1 00:00:24,024 --> 00:00:27,627 Ipar Irlanda, 1981 2 00:00:27,827 --> 00:00:33,733 2.187 lagun hil dituzte istiluetan, 1969. urteaz geroztik. 3 00:00:36,736 --> 00:00:39,873 Britainiar gobernuak estatus politikoa kendu die… 4 00:00:39,873 --> 00:00:42,642 …preso paramilitar guztiei. 5 00:00:45,578 --> 00:00:48,581 Maze-ko espetxeko irlandar errepublikarrak… 6 00:00:48,581 --> 00:00:51,851 …"Mantak" eta "Garbiketarik gabeko" protestan ari dira. 7 00:01:11,805 --> 00:01:19,446 GOSEA 8 00:03:53,132 --> 00:03:56,436 "Mantak" eta "Garbiketarik gabeko" protestak aspaldikoak dira. 9 00:03:56,436 --> 00:03:59,439 Eskaera bera lortu nahi dute: estatus politikoa. 10 00:03:59,439 --> 00:04:05,245 Krimen izugarrien egileentzat tratu desberdina, alegia. 11 00:04:05,245 --> 00:04:07,513 Arrazoi politikoengatik ari omen direlakoan. 12 00:04:07,513 --> 00:04:09,449 Eta horixe da gobernuak eman nahi ez diena. 13 00:04:55,061 --> 00:04:57,697 Ordubete barru, oinazezko oihu bat entzuten da amonaren gelatik. 14 00:04:57,697 --> 00:05:02,902 Gelan, mutil gazte bat ikusten du aitak amonarekin txortan. 15 00:05:02,902 --> 00:05:07,307 Mutilak aitari: "Ez du graziarik zure amarekin larrua jotzeak". 16 00:08:15,027 --> 00:08:18,798 Ez dago hilketa politikorik, bonba politikorik… 17 00:08:18,798 --> 00:08:20,700 …edo indarkeria politikorik. 18 00:08:21,067 --> 00:08:23,102 Hilketa kriminala, bonba kriminala… 19 00:08:23,102 --> 00:08:26,072 …eta indarkeria kriminala, horra zer dagoen. 20 00:08:26,873 --> 00:08:33,813 Ez dugu horretan amore emango. Ez da estatus politikorik izango. 21 00:09:04,844 --> 00:09:07,680 Ez dut kriminalen uniformea jantziko. 22 00:09:07,980 --> 00:09:10,783 Neure arropa janztea eskatzen dut. 23 00:09:18,391 --> 00:09:26,799 Konforme ez dagoen presoa 1980-12-08 24 00:13:30,576 --> 00:13:32,244 "Zein da zure abizena?" (Gaelikoz) 25 00:13:34,747 --> 00:13:35,648 Zer? 26 00:13:41,086 --> 00:13:43,055 Berriz ere: "Zein da zure abizena?" 27 00:13:44,657 --> 00:13:46,625 -Gillen. -Gillen? 28 00:13:46,625 --> 00:13:47,493 Bai. 29 00:13:48,761 --> 00:13:50,729 Fancy Quinn. 30 00:13:52,731 --> 00:13:56,068 Falls Road, Fancy Quin. Ezagutzen dituk? 31 00:13:57,670 --> 00:13:59,705 -Ez. -Ez? 32 00:14:04,844 --> 00:14:06,712 Zenbat urteko kondena? 33 00:14:07,513 --> 00:14:08,914 12 urtekoa. 34 00:14:11,750 --> 00:14:13,052 Hik? 35 00:14:18,224 --> 00:14:19,792 Sei urtekoa. Sei urte. 36 00:14:19,992 --> 00:14:23,362 -Sei? -Bai. 37 00:14:26,265 --> 00:14:28,000 Zorionekoa hi, putakumea. 38 00:14:43,782 --> 00:14:48,687 Davey Gillen - 6 urte Gerry Campbel - 12 urte 39 00:19:37,176 --> 00:19:40,045 -Zer moduz zaude? -Ondo. 40 00:21:40,332 --> 00:21:43,302 Bertsio ofiziala gezurtatuz, Rees-ek dio… 41 00:21:43,335 --> 00:21:47,773 … handitu egin dela telefonozko entzuketen kopurua. 42 00:21:47,773 --> 00:21:51,510 Baina parlamentuak ez daki benetan zenbat diren… 43 00:21:51,510 --> 00:21:54,212 …lehen ministroak ez duelako epailearen agindurik behar… 44 00:21:54,212 --> 00:21:57,149 …inoren telefono-deia entzuteko. 45 00:24:35,574 --> 00:24:37,809 "Prest egon". (Gaelikoz) 46 00:24:37,943 --> 00:24:39,211 Zer? 47 00:24:40,745 --> 00:24:42,180 Prest egon. 48 00:29:17,288 --> 00:29:19,991 Goraintziak beraren partetik. 49 00:29:22,894 --> 00:29:27,398 -Ondo al zaude, Bobby? -Primeran, ama. 50 00:29:27,832 --> 00:29:32,771 -Sendatzen ari al zaizkizu hori? -Bai, tratamenduan nago. 51 00:29:35,306 --> 00:29:37,208 Zer moduz txikia? 52 00:29:38,209 --> 00:29:40,712 Bihurria, esan nizun. 53 00:29:42,113 --> 00:29:45,049 -Ondo jaten ari al zara? -Primeran nago, ama. 54 00:29:45,083 --> 00:29:49,087 -Ondo ematen dizute jaten? -Ez kezkatu nitaz. 55 00:29:51,122 --> 00:29:52,757 Bost minutu. 56 00:29:53,992 --> 00:29:55,560 Bost minutu. 57 00:29:57,896 --> 00:30:00,498 -Ondo jaten ari al zara? -Bai. 58 00:30:00,565 --> 00:30:03,301 -Kaka-zaporea du, ezta? -Ohitu egiten zara. 59 00:30:08,540 --> 00:30:10,208 Itxura ona duzue. 60 00:30:12,043 --> 00:30:15,647 Zuk ere bai, seme. Zuk ere bai. 61 00:30:21,986 --> 00:30:24,389 Jainkoak gizon zuzenei begiratzen die. 62 00:30:24,389 --> 00:30:27,292 Eta Haren belarriek erne entzuten dituzte haien oihuak. 63 00:30:27,292 --> 00:30:30,762 Jainkoak beltzuri egiten die gaizkia egiten dutenei. 64 00:30:31,629 --> 00:30:35,066 Zuzenek oihu egin, eta Jainkoak aditu. 65 00:30:35,233 --> 00:30:38,369 Beren kezketatik libratzen ditu. 66 00:30:38,536 --> 00:30:44,042 Jainkoa etsituen ondoan dago, eta dohakabeak salbatzen ditu. 67 00:30:44,409 --> 00:30:49,380 Jainkoak bere estualditik libratzen du gizon zuzena. 68 00:30:49,681 --> 00:30:51,883 Bere hezur guztiak babesten dizkio… 69 00:30:51,883 --> 00:30:53,918 …eta bat bera ere ez zaio hautsiko. 70 00:30:57,422 --> 00:30:59,057 Gaizkiak gaiztoa hilko du. 71 00:30:59,657 --> 00:31:02,861 Zuzenen etsaiak kondenatu egingo dira. 72 00:31:03,027 --> 00:31:05,930 Jainkoak bere zerbitzariak berrerosten ditu. 73 00:31:05,964 --> 00:31:09,767 Berarengan gerizatzen den hura ez da kondenatuko. 74 00:31:16,608 --> 00:31:18,409 Egin dezagun otoitz. 75 00:33:30,541 --> 00:33:34,012 KALEKO ARROPAK JANTZI. NEGOZIATU! 76 00:35:09,540 --> 00:35:11,709 Putakume aluak! 77 00:35:12,343 --> 00:35:13,945 Putakumeak! 78 00:35:35,733 --> 00:35:41,472 I… I… IRA! I… I… IRA! 79 00:35:41,506 --> 00:35:43,374 Kaka putza! 80 00:36:31,055 --> 00:36:34,058 -Dena ordenan? -Bai. Dena, jauna. 81 00:36:34,225 --> 00:36:35,092 Oso ondo. 82 00:41:51,041 --> 00:41:52,643 Kaixo, ama. 83 00:42:04,388 --> 00:42:06,390 Zer ari zara hemen eserita? 84 00:42:34,385 --> 00:42:36,220 Bitxiloreak. 85 00:43:27,338 --> 00:43:29,139 Nahi duzunean, eseri. 86 00:43:29,139 --> 00:43:32,142 Apaiz-protokoloa. Ez eseri norbaitek esan arte. 87 00:43:32,142 --> 00:43:34,178 Eseri, ba. 88 00:43:34,211 --> 00:43:38,349 -Ez dut zakarra izan nahi. -Nahiago duzu atean geratu? 89 00:43:38,515 --> 00:43:41,885 Horixe ikasten da apaizgaitegiko lehen astean. 90 00:43:47,091 --> 00:43:49,093 -Zigarro bat? -Ekatzu. 91 00:43:53,263 --> 00:43:55,566 Nekatuta egongo zara Biblia erretzeaz. 92 00:43:55,566 --> 00:43:56,934 Bai horixe. 93 00:44:00,404 --> 00:44:02,973 Zein liburu da erretzeko onena? 94 00:44:03,574 --> 00:44:07,211 Deitoreak bakarrik erretzen ditugu. Zigarro ziztrina! 95 00:44:08,245 --> 00:44:11,882 Gela polita. Txukun-txukuna. 96 00:44:12,049 --> 00:44:15,119 -Nongoa zara, Dom? -Non jaioa? 97 00:44:15,119 --> 00:44:17,655 -"Bally" auskalo non. -Hara! Kalekumea! 98 00:44:17,655 --> 00:44:19,690 Ballyroberts-en. 99 00:44:19,690 --> 00:44:22,926 Ballymoneyren hegoaldeko herritxo batean: Kilrea-n. 100 00:44:24,228 --> 00:44:26,363 Behin mezetan egin zenuen sermoi batez gogoratzen naiz. 101 00:44:26,363 --> 00:44:28,565 Entzun zenuen? 102 00:44:28,666 --> 00:44:31,702 -Hango jendeak oso begiko zaitu. -Zirika sumatzen dizut. 103 00:44:31,702 --> 00:44:33,604 -Oso bizkorra zara. -Hala naiz. 104 00:44:33,604 --> 00:44:36,807 Badakizu errespetatzen zaituztela. 105 00:44:37,141 --> 00:44:39,176 Gustatzen zaizkit, ordea, baserri giroko zure kontu horiek. 106 00:44:39,176 --> 00:44:43,447 Ume garaiko sagar-lapurretak eta ganadu-uxatzeak. 107 00:44:43,447 --> 00:44:46,984 -Heziketa polita apaizarentzat! -Belfasten ari den apaizarentzat. 108 00:44:46,984 --> 00:44:48,852 Ganadua uxatzea primeran datorkio Falls Road kaleari. 109 00:44:48,852 --> 00:44:51,622 -Ulsterreko poliziak gorroto dit. -Faltan botatzen duzu, ordea. 110 00:44:51,655 --> 00:44:53,624 -Zer? -Landaldea. 111 00:44:53,624 --> 00:44:55,993 Hilero joaten naiz etxera anaia gaztea bisitatzera. 112 00:44:55,993 --> 00:45:00,631 Baina betikoaren falta nabari dut: aire garbia, paisaia… Hori dena. 113 00:45:00,631 --> 00:45:04,501 -Sorterriaren gertutasuna, alegia. -Bai, hala da, inondik ere. 114 00:45:05,936 --> 00:45:09,006 Arraina uretatik kanpo bezala nago ni Belfast bezain hiri handian. 115 00:45:09,006 --> 00:45:11,709 Lana da, ordea. 116 00:45:12,109 --> 00:45:14,044 Berehala uzten diozu inguruan begiratzeari… 117 00:45:14,044 --> 00:45:18,348 …arimaren negozioan zabiltzala konturatzen zaren orduko. 118 00:45:18,348 --> 00:45:20,184 -Arimaren negozioa? -Badakizu zertaz ari naizen. 119 00:45:20,184 --> 00:45:24,722 -Hori ere apaizgaitegian ikasia? -Bai, eta erabil dezakezu, debalde. 120 00:45:24,722 --> 00:45:30,661 -Segi. -Aurrera jarraitu beharraz ari naiz. 121 00:45:30,861 --> 00:45:33,163 Kilreak itxarongo du zahartzen naizen arte. 122 00:45:33,163 --> 00:45:35,265 Bestela ere, Belfasten zital pila dago salbatzeko. 123 00:45:35,265 --> 00:45:36,800 Lan mordoa. Bai. 124 00:45:36,800 --> 00:45:39,503 -Jainkoak zeruan sarituko zaitu. -Eta nik hari eskerrak emango… 125 00:45:39,503 --> 00:45:41,972 …tartean ardoa baldin badago. 126 00:45:43,774 --> 00:45:46,844 Zer ari da jaioterrian zure anaia gaztea? 127 00:45:48,612 --> 00:45:50,380 Parrokoa da. 128 00:45:52,783 --> 00:45:55,219 Zital maltzurra da. Badakizu zer tankerakoa, Bobby. 129 00:45:55,219 --> 00:45:58,322 -Legez kanpoko ehizan jarraitzen du? -Lanen ehizan. 130 00:45:58,322 --> 00:46:02,392 -Eta ni baino 8 urte gazteagoa da. -Segi. 131 00:46:03,127 --> 00:46:06,864 Kilrea inguruko parrokia txiki batean ari nintzen ni lanean. 132 00:46:06,864 --> 00:46:12,102 Gogotik lanean: zaharren bisitak, aitortza ibiltariak… 133 00:46:12,102 --> 00:46:14,171 -Glamourra, zera! -Bai horixe. 134 00:46:14,171 --> 00:46:18,175 Tira… Kontua da Kilreako parrokia hutsik geratu zela. 135 00:46:18,275 --> 00:46:21,245 Ez ninduten ni deitu, auskalo zergatik. Inolako arrazoirik gabe. 136 00:46:21,245 --> 00:46:23,781 -Tarta gehiegi jango zenien atsoei. -Baliteke. 137 00:46:23,781 --> 00:46:25,249 Beraz… 138 00:46:25,616 --> 00:46:29,253 Handik bost urtera, hutsik geratu zen berriz Kilreako parrokia. 139 00:46:29,419 --> 00:46:33,857 Eta nire anaia Michaelek eskuratu zuen. 140 00:46:33,857 --> 00:46:35,425 Jode! 141 00:46:36,160 --> 00:46:39,129 28 urterekin lortu zuen parroko izatea. 142 00:46:39,129 --> 00:46:42,099 Espiritualagoa izango da. Ez da zu bezain lotsagabea izango. 143 00:46:42,099 --> 00:46:45,402 Losintxa egin zion apezpizkuari. Golfean jokatzen du. 144 00:46:45,669 --> 00:46:47,538 Mozolo galanta da! 145 00:46:47,538 --> 00:46:49,873 -Ez zaude garraztuta, behintzat. -Ez. Ezingo nuke. 146 00:46:49,873 --> 00:46:52,810 Parrokoa 28 urterekin? Bejondeiola! 147 00:46:53,443 --> 00:46:55,212 Bi auto ditu. 148 00:46:55,212 --> 00:46:59,983 Eta etxe handi-handi batean bizi da. Neskamea eta sukaldaria ditu. 149 00:46:59,983 --> 00:47:02,820 Ni, berriz, etxezulo batean Kerryko gizon lodi batekin… 150 00:47:02,820 --> 00:47:04,922 …futbol gaelikoari buruzko haren marmarra entzuten. 151 00:47:04,922 --> 00:47:08,859 -Utziko al dugu gai hau? -Ene! Zu ari zara-eta gelditu gabe. 152 00:47:10,828 --> 00:47:13,530 -Zer moduzko zigarroa? -Aparta. 153 00:47:13,530 --> 00:47:16,934 -Bizio gaiztoa da. Nazkagarria. -Bai, txarra, baina zoragarria. 154 00:47:16,934 --> 00:47:18,769 Bai. Aintza jaunari! 155 00:47:22,472 --> 00:47:26,143 -28 urte! Demontre! -Uztazu kontu hori. 156 00:47:28,712 --> 00:47:31,849 -Zer gertatu zaizu begian, Bobby? -Zer? 157 00:47:31,849 --> 00:47:35,152 -Zartako bat? Begian? -Iritzi-desadostasun bat. 158 00:47:35,152 --> 00:47:39,489 -Nola dago beste kidea? -Askoz okerrago, sinetsidazu. 159 00:47:39,656 --> 00:47:43,060 -Zertarako deitu didazu? -Zer, bukatu al dira berriketak? 160 00:47:43,060 --> 00:47:45,462 Apaiz-protokoloa: gai arinekin hasi. 161 00:47:45,462 --> 00:47:47,698 Asko ari naiz ikasten apaizgoaz. 162 00:47:47,698 --> 00:47:49,933 -Apaiz ona izango zinateke. -O, bai. 163 00:47:49,933 --> 00:47:52,002 Hizlari ona, printzipio-gizona, gizonen liderra. 164 00:47:52,002 --> 00:47:55,606 -Terrorista politikoa. -Lapur zintzotuak maite ditu elizak. 165 00:47:55,606 --> 00:47:57,107 Bai. 166 00:47:58,175 --> 00:48:01,812 Beti uste izan dut Jesusen ondoko lapurrari aise barkatu ziotela dena. 167 00:48:01,812 --> 00:48:04,481 -Baina bere bekatuak aitortu zituen. -Ez esan? 168 00:48:04,481 --> 00:48:06,383 Bai, nonbait. 169 00:48:06,750 --> 00:48:09,152 Gurutzean iltzatua dagoenak edozer gauza esan lezake. 170 00:48:09,152 --> 00:48:12,289 Jesusek leku bat eskaini zion aitaren ondoan, paradisuan-edo. 171 00:48:12,289 --> 00:48:14,091 Edonork altxatuko luke eskua hori lortzearren. 172 00:48:14,124 --> 00:48:17,461 Bai. Gurutzean iltzatua egon arren. 173 00:48:17,694 --> 00:48:20,664 -Ene! Hori sakrilegioa da! -Sakrilegioa? 174 00:48:20,664 --> 00:48:23,200 Ez, ez. Hura lapur zikina zen. 175 00:48:25,068 --> 00:48:27,604 Hortaz, zer esan nahi didazu? 176 00:48:28,372 --> 00:48:29,773 Zer duzu? 177 00:48:30,407 --> 00:48:33,043 Erotuta al zauzka espetxeburuak? 178 00:48:33,043 --> 00:48:36,847 Negoziazioa txantxa da. Itxura hutsa. 179 00:48:36,847 --> 00:48:38,081 Musutruk kontatzen dizut. 180 00:48:38,081 --> 00:48:40,250 Baina horren premia ulertzen duzu, ez? 181 00:48:40,250 --> 00:48:42,286 Ez garelako jadanik propaganda ona. 182 00:48:42,286 --> 00:48:45,055 Nork dio hori? Buruzagiek? 183 00:48:45,989 --> 00:48:50,560 Iritsi da garaia. Erabaki bat hartu beharra dago. 184 00:48:51,061 --> 00:48:53,931 Hori uste duzu dela buruzagien iritzia? 185 00:48:53,931 --> 00:48:57,634 -Baliteke. Ez dakit. -Paranoiko samar zabiltza, Bobby. 186 00:49:00,103 --> 00:49:03,006 10.000 lagun manifestatu ziren urrian gose-grebalarien alde. 187 00:49:03,006 --> 00:49:05,776 -Nazioartea britainiarrak estutzen. -Garai latzak. 188 00:49:05,776 --> 00:49:08,178 Aita Santua ere tartean sartu zen. 189 00:49:08,178 --> 00:49:11,415 Mundu osoa ahaleginean Thatcherrek gure eskariak betetzeko. 190 00:49:11,415 --> 00:49:14,117 -Baina, azkenean, ezer ez. -Hori da. 191 00:49:14,117 --> 00:49:18,055 Gose-grebak porrot egin zuen. Gu lehenengo lerroan gaude. 192 00:49:18,055 --> 00:49:21,825 Protesta guk sortu genuen. Gure erantzukizuna da. 193 00:49:21,825 --> 00:49:23,093 Buruzagiek garbi utzi didate, Dom. 194 00:49:23,093 --> 00:49:28,665 Lau urteko Protesta Zikinak indartu egin du errepublikanismoa. 195 00:49:28,665 --> 00:49:30,968 Baina ahuldu egin du aldi berean erakundearen garapena. 196 00:49:31,001 --> 00:49:34,972 -Zuen premiak bereziak direlako. -Jakina. 197 00:49:35,105 --> 00:49:38,442 West Belfasten hiru ume dituzten emakumeek ez lukete kezkatu behar… 198 00:49:38,442 --> 00:49:41,144 …jantzi zibilak omen diren pailazo-arropa horiez. 199 00:49:41,144 --> 00:49:43,013 -Badakit. -Zin dagizut. 200 00:49:43,013 --> 00:49:46,350 Geure arropa eman behar omen ziguten. Ume-trikimailua da hori. 201 00:49:46,350 --> 00:49:49,252 Beraz, nazkatuta dauzkazue buruzagiak. 202 00:49:50,587 --> 00:49:54,024 Mundu ideal batean, geure kasa ariko ginateke borrokan… 203 00:49:54,024 --> 00:49:55,993 …baina lotuta gaude. 204 00:49:55,993 --> 00:49:57,761 Hemen ez da ezer aldatu. Ez dugu aurreratu. 205 00:49:57,761 --> 00:50:01,765 Zama hutsa gara buruzagientzat, estatus politikoa lortu artean. 206 00:50:01,765 --> 00:50:03,467 Hori da egia garratza. 207 00:50:03,467 --> 00:50:06,536 Ezin naiz tximu gezurti horiekin negoziatzen ibili. 208 00:50:06,536 --> 00:50:09,106 Ez dute ezer mahairatzen. Kaka putza da. 209 00:50:09,106 --> 00:50:12,576 Ez naiz zuzendariarekin hizketa zentzugabean alferrik hasiko… 210 00:50:12,609 --> 00:50:14,845 …putakume harroputz horren bulegoan. 211 00:50:14,845 --> 00:50:18,015 -Miresmen handia dizu. -Tontolapiko hutsa da, Dom. 212 00:50:18,015 --> 00:50:20,684 Espetxeburu izendatu zuten, ba! Hori gizadia iraintzea da. 213 00:50:20,684 --> 00:50:24,521 Ama Birjina laztana! Nondik ateratzen duzu indar hori? 214 00:50:24,588 --> 00:50:26,923 Kros-korrikalaria nintzen txikitan. 215 00:50:27,324 --> 00:50:33,563 Asmatu ez nik! Zuk duzu zuk hauspoa! Kros-korrikalaria! 216 00:50:33,630 --> 00:50:37,501 -Asko esaten du horrek zutaz. -Zer ba? Gustatu, eta egin! 217 00:50:37,501 --> 00:50:38,935 Hori da landaldea niretzat. 218 00:50:38,935 --> 00:50:42,005 Helmugan heldu egin behar ninduten korrika ez segitzeko. 219 00:50:42,005 --> 00:50:45,675 Gaztetxoak ginen, hiri bazterreko txakur galduak. 220 00:50:45,675 --> 00:50:48,645 Ganaduak ikara ematen zigun. Garai politak haiek. 221 00:50:48,645 --> 00:50:51,048 -Ganaduak ikara ematen zizuen? -Izugarrizko beldurra! 222 00:50:51,048 --> 00:50:55,752 Munstro haiek esnea eta haragia ematen zutela pentsatzea! Ene! 223 00:50:57,687 --> 00:51:00,457 Nire hurrengo bizitzan baserrialdean jaioko naiz. Ziur. 224 00:51:01,558 --> 00:51:05,962 Natura. Txoriak. Hori gustatzen zait. Paradisua. 225 00:51:05,962 --> 00:51:09,900 Lasaitzen ere ikasi behar zenuke. 226 00:51:09,900 --> 00:51:14,604 Bai. Beharbada. Auskalo. Ez naiz sekula saiatu. 227 00:51:15,572 --> 00:51:19,309 Martxoaren lehenean gose-greban hasiko naiz. 228 00:51:20,210 --> 00:51:23,113 Horregatik zaude hemen. Hori esan nahi nizun. 229 00:51:23,213 --> 00:51:25,649 Bai. Entzuna neukan. 230 00:51:29,119 --> 00:51:31,855 -Zure familiak ba al daki? -Jakinarazi diet. 231 00:51:31,855 --> 00:51:35,325 -Hitz egin duzu haiekin? -Bi aste barru etortzekoak dira. 232 00:51:35,525 --> 00:51:37,794 Nola uste duzu hartuko dutela? 233 00:51:38,161 --> 00:51:42,165 -Zuk zer uste duzu, Dom? -Eta zure mutikoak? 234 00:51:59,716 --> 00:52:04,754 Zer alde dago oraingoaren eta azken aldikoaren artean? 235 00:52:05,455 --> 00:52:09,059 Azken gose-grebak porrot egin zuen. Emozionala bihurtu zen. 236 00:52:09,059 --> 00:52:11,661 Zazpi gizon batera hasi ziren. 237 00:52:11,661 --> 00:52:14,865 Ahuldu zirenean, ezin zioten ahulenari hiltzen utzi… 238 00:52:14,898 --> 00:52:18,869 …eta, hala, britainiarrek ziria sartu ziguten. 239 00:52:18,969 --> 00:52:21,872 Oraingoan, bi asteko aldearekin ekingo diote gizonek. 240 00:52:21,872 --> 00:52:23,840 Hiltzen dena beste gizon batek ordezkatuko du. 241 00:52:23,840 --> 00:52:26,643 Ez gabiltza eskasian. 75 gizon prest dauzkagu. 242 00:52:26,676 --> 00:52:29,379 Jainko Jauna! 243 00:52:29,412 --> 00:52:32,215 Gaur jakinarazi da berria. 244 00:52:35,318 --> 00:52:39,856 Hiltzeko prest zaudelako da, beraz, desberdina protesta hau? 245 00:52:40,056 --> 00:52:41,558 Baliteke horrela bukatzea. 246 00:52:41,558 --> 00:52:44,361 Sinesten duzunagatik protestatzeko da gose-greba. 247 00:52:44,361 --> 00:52:48,665 Ez zara hiltzeko asmoz hasiko greban, ezta? Edo oker nago? 248 00:52:48,665 --> 00:52:53,236 Haien esku dago. Gure mezua argia da. Erabakita gaude. 249 00:52:53,236 --> 00:52:56,773 Pare bat hildako kostako da, ezta? Bospasei gizon, beharbada. 250 00:52:56,773 --> 00:53:00,744 -Baina, tira, 75 zarete. -Ez da horraino iritsiko. 251 00:53:00,777 --> 00:53:04,281 20 gizon hil ondoren, baliteke britainiarrek amore ematea. 252 00:53:04,281 --> 00:53:08,652 Baina zertarako kezkatu, zu hilda egongo zara-eta, ezta? 253 00:53:16,927 --> 00:53:20,096 Bururatu zaizu zer pasaraziko diezun mutil horiei? 254 00:53:20,096 --> 00:53:23,767 Mutil gizajo horien familiei gertatuko zaiena alde batera utzita. 255 00:53:23,767 --> 00:53:26,002 Aurre egingo diozu britainiar gobernuari… 256 00:53:26,002 --> 00:53:29,573 …errepublikanismoa gutxietsi eta tinko eutsiko dion gobernuari… 257 00:53:29,573 --> 00:53:33,210 …bost axolako baitzaizkio terroristatzat dauzkanen heriotzak. 258 00:53:33,210 --> 00:53:36,046 -Hau askoz erronka handiagoa da. -Badakit. 259 00:53:36,046 --> 00:53:38,949 Ez duzu negoziatu nahi, errendarazi egin nahi dituzu. 260 00:53:38,949 --> 00:53:40,450 -Ezta? -Hala da. 261 00:53:40,450 --> 00:53:45,255 Porrotaren ondorioz, gizon hilak, familia porrokatuak… 262 00:53:45,255 --> 00:53:47,657 …eta Errepublikar Mugimendu osoa bihozgabetua. 263 00:53:47,657 --> 00:53:51,228 Bai. Okerrenera jota, hori dena gerta liteke. Baina epe laburrean… 264 00:53:51,228 --> 00:53:52,963 -…errautsetatik berpiztuta… -Tira! 265 00:53:52,963 --> 00:53:56,433 …sortuko da belaunaldi berri bat indartsuagoa, deliberatuagoa… 266 00:53:56,433 --> 00:53:58,802 -Begira norekin ari zaren. -Gerra martxan dago. 267 00:53:58,802 --> 00:54:00,904 Ulertuko zenuela uste nuen. Arrotz bat bezala ari zara. 268 00:54:00,904 --> 00:54:03,907 Arrotzari bezala hitz egiten didazu. Ez al dut Ipar Irlanda ezagutzen? 269 00:54:03,907 --> 00:54:05,575 -Ni hemen bizi naiz. -Eutsiguzu, ba! 270 00:54:05,575 --> 00:54:10,046 Lehen gose-greban eutsi nizuen hura protesta zelako… 271 00:54:10,046 --> 00:54:13,450 …heriotzarik gabeko asmoa, eta ez negoziaziorako oztopoa… 272 00:54:13,450 --> 00:54:15,285 …ezta Tatcher errendiarazteko saioa. 273 00:54:15,285 --> 00:54:17,153 Hau erokeria da, Bobby. Erabateko hondamena. 274 00:54:17,254 --> 00:54:19,522 Zer gertatu da hemen azken lau urteetan? 275 00:54:19,522 --> 00:54:22,859 Zapalketa, umiliazioa, gure giza eskubideak deseginak… 276 00:54:22,859 --> 00:54:26,529 -Bada hori dena bukatzeko garaia. -Elkarrizketaren bidez. 277 00:54:26,529 --> 00:54:29,633 Orduan, zer? Haien eskaintza onartu, eta uniformea jantziko dugu? 278 00:54:29,633 --> 00:54:32,269 Azken lau urteek ez dutelako ezertarako balio izan? 279 00:54:32,269 --> 00:54:35,905 Hori egin dezakegu, edo ustez garen armada gisa ari gaitezke… 280 00:54:35,905 --> 00:54:37,707 …gure bizitzak gure kideen alde sakrifikatuz. 281 00:54:37,707 --> 00:54:42,412 Berriz negoziatzeko aurrerapen baten itxaropen izpirik ez duzu? 282 00:54:42,412 --> 00:54:44,781 -Hori ez da gertatuko. -Utz dezagun hori dena. 283 00:54:44,781 --> 00:54:49,286 Suizidatzeko asmoa ote duzun jakin nahi dut. 284 00:54:52,856 --> 00:54:54,991 Moralitateaz eztabaidatu nahi duzu nirekin? 285 00:54:54,991 --> 00:54:58,461 Egin behar dudana suizidioa ote den edo ez argitzeko? 286 00:54:59,462 --> 00:55:01,931 Zuk suizidioa deitzen diozu; nik, ordea, hilketa. 287 00:55:01,931 --> 00:55:04,501 Eta hori gu bion arteko beste alde txiki bat baizik ez da. 288 00:55:04,501 --> 00:55:06,903 Biok katolikoak gara. Biok errepublikarrak. 289 00:55:06,903 --> 00:55:08,805 Baina zu zure Kilrea maitean izokina harrapatzen ari zinen artean… 290 00:55:08,805 --> 00:55:11,041 …guri Rathcoole-ko gure etxea kiskali ziguten. 291 00:55:11,041 --> 00:55:12,309 Gauza askotan antzekoak gara… 292 00:55:12,309 --> 00:55:14,577 …baina sineste desberdinetara eraman gaitu bizitzak. 293 00:55:14,577 --> 00:55:16,446 -Ulertzen? -Ulertzen dizut. 294 00:55:16,446 --> 00:55:21,751 Nik badut neure sinestea. Sinplea izanik ere, indar handikoa. 295 00:55:22,319 --> 00:55:25,555 Hortaz, hilez egin nahi duzu zeure aldarrikapena? 296 00:55:26,489 --> 00:55:29,326 Britainiarren intrantsigentzia erakusteko? Zer arraio! 297 00:55:29,326 --> 00:55:30,894 Mundu guztiak daki nolakoak diren britainiarrak. 298 00:55:30,894 --> 00:55:34,130 -Ederki. -Horrek ez du zerikusirik zurekin. 299 00:55:34,130 --> 00:55:36,700 Britainiarrek mende asko daramatzate dena izorratzen! 300 00:55:36,700 --> 00:55:37,901 Gorrotoa sumatzen dizut. 301 00:55:37,901 --> 00:55:40,537 -Martiria izan nahi duzu? -Ez. 302 00:55:40,537 --> 00:55:42,105 -Ziur? -Bai. 303 00:55:42,105 --> 00:55:47,143 Wolftone, Connolly eta McSwiney goraipatzen entzun izan dizut. 304 00:55:47,210 --> 00:55:49,579 Haien historiako liburuetan idazten ari al zara zure izena? 305 00:55:49,579 --> 00:55:52,415 -Zer uste duzu, horrek axola didala? -Badakit baietz. 306 00:55:52,415 --> 00:55:54,184 Oker zaude. 307 00:55:55,652 --> 00:56:01,124 Soldaduak omen zarete, askatasunaren aldekoak, nonbait. 308 00:56:01,257 --> 00:56:03,660 Baina ez duzue bizitza estimatzen, Bobby. 309 00:56:03,660 --> 00:56:06,996 Igarri ere ez diozue egiten bizitzari. 310 00:56:07,063 --> 00:56:10,066 4 urtez horrela bizi ondoren, ez du inork uste normalak zaretenik. 311 00:56:10,066 --> 00:56:13,136 Ez dago ezer normalik zuengan. 312 00:56:13,370 --> 00:56:17,674 Errepublikar mugimendua bazter batean dago orain. 313 00:56:17,841 --> 00:56:21,511 Eta zuek, IRAkoak, bazter horretara begira zaudete. 314 00:56:21,511 --> 00:56:26,483 Gizon-emakume pila hilik, eta zuek, hala ere, ezer ikusten ez. 315 00:56:26,483 --> 00:56:29,285 Zuen erantzuna denak hiltzea denez, itsututa zaudete… 316 00:56:29,285 --> 00:56:32,288 …eta gelditzeko beldur zarete. 317 00:56:33,223 --> 00:56:36,192 Bizitzeko beldur. Hizketaren eta bakearen beldur. 318 00:56:36,192 --> 00:56:40,964 Zer litzateke Ulster mila puskatan hausten ez balego? 319 00:56:41,164 --> 00:56:43,400 Eta oraingo egoera hau… 320 00:56:43,400 --> 00:56:46,669 Errepublikar mugimenduaren etorkizuna zuen esku dago… 321 00:56:46,669 --> 00:56:50,974 …errealitatearen zentzua zeharo galdua duzuenon esku. 322 00:56:50,974 --> 00:56:53,410 Burua ondo dabilkizula uste duzu? 323 00:56:54,411 --> 00:56:57,414 24 orduz giltzapetuta, pixa eta kaka artean… 324 00:56:57,414 --> 00:57:00,216 …eta gizon asko hil ditzaketen erabakiak hartzen ari zara! 325 00:57:00,216 --> 00:57:02,786 Eraiki estatua bat Bobby Sandsi! 326 00:57:02,786 --> 00:57:06,823 Adarra jotzen didazu. Askatasunaren borrokalaria? 327 00:57:06,823 --> 00:57:09,826 Hor kanpoan bada jendea komunitatearentzat lanean. 328 00:57:09,859 --> 00:57:13,029 Eta horrelakoa izan zinen zu garai batean, ezta? 329 00:57:13,062 --> 00:57:16,065 Twinbrook-en egin zenuen lan guztia… 330 00:57:16,099 --> 00:57:20,703 Hor behar zaitugu, Bobby. Eta badakizu arrazoi dudala. 331 00:57:21,204 --> 00:57:24,140 Zer nahi duzu erantzutea, neure burua engainatzen dudala? 332 00:57:24,140 --> 00:57:26,042 Joka ari zaizkizue. Haien eskuetan ari zarete jolasean. 333 00:57:26,042 --> 00:57:29,446 -Martxan dago estrategia. -Geldi ezazu, ba. Gelditzeko esan. 334 00:57:29,512 --> 00:57:33,016 -Ez duzu ezer ulertzen. -Ez zara dei hori egiteko gai! 335 00:57:33,016 --> 00:57:35,819 Egina dago. Ezin da gelditu. 336 00:57:35,819 --> 00:57:39,989 Hor konpon! Zuretzat bizitza ez da ezer. 337 00:57:40,023 --> 00:57:42,792 Jainkoak zigortu egingo nau? 338 00:57:47,730 --> 00:57:54,170 Suizidioagatik ez bada, ergelkeriagatik zigortuko zaitu. 339 00:57:55,171 --> 00:57:59,309 Bai. Eta zu, zeure harrokeriagatik. 340 00:57:59,342 --> 00:58:02,579 Nire bizitza benetakoa delako, ez ariketa teologiko huts bat… 341 00:58:02,579 --> 00:58:05,849 …bizitzarekin zerikusia duen guztia izorratu behar duen zerbait. 342 00:58:06,616 --> 00:58:10,487 Jesukristok bazuen ardatz bat, baina begira haren dizipuluei… 343 00:58:10,487 --> 00:58:14,157 Erretorikan eta alferrikako semantikan murgilduta zabiltzate. 344 00:58:14,224 --> 00:58:17,327 Iraultzaileak behar dituzue, soldadu kultural eta politikoak… 345 00:58:17,327 --> 00:58:18,895 …bizitzari bultzada emateko, bizitzari norabidea emateko. 346 00:58:18,895 --> 00:58:22,432 -Hitz ergelak. Engainatuta zaude. -Bai, zuk hala diozu eta. 347 00:58:22,432 --> 00:58:24,968 -Zer esango du zure seme txikiak? -Zoaz pikutara! 348 00:58:24,968 --> 00:58:26,236 Berdin zaizu? 349 00:58:27,170 --> 00:58:30,740 Sentimenduen aldetik erasoko didazu? Apaiz-jokabidea, alajaina! 350 00:58:30,740 --> 00:58:32,775 -Zer esaten dizu bihotzak? -Aise asmatuko duzu. 351 00:58:32,775 --> 00:58:36,179 Zer dio zure bihotzak? Esadazu! 352 00:58:39,282 --> 00:58:43,186 Bizitza dena da niretzat. Askatasuna dena da. 353 00:58:43,286 --> 00:58:47,390 Badakit ez didazula barre egin nahi, beraz ahaztu egingo dut. 354 00:58:47,857 --> 00:58:50,493 Geldialdi bat egin beharreko unea da hau. 355 00:58:50,493 --> 00:58:53,162 Nork bere sinesteak garbi edukitzeko garaia da hau. 356 00:58:53,196 --> 00:58:57,734 Sinesten dut Irlanda bateratua gauza zuzena eta bidezkoa dela. 357 00:58:57,734 --> 00:59:01,104 Baliteke zu bezalako gizonarentzat zaila izatea hori ulertzea… 358 00:59:01,104 --> 00:59:05,475 …baina askatasun-egarriak, nire bizitza errespetatzeak… 359 00:59:05,542 --> 00:59:07,644 …eta sineste hori zorrotz maitatzeak esan nahi du… 360 00:59:07,644 --> 00:59:11,080 …gauza naizela nire zalantza guztien gainetik ikusteko. 361 00:59:11,080 --> 00:59:14,217 Ez dut bizia arriskatuko nire irtenbide bakarra delako… 362 00:59:14,217 --> 00:59:17,487 …zuzen jokatzea delako baizik. 363 00:59:21,391 --> 00:59:23,927 Horregatik deitu didazu? 364 00:59:24,561 --> 00:59:28,298 Bozgorailu bat behar duzu? Ez zaude zeure buruaz erabat ziur? 365 00:59:28,331 --> 00:59:33,770 -Zalantzan zaude? -Bai. Gizaki soil bat naiz. 366 00:59:33,937 --> 00:59:36,372 Zalantzak argitu dizkizut, beraz? 367 00:59:37,607 --> 00:59:42,145 Gidaria zara, Dom, "arimaren negozioa". 368 00:59:52,689 --> 00:59:55,425 Egon al zara Gweedore-n, Donegal-en? 369 00:59:56,292 --> 00:59:57,260 Bai. 370 01:00:05,168 --> 01:00:08,137 Ni 12 urterekin joan nintzen. 371 01:00:09,105 --> 01:00:11,741 Landako kros-lasterketa bat zegoen mutikoentzat… 372 01:00:11,741 --> 01:00:16,379 …eta Derryra gindoazen goiz batez autobusaren atzealdean. 373 01:00:16,646 --> 01:00:19,449 Gertaera handia zen. 374 01:00:19,449 --> 01:00:21,985 Nazioarteko atleta modukoak ginen… 375 01:00:21,985 --> 01:00:24,287 …Hegoaldeko mutilen kontra lehiatzekoak ginelako… 376 01:00:24,287 --> 01:00:28,124 …eta harro geunden Belfastekoak ginelako. 377 01:00:28,791 --> 01:00:32,562 Bi mutil protestanteak ziren, eta gainerakoak katolikoak ginen. 378 01:00:32,695 --> 01:00:35,131 Komunitateen arteko ekitaldi bat zen. 379 01:00:35,131 --> 01:00:38,368 Hegoaldeko jende zintzoarentzat gauza handia izango zen hura… 380 01:00:38,368 --> 01:00:42,939 …Belfasteko taldetxo xume bat errukikeriaz tratatu ahal izatea. 381 01:00:45,174 --> 01:00:49,679 Nolanahi ere, muga zeharkatzen ari ginen. 382 01:00:50,947 --> 01:00:53,983 Mutilak pop kantuak kantatzen ari ziren. 383 01:00:53,983 --> 01:00:58,087 Ni, berriz, atzealdean nengoen leihotik begira. 384 01:00:58,988 --> 01:01:03,426 Mendi artean gindoazen, Mount Errigal inguruko bazterretan. 385 01:01:04,761 --> 01:01:08,131 Bazter zoragarriak dira haiek. 386 01:01:08,131 --> 01:01:12,735 Donegalek izan behar du Irlanda osoko lekurik politena. 387 01:01:12,902 --> 01:01:14,070 Bai. 388 01:01:20,743 --> 01:01:25,915 Tira ba… Gweedore-ra iritsi ginen. 389 01:01:27,050 --> 01:01:30,820 A zer lekua! Baziren han berrehun bat mutil… 390 01:01:30,820 --> 01:01:34,624 …arropaz aldatzen eta beroketak egiten. 391 01:01:34,691 --> 01:01:36,459 Anaia kristauak ziren lehiaketa haren antolatzaileak… 392 01:01:36,459 --> 01:01:40,963 …eta belarrondoka zebiltzan mutikoekin, ordena ezarri nahian. 393 01:01:42,498 --> 01:01:46,769 Zangoak luzatzeko, korrika egitera atera zen gure taldea. 394 01:01:48,071 --> 01:01:51,541 Garagar-soroz inguratuta geunden. 395 01:01:52,575 --> 01:01:57,447 Erreka batek eta baso batek zeharkatutako haran batean. 396 01:01:59,982 --> 01:02:02,485 Debekatuta geneukan basora eta errekara hurbiltzea… 397 01:02:02,485 --> 01:02:05,488 …beraz, gu, Belfasteko mutikoak, hara joan ginen miatzera. 398 01:02:05,521 --> 01:02:10,126 Basoa eta erreka, Dom. Guretzat, hura Amazonas zen. 399 01:02:10,727 --> 01:02:13,663 Cork-eko mutiko batzuekin topo egin genuen han. 400 01:02:13,663 --> 01:02:16,566 Zirikatzen aritu zitzaizkigun gure ahoskera zela eta… 401 01:02:16,566 --> 01:02:20,470 …baina ia ezin zuten hitz egin, eta ez genien ezer ulertzen. 402 01:02:20,737 --> 01:02:23,673 Konturatuko zarenez, nagusikeriaz tratatzen gintuzten. 403 01:02:23,673 --> 01:02:26,609 Goitik behera begiratzen zigutela iruditu zitzaidan. 404 01:02:27,844 --> 01:02:33,683 Ibaira arrain bila joatea bururatu zitzaigun. 405 01:02:34,984 --> 01:02:40,123 Ibaira jaitsi ginen, ba, eta 15 zentimetro ur zegoen han. 406 01:02:40,189 --> 01:02:42,759 Zilar koloreko arraintxo batzuk zeuden han: gauza handirik ez. 407 01:02:42,825 --> 01:02:46,529 Bat-batean, haietako bat deika hasi zitzaigun beheragotik. 408 01:02:47,163 --> 01:02:51,868 Uretan, moxal bat zegoen, lauzpabost egunekoa. 409 01:02:51,868 --> 01:02:56,773 Mehe-mehea zen, grisa, eta odoletan zegoen… 410 01:02:56,806 --> 01:03:00,443 …ebaki latzak egin baitzituen harri zorrotzetan. 411 01:03:02,779 --> 01:03:06,549 Hanka hautsita zeukala ikusi genion. 412 01:03:06,616 --> 01:03:09,952 Arnasa hartzen ari zen, baina ozta-ozta zegoen bizirik. 413 01:03:11,721 --> 01:03:14,423 Zer egin behar zen erabaki nahian, hizketa handian hasi ziren… 414 01:03:14,423 --> 01:03:19,562 …beren buruak bat-batean gidaritzat ikusi zituzten mutilak. 415 01:03:19,562 --> 01:03:21,330 Buruan harrikada bat jotzeko esan zuen batek. 416 01:03:21,330 --> 01:03:25,301 Baina aurpegietan ezagun zuten beldur zirela edo ez zirela gauza. 417 01:03:25,301 --> 01:03:31,541 Dena harropuzkeria zen. Eta zaldia asko sufritzen ari zen. 418 01:03:31,908 --> 01:03:35,411 Berriketa hark guztiak ez zuen ezertarako balio. 419 01:03:36,379 --> 01:03:39,749 Orduan, apaizetako batek gu ikusi gintuen, moxala ikusi zuen… 420 01:03:39,749 --> 01:03:42,752 …eta handik ez mugitzeko agindu zigun. Akabo! 421 01:03:43,252 --> 01:03:45,488 Mutil talde batek zauritua behar zuen moxala. 422 01:03:45,488 --> 01:03:48,724 Belfasteko mutiko talde batek egurra mereziko zuen. 423 01:03:48,724 --> 01:03:51,360 Bat-batean garbi ikusi nuen: belaunikatu… 424 01:03:51,360 --> 01:03:55,264 …moxalari burutik heldu, eta ur azpian sartu nion. 425 01:03:55,264 --> 01:03:59,936 Ostikoka hasi zen, eta nik gehiago estutu nuen, ito nuen arte. 426 01:04:02,004 --> 01:04:04,574 Apaiza iritsi zen, Dom. 427 01:04:04,907 --> 01:04:09,979 Iletik tiraka, basora eraman ninduen, jipoituko ninduela eta. 428 01:04:09,979 --> 01:04:13,883 Nik banekien, ordea, zintzo jokatu nuela moxalarekin. 429 01:04:13,883 --> 01:04:17,553 Eta gauza nintzen, beraz, denen izenean zigorra hartzeko. 430 01:04:17,553 --> 01:04:22,692 Banekien irabazita neukala beste mutil guztien errespetua. 431 01:04:27,563 --> 01:04:30,666 Garbi ditut arrazoiak, Dom. 432 01:04:30,933 --> 01:04:34,103 Garbi ditut ondorio guztiak. 433 01:04:34,103 --> 01:04:39,108 Ekin egingo diot, eta ez naiz zain geratuko, ezer egin gabe. 434 01:05:14,243 --> 01:05:16,946 Utz itzazu hor, nahi baduzu. 435 01:05:16,946 --> 01:05:20,816 Ez duzu nahiko "San Joanen Gutunak" erretzea, ezta? 436 01:05:25,187 --> 01:05:28,391 Ez, nire kontzientziak ezingo luke hori jasan. 437 01:05:35,364 --> 01:05:38,467 Ez dut uste berriz ikusiko zaitudanik, Bobby. 438 01:05:39,402 --> 01:05:42,004 Ez da beharrezkoa, Dom. 439 01:09:08,711 --> 01:09:14,683 Beren kausaren ospea galduta, indarkeriaren gizonek… 440 01:09:14,683 --> 01:09:17,253 …azken hilabeteotan erabaki dute… 441 01:09:17,253 --> 01:09:21,257 …beren azken karta izan litekeena jokatzea. 442 01:09:21,490 --> 01:09:24,960 Beren buruen aurkako indarkerian ari dira… 443 01:09:24,960 --> 01:09:28,864 …hiltzerainoko gose-greba baten bitartez. 444 01:09:28,964 --> 01:09:34,937 Giza zirrararik oinarrizkoenaz baliatu dira, errukiaz,… 445 01:09:34,937 --> 01:09:41,043 …tentsioa sortzeko eta gorrotoaren sua harrotzeko. 446 01:10:11,774 --> 01:10:12,508 Lehenengo astetik… 447 01:10:12,508 --> 01:10:17,746 …hondatuz joan zaizkio gibela, giltzurrunak eta pankreasa. 448 01:10:17,947 --> 01:10:23,452 Hezurrek ere dentsitate gutxiago dute, kaltzio eta bitamina faltaz. 449 01:10:26,455 --> 01:10:28,791 Gaizki elikatuta egoteak hondamena eragin du baita ere… 450 01:10:28,791 --> 01:10:33,028 …bihotzeko giharrean, eta bihotzaren hutsegite bat sor lezake. 451 01:10:37,700 --> 01:10:41,904 Baliteke ezkerreko bentrikuluak %70 txikitzea bere ohiko tamaina. 452 01:10:44,139 --> 01:10:49,144 Azukre-gorabeherak odolean, energia gutxi eta gihar-ahuldura. 453 01:10:50,813 --> 01:10:54,683 Ultzera gastrointestinalak izango ditu hesteetako horma estutzean… 454 01:10:54,683 --> 01:10:59,088 …eta hemorragiak izango ditu muki-mintzaren azpian. 455 01:10:59,688 --> 01:11:03,325 Aldaketa degeneratiboak izango ditu hesteetako muki-mintzean… 456 01:11:03,325 --> 01:11:06,695 …eta gorputzeko beste organo guztietan, jakina. 457 01:18:00,909 --> 01:18:03,745 ULSTERREN DEFENTSA ELKARTEA 458 01:21:12,267 --> 01:21:15,103 -Izena? -Rosaleen Sands. 459 01:21:18,673 --> 01:21:21,710 -Izena? -John Sands. 460 01:23:30,538 --> 01:23:34,542 Jendea galdezka aritzen zaigu ea nor garen. 461 01:23:34,542 --> 01:23:37,045 -Ea nor garen. -Bobby! Bobby! 462 01:23:37,045 --> 01:23:41,182 Eta ea nongoak garen. Ea nongoak garen. 463 01:23:41,383 --> 01:23:44,953 Eta hau erantzuten diegu: 464 01:23:45,053 --> 01:23:48,256 Belfastekoak gara, Belfastekoak gara. 465 01:23:48,490 --> 01:23:52,060 Belfast indartsua, Belfast indartsua. 466 01:23:52,060 --> 01:23:55,897 Eta ezin badigute entzun, ezin badigute entzun… 467 01:23:55,897 --> 01:24:00,068 …ozenago oihukatuko dugu, ozenago oihukatuko dugu. 468 01:27:04,118 --> 01:27:08,890 Bobby Sands 66 eguneko gose-grebaren ondoren hil zen. 469 01:27:11,092 --> 01:27:13,962 Tarte horretan, britainiar legebiltzarrerako hautatu zuten… 470 01:27:13,962 --> 01:27:17,565 …Fermanagh eta South Tyrone barrutien ordezkari. 471 01:27:19,734 --> 01:27:25,907 Gose-grebak 7 hilabete iraun zuen. 9 gizon gehiago hil ziren. 472 01:27:27,875 --> 01:27:31,145 Paramilitarrek 16 espetxezain hil zituzten… 473 01:27:31,145 --> 01:27:34,082 …"Mantak" eta "Garbiketarik gabeko" protestek iraun zuten artean. 474 01:27:36,017 --> 01:27:37,318 Hurrengo hilabeteetan… 475 01:27:37,318 --> 01:27:41,256 …eskatutako guztia eman zien britainiar gobernuak presoei… 476 01:27:41,256 --> 01:27:44,459 …estatus politikoa formalki aitortu gabe, ordea. 477 01:31:09,530 --> 01:31:11,933 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz