1 00:00:00,200 --> 00:00:02,880 2008ko krisi finantzarioaren garaian, 2 00:00:03,080 --> 00:00:07,080 nire azken filma egiten ari nintzela, “Versailleseko erregina”, 3 00:00:07,320 --> 00:00:10,400 pentsatzen hasi nintzen bazegoela lotura bat... 4 00:00:10,600 --> 00:00:14,760 90.etik hona bildutako argazki eta erreportaje guztien artean. 5 00:00:14,960 --> 00:00:17,200 Eta kontakizun bat osa nezakeela... 6 00:00:17,400 --> 00:00:19,480 zenbat aldatu garen erakusteko. 7 00:00:19,840 --> 00:00:22,440 BAKARRIZKETA LAUREN GREENFIELD-EKIN 8 00:00:22,600 --> 00:00:25,200 LAUREN GREENFIELD ARGAZKILARIA ETA ZINEMAGILEA DA, 9 00:00:25,440 --> 00:00:27,000 ETA "GENERATION WEALTH"-EN ZUZENDARIA 10 00:00:27,400 --> 00:00:31,040 Umeei handitan zer izan nahi zuten galdetzen nienean... 11 00:00:31,280 --> 00:00:36,160 harrituta uzten ninduten gehienek “Aberatsa eta ospetsua” erantzutean. 12 00:00:36,480 --> 00:00:40,720 Amerikar ametsa zenbat aldatu den pentsarazi zidan horrek, 13 00:00:41,000 --> 00:00:47,000 eta nola igaro garen neurritasuna, lan gogorra eta disziplina balioestetik... 14 00:00:47,240 --> 00:00:50,880 ospea, handikeria eta narzisismoa lehenestera. 15 00:00:51,600 --> 00:00:53,760 Konexioak ikusten hasi nintzen, 16 00:00:54,040 --> 00:00:57,960 eta genero auzia azaldu zen ohartu nintzenean gakoa... 17 00:00:58,200 --> 00:01:01,440 emakumeen gorputzen merkantilizazioa zela, 18 00:01:01,720 --> 00:01:05,400 eta prezio azkena, gizakiaren merkantilizazioa... 19 00:01:05,640 --> 00:01:08,120 eta kapitalismoaren degradazioa. 20 00:01:09,080 --> 00:01:12,320 Hori guztia emakumeen gorputzetan ikusi nuen. 21 00:01:12,600 --> 00:01:13,760 Continuum bat da: 22 00:01:13,960 --> 00:01:18,360 neskek oso gaztetatik ikasten dute gorputzak ematen diela balioa, 23 00:01:18,640 --> 00:01:20,680 gorputza diru-sarrera bat dela. 24 00:01:20,920 --> 00:01:23,080 Argazki askotan jaso dut hori. 25 00:01:23,320 --> 00:01:27,960 Hiru-lau urtekin jolasteko janzten dituzten arropetatik hasi... 26 00:01:28,200 --> 00:01:30,520 eta continuum-a luzatu egiten da, 27 00:01:30,760 --> 00:01:34,880 argazki eta filmetako janzkera asaldagarri eta sexy-raino, 28 00:01:35,080 --> 00:01:37,560 eta sexu-lanaren idealizazioraino. 29 00:01:37,800 --> 00:01:41,880 15 urteko neska gazte batek aitortu zidan edozer izatekotan... 30 00:01:42,080 --> 00:01:45,160 toplees dantzaria izan nahi zuela, hori lortuz gero, 31 00:01:45,400 --> 00:01:47,920 beste edozer izateko gauza izango baitzen. 32 00:01:48,160 --> 00:01:51,680 Zure balio nagusia gorputza bada, zaindu egin beharko duzu. 33 00:01:51,920 --> 00:01:56,280 Nolako neurri drakoniarrak ezartzen dizkieten emakumeei... 34 00:01:56,520 --> 00:02:00,240 finantza botereek, betiko gaztetasunaren bilaketan! 35 00:02:00,920 --> 00:02:03,760 Kapitalismoa ziurtasun-gabeziez baliatzen da, 36 00:02:04,040 --> 00:02:06,560 eta neskek eta emakumeek asko dituzte, 37 00:02:06,800 --> 00:02:11,720 batez ere beren gorputzari dagokionez. Horrek zaurgarri egiten ditu. 38 00:02:12,000 --> 00:02:15,880 Baina zaurgarritasun hori haur eta pobreengan ere ikusi dut, 39 00:02:16,160 --> 00:02:18,960 eta amerikar ametsa bizi-helburutzat hartu duten... 40 00:02:19,240 --> 00:02:21,480 beste herrialde batzuetako pertsonengan. 41 00:02:21,720 --> 00:02:23,880 Hala, neskak kasu-azterketa bihurtu ziren, 42 00:02:23,880 --> 00:02:27,480 kapitalismoak ziurtasun-gabeziak nola baliatzen dituen aztertzeko. 43 00:02:27,720 --> 00:02:31,400 Izan ere, horrek ateak zabaltzen baitizkio kontsumismoari: 44 00:02:31,680 --> 00:02:36,400 sinetsarazi jendeari akastunak direla eta kontsumitzaile ero bihurtzen dira. 45 00:02:36,640 --> 00:02:39,400 Akatsak konponduko dizkien produktuaren bila doaz, 46 00:02:39,640 --> 00:02:43,160 baina aurkitutakoan, hara non badagoen beste produktu hobe bat! 47 00:02:43,400 --> 00:02:47,160 Eusko Jaurlaritzak-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak