1 00:01:44,880 --> 00:01:50,080 UDAKO AMODIO BAT 2 00:02:03,720 --> 00:02:06,000 -Ez duzu artoa ekarri? -Ez. 3 00:02:07,600 --> 00:02:09,400 Antoinen gurasoek landatu dute, ba. 4 00:02:09,720 --> 00:02:13,400 Ezkontzen zarenean, esaiozu senarrari artoa landatzeko. 5 00:02:16,360 --> 00:02:19,760 Baina bat bestearen atzetik mutil guztiek alde egiten dizute. 6 00:02:21,880 --> 00:02:24,000 Beste neskak zuhurragoak dira. 7 00:02:25,520 --> 00:02:27,160 Ez dut ezkondu nahi. 8 00:02:31,440 --> 00:02:32,640 Ez dut nahi. 9 00:02:37,200 --> 00:02:38,920 Zer egiten duzu gauetan? 10 00:02:40,000 --> 00:02:43,920 -Oso berandu etortzen zara etxera. -Paseatzera joaten naiz. 11 00:02:46,360 --> 00:02:48,120 Norbaitekin zabiltza? 12 00:02:48,680 --> 00:02:49,560 Ez. 13 00:02:50,600 --> 00:02:52,360 -Antoinekin? -Ez! 14 00:02:57,000 --> 00:02:59,120 Ez zara neskazahar geratuko, ezta? 15 00:03:00,200 --> 00:03:02,480 Bakardadea latza da. 16 00:03:43,320 --> 00:03:44,880 Irailean ezkonduko naun. 17 00:03:50,800 --> 00:03:52,880 -Norekin? -Pierre Coubinekin. 18 00:03:54,360 --> 00:03:57,080 -Maite dun? -Ez zakinat. 19 00:03:58,200 --> 00:04:00,120 Ez dinat ezagutzen. 20 00:04:00,440 --> 00:04:04,200 Bueno, bai, ezagutzen dinat, baina ez mutil-lagun bezala. 21 00:04:06,120 --> 00:04:09,840 Atsegina dun. Eta asmo handiak ditin. Limoges-era joan nahi din. 22 00:04:10,840 --> 00:04:15,000 -Asmo handiak, inondik ere! -Hemen geratu nahi al dun betiko? 23 00:04:16,000 --> 00:04:16,840 Bai. 24 00:04:19,880 --> 00:04:21,360 Hemen dena gustatzen zaidan. 25 00:04:27,320 --> 00:04:29,400 Aurrera egin behar dinagu, Delphine. 26 00:04:30,080 --> 00:04:33,400 -Jada ez gaitun umeak. -Eta gure artekoak ez din axolarik? 27 00:04:34,880 --> 00:04:35,280 Bai. 28 00:04:36,920 --> 00:04:38,520 Badin axola, noski. 29 00:04:39,000 --> 00:04:40,840 Baina ez dun serioa izan. 30 00:04:53,280 --> 00:04:54,560 -Aupa! -Kaixo. 31 00:04:55,920 --> 00:04:58,520 -Zertan zabiltza? -Ibiltzen. 32 00:04:59,040 --> 00:04:59,800 Eta zu? 33 00:05:01,840 --> 00:05:03,840 -Nahi duzu? -Ez, mila esker. 34 00:05:04,520 --> 00:05:06,120 Harrapatu egingo zaituzte. 35 00:05:07,320 --> 00:05:07,920 Zera... 36 00:05:10,600 --> 00:05:13,680 -Aubusson-go dantzaldira joango zara? -Ez dakit. 37 00:05:14,320 --> 00:05:16,360 Elkarrekin joan gintezke. 38 00:05:18,720 --> 00:05:20,560 Ez dakit, Antoine. 39 00:05:21,200 --> 00:05:22,240 Ikusiko dugu. 40 00:05:57,640 --> 00:06:00,040 -Nora joan da? -Ez dakit ba. 41 00:06:08,840 --> 00:06:09,840 -Delphine! 42 00:06:14,840 --> 00:06:15,920 Delphine! 43 00:07:22,800 --> 00:07:25,320 PARIS 1971KO UDABERRIA 44 00:07:25,600 --> 00:07:28,960 Hamar ume baino gehiago izan dituzten 11 amarekin... 45 00:07:29,240 --> 00:07:31,360 ...bildu zen presidentea. 46 00:07:31,680 --> 00:07:35,760 Frantziako Familiaren urrezko domina eman zien Pompidou jaunak. 47 00:07:36,160 --> 00:07:39,400 Eta bat-bateko hitzaldia egin zuen familiaren eginkizunaz. 48 00:07:39,840 --> 00:07:42,960 "Umeak haztea lan pozgarri bezain nekeza da." 49 00:07:43,240 --> 00:07:47,360 "Gaur egun, ordea, familia mehatxupean dago," esan zuen, 50 00:07:47,880 --> 00:07:51,040 "indarkeria esparru guztietara zabaldu baita." 51 00:07:51,360 --> 00:07:53,680 "Frantzia ez da diktadura bat," 52 00:07:54,000 --> 00:07:57,200 "baina aurre egin beharrean gara indarkeria giroari." 53 00:08:27,200 --> 00:08:30,080 -Grazia egiten dizu? -Behingoagatik geu gara... 54 00:08:32,400 --> 00:08:34,640 -Eta orain, zer? -Uztazu! 55 00:08:36,640 --> 00:08:37,480 Putak! 56 00:08:40,760 --> 00:08:41,760 Itxi atea. 57 00:08:43,880 --> 00:08:44,880 Puta aluak! 58 00:08:45,160 --> 00:08:46,440 Putak! 59 00:08:47,760 --> 00:08:49,120 Izorrai! 60 00:08:49,640 --> 00:08:52,760 Bada gero, nola jarri den! 61 00:08:53,240 --> 00:08:55,720 Ezta diru-zorroa ostu bagenio ere! 62 00:08:56,200 --> 00:08:58,800 Hori baino okerrago, gizontasuna ostu diogu. 63 00:08:59,080 --> 00:09:00,720 A ze hitz politak! 64 00:09:01,640 --> 00:09:02,960 Eskerrik asko laguntzeagatik. 65 00:09:03,240 --> 00:09:05,720 Ez haiz kikiltzen direnetakoa, e? 66 00:09:06,000 --> 00:09:08,280 Bo, ez zunan hain arriskutsua ere. 67 00:09:08,720 --> 00:09:11,440 -Ez ba! Sutan zegonan. -Bere onetik aterata! 68 00:09:11,720 --> 00:09:12,960 -Apustua zen? -Bai zera! 69 00:09:13,240 --> 00:09:16,760 Ipurdian atximur egiten ziguten, baina ez zaien gustatzen eurei egitea. 70 00:09:17,040 --> 00:09:19,040 Hurrengoan, poliziei egingo zienagu. 71 00:09:21,160 --> 00:09:24,200 -Zertarako egiten duzue? -Emakumeen eskubideen alde! 72 00:09:24,800 --> 00:09:28,080 -Inork ez molestatzeko eskubidea! -Eta ondo pasatzekoa! 73 00:09:28,360 --> 00:09:31,000 -Nahi duguna egitekoa! -Ez hago ados? 74 00:09:32,840 --> 00:09:33,840 Ez zekiat. 75 00:09:34,120 --> 00:09:37,680 Ez dun sumatzen emakumea izateagatik badirela egin ezin ditunan gauzak? 76 00:10:23,400 --> 00:10:27,960 Barkatu, badago emakume talde bat ostegunero biltzen dena hemen... 77 00:10:28,240 --> 00:10:31,120 A, bai, "kaskaberoak". Eskuinetara, hitzaldi-aretoan. 78 00:10:57,560 --> 00:11:02,000 Lehenik eta behin, mutilek jakin dezatela hemen lekuz kanpo daudela. 79 00:11:04,360 --> 00:11:08,400 Batzuek esango dute gizasemeen aurka gaudela. 80 00:11:08,880 --> 00:11:11,120 Baina ez, ez da hori kontua! 81 00:11:11,400 --> 00:11:15,800 Hemen gauden erdiak morroi batekin bizi zarete. 82 00:11:17,240 --> 00:11:20,760 Gu ez gaude gizonen aurka, emakumeen alde baizik. 83 00:11:24,040 --> 00:11:27,520 Gizon baten aurrean emakumearen jarrera ezberdina da. 84 00:11:27,640 --> 00:11:29,760 Hizkera ere aldatu egiten du. 85 00:11:29,920 --> 00:11:32,760 Gizon baten aurrean, ezaguna izan zein ez, emakumerik ikasienak ere... 86 00:11:32,760 --> 00:11:36,280 ...bere hitzak eta pentsamenduak zentsuratzen ditu. 87 00:11:36,560 --> 00:11:40,560 Emakumeen artean libre hitz egiteko askatasuna izan behar dugu, 88 00:11:40,840 --> 00:11:44,840 mutil-lagunak, aitak edo nagusiak zer iritziko dioten beldurrik gabe. 89 00:11:47,560 --> 00:11:52,600 Ados nago sexuen banaketarekin, baina kazetari gizonezko batek eskatu dit... 90 00:11:53,120 --> 00:11:56,120 -...hemengo berri emateko. -Ezta pentsatu ere! 91 00:11:58,200 --> 00:11:59,640 Pikutara hedabideak! 92 00:11:59,640 --> 00:12:03,400 Ea, banan-banan! 93 00:12:03,680 --> 00:12:06,720 Ez badiogu elkarri entzuten ez gara inora iritsiko. 94 00:12:18,040 --> 00:12:21,960 Emakumeok ez dugu iraganik. 95 00:12:22,720 --> 00:12:26,280 Mundua mundu denetik... 96 00:12:26,560 --> 00:12:30,400 ...emakume guztiok kontinente beltza izan gara. 97 00:12:31,200 --> 00:12:34,800 Jaiki, emakume esklabo bihurtuok! 98 00:12:35,160 --> 00:12:39,040 Apurtu ditzagun kateak! 99 00:12:39,400 --> 00:12:42,280 Jaiki, matxinatu! 100 00:12:43,760 --> 00:12:47,440 Emakume otzan eta umiliatuak, 101 00:12:47,800 --> 00:12:51,920 erosiak, salduak, bortxatuak... 102 00:12:52,440 --> 00:12:55,720 Etxe guztietan, emakumeak... 103 00:12:56,400 --> 00:12:59,920 mundutik baztertuak dira. 104 00:13:00,200 --> 00:13:03,880 Jaiki, emakume esklabizatuok! 105 00:13:03,880 --> 00:13:07,440 Apurtu ditzagun kateak, 106 00:13:08,160 --> 00:13:10,640 Jaiki, matxinatu! 107 00:13:19,720 --> 00:13:21,880 Ez haut imajinatzen bulego batean egun osoan. 108 00:13:22,920 --> 00:13:26,320 Lan fisikoagoa egiten huela esango nuke. 109 00:13:27,000 --> 00:13:28,200 Esate baterako? 110 00:13:29,080 --> 00:13:31,200 Igeriketa irakaslea ondo datorkin. 111 00:13:31,480 --> 00:13:34,360 Serioa eta arduratsua, baina gorputz-lana ere bai. 112 00:13:35,360 --> 00:13:37,760 -Hik zer egiten dun? -Asmatu. 113 00:13:38,320 --> 00:13:41,800 -Ia ez haut ezagutzen. -Birritan huts eginez gero, prenda! 114 00:13:43,960 --> 00:13:47,240 -Saltzailea? -Ez, ez naun saltzailea. 115 00:13:47,760 --> 00:13:49,080 Azken saiakera. 116 00:13:50,840 --> 00:13:53,080 -Medikua? -Zergatik dion hori? 117 00:13:54,720 --> 00:13:56,560 Ondo hitz egiten dun, beraz... 118 00:13:56,840 --> 00:14:00,360 ...asko ikasiko huen. Eta besteez arduratzen haiz. 119 00:14:01,120 --> 00:14:03,280 -Txorakeriak, ezta? -Ez horixe! 120 00:14:04,200 --> 00:14:07,000 Irakaslea naun, espainiera irakaslea. 121 00:14:09,160 --> 00:14:12,760 -Zein da prenda? -Datorren ostegunean ere etortzea. 122 00:14:20,320 --> 00:14:23,200 -Ezin liteke, kontrol zorrotzagoa behar dute. 123 00:14:23,480 --> 00:14:28,000 Inork ez ditu aintzat hartzen. Ez dago presoen elkarterik. 124 00:14:28,440 --> 00:14:32,200 Geuk bultzatzen ez badugu, honek guztiak ez du zentzurik. 125 00:14:32,880 --> 00:14:37,480 Prentsa burgesa mesfidati dago. Le Mondek ez du argitaratuko inola ere. 126 00:14:37,760 --> 00:14:40,080 Inurritegian ostikoa jo ezik... 127 00:14:41,400 --> 00:14:44,480 -Zenbat artikulu preso frantsesei buruz? -Bat ere ez. 128 00:14:44,760 --> 00:14:48,240 Eta idazten ari garena ere atzera botako dute. Ez du zentzurik! 129 00:14:48,560 --> 00:14:51,440 Ez dugu geure burua zentsuratuko, erredaktoreak egin dezala. 130 00:14:51,720 --> 00:14:53,800 Zein da helburua? Le Monde-n argitaratzea? 131 00:14:54,080 --> 00:14:56,040 Le Monden eragin handiagoa du. 132 00:14:56,320 --> 00:15:01,400 Urtebeteko lana da, eta orain, argitaratzearren, eztitu egingo dugu? 133 00:15:01,920 --> 00:15:04,880 Demagogia hutsa da, ez du interesik. 134 00:15:05,160 --> 00:15:07,080 Demagogia hutsa? Bai zera! 135 00:15:07,360 --> 00:15:09,960 -Mesedez! -Ba, bai, hala da. 136 00:15:10,240 --> 00:15:13,720 "Gaur egungo presondegi frantsesek kriminal berriak sortzen dituzte", eta kito. 137 00:15:14,760 --> 00:15:16,920 -Jantzi urdina ere garbituko didazu? -Bai. 138 00:15:17,760 --> 00:15:20,960 Baina utzi kanpoan, nik ez dut bilatuko nahaspila horretan. 139 00:15:21,240 --> 00:15:23,840 Badakit txukundu behar dudala, baina ez dut astirik. 140 00:15:24,120 --> 00:15:26,880 Noski, zaila da zure ahizpak gizonen uztarpetik ateratzea... 141 00:15:27,160 --> 00:15:29,080 ...eta garbiketa uztartzea, ezta? 142 00:15:30,120 --> 00:15:32,960 Ba, bai, hala da. Zer egingo nuke zu gabe? 143 00:15:33,920 --> 00:15:36,600 Ikusten? Emakumeak ezin dira moldatu gizonik gabe. 144 00:15:38,160 --> 00:15:39,400 Falokrata hori! 145 00:15:40,920 --> 00:15:43,200 -Sorgina. -Tximua. 146 00:15:45,400 --> 00:15:46,960 -Marimatxorra. -Esklabista. 147 00:15:47,240 --> 00:15:48,320 Sufragista. 148 00:15:49,000 --> 00:15:51,160 -Pompidouren boto-emailea! -A, ez! 149 00:15:51,440 --> 00:15:53,240 Izen bereziek ez dute balio. 150 00:15:53,520 --> 00:15:55,600 Bota beste zerbait, edo galdu egin duzu. 151 00:15:55,880 --> 00:15:58,520 Ez, tranpa da hori. Zigorra merezi duzu. 152 00:15:58,800 --> 00:15:59,800 Ez, geldi! 153 00:16:04,200 --> 00:16:05,760 Irabazi dut. 154 00:16:23,240 --> 00:16:24,040 Kaixo! 155 00:16:24,960 --> 00:16:26,360 Delphine, hemen hago. 156 00:16:26,680 --> 00:16:30,680 Itzela izan dun! Menie Gregoireren irratsaioan sartu gaitun. 157 00:16:31,040 --> 00:16:34,000 Kristona! Estudioan denek "Askatasuna!" oihukatzen! 158 00:16:34,280 --> 00:16:35,160 Delphine! 159 00:16:36,000 --> 00:16:36,600 Kaixo. 160 00:16:37,360 --> 00:16:38,640 Zer moduz hago? 161 00:16:39,120 --> 00:16:43,520 -Irratikoa kontatzen ari nintzaionan. -Kristona izan dun. 162 00:16:44,000 --> 00:16:48,280 Gaixoa, nola jarri den! Bihotzekoak joko ziola pentsatu dinat! 163 00:16:54,800 --> 00:16:57,240 Aldizkari ostia hau ez din mozten , e! 164 00:16:57,760 --> 00:17:01,360 "343 puta horiek, ausartak ala exibizionistak dira?" 165 00:17:02,120 --> 00:17:04,800 Eta kazetariak pentsatuko din ausarta dela! 166 00:17:05,200 --> 00:17:07,800 Ondo zekin horrek zertan ari den. 167 00:17:08,160 --> 00:17:10,120 -Barkatu... -Lasai, ez dun ezer. 168 00:17:10,880 --> 00:17:13,760 "Gure ahizpei dei egiten diegu borrokatzeko..." 169 00:17:14,400 --> 00:17:17,200 "...soldata duin baten alde gure, gizonezkoen berdina." 170 00:17:17,520 --> 00:17:21,840 "Emakumeok ez gara objektuak. Asteazkenean, apirilak 23, bilduko gara." 171 00:17:22,360 --> 00:17:24,320 Zer moduz doaz pankartak? 172 00:17:25,600 --> 00:17:28,200 -Laugarrena dun hauxe. -Gehiago behar ditinagu! 173 00:17:28,560 --> 00:17:30,560 Bat gehiago nahikoa izango dun. 174 00:17:32,720 --> 00:17:36,280 Bildu emakume oro 175 00:17:36,280 --> 00:17:40,000 azken orgasmoan, 176 00:17:40,840 --> 00:17:44,280 lesbianak eta marikoiak, 177 00:17:44,800 --> 00:17:47,320 etzan eta goza. 178 00:17:59,360 --> 00:18:01,080 -Ongi hago? -Bai. 179 00:18:01,360 --> 00:18:03,040 Pilula hartzen dun? 180 00:18:03,560 --> 00:18:04,240 Ez. 181 00:18:04,680 --> 00:18:06,720 Nola ezetz? Ba, har ezan! 182 00:18:07,000 --> 00:18:10,600 Nik ikasleei ere gomendatzen zienat. Ezkutuan, noski. 183 00:18:11,000 --> 00:18:13,160 Zergatik ez dun hartzen? Garestiegia delako? 184 00:18:13,680 --> 00:18:14,680 Ez, ez dun horregatik. 185 00:18:15,000 --> 00:18:18,640 Nire betebeharra, medikua naizen aldetik, pertsonei bizitzen laguntzea da. 186 00:18:18,920 --> 00:18:21,440 Edozein direla ere, eta erreparatu gabe... 187 00:18:22,200 --> 00:18:24,160 ...euren sexuari, erlijioari edo arrazari. 188 00:18:24,440 --> 00:18:27,960 Eta ez badugu sexu, erlijio eta arraza bereizketarik egiten, 189 00:18:28,320 --> 00:18:30,960 zergatik bereizi adinarengatik? 190 00:18:31,480 --> 00:18:35,560 Zer egin behar dugu? Zaharrei esan behar al diegu... 191 00:18:35,880 --> 00:18:39,560 ...ez direla gizaki osoak eta horregatik hil behar ditugula? 192 00:18:39,880 --> 00:18:43,240 Ez. Medikuntza ez dago heriotzaren alde, 193 00:18:43,680 --> 00:18:45,480 biziaren alde dago. 194 00:18:46,440 --> 00:18:49,360 Horregatik, bizia emateko aukera duten emakumeei, 195 00:18:50,200 --> 00:18:52,880 baina abortatu nahi dutenei, 196 00:18:53,760 --> 00:18:56,680 nik esango nieke: "Izan arduratsu." 197 00:18:57,240 --> 00:19:00,400 Gidatzean, Zirkulazio Kodea errespetatzen dugu. 198 00:19:00,680 --> 00:19:04,080 Haurdun dauden emakumeek bidaiaria daramate barruan: bizia, 199 00:19:04,400 --> 00:19:05,760 jaiotzeko dagoen haurra. 200 00:19:06,040 --> 00:19:08,360 -Nire gorputa ez da auto bat! -Ni ere gizakia naiz! 201 00:19:08,640 --> 00:19:10,000 Zer demontre da hau? 202 00:19:10,320 --> 00:19:12,320 -Atzeratua! -Ergela! 203 00:19:12,600 --> 00:19:13,800 Hiltzailea! 204 00:19:14,600 --> 00:19:15,880 Nahikoa da. Ospa! 205 00:19:16,160 --> 00:19:19,040 -Sartu porru hori beste bati! -Zerri nazkagarria! 206 00:19:32,480 --> 00:19:33,560 Itsatsi! 207 00:19:33,920 --> 00:19:34,920 Goazen! 208 00:19:35,640 --> 00:19:38,240 Abortu libre eta doakoa! 209 00:19:44,480 --> 00:19:47,720 Bizkor! Goazen! Poliziari deitu diote. 210 00:19:59,800 --> 00:20:02,000 -Abortu librearen alde. -Ez ezazue txortan egin! 211 00:20:02,280 --> 00:20:04,720 -Zuk ez zenuen txortan egiten? -Bai, baina kontuz. 212 00:20:05,000 --> 00:20:06,560 -Nola da hori? -Moldatzen ginen. 213 00:20:07,480 --> 00:20:10,840 Antoine maitea: Paris sekulako hiria da, 214 00:20:11,160 --> 00:20:12,840 baserriko neska batentzat. 215 00:20:13,120 --> 00:20:16,680 Egunero aldatzen da. Hemengo astebete horko hiru hile dira. 216 00:20:17,640 --> 00:20:19,720 Neska zoragarri bat ezagutu dut. 217 00:20:21,600 --> 00:20:22,920 Itzela da. 218 00:20:24,200 --> 00:20:25,360 Harrigarria. 219 00:20:26,280 --> 00:20:27,760 Berebizikoa! 220 00:20:30,360 --> 00:20:31,840 Carole du izena. 221 00:20:34,680 --> 00:20:36,280 Barkatu, erratu naiz. 222 00:20:36,560 --> 00:20:38,680 -Batzarrera zatoz? -Bai. 223 00:20:38,960 --> 00:20:41,160 Ba, hauxe da lekua. Sartu. 224 00:20:41,360 --> 00:20:43,360 -Tira, ospa. -Etxetik botako nauzu? 225 00:20:43,640 --> 00:20:45,840 -Ez zaitugu behar. -Agur! 226 00:20:47,680 --> 00:20:49,120 -Zer moduz? -Oso ongi. 227 00:20:49,680 --> 00:20:53,400 -Hau ez da Carolen etxea? -Bai, Carolena eta Manuelena. 228 00:20:53,680 --> 00:20:55,160 Apain-mahaia... 229 00:20:57,200 --> 00:21:01,360 Ez da inuzentea! Giza Zientzietan lizentziaduna da, bizkorra, alaia... 230 00:21:01,640 --> 00:21:05,320 Baina gaya da, eta gurasoek psikiatrikora bidali dute sendatzeko! 231 00:21:05,720 --> 00:21:07,040 Gora "familia"! 232 00:21:07,320 --> 00:21:10,880 -Hala ere, ezin dugu ezer egin. -Beste lehentasun batzuk ditugu. 233 00:21:11,200 --> 00:21:14,920 Horixe! Kontrazepzioan eta abortuan zentratu behar dugu. 234 00:21:15,200 --> 00:21:18,920 Orduan nire lagunik onena zoroetxean utziko dut shock-terapia jasotzen, 235 00:21:19,200 --> 00:21:23,440 eta lobotomia ere egingo diote agian, "ez dagoelako gure helburuen artean"? 236 00:21:23,800 --> 00:21:25,160 Ez dugu hori esan. 237 00:21:26,320 --> 00:21:28,520 Hori egitea legala da? 238 00:21:28,800 --> 00:21:33,240 Bai, horixe da arazoa: legala dela homosexualak zoroetxean sartzea! 239 00:21:33,520 --> 00:21:34,640 Eta zer egin nahi dun? 240 00:21:34,920 --> 00:21:37,480 Oso erraza: bertara joan eta handik ateratzea. 241 00:21:37,800 --> 00:21:43,200 Guk ez diegu laguntzen ez gizonei ez beste gutxiengo batzuei. 242 00:21:43,480 --> 00:21:45,560 "Gutxiengoak"? Hara bestea! 243 00:21:45,840 --> 00:21:49,400 Ni pilularen alde borrokatzen naun, baina hik ez didan umea egingo! 244 00:21:53,480 --> 00:21:54,880 Huts egin didan. 245 00:21:55,200 --> 00:21:59,200 Talde-lanari eutsi behar diogu, ezin dugu ahaleginak barreiatu. 246 00:21:59,480 --> 00:22:01,960 Ezin dugu dena geure gain hartu. 247 00:22:02,280 --> 00:22:04,120 Ez da borroka feminista. 248 00:22:04,400 --> 00:22:08,520 Itxaron! Adeline beti dugu hemen, laguntzeko prest, 249 00:22:08,840 --> 00:22:12,400 ezer eskatu gabe, eta orain ez diogu lagunduko? 250 00:22:13,200 --> 00:22:15,000 Eskerrak! Mila esker zuri. 251 00:22:15,560 --> 00:22:16,880 Bere lagunik onena da. 252 00:22:17,760 --> 00:22:20,840 -Hi ez hator, Carole? -Ez zekinat. 253 00:22:21,120 --> 00:22:23,560 Zer ba? Mutil-lagunaren baimena behar dun? 254 00:22:24,920 --> 00:22:26,800 Hiri zer gertatzen zain? 255 00:22:27,120 --> 00:22:29,120 -Hor konpon, ni banoan. -Ez esan txorakeriarik. 256 00:22:29,400 --> 00:22:32,640 -Tira... -Orduan, guri bost beste guztiak? 257 00:22:32,920 --> 00:22:36,120 Erdiak manifara, eta beste erdiak, hire laguna ateratzera. 258 00:22:36,560 --> 00:22:40,960 -Zergatik aldatu dun iritzia? -Lagunari atsegin emateko. 259 00:22:41,840 --> 00:22:43,840 Hori bai hori arrazoi ona! 260 00:22:44,840 --> 00:22:48,520 Segi hortik aurrera, eta gero hartu bigarrena eskuinetara. 261 00:22:48,800 --> 00:22:50,200 Mapan, hemen gaude, ezta? 262 00:22:51,080 --> 00:22:53,920 Orduan, marra urdin honi jarraituz gero... 263 00:22:54,240 --> 00:22:55,520 Ez, hori erreka da. 264 00:22:56,240 --> 00:22:59,760 Arraunean agian iritsiko zinateke, baina ezin dizut esan ziur. 265 00:23:00,040 --> 00:23:03,080 Jesus! Bidez esaten du senarrak mapekin penagarria naizena. 266 00:23:03,680 --> 00:23:06,400 Bueno, orduan gu hemen gaude, eta gaztelua, hemen. 267 00:23:06,680 --> 00:23:08,200 -Ez! -Hau ez al da gaztelua? 268 00:23:08,480 --> 00:23:10,160 Ez, andrea, begira... 269 00:23:10,440 --> 00:23:12,480 -Baina hemen gaude, ezta? -Ez ba! 270 00:23:50,680 --> 00:23:52,120 Eman eskua. 271 00:24:23,880 --> 00:24:25,120 Geldi! 272 00:24:56,960 --> 00:24:59,000 Ezin ditinat begiak ireki. 273 00:25:15,560 --> 00:25:17,720 -Kaixo, izeko. -Kaixo, laztana. 274 00:25:18,000 --> 00:25:18,760 -Zer moduz? -Ondo. 275 00:25:19,440 --> 00:25:21,800 -Pozten naiz ikusita. -Ni ere bai. 276 00:25:23,000 --> 00:25:25,280 Hau nire izeba Hélène da. 277 00:25:26,360 --> 00:25:28,680 -Zer gertatu da? -Istripu bat izan dugu. 278 00:25:28,960 --> 00:25:31,400 -Baina ez da larria. -Ziur zaude? 279 00:25:31,880 --> 00:25:33,960 Paseo polita egin dugu. 280 00:25:35,160 --> 00:25:36,440 Zerbait edan nahi duzue? 281 00:25:40,440 --> 00:25:42,000 Ondo hago, Guy? 282 00:25:44,840 --> 00:25:46,400 Berriro gurekin dago. 283 00:26:00,080 --> 00:26:01,040 Hartu. 284 00:26:07,000 --> 00:26:08,880 Ez naun inoiz egon hegoaldean. 285 00:26:15,640 --> 00:26:17,240 Bitxia dun. 286 00:26:18,120 --> 00:26:19,720 Ba, ez zupatu hainbeste. 287 00:26:21,400 --> 00:26:23,680 Ez, paisaia hau esan nahi ninan. 288 00:26:25,360 --> 00:26:29,640 Nire eskualdea oso bestelakoa dun: lurra beti zegon blai eginda. 289 00:26:31,360 --> 00:26:34,840 Hemen, ibiltzen hoanean, lurra gogor zagon. 290 00:26:35,440 --> 00:26:38,040 Errebotatu egiten dun, eta horrek bultzada ematen din. 291 00:26:39,560 --> 00:26:43,720 Etxean, berriz, udaran ere lurrean hondoratzen haiz. 292 00:26:44,400 --> 00:26:48,680 Lurrak irentsiko bahintu bezala. Ahalegina egin behar dun ibiltzeko. 293 00:26:50,720 --> 00:26:51,920 Ulertzen dun? 294 00:26:52,400 --> 00:26:54,160 Bai, uste dinat baietz. 295 00:27:17,800 --> 00:27:21,600 Inoiz ez dinat judo egin gizonekin, beti andrazkoekin. 296 00:27:21,920 --> 00:27:22,480 Osasuna! 297 00:27:22,760 --> 00:27:24,840 Landa eremuko legea dun. 298 00:27:25,120 --> 00:27:26,960 -Probatu nahi? -Bai, mila esker. 299 00:27:27,880 --> 00:27:32,200 Amak ez din soldatarik, ez txeketegirik, ez osasun laguntzarik. 300 00:27:32,600 --> 00:27:34,960 Baina egunsentitik ilundu arte lan egiten din. 301 00:27:35,400 --> 00:27:39,760 Eta erabaki bat hartu behar denean inork ez zionan iritzia galdetzen. 302 00:27:40,520 --> 00:27:42,840 Urrats bat aurrera egin, lurraren kontra bota... 303 00:27:43,360 --> 00:27:45,160 -...eta giltza egiten dion. -A, bai? 304 00:27:45,600 --> 00:27:48,640 Amen batean inmobilizatuta daukan. 305 00:27:49,440 --> 00:27:51,040 Ezin din erreakzionatu. 306 00:27:51,480 --> 00:27:54,880 -Zergatik ez digun lehenago kontatu? -Ez aspertzearren. 307 00:27:55,160 --> 00:27:59,200 Hago isilik! Hain justu horren kontra borrokatzen gaitun gu. 308 00:27:59,720 --> 00:28:01,000 Adeline! 309 00:28:01,840 --> 00:28:03,840 -Lotsa ematen zidan. -Zergatik? 310 00:28:05,360 --> 00:28:07,720 Ez zienat denei kontatu nahi. 311 00:28:16,800 --> 00:28:20,800 Utziko hirekin lo egiten? Adeline zurrungaka zebilen! 312 00:28:21,080 --> 00:28:22,240 Bai, noski. 313 00:28:30,000 --> 00:28:31,000 Mila esker. 314 00:28:40,480 --> 00:28:41,360 Zer? 315 00:28:43,200 --> 00:28:47,920 Baserriko kontu hori konpondu behar dun. Aitari kendu behar dion. 316 00:28:48,160 --> 00:28:50,200 Nekazarien matxinada abiarazi... 317 00:28:50,520 --> 00:28:53,800 ...eta jo ezan estatu kolpea! Inork inoiz egin ez duena. 318 00:28:55,000 --> 00:28:57,280 -Kanutoa erretzen ibili haiz? -Pixka bat. 319 00:29:00,360 --> 00:29:04,160 Ez dinat sekula esan aita baserritik bota nahi dudanik. 320 00:29:06,040 --> 00:29:07,280 Oilobustia haiz. 321 00:29:07,680 --> 00:29:09,560 Bai, emakume erdiak bezala. 322 00:29:09,840 --> 00:29:12,440 Gizonezkoen agintaldiak luze joko din oraindik. 323 00:29:29,480 --> 00:29:30,840 Zer habil? 324 00:29:34,120 --> 00:29:36,440 Bilatu lo egiteko beste leku bat, mesedez. 325 00:29:37,040 --> 00:29:39,680 Bueno, lasai, neska, askotxo edan dinagu. 326 00:29:39,960 --> 00:29:41,280 Nik ez, hik bai. 327 00:29:44,720 --> 00:29:46,040 Hoa, ba! 328 00:30:22,600 --> 00:30:26,080 "Hamasei urte eta erdi nituen. Hilekoa ez zitzaidan etortzen," 329 00:30:26,080 --> 00:30:29,640 "eta kezkatuta, lagun bati galdetu nion. Haurdun nengoela esan zidan." 330 00:30:29,920 --> 00:30:33,720 "Mediku baten izena eman zidan, eta hark berehala hartu ninduen." 331 00:30:34,040 --> 00:30:37,320 "Ez ninduen umetzat tratatu. Hile bateko nengoela esan zidan." 332 00:30:37,600 --> 00:30:39,320 "Nire onetik atera nintzen." 333 00:30:39,600 --> 00:30:42,840 "Zer egin behar nuen galdetu zidan. Ez nekiela erantzun nion." 334 00:30:43,120 --> 00:30:47,600 "Ezkondu ez behintzat, bat-bateko harremana izan zen eta." 335 00:30:47,880 --> 00:30:49,640 "Mutilaren helbidea ere ez nekien." 336 00:31:04,080 --> 00:31:05,000 Kaixo. 337 00:31:05,640 --> 00:31:06,400 Aupa. 338 00:31:08,240 --> 00:31:10,160 Atzo ez hintzen batzarrera agertu. 339 00:31:11,920 --> 00:31:13,480 Ez ninan gogorik. 340 00:31:16,560 --> 00:31:18,440 Aizan, aurreko egunekoaz... 341 00:31:19,520 --> 00:31:22,200 Ez pentsa eskandalizatu nintzenik. 342 00:31:23,360 --> 00:31:25,240 Ezustean harrapatu nindunan. 343 00:31:25,760 --> 00:31:26,560 Baina... 344 00:31:27,320 --> 00:31:31,560 Hara, baditinat lagun lesbianak, baina ni ez naun halakoa. 345 00:31:34,240 --> 00:31:35,480 Ni ere ez. 346 00:33:55,200 --> 00:33:58,240 -Beraz, 1.242 gara. -Neuk eramango ditinat kartelak. 347 00:33:58,880 --> 00:34:00,480 -Berandu hator. -Lasaitu hadi. 348 00:34:00,760 --> 00:34:02,960 Lasai nagon. Hartu pankartak. 349 00:34:03,280 --> 00:34:04,160 Ongi hago? 350 00:34:05,440 --> 00:34:06,840 Bai, ongi nagon. 351 00:34:10,520 --> 00:34:12,760 Hau guztia jaitsi behar dinagu. 352 00:34:13,120 --> 00:34:14,840 Sartu dena autoan! 353 00:34:26,080 --> 00:34:28,440 -Eskerrik asko. -Gu aurrean joango gara. 354 00:34:29,080 --> 00:34:31,720 Manifestazioaren aurrean jarri behar gara. 355 00:34:53,560 --> 00:34:54,520 Delphine! 356 00:34:56,240 --> 00:34:57,840 Goazen hire etxera. 357 00:35:30,800 --> 00:35:32,200 Zer ostia da hau? 358 00:35:34,200 --> 00:35:38,200 -Libre zarela frogatu behar zenuen? -Ez nabil ezer frogatu nahian. 359 00:35:39,480 --> 00:35:42,560 Ez nuen erabaki "gaur neska batekin oheratuko naiz". 360 00:35:42,840 --> 00:35:44,560 Beste barik gertatu da. 361 00:35:47,560 --> 00:35:49,720 Behin bakarrik izango zela uste nuen, 362 00:35:50,840 --> 00:35:53,440 -baina gehiagotan gertatu da. -Banatzea nahi duzu? 363 00:35:53,720 --> 00:35:55,480 Ez! Horregatik kontatzen dizut. 364 00:35:59,320 --> 00:36:01,680 Sexua bakarrik da? Ala maiteminduta zaude? 365 00:36:02,800 --> 00:36:03,680 Ez dakit, Manuel. 366 00:36:04,720 --> 00:36:05,720 Ez dakit. 367 00:36:38,760 --> 00:36:40,560 Harekin egongo zara gaur? 368 00:36:41,240 --> 00:36:42,480 Ez dakit. 369 00:36:44,360 --> 00:36:45,280 Gezurra! 370 00:36:45,560 --> 00:36:49,320 Ezagutzen zaitut: gezurra diozunean zurbil jartzen zara. 371 00:36:49,640 --> 00:36:51,040 Egia da. 372 00:36:53,680 --> 00:36:56,480 Ez da gauza ziurra, baina baliteke ikustea. 373 00:36:57,720 --> 00:36:58,880 Bale ba. 374 00:37:00,200 --> 00:37:02,080 Baina egin lo beste nonbait. 375 00:37:02,680 --> 00:37:05,680 Ez sartu gure ohean harekin larrutan egin eta gero. 376 00:38:00,520 --> 00:38:03,440 Lasai, txiki, hago lasai. 377 00:38:06,360 --> 00:38:08,200 Piztia halako hori! 378 00:38:18,840 --> 00:38:20,680 Kokoteraino nago. 379 00:38:21,240 --> 00:38:24,600 -Pikutara gizarte burgesa! -Ixo! 380 00:38:49,160 --> 00:38:51,280 -Zer esan nahi du? -Hik errepikatu. 381 00:38:54,480 --> 00:38:55,200 Ederki. 382 00:38:56,160 --> 00:38:58,560 -Zer esan nahi du? -Ezer ez. 383 00:39:00,520 --> 00:39:02,080 Hori dun? Bularrak? 384 00:39:05,120 --> 00:39:06,800 Horixe bera, maitea! 385 00:39:31,880 --> 00:39:33,000 Kaixo. 386 00:40:25,920 --> 00:40:28,840 -Egun on. Dunatier andrea? -Neu naiz. 387 00:40:29,120 --> 00:40:30,520 Telegrama bat zuretzat. 388 00:40:56,400 --> 00:40:59,680 Ene ama! Nekatuta bazegoen, zergatik ez zen gelditu? 389 00:41:00,240 --> 00:41:03,440 Ez zirudien nekatuta. Beti bezala zegoen. 390 00:41:04,120 --> 00:41:05,680 Ez nion ezer igarri. 391 00:41:05,960 --> 00:41:08,360 Bezperan hara eta hona zebilen, gelditu gabe. 392 00:41:08,680 --> 00:41:09,880 Beti bezala, badakizu. 393 00:41:12,280 --> 00:41:15,280 Atzo, berriz, esne-kantinak kargatzen ari zela... 394 00:41:15,760 --> 00:41:17,600 ...bat-batean zerraldo erori zen. 395 00:41:20,320 --> 00:41:21,720 Medikuek esan didatenez, 396 00:41:22,400 --> 00:41:25,480 halakoak ustekabean gertatzen dira, abisatu gabe. 397 00:41:27,840 --> 00:41:29,840 Zorionez oraindik hemen dago. 398 00:41:32,480 --> 00:41:34,720 "Zorionez" diozu, benetan? 399 00:41:44,160 --> 00:41:45,640 Niretzat ere gogorra da. 400 00:41:48,280 --> 00:41:49,160 Nik... 401 00:41:50,320 --> 00:41:52,760 Ondo pentsatu dinat eta ez zegon beste aukerarik. 402 00:41:54,080 --> 00:41:58,040 Ez dinagu beste gizonik familian. Nik egin ezik, inork ez din egingo. 403 00:41:58,760 --> 00:42:01,800 Burutik egin al zain? Bizirik lurperatuko haiz hor! 404 00:42:02,320 --> 00:42:03,840 Amak bakarrik ezin din. 405 00:42:05,120 --> 00:42:07,480 Eta baserriak ez din langile bat kontratatzeko lain ematen. 406 00:42:08,120 --> 00:42:10,840 Baina orain elkarrekin hasi gaitun... 407 00:42:12,760 --> 00:42:15,800 Ezin naun bertan behera utzi, elkar ikusi behar dinagu. 408 00:42:16,480 --> 00:42:18,240 Neu joango naun, non hago? 409 00:42:19,000 --> 00:42:21,360 Ez, orain ez. Oraindik ez. 410 00:42:36,920 --> 00:42:38,120 Ondo hago? 411 00:42:38,760 --> 00:42:40,920 Itzuliko dun, ziur nagon. 412 00:42:41,360 --> 00:42:43,240 Ezagun din maite hauela. 413 00:42:46,200 --> 00:42:49,240 -Zertan zaude hemen? -Zure zain nengoen. Ez dago ondo. 414 00:43:35,520 --> 00:43:38,480 Liégeard anaiak prest daude baserria erosteko. 415 00:43:39,840 --> 00:43:43,080 24 ordu igaro gabe ere zure amarekin hitz egitera etorri ziren. 416 00:43:43,920 --> 00:43:45,480 Pikutara bi alu horiek! 417 00:43:45,480 --> 00:43:48,720 Amak ez dit ezer esan. Baina doazela popatik hartzen. 418 00:43:55,280 --> 00:43:56,840 Aldatuta zaude. 419 00:43:57,400 --> 00:43:58,600 A, bai? 420 00:43:59,520 --> 00:44:02,360 Bai. Ez dakit... emakumetuta. 421 00:44:02,360 --> 00:44:05,160 Edo beharbada paristartuta. 422 00:44:06,040 --> 00:44:10,240 Parisen abarkaduna nintzen, eta orain, hemen, berriz, paristarra? 423 00:44:14,760 --> 00:44:15,840 Aizu... 424 00:44:16,360 --> 00:44:18,080 Benetan sentitu dut Mauricena. 425 00:44:20,480 --> 00:44:22,720 Baina pozten naiz itzuli zarelako. 426 00:44:34,640 --> 00:44:36,000 -Bokala. -"E". 427 00:44:36,440 --> 00:44:39,040 -Badakizu aitari ez zaiola gustatzen bere gauzetan ibiltzea. 428 00:44:39,040 --> 00:44:42,040 -Bankuko kontuak ikusi behar ditut. -Zertarako? 429 00:44:43,240 --> 00:44:44,840 Kotizazioak pagatzeko. 430 00:44:45,120 --> 00:44:47,000 Baduzue osasun-asegururik? 431 00:44:47,320 --> 00:44:51,680 Ez. Guk ezin dugu osasun pribaturik ordaindu. Ez gara Giscardtarrak! 432 00:44:56,240 --> 00:44:57,640 Ene ama! 433 00:44:58,720 --> 00:45:00,320 Garesti aterako da. 434 00:45:15,920 --> 00:45:21,160 Hasi egingo gara. Makina berrien erosketari dagokionez, 435 00:45:21,480 --> 00:45:25,120 uzta-makina bakarrik erosiko dugu. Ados gaude horretan? 436 00:45:26,240 --> 00:45:28,400 Nik uste dut garestiegia dela. 437 00:45:28,680 --> 00:45:30,880 Berriz negoziatu beharko genuke. 438 00:45:31,200 --> 00:45:32,440 -Berriro trabak ipintzen? -Ez. 439 00:45:33,000 --> 00:45:35,720 -Baina ez dugu dirua sobera. -Ez horixe. 440 00:45:36,000 --> 00:45:39,560 Behin modeloa aukeratuta bakoitzak dagokiguna ordainduko dugu... 441 00:45:39,840 --> 00:45:41,480 -...taloi bidez. -Beti bezala. 442 00:45:41,760 --> 00:45:44,800 -Neuk jasoko ditut. -Antoinek sartuko ditu kontuan. 443 00:45:45,000 --> 00:45:47,000 Eta Mauricen zatia? 444 00:45:47,160 --> 00:45:48,360 Nik ordainduko dut. 445 00:45:49,000 --> 00:45:52,560 Ongi. Baina lehenengo batzarra eskatuko dizut bankuarekin. 446 00:45:52,920 --> 00:45:55,600 -Ez, dagoeneko eskatu dut. -Zure kabuz? 447 00:45:56,840 --> 00:45:59,600 -Bai. -Hori presidenteak egin ohi du. 448 00:45:59,920 --> 00:46:02,840 Esan beharko zenidakeen, zurekin joango nintzen. 449 00:46:03,160 --> 00:46:05,080 Denbora aurreratu nahi nuen. 450 00:46:05,560 --> 00:46:08,440 Ziur baietz, baina guk ez dugu horrela egiten. 451 00:46:08,760 --> 00:46:11,120 Tira, hitzordua eman badizute... 452 00:46:11,880 --> 00:46:14,480 Gidariak aukeratu behar ditugu. 453 00:46:20,920 --> 00:46:22,800 Aita esnatu da. 454 00:46:24,000 --> 00:46:26,520 -Zer? -Aita esnatu egin dela! 455 00:46:27,880 --> 00:46:29,680 Oso ahul omen dago. 456 00:46:30,080 --> 00:46:32,560 Baina bere onera etorri da, eta ezagueran dago. 457 00:46:41,720 --> 00:46:43,400 Ez da gehiegi izango? 458 00:46:43,680 --> 00:46:47,080 Oso gogoko du basurde-patea. Etxeko jana gustatzen zaio. 459 00:46:49,240 --> 00:46:51,680 Buru gabeko oiloak bezala gabiltza! 460 00:47:09,760 --> 00:47:11,520 Eman musu handi bat. 461 00:47:14,920 --> 00:47:17,840 -Edozer behar baduzu, deitu Antoineri. -Ez kezkatu. 462 00:47:19,040 --> 00:47:20,600 Esan maite dudala! 463 00:47:49,680 --> 00:47:53,640 Baserriko bizimodua gogorra zela hioen, baina ez dun hainbesterako. 464 00:47:54,520 --> 00:47:58,280 Goizeko 4retan jaiki naun, hi etorri aurretik dena eginda uzteko. 465 00:47:58,560 --> 00:48:00,840 Benetan? Ahituta egongo haiz. 466 00:48:01,400 --> 00:48:03,720 Ez, oraindik badinat indarrik. 467 00:48:04,040 --> 00:48:05,160 Indarra? Zertarako? 468 00:49:14,320 --> 00:49:15,840 Bizkor! Mugi! 469 00:49:17,480 --> 00:49:19,760 -Etxera! -Itxaron! 470 00:49:20,040 --> 00:49:20,720 Bizkor! 471 00:49:26,240 --> 00:49:27,600 Zerbait falta da? Ura! 472 00:50:00,480 --> 00:50:02,960 Txikitan aita-amatan jolasten ginenean... 473 00:50:03,800 --> 00:50:06,560 ...mutilei musu ematea ez nindunan txoratzen. 474 00:50:07,080 --> 00:50:10,040 Egun batean, ez zegonan mutilik eta aitarena egitea egokitu zitzaidanan. 475 00:50:11,000 --> 00:50:13,400 Neska bati musu eman eta dardarka jarri nindunan. 476 00:50:14,120 --> 00:50:15,480 Eta harrezkero? 477 00:50:17,640 --> 00:50:19,640 Neska batekin oheratu nindunan. 478 00:50:20,080 --> 00:50:21,480 Zenbat urte hituen? 479 00:50:23,240 --> 00:50:26,400 -Nik, 16; eta berak, 22. -Bertokoa zen? 480 00:50:28,280 --> 00:50:30,320 Ez, zu bezalako kaletarra. 481 00:50:31,680 --> 00:50:34,360 Osaba-izebekin oporrak pasatzera etorritakoa. 482 00:50:34,800 --> 00:50:36,320 Nire gurasoak pozik... 483 00:50:36,600 --> 00:50:40,480 ...Limogeseko Unibertsitatean ikasten zinan lagun bat nuelako! 484 00:50:41,040 --> 00:50:42,280 Eta harrezkero? 485 00:50:42,840 --> 00:50:44,120 Harrezkero, zer? 486 00:50:44,400 --> 00:50:47,040 16 urtetik hona besterik egon ote zen. 487 00:50:49,480 --> 00:50:52,480 Gero, bertoko neska batek bihotza hautsi zidanan... 488 00:50:54,520 --> 00:50:56,320 Eta gero hi ezagutu hintudan. 489 00:51:36,960 --> 00:51:38,040 Banekinen. 490 00:51:39,400 --> 00:51:41,680 Banekinen, baina ez nuen sinetsi nahi. 491 00:51:42,720 --> 00:51:44,360 Zure jarrera penagarria da. 492 00:51:44,760 --> 00:51:46,920 Nahasita zaudela eta behar nauzula esaten didazu... 493 00:51:47,200 --> 00:51:48,960 ...eta berarekin asteburu pasa joaten zara. 494 00:51:49,480 --> 00:51:50,880 Ametsetan egon behar dut. 495 00:51:52,280 --> 00:51:54,040 Zer nahi duzu? Nire bedeinkapena? 496 00:51:57,480 --> 00:51:58,920 Ez duzu borondaterik. 497 00:52:00,240 --> 00:52:01,280 Batere ez. 498 00:52:05,080 --> 00:52:07,360 Konpromisoa ez da bakarrik lagunekiko. 499 00:52:10,200 --> 00:52:12,240 Egiazko bizitzarekiko ere bada. 500 00:52:30,520 --> 00:52:32,240 -Egun on! -Egun on. 501 00:52:35,360 --> 00:52:36,880 Itxaron, aterako zaitugu. 502 00:52:54,160 --> 00:52:55,160 Lagundu. 503 00:52:58,240 --> 00:52:59,880 Emaidazu txabusina. 504 00:53:13,920 --> 00:53:15,200 Eskerrik asko. 505 00:53:15,880 --> 00:53:17,360 Ez dago zergatik. 506 00:53:23,680 --> 00:53:25,600 Egiten ari zarenaz seguru zaude? 507 00:53:27,080 --> 00:53:29,120 Dagoeneko bere falta dut. 508 00:53:30,160 --> 00:53:32,000 Bere falta handia sentitzen dut. 509 00:53:33,040 --> 00:53:36,880 Inoiz ez dut halakorik sentitu. Barkatu, baina harekin itzuli behar dut. 510 00:53:39,280 --> 00:53:41,480 Pertsonalki ez dit axola. 511 00:53:43,080 --> 00:53:46,600 Ni behar ez izatea zen hain zuzen gustatzen zitzaidana. 512 00:53:48,080 --> 00:53:50,160 Baina zer adierazi nahi duzu? 513 00:53:50,640 --> 00:53:53,040 Bestea gabe ezin egotea dela maitasuna? 514 00:53:53,640 --> 00:53:56,200 Grina menperaezin berri horri men egitea? 515 00:53:59,120 --> 00:54:01,320 -Zu ez zara horrelakoa, Carole. -Agian ez. 516 00:54:02,720 --> 00:54:04,200 Jada ez dakit. 517 00:54:04,640 --> 00:54:08,040 Sentimenduei jarraitzen diet, pentsatzen hasi gabe. 518 00:54:09,120 --> 00:54:10,760 Ezin diozu pentsatzeari utzi. 519 00:54:19,920 --> 00:54:20,960 Ama! 520 00:54:23,720 --> 00:54:26,760 Axola dizu Pariseko lagun bat egun batzuk igarotzera etortzea? 521 00:54:27,040 --> 00:54:29,160 Ez. Nola axolako dit, ba? 522 00:54:31,320 --> 00:54:34,080 On egingo dizu. Pixka bat distraituko zara. 523 00:54:35,040 --> 00:54:38,040 Baserria eta aitaren ardurarekin, dibertitzea komeni zaizu. 524 00:54:40,680 --> 00:54:42,040 Elkarrekin lan egin duzue? 525 00:54:43,280 --> 00:54:44,160 Bai. 526 00:54:45,360 --> 00:54:47,080 Mutilarekin utzi du. 527 00:54:47,720 --> 00:54:49,200 -Seme-alabarik? -Ez. 528 00:54:49,360 --> 00:54:50,880 Bueno, orduan ez da hain txarra. 529 00:54:51,480 --> 00:54:54,480 jar ezazu amonaren gelan, erosoena da. 530 00:55:35,960 --> 00:55:38,680 Gauza bat esan behar dinat: ez dinagu gela berean lo egingo. 531 00:55:38,960 --> 00:55:39,880 Zer, ba? 532 00:55:40,280 --> 00:55:43,360 Ez niken nahi amari ere beste infartu bat ematea. 533 00:55:45,280 --> 00:55:47,320 Kontuz ibiliko gaitun, bai? 534 00:55:49,440 --> 00:55:50,520 Bai. 535 00:55:57,400 --> 00:55:58,560 Aita... 536 00:56:05,920 --> 00:56:08,280 Hau Carole da. Bisitatzera etorri zaigu. 537 00:56:09,240 --> 00:56:10,320 Kaixo, jauna. 538 00:56:13,200 --> 00:56:15,880 Urte askotarako. Delphinek asko hitz egin dit zutaz. 539 00:56:21,960 --> 00:56:23,200 Gero arte. 540 00:56:47,200 --> 00:56:50,840 -Zer egiten duzu Félix Potin-en? -Ez dut lan egiten Félix Potin-en. 541 00:56:51,760 --> 00:56:52,960 Baina uste nuen... 542 00:56:53,240 --> 00:56:56,440 Ez, espainiera irakaslea naiz. Emakume taldean ezagutu genuen elkar. 543 00:56:57,280 --> 00:56:58,560 Musika taldea? 544 00:56:58,920 --> 00:57:01,600 Ez, emakumeen zeramika talde batean. 545 00:57:02,040 --> 00:57:05,240 Bai, materiala lantzen ikasten dugu. 546 00:57:05,960 --> 00:57:08,600 Sentimenduak lantzen ditugu. 547 00:57:09,400 --> 00:57:12,440 Esku artean hartzen dugu, laztantzen... buztina! 548 00:57:13,040 --> 00:57:15,200 Oso atsegina da, eta lasaigarria. 549 00:57:15,480 --> 00:57:18,840 -Halako gauzak egiten dituzu? -Eta bikain gainera. 550 00:57:19,120 --> 00:57:21,960 Lorontzi sorta zoragarria egin zuen. 551 00:57:22,600 --> 00:57:23,840 Ezta, Delphine? 552 00:57:30,440 --> 00:57:31,880 Hau postrerako da? Har dezaket? 553 00:57:32,520 --> 00:57:35,280 -Platera ekarriko dizut. -Ez, ez dut behar. 554 00:59:43,120 --> 00:59:44,880 -Goizetik jaiki zara. -Bai. 555 00:59:45,160 --> 00:59:46,880 -Gaizki egin duzu lo? -Ez. Zuekin noa. 556 00:59:47,160 --> 00:59:49,080 -Gu lanera goaz. -Badakit. 557 00:59:51,760 --> 00:59:53,280 -Kafea? -Bai, mesedez. 558 01:00:38,760 --> 01:00:42,720 -Ez da irakasle batentzako lana. -Mantsoegi ari naiz? 559 01:00:43,080 --> 01:00:46,680 Ez! Baina nik ez nuke egingo, beharrizana izango ez banu. 560 01:00:47,080 --> 01:00:50,600 -Ba, harro egon behar zenuke. -Harro? Zergatik? 561 01:00:51,000 --> 01:00:54,560 Baserriko lan guztiak egiten ari zaretelako. 562 01:00:55,920 --> 01:00:58,600 Gauza zarete baserria aurrera ateratzeko. 563 01:00:58,920 --> 01:01:02,000 Lanerako, emakumeok bagara gizonak beste. 564 01:01:02,720 --> 01:01:04,400 Baina ez dugu esaten. 565 01:01:07,760 --> 01:01:09,040 -Zer? -Ezer ez. 566 01:01:11,240 --> 01:01:14,280 -Hobe da gizonarekin, ezta? -Zer esan dut nik, ba? 567 01:01:20,640 --> 01:01:22,640 Zer arazo duzue gizonekin? 568 01:01:24,160 --> 01:01:26,320 Zer da? E? 569 01:01:29,920 --> 01:01:32,520 Egiten duzuna gauza handia da. 570 01:01:33,880 --> 01:01:35,920 Harro egoteko modukoa, Monique. 571 01:02:06,240 --> 01:02:07,560 Begira. 572 01:02:32,240 --> 01:02:35,320 Aztoratu egiten nauzu, bero-bero jartzen! 573 01:02:36,240 --> 01:02:37,320 Monique! 574 01:02:38,760 --> 01:02:40,440 Etorri dantzara! 575 01:02:40,440 --> 01:02:43,280 Gauez piztu egiten nauzu, eta gero, goizez, itzaltzen. 576 01:02:43,720 --> 01:02:45,400 -Ez al zaude nekatuta? -Ea! 577 01:02:48,480 --> 01:02:50,080 Hori da eta! Mugi, monique! 578 01:02:50,760 --> 01:02:51,520 Zatoz. 579 01:02:52,080 --> 01:02:53,120 Tira! 580 01:02:56,360 --> 01:02:59,560 "Zatoz, laztana", esan zenidan. "Ez, eta ez-idazu berriz esan". 581 01:03:00,040 --> 01:03:03,520 "Zatoz, laztana", esan zenidan. Eta zurekin joan nintzen. 582 01:03:03,800 --> 01:03:06,960 Aztoratu egiten nauzu, bero-bero jartzen! 583 01:03:07,240 --> 01:03:08,480 Kontuz, Monique. 584 01:03:08,760 --> 01:03:11,360 Hau da beroaldia, sutan ipintzen nauzu. 585 01:03:11,800 --> 01:03:15,080 Piztu egiten nauzu gauez, eta itzaltzen, goizez. 586 01:03:16,360 --> 01:03:19,480 Fusibleak erre arren, sakatu, eman bide argindarrari. 587 01:03:44,680 --> 01:03:46,200 Zoragarria! 588 01:04:01,640 --> 01:04:03,840 Oraindik ez haut ukitu. 589 01:04:08,840 --> 01:04:10,520 -Zerbait igartzen dun? -Ez. 590 01:04:10,800 --> 01:04:11,520 Ea ba. 591 01:04:15,640 --> 01:04:17,680 -Eta orain? -Ezta ere. 592 01:05:06,040 --> 01:05:09,120 -Esan diozu belarra egin dugula? -Ez du ulertzen. 593 01:05:10,280 --> 01:05:12,520 Nola dakizu? Ongi entzuten du. 594 01:05:14,800 --> 01:05:16,600 Belarra egin dugu, aita. 595 01:05:17,680 --> 01:05:19,640 Hitz egin behar zaio, horrek bizkortzen laguntzen dio eta. 596 01:05:20,800 --> 01:05:23,400 Zuk esan nahi duzuna. Nik badakit zer ikusten dudan. 597 01:05:37,240 --> 01:05:38,920 Barkatu. Hartu. 598 01:05:59,040 --> 01:06:00,600 Zure txanda, Delphine. 599 01:06:08,120 --> 01:06:09,080 Tira! 600 01:06:19,480 --> 01:06:21,840 -Ongi etorri Delphine eta... -Carole. 601 01:06:22,320 --> 01:06:24,760 Ni Josette naiz. Topa Carole eta Delphinen alde! 602 01:06:25,040 --> 01:06:26,200 Topa! 603 01:06:26,520 --> 01:06:29,840 -Paris gustatu zitzaizun? -Bai. Gauza ikaragarriak egin nituen. 604 01:06:30,120 --> 01:06:32,920 -Esate baterako? -Ekintza politikoak. 605 01:06:33,400 --> 01:06:35,240 -Benetan? -Kolkhoza bat eratuko duzue? 606 01:06:35,640 --> 01:06:40,040 Ez, baina emakumeentzako soldata eskatzea hasiera ona izan daiteke. 607 01:06:40,360 --> 01:06:42,880 -Nik gizonaren soldata daukat. -Nik ere bai. 608 01:06:43,440 --> 01:06:47,080 -Hori zortea, gastatzea ardura bakarra! -Bai. 609 01:07:00,600 --> 01:07:02,160 Itxura ona du horrek. 610 01:07:04,040 --> 01:07:07,280 -Trago bat nahi? -Ez, mila esker, orain ezin dut. 611 01:07:08,240 --> 01:07:10,760 Ba, nik, gaur edan egingo dut. 612 01:07:11,240 --> 01:07:15,120 -Ondo merezia dut. Begira. -Baserritar petoa! 613 01:07:16,240 --> 01:07:18,720 Aspalditik ezagutzen duzu Dolphine? 614 01:07:19,840 --> 01:07:20,960 Betidanik. 615 01:07:21,320 --> 01:07:23,240 Zelakoa zen umetan? 616 01:07:24,400 --> 01:07:25,560 Orain den modukoa. 617 01:07:31,000 --> 01:07:33,960 Hiru hiletan ez duzu pertsona bat ezagutzen. 618 01:07:36,360 --> 01:07:40,160 -Ez da berriro hemendik joango. -Ezetz? 619 01:07:41,440 --> 01:07:45,640 -Nola dakizu? -Ikusi duzu nola dagoen Maurice, ezta? 620 01:07:46,160 --> 01:07:49,120 Ezingo du gehiago baserrian lan egin. 621 01:07:49,600 --> 01:07:53,400 Delphinek baserria saldu baino, nahiago du hil. Hori, seguru! 622 01:08:07,640 --> 01:08:11,160 Emakumeak zapalduta gaude, 623 01:08:11,720 --> 01:08:14,360 bat egin eta matxinatu gaitezen! 624 01:08:15,080 --> 01:08:16,440 Zutik... 625 01:08:17,280 --> 01:08:19,280 Gurasoak esnatuko ditun. 626 01:08:19,600 --> 01:08:21,120 Zure aita, nekez! 627 01:08:22,200 --> 01:08:24,680 -Gabon! -Aski dun. 628 01:08:25,000 --> 01:08:27,000 Barkatu, pixka bat edan dinat. 629 01:08:44,880 --> 01:08:47,920 "Hago lasai, moldatuko gaitun. Maite haut!" 630 01:09:26,000 --> 01:09:29,520 Ez dakit Delphinek bizimodu hau benetan maite duen... 631 01:09:29,800 --> 01:09:32,400 ...ala ezin duen besterik imajinatu. 632 01:09:33,800 --> 01:09:36,360 Ziur nago gauza asko egiteko gai dena. 633 01:09:37,040 --> 01:09:39,160 Zure alaba neska bizkorra da. 634 01:09:39,960 --> 01:09:41,160 Bazenekien hori? 635 01:09:42,360 --> 01:09:43,840 Ez da txoriburua. 636 01:09:52,560 --> 01:09:53,760 Badakizu zer? 637 01:09:55,600 --> 01:09:59,280 Ez nintzen etorri belarra egitera, ezta oporrak ematera ere. 638 01:09:59,600 --> 01:10:01,720 Bost axola niri baserri mundua! 639 01:10:05,560 --> 01:10:07,960 Zure alabaren bila etorri nintzen. 640 01:10:09,480 --> 01:10:11,000 Maite dudalako. 641 01:10:12,800 --> 01:10:14,720 Hara, esan egin dizut. 642 01:10:16,080 --> 01:10:18,000 Izugarri maite dut. 643 01:10:18,360 --> 01:10:21,880 Ez nuen uste inoiz inor horrela maitatuko nuenik. 644 01:10:29,960 --> 01:10:31,120 Neuk hartuko dut. 645 01:11:22,160 --> 01:11:24,400 Ez dun Parisen falta sumatzen? 646 01:11:25,880 --> 01:11:27,320 Ez dinat uste. 647 01:11:28,600 --> 01:11:31,840 Ba, elkar ezagutu genuenean asko gustatzen zitzainan. 648 01:11:32,600 --> 01:11:34,240 Hi bertan hengoelako. 649 01:11:34,520 --> 01:11:37,880 Marten izan bahintz, Marte gustatuko zitzaidanan. 650 01:11:38,360 --> 01:11:41,160 Hik badakin emakume bati nola hitz egin! 651 01:11:43,120 --> 01:11:45,560 Ez ninan uste haren falta sumatuko nuenik. 652 01:11:48,120 --> 01:11:49,800 Trafikoaren kiratsa, 653 01:11:51,640 --> 01:11:52,720 klaxonak, 654 01:11:55,160 --> 01:11:58,720 goizeko lehen kafea tabernan lanera sartu aurretik... 655 01:12:01,040 --> 01:12:05,160 Han, langileak, gerenteak... denak berdinak gaitun bost minutuz. 656 01:12:09,440 --> 01:12:11,560 Poliziak ere bai. 657 01:12:17,600 --> 01:12:20,760 -Gehiegi kentzen diozu, alferrik galtzen ari zara. 658 01:12:22,240 --> 01:12:23,560 -Benetan? -Utzi niri. 659 01:12:33,200 --> 01:12:35,040 -Egun on. -Halan ekarri. 660 01:12:35,320 --> 01:12:36,160 Zer moduz? 661 01:12:37,080 --> 01:12:38,280 -Kaixo. -Epa. 662 01:12:42,360 --> 01:12:46,160 Nahiago nuke behingoz mutil horrekin ezkonduko balitz! 663 01:12:47,720 --> 01:12:49,280 Zergatik diozu hori? 664 01:12:50,520 --> 01:12:56,040 Parisera joan zenean, pentsatu nuen Antoinek beste bat aurkituko zuela. 665 01:12:56,320 --> 01:12:59,840 Baina orain itzuli da eta zerk galarazten die? 666 01:13:00,920 --> 01:13:02,520 Eskatu egin dio? 667 01:13:02,840 --> 01:13:06,400 Itxaron egin dio. Horrek nahikoa adierazten du. 668 01:13:08,840 --> 01:13:10,960 Ziur Delphinek badakiela? 669 01:13:11,800 --> 01:13:14,960 Denek dakite! Eta bera ez da itsua. 670 01:13:33,960 --> 01:13:34,800 -Ahor! 671 01:13:36,680 --> 01:13:38,440 Kezkatuta nengonan. 672 01:13:38,760 --> 01:13:42,800 Ba, estralurtarrek abduzitzea kenduta, zer besterik gertako zaidan hemen? 673 01:13:43,080 --> 01:13:44,520 Zergatik hago muturtuta? 674 01:13:44,800 --> 01:13:48,880 Badakin amak uste duela Antoinerekin ezkonduko haizela? 675 01:13:50,600 --> 01:13:53,760 Esateak on egiten badio, utzi amets egiten. 676 01:13:54,040 --> 01:13:55,520 "Utzi amets egiten..." 677 01:13:55,800 --> 01:13:58,080 Komeni zainalako engainatzen dun. 678 01:13:59,360 --> 01:14:02,280 -Elkarrekin gaudela esan behar nioken? -Bai. 679 01:14:02,560 --> 01:14:04,560 Ez haiz beti gezurretan ibiliko. 680 01:14:05,200 --> 01:14:09,960 Eta behingoz jakingo din ez naizela "baserria gogoko duen paristarra". 681 01:14:10,920 --> 01:14:13,760 Ezin zionat horrela, kolpean esan. 682 01:14:14,000 --> 01:14:18,200 Jarraitu sinesten ama ergela dela, hala komeni bazain. 683 01:14:32,520 --> 01:14:34,480 -Ireki atea, mesedez! 684 01:15:11,360 --> 01:15:12,560 Utzi bakean, e! 685 01:15:13,200 --> 01:15:14,920 Ez dinat ezer entzun nahi. 686 01:15:15,640 --> 01:15:16,760 Zer? 687 01:15:19,160 --> 01:15:21,120 Zertan ari haiz zehazki? 688 01:15:22,280 --> 01:15:26,680 -Hau ipintzeko eskatu zidan amak. -Gaizki ari haiz, baina. 689 01:15:32,800 --> 01:15:34,600 Ni baino trebeagoa haiz. 690 01:15:35,440 --> 01:15:39,680 Lantxoak egiteko agintzen badin, adoptatu hauela esan nahi din. 691 01:15:39,960 --> 01:15:44,040 Bai. Eskerrak ez dakien nolako zikinkeriak egiten ditugun! 692 01:16:08,400 --> 01:16:09,920 -Kaixo. -Kaixo. 693 01:16:15,600 --> 01:16:20,520 Orain denei esango zien: "Mauricen alaba lesbiana da, ezkutatu zuen alabak!" 694 01:16:20,800 --> 01:16:22,480 Ez dun barre egitekoa. 695 01:18:06,640 --> 01:18:08,040 Ez da irteten. 696 01:18:08,840 --> 01:18:10,560 Ezin dut eskua sartu! 697 01:18:14,200 --> 01:18:15,280 -Badator! 698 01:18:19,800 --> 01:18:23,280 -Sakatu, polit horrek! -Bai! Hori dun eta! 699 01:18:41,600 --> 01:18:43,480 Susto ederra eman diguzu. 700 01:18:44,560 --> 01:18:46,120 -Larri ibili gara! 701 01:18:46,440 --> 01:18:47,960 -Mila esker, Antoine. 702 01:19:04,640 --> 01:19:07,000 -Antoine, kafea? -Bai, mesedez. 703 01:19:07,400 --> 01:19:08,800 -Zuk ere bai? -Bai. 704 01:19:44,480 --> 01:19:48,400 -Parisera itzuliko naun. -Hala nahi badun... 705 01:19:49,000 --> 01:19:51,000 Itzuli Manuelengana. 706 01:19:51,320 --> 01:19:53,280 Higana etortzeko utzi ninan. 707 01:19:54,080 --> 01:19:54,880 Noski! 708 01:19:55,200 --> 01:19:57,680 Bat-batean agertu hintzen niri galdetu gabe. 709 01:19:58,040 --> 01:20:01,640 -Zer? -Gurasoei nola eragingo zien pentsatu huen? 710 01:20:02,960 --> 01:20:06,200 Kabroi hori! Nola esan dezaken halakorik? 711 01:20:07,160 --> 01:20:11,400 Ni ez naun hi bezalakoa. Besteak ere aintzat hartzen ditinat. 712 01:20:17,000 --> 01:20:19,560 Orain nitaz lotsatzen haiz? 713 01:20:23,320 --> 01:20:24,600 Jesus, ez baitinat... 714 01:20:25,080 --> 01:20:28,800 Ez baitinat ahoa ireki, den-dena irentsi dinat... 715 01:20:32,560 --> 01:20:35,720 Ez ditun besteak, heure buruaren beldur haiz. 716 01:20:36,040 --> 01:20:40,560 -Hik itotzen dun heure burua. -Ezin dinat dena eraman! 717 01:20:42,240 --> 01:20:44,960 Baserriko lanak egitea, hirekin egotea... 718 01:20:45,480 --> 01:20:49,080 Ez dun esaten emakumeok independente izan behar dugula? 719 01:20:49,400 --> 01:20:51,720 Ni baserriagatik borrokatzen naun. 720 01:20:52,440 --> 01:20:54,680 -Gogotik! -Bale, oso ondo. 721 01:20:54,960 --> 01:20:56,640 Aitzindaria haiz. 722 01:20:57,120 --> 01:20:58,480 -Gora hi! 723 01:20:59,120 --> 01:21:03,800 Baina gugatik baino gehiago borrokatzen haiz baserriagatik. 724 01:21:07,520 --> 01:21:09,920 -Bihozgabea haiz, Delphine. 725 01:21:10,400 --> 01:21:12,800 -Dena utzi ninan higatik. 726 01:21:15,120 --> 01:21:16,400 -Ulertzen dun? 727 01:21:18,360 --> 01:21:19,960 -Higatik nagon hemen. 728 01:21:50,960 --> 01:21:54,400 -Leku hori gustatzen zaizu, Delphine? -Bai horixe. 729 01:21:56,400 --> 01:21:58,240 -Zer moduz? -Ongi, eta hi? 730 01:21:58,520 --> 01:22:00,000 Ederra makina, e? 731 01:22:54,200 --> 01:22:57,080 Non sartu zara? Trago bat hartuko dugu, ezta? 732 01:22:57,520 --> 01:22:59,400 Makina ederra da, e? 733 01:23:00,080 --> 01:23:00,800 Itzela. 734 01:23:03,600 --> 01:23:04,560 Eman musu! 735 01:23:09,840 --> 01:23:11,200 Zer zabiltza? 736 01:23:11,440 --> 01:23:13,920 -Ni ere erabiliko nauzu? -Zer? 737 01:23:14,240 --> 01:23:16,760 Elkarrekin ikusi zintuztedan. 738 01:23:17,280 --> 01:23:20,960 -Zer ikusi zenuen? -Ez ni inozotzat hartu, mesedez. 739 01:23:21,760 --> 01:23:22,840 Zera... 740 01:23:34,640 --> 01:23:39,120 Zer joko darabilzu orain? Zer naiz ni, zure zurigarria? 741 01:23:45,160 --> 01:23:50,000 Lasai, ez diet ezer esango. Gehiegi maite izan zaitut eta. 742 01:23:57,960 --> 01:24:00,200 Luze jo din, gero, makinaren kontuak! 743 01:24:11,960 --> 01:24:13,040 Hobeto hago? 744 01:24:21,640 --> 01:24:23,160 Nire txiki gaixoa! 745 01:24:36,840 --> 01:24:39,000 Dena konponduko dun. 746 01:24:39,840 --> 01:24:40,960 Lasai. 747 01:25:04,360 --> 01:25:06,080 -Zazpi eta erdiak dira. 748 01:25:09,200 --> 01:25:12,400 -Bueno, dena argi zagon orain. -Arraioa! 749 01:25:13,800 --> 01:25:16,080 Ezin liteken! Ostia! 750 01:25:25,400 --> 01:25:27,840 -Ez hadi... -Ez dun barregarria. 751 01:25:54,960 --> 01:25:58,400 Jaiki ez zarenez, neuk jetzi ditut behiak. 752 01:25:59,680 --> 01:26:00,840 Eskerrik asko. 753 01:26:02,360 --> 01:26:05,400 Alarma jartzea ahaztu zait, ez da berriz gertatuko. 754 01:26:05,680 --> 01:26:06,960 Hala espero dut. 755 01:26:42,320 --> 01:26:43,480 Barkatu. 756 01:26:48,320 --> 01:26:49,720 Azokara noa. 757 01:26:51,560 --> 01:26:54,600 Bi ordu dituzu gauzak batu eta alde egiteko. 758 01:26:54,880 --> 01:26:58,560 Inoiz hemen egon ez bazina bezala izatea nahi dut. 759 01:26:59,800 --> 01:27:03,520 -Delphine ados egongo ote da? -Hau nire etxea da. Zoaz! 760 01:27:04,200 --> 01:27:06,400 -Joatea nahi dut. -Entzun, mesedez... 761 01:27:06,680 --> 01:27:07,560 Ez! 762 01:27:07,840 --> 01:27:12,040 Nire alaba neska zintzoa da. Zuk perbertitu duzu zure... 763 01:27:14,360 --> 01:27:15,680 Zaborra zara. 764 01:27:15,960 --> 01:27:20,200 Aurreko asteetan zurekin lanean jardun duen pertsona bera naiz. 765 01:27:21,040 --> 01:27:23,840 -Orduan ez nintzen zaborra? -Ez nekien ezer. 766 01:27:24,120 --> 01:27:28,680 -Gezurtia zara. Eta perbertitua! -Bai, gezurra esan genizun... 767 01:27:29,080 --> 01:27:33,720 -...Delphinek ez zizulako min eman nahi. -Itxi ahoa! 768 01:27:34,000 --> 01:27:37,720 Zaude isilik! Xehetasunak kontatuko al dizkidazu? 769 01:27:38,000 --> 01:27:41,120 Ez dut zuen zikinkeriarik entzun nahi. 770 01:27:41,880 --> 01:27:43,720 Zikina? Zure alaba baita! 771 01:27:44,080 --> 01:27:47,040 Kanpora! Alde! Deabrua ekarri duzu gurera! 772 01:27:47,440 --> 01:27:48,280 Geldi. 773 01:27:49,480 --> 01:27:52,600 -Deabru hori! -Geldi, nahikoa da, Monique. 774 01:28:08,400 --> 01:28:11,680 Banoan hemendik! Ezin dinat gehiago jasan. 775 01:28:11,960 --> 01:28:13,800 Ezin dinat gehiago. 776 01:28:15,400 --> 01:28:17,400 Etxetik bota nain! 777 01:28:25,160 --> 01:28:26,800 Hi bahoa, ni ere bai. 778 01:28:27,560 --> 01:28:29,960 Ez ni utzi! Hirekin noan. 779 01:28:49,160 --> 01:28:51,880 Ama: Carolekin joan naiz. 780 01:28:52,600 --> 01:28:55,800 Egunen batean ulertuko duzu. 781 01:28:56,120 --> 01:28:59,000 Barkatu eragin dizudan min guztia. 782 01:29:00,200 --> 01:29:03,400 Bihotzean eramango zaituztet beti. 783 01:29:03,800 --> 01:29:07,000 Oraindik zure alaba... Delphine. 784 01:29:17,920 --> 01:29:19,960 Adelinek ez din sinetsiko. 785 01:29:20,440 --> 01:29:24,400 Nire gauza guztiak hartu eta pisu bat bilatuko dinagu. 786 01:29:45,960 --> 01:29:48,520 45 minutu barru iritsiko dun bestea. 787 01:29:48,840 --> 01:29:50,800 Baina ez zagon tabernarik. 788 01:29:51,200 --> 01:29:52,880 Eta gose naun. 789 01:29:53,840 --> 01:29:57,480 Jatetxe polit batera eramango haut gosaltzera. 790 01:30:00,560 --> 01:30:01,840 Hi ez haiz gose? 791 01:30:02,200 --> 01:30:02,880 Ba, ez. 792 01:30:25,760 --> 01:30:27,840 -Carole, ezin dinat. -Zer? 793 01:30:28,880 --> 01:30:31,120 Barkatu, baina ezin dinat. 794 01:30:33,680 --> 01:30:36,440 Ez dun egia izango! Ez dun posible... 795 01:30:36,840 --> 01:30:39,800 ...ordubeteko epean iritzia aldatzea. 796 01:30:40,800 --> 01:30:42,200 Ezin naun joan. 797 01:30:49,360 --> 01:30:51,320 Etorri nirekin, jainkoarren. 798 01:30:55,040 --> 01:30:58,640 Zein ziren elkar ezagutzeko aukerak? Miloitik bat? 799 01:30:58,920 --> 01:31:02,280 Bi milioitik bat egun berean leku berean topatzeko? 800 01:31:02,560 --> 01:31:07,520 Eta hala ere, agian ez nindunan ikusiko. Ez al da hori seinale bat? 801 01:31:09,320 --> 01:31:11,600 Nik patuan sinesten dinat. 802 01:31:13,520 --> 01:31:15,360 Bizkor, trena zatorren. 803 01:31:20,240 --> 01:31:21,200 Ea, mugi. 804 01:31:21,680 --> 01:31:23,400 Trenak ez din itxarongo. 805 01:31:24,200 --> 01:31:26,000 Hartu poltsa, eta hator. 806 01:31:30,160 --> 01:31:31,000 Bizkor! 807 01:33:13,360 --> 01:33:15,080 Trena galdu duzu? 808 01:33:18,160 --> 01:33:19,960 Ez, itzuli egin naiz... 809 01:33:21,600 --> 01:33:22,800 ...etxera. 810 01:33:26,560 --> 01:33:27,640 Geratzeko? 811 01:33:35,240 --> 01:33:36,320 Eta bestea? 812 01:33:38,240 --> 01:33:41,400 Carole Parisera joan da, ez da itzuliko. 813 01:34:12,320 --> 01:34:14,000 -Gurasoek badakite? 814 01:34:16,200 --> 01:34:18,320 -Ez zara beldur? -Ez. 815 01:34:29,240 --> 01:34:32,640 -Min ematen du? -Ez, zaude lasai. 816 01:34:33,920 --> 01:34:36,800 Xurgatze sistema erabiltzen dute. 817 01:34:37,200 --> 01:34:41,200 Modurik sinpleena da, seguruena, eta minik gabea. 818 01:34:41,840 --> 01:34:45,560 Hiru asteko baino ez zaude, oraintxe da une egokia. 819 01:34:46,200 --> 01:34:49,960 -Dena argi dago? -Baietz uste dut. Mila esker. 820 01:34:50,320 --> 01:34:53,960 Galdera bat: inoiz pentsatu duzu pilula hartzea? 821 01:34:54,480 --> 01:34:57,640 Ez dakit, egunero hartu beharra... 822 01:34:58,160 --> 01:35:01,320 Eta nola funtzionatzen du? Zer egiten dizu? 823 01:35:01,800 --> 01:35:05,160 Lasai, neuk azalduko dizut guztia. 824 01:35:06,920 --> 01:35:08,720 Zuk pilula hartzen duzu? 825 01:35:09,000 --> 01:35:12,880 -Ba, ez, ez dut hartzen. -Zergatik, hain ona bada? 826 01:35:13,440 --> 01:35:17,320 Ez dut hartzen, ez dudalako antisorgailurik behar. 827 01:35:19,440 --> 01:35:21,640 Emakume batekin bizi naiz. 828 01:35:22,640 --> 01:35:25,880 Gogoratzen Coralie? Duela hiru aste ikusi geninan. 829 01:35:26,240 --> 01:35:27,640 Ba, nirekin geratu dun. 830 01:35:29,520 --> 01:35:32,000 Dirurik gabe eta hain galduta ikusi ninan, 831 01:35:32,280 --> 01:35:35,520 ez ninan bihotzik izan babes-etxera bidaltzeko. 832 01:35:35,920 --> 01:35:37,400 Onegia haiz! 833 01:35:37,680 --> 01:35:39,440 Hori ez dun akatsa, ezta? 834 01:35:39,640 --> 01:35:41,960 Baina bizitza hondatuko dinate. 835 01:35:42,240 --> 01:35:44,240 -Hirugarren aldia baino ez dun! 836 01:35:44,760 --> 01:35:48,000 -Gainera, lagun egiten zidan, bestela bakarrik nagon. 837 01:35:48,200 --> 01:35:49,240 -Zerbait gaizki? 838 01:35:51,120 --> 01:35:52,320 Ez, dena ondo. 839 01:35:53,280 --> 01:35:54,240 Barkatu. 840 01:36:02,440 --> 01:36:04,120 Carole maitea: 841 01:36:04,400 --> 01:36:08,080 Zer moduz? Ondo egotea espero dinat. 842 01:36:08,920 --> 01:36:11,560 Gurasoen baserria utzi ninan. 843 01:36:11,840 --> 01:36:15,960 Hi gabe asko kostatu zitzaidanan, baina lortu ninan. 844 01:36:17,120 --> 01:36:21,880 Emakumeen borroka jarraitzen dinat, eta hitaz gogoratzen naun. 845 01:36:22,200 --> 01:36:24,680 Sekulako lorpenak egin dituzue. 846 01:36:24,960 --> 01:36:28,000 Zertan habil orain? Norekin bizi haiz? 847 01:36:28,480 --> 01:36:30,240 Ni hegoaldean bizi naun. 848 01:36:30,560 --> 01:36:33,960 Neure baserria zaukanat. Txikia, baina neurea. 849 01:36:34,640 --> 01:36:39,640 Ai, denboran atzera egin eta tren geltokira itzuli ahal banu! 850 01:36:39,960 --> 01:36:43,880 Orduan izan ez ninan adorea izango niken agian, baina... 851 01:36:44,080 --> 01:36:45,960 ...ezinezkoa dun. 852 01:36:47,160 --> 01:36:49,920 Makina bat negar egin ninan joan hintzenean! 853 01:36:50,200 --> 01:36:53,720 Azkenean onartu ninan ezinezkoa dela atzera egitea. 854 01:36:53,960 --> 01:36:55,400 Aurrera egin behar dinagu. 855 01:36:55,920 --> 01:36:58,400 Eta horretan nabilen orain. 856 01:37:05,560 --> 01:37:07,960 Maite haut. Delphine. 857 01:37:11,200 --> 01:37:13,600 UDAKO AMODIO BAT