut. 852 00:58:11,200 --> 00:58:13,400 Hara! Bai ohore handia! 853 00:58:13,560 --> 00:58:14,960 - Irakurtzen duzu, ala? - Zuk ez? 854 00:58:15,120 --> 00:58:16,800 - Zein? - "Galdutako apustua". 855 00:58:16,960 --> 00:58:18,480 Ez da, ba, arinena. 856 00:58:23,760 --> 00:58:26,400 Zer egingo duzu? Irakurri egingo diguzu? 857 00:58:27,080 --> 00:58:29,400 - Eragozten dizu? - Ez, batere ez. 858 00:58:32,520 --> 00:58:35,760 "Adreilua hartzeko unean errudun-uste batek hartu zuen," 859 00:58:35,960 --> 00:58:39,400 "errudun-uste bizi bezain antzua." 860 00:58:39,960 --> 00:58:43,040 "Ez zuen zalantzarik egin, ordea," 861 00:58:43,280 --> 00:58:45,880 "eta bere hatzek masa hotz pikortsuari heldu zioten." 862 00:58:46,280 --> 00:58:48,320 "Jérémiek bere keinuari erreparatu zion," 863 00:58:48,560 --> 00:58:51,840 "nola bere besoak dotoreziaz zirkulu bat marrazten zuen" 864 00:58:52,000 --> 00:58:54,840 "adreilua anaiaren aurpegian zanpatu aurretik." 865 00:58:55,120 --> 00:58:56,960 "Danbatekoak goibeldu egin zuen." 866 00:58:57,320 --> 00:59:00,640 "Zerbait konponezina baina izugarri ederra gertatua zen." 867 00:59:01,200 --> 00:59:03,880 "Eta une batez adreilu puskei begira geratu zen," 868 00:59:04,040 --> 00:59:06,200 "anairen begirada saihesturik." 869 00:59:06,600 --> 00:59:10,520 "Bizia joana zen begi haietatik zaratarik gabe, kexarik gabe." 870 00:59:15,200 --> 00:59:16,760 Nora iritsi nahi duzu? 871 00:59:17,000 --> 00:59:19,360 Zeure buruari entzuten egongo bazina bezala da. 872 00:59:19,680 --> 00:59:21,080 Ongi idazten duzu, 873 00:59:21,280 --> 00:59:23,320 esaldi borobilak egiten dituzu, 874 00:59:24,000 --> 00:59:26,520 baina ez zaitu hunkitzen. 875 00:59:27,960 --> 00:59:31,240 Niri gustatu zait, hala, kamera geldoan bezala. 876 00:59:31,560 --> 00:59:34,360 Hori guztia pentsa dezake segundo hamarren batean? 877 00:59:34,520 --> 00:59:37,160 - Zergatik ez? - Agian ez, baina literatura da. 878 00:59:37,320 --> 00:59:39,080 Literatura funsgabea! 879 00:59:40,080 --> 00:59:41,320 Eskerrik asko. 880 00:59:41,800 --> 00:59:43,840 Zeure estiloa eratzeko, 881 00:59:44,000 --> 00:59:46,440 esaldi luzeak darabiltzazu, eta hitz potoloak. 882 00:59:47,120 --> 00:59:48,160 Adibidez... 883 00:59:49,080 --> 00:59:50,120 "pikortsua". 884 00:59:51,040 --> 00:59:53,200 - Pikorrak dituelako. - Bai, badakit. 885 00:59:53,520 --> 00:59:55,800 - Ederki. - Baina kontua ez da hori. 886 00:59:55,960 --> 00:59:59,400 Hitz arrunt baten ordez jasoago bat aukeratzen duzu. 887 01:00:00,600 --> 01:00:02,640 Literaturaren helburua 888 01:00:02,800 --> 01:00:06,240 istorioak kontatzeaz gainera, era egokian kontatzea da. 889 01:00:06,600 --> 01:00:09,520 - Hitz egokiez. - Eta bitxiak badira, hobe. 890 01:00:09,880 --> 01:00:11,360 Ez nahitaez. 891 01:00:11,680 --> 01:00:13,560 Hara, zure adibidean 892 01:00:13,720 --> 01:00:15,640 "zimurtsua" ere erabil nezakeen; 893 01:00:15,960 --> 01:00:17,640 baina soinua ez zait gustatzen. 894 01:00:17,800 --> 01:00:20,040 Zuk "pikortsua" erabiltzen al duzu? 895 01:00:20,360 --> 01:00:22,320 - Oso gutxitan. - Hitz jasoa delako. 896 01:00:22,480 --> 01:00:25,840 - Nazkatu egingo duzu, Antoine. - Zer ba? Hitz egiten ari gara. 897 01:00:26,040 --> 01:00:29,160 Bakarrik diot ez dakiela hiltzaile batek zer duen buruan. 898 01:00:29,400 --> 01:00:31,280 - Hainbesterako al da? - Ez naiz haserretu. 899 01:00:31,800 --> 01:00:34,280 Ez esan gezurrik. Bistan da ez zaizula gustatu. 900 01:00:36,200 --> 01:00:38,560 Aski da, ez naiz etorri zure irainak entzutera. 901 01:00:38,720 --> 01:00:40,240 Bildu zure gauzak eta zoaz. 902 01:00:52,560 --> 01:00:55,160 Uste baino larriagoa da. 903 01:00:55,600 --> 01:00:57,360 Baliteke aldi bateko kontua izatea. 904 01:00:58,240 --> 01:00:59,560 Ez nizun esan behar. 905 01:01:00,960 --> 01:01:02,520 Zein da arazoa zehazki? 906 01:01:03,080 --> 01:01:06,360 - Yann? - Yann eta beste pertsonaia guztiak. 907 01:01:07,480 --> 01:01:11,440 Iruditzen zait pertsonaiak manipulatzen ditudala, 908 01:01:11,600 --> 01:01:13,160 neure ahotik hitz egiten dutela. 909 01:01:14,440 --> 01:01:18,920 Barkatu, baina idaztean beti gertatzen da hori, ezta? 910 01:01:19,200 --> 01:01:19,960 Bai. 911 01:01:20,400 --> 01:01:23,280 Baina iruditzen zait Yannekez duela autonomiarik, 912 01:01:23,520 --> 01:01:26,000 nire zain dagoela, begiak zabal-zabalik, 913 01:01:26,600 --> 01:01:30,200 bere ama banintz bezala jantzi eta jaten eman diezaiodan. 914 01:01:31,160 --> 01:01:33,440 "Hotz dago eta jantzi bufanda, laztana!" 915 01:01:34,160 --> 01:01:36,960 Nik nerabe bat sortu nahi nuen, 916 01:01:38,080 --> 01:01:41,080 biziaz betea, basatia batzuetan, 917 01:01:41,720 --> 01:01:43,240 eta inor baino sexiagoa. 918 01:01:44,800 --> 01:01:46,480 Orain, berriz, ez zait gustatzen. 919 01:01:47,000 --> 01:01:47,760 Batere ez. 920 01:01:49,400 --> 01:01:51,760 - Asteburuan joate nahi duzu? - Ez. 921 01:01:52,480 --> 01:01:53,600 Ez, mesedez. 922 01:01:53,960 --> 01:01:55,440 Barkatu, baina orain 923 01:01:55,960 --> 01:01:57,520 bakarrik egon nahi dut. 924 01:01:58,280 --> 01:02:00,400 Bale, nahi duzun bezala. 925 01:02:00,880 --> 01:02:03,160 Esker mila hots egiteagatik. 926 01:02:04,360 --> 01:02:05,280 Muxu bat. 927 01:02:05,720 --> 01:02:07,000 Beste bat zuretzat. 928 01:03:00,600 --> 01:03:02,960 - Nor da? - Gabon! Barkatu, 929 01:03:03,320 --> 01:03:06,600 Olivia Déjazet naiz, idazketa tailerreko irakaslea. 930 01:03:07,040 --> 01:03:09,520 - A, bai. - Antoine etxean al dago? 931 01:03:10,000 --> 01:03:11,800 Bai. Zer ba? Zer gertatzen da? 932 01:03:12,080 --> 01:03:14,520 Ez da ezer, harekin hitz egin nahi nuke. 933 01:03:15,080 --> 01:03:17,280 Bai, ongi. Igo bigarren pisura. 934 01:03:17,520 --> 01:03:18,680 Mila esker. 935 01:03:26,320 --> 01:03:27,640 - Gabon. - Gabon. 936 01:03:27,800 --> 01:03:28,920 Aurrera, sartu. 937 01:03:32,240 --> 01:03:35,760 - Gabon. - Gabon. Olivia Déjazet naiz. 938 01:03:35,920 --> 01:03:38,120 Urte askotarako. Zerbait hartu nahi duzu? 939 01:03:38,760 --> 01:03:40,520 Ez, ez zaituztet molestatu nahi. 940 01:03:41,000 --> 01:03:44,800 - Antoinerekin arazoren bat badago... - Ez, bat ere ez. 941 01:03:45,000 --> 01:03:48,800 - Guri ez digu ezer kontatzen. - Ez arduratu, oso ongi doa. 942 01:03:49,800 --> 01:03:50,640 Antoine! 943 01:03:51,440 --> 01:03:52,400 Antoine! 944 01:03:53,320 --> 01:03:56,160 Gelan dagoenean ez du ezer entzuten. Zatoz. 945 01:04:06,520 --> 01:04:07,880 Arraioa! A ze sustoa! 946 01:04:08,480 --> 01:04:09,920 Ez da hainbesterako izan. 947 01:04:10,440 --> 01:04:12,160 - Gabon. - Gabon, Antoine. 948 01:04:17,720 --> 01:04:18,640 Bakarrik utziko zaituztet. 949 01:04:25,080 --> 01:04:28,720 Barkatu eragoztea, baina 950 01:04:29,600 --> 01:04:32,320 argi utzi nahi nizun 951 01:04:33,040 --> 01:04:35,240 bihar tailerrera itzul zaitezkeela. 952 01:04:36,920 --> 01:04:38,400 Horixe zen nire asmoa. 953 01:04:39,440 --> 01:04:40,480 Oso ongi. 954 01:04:41,200 --> 01:04:42,840 Gaizki-ulertu gehiagorik ez, ados? 955 01:04:43,880 --> 01:04:45,000 Bai, ados. 956 01:04:49,320 --> 01:04:51,520 Axola dizu sartzen banaiz? 957 01:04:53,360 --> 01:04:54,240 Ez, sartu. 958 01:05:01,280 --> 01:05:02,040 Eseri. 959 01:05:15,720 --> 01:05:17,120 Ez dago batere gaizki. 960 01:05:17,760 --> 01:05:18,560 Ez. 961 01:05:19,280 --> 01:05:20,320 Polita da. 962 01:05:22,080 --> 01:05:23,280 Hara, 963 01:05:23,800 --> 01:05:27,960 zure ikaskideekiko harremanaz hitz egin beharko genuke. 964 01:05:29,920 --> 01:05:31,000 Ni ongi nago. 965 01:05:33,280 --> 01:05:34,600 Bai, baina uste dut 966 01:05:34,760 --> 01:05:38,120 probokazioak alde batera utzi beharko zenituzkeela. 967 01:05:40,480 --> 01:05:43,080 - Nik ez dut inor probokatzen. - Badakizu zer diodan. 968 01:05:46,560 --> 01:05:49,640 Beti zirikatzen ibiltzen zara, eta nekagarria da. 969 01:05:51,120 --> 01:05:53,240 Batzuetan badirudi propio ari zarela 970 01:05:53,600 --> 01:05:55,560 guztiok geure onetik ateratzen! 971 01:05:55,720 --> 01:05:57,200 Batez ere Malikarekin. 972 01:05:59,800 --> 01:06:00,840 Ez dizut ulertzen. 973 01:06:04,840 --> 01:06:06,880 Ez dizut eskatuko haren lagun egitea, 974 01:06:07,960 --> 01:06:10,920 baina bai behintzat elkarrekin normal konpontzea. 975 01:06:11,080 --> 01:06:12,960 Azken finean, talde-lana baita. 976 01:06:14,760 --> 01:06:16,480 Zertara dator hau guztia? 977 01:06:17,760 --> 01:06:21,400 - Ideia asko proposatu ditut. - Horrexegatik ez dut ulertzen. 978 01:06:21,760 --> 01:06:24,520 Zergatik hasten zara bat-batean halako astakeriak esaten? 979 01:06:25,000 --> 01:06:26,440 Zeuk ere ez dituzu sinesten. 980 01:06:27,520 --> 01:06:29,080 Nola dakizu hori? 981 01:06:30,360 --> 01:06:31,560 Ez dakit. 982 01:06:32,960 --> 01:06:34,760 Baina faltsuak ematen dute. 983 01:06:36,040 --> 01:06:37,800 Pentsatzen dudana esaten dut. 984 01:06:38,480 --> 01:06:41,520 Gustatzen ez bazaie, hor konpon! Ez dut haien beharrik. 985 01:06:43,080 --> 01:06:44,560 Oso bakarrik zaude, ezta? 986 01:06:45,680 --> 01:06:46,920 Eta zuk zer dakizu? 987 01:06:48,120 --> 01:06:48,960 Motel! 988 01:06:49,680 --> 01:06:52,080 Ez didazu batere errazten laguntzea, e? 989 01:06:52,480 --> 01:06:53,400 Laguntzea? 990 01:06:53,800 --> 01:06:55,440 Ez dut laguntzarik behar. 991 01:07:00,720 --> 01:07:03,240 Sutan jarri zinen zure eleberria aipatu nuenean. 992 01:07:04,840 --> 01:07:06,320 Ez, ezta gutxiagorik ere. 993 01:07:07,400 --> 01:07:08,480 Esan egia. 994 01:07:09,240 --> 01:07:11,200 Bale, ez zen atsegina izan, 995 01:07:12,320 --> 01:07:14,760 mendeku hartzen ari zinela sentitu nuelako. 996 01:07:15,120 --> 01:07:16,280 A ze ergelkeria! 997 01:07:17,280 --> 01:07:19,040 Nik huraxe sentitu nuen. 998 01:07:19,920 --> 01:07:23,560 Eta oso sentibera naiz nire nobelen kritikekiko. 999 01:07:25,080 --> 01:07:27,080 Gaizki hartzen baduzu, zuretzat kalte. 1000 01:07:28,000 --> 01:07:30,720 Agian ez nuen ongi erreakzionatu. Ez nuen asmatu. 1001 01:07:34,720 --> 01:07:35,480 Ongi. 1002 01:07:37,800 --> 01:07:38,680 Banoa. 1003 01:07:41,000 --> 01:07:41,960 Bihar arte. 1004 01:08:54,480 --> 01:08:56,640 Bidea egiten ari gara. 1005 01:08:57,520 --> 01:09:00,440 Jende interesgarria ari da gure ideiak zabaltzen: 1006 01:09:00,720 --> 01:09:03,680 Dieudonné, Zemmour eta beste asko. 1007 01:09:04,120 --> 01:09:05,920 Gauza handia egin dute, 1008 01:09:06,720 --> 01:09:09,720 hitza askatzen lagundu dute. 1009 01:09:15,640 --> 01:09:19,000 - Guk zer egin genezake? - Oso galdera ona. 1010 01:09:19,400 --> 01:09:20,600 Hara... 1011 01:09:21,680 --> 01:09:23,240 Badakizue zergatik goazen aurrera? 1012 01:09:24,200 --> 01:09:25,960 Gu egiazko militanteak garelako, 1013 01:09:26,120 --> 01:09:28,680 eta ez operetakoak, alderdi klasikoetan bezala. 1014 01:09:30,640 --> 01:09:34,600 Prest gaude goizeko 4retan kartelak itsastera joateko, 1015 01:09:34,760 --> 01:09:36,840 edo gaua komisarian igarotzeko. 1016 01:09:37,000 --> 01:09:39,040 Edota jipoia jasotzeko ere bai. 1017 01:09:40,400 --> 01:09:43,920 Gurekin bat egiten baduzue, asko eskatuko dizuegu. 1018 01:09:45,400 --> 01:09:47,560 Baina hori hutsaren hurrengoa da, 1019 01:09:47,720 --> 01:09:50,040 ezer ez egiteagatik galduko dugunaren aldean. 1020 01:09:59,520 --> 01:10:03,120 - Zer gertatzen da? - Satan agertu dela. 1021 01:10:03,560 --> 01:10:04,480 Utzidazu niri. 1022 01:10:08,920 --> 01:10:10,520 Beldurra ematen du, ezta? 1023 01:10:15,560 --> 01:10:17,800 Hartu arma. Hemen zaude? 1024 01:10:18,160 --> 01:10:20,520 Ea, badakizu nor naizen? 1025 01:10:20,680 --> 01:10:22,200 Teddy Chauvin naiz. 1026 01:10:22,800 --> 01:10:24,880 - Danba-danba! - Danba-danba zuri ere! 1027 01:10:29,800 --> 01:10:32,680 - A ze aurpegia! - Trafikatzaile plantak egiten? 1028 01:10:33,040 --> 01:10:34,120 Non daude nire 20ak? 1029 01:10:34,440 --> 01:10:36,440 Halakorik, arabiar bat eskumuturrekoarekin! 1030 01:10:36,600 --> 01:10:38,800 Orrazkera hondatuko dizu kapela horrek. 1031 01:10:38,960 --> 01:10:40,960 Zuk ez dakizu ezer modaz! 1032 01:10:41,120 --> 01:10:44,640 - Oso guapa zaude, laztana. - Hara, tximuak hitz egin du. 1033 01:10:45,960 --> 01:10:47,600 - Egun on. - Pasatu egin zara. 1034 01:10:47,840 --> 01:10:50,520 - Ez zinela etorriko uste genuen. - Barkatu. 1035 01:10:50,680 --> 01:10:52,400 - Zer moduz? - Ongi. Eta zuek? 1036 01:10:52,840 --> 01:10:54,240 - Kaixo. - Egun on. 1037 01:10:55,400 --> 01:10:57,400 Maindire artean trabatu zara? 1038 01:10:57,840 --> 01:10:58,960 Berandu lokartu nintzen. 1039 01:10:59,600 --> 01:11:02,400 - Parrandan atera zinen? - Bai zera. 1040 01:11:04,560 --> 01:11:06,000 - Kanpora irtengo gara? - Bai. 1041 01:11:06,480 --> 01:11:07,760 Kanpora goaz. 1042 01:11:32,240 --> 01:11:33,080 Dena ongi? 1043 01:11:33,640 --> 01:11:34,640 Bai. 1044 01:11:36,760 --> 01:11:38,680 Zuretzat ere ekarri dugu aulkia. 1045 01:11:43,600 --> 01:11:46,440 Kaleratu eta handik 20-30 urtera 1046 01:11:46,600 --> 01:11:48,560 langileburuarekin topo egin dute. 1047 01:11:48,720 --> 01:11:51,720 Gauzak ongi joan zaizkio enpresa handi batean. 1048 01:11:52,120 --> 01:11:53,560 Eta gau batean, 1049 01:11:53,760 --> 01:11:55,840 bahitzea erabakitzen dute. 1050 01:11:56,240 --> 01:11:57,640 Ontziolara eramaten dute 1051 01:11:58,280 --> 01:12:01,120 eta konpontzen ari diren yate zahar batean sartzen dute. 1052 01:12:01,600 --> 01:12:04,400 Baina ezer ez zaie ateratzen aurrez ikusi bezala. 1053 01:12:04,760 --> 01:12:07,480 - Orduan... - Langileburua harroputza da. 1054 01:12:07,960 --> 01:12:10,720 Bere onetik ateratzen ditu, eta batek jo egiten du. 1055 01:12:11,120 --> 01:12:13,560 Ihes egiten saiatzen da, baina kolpe eta bultzada artean 1056 01:12:13,720 --> 01:12:15,240 kareletik behera erortzen da, 1057 01:12:15,400 --> 01:12:18,360 eta aldamioak jo eta gero lurraren kontra lehertzen da. 1058 01:12:18,720 --> 01:12:21,960 Istripua ezkutatzeko asmoz, yatean gordetzen dute. 1059 01:12:22,520 --> 01:12:24,280 - Eta kito. - Ez dago gaizki. 1060 01:12:25,120 --> 01:12:26,200 Zer deritzozue? 1061 01:12:26,880 --> 01:12:29,480 Azkenean desengainua hartu dut. 1062 01:12:29,760 --> 01:12:31,480 Istripu soil bat? 1063 01:12:31,640 --> 01:12:34,000 Barkatu esatea, baina hobea izan zitekeen. 1064 01:12:36,560 --> 01:12:39,720 Zuk zer diozu, Antoine? Ez zara isilik geratzekoa! 1065 01:12:39,880 --> 01:12:42,080 Uztazu lo egiten, lasaiago gaude-eta. 1066 01:12:44,800 --> 01:12:48,560 Nire ustez ere etsigarria da benetako hilketa bat ez izatea. 1067 01:12:49,840 --> 01:12:51,400 Baina bost axola zait. 1068 01:12:51,720 --> 01:12:52,960 Orduan, listo! 1069 01:12:55,680 --> 01:12:57,560 Eta orain, zer egingo dugu? 1070 01:13:32,000 --> 01:13:32,920 Egun on. 1071 01:13:33,600 --> 01:13:34,360 Baita zuri ere. 1072 01:13:51,480 --> 01:13:52,440 Zer moduz? 1073 01:13:54,160 --> 01:13:55,720 - Zer, osteratxoa egiten? - Bai. 1074 01:13:56,440 --> 01:13:58,240 Bueno, ez, zugana nator. 1075 01:13:59,360 --> 01:14:01,200 - Nire atzetik ibili zara? - Ez. 1076 01:14:01,480 --> 01:14:03,640 Baina banekien hemen egon zintezkeela. 1077 01:14:09,520 --> 01:14:11,440 Gaur oso isilik egon zara. 1078 01:14:12,720 --> 01:14:13,880 Kasu egin dizut. 1079 01:14:15,080 --> 01:14:16,520 Ez zait batere gustatu, 1080 01:14:16,680 --> 01:14:18,920 beraz, isilik egon naiz. 1081 01:14:19,200 --> 01:14:21,760 Baina desadostasunak ere adierazi egin behar dira. 1082 01:14:22,000 --> 01:14:24,400 Orain hori esaten didazu? Zer bitxia zaren! 1083 01:14:24,680 --> 01:14:27,200 - Ez, zeu zara berezia. - Ni ez naiz berezia. 1084 01:14:29,720 --> 01:14:31,800 Dena dela, ez naiz horregatik etorri. 1085 01:14:34,320 --> 01:14:36,720 Idazten ari naizenaz hitz egin nahi nizun. 1086 01:14:40,560 --> 01:14:41,880 Lagunduko zenidake? 1087 01:14:42,760 --> 01:14:44,280 Idazten laguntzea nahi duzu? 1088 01:14:45,080 --> 01:14:46,120 Galdera batzuk 1089 01:14:46,840 --> 01:14:48,800 egingo nizkizuke, zure bizitzaz 1090 01:14:49,680 --> 01:14:51,600 eta zenbait gauzez duzun iritziaz. 1091 01:14:52,360 --> 01:14:54,000 Lagungarria izango zait. 1092 01:14:55,000 --> 01:14:57,200 - Nitaz idatziko duzu? - Ez. 1093 01:14:58,200 --> 01:15:00,160 Nobela oso aurreratua dago. 1094 01:15:00,320 --> 01:15:03,400 Baina uste dut pertsonaiak aberastu ditzakezula. 1095 01:15:06,120 --> 01:15:06,880 Bai. 1096 01:15:08,520 --> 01:15:09,880 Zenbat denbora? 1097 01:15:11,080 --> 01:15:14,720 - Ez askorik, bi-hiru ordu. - Hori gehiegi da. 1098 01:15:15,680 --> 01:15:17,840 Proposamen bat da, ez duzu onartu beharrik. 1099 01:15:19,360 --> 01:15:20,200 Bueno. 1100 01:15:22,240 --> 01:15:25,560 - Noiz? - Asteburu batean, arratsaldez. 1101 01:15:28,640 --> 01:15:29,760 Pentsatuko dut. 1102 01:15:35,920 --> 01:15:37,120 Hortxe dago! 1103 01:15:37,920 --> 01:15:41,400 Ea, denok beiretara! Akabatu munstroak. 1104 01:15:44,040 --> 01:15:46,160 Tira, eragin izotzari! Gogor! 1105 01:15:47,280 --> 01:15:48,560 Igo, igo gora! 1106 01:15:49,840 --> 01:15:50,880 Arraioa, jo egin nau! 1107 01:15:51,400 --> 01:15:52,920 Hil egingo naiz, "heal" bat behar dut. 1108 01:15:53,680 --> 01:15:54,520 Hil egingo naiz! 1109 01:15:55,400 --> 01:15:56,240 Ostia! 1110 01:16:01,720 --> 01:16:02,640 Tira! 1111 01:16:05,800 --> 01:16:08,800 Borroka urteak gogoratzen zituzten, 1112 01:16:09,000 --> 01:16:11,160 manifestazio erraldoiak, 1113 01:16:11,560 --> 01:16:13,960 eta mundua berregiten zuten batzarrak. 1114 01:16:14,320 --> 01:16:15,960 Artean gazteak ziren. 1115 01:16:16,560 --> 01:16:18,400 Aldian behin batzen ziren, 1116 01:16:18,720 --> 01:16:20,680 txikito batzuk hartu 1117 01:16:21,120 --> 01:16:23,080 eta gogoratzeko hiru ez, 1118 01:16:23,360 --> 01:16:25,880 baizik eta ehunka elkartzen zirenean 1119 01:16:26,080 --> 01:16:29,520 beren itxaropenekin dardar egiten zuen aretoan. 1120 01:16:30,680 --> 01:16:33,400 Gau osoa eman zezaketen pasadizoak gogoratzen, 1121 01:16:33,640 --> 01:16:35,360 garaipenak eta porrotak, 1122 01:16:36,000 --> 01:16:38,760 izenak, borrokako kideak... 1123 01:16:39,200 --> 01:16:42,200 Izenik gabeko aurpegiren bat agertzen zenean, 1124 01:16:42,760 --> 01:16:45,560 orduak ematen zituzten gogoratzeko ahaleginean. 1125 01:17:48,240 --> 01:17:50,680 Kaixo! Aurrera, zabalik dago. 1126 01:17:58,240 --> 01:18:01,400 - Barkatu atzerapena. - Ahaztu zinela uste nuen. 1127 01:18:01,800 --> 01:18:04,720 - Ez, baina lanpetuta egon naiz. - Zatoz. 1128 01:18:10,120 --> 01:18:11,160 Sartu. 1129 01:18:11,920 --> 01:18:12,720 Hortik da. 1130 01:18:20,840 --> 01:18:22,920 - Zerbait hartu nahi duzu? - Zer daukazu? 1131 01:18:23,160 --> 01:18:26,320 Nahi duzuna:Coca, laranja-zukua, garagardoa... 1132 01:18:27,320 --> 01:18:28,520 Laranja-zukua. 1133 01:18:47,320 --> 01:18:48,760 Eseri, nahi baduzu. 1134 01:18:49,720 --> 01:18:52,120 Mahai inguruan hobeto, erosoagoa da lan egiteko. 1135 01:18:58,200 --> 01:18:59,080 Eseri. 1136 01:19:07,160 --> 01:19:08,000 Eskerrik asko. 1137 01:19:10,600 --> 01:19:12,280 Axola dizu grabatzea? 1138 01:19:12,960 --> 01:19:14,560 Ez. Zergatik ba? 1139 01:19:15,280 --> 01:19:17,400 Batzuei ez zaie gustatzen. 1140 01:19:19,000 --> 01:19:21,000 Jende asko elkarrizketatzen duzu? 1141 01:19:21,600 --> 01:19:23,280 Ez, baten bat aldian behin. 1142 01:19:25,720 --> 01:19:28,760 - Pasteltxoa nahi? - Ez, oraintxe bazkaldu dut. 1143 01:19:32,200 --> 01:19:36,120 Hasteko, kontatuko al didazu egunean zehar zer egiten duzun? 1144 01:19:38,480 --> 01:19:39,320 Ba, 1145 01:19:39,960 --> 01:19:42,880 idazketa tailerrera joateaz aparte, gauza handirik ez. 1146 01:19:43,160 --> 01:19:45,400 Tailerretik kanpo esan nahi nuen. 1147 01:19:47,160 --> 01:19:48,960 lanik ez badut, ibiltzera joaten naiz. 1148 01:19:49,720 --> 01:19:53,440 Senadira joaten naiz, eta pare bat ordu ematen ditut han. 1149 01:19:54,280 --> 01:19:56,320 Gero, etxera joaten naiz bazkaltzera. 1150 01:19:56,800 --> 01:19:58,280 Zer moduz gurasoekin? 1151 01:19:59,440 --> 01:20:00,480 Ongi, jatorrak dira. 1152 01:20:02,360 --> 01:20:06,120 Batzuetan aita haserretu egiten zait ez dudalako apenas hitzik egiten. 1153 01:20:10,560 --> 01:20:12,040 Inoiz ez dut hitz asko egiten. 1154 01:20:12,960 --> 01:20:14,640 Gero, bazkaldu ostean, 1155 01:20:15,560 --> 01:20:18,600 nire gelara joaten naiz, Interneten ibiltzera. 1156 01:20:19,680 --> 01:20:21,280 Zer begiratzen duzu sarean? 1157 01:20:22,040 --> 01:20:24,520 Denetarik, besteek bezala. 1158 01:20:28,240 --> 01:20:31,280 "Lanik ez badut" esan duzu. Lan egiten duzu, ala? 1159 01:20:31,680 --> 01:20:32,680 Ez nekien. 1160 01:20:33,720 --> 01:20:36,440 Iaz, astean bizpahiru egunez lan egiten nuen. 1161 01:20:37,160 --> 01:20:40,120 - Animatzailea nintzen udalekuetan. - Gustatu zitzaizun? 1162 01:20:41,080 --> 01:20:41,880 Bai. 1163 01:20:43,120 --> 01:20:44,560 Umeak gustatzen zaizkit. 1164 01:20:47,880 --> 01:20:49,160 Eta ez zara itzuli? 1165 01:20:51,640 --> 01:20:53,080 Arazo bat sortu zen. 1166 01:20:57,480 --> 01:20:58,920 Ez didazu gehiago esango? 1167 01:21:00,800 --> 01:21:02,800 - Gurasoekin. - Gurasoekin? 1168 01:21:03,400 --> 01:21:05,640 Umeei gaizki hitz egiten niela esan zuten. 1169 01:21:06,120 --> 01:21:06,840 Horixe. 1170 01:21:08,280 --> 01:21:09,640 Baina armadan sartzera noa. 1171 01:21:10,640 --> 01:21:12,600 Izena eman al duzu? 1172 01:21:14,360 --> 01:21:16,080 Interneten begiratu dut. 1173 01:21:18,280 --> 01:21:22,040 Esan duzunagatik, denbora asko ematen duzu bakarrik. 1174 01:21:23,440 --> 01:21:26,400 Ez zait gustatzen beti norbait alboan izatea. 1175 01:21:26,800 --> 01:21:28,840 - Lagunak izango dituzu. - Bai noski. 1176 01:21:29,480 --> 01:21:30,720 Ez dituzu sarri ikusten? 1177 01:21:32,040 --> 01:21:33,080 Bai, ikusten ditut. 1178 01:21:33,640 --> 01:21:37,000 Lehengusua etxe azpian bizi da, eta lagunekin biltzen gara. 1179 01:21:37,360 --> 01:21:40,560 Eta biltzen zaretenean zer egiten duzue? 1180 01:21:41,160 --> 01:21:42,480 Ibili eta hitz egin. 1181 01:21:43,240 --> 01:21:44,200 Betikoa. 1182 01:21:45,560 --> 01:21:47,320 Politika interesatzen zaizue? 1183 01:21:50,840 --> 01:21:51,640 Ez. 1184 01:21:52,960 --> 01:21:55,120 Ondo pasatzeko geratzen gara, 1185 01:21:55,840 --> 01:21:57,320 dibertitzeko. 1186 01:21:57,600 --> 01:22:00,120 Jolastu egiten dugu, edan... Kirtenkeriarik ez. 1187 01:22:00,360 --> 01:22:03,640 Lagun horiek lan egiten dute? Zer egiten du lehengusuak? 1188 01:22:04,000 --> 01:22:05,000 Igeltseroa da. 1189 01:22:06,160 --> 01:22:09,280 ABLE batentzat egiten du lan. Gutxi irabazten du. 1190 01:22:09,960 --> 01:22:13,120 Hala ere, zuk baino gauza gehiago egin ditzake, ezta? 1191 01:22:14,160 --> 01:22:14,960 Ez dakit. 1192 01:22:15,520 --> 01:22:16,840 Ni gurasoekin bizi naiz. 1193 01:22:17,000 --> 01:22:19,800 Hark emaztea eta ume bat ditu bere ardurapean. 1194 01:22:22,600 --> 01:22:25,240 Baina bere iritzi politikoak argi azaltzen ditu. 1195 01:22:29,600 --> 01:22:30,800 Zer esan nahi duzu? 1196 01:22:31,760 --> 01:22:34,400 Argiago esango dizut: zure lehengusua Teddy da? 1197 01:22:36,120 --> 01:22:37,520 - Ezagutzen duzu? - Ez. 1198 01:22:38,640 --> 01:22:40,440 Bere profila ikusi dut Interneten. 1199 01:22:40,920 --> 01:22:43,080 Kasualitatez topatu zenuen, ezta? 1200 01:22:43,760 --> 01:22:45,240 Ez, ez zen kasualitatez izan. 1201 01:22:45,400 --> 01:22:47,840 - Zure laguna da. - Nirea ere begiratu duzu? 1202 01:22:49,480 --> 01:22:52,400 Edonola ere, bere iritziak aldarrikatzen ditu, 1203 01:22:52,560 --> 01:22:56,680 argitaratu zuen bideo batean batzar batean agertzen baita 1204 01:22:56,960 --> 01:23:00,480 eskuin-muturreko gizon batekin. 1205 01:23:02,480 --> 01:23:04,320 Dirudienez, ikertu egin duzu. 1206 01:23:04,760 --> 01:23:06,600 Ez, ni ez naiz polizia. 1207 01:23:06,760 --> 01:23:09,400 Edonork ikusteko moduan egoteak harritu ninduen. 1208 01:23:10,080 --> 01:23:12,280 Ez dakit hala, libre egon beharko lukeen. 1209 01:23:13,120 --> 01:23:14,840 Ez direlako hain muturrekoak. 1210 01:23:15,080 --> 01:23:17,520 Politika kritikatzen dute, antisistema dira. 1211 01:23:17,960 --> 01:23:21,240 Bai, hala definitu ohi du eskuin-muturrak bere burua. 1212 01:23:22,000 --> 01:23:23,960 Zu bezalakook nazitzat dauzkazue. 1213 01:23:24,200 --> 01:23:27,280 - Zer dira "ni bezalakook"? - Aski ongi dakizu. 1214 01:23:27,880 --> 01:23:29,840 Ez dakit, eta ez dit axola. 1215 01:23:31,720 --> 01:23:33,480 Beste bideo bat ere ikusi nuen. 1216 01:23:33,960 --> 01:23:36,280 Gauez hondartzan zeundeten zu, 1217 01:23:36,880 --> 01:23:38,720 Teddy eta beste lagun batzuk. 1218 01:23:41,360 --> 01:23:42,040 Bai? 1219 01:23:42,960 --> 01:23:43,680 Bai. 1220 01:23:44,160 --> 01:23:45,640 Ongi pasatzen ari zineten, 1221 01:23:46,480 --> 01:23:49,600 aurpegia kamuflajeko kolorez pintaturik... 1222 01:23:50,000 --> 01:23:50,760 Bai. 1223 01:23:51,920 --> 01:23:54,320 - Gauez ez, goizaldean zen. - Baliteke. 1224 01:23:55,160 --> 01:23:57,360 - Biluzik agertzen zara. - Nahikoa da. 1225 01:23:59,320 --> 01:24:01,240 Eta arma bat ere ikusi nuen. 1226 01:24:05,760 --> 01:24:07,120 Zertarako da? 1227 01:24:09,400 --> 01:24:11,360 Elkarri beldur emateko? 1228 01:24:12,600 --> 01:24:13,880 Ongi pasatzen dugu. 1229 01:24:15,320 --> 01:24:17,160 Dibertitzeko modu bitxia da, ba! 1230 01:24:17,920 --> 01:24:19,400 Ez diogu inori kalte egiten. 1231 01:24:19,920 --> 01:24:21,240 Ez dakit zer esan. 1232 01:24:22,640 --> 01:24:24,360 Ez dagokit niri, ez bainaiz polizia. 1233 01:24:26,520 --> 01:24:28,000 Baina ulertu nahi nuke 1234 01:24:28,920 --> 01:24:31,280 zer daukazuen buruan halako antzezpena egitean. 1235 01:24:31,440 --> 01:24:34,000 Zerk bultzatzen zaituzte horrela agertzera? 1236 01:24:34,160 --> 01:24:35,920 Zertaz hitz egiten duzue 1237 01:24:36,960 --> 01:24:38,520 bideo grabatu bitartean? 1238 01:24:43,680 --> 01:24:44,760 Bat har dezaket? 1239 01:24:46,600 --> 01:24:48,000 Bai, noski. 1240 01:25:01,240 --> 01:25:02,880 Zeren bila zabiltza? 1241 01:25:03,320 --> 01:25:04,840 Zer esatea nahi duzu? 1242 01:25:06,320 --> 01:25:07,480 Oraindik ez dakit. 1243 01:25:08,120 --> 01:25:09,040 Baina zain nago. 1244 01:25:10,880 --> 01:25:13,840 - Ez daukat ezer esateko. - Hori diozu. 1245 01:25:18,160 --> 01:25:20,200 Baina oso zuhurra zarela uste dut. 1246 01:25:21,240 --> 01:25:24,560 Eta ematen duzuna baino askoz burutsuagoa. 1247 01:25:26,440 --> 01:25:28,200 Beharbada ez. 1248 01:25:28,840 --> 01:25:30,440 Beharbada ergel hutsa naiz. 1249 01:25:41,760 --> 01:25:43,920 Baina badakit zerk erakartzen zaituen nigandik. 1250 01:25:44,880 --> 01:25:46,720 Hara! Bota, ba. 1251 01:25:49,280 --> 01:25:51,120 Ikaratu egiten zaitudala. 1252 01:25:53,760 --> 01:25:54,520 Bai? 1253 01:25:55,200 --> 01:25:56,080 Zer? 1254 01:25:57,280 --> 01:26:00,640 - Horrek berotu egiten zaitu? - Ez. Ulertu egin nahi dut. 1255 01:26:03,440 --> 01:26:04,760 Aitzakia hutsa. 1256 01:26:05,600 --> 01:26:07,720 Ikusi dut nola begiratzen didazun. 1257 01:26:13,760 --> 01:26:15,720 - Eta ez zait gustatzen. - Zer? 1258 01:26:16,280 --> 01:26:17,240 Hau guztia. 1259 01:26:18,120 --> 01:26:19,520 Zure galderak eta... 1260 01:26:20,440 --> 01:26:21,920 Perbertsoa da. 1261 01:26:23,560 --> 01:26:25,520 Banpiroek bezala, etorri eta 1262 01:26:26,080 --> 01:26:28,960 jendeari odola zurrupatzen diozu, dirua irabazteko. 1263 01:26:29,720 --> 01:26:31,880 Nekagarria zara, dena nahasten duzu. 1264 01:26:33,080 --> 01:26:34,040 Utz dezagun hemen. 1265 01:26:35,520 --> 01:26:36,960 Bai, kito. 1266 01:26:47,600 --> 01:26:51,240 Ez da erraza, talde bat garelako, 1267 01:26:51,400 --> 01:26:53,920 eta jakina, iritzi desberdinak daude. 1268 01:26:54,400 --> 01:26:57,400 Aitortu behar dut birritan-edo eztanda egin dudala. 1269 01:26:57,600 --> 01:27:00,400 Baina, bestalde, lagun batzuk egin ditut, 1270 01:27:00,640 --> 01:27:02,440 beste inon ezagutuko ez nituenak. 1271 01:27:03,080 --> 01:27:06,000 Lan asko egiten dugu, ez pentsa oporretan gaudela. 1272 01:27:06,160 --> 01:27:08,800 Eta, bueno, etekina ateratzea espero dut. 1273 01:27:10,720 --> 01:27:13,720 Hasieratik banekien ez zela best-seller bat izango. 1274 01:27:14,920 --> 01:27:18,840 Baina hormigoia nahastea edo kableak jartzea baino hobea da. 1275 01:27:19,800 --> 01:27:22,000 Eta oro har, nahiko ongi pasatzen dugu. 1276 01:27:23,840 --> 01:27:24,680 Oso ongi dago. 1277 01:27:26,840 --> 01:27:29,280 Eleberri bat idaztea... 1278 01:27:30,520 --> 01:27:32,000 Ez nuen uste lortuko nuenik! 1279 01:27:32,680 --> 01:27:36,160 Esperientzia zoragarria da, ikaragarria. 1280 01:27:36,880 --> 01:27:39,880 Eta nire curriculumean oso ongi geratuko da. 1281 01:27:40,600 --> 01:27:41,480 Bikain! 1282 01:27:43,120 --> 01:27:45,440 Nik tailerraren aurretik ere idazten nuen. 1283 01:27:45,640 --> 01:27:49,480 Aukera polita da etorkizunerako prestatzeko, 1284 01:27:49,840 --> 01:27:52,440 idazlea edo kazetaria naizenerako. 1285 01:27:52,840 --> 01:27:54,480 Luze hitz egin dugu, 1286 01:27:54,840 --> 01:27:58,680 eta imajinatu ere ezin nituen pentsamoldeak ezagutu ditu. 1287 01:27:59,040 --> 01:28:00,640 Nor dira gazte hauek? 1288 01:28:01,040 --> 01:28:03,600 Gizarteratze-praktikak egiten ari dira? 1289 01:28:03,760 --> 01:28:06,520 Bai, baina gazte normalak dira. 1290 01:28:06,680 --> 01:28:09,120 Zoritxarrez esperientzia desatsegina izan zuten 1291 01:28:09,280 --> 01:28:10,960 ikastetxean, kulturarekin. 1292 01:28:11,640 --> 01:28:13,640 Nahiko genuke hemen aukera bat izatea 1293 01:28:13,960 --> 01:28:17,080 literaturarekin harreman libre eta intimoa sortzeko, 1294 01:28:17,280 --> 01:28:20,120 eta bide horretatik munduarekin bakezkoak egiteko. 1295 01:28:20,920 --> 01:28:22,120 Asmo handia, ezta? 1296 01:28:22,560 --> 01:28:24,320 Bai. Gogora dezagun 1297 01:28:24,520 --> 01:28:27,120 helburua nobela poliziako bat idaztea dela. 1298 01:28:27,840 --> 01:28:31,480 Eta nobela hori argitaru egingo dela. 1299 01:28:31,720 --> 01:28:34,720 Bai, hala da. Hori oso garrantzitsua da. 1300 01:28:35,000 --> 01:28:37,600 Ez dago akuilu hoberik 1301 01:28:37,760 --> 01:28:39,760 lan oso bat sortzea baino, 1302 01:28:39,960 --> 01:28:42,080 balio literarioa edozein dela ere. 1303 01:28:42,600 --> 01:28:45,720 Ez gara idazten ari besterik gabe, 1304 01:28:45,920 --> 01:28:47,040 badugu helburu bat. 1305 01:28:47,560 --> 01:28:49,880 Hala ere, interesgarriena zera ikustea da, 1306 01:28:50,040 --> 01:28:52,120 egunero nola aldatzen diren. 1307 01:28:52,760 --> 01:28:54,840 Berak ere ohartzen dira aldaketaz. 1308 01:28:56,240 --> 01:28:58,600 Uste dut idazteak bizkortzeko balio duela, 1309 01:28:59,000 --> 01:29:01,920 alferkeriari muzin egiteko, eta konfiantza sendotzeko. 1310 01:29:02,640 --> 01:29:04,160 Nobela aitzakia bat da, 1311 01:29:04,720 --> 01:29:06,360 tresna besterik ez. 1312 01:30:31,320 --> 01:30:32,160 Antoine! 1313 01:30:34,080 --> 01:30:35,160 Zertan zaude hemen? 1314 01:31:06,360 --> 01:31:07,000 Baina... 1315 01:31:08,080 --> 01:31:09,560 Eta pistola hori? 1316 01:31:10,800 --> 01:31:11,800 Erotu egin al zara? 1317 01:31:13,200 --> 01:31:14,040 Ongi nago. 1318 01:31:35,240 --> 01:31:36,320 Ez dut ulertzen. 1319 01:31:38,560 --> 01:31:40,160 Zer esatea nahi duzu? 1320 01:31:41,360 --> 01:31:42,840 Zer egitea nahi duzu? 1321 01:31:43,960 --> 01:31:45,320 Zer egin dezaket? 1322 01:31:48,280 --> 01:31:49,400 Laguntzea nahi duzu? 1323 01:31:51,040 --> 01:31:52,240 Ez dut laguntzarik behar. 1324 01:32:01,440 --> 01:32:03,120 Jaitsi arma, mesedez. 1325 01:32:04,440 --> 01:32:05,160 Ez. 1326 01:32:08,080 --> 01:32:09,840 Ba, ez niri apuntatu behintzat! 1327 01:32:26,600 --> 01:32:28,480 Oso ikaratuta nago. 1328 01:32:43,000 --> 01:32:44,320 Goazen buelta bat ematera. 1329 01:32:46,000 --> 01:32:48,320 Zure autoan joango gara, nik esango dizut nora. 1330 01:33:26,720 --> 01:33:28,160 Hitz egin dezagun, Antoine. 1331 01:33:29,960 --> 01:33:31,520 Kontaidazu guztia. 1332 01:33:34,520 --> 01:33:35,800 Fidatzen zara nirekin? 1333 01:33:37,880 --> 01:33:39,720 Badakizu fida zaitezkeela. 1334 01:33:41,520 --> 01:33:42,800 Ez da hala? 1335 01:33:45,680 --> 01:33:46,800 Ez diot inori esango. 1336 01:33:56,880 --> 01:33:58,520 Agian ez dizut ongi ulertu. 1337 01:34:00,560 --> 01:34:02,400 Kontaidazu, arren. 1338 01:34:09,440 --> 01:34:11,120 Hartu hor ezkerretara. 1339 01:34:28,720 --> 01:34:29,840 Nora goaz? 1340 01:34:40,000 --> 01:34:41,160 Gelditu hemen. 1341 01:34:42,440 --> 01:34:43,960 Oinez jarraituko dugu. 1342 01:34:52,920 --> 01:34:53,960 Zer nahi duzu? 1343 01:34:55,160 --> 01:34:56,400 Ez dut hitz egin nahi. 1344 01:36:34,240 --> 01:36:35,320 Bitxia da. 1345 01:36:36,160 --> 01:36:37,880 Gauez ez naiz hemen egon. 1346 01:36:54,680 --> 01:36:55,840 Hotz zara? 1347 01:36:57,200 --> 01:36:58,080 Ez. 1348 01:38:01,720 --> 01:38:03,200 Zoaz, nahi baduzu. 1349 01:40:38,040 --> 01:40:39,560 - Olivia. - esan. 1350 01:40:39,920 --> 01:40:42,680 Bururatzen al zaizu "lurperatu"ren sinonimo bat? 1351 01:40:43,840 --> 01:40:44,760 Hilobiratu. 1352 01:40:45,520 --> 01:40:49,160 - Ehortzi, lur eman... - Hilobiratu nahikoa da, mila esker. 1353 01:40:51,120 --> 01:40:52,640 - Hilobiratu, ezta? - Bai. 1354 01:41:08,440 --> 01:41:09,440 Hara, mamu bat! 1355 01:41:11,360 --> 01:41:12,240 Kaixo. 1356 01:41:17,960 --> 01:41:20,000 Idatzi dudana irakurri nahi dizuet. 1357 01:41:21,160 --> 01:41:23,120 Despedida gisa, ez bainaiz itzuliko. 1358 01:41:23,800 --> 01:41:25,520 Potroak ukitzera zatoz orain? 1359 01:41:26,240 --> 01:41:27,600 Zoaz pikutara! 1360 01:41:28,040 --> 01:41:30,120 - Txalo jotzea nahi duzu? - Zeu joan zinen. 1361 01:41:31,840 --> 01:41:34,040 Mailez bidaltzea pentsatu nuen, 1362 01:41:35,360 --> 01:41:37,200 baina uste nuen hobe zela irakurtzea. 1363 01:41:37,960 --> 01:41:39,120 Orain ez dakit. 1364 01:41:41,760 --> 01:41:42,920 Oso luzea al da? 1365 01:41:44,560 --> 01:41:45,320 Ez. 1366 01:41:45,880 --> 01:41:47,400 Ongi ba, zain gaituzu. 1367 01:41:56,440 --> 01:41:57,040 Bai, 1368 01:41:57,760 --> 01:42:00,360 gizaki batek beste bat hil dezake aspertuta dagoelako. 1369 01:42:01,280 --> 01:42:04,000 Hark ere norbait hil zezakeen, aspertuta zegoelako, 1370 01:42:04,520 --> 01:42:06,240 eta zerbait gerta zedin. 1371 01:42:07,120 --> 01:42:10,480 Arrazoia? Arabiarra zela, esango ziokeen poliziari, 1372 01:42:10,640 --> 01:42:12,360 edo judua, edo gaya. 1373 01:42:13,160 --> 01:42:16,080 Eta beste azalpenik gabe ulertuko zuketen. 1374 01:42:17,160 --> 01:42:19,640 Haren iritziz, biktimak ez zuen garrantzirik. 1375 01:42:20,440 --> 01:42:22,400 Edo tiro egin ziezaiokeen bere buruari. 1376 01:42:23,040 --> 01:42:24,560 Hori ere ulertuko zuketen. 1377 01:42:24,960 --> 01:42:27,200 Etorkizunik ez zuela esango zuketen, ezta lagunik ere. 1378 01:42:28,080 --> 01:42:31,080 Baina ez zuen halakorik ezer egin, hain koldarra baitzen. 1379 01:42:32,040 --> 01:42:33,040 Ez zuen ezer egin. 1380 01:42:35,760 --> 01:42:37,280 Aspertuta, zain zegoen. 1381 01:42:38,000 --> 01:42:39,040 Zeren zain? 1382 01:42:39,880 --> 01:42:41,080 Bueltaka ibiltzen zen. 1383 01:42:41,800 --> 01:42:43,760 Ezertarako ez, denbora ematearren. 1384 01:42:44,400 --> 01:42:47,960 Baina denbora pasatzen zen bitartean hiriak hura hiltzen zuen. 1385 01:42:48,920 --> 01:42:50,520 Ibilbide berdinak beti. 1386 01:42:51,240 --> 01:42:54,880 Asperdurari izkin egiteko asmoz, itzulinguru handia ematen zuen. 1387 01:42:55,640 --> 01:42:56,960 Alferrik, ordea. 1388 01:42:57,560 --> 01:43:00,040 Bide guztiak zekizkien. 1389 01:43:00,480 --> 01:43:03,200 Bakarrik ibili zituen den-denak, beti bakarrik. 1390 01:43:04,200 --> 01:43:05,880 Beti paisaia berdina. 1391 01:43:06,120 --> 01:43:07,840 Han, ontziola aldaezina. 1392 01:43:08,200 --> 01:43:11,640 Han, artelana, eliza balitz bezala zaindutako garabia. 1393 01:43:13,240 --> 01:43:15,080 Baina notalgia ez zen berea. 1394 01:43:15,520 --> 01:43:17,080 Berdin zitzaizkion ontziola, 1395 01:43:17,400 --> 01:43:20,360 langileak, eta antzina egindako petroliontziak. 1396 01:43:21,480 --> 01:43:22,720 Hura ez zen bere historia. 1397 01:43:23,720 --> 01:43:26,120 Ezagunak topatzean, zoriontsu plantak egiten zituen. 1398 01:43:27,240 --> 01:43:30,120 Auzoko guztiak ezagutzen zituen, eta ihes egiten zien. 1399 01:43:31,480 --> 01:43:33,800 Iruditzen zitzaion maite zutenek 1400 01:43:34,240 --> 01:43:37,920 eta lagundu nahi ziotenek piztiatzat hartzen zutela, 1401 01:43:38,640 --> 01:43:40,280 hezi beharreko piztiatzat. 1402 01:43:41,000 --> 01:43:43,400 Lehenago ulertu beharko zukeen aspertuta ere, 1403 01:43:44,040 --> 01:43:46,040 lagunak ezezagun bihurtuta ere, 1404 01:43:46,200 --> 01:43:48,360 etorkizunik, lagunik eta lanik gabe ere, 1405 01:43:49,240 --> 01:43:50,400 zorionekoa zela. 1406 01:43:55,520 --> 01:43:56,440 Eta kito. 1407 01:44:01,400 --> 01:44:02,240 Banoa. 1408 01:44:05,680 --> 01:44:06,440 Adio. 1409 01:44:41,600 --> 01:44:44,480 Nik baino hobeto egiten duzu. 1410 01:44:44,640 --> 01:44:45,760 Hasieran ezin nuen! 1411 01:44:46,760 --> 01:44:47,640 Eskerrik asko.