1 00:03:41,721 --> 00:03:44,057 Baina, Hannah, nola defenda dezakezu? 2 00:03:44,023 --> 00:03:46,192 Ez naiz bera defendatzen ari. 3 00:03:46,759 --> 00:03:50,697 Ez duzu ahaztuko zure senarra zuregatik dela nire laguna. 4 00:03:50,763 --> 00:03:53,066 Ez ditut lagunak hain erraz uzten. 5 00:03:53,233 --> 00:03:56,236 Jim hegazkin istripu batean hilko balitz ere… 6 00:03:56,236 --> 00:03:59,505 …sekula ez nintzateke Bowdenen ondora itzuliko. 7 00:03:59,505 --> 00:04:00,873 Hori garbi dago. 8 00:04:00,907 --> 00:04:05,245 Bowden gaixoak badaki ezin dizula beste gizon bat maitatzea eragotzi. 9 00:04:05,245 --> 00:04:06,346 Ez da ergela. 10 00:04:06,446 --> 00:04:08,715 Zergatik eragotzi nahi du, ba, gure dibortzioa? 11 00:04:08,781 --> 00:04:12,285 Zeren eta egoera horretan erabat naturala baita… 12 00:04:12,318 --> 00:04:14,854 …jendeak imajinatzea edo espero izatea, gutxienez… 13 00:04:15,021 --> 00:04:16,789 …boterea izateko aukeraren bat baduela. 14 00:04:16,856 --> 00:04:18,524 Hans Jonas telefonoan. 15 00:04:18,591 --> 00:04:21,294 Orain, ez. Gero deituko diot. 16 00:04:25,064 --> 00:04:28,301 O, Mary, ederrak dira. Eskerrik asko. 17 00:04:30,470 --> 00:04:33,439 Ez dakit nola sinesten diozun berak gaur egun esandako ezer. 18 00:04:33,473 --> 00:04:36,743 Fidatuko zinen berataz, 15 urtez berarekin ezkonduta egoteko. 19 00:04:36,776 --> 00:04:38,344 Sekula ez naiz berataz fidatu. 20 00:04:38,411 --> 00:04:41,481 Miller irakaslea Connecticutetik. Presakakoa omen da. 21 00:04:41,581 --> 00:04:44,083 -Zure ikasketa-programaz da. -Jarri hitzordu bat telefonoz. 22 00:04:44,117 --> 00:04:45,585 Biharko. 23 00:04:45,752 --> 00:04:47,987 Eta deskonektatu telefono hori! 24 00:04:50,490 --> 00:04:54,994 Ez badituzu gizonak diren bezala hartzen, bakarrik geratuko zara. 25 00:04:55,094 --> 00:04:58,431 -Jim ere ez duzu aldatuko. -Ez dut aldatu nahi. Perfektua da. 26 00:04:58,464 --> 00:04:59,565 Perfektua? 27 00:05:01,067 --> 00:05:03,536 Zure nobeletako gizonak ez dira perfektuak. 28 00:05:03,569 --> 00:05:05,705 Benetako gizonak zergatik ote dira hobeak? 29 00:05:05,738 --> 00:05:07,774 -Hori Heinrich zen. -O, ez! 30 00:05:08,174 --> 00:05:10,877 Hori da erantzungo nukeen dei bakarra. 31 00:05:10,977 --> 00:05:15,548 Ez zintuen traba egin nahi, zure Mary maitea hemen egonda. 32 00:05:15,782 --> 00:05:18,518 -Noiz etorriko da etxera? -Han pasatuko du gaua. 33 00:05:18,885 --> 00:05:21,521 Goizean goiz bilera bat du ikasle batekin. 34 00:05:23,823 --> 00:05:25,191 Mila esker, Lotte. 35 00:05:29,562 --> 00:05:33,900 Ez dago inon goizean goiz bilduko den ikaslerik. 36 00:05:34,167 --> 00:05:35,401 Mary, ez hasi. 37 00:05:35,401 --> 00:05:38,438 Ni jeloskorregia nintzateke zure Heinrich xarmantarentzat. 38 00:05:38,471 --> 00:05:39,405 Ondo da. 39 00:05:39,439 --> 00:05:42,542 Denok ezin gara zu bezalako berlindar basatiak izan. 40 00:05:44,344 --> 00:05:47,347 Basatiak, gure maitaleekin ezkontzen ez garelako? 41 00:05:47,413 --> 00:05:49,649 Ni ez naiz denekin ezkondu. 42 00:05:50,883 --> 00:05:52,185 Baina ia-ia. 43 00:06:35,528 --> 00:06:40,233 "Israelek buruzagi nazi bat harrapatu du". 44 00:06:48,975 --> 00:06:51,577 Ez dut gau osoan lo egin. 45 00:06:54,247 --> 00:06:57,216 Ez dugu horretaz oraintxe hitz egin beharrik. 46 00:06:57,283 --> 00:06:58,785 Egunkaria irakurri duzu? 47 00:07:00,186 --> 00:07:02,855 Hasieratik bukaeraraino, irakasle andrea. 48 00:07:02,955 --> 00:07:05,591 Jerusalemen egin nahi diote epaiketa! 49 00:07:05,625 --> 00:07:07,827 Bestela zertarako bahituko zuen Mossadek? 50 00:07:07,994 --> 00:07:09,595 Ondo iruditzen zaizu? 51 00:07:09,662 --> 00:07:13,166 Hobe Buenos Airesen bertan tiroka hil balute. 52 00:07:13,232 --> 00:07:17,537 -Baina, orduan… -Kaixo esatea ahaztu zaizu. 53 00:07:21,040 --> 00:07:22,108 Kaixo. 54 00:07:22,175 --> 00:07:24,076 Ikerketen arabera… 55 00:07:24,143 --> 00:07:27,747 …Adolf Eichmannek Hego Amerikara ihes egin ahal izan zuen… 56 00:07:27,780 --> 00:07:31,651 …Vatikanok emandako Gurutze Gorriaren pasaporte batekin. 57 00:07:31,684 --> 00:07:35,288 Ez! Aita Santuak inoiz ez lioke nazi bati ihes egiten lagunduko. 58 00:07:35,354 --> 00:07:38,391 Ez, katoliko ona zelako lagundu zion. 59 00:07:38,458 --> 00:07:41,060 Baina Jainkoak ez dio ihes egiten utzi. 60 00:07:41,160 --> 00:07:44,063 Jainkoak, ez. Baina alemanek, bai. 61 00:07:44,197 --> 00:07:47,300 Ikusiko duzu. Ez dira hura estraditatzen saiatuko. 62 00:07:47,366 --> 00:07:49,469 SSko ofizial ohia… 63 00:07:49,569 --> 00:07:54,207 …Arratoi Lerroan zehar joan zen, hala deitzen zaio espioien giroan. 64 00:07:54,707 --> 00:07:58,177 Eichmannek Genoan hartu zuen pasaporte faltsua… 65 00:07:58,177 --> 00:08:01,414 …eta han italiar ontzi batean ontziratu zen Buenos Airesera. 66 00:08:01,481 --> 00:08:05,351 "Ulertuko didazue zergatik joan nahi dudan Eichmannen epaiketara". 67 00:08:05,384 --> 00:08:08,488 "1933an irten nintzen Alemaniatik eta Nuremberg galdu nuen". 68 00:08:08,488 --> 00:08:10,590 "Ez dut sekula nazirik ikusi… 69 00:08:11,057 --> 00:08:12,725 Ez, itxaron. 70 00:08:12,792 --> 00:08:16,395 "Ez dut inoiz jende hori hezur eta mami ikusi". 71 00:08:16,529 --> 00:08:17,897 "Jende hori hezur eta mami." 72 00:08:17,997 --> 00:08:20,399 -Hori hobeto dago. -Hobeto, bai. 73 00:08:29,308 --> 00:08:34,180 Hara! Hannah Arendt bera guretzat kazetari lanak egin nahian! 74 00:08:34,247 --> 00:08:38,951 A zer pribilegioa goi mailako aleman-judu emigratu bat epaiketan! 75 00:08:38,951 --> 00:08:41,454 -Horretan ez dago zalantzarik. -Nor ari da bere burua eskaintzen? 76 00:08:41,521 --> 00:08:45,358 Berak ere arren eskatu behar luke "New Yorker"en idaztea. 77 00:08:45,391 --> 00:08:49,195 "Totalitarismoaren jatorriak" idatzi zuen, Frances. 78 00:08:49,328 --> 00:08:50,930 Zarata handiko izenburua! 79 00:08:50,997 --> 00:08:54,233 XX. mendeko libururik garrantzitsuenetako bat da. 80 00:08:54,300 --> 00:08:55,735 Irakur ezazu. 81 00:08:57,136 --> 00:09:00,540 Ez da europar filosofo horietako bat izango, ezta? 82 00:09:00,573 --> 00:09:05,878 III. Reichaz berak idatzi zuen aurrenik. 83 00:09:06,078 --> 00:09:08,047 Lan bikaina zen, baina abstraktua. 84 00:09:08,714 --> 00:09:10,883 Ulertzen dut zergatik joan nahi duen hara. 85 00:09:11,651 --> 00:09:14,787 Filosofoek ez dituzte epeak betetzen. 86 00:09:16,188 --> 00:09:18,591 Deituiozu orain. 87 00:09:24,230 --> 00:09:26,632 Nahitaez egin behar duzu hori? 88 00:09:27,800 --> 00:09:30,570 Gogoratzen duzu zer-nolako zirrara eragin zigun… 89 00:09:30,836 --> 00:09:35,007 …Europako albiste ikaragarriak jakiteak? 90 00:09:36,075 --> 00:09:39,011 Zer-nolako hondamena eragin zizun? 91 00:09:42,248 --> 00:09:47,787 Neure buruari ez diot inoiz barkatuko aukera hau ez baliatzea. 92 00:10:13,245 --> 00:10:18,551 Gursetik ihes eginik bizkorra eta ausarta nintzela esan zenien denei. 93 00:10:18,684 --> 00:10:20,686 Eta hala izan zinen, laztana. 94 00:10:21,354 --> 00:10:25,658 Emakume asko han geratu ziren, senarrek aurkituko ez zituztelako… 95 00:10:25,758 --> 00:10:28,194 …kanpamentutik ihes egiten bazuten. 96 00:10:28,294 --> 00:10:31,464 Nik nonahi aurkituko zintudan. 97 00:10:31,631 --> 00:10:33,332 Beharbada, ez. 98 00:10:35,534 --> 00:10:38,471 Uda beroa zen artean… 99 00:10:39,438 --> 00:10:43,576 …itxaropena genuen hura laster bukatuko zela. 100 00:10:44,777 --> 00:10:46,746 Baina gero… 101 00:10:46,846 --> 00:10:48,581 …itxaronaldia… 102 00:10:49,181 --> 00:10:53,352 Gero eta emakume gehiago utzikerian erori ziren, orrazteari utzita… 103 00:10:53,386 --> 00:10:55,888 …beren buruak garbitzeari utzita. 104 00:10:56,188 --> 00:10:58,424 Lasto zakuen gainean etzanda zeuden. 105 00:10:58,491 --> 00:11:00,660 Kemena eman nahi izan nien. 106 00:11:00,760 --> 00:11:04,597 Batzuetan, zorrotz; besteetan, adiskidetsu. 107 00:11:07,166 --> 00:11:09,568 Baina, arratsalde batean… 108 00:11:11,671 --> 00:11:16,809 …euria egin zuen egun osoan, eta lasto zakuak desegiten ari ziren. 109 00:11:19,245 --> 00:11:22,448 Bat-batean kemen guztia galdu nuen. 110 00:11:23,749 --> 00:11:26,352 Neka-neka eginda nengoen. 111 00:11:28,421 --> 00:11:30,890 Hain jota nengoen… 112 00:11:32,058 --> 00:11:34,627 …non alde egin nahi nuen… 113 00:11:35,428 --> 00:11:37,863 …mundutik… 114 00:11:38,731 --> 00:11:40,766 …hura hainbeste maite nuen arren. 115 00:11:48,307 --> 00:11:49,942 Eta orduan… 116 00:11:51,444 --> 00:11:54,146 …nire aurrean ikusi zintudan. 117 00:11:55,614 --> 00:11:58,517 Nire bila ibiliko zinen… 118 00:12:00,219 --> 00:12:03,589 …eta ez ninduzun aurkituko. 119 00:12:06,726 --> 00:12:12,164 Orain ulertzen duzu zergatik ez dudan zu joatea nahi? 120 00:12:22,074 --> 00:12:24,410 "Summis cum gratulationibus". 121 00:12:25,144 --> 00:12:28,214 Hannah… primeran! Galdetu egin diezu? 122 00:12:28,280 --> 00:12:30,015 Eta baietz esan dizute? 123 00:12:30,116 --> 00:12:32,518 Bai. Horra zer sinplea. 124 00:12:32,618 --> 00:12:34,754 Dena sinplea da jenio batentzat. 125 00:12:34,820 --> 00:12:36,322 Ez esajeratu. 126 00:12:36,388 --> 00:12:38,290 Irakasten jarraituko ahal duzu! 127 00:12:38,390 --> 00:12:42,128 Izango duzue horren berri tribua etortzen denean. 128 00:12:44,764 --> 00:12:48,267 Bidaia horrek beldurtuta nauka. 129 00:12:48,267 --> 00:12:50,703 Zurekin joan nahi nuke. 130 00:12:50,770 --> 00:12:53,506 O, Hans, hori zoragarria litzateke! 131 00:12:55,775 --> 00:12:57,676 Sua nahi duzu, Arendt andrea? 132 00:12:57,777 --> 00:13:00,646 -Mila esker. -Ez horregatik. 133 00:13:16,529 --> 00:13:19,899 Nixon zakur amorratu bat zen, baina kemena galdu du. 134 00:13:19,965 --> 00:13:22,501 Eskola ume bat dirudi, besteen begiko izan nahian. 135 00:13:22,535 --> 00:13:24,670 Kennedyren onarpena ere nahi du. 136 00:13:24,737 --> 00:13:28,874 Nixon gezurtia da. Estrategia da. Bere karrerak bakarrik axola dio. 137 00:13:28,908 --> 00:13:30,075 Horregatik irabaziko du. 138 00:13:30,109 --> 00:13:36,148 Ez. Nixon kalkulatzailea da, baina Kennedy gaztea eta argia da. 139 00:13:36,182 --> 00:13:38,450 Eta horrexek axola du babak etxetik ateratzerakoan. 140 00:13:38,517 --> 00:13:41,654 "Babak eltzetik", Hannah, ez "babak etxetik". 141 00:13:41,720 --> 00:13:43,889 Hans eta Lore izango dira. 142 00:13:43,956 --> 00:13:46,926 Ondo da: "Babak eltzetik". 143 00:13:47,159 --> 00:13:49,361 Ingelesa bigarren mailako biolina da guretzat. 144 00:13:49,395 --> 00:13:52,965 Hannah Stradivariusa jotzen entzun nahi baduzu, alemana ikas ezazu. 145 00:13:52,998 --> 00:13:55,267 -Zuzentzeko eskatu dit. -Ez da posible. 146 00:13:55,668 --> 00:13:57,937 Beste norbaitek eskatuko zizun. 147 00:13:57,970 --> 00:14:00,906 -Trena berandu iritsi da. -Jakina. 148 00:14:01,574 --> 00:14:03,342 Aitzakia ezaguna da hori. 149 00:14:03,709 --> 00:14:05,611 Denak hemen daude. 150 00:14:08,447 --> 00:14:10,216 Pozten naiz zuek etorri izanaz! 151 00:14:14,253 --> 00:14:18,891 Hona tribuko azken kidea. Miller irakaslea, Hans eta Lore Jonas. 152 00:14:18,958 --> 00:14:22,494 -Atsegin handia da zu ezagutzea. -Miller irakaslea, ohore handia da. 153 00:14:22,528 --> 00:14:24,864 Hannahek dio zu omen zarela bere lagunik zaharrena eta maiteena. 154 00:14:24,897 --> 00:14:26,866 Zaharrena, bai, baina maiteena, ez. 155 00:14:26,866 --> 00:14:29,768 -Heinrich ni baino zaharragoa da. -Eta itxura hobea du. 156 00:14:29,869 --> 00:14:32,104 Elkarren ezagunak zineten Alemanian? 157 00:14:32,137 --> 00:14:35,808 Europan "lagun zaharra" duela 10 minutuko laguna da. 158 00:14:35,875 --> 00:14:39,945 1920ko urteetan, Heideggeren ikasle zirenean ezagutu zuten elkar. 159 00:14:40,012 --> 00:14:43,082 Ez esan nire izena nazi horrenarekin batera. 160 00:14:43,382 --> 00:14:45,017 Hemen, ez, Hans. 161 00:14:45,317 --> 00:14:49,154 Martin Heidegger nahasgarriaren ikasleak izan zineten denak? 162 00:14:49,255 --> 00:14:51,457 Ni institutuan nengoen oraindik. 163 00:14:51,557 --> 00:14:53,893 Ez al zinen irakaslea Barden? 164 00:14:53,959 --> 00:14:57,563 Pentsalari originalek ez dute titulurik behar, Miller ikaslea. 165 00:14:58,364 --> 00:15:01,967 Hannahi, Jerusalemera egingo duen bidaiaren ohorez. 166 00:15:02,501 --> 00:15:03,702 Eskerrik asko, Hans. 167 00:15:03,903 --> 00:15:05,771 Ez dira oporrak, Hans. 168 00:15:05,971 --> 00:15:07,806 Lotte, xanpaina. 169 00:15:11,243 --> 00:15:13,612 Gauza asko entzun ditut zutaz. 170 00:15:13,812 --> 00:15:16,849 Ohore handia da niretzat nire unibertsitateko lankide batek… 171 00:15:16,882 --> 00:15:21,120 …historiaren lekuko izateko aukera handi hau izan dezan. 172 00:15:21,320 --> 00:15:23,956 -Faltan botako zaitugu. -Eskerrik asko. 173 00:15:25,257 --> 00:15:29,161 Zoragarria da, Hannah, zu… 174 00:15:29,295 --> 00:15:33,232 …gutako bat, epaiketa handi horretan egotea. 175 00:15:33,299 --> 00:15:35,935 Ez da epaiketa handi bat. Ilegala da. 176 00:15:36,769 --> 00:15:40,039 Israeldar zerbitzu sekretuen bahiketa ilegala izan da! 177 00:15:40,072 --> 00:15:44,109 Israelek naziak epaitzeko betebehar sakratua du. 178 00:15:44,209 --> 00:15:46,979 Betebehar sakratua? Hans, "meshugga" zaude. 179 00:15:46,979 --> 00:15:50,015 Bizirik atera ziren judu gehienak han bizi dira, ordea. 180 00:15:50,049 --> 00:15:53,585 Eta aurrez aurre ikusi nahi dute kriminal hori. 181 00:15:53,986 --> 00:15:55,587 -Aurrez aurre! -Barkatu. 182 00:15:56,288 --> 00:15:58,590 Arrastaka joango dira denak epaiketara! 183 00:15:58,824 --> 00:16:00,526 Lekuko izango dira. 184 00:16:00,592 --> 00:16:02,628 -Urteak beharko dira. -Epaiketa hori… 185 00:16:02,661 --> 00:16:04,430 Zenbat ke! 186 00:16:04,496 --> 00:16:07,533 -Ez duzu ezer ulertzen? -Alemana bazenekiela uste nuen. 187 00:16:07,633 --> 00:16:10,569 Primeran irakurtzen dut, baina azkarregi hitz egiten ari dira. 188 00:16:10,903 --> 00:16:13,872 Israelgo estatua existitu ere ez zen egiten. 189 00:16:13,973 --> 00:16:15,207 Zoritxarrez. 190 00:16:15,607 --> 00:16:18,610 Gerra deklaratuko zion Hitlerri, Ingalaterrak eta Frantziak bezala. 191 00:16:18,610 --> 00:16:20,779 Gu, ordea, han egon ginen! 192 00:16:20,879 --> 00:16:24,984 Nazien aurka boluntario borrokatu ginen britainiar armadan. 193 00:16:24,984 --> 00:16:27,686 1944an Brigada Juduan geunden. 194 00:16:27,753 --> 00:16:30,990 -Ni eta israeldar kementsu asko. -Badakite hori. 195 00:16:31,023 --> 00:16:35,694 Heinrichek ez daki zer den sinesteak armen bidez defendatzea. 196 00:16:35,728 --> 00:16:37,763 Emigratu egin behar izan zuen horiengatik! 197 00:16:38,063 --> 00:16:40,733 Beste askok bezala. Ez da hainbesterako. 198 00:16:40,866 --> 00:16:43,702 Inork ez du zure kemena zalantzan jartzen, Hans. 199 00:16:43,736 --> 00:16:46,772 Hannahek beti dioenez, soldadu gisa miresmen handia zizun. 200 00:16:46,872 --> 00:16:48,841 Ez bakarrik soldadu gisa. 201 00:16:48,907 --> 00:16:49,875 Lotte! 202 00:16:50,376 --> 00:16:54,113 Eichmann Nurembergen epaitu behar zuten, baina ihes egin zuen. 203 00:16:54,213 --> 00:16:57,249 -Horrela pirata bihurtu zen. -Esaiguzu zer esaten ari diren. 204 00:16:57,316 --> 00:16:59,818 Ziur nago nahiago duzula Hannahrengandik entzun. 205 00:17:00,953 --> 00:17:03,722 Nazioarteko auzitegi batek epaitu behar luke, beraz. 206 00:17:03,856 --> 00:17:05,624 -Hori ez da existitzen. -Hain zuzen! 207 00:17:05,657 --> 00:17:08,027 Epaiketa zuk diozun bezala egiten bada… 208 00:17:08,327 --> 00:17:11,764 Berlingo komunista ohi sutsu horietako bat da. 209 00:17:11,797 --> 00:17:13,532 -Judua? -Ez. 210 00:17:13,632 --> 00:17:15,667 Baina amaieraraino izan zen Rosa Luxemburgen jarraitzailea. 211 00:17:15,701 --> 00:17:18,537 Hori filosofia-doktoretza bat baino hobea da. 212 00:17:18,637 --> 00:17:21,807 Ezin da historia epaitu, gizon bakar bat bakarrik epaitu daiteke. 213 00:17:22,241 --> 00:17:25,144 Izan ere. Gizon bat epaituko dute. Hilketagatik. 214 00:17:25,144 --> 00:17:26,478 Bikote bitxia. 215 00:17:27,713 --> 00:17:30,616 Zoragarriak dira. Munduko bikoterik zoriontsuena. 216 00:17:30,649 --> 00:17:32,785 Eta hori frogatu egin behar da… 217 00:17:32,918 --> 00:17:36,989 Zernahi ere esaten ari zaretela, bat nator zuekin. 218 00:17:37,856 --> 00:17:41,126 Orain, denok ingelesez, mesedez. 219 00:17:41,193 --> 00:17:42,895 Barkatu, Mary. 220 00:17:43,128 --> 00:17:45,464 Osasuna. 221 00:17:46,198 --> 00:17:48,133 Laster arte. 222 00:17:50,702 --> 00:17:53,072 -Adieu, Charlotte. -Adieu. 223 00:17:53,772 --> 00:17:56,475 -Mila esker, laztana. -Laster arte. 224 00:17:56,742 --> 00:17:59,578 Oso gogorrak izan gara Hansekin. Barkamena eskaiozu nire partetik. 225 00:17:59,678 --> 00:18:02,648 -Beti esaten duzu hori. -Badakit. 226 00:18:03,182 --> 00:18:07,920 -Campusean ikusiko zaitut. -Mila esker etortzeagatik. Agur. 227 00:18:09,321 --> 00:18:12,324 Kontuz ibili ekaitzarekin. 228 00:18:12,424 --> 00:18:14,093 Izugarria da. 229 00:18:18,730 --> 00:18:20,799 Oso dibertigarria da… 230 00:18:20,966 --> 00:18:24,136 …gure Hans txit argia zirikatzea. 231 00:18:24,436 --> 00:18:27,406 Zu infernura bidaltzeak asko pozten duelako, bereziki. 232 00:18:30,576 --> 00:18:34,146 Zu zara zu! 233 00:19:02,040 --> 00:19:03,175 Hannah! 234 00:19:04,209 --> 00:19:05,511 Hemen jartzen du: 235 00:19:05,944 --> 00:19:08,013 Inaugurazio hitzaldian, eskerrak eman zizkion Führerari. 236 00:19:08,046 --> 00:19:09,648 HEIDEGGER, ALDERDIKO KIDEA 237 00:19:11,250 --> 00:19:14,520 Gero, "Horst-Wessel-Lied" kantatu zuten. 238 00:19:39,178 --> 00:19:40,946 Kaixo, "Klaps". 239 00:19:41,046 --> 00:19:42,748 Kaixo, "Stups". 240 00:19:45,050 --> 00:19:47,219 Nirekin etorriko al zara? 241 00:20:48,814 --> 00:20:51,783 Hannah! Nire Hannah! 242 00:21:02,794 --> 00:21:04,129 Jerusalem… 243 00:21:04,263 --> 00:21:07,466 -…zure maitea. -Bai. 244 00:21:11,803 --> 00:21:14,106 Zer moduz dago Heinrich? 245 00:21:14,806 --> 00:21:17,376 -Zintzoa da zurekin? -Bai. 246 00:21:18,744 --> 00:21:21,113 Zintzoegia, batzuetan. 247 00:21:21,313 --> 00:21:24,750 Faltan botatzen dut berarekin eztabaidatzea. 248 00:21:24,816 --> 00:21:29,021 Laster ez dut nire bidea ikusiko bizitza modernoaren labirintoan. 249 00:21:29,054 --> 00:21:32,324 Liskarra izan dut berarekin bidaia hau dela eta. 250 00:21:32,524 --> 00:21:37,696 Beldur da hona etortzeak ez ote nauen "garai ilunetara" eramango. 251 00:21:37,763 --> 00:21:41,300 Epaiketa hau oso garrantzitsua da guretzat. 252 00:21:41,800 --> 00:21:45,704 Eta zu indartsua zara, nire Hannah. Hala izan zara beti. 253 00:21:45,737 --> 00:21:48,807 Eta kementsua. Oso kementsua. 254 00:21:49,141 --> 00:21:51,009 Zer moduz zaude zu? 255 00:21:51,977 --> 00:21:56,014 -Zer moduz daukazu bihotza? -Petral samar. 256 00:21:56,415 --> 00:22:02,354 Ez da inoiz ohitu bizi garen mundura. 257 00:22:04,523 --> 00:22:09,027 Israel zu baino azkarrago zahartu da, nire Hannah txikia. 258 00:22:10,329 --> 00:22:14,766 Seme-alaba asko edukiko zenituela pentsatu izan dut beti. 259 00:22:14,833 --> 00:22:17,336 O, Jenny! Hasteko, behartsuegiak ginen… 260 00:22:17,402 --> 00:22:19,504 …eta dirua eduki genuenean… 261 00:22:19,538 --> 00:22:21,540 …zaharregiak ginen. 262 00:22:21,740 --> 00:22:24,543 Hemengo jende asko behartsua da, baina umeak edukitzen dituzte. 263 00:22:24,876 --> 00:22:28,380 Umeak garrantzitsuak dira. Nazio gazte bat gara. 264 00:22:28,380 --> 00:22:31,049 Bazenuen gu bisitatzeko ordua. 265 00:22:31,416 --> 00:22:33,919 -Ez da bisitan etorri. -Ikusten? 266 00:22:34,353 --> 00:22:36,555 Etxetik bota nahi nau! 267 00:22:36,588 --> 00:22:40,459 Zu piztia horregatik etorri izanak ematen dit pena. 268 00:22:40,592 --> 00:22:43,428 Horregatik daukate kaiola batean. 269 00:22:43,495 --> 00:22:45,931 -Kaiola batean? -Kristalezkoa da. 270 00:22:45,997 --> 00:22:47,733 Bera gugandik babesteko. 271 00:23:20,399 --> 00:23:22,300 Auzitegi gorena! 272 00:23:39,551 --> 00:23:45,557 Hemen zuen aurrean nagoelarik, Israelgo epaileok… 273 00:23:45,824 --> 00:23:49,194 …Adolf Eichmann salatzeko… 274 00:23:50,128 --> 00:23:53,131 …ez nago bakarrik. 275 00:23:54,266 --> 00:24:00,338 Sei milioi salatzaile dauzkat nirekin. 276 00:24:01,506 --> 00:24:05,444 Baina haiek ezin dira hemen egon… 277 00:24:05,477 --> 00:24:09,214 …eta ezin dute bera hatzaz seinalatu. 278 00:24:09,448 --> 00:24:14,419 Ezin dute oihu egin: "Salatzen zaitut!" 279 00:24:15,020 --> 00:24:18,557 Haien errautsak Auschwitzeko muinoetan barreiatuta baitaude… 280 00:24:18,590 --> 00:24:21,159 …eta Treblinkako zelaietan… 281 00:24:21,460 --> 00:24:24,830 …eta Poloniako ibaietara boteak. 282 00:24:25,063 --> 00:24:30,402 Haien hilobiak Europa osoan zehar daude. 283 00:24:33,038 --> 00:24:35,774 Haien odolak zerura egiten du deiadar… 284 00:24:35,941 --> 00:24:38,977 …baina ez ditugu haien ahotsak entzuten. 285 00:24:41,513 --> 00:24:43,181 Eta Hausner harropuztuta dabil… 286 00:24:43,348 --> 00:24:47,052 …Eichmannekin lehian ariko balitz bezala, aktore nagusia nor izango. 287 00:24:47,152 --> 00:24:50,622 Espero izatekoa zen bere lehen hitzaldia dramatikoa izatea. 288 00:24:50,655 --> 00:24:52,624 Ben Gurionen estiloan? 289 00:24:53,058 --> 00:24:55,227 Bera dago atzean, ezta? 290 00:24:56,127 --> 00:25:00,832 Israelek kontuz ibili behar du epaiketa ikuskari ez bihurtzeko. 291 00:25:00,866 --> 00:25:04,503 Horra nire Hannah! Itxaron pixka bat. 292 00:25:04,669 --> 00:25:07,105 Eta saiatu Ben Gurioni ulertzen. 293 00:25:07,272 --> 00:25:12,944 Gure gazteek ez diote aurre egin nahi "garai ilun" delako horiei. 294 00:25:13,245 --> 00:25:18,416 Edo gurasoez lotsatzen dira, ez zirelako borrokatu edo babestu… 295 00:25:18,517 --> 00:25:21,720 …edo modu desohoragarrian jokatu izana aurpegiratzen diete. 296 00:25:21,753 --> 00:25:25,423 Nonbait, han kriminalek edo putek iraun ahal izan zuten bizirik. 297 00:25:26,124 --> 00:25:30,428 Eta uste duzu Hausnerrek ulertaraziko diela… 298 00:25:30,762 --> 00:25:33,732 …beren gurasoek zenbat sufritu duten? 299 00:25:34,533 --> 00:25:37,469 Pazientzia pixka bat izan gurekin. 300 00:25:41,139 --> 00:25:45,877 Hemen irakurtzen dudanez, garraioan 15 lagun hil omen ziren. 301 00:25:45,977 --> 00:25:49,214 Nik gauza bakarra esan dezaket: 302 00:25:49,281 --> 00:25:52,317 Txosten horiek ez ziren 4B-4 departamentuaren ardurakoak. 303 00:25:52,350 --> 00:25:57,122 Tokiko agintarienak ziren, eta haien jarraibideen araberakoak. 304 00:25:58,256 --> 00:26:01,793 Hemen jartzen duenez, agindua Reichsführerrena zen. 305 00:26:01,826 --> 00:26:07,799 Zergatik eman zioten agindua beste ofizial bati? 306 00:26:07,832 --> 00:26:09,768 Zergatik Eichmanni? 307 00:26:11,503 --> 00:26:18,209 Reichsführerek ez zuen beste kontakturik, Eichmann izan ezik? 308 00:26:20,478 --> 00:26:23,181 Dokumentuak argi dioenez… 309 00:26:23,248 --> 00:26:27,285 …udal poliziak edo haien egoitzak… 310 00:26:27,352 --> 00:26:30,589 …egin zion eskaria 4B-4 departamentuari. 311 00:26:30,622 --> 00:26:35,760 Beraz, hura bideratzen jarrai nezan eman zidaten kontu hori… 312 00:26:35,860 --> 00:26:39,564 …eta hala egin nuen, bitartekari gisa. 313 00:26:39,631 --> 00:26:43,735 Hala agindu zidaten. Aginduak bete behar izan nituen. 314 00:26:46,738 --> 00:26:49,341 Hala ere, zuk erabaki zenuen… 315 00:26:49,407 --> 00:26:53,612 …zenbat jende sartu beharra zegoen bagoi bakoitzean, ezta? 316 00:26:54,346 --> 00:26:56,414 Niri aginduak ematen zizkidaten. 317 00:26:56,448 --> 00:27:01,086 Jendea hiltzen bazuten edo ez, aginduak bete egin behar ziren. 318 00:27:01,186 --> 00:27:03,688 Prozedura administratiboen arabera. 319 00:27:03,688 --> 00:27:07,626 Ni hango zati txiki baten erantzulea baizik ez nintzen. 320 00:27:07,626 --> 00:27:11,930 Tren haiek abiarazteko behar ziren gainerako atalak… 321 00:27:11,997 --> 00:27:14,866 …beste departamentu bati zegozkion. 322 00:27:18,203 --> 00:27:23,341 Iruditzen zait zartaginean erretzen naukazutela xerra frijitu arte. 323 00:27:23,408 --> 00:27:31,249 Zuen salaketa horiek erabat frogatu ezinak dira eta. 324 00:27:32,984 --> 00:27:35,787 Azkenean entzun diozu harrapakariari. 325 00:27:39,090 --> 00:27:40,659 Ondo al zaude? 326 00:27:41,092 --> 00:27:43,228 Bai, ondo nago. 327 00:27:43,662 --> 00:27:44,829 Ederki. 328 00:27:45,997 --> 00:27:47,365 Ederki. 329 00:27:48,533 --> 00:27:49,834 Eta? 330 00:27:50,802 --> 00:27:54,272 Nik irudikatutakoaren oso desberdina da. 331 00:27:54,406 --> 00:27:57,275 SSkoa izan zen. Horiek beldurgarriak dira. 332 00:27:57,308 --> 00:27:59,144 Bera ez, ordea. 333 00:27:59,577 --> 00:28:01,780 Hori da, hain zuzen. 334 00:28:01,913 --> 00:28:04,049 Hor dago, kristalezko kaiolan eserita… 335 00:28:04,149 --> 00:28:05,550 …mamu bat bezala… 336 00:28:05,583 --> 00:28:08,586 …eta mamuak hotzeria du, izan ere. 337 00:28:11,690 --> 00:28:13,625 Ez du ikararik ematen. 338 00:28:15,427 --> 00:28:17,562 Gizagaixo bat da. 339 00:28:18,029 --> 00:28:20,699 Hizkera burokratiko zatar horretan hitz egiten du. 340 00:28:20,732 --> 00:28:24,202 Eta, bat-batean, honelako gauzak esaten ditu: 341 00:28:24,736 --> 00:28:28,573 "Zartaginean erretako xerra bat bezala sentitzen naiz…" 342 00:28:30,475 --> 00:28:32,110 Sinestezina! 343 00:28:32,210 --> 00:28:35,246 Zerbitzari! Ez duzu xerra nahiko, ezta? 344 00:28:35,380 --> 00:28:36,915 Adoretu egin nahi nauzu? 345 00:28:37,015 --> 00:28:39,718 "Asmoa sumatu orduko, etsia hartzen du norberak". 346 00:28:39,851 --> 00:28:43,288 "Asmoa sentitu orduko, etsia hartzen du norberak". 347 00:28:43,955 --> 00:28:46,357 "Gustatzen zaizun guztia zilegi da…" 348 00:28:46,424 --> 00:28:50,895 -Tassorena hori ere. -"Zuri dagokizuna zilegi da". 349 00:28:51,196 --> 00:28:54,532 "Zer dagokizun ikasi nahi baduzu… 350 00:28:54,599 --> 00:28:57,602 …dama noble bati galdetu besterik ez duzu". 351 00:28:59,370 --> 00:29:02,841 Gure aita jostuna zen Berlinen. 352 00:29:02,974 --> 00:29:06,344 Fausto aipatzen zuen beti bizarra egiten ziotenean. 353 00:29:06,411 --> 00:29:09,781 Mefisto zen bere kuttunena. 354 00:29:10,749 --> 00:29:13,218 "Odola oso zuku berezia da". 355 00:29:13,752 --> 00:29:14,886 Eichmann. 356 00:29:16,421 --> 00:29:18,389 Eichmann ez da Mefisto. 357 00:29:22,293 --> 00:29:25,897 Aitak 58 urte zituen. Amak, berriz, 43. 358 00:29:26,131 --> 00:29:29,768 Anaiak, 22. Nik, 21. 359 00:29:29,934 --> 00:29:31,870 Arrebak, 19. 360 00:29:33,004 --> 00:29:35,073 Anaiak 16 zituen. 361 00:29:35,140 --> 00:29:37,142 Eta beste anaiak, 14. 362 00:29:37,242 --> 00:29:40,345 Arrebak, 8. Eta anaia gazteenak, 5. 363 00:29:40,478 --> 00:29:43,214 Elkarrekin errepidean aurrera egiten saiatu ginen… 364 00:29:43,248 --> 00:29:47,152 …SS kementsuek esan ziguten bezala. 365 00:29:47,418 --> 00:29:51,589 Eta zure familiatik nor dago bizirik? 366 00:29:51,990 --> 00:29:53,858 Ni bakarrik. 367 00:29:58,062 --> 00:30:00,265 Geroago zenbatu gintuztenean… 368 00:30:00,431 --> 00:30:03,034 …200 edo 210 geratzen ginen… 369 00:30:03,101 --> 00:30:05,136 …hara eramandako 1.200 lagunetik. 370 00:30:05,203 --> 00:30:07,739 Hurrengoko guztiak gaseztatu egin zituzten. 371 00:30:07,806 --> 00:30:12,911 Gure ondoren iritsitako haiek gaseztatu egin zituzten denak. 372 00:30:16,581 --> 00:30:18,249 Hura… 373 00:30:21,152 --> 00:30:22,620 Barkatu… 374 00:30:24,355 --> 00:30:26,391 Mesedez, saiatu… 375 00:30:27,892 --> 00:30:30,061 Mesedez, saiatu… 376 00:30:33,965 --> 00:30:36,668 Indar batek… 377 00:30:36,768 --> 00:30:40,572 …naturaz gaindiko indar batek… 378 00:30:40,605 --> 00:30:43,208 …eutsi ninduen. 379 00:30:45,376 --> 00:30:50,982 Auschwitzen pasatu nuen aldia eta gero… 380 00:30:51,015 --> 00:30:57,488 …2 urte Auschwitzen, musulmana nintzenean… 381 00:31:02,393 --> 00:31:06,464 De-Nur jauna, mesedez. Entzun Hausner jaunari. 382 00:31:09,334 --> 00:31:11,369 Lasai, mesedez. 383 00:31:11,436 --> 00:31:15,907 Gera zaitezte zaudeten lekuan. 384 00:31:18,509 --> 00:31:20,111 Zaudeten lekuan gera zaitezte. 385 00:31:43,534 --> 00:31:46,037 Estatu Batuetarako zure deia prest daukazu. 386 00:31:46,104 --> 00:31:48,006 Mila esker. 387 00:32:00,952 --> 00:32:04,956 Ikusiko bazenu nola saiatzen diren lasaitzen lekukotasuna emateko… 388 00:32:05,056 --> 00:32:10,028 Kontakizun gehienek ez dute zerikusirik Eichmann pertsonarekin. 389 00:32:10,128 --> 00:32:12,597 Biok genekien hasieratik… 390 00:32:12,597 --> 00:32:15,833 …epaiketak historia epaituko zuela gizon bakar baten ekintzak baino. 391 00:32:15,934 --> 00:32:18,303 Ikaragarria da, hala ere. 392 00:32:18,937 --> 00:32:21,039 Ai, nire txikia, hain urruti zaude. 393 00:32:21,272 --> 00:32:23,007 Bukatu dira 3 minutuak. 394 00:32:23,141 --> 00:32:24,375 Pasatu dira 3 minutu! 395 00:32:24,475 --> 00:32:27,111 Honek dirutza balio du. Agur esango dizut. 396 00:32:27,345 --> 00:32:28,012 Bai. 397 00:32:28,346 --> 00:32:29,847 Laster arte. 398 00:32:37,522 --> 00:32:40,058 Erakunde zentral bat nahi zuten… 399 00:32:40,158 --> 00:32:43,094 …hungariar juduen bozeramailea izan zedin. 400 00:32:43,294 --> 00:32:45,596 Ez du axola zer bileran sortu zen… 401 00:32:45,630 --> 00:32:51,169 …baina esan al zuten zenbat kide zituen batzorde hark… 402 00:32:51,235 --> 00:32:53,538 …alemanen ardurapean? 403 00:32:53,671 --> 00:32:56,274 Esan ziguten… 404 00:32:57,041 --> 00:33:02,714 …4 edo 5 lagunek osatuko zutela ordezkaritza nagusia. 405 00:33:02,747 --> 00:33:05,350 Ez zioten "Judenrat" deitu. 406 00:33:06,718 --> 00:33:08,453 Horrek lasaitu egin gintuen… 407 00:33:08,519 --> 00:33:15,059 …bai baikenekien "Judenrat"en helburua zein zen. 408 00:33:16,060 --> 00:33:20,832 Zenbateraino esan zenien… 409 00:33:20,865 --> 00:33:24,402 …komunitate eta probintzietako egoera zein zen… 410 00:33:24,502 --> 00:33:26,537 …deportatu beharrean zeudenei? 411 00:33:26,571 --> 00:33:28,639 Ez zegoen aukera hori. 412 00:33:28,673 --> 00:33:32,076 Zeren eta informazio hori lortu nuen garaian… 413 00:33:32,110 --> 00:33:35,580 …eta Auschwitz zer zen ulertu genuen garaian… 414 00:33:35,813 --> 00:33:41,252 …Hungariako ekialdea eta ipar-ekialdea… 415 00:33:41,953 --> 00:33:44,889 …300.000 lagun guztira… 416 00:33:44,956 --> 00:33:47,358 …gure berri izan baitzuten. 417 00:33:47,392 --> 00:33:51,629 Beren halabeharra ezagutzen zuten, baina zer egin genezakeen? 418 00:33:51,629 --> 00:33:54,032 Zer egin genezakeen? 419 00:33:55,733 --> 00:33:58,436 Atera ezazue! Berehala! 420 00:33:58,469 --> 00:34:02,673 Koldar hutsa zara! Zakurra! 421 00:34:05,143 --> 00:34:10,448 Hemen egon nahi ezkero, eserita egon behar duzue. 422 00:34:23,428 --> 00:34:26,064 Polizia batek leial izatea zin egiten du. 423 00:34:26,264 --> 00:34:28,132 Zin hori hausten badu… 424 00:34:28,466 --> 00:34:30,401 …zital hutsa da. 425 00:34:30,435 --> 00:34:32,770 Iritzi berekoa naiz orain ere. 426 00:34:32,837 --> 00:34:35,740 Egia esango dudala zin egin dut hemen. 427 00:34:36,074 --> 00:34:39,410 Orduan ere iritzi berekoa nintzen. 428 00:34:39,444 --> 00:34:41,212 Zina zina da. 429 00:34:41,279 --> 00:34:44,615 Zure ustez, leiala izatea zin egin zuen norbait… 430 00:34:44,649 --> 00:34:49,554 …leialtasun zin horretatik libre geratu zen Hitler hil ondoren? 431 00:34:49,654 --> 00:34:51,389 Hitler hil ondoren? 432 00:34:51,589 --> 00:34:55,460 Jakina. Automatikoki libre geratuko litzateke mundu guztia. 433 00:34:55,893 --> 00:34:59,130 Poliziak galdekatu zintuenean zuk hau esan zenien: 434 00:34:59,197 --> 00:35:03,634 Führerak esan balizu zure aita traidore bat zela… 435 00:35:03,734 --> 00:35:06,504 …zerorrek tiro egingo omen zenion aitari. 436 00:35:07,371 --> 00:35:12,410 -Aita traidorea balitz… -Ez. Führerrek hori esan balizu! 437 00:35:15,413 --> 00:35:19,750 -Zeure aita hilko zenukeen? -Frogak izan banitu, bai. 438 00:35:19,817 --> 00:35:23,955 Frogak izan banitu, zinak horretara behartuko nindukeen. 439 00:35:23,988 --> 00:35:27,959 Frogatu al zizuten juduak suntsitu egin behar zirela? 440 00:35:28,159 --> 00:35:29,694 Nik ez nituen suntsitu. 441 00:35:31,195 --> 00:35:33,731 Ez zenuen inoiz barne-gatazkarik sentitu… 442 00:35:33,798 --> 00:35:38,002 …betebeharraren eta kontzientziaren artean? 443 00:35:38,069 --> 00:35:40,338 Zatituta bezala nengoen. 444 00:35:40,404 --> 00:35:43,007 -Zatituta? -Bai. 445 00:35:43,808 --> 00:35:46,577 Kontzienteki zatituta… 446 00:35:46,811 --> 00:35:51,182 …alde batetik bestera ihes eginez. 447 00:35:51,549 --> 00:35:54,185 Kontzientziari uko egin behar zitzaion? 448 00:35:54,185 --> 00:35:54,952 Zer? 449 00:35:54,952 --> 00:35:58,656 Norberaren kontzientziari uko egin behar zitzaion? 450 00:35:58,890 --> 00:36:00,791 Horrela esan dezakezu. 451 00:36:00,858 --> 00:36:05,062 Kemen zibil handiagoarekin, gauzak desberdinak ziratekeen. 452 00:36:05,163 --> 00:36:07,498 -Arrazoi dut? Erantzun… -Baldin eta kemen zibila… 453 00:36:07,632 --> 00:36:11,769 …hierarkikoki antolatu izan balitz, orduan, bai, jakina. 454 00:36:12,170 --> 00:36:15,173 Beraz, ez zen halabeharrez izan. 455 00:36:15,573 --> 00:36:17,642 Ez zen ezinbestean gertatu. 456 00:36:17,808 --> 00:36:20,912 Hura giza jokabideari zegokion. 457 00:36:21,012 --> 00:36:23,047 Giza jokabideari zegokion kontua. 458 00:36:23,181 --> 00:36:27,118 Gerra garaian gertatu zen, nahasmen aldian… 459 00:36:27,185 --> 00:36:30,354 Denok hau pentsatu genuen: "Alferrik da aurre egitea…" 460 00:36:30,454 --> 00:36:33,057 Harri beroan lurruntzen den ur tanta bat… 461 00:36:33,090 --> 00:36:35,793 …helbururik gabe, arrakastarik gabe… 462 00:36:35,893 --> 00:36:38,196 …porrotik gabe, edo dena dela. 463 00:36:38,229 --> 00:36:40,498 Horrek zerikusia du… 464 00:36:40,831 --> 00:36:43,834 …garaiekin, nire ustez. 465 00:36:43,935 --> 00:36:46,270 Garai haietan umeak hezteko moduarekin… 466 00:36:46,304 --> 00:36:51,776 …ideologikoki hezi baitzituzten, diziplina gogor batean… Horrela. 467 00:36:59,517 --> 00:37:02,720 Eichmann ez dela antisemita? A zer txorakeria! 468 00:37:02,820 --> 00:37:05,423 Entzun diozu. Legea obeditzen ari zen. 469 00:37:05,590 --> 00:37:07,058 Edozein lege obedituko zuen. 470 00:37:07,091 --> 00:37:09,493 Mesedez! Alderdiko edonor… 471 00:37:09,527 --> 00:37:12,697 …SSak ez aipatzearren, antisemita amorratua zen. 472 00:37:12,830 --> 00:37:16,334 Zin dagi ez diola inoiz judu bati minik eman. 473 00:37:16,367 --> 00:37:17,935 Berak dio hori! 474 00:37:18,369 --> 00:37:20,471 Ez al da interesgarria… 475 00:37:20,538 --> 00:37:24,742 …sistema hiltzaile batek eskatutako guztia egin zuen gizonak… 476 00:37:24,809 --> 00:37:29,313 …eta bere lan finaz zehatz-mehatz mintzatzeko irrikaz dirudien arren… 477 00:37:29,380 --> 00:37:33,618 …gizon horrek behin eta berriz esatea ez duela ezer juduen aurka? 478 00:37:33,618 --> 00:37:36,254 -Gezurretan ari da! -Ez, ez da gezurretan ari. 479 00:37:36,287 --> 00:37:37,855 Ez al zara horrekin itsutzen ari? 480 00:37:37,888 --> 00:37:40,191 Ez omen zekien trenak nora zihoazen. 481 00:37:40,258 --> 00:37:44,528 -Hori ere sinesten diozu? -Horri ez zion garrantzirik ematen. 482 00:37:44,629 --> 00:37:47,898 Heriotzara eramaten zuen jendea… 483 00:37:47,932 --> 00:37:50,268 …baina ez zen horren erantzule sentitzen. 484 00:37:50,301 --> 00:37:53,471 Trena martxan zegoen orduko, berak egina zuen bere lana. 485 00:37:53,504 --> 00:37:56,307 Beraz, berak inolako errurik ez duela esan dezake… 486 00:37:56,407 --> 00:37:58,876 …garraiatu zuen jendeari gertatu zitzaiona kontuan hartu gabe? 487 00:37:58,909 --> 00:38:02,046 Bai. Berak horrela ikusten du. Burokrata bat da. 488 00:38:02,580 --> 00:38:05,549 Miresgarria da nola bilatzen duzun egia, baina jo eta pasa egin duzu! 489 00:38:05,583 --> 00:38:09,854 Baina, Kurt, ezin duzu ukatu zer alde handia dagoen… 490 00:38:09,954 --> 00:38:14,859 …gertaera izugarri haien eta gizonaren mediokritatearen artean. 491 00:38:15,660 --> 00:38:17,295 Ez kezkatu, Rahel. 492 00:38:17,595 --> 00:38:19,563 Hannahek eta nik horrela eztabaidatzen dugu beti. 493 00:38:19,597 --> 00:38:23,134 Jende asko haserrearaziko ote duen beldur naiz. 494 00:38:23,367 --> 00:38:25,569 Horrelakoxea da eta. 495 00:38:28,773 --> 00:38:33,144 -Gure duelu odoltsuen ondoren… -Adiskidetu egiten ginen beti. 496 00:38:40,518 --> 00:38:42,887 Ez, Kurt! 497 00:38:43,654 --> 00:38:45,623 Zeure bihotza kontuan har ezazu. 498 00:38:46,791 --> 00:38:49,093 Badakit. Ez naiz jadanik gaztea. 499 00:38:49,126 --> 00:38:54,498 Horregatik ez dut nahi zu nire ondotik berehala joatea. 500 00:38:54,999 --> 00:38:57,335 Inoiz ez naiz egoten zugandik urruti. 501 00:38:57,368 --> 00:38:58,803 Inoiz ez. 502 00:38:59,136 --> 00:39:01,272 Zer daukazu hor? 503 00:39:01,439 --> 00:39:04,041 Epaiketako transkripzioak. 504 00:39:04,342 --> 00:39:07,144 Eichmannen galdeketaren sei grabazio. 505 00:39:07,178 --> 00:39:09,647 New Yorkera itsasontziz bidaliko nizkizun. 506 00:39:09,747 --> 00:39:12,283 Berehala irakurri beharra daukat. 507 00:39:31,869 --> 00:39:34,505 Hurrengoan, ekar ezazu Heinrich. 508 00:40:34,231 --> 00:40:36,033 Etxean zaude! 509 00:40:41,672 --> 00:40:43,607 Eta zure eskolak? 510 00:40:43,741 --> 00:40:46,744 Ezeztatu egin ditut! Larrialdi bat dela esan diet. 511 00:40:52,183 --> 00:40:53,951 Eskerrik asko, Freddy. 512 00:40:54,585 --> 00:40:56,454 Mila esker. 513 00:41:18,542 --> 00:41:22,313 -Zer ederra etxean egotea! -Ia 2 kilo. 514 00:41:23,781 --> 00:41:25,649 Ez didazu sumatzen? 515 00:41:30,921 --> 00:41:33,157 Gosea pasatu dut zugatik. 516 00:41:39,964 --> 00:41:42,233 Begira hor ditudan etxeko lanak. 517 00:41:43,501 --> 00:41:45,703 Egun batzuk jai hartuko dituzu. 518 00:41:45,836 --> 00:41:49,607 2.000 orrialde irakurri behar ditut sei hilabetekoa hasi baino lehen. 519 00:41:49,640 --> 00:41:52,543 Ez esajeratu, irakasle andrea. 520 00:41:55,412 --> 00:41:57,114 Maryk bidaliak? 521 00:41:57,748 --> 00:41:59,316 Ez. 522 00:41:59,984 --> 00:42:01,385 Nik. 523 00:42:13,564 --> 00:42:15,966 Hori okerreko multzoa da! 524 00:42:16,667 --> 00:42:19,737 Millerrek eskatu dit beste eskola batzuk emateko. 525 00:42:19,770 --> 00:42:24,408 Norbait gaixotu edo dibortziatu, edo amerikar txorakeria horiek. 526 00:42:24,542 --> 00:42:26,844 Jiraka daukat burua. 527 00:42:26,977 --> 00:42:30,681 Ezetz esaten ikasi behar duzu. Besteei, noski. 528 00:42:30,981 --> 00:42:32,283 Hannah. 529 00:42:38,989 --> 00:42:40,291 Bai? 530 00:42:41,759 --> 00:42:43,093 Bai. 531 00:42:44,428 --> 00:42:46,330 Kaixo, Shawn jauna. 532 00:42:46,897 --> 00:42:50,334 Orain ez dago. Laster etorriko da. 533 00:42:50,434 --> 00:42:53,237 Bai, noski. Mezua emango diot. 534 00:42:54,038 --> 00:42:55,306 Zer? 535 00:42:55,639 --> 00:42:57,808 Shawn jaun ondo heziak ez du gauza handirik esan… 536 00:42:57,875 --> 00:43:02,379 …baina artikulua noiz bidaliko diozun jakin nahi duela uste dut. 537 00:43:02,513 --> 00:43:04,615 Epaia ez dute eman eta! 538 00:43:04,682 --> 00:43:06,183 Bai… 539 00:43:06,850 --> 00:43:09,820 Nola ausartu da Shawn jauna zuri deitzen? 540 00:43:10,588 --> 00:43:12,990 Uste dut ez zaiola bururatu ere egiten… 541 00:43:13,023 --> 00:43:16,026 …zu bezain idazle ospetsua… 542 00:43:16,126 --> 00:43:19,029 …paperekin borrokan ari dela, hitz bakar bat ere idatzi gabe. 543 00:43:19,096 --> 00:43:22,833 Monsieur honek aspaldi bukatua zukeen artikulua, ordea! 544 00:43:25,302 --> 00:43:27,504 Zalantzarik gabe. 545 00:43:29,173 --> 00:43:31,008 -Eskerrik asko. -Irakasle andrea. 546 00:43:33,444 --> 00:43:35,613 Nire bulegoa ere erabil dezakezu. 547 00:43:36,146 --> 00:43:38,382 Zu bai atsegina, jauna! 548 00:43:38,949 --> 00:43:41,652 Nire piparen euskarria kendu besterik ez duzu. 549 00:43:41,719 --> 00:43:43,887 Zure medikua poztuko da. 550 00:43:43,988 --> 00:43:45,889 Zozoak beleari ipurbeltz. 551 00:43:58,068 --> 00:44:02,339 Ba al zoaz ni horrela utzirik? Besarkadarik gabe, musurik gabe? 552 00:44:02,873 --> 00:44:06,543 Filosofo handia pentsatzen ari denean, ez zaio traba egin behar. 553 00:44:06,644 --> 00:44:09,179 Musurik gabe, ezin pentsatu, ordea. 554 00:44:20,524 --> 00:44:22,493 Jar ezazu hemen. 555 00:44:24,194 --> 00:44:26,697 -Mila esker, Freddy. -Ez horregatik. 556 00:44:27,131 --> 00:44:29,066 Israeldik. 557 00:44:29,299 --> 00:44:32,670 Epaiketako 500 orrialde berri, gutxienez. 558 00:44:39,510 --> 00:44:41,779 Gero antolatuko dizkizut. 559 00:44:44,882 --> 00:44:47,518 Pozten naiz zu edukitzeaz, Lotte. 560 00:44:48,252 --> 00:44:51,822 Neure alabarekin ez nuke hain harreman ona izango. 561 00:44:51,889 --> 00:44:54,825 Aitak beti esaten du Jainkoak familia eman digula… 562 00:44:54,892 --> 00:44:57,494 …baina lagunak guk aukeratzen ditugula, Jainkoari eskerrak. 563 00:44:58,262 --> 00:44:59,463 Tira… 564 00:45:00,097 --> 00:45:02,466 Teoria interesgarria. 565 00:45:02,566 --> 00:45:07,304 -Nik Charlotte aukeratuko nukeen? -Ahaztu zait. Lehen deitu dizu. 566 00:45:07,504 --> 00:45:09,306 Heinrichen Bardeko zenbaki berria nahi zuen. 567 00:45:09,506 --> 00:45:10,741 Eman egin diozu? 568 00:45:10,808 --> 00:45:13,577 Zoritxarrez, ezin izan dut aurkitu. 569 00:45:14,344 --> 00:45:19,850 Kontuz ibili. Psikoanalista da, eta pentsamenduak irakurriko dizkizu… 570 00:45:20,784 --> 00:45:24,021 -Eraman egingo ditut? -Bai. 571 00:45:24,855 --> 00:45:26,490 Eskerrik asko. 572 00:45:43,040 --> 00:45:44,942 Lo zeuden, hildakoak bezala. 573 00:45:45,142 --> 00:45:48,879 Baten bat sartu, eta hau esan zuen: 574 00:45:49,113 --> 00:45:51,915 Azkar, SSak badatoz berriz. 575 00:45:52,015 --> 00:45:54,985 Bi lagun neuzkan ondoan. 576 00:45:55,119 --> 00:46:00,991 Astean behin Mengele doktore zitalaren aukeraketa egiten zen. 577 00:46:01,425 --> 00:46:04,928 Aski zen Mengele doktorea iritsia zelako zurrumurrua… 578 00:46:05,129 --> 00:46:08,799 …zigor-eremu osoan ikara eta izua zabaltzeko. 579 00:46:08,832 --> 00:46:12,035 …erruduna dela aitortu… 580 00:46:15,539 --> 00:46:21,111 …nik herritar kemena deitzen diodan hori zabalduago egon balitz… 581 00:46:21,178 --> 00:46:24,281 …gauza batzuk beste era batera gertatuko ziratekeen. 582 00:46:24,381 --> 00:46:28,385 FILOSOFIA FAKULTATEA M. Heidegger irakasle doktorea 583 00:46:33,957 --> 00:46:35,559 Arendt andereñoa. 584 00:46:38,095 --> 00:46:42,933 Nik zuri pentsatzen irakastea nahi omen duzu. 585 00:46:45,502 --> 00:46:46,970 Pentsatzea… 586 00:46:47,437 --> 00:46:50,374 …bakarkako jarduna da. 587 00:46:56,847 --> 00:47:00,717 Sexu eszena bat idazten dudanean, zu zauzkat nire kontzientzian. 588 00:47:00,751 --> 00:47:02,986 Niri sorbaldan jo eta "geldi hor" esango bazenit bezala. 589 00:47:02,986 --> 00:47:04,888 Ez dut arazorik sexuarekin. 590 00:47:04,955 --> 00:47:08,292 -Esibizionista naizela usteko duzu. -Hala zara eta. 591 00:47:09,493 --> 00:47:13,497 Kutsu autobiografikorik gabeko lehen liburua idatzi duzu, ordea. 592 00:47:13,664 --> 00:47:15,132 Fikzio hutsa da, ezta? 593 00:47:15,299 --> 00:47:18,335 Zer da hori, zeharkako konplimendua edo erabateko kritika? 594 00:47:18,335 --> 00:47:21,038 Oso esaldi orekatuak idatzi dituzu… 595 00:47:21,104 --> 00:47:23,740 …eta, tarteka, ikaragarri dibertigarria da. 596 00:47:23,907 --> 00:47:24,842 Ez zara inoiz hain positiboa izan. 597 00:47:24,908 --> 00:47:26,844 Ez zaizkizu nire beste liburuak gustatu? 598 00:47:26,910 --> 00:47:28,745 Ez dakizu konplimendurik onartzen. 599 00:47:28,779 --> 00:47:29,746 Hannah! 600 00:47:30,380 --> 00:47:33,617 Nire heroi andrea zara. Eskerrik asko. 601 00:47:33,650 --> 00:47:35,853 Alemaneko departamentuak eskerrak ematen dizkizu. 602 00:47:35,919 --> 00:47:37,588 Denok eskertuta gaude. 603 00:47:37,621 --> 00:47:39,656 Soldata igoera eskatu. 604 00:47:45,429 --> 00:47:46,530 Ikusiko duzue… 605 00:47:46,630 --> 00:47:48,999 …mendebaldeko tradizioak… 606 00:47:49,066 --> 00:47:51,201 …oker uste du… 607 00:47:51,335 --> 00:47:54,504 …gizadiaren gaiztakeriarik okerrenak… 608 00:47:54,538 --> 00:47:58,008 …egoismoak eragiten dituela. 609 00:47:58,876 --> 00:48:06,350 Baina gure mendean gaiztakeria guk uste baino erradikalagoa izan da. 610 00:48:06,683 --> 00:48:08,652 Eta gaur badakigu… 611 00:48:08,919 --> 00:48:14,958 …gaiztakeria erradikalak ez duela zerikusirik… 612 00:48:15,025 --> 00:48:19,429 …egoismoarekin edo edozein arrazoi ulergarri eta bekaturik gabearekin. 613 00:48:19,496 --> 00:48:23,100 Horren ordez, fenomeno honetan oinarrituta dago: 614 00:48:23,133 --> 00:48:28,805 Gizakiak gizaki gisa ez beharrezkoak bihurtzea. 615 00:48:30,107 --> 00:48:34,311 Kontzentrazio esparruen sistema osoa pentsatua izan da… 616 00:48:34,378 --> 00:48:36,079 …presoak konbentzitzeko… 617 00:48:36,146 --> 00:48:38,382 …berak ez zirela beharrezkoak… 618 00:48:38,815 --> 00:48:41,818 …haiek hil aurretik. 619 00:48:42,352 --> 00:48:45,022 Kontzentrazio eremuetan gizonek ikasi behar zuten… 620 00:48:45,055 --> 00:48:50,127 …zigorrak ez zuela berez zerikusirik krimenarekin. 621 00:48:50,727 --> 00:48:54,164 Ikasi behar zuten zapalketak ez diola etekinik ematen inori… 622 00:48:54,364 --> 00:48:59,469 …eta lan horrek ez duela emaitzarik. 623 00:48:59,636 --> 00:49:02,105 Kontzentrazio esparruan… 624 00:49:02,539 --> 00:49:09,046 …giza jarduera eta bulkada bakoitzak ez du batere zentzurik. 625 00:49:09,346 --> 00:49:13,951 Bestela esanda, zentzugabekeria egunero berriz ekoizten da. 626 00:49:14,017 --> 00:49:16,420 Laburbilduz: 627 00:49:17,421 --> 00:49:22,359 Egia baldin bada totalitarismoaren azken aldian… 628 00:49:22,426 --> 00:49:25,195 …gaizkia absolutua agertzen dela… 629 00:49:25,963 --> 00:49:29,266 …absolutua da ez duelako giza arrazoiekin zerikusirik… 630 00:49:29,533 --> 00:49:31,868 …eta egia da, baita ere… 631 00:49:32,336 --> 00:49:36,239 …totalitarismoa gabe… 632 00:49:36,340 --> 00:49:43,146 …ez genukeela inoiz ezagutuko gaizkiaren izate guztiz erradikala. 633 00:49:44,982 --> 00:49:46,516 Zer ordu da? 634 00:49:48,118 --> 00:49:51,888 Bigarren ordua hasi da. Badakizue zer esan nahi duen. 635 00:49:52,589 --> 00:49:54,658 Eskerrik asko. 636 00:49:57,361 --> 00:50:02,099 Galdera pertsonal bat egin diezazuket? 637 00:50:02,165 --> 00:50:03,567 Saia zaitezke. 638 00:50:05,002 --> 00:50:08,939 Egon al zara kontzentrazio esparru batean? 639 00:50:10,040 --> 00:50:16,513 Frantziako Gurs atxilotze esparruan egoteko aukera izan nuen. 640 00:50:16,713 --> 00:50:19,616 Frantsesak ez al zeuden zure alde berean? 641 00:50:19,750 --> 00:50:22,619 Hasieran harrera ona egin ziguten. 642 00:50:22,753 --> 00:50:27,024 1940ko maiatzaren 10ean alemanek Frantzia inbaditu zutenean, ordea… 643 00:50:27,090 --> 00:50:31,928 …gure frantses adiskideek atxilotze eremutan sartu gintuzten. 644 00:50:33,030 --> 00:50:35,799 Gizaki mota berri bat bihurtu ginen… 645 00:50:35,866 --> 00:50:38,668 …etsaiek kontzentrazio esparrutan sartzen baikinuzten… 646 00:50:38,702 --> 00:50:41,938 …eta adiskideek, beriz, atxilotze esparrutan. 647 00:50:42,039 --> 00:50:45,042 Nola ihes egin zenuen? 648 00:50:45,442 --> 00:50:49,079 Senarrak eta nik Estatu Batuetako bisa bat lortu genuen, zorionez. 649 00:50:49,112 --> 00:50:54,017 Bisa, eta ez pasaportea. Aberrigabeak izan gara 18 urtez. 650 00:50:54,051 --> 00:50:58,188 Zein izan zen Estatu Batuetako zure lehen irudipena? 651 00:51:00,724 --> 00:51:02,793 Paradisua. 652 00:51:35,992 --> 00:51:38,095 Ulertu duzu? 653 00:51:39,229 --> 00:51:40,664 Hannah! 654 00:51:41,932 --> 00:51:44,334 Itxaron pixka bat. 655 00:51:44,868 --> 00:51:47,437 Nola aurkitu duzu…? 656 00:51:49,906 --> 00:51:53,410 -Nork aurkitu du? -Charlottek. 657 00:51:55,278 --> 00:51:57,781 Ikasleak zain dauzkat. 658 00:51:57,914 --> 00:51:59,983 Ni arduratuko naiz. 659 00:52:00,050 --> 00:52:03,053 Ez, baina, Mary… 660 00:52:03,120 --> 00:52:05,255 Eskola goi mailako alemanez da. 661 00:52:05,288 --> 00:52:09,259 Gustura hitz egingo dute berriz ingelesez. Zoaz. 662 00:52:42,592 --> 00:52:44,661 Laztana. 663 00:52:45,562 --> 00:52:47,697 Ez negar egin. 664 00:52:47,797 --> 00:52:50,567 Medikuarekin hitz egin dut. 665 00:52:52,903 --> 00:52:56,940 %50eko portzentajea omen duzu. 666 00:52:58,175 --> 00:53:01,578 Ez ahaztu beste %50az. 667 00:53:26,937 --> 00:53:31,107 Zertaz hitz egin diezu ikasleei? 668 00:53:31,374 --> 00:53:33,510 Gutaz. 669 00:54:17,087 --> 00:54:18,989 Ulertzen dizut. 670 00:54:19,189 --> 00:54:21,391 Eskerrik asko mezuagatik. 671 00:54:21,458 --> 00:54:22,892 Bai. 672 00:54:25,462 --> 00:54:28,064 -Hannah? -Bai. 673 00:54:30,267 --> 00:54:32,469 Eichmann urkatu egingo dute. 674 00:54:32,802 --> 00:54:35,505 -Hala behar du. -Hala behar du? 675 00:54:35,572 --> 00:54:37,407 Baina ez da bidezkoa. 676 00:54:37,574 --> 00:54:39,342 Zigorra ez da nahikoa? 677 00:54:39,442 --> 00:54:42,812 Zigorra justiziaren itxura hutsa izan daiteke. 678 00:54:43,013 --> 00:54:46,016 Ekintza horietarako ez dago benetako zigorrik. 679 00:54:46,016 --> 00:54:48,918 Horregatik litzateke erabaki ausartagoa Heichmann bizirik uztea. 680 00:54:53,023 --> 00:54:54,891 Orain epaia eman dutenez… 681 00:54:54,991 --> 00:54:57,494 …eziezu gehiago ihes egin "New Yorker"eko adiskideei. 682 00:54:57,527 --> 00:55:00,630 Zu suspertu arte, ez. 683 00:55:01,765 --> 00:55:04,567 Ez duzu lerro bakar bat idatzi nire ondoezaz geroztik. 684 00:55:04,634 --> 00:55:06,303 Oker zaude. Oharrak hartu ditut. 685 00:55:06,303 --> 00:55:09,606 Garuneko aneurisma ez da "ondoez" huts bat. 686 00:55:09,639 --> 00:55:11,741 Hil zintezkeen. 687 00:55:12,008 --> 00:55:14,711 Baina Eichmann munstro bat da. 688 00:55:15,912 --> 00:55:18,748 Eta "munstro" esaten dudanean, ez naiz Satanez ari. 689 00:55:18,915 --> 00:55:23,053 Ez duzu bizkorra edo boteretsua izan behar munstro gisa jokatzeko. 690 00:55:23,153 --> 00:55:25,488 Sinplistegia zara. 691 00:55:25,555 --> 00:55:31,428 Bera bezalako asko daude, hori du berritik Eichmann fenomenoak. 692 00:55:31,494 --> 00:55:34,431 Pertsona izugarri arrunta da. 693 00:55:34,497 --> 00:55:37,600 Jende arrunt guztia ez zen 4B-4 departamentuaren burua izan… 694 00:55:37,634 --> 00:55:39,336 …Reicheko Segurtasun Bulegoan… 695 00:55:39,369 --> 00:55:41,604 …Europako juduak suntsitzeko betebeharrez. 696 00:55:41,705 --> 00:55:42,772 Arrazoi duzu. 697 00:55:43,106 --> 00:55:47,177 Baina berak Alemaniaren zerbitzari leialtzat zeukan bere burua… 698 00:55:47,210 --> 00:55:48,578 …Führerren aginduen obeditzailetzat. 699 00:55:48,611 --> 00:55:50,447 "Nire leialtasuna da nire ohorea". 700 00:55:50,513 --> 00:55:53,083 Führerren aginduak lege bihurtu ziren. 701 00:55:53,350 --> 00:55:56,286 Bera ez zen errudun sentitzen, akusazioaren zentzu berean. 702 00:55:56,453 --> 00:55:58,788 Berak legearen arabera jardun zuen. 703 00:55:58,855 --> 00:56:02,392 Frogatuta dago Eichmannek Azken Irtenbidea ezartzen segitu zuela… 704 00:56:02,425 --> 00:56:05,362 …Himmlerrek berari hori debekatu eta askoz geroago ere. 705 00:56:05,428 --> 00:56:10,233 Eta zergatik? Bere lana bukatu nahi zuelako. 706 00:56:10,266 --> 00:56:14,671 Ez duzu ikusten lege eta agindu bakoitza alderantziz jarri zela? 707 00:56:14,704 --> 00:56:18,575 "Ez inor hil" agindu ordez, "jendea hil behar duzu" agintzea! 708 00:56:18,575 --> 00:56:23,279 Betebeharra betetzeko, ongiaren tentazioari eutsi behar zitzaion. 709 00:56:23,313 --> 00:56:26,616 Ederki. Beraz, inor ez da ez arduraduna eta ez erruduna. 710 00:56:27,751 --> 00:56:30,153 Edozein pertsona zuhurrak badaki hilketa oker jokatzea dela. 711 00:56:30,253 --> 00:56:35,425 Europar gehienak, gure lagun asko ere bai, bat-batean erotu ziren. 712 00:56:35,458 --> 00:56:36,793 Heidegger zure laguna zen. 713 00:56:36,826 --> 00:56:39,629 -Hans! -Ez da gure dezepzio bakarra izan. 714 00:56:40,096 --> 00:56:44,300 Ezin duzu "New Yorker"entzat horrela idatzi. 715 00:56:44,334 --> 00:56:46,169 -Ezin duzu! -Hans, kristalezko atea! 716 00:56:46,569 --> 00:56:50,140 Abstraktuegia da. Nahasgarria da. 717 00:56:50,173 --> 00:56:52,108 Ez dute filosofia-eskolarik nahi. 718 00:56:52,142 --> 00:56:55,078 Eichmann naziak zer egin zuen jakin behar dute. 719 00:56:55,278 --> 00:56:58,748 Hemingway anbulantzia-gidaria zen, Thomas! 720 00:56:58,948 --> 00:57:03,620 Idazle gisa, berriz, XX. mendeko eiakulatzaile goiztiarrena zen! 721 00:57:03,753 --> 00:57:05,755 Benetako gizon batek bezala idazten zuelako gorroto diozu zuk. 722 00:57:05,889 --> 00:57:08,091 -Barkatu egin nahi diozu? -A zer txorakeria! 723 00:57:08,158 --> 00:57:10,260 Pozten naiz urkatu egingo dutelako. 724 00:57:10,460 --> 00:57:12,896 Heinrichen suspertzeari! 725 00:57:13,096 --> 00:57:14,664 Heinrichi! 726 00:57:14,697 --> 00:57:16,433 -Zatozte. -Heinrichen osasunari topa! 727 00:57:16,466 --> 00:57:19,302 -Oso ideia ona. -Heinrichi. 728 00:57:21,104 --> 00:57:23,373 Topa! 729 00:57:24,107 --> 00:57:25,809 Stups, zuri. 730 00:57:25,875 --> 00:57:27,710 Musu gehiagorik, ez. Niri bakarrik. 731 00:57:29,446 --> 00:57:32,449 Hans zergatik haserretu da hainbeste nirekin? 732 00:57:32,582 --> 00:57:35,819 Zutaz maiteminduta dago ikasle garaietatik. 733 00:57:36,186 --> 00:57:37,887 Txorakeriak! 734 00:57:38,054 --> 00:57:40,990 Gehiago gorroto du Heidegger zuri bihotza lapurtu zizulako… 735 00:57:41,024 --> 00:57:43,326 …alderdian sartu zelako baino. 736 00:57:44,294 --> 00:57:47,197 Orduan, gehiago gorrotatuko zaitu zu. 737 00:57:47,997 --> 00:57:50,099 Baliteke. 738 00:57:52,469 --> 00:57:56,539 Nire suspertzea ospatzea nekagarria da. 739 00:57:56,973 --> 00:57:58,942 Ohera noa. 740 00:58:22,265 --> 00:58:24,701 Pentsatzeak… 741 00:58:24,968 --> 00:58:27,504 …ez du jakintza ematen… 742 00:58:27,537 --> 00:58:30,974 …zientziek ematen duten bezala. 743 00:58:31,274 --> 00:58:32,942 Pentsatzeak… 744 00:58:32,976 --> 00:58:39,716 …ez du jakinduria erabilgarri-praktikorik eragiten. 745 00:58:39,816 --> 00:58:46,589 Pentsatzeak ez ditu unibertsoaren enigmak argitzen. 746 00:58:47,357 --> 00:58:55,899 Pentsatzeak ez gaitu hornitzen ekiteko ahalmenaz. 747 00:58:57,867 --> 00:59:00,870 Bizi gara… 748 00:59:01,804 --> 00:59:05,508 …bizirik gaudelako. 749 00:59:05,542 --> 00:59:08,044 Eta pentsatzen dugu… 750 00:59:08,177 --> 00:59:12,482 …izaki pentsalariak garelako. 751 00:59:12,815 --> 00:59:15,218 Hain ohituta geunden… 752 00:59:15,418 --> 00:59:18,988 …arrazoia eta grina elkarren kontrakotzat hartzen… 753 00:59:19,022 --> 00:59:21,457 …non pentsamendu grinatsu baten ideia… 754 00:59:21,591 --> 00:59:25,728 …pentsatzea eta bizirik egotea zera berean elkartzen dituena… 755 00:59:25,962 --> 00:59:29,065 …beldurgarria baita niretzat. 756 00:59:33,570 --> 00:59:36,973 -Barkatu. -Ez. Hannah! 757 01:00:21,150 --> 01:00:24,187 Tolstoik denbora gutxiagoan idatzi zuen "Gerra eta bakea". 758 01:01:04,661 --> 01:01:05,261 Esan? 759 01:01:05,294 --> 01:01:09,465 Arendt andrea? Bill Shawn naiz. 760 01:01:09,666 --> 01:01:12,535 Une egokia da hitz egiteko? Alegia, lanpetuta zaude? 761 01:01:12,735 --> 01:01:14,771 Bai. Zer ba? 762 01:01:14,871 --> 01:01:17,407 -Lagundu diezazuket? -Nola? 763 01:01:18,007 --> 01:01:22,745 Lehenengo artikulua bukatu baduzu, begirada bat bota niezaioke. 764 01:01:22,945 --> 01:01:25,348 Lanak ez ditut zatika ematen. 765 01:01:25,448 --> 01:01:31,054 Badakit, noski, zer-nolako lan ikaragarria den… 766 01:01:31,087 --> 01:01:34,691 …eta irrikaz zain gauzkazu emaitzak ikusteko. 767 01:01:34,757 --> 01:01:38,494 Orduan, lanean jarraitu behar nuke, telefonoz hitz egiten aritu ordez. 768 01:01:38,594 --> 01:01:41,597 Edo epemugarekin estutu egin nahi ninduzun? 769 01:01:41,631 --> 01:01:45,535 Ez, noski. Behar duzun denbora har ezazu. 770 01:01:45,702 --> 01:01:46,736 Mila esker. 771 01:01:47,170 --> 01:01:48,938 Agur. 772 01:01:56,779 --> 01:02:00,817 Zer gertatzen zaizu? Emakume horrez maitemindu zara edo? 773 01:02:00,817 --> 01:02:02,585 Ene, ez! 774 01:02:16,299 --> 01:02:20,436 Zu ez omen zinen agindu hartzaile normal bat. 775 01:02:21,237 --> 01:02:23,172 Ondo omen zenekien zertan ari zinen. 776 01:02:23,306 --> 01:02:25,208 Ez al duzu hori esan? 777 01:02:25,475 --> 01:02:28,878 -Ez dut uste. -Ez zenekien zertan ari zinen? 778 01:02:28,978 --> 01:02:31,514 -Nola? -Ez zenekien zertan ari zinen? 779 01:02:31,748 --> 01:02:33,116 Ergela zinen? 780 01:02:33,249 --> 01:02:35,518 -Ez zenuen horretan pentsatu? -Pentsatu? 781 01:02:35,585 --> 01:02:37,887 -Bai. -Egiten nuena pentsatuta neukan. 782 01:02:37,954 --> 01:02:40,123 Ez zinen ergela? 783 01:02:48,898 --> 01:02:51,701 Ziur zaude joan zaitezkeela? 784 01:02:51,768 --> 01:02:55,938 Jendea hainbeste kezkatu duzunez, gurpildun aulkian eseriko naute. 785 01:02:56,639 --> 01:03:01,077 Emakume polit asko egongo da han, zu eramateko prest. 786 01:03:01,177 --> 01:03:04,180 Inork ezin nau zuk bezain ondo eraman. 787 01:03:04,413 --> 01:03:06,048 Lotte… 788 01:03:06,349 --> 01:03:09,051 Ondo zaindu ezazu. 789 01:03:18,127 --> 01:03:19,929 Eskerrik asko. 790 01:03:22,598 --> 01:03:24,367 Entzun hau. 791 01:03:24,934 --> 01:03:27,303 Paragrafoa aldatu dut. 792 01:03:28,504 --> 01:03:32,875 "Gaizkiak deabru kutsua du, nonbait". 793 01:03:32,942 --> 01:03:35,278 "Satanek gorpuzten du". 794 01:03:35,378 --> 01:03:41,017 "Eichmannek ez du, ordea, Satanen 'handitasunaren' aztarnarik". 795 01:03:41,017 --> 01:03:44,353 "Bera ez zen pentsatzeko gauza, horra". 796 01:03:44,420 --> 01:03:46,823 -Bikaina da. -Hobe, ezta? 797 01:03:48,624 --> 01:03:50,026 Bai… 798 01:04:14,684 --> 01:04:16,519 Voilà, monsieur. 799 01:04:21,224 --> 01:04:26,128 "Garrantzirik gabeko biziera betiberdin batetik… 800 01:04:26,229 --> 01:04:29,432 …haizeak historiara ekarri zuen Adolf Eichmann". 801 01:04:29,498 --> 01:04:32,668 Aukera zoragarria hain poetikoki hastea. 802 01:04:32,702 --> 01:04:33,970 Gehiegitxo da. 803 01:04:34,537 --> 01:04:36,939 "Hosto bat denboraren zurrunbiloan… 804 01:04:36,939 --> 01:04:40,943 …1.000. Reicheko zutabe ibiltarien erdira jausi zen". 805 01:04:41,077 --> 01:04:44,513 -Haizearen metafora bigarren aldiz? -Entzun hau. 806 01:04:45,248 --> 01:04:47,316 "Begirunerik eza zen hura". 807 01:04:47,383 --> 01:04:50,253 "Baina horrek ez du esan nahi ergelkeria zenik". 808 01:04:50,253 --> 01:04:55,458 "Begirunerik ezagatik bihurtu zen XX. mendeko kriminalik handiena". 809 01:04:55,958 --> 01:04:58,995 "Bera ez zen pentsatzeko gauza, horra". 810 01:05:01,564 --> 01:05:03,733 Hori originala da. 811 01:05:05,434 --> 01:05:08,905 Hau ere original samarra da. 812 01:05:09,372 --> 01:05:11,207 Burua moztuko digute honengatik. 813 01:05:11,574 --> 01:05:15,544 "Juduak bizi ziren leku guztietan buruzagi juduak onartu zituzten… 814 01:05:15,578 --> 01:05:18,748 …eta buruzagi horiek, ia salbuespenik gabe… 815 01:05:18,781 --> 01:05:21,984 …modu batera edo bestera, arrazoi batengatik edo besteagatik… 816 01:05:21,984 --> 01:05:23,653 …elkarlanean aritu ziren naziekin". 817 01:05:24,287 --> 01:05:25,821 "Hona egia biribila:" 818 01:05:25,855 --> 01:05:29,225 "Judu herria antolatu gabe eta buruzagirik gabe egon balitz… 819 01:05:29,258 --> 01:05:31,794 …kaosa eta ezbehar handia egongo zen… 820 01:05:31,861 --> 01:05:34,664 …baina biktima kopurua guztira nekez izango zen… 821 01:05:34,830 --> 01:05:38,935 …4,5 milioitik 6 milioira bitartekoa". 822 01:05:40,569 --> 01:05:43,873 Buruzagi juduak lekuko izan ziren epaiketan. Aipatu beharra zegoen. 823 01:05:43,940 --> 01:05:46,375 -Biktimak gaitzesten ditu. -Hori ez da egia, Fran. 824 01:05:46,375 --> 01:05:50,413 Argi bereizten ditu biktimen ezintasuna… 825 01:05:50,413 --> 01:05:52,848 …eta haien buruzagi batzuen aukera zalantzazkoak. 826 01:05:53,015 --> 01:05:54,850 "Argi"? Ez esajeratu. 827 01:05:54,951 --> 01:05:57,887 10 orri besterik ez dira ia 300 orrien artean. 828 01:05:57,987 --> 01:05:59,956 Gaitzespen-hitzak dira, Bill. 829 01:06:00,022 --> 01:06:02,658 Ziurta ezazu berak esandakoa zuzena dela… 830 01:06:02,658 --> 01:06:04,393 …edo bizkarzainak beharko ditugu… 831 01:06:04,493 --> 01:06:06,495 …berak eta guk. 832 01:06:06,862 --> 01:06:09,465 Ez zait iruditzen gertaeretan huts egiten duenik. 833 01:06:10,066 --> 01:06:12,168 Baina gramatikari dagokionez… 834 01:06:18,407 --> 01:06:21,911 Idatzi duzuna bikaina-bikaina da. 835 01:06:22,011 --> 01:06:25,448 Nik 5 artikulutan banatuko nuke. 836 01:06:25,581 --> 01:06:27,383 -5? -Hainbeste leku ematen badiot… 837 01:06:27,450 --> 01:06:30,019 …oso aldaketa gutxi egingo dira. 838 01:06:30,019 --> 01:06:34,490 Liburua artikuluen ondoren argitaratuko omen dizute. 839 01:06:34,757 --> 01:06:37,626 -Zorionak. -Eskerrik asko. 840 01:06:39,028 --> 01:06:41,330 -Ekingo diogu? -Noski. 841 01:06:46,936 --> 01:06:48,504 Hau grekoa da, ezta? 842 01:06:51,474 --> 01:06:54,810 "Einai". "Izan" esan nahi du, existentziaren zentzuan. 843 01:06:54,877 --> 01:06:57,613 Gure irakurle gehienek, ordea, ez dakite grekoa. 844 01:06:57,780 --> 01:06:59,548 Ikasi behar lukete. 845 01:07:09,692 --> 01:07:13,162 Berez, atal bakarra dago… 846 01:07:13,229 --> 01:07:17,266 …zertxobait kezkatzen gaituena. 847 01:07:17,433 --> 01:07:21,303 Gaur, "gaituena" diozu eta ez "nauena"? 848 01:07:21,570 --> 01:07:24,273 Zure armadaren laguntza eske? 849 01:07:24,373 --> 01:07:27,510 Bai… Beharbada, bai. 850 01:07:29,045 --> 01:07:31,580 Buruzagi juduen deskribapenean dago koxka. 851 01:07:31,647 --> 01:07:34,517 Eichmannen bulegoarekin zuten harremana garrantzitsua izan zen. 852 01:07:34,550 --> 01:07:37,253 -Hori garbi utzi dut. -Bai, noski. 853 01:07:37,319 --> 01:07:42,158 Baina zeure gisako interpretazio mota bat eskaintzen duzu… 854 01:07:42,291 --> 01:07:46,829 -…eta horrek norbait mindu dezake. -Oker zaude. 855 01:07:47,329 --> 01:07:51,867 Haien jokabidea ez dut nahita ez aztertu, ez azaldu. 856 01:07:53,869 --> 01:07:56,439 "Judu batentzat… 857 01:07:56,705 --> 01:08:01,177 …buruzagi juduek beren herriaren suntsipenean jokatu zuten rol hori… 858 01:08:01,310 --> 01:08:08,384 …historia ilun osoaren kapitulurik ilunena da, inondik ere". 859 01:08:09,151 --> 01:08:12,455 Hori interpretaziotzat har liteke. 860 01:08:12,621 --> 01:08:14,790 Gertaera bat da, ordea. 861 01:08:38,414 --> 01:08:40,950 -Azkenean! -Ezin dut irakurri arte itxaron! 862 01:08:41,750 --> 01:08:43,786 Zer iruditzen zaizu? 863 01:08:43,853 --> 01:08:49,058 "Iruditu" uste hutsa da. Galdetu "ea" gustatzen zaidan. 864 01:09:00,536 --> 01:09:04,473 Ez duzue hori plazaratzeko eskubiderik. Ez dakizue ezer! 865 01:09:05,341 --> 01:09:08,210 "10 orrialde besterik ez". 866 01:09:08,310 --> 01:09:11,147 100 dei orrialdeko. 867 01:09:11,380 --> 01:09:12,615 Orain arte. 868 01:09:14,483 --> 01:09:16,919 Zaborra da! 869 01:09:48,817 --> 01:09:50,953 Ez kasurik egin, eta kitto. 870 01:09:51,020 --> 01:09:52,655 Erotu egingo zarete. 871 01:09:52,888 --> 01:09:55,991 Shawnek "New Yorker"en emandako erantzuna oso sinesgarria da. 872 01:09:56,058 --> 01:09:58,861 -Bidaliko al dizut? -Zer erantzun? 873 01:09:59,128 --> 01:10:01,497 "The New York Times"eko artikulu latz baten erantzuna. 874 01:10:01,530 --> 01:10:04,633 Horretaz ari zinen! Ahaztu ezazu. 875 01:10:04,900 --> 01:10:07,670 Zer moduz dago Heinrich? 876 01:10:07,836 --> 01:10:10,439 Charlottek arratsero egiten dio afaria. 877 01:10:10,472 --> 01:10:14,977 Esaiozu Heinrichek astean bitan bakarrik jan dezakeela okela. 878 01:10:15,144 --> 01:10:16,312 Bai. 879 01:10:18,280 --> 01:10:20,449 Kaixo, laztana. 880 01:10:20,683 --> 01:10:23,919 -Arrakasta handia izan duzu hemen. -Kaixo, Stups. 881 01:10:23,986 --> 01:10:26,755 Ez dezagun horretan denborarik galdu. 882 01:10:26,989 --> 01:10:29,425 Israelgo fiskala New Yorkera dator hegazkinez… 883 01:10:29,458 --> 01:10:32,228 …bizirik irten zirenekin hitz egitera. 884 01:10:32,228 --> 01:10:35,030 "Daily News"en titular hau atera da: 885 01:10:35,531 --> 01:10:37,866 "Fiskalak erantzun egin dio… 886 01:10:37,900 --> 01:10:41,670 …Hannah Arendten Eichmannen defentsa bitxiari". 887 01:10:41,770 --> 01:10:45,274 -Lehen orrialdean! -Sasiekaitza besterik ez. 888 01:10:45,474 --> 01:10:48,110 Hau ez da ekaitza, urakana baizik. 889 01:10:48,377 --> 01:10:50,279 Zer afaldu behar duzu? 890 01:10:52,381 --> 01:10:56,318 Espinakak, ogi osoa eta ura. 891 01:10:57,319 --> 01:10:59,788 Eskerrak ez zauden hemen, New Yorken. 892 01:10:59,888 --> 01:11:04,827 Eichmann defendatu izanaz salatzen ari zaizkizu den-denak. 893 01:11:05,027 --> 01:11:09,465 Aldizkari bateko artikulu sorta bat besterik ez da. 894 01:11:09,498 --> 01:11:11,166 Maitea… 895 01:11:11,433 --> 01:11:13,669 …benetan inozoa zara. 896 01:11:20,576 --> 01:11:24,079 Bere sarkasmoak babestuko duela uste du Hannahek. 897 01:11:26,649 --> 01:11:30,386 Bere zaurigarritasuna jartzen dit niri agerian. 898 01:11:32,721 --> 01:11:37,326 Bere burua historiatik aldendu nahian, erakarri egiten du azkenik. 899 01:11:37,493 --> 01:11:40,329 Erabat oker zaude. 900 01:11:40,362 --> 01:11:44,099 -Ez da Hannahi buruz. -Baina non dago bera… 901 01:11:44,166 --> 01:11:47,469 …nazi horrez eta bere krimenez idazten ari den bitartean? 902 01:11:47,603 --> 01:11:51,140 Eskubidea du mina sentitzeko eta adierazteko. 903 01:11:51,340 --> 01:11:55,144 Hori lotsagarria litzateke. Eta bera ez da horrelakoa. 904 01:11:55,444 --> 01:11:59,014 Kontuan har ezazu Hannahek oinaze hori guztia itotzen badu… 905 01:11:59,114 --> 01:12:01,350 …azkenean oinazeak bera azpian zapalduko duela. 906 01:12:01,517 --> 01:12:03,352 Eta zu ere bai. 907 01:12:29,945 --> 01:12:32,681 Heidegger irakaslea zutaz galdezka ari da. 908 01:12:32,948 --> 01:12:34,717 Eskerrik asko. 909 01:12:52,701 --> 01:12:54,603 Denbora misterio bat da: 910 01:12:54,837 --> 01:12:57,940 Itzuli, eta dena alda dezake. 911 01:12:59,108 --> 01:13:03,412 Soineko eder hori jantzita, zu berriz ikusi zintudanean… 912 01:13:03,545 --> 01:13:08,050 …berehala jakin nuen zerbait berria hasiko zela guretzat. 913 01:13:08,183 --> 01:13:09,952 Gera zaitez horrela. 914 01:13:10,986 --> 01:13:13,756 Ez nengoen ziur etorri behar ote nuen. 915 01:13:13,889 --> 01:13:18,761 Maitatzeko gonbit handiagorik ez dago, inor lehenik maitatzea baino. 916 01:13:18,827 --> 01:13:24,233 "Nulla est enim maior ad amorem invitatio quam prevenire amando". 917 01:13:24,266 --> 01:13:25,834 San Agustin. 918 01:13:26,268 --> 01:13:29,271 Zure azken gutunak tristatu egin nau. 919 01:13:29,304 --> 01:13:32,775 Nola sinetsi dituzu kalumnia horiek guztiak? 920 01:13:34,410 --> 01:13:39,114 Zure lehen errektore hitzaldia irakurrita, ondoeza izan nuen. 921 01:13:39,314 --> 01:13:41,016 Ezin nuen hura sinetsi. 922 01:13:41,049 --> 01:13:44,153 Pentsatzen irakatsi zidan gizona ergelki jokatzen ari zen. 923 01:13:44,219 --> 01:13:47,423 Badakit urte garratzak izan zirela zuretzat… 924 01:13:47,456 --> 01:13:50,559 …oinazez, estutasunez eta ezintasunez beteak. 925 01:13:50,959 --> 01:13:52,861 Baina niretzat ere ez ziren errazak izan. 926 01:13:52,895 --> 01:13:57,232 Martin, ulertu nahi dudalako etorri naiz hona. 927 01:13:58,100 --> 01:13:59,535 Hannah… 928 01:13:59,701 --> 01:14:03,906 …zertan ari den ez dakiela ametsetan dagoen mutila naiz. 929 01:14:06,775 --> 01:14:09,812 Ez nuen politikarako ez dohainik, ez eskarmenturik… 930 01:14:09,845 --> 01:14:12,381 …baina orain ikasi dut… 931 01:14:12,381 --> 01:14:14,349 …eta gerora gehiago ikasi nahi dut… 932 01:14:14,349 --> 01:14:17,152 …ezein pentsamendurik bazterrean ez uzteko. 933 01:14:17,386 --> 01:14:22,491 Hortaz, zergatik ez duzu jendaurrean dena argitzen? 934 01:14:45,280 --> 01:14:47,483 Denen ahotan zaude! 935 01:14:48,217 --> 01:14:49,985 Mary, kaixo. 936 01:14:50,018 --> 01:14:51,987 Ene! Hau poza zu ikustea! Tori. 937 01:14:52,020 --> 01:14:54,256 -Zer ederrak! -Jimek bidaliak dira. 938 01:14:54,289 --> 01:14:55,991 Goraintziak haren partetik. Zu ezagutzeko irrikaz dago. 939 01:14:56,024 --> 01:15:00,295 -Noiz ezagutuko dut? -Zerbait antolatuko dugu. 940 01:15:00,329 --> 01:15:02,798 -Zer moduz bidaia? -Ondo, baina goseak akabatzen nago. 941 01:15:06,802 --> 01:15:09,137 Hitzaldira etorri behar zenuke. 942 01:15:12,241 --> 01:15:14,209 Ezin duzu hori egin. 943 01:15:14,376 --> 01:15:17,846 -Arauak bete behar dituzu. -Zergatik? Inork ez du hori egiten. 944 01:15:20,048 --> 01:15:23,719 Zertaz hitz egitea nahi duzu? 945 01:15:23,886 --> 01:15:28,991 Berez idatzi dudanaz kritika bakar bat ere ez dago. 946 01:15:29,024 --> 01:15:33,662 Ez zitzaizun bururatu ere egin hain erreakzio latza egongo zenik? 947 01:15:33,762 --> 01:15:36,532 Zertxobait ere ez? 948 01:15:36,632 --> 01:15:39,334 Tonu jakin bat erabili duzu, ohikoa ez dena. 949 01:15:39,434 --> 01:15:42,538 Ez da egia. Tonu hori normala da niretzat. 950 01:15:42,638 --> 01:15:46,141 Zuretzat, bai, baina inor ez da ausartu egoeraz ironiaz mintzatzen. 951 01:15:46,174 --> 01:15:49,177 -Arreta galarazi nahi didazu. -Bai zera! 952 01:15:51,380 --> 01:15:52,548 Ikusten? 953 01:15:52,814 --> 01:15:54,917 Esaten dizut alferrik dela. 954 01:15:55,117 --> 01:15:57,219 Ziur nago haien arteko erdiak ere ez duela liburua irakurri. 955 01:15:57,252 --> 01:15:59,855 Horregatik hitz egin behar zenuke jendaurrean horretaz. 956 01:15:59,888 --> 01:16:01,823 -Ez. -Agerian uztazu haien hipokrisia. 957 01:16:01,857 --> 01:16:03,725 Behartu itzazu benetan eztabaidatzera. 958 01:16:03,792 --> 01:16:07,596 Ez diet babo horiei esplikaziorik eman nahi. 959 01:16:22,978 --> 01:16:28,417 Bakarrik nago nire buruarekiko elkarrizketa isilean. 960 01:16:28,584 --> 01:16:30,953 -Oroimen ona duzu. -"Ja". 961 01:16:30,986 --> 01:16:32,788 Eta doinu penagarria. 962 01:16:33,989 --> 01:16:38,594 Irabazten badizut, galdera latz bat erantzungo didazu? 963 01:16:38,694 --> 01:16:40,395 Ez duzu irabaziko. 964 01:16:40,862 --> 01:16:43,932 Beraz, edozer gauza hitzemango dizut. 965 01:16:47,936 --> 01:16:50,372 Beraz… 966 01:16:51,740 --> 01:16:53,809 Bera izan al zen zure bizitzako gizonik maiteena? 967 01:16:54,509 --> 01:16:56,712 -Nor? -Badakizu nor. 968 01:16:57,279 --> 01:16:59,615 Pentsamenduaren zure errege sekretua. 969 01:17:00,616 --> 01:17:03,352 Ez. Ez zen bera izan. 970 01:17:03,518 --> 01:17:05,654 Heinrich da. 971 01:17:05,854 --> 01:17:08,557 Ederki, hutsuneak bete itzazu. 972 01:17:08,624 --> 01:17:10,726 "Heidegger izan zen … handiena… 973 01:17:10,792 --> 01:17:13,061 …nire bizitza osoan". 974 01:17:14,630 --> 01:17:17,799 Tira! Ez diot inori esango. 975 01:17:19,001 --> 01:17:24,473 Gauza batzuk gizaki soil bat baino indartsuagoak dira. 976 01:17:29,277 --> 01:17:32,347 Liburua irakurri duzu? Emakume hori lotsatu ere ez zen egingo! 977 01:17:32,381 --> 01:17:35,317 Akatsik larriena juduak kritikatzea izan da… 978 01:17:35,350 --> 01:17:37,719 …masa-hiltzailea han eserita zegoen artean. 979 01:17:37,753 --> 01:17:41,189 Eta hiltzaile hori pailazotzat agertzea ere bai. 980 01:17:41,223 --> 01:17:44,393 Hitlerren morroi ergela, pentsatzeko ere gauza ez zena. 981 01:17:44,426 --> 01:17:46,028 Eta gizon normala dela esaten du. 982 01:17:46,061 --> 01:17:49,531 Horrelakoa da Hannah Arendt: dena adimena eta sentimendurik ez. 983 01:17:49,531 --> 01:17:51,266 Asko gustatzen zait zure artikuluko esaldi hori, Norman. 984 01:17:51,366 --> 01:17:54,569 Denek irakurriko zenuten Normanen gezurtamen zorrotza. 985 01:17:54,670 --> 01:17:58,273 -Nola du izena? -"Bikaintasunaren makurkeria". 986 01:17:58,306 --> 01:18:00,575 Berak merezi baino askoz zintzoagoa izan zara. 987 01:18:00,609 --> 01:18:02,544 Orain aztoratuta dago, noski. 988 01:18:02,611 --> 01:18:05,781 Bai zera! Horrelako zirrara intelektualetarako bizi da eta. 989 01:18:05,814 --> 01:18:11,153 Ondotxo zekien buruzagi juduei erasoz sortuko zuen eskandalua. 990 01:18:11,186 --> 01:18:14,823 Zu ez zintzaizkion erreguka aritu zure departamentuan irakats zezan? 991 01:18:14,856 --> 01:18:16,525 Ez dut hutsegite hori berriz egingo. 992 01:18:16,558 --> 01:18:21,096 Poliziaren aurreko susmagarritzat tratatzen ari zarete Hannah Arendt… 993 01:18:21,129 --> 01:18:24,232 …pentsalari politiko agurgarritzat tratatu ordez. 994 01:18:24,299 --> 01:18:28,270 Inork ez dio Hannah Eichmannen nortasunari eraso. 995 01:18:28,770 --> 01:18:31,339 Hannahren lanaren zure iruzkinak frogatzen duenez… 996 01:18:31,373 --> 01:18:33,408 …histerikoegia zara esaldi koherente bakar bat idazteko. 997 01:18:33,442 --> 01:18:38,246 Eta mihi-hutsegite horrek frogatzen du ez zarela hizketarako ere gai. 998 01:18:38,380 --> 01:18:41,917 Arendten europar harrokeriak kutsatuta zauzka. 999 01:18:41,983 --> 01:18:45,153 Himmler bera defendatuko balu ere, zu haren alde. 1000 01:18:45,187 --> 01:18:47,422 Lasai, Norman. Letaginak ikusten zaizkizu. 1001 01:18:47,456 --> 01:18:49,591 Ia hemengo inork ez ditu artikuluak irakurri. 1002 01:18:49,624 --> 01:18:52,060 Batzuk saiatu ginen, baina ez genuen bukatzea lortu. 1003 01:18:52,094 --> 01:18:54,763 Ez, noski. Hannahek ez du telenobelarik idazten. 1004 01:18:54,796 --> 01:18:57,532 Gehiegi espero izatea da Arendt andreak… 1005 01:18:57,599 --> 01:18:59,901 …Eichmannen epaiketaren berri soilik ematea? 1006 01:19:00,135 --> 01:19:03,071 Hori baino zera interesgarriago bat eskaini behar izan digu. 1007 01:19:03,171 --> 01:19:05,540 Nor uste du dela? Aristoteles? 1008 01:19:05,540 --> 01:19:08,677 Zuek denok ez bezala, Hannahek erbesteratu egin behar izan zuen. 1009 01:19:08,744 --> 01:19:10,812 Atxilotze esparru gogor batean eduki zuten. 1010 01:19:10,879 --> 01:19:15,817 Bera da damu-negarrik gabe gai honetaz hitz egin dezakeen bakarra. 1011 01:19:15,851 --> 01:19:19,855 Zergatik ote da hori? Sentimentudun jendea baino bizkorragoa delako? 1012 01:19:19,888 --> 01:19:22,190 Zure kasuan, Norman, bizkorragoa izatea erraza da. 1013 01:19:22,224 --> 01:19:24,626 Bera zu baino kementsuagoa da. 1014 01:19:27,395 --> 01:19:28,764 Jaun-andreok: 1015 01:19:29,030 --> 01:19:33,769 Izango dugu eztabaidarako astia gure hizlariak aurkeztu ondoren. 1016 01:19:34,102 --> 01:19:36,638 Eser zaitezte hasi ahal izan gaitezen. 1017 01:20:30,859 --> 01:20:32,394 Arendt andereñoa? 1018 01:20:33,128 --> 01:20:34,529 Siegfried! 1019 01:20:42,137 --> 01:20:45,106 -Nitaz oroitzen zara? -Jakina. 1020 01:20:45,407 --> 01:20:49,044 Kurt Blumenfelden talde sionistan egon zinen, Berlinen. 1021 01:20:50,145 --> 01:20:53,849 Nekeza da sinestea zu inoiz sionista izan zinenik. 1022 01:20:54,282 --> 01:20:57,419 Israelgo zerbitzu sekretuak ez zaitu hona bidali… 1023 01:20:57,419 --> 01:20:59,855 …nire gaztaro eroaz hitz egitera. 1024 01:21:00,055 --> 01:21:04,826 Eichmannen liburua ez argitaratzeko eskatzera etorri nauzu. 1025 01:21:04,960 --> 01:21:08,463 Israelgo estatuak niri hori esateko bidali ditu 4 gizon hegazkinez? 1026 01:21:09,097 --> 01:21:11,099 Dirua sobran edukiko duzue… 1027 01:21:11,499 --> 01:21:13,501 …horrela xahutzeko. 1028 01:21:13,768 --> 01:21:16,471 Ezin ulertuzkoa da zuk, judua izanik… 1029 01:21:16,504 --> 01:21:19,207 …horrelako gezurrak idaztea zure herriaz. 1030 01:21:19,207 --> 01:21:21,209 Nik sekula idatzi ez dudan liburu bat deskribatzen ari zara. 1031 01:21:22,277 --> 01:21:25,213 Israelen sekula baimenik emango ez zaion liburua. 1032 01:21:25,614 --> 01:21:30,986 Ez litzateke beste inon argitaratu behar, zuk lotsa pixka bat bazenu. 1033 01:21:31,486 --> 01:21:34,055 Liburuak debekatzen dituzue… 1034 01:21:34,289 --> 01:21:36,758 …eta lotsarik ez dudalako errieta egiten didazu! 1035 01:21:37,125 --> 01:21:41,630 -Hau abisu bat da. -Ez. Mehatxu bat da. 1036 01:21:42,631 --> 01:21:45,934 Zurekin argudiatzeko eskatu nahi genion Kurt Blumenfeldi… 1037 01:21:46,134 --> 01:21:49,271 …baina hilzorian dagoela esan digu bere medikuak. 1038 01:21:49,571 --> 01:21:52,607 Eta ez genuen hain krudelak izan nahi. 1039 01:21:59,180 --> 01:22:02,117 Bazenekiela uste nuen. 1040 01:22:38,586 --> 01:22:42,557 Rivka, zergatik ez didazue lehenago abisatu? 1041 01:22:42,624 --> 01:22:45,093 Kurtek ez zuen nahi. 1042 01:23:06,281 --> 01:23:07,983 Kurt. 1043 01:23:27,235 --> 01:23:30,005 Zer egiten didazu, laztana! 1044 01:23:33,875 --> 01:23:37,145 Oraingoan jo eta pasa egin duzu. 1045 01:23:37,178 --> 01:23:40,215 Gaur ez dezagun eztabaidatu. 1046 01:23:41,016 --> 01:23:46,621 Erakutsi duzun krudelkeria eta zakarkeria… 1047 01:23:46,755 --> 01:23:50,492 Irakurtzen duzunean ez duzu hori pentsatuko. 1048 01:23:52,027 --> 01:23:54,462 Saiatu naiz. 1049 01:23:56,064 --> 01:24:00,735 Noiztik egiten diezu besteei kasu nitaz ari badira? 1050 01:24:01,836 --> 01:24:05,173 Ez duzu Israel maite? 1051 01:24:05,240 --> 01:24:08,543 Ez duzu zeure herria maite? 1052 01:24:10,645 --> 01:24:13,848 Ezin dut jadanik zurekin batera barre egin. 1053 01:24:16,351 --> 01:24:21,256 Kurt, ezagutzen nauzu. Ez dut inoiz herririk maite izan. 1054 01:24:22,057 --> 01:24:24,993 Zergatik maitatu behar ditut juduak? 1055 01:24:26,628 --> 01:24:29,197 Nire lagunak baizik ez ditut maite. 1056 01:24:30,231 --> 01:24:34,369 Hori da sentitzeko gai naizen maitasun bakarra. 1057 01:24:37,105 --> 01:24:38,940 Kurt… 1058 01:24:40,842 --> 01:24:43,144 Zu maite zaitut. 1059 01:25:26,521 --> 01:25:29,757 Hauei apartak iruditzen zaizkie zure artikuluak. 1060 01:25:30,291 --> 01:25:35,897 Hauen ustez, erabat oker zaude eta ez zenukeen hitzik idatzi behar. 1061 01:25:36,164 --> 01:25:38,299 Nire ezagunik badago? 1062 01:25:38,967 --> 01:25:41,503 Bai. Adiskide batzuk. 1063 01:25:42,003 --> 01:25:44,139 Eta hauek hilik nahi zaituzte. 1064 01:25:44,172 --> 01:25:46,741 Batzuk oso bitxiak dira. 1065 01:25:48,343 --> 01:25:50,278 Nik irekiko dut. 1066 01:25:57,185 --> 01:25:59,020 -O, Lotte… -Sartu. 1067 01:25:59,254 --> 01:26:01,156 -Beranduegi etorri naiz? -Ez. 1068 01:26:08,997 --> 01:26:11,399 O, Hannah, ez nekien… 1069 01:26:11,499 --> 01:26:13,668 Lore, pozten naiz zu ikusteaz. 1070 01:26:13,735 --> 01:26:15,937 Lotteri laguntzera etorri naiz. 1071 01:26:16,037 --> 01:26:18,940 Ez, lehenengo eseri nire ondoan. 1072 01:26:24,612 --> 01:26:26,581 Tori. 1073 01:26:27,849 --> 01:26:29,918 Atzo hemen egon zinen? 1074 01:26:30,018 --> 01:26:32,020 Ez nuen Lotte bakarrik utzi nahi. 1075 01:26:32,086 --> 01:26:35,089 -Mila esker. -Ez dago esan beharrik. 1076 01:26:35,223 --> 01:26:38,660 -Zer moduz dago Hans? -Zera… 1077 01:26:39,260 --> 01:26:41,062 Zergatik ez da etorri? 1078 01:26:41,196 --> 01:26:44,098 Ondoezik dago. 1079 01:26:44,299 --> 01:26:46,100 Ai, Jauna! 1080 01:26:46,901 --> 01:26:50,838 -Zer dio? -Ezer ez. 1081 01:26:54,108 --> 01:26:58,613 Zatoz, Lotte. Irakurriguzu hori. 1082 01:27:01,950 --> 01:27:04,619 "Zure aurpegia arroka bezain gogorra da… 1083 01:27:04,652 --> 01:27:07,088 …eta Ipar Poloa bezain izoztua. 1084 01:27:07,222 --> 01:27:11,993 Mespretxua darie zure ezpainei, eta basakeria ageri zaizu begietan. 1085 01:27:12,026 --> 01:27:15,496 Zure argazkia ageri den orriak… 1086 01:27:15,930 --> 01:27:18,900 …aldizkari osoa kutsatu du. 1087 01:27:19,033 --> 01:27:23,404 Eskularrua jantzi dut. Nazka ematen zidan orria esku biluziaz ukitzeak. 1088 01:27:23,771 --> 01:27:25,873 Orria aldizkaritik erauzi dut… 1089 01:27:25,940 --> 01:27:28,543 …ez bainion hari eman nahi… 1090 01:27:29,244 --> 01:27:33,781 …erretzeko duintasuna, eta zakarrontzira bota dut. 1091 01:27:34,616 --> 01:27:37,051 Ez dut gorrotorik bihotzean… 1092 01:27:37,118 --> 01:27:39,454 …eta ez dut mendekuaz gozatu nahi… 1093 01:27:40,088 --> 01:27:42,490 …baina badakit hau: 1094 01:27:42,557 --> 01:27:45,660 …zuk profanatutako 6 milioi martirien arimak… 1095 01:27:45,693 --> 01:27:47,795 …gau eta egun ibiliko zaizkizu zirika… 1096 01:27:47,862 --> 01:27:50,665 …zuri bakerik eman gabe. 1097 01:27:52,267 --> 01:27:54,168 Ezin du bestela izan". 1098 01:28:11,452 --> 01:28:13,788 Estimatzen dizut… 1099 01:28:13,821 --> 01:28:16,791 …arrats honetan nire ondoan egotea. 1100 01:28:24,132 --> 01:28:27,335 Egun izugarria izan duzu gaur. 1101 01:28:36,144 --> 01:28:39,213 Txikia nintzenean, aita oso gaixorik zegoen. 1102 01:28:39,314 --> 01:28:42,950 Aita nik 7 urte nituenean hil zen. 1103 01:28:44,519 --> 01:28:46,554 Borroka luze baten ondoren. 1104 01:28:48,323 --> 01:28:51,025 Aita gaixorik baizik ez nuen ezagutu. 1105 01:28:51,793 --> 01:28:54,529 Eta ametsetan agertzen zaidanean… 1106 01:28:55,897 --> 01:28:58,599 …osasuntsu dago. 1107 01:29:01,102 --> 01:29:02,637 Lerdena da. 1108 01:29:05,006 --> 01:29:08,609 Niri begiratu, eta maite zaitut esaten dit. 1109 01:29:27,762 --> 01:29:30,231 -Zer ari zara gutunekin? -Erantzun egingo diet. 1110 01:29:30,264 --> 01:29:32,433 Ezta pentsatu ere. 1111 01:29:32,567 --> 01:29:34,902 Hasten bazara, hau ez da inoiz bukatuko. 1112 01:29:34,969 --> 01:29:38,940 Min handia eman diot jende honi. Serio hartu behar dut kontu hau. 1113 01:29:39,741 --> 01:29:44,445 20 urte daramatzagu hemen eta ez ditut maletak berriz egingo. 1114 01:29:44,579 --> 01:29:47,482 Ez zaituzte artikulu batzuengatik ostikoka botako! 1115 01:29:47,582 --> 01:29:50,385 Ziur zaude horretaz? 1116 01:29:59,093 --> 01:30:02,463 10. solairuko agure atseginak zuri hau emateko esan dit. 1117 01:30:02,497 --> 01:30:04,031 Eskerrik asko, Freddy. 1118 01:30:12,573 --> 01:30:15,910 ZOAZ INFERNURA, PUTA NAZI HORI. 1119 01:30:34,195 --> 01:30:38,099 Luzaroan eztabaidatu ondoren, aho batez erabaki bat hartu dugu. 1120 01:30:38,166 --> 01:30:43,070 Errespetuz eskatzen dizugu irakasle-zereginak uztea. 1121 01:30:43,104 --> 01:30:45,973 Ez ditut eskolak inolaz ere utziko. 1122 01:30:45,973 --> 01:30:49,944 Ez duzu izango zurekin ikasi nahi duen nahikoa ikaslerik, beharbada. 1123 01:30:50,111 --> 01:30:54,382 Beharbada, ez zarete harremanetan egongo zuen ikasleekin… 1124 01:30:54,449 --> 01:30:57,485 …baina izugarrizko ikasle eskaria dut une honetan. 1125 01:30:57,552 --> 01:31:00,822 Eta ikasleen babes apartagatik… 1126 01:31:00,888 --> 01:31:04,792 …haien gonbita onartu dut eta jendaurrean hitz egingo dut… 1127 01:31:04,826 --> 01:31:08,162 …nire txostenaren erreakzio histerikoez. 1128 01:31:08,229 --> 01:31:12,066 Horra Hannah Arendt, harrokeria hutsa eta sentimendurik eza. 1129 01:31:44,999 --> 01:31:51,305 Gaur emango didazute, beharbada, berehala erretzeko baimena. 1130 01:32:08,089 --> 01:32:11,025 "New Yorker" aldizkariak eskatu zidanean… 1131 01:32:11,158 --> 01:32:14,896 …Adolf Eichmannen epaiketaren berri ematea… 1132 01:32:14,996 --> 01:32:21,269 …auzitegiak interes bakarra zuela uste nuen: 1133 01:32:21,569 --> 01:32:25,373 Justizia eskaria betetzea. 1134 01:32:26,574 --> 01:32:29,343 Hura ez zen lan erraza… 1135 01:32:29,410 --> 01:32:34,148 …zeren eta Eichmann epaituko zuen auzitegiak aurre egin behar zion… 1136 01:32:34,315 --> 01:32:36,584 …lege-liburuetan ez zegoen krimen bati… 1137 01:32:36,751 --> 01:32:43,658 …eta Nurembergeko epaiketez gero ikusi ez zen kriminal mota bati. 1138 01:32:43,824 --> 01:32:46,127 Hala ere… 1139 01:32:46,127 --> 01:32:52,900 …epaitegiak bere ekintzengatik epaitu behar izan zuen Eichmann. 1140 01:32:53,401 --> 01:32:56,637 Han ez zen sistemarik epaitzen… 1141 01:32:57,104 --> 01:32:59,674 …ez historia, ez edozein "ismo"rik… 1142 01:32:59,974 --> 01:33:03,210 Ezta antisemitismoa ere. 1143 01:33:03,277 --> 01:33:06,213 Pertsona besterik ez. 1144 01:33:06,814 --> 01:33:11,285 Eichmann bezalako kriminal nazi batek arazo bat sortzen zuen: 1145 01:33:11,285 --> 01:33:15,790 Temaz uko egin zien bere ezaugarri pertsonal guztiei… 1146 01:33:15,856 --> 01:33:20,895 …zigortua edo barkatua izateko inor geratuko ez balitz bezala. 1147 01:33:21,162 --> 01:33:24,599 Protesta egiten zuen behin eta berriz… 1148 01:33:24,699 --> 01:33:27,134 …fiskalaren baieztapenen aurka… 1149 01:33:27,234 --> 01:33:31,973 …berak ez omen zuela inoiz bere kabuz ezer egin… 1150 01:33:32,139 --> 01:33:37,478 …berak ez omen zuela asmorik izan, ez onik eta ez txarrik… 1151 01:33:37,612 --> 01:33:42,083 …berak ordenak obeditu besterik ez zituela egin. 1152 01:33:43,250 --> 01:33:47,154 Nazien ohiko argudio horrek… 1153 01:33:47,188 --> 01:33:51,325 …garbi erakusten du munduko gaiztakeriarik handiena… 1154 01:33:51,392 --> 01:33:54,729 …gizagaixoek egindako gaiztakeria dela… 1155 01:33:55,129 --> 01:33:58,032 …motiborik gabeko jendeak egindakoa… 1156 01:33:58,132 --> 01:34:02,103 …sinesterik, bihotz gaiztorik edo deabruzko nahirik gabeko jendeak… 1157 01:34:02,136 --> 01:34:06,974 …pertsona izateari uko egin dioten gizakiek egindakoa dela. 1158 01:34:07,074 --> 01:34:11,746 Eta fenomeno horri deitu diot nik… 1159 01:34:11,779 --> 01:34:16,450 …gaizkiaren hutsalkeria. 1160 01:34:17,184 --> 01:34:18,653 Arendt andrea. 1161 01:34:19,286 --> 01:34:22,323 Eztabaidaren zatirik garrantzitsuena saihesten ari zara. 1162 01:34:22,657 --> 01:34:24,725 Esana duzu judu gutxiago hilko ziratekeela… 1163 01:34:24,792 --> 01:34:26,994 …haien buruzagiek kooperatu ez balute. 1164 01:34:27,094 --> 01:34:30,798 Auzi hori epaiketan agertu zen. Haren berri eman dut… 1165 01:34:30,831 --> 01:34:33,668 …eta argitu behar izan dut zein izan zen… 1166 01:34:33,668 --> 01:34:36,737 …Eichmannen jardueran parte hartu zuten buruzagi juduen rola. 1167 01:34:36,837 --> 01:34:40,374 Bere suntsipenagatik gaitzesten duzu zuk judu herria. 1168 01:34:40,808 --> 01:34:44,545 Ez dut sekula judu herria gaitzetsi! 1169 01:34:46,781 --> 01:34:48,649 Erresistentzia ezinezkoa zen. 1170 01:34:50,117 --> 01:34:51,252 Baina beharbada… 1171 01:34:51,919 --> 01:34:57,458 …badago zerbait erresistentziaren… 1172 01:34:57,591 --> 01:34:59,660 …eta kooperazioaren artean. 1173 01:34:59,694 --> 01:35:02,697 Eta zentzu horretan bakarrik diot… 1174 01:35:02,697 --> 01:35:09,336 …buruzagi judu batzuek beste era batera jokatu beharko zuketela. 1175 01:35:10,705 --> 01:35:14,709 Izugarri garrantzitsua da… 1176 01:35:14,942 --> 01:35:16,977 …galdera hauek egitea… 1177 01:35:17,211 --> 01:35:19,947 …zeren eta buruzagi juduen rolak… 1178 01:35:19,980 --> 01:35:22,850 …pertzepzio nabarmen bat ematen baitigu… 1179 01:35:22,850 --> 01:35:27,855 …naziek Europako gizarte agurgarrian eragin zuten… 1180 01:35:27,888 --> 01:35:30,558 …suntsitze moral erabatekoaz. 1181 01:35:30,791 --> 01:35:35,496 Eta ez bakarrik Alemanian, ia herrialde guztietan baizik. 1182 01:35:35,529 --> 01:35:40,367 Ez bakarrik zapaltzaileen artean. 1183 01:35:40,735 --> 01:35:44,205 Baita biktimen artean ere. 1184 01:35:45,973 --> 01:35:46,807 Bai? 1185 01:35:47,775 --> 01:35:50,911 Pertsekuzioa juduen aurkakoa izan zen. 1186 01:35:50,978 --> 01:35:53,814 Zergatik deskribatzen dituzu Eichmannen delituak… 1187 01:35:53,814 --> 01:35:56,350 …gizadiaren aurkako krimentzat? 1188 01:35:57,518 --> 01:36:00,788 Juduak gizakiak direlako. 1189 01:36:01,589 --> 01:36:05,826 Eta naziak juduei estatus hori ukatzen saiatu ziren. 1190 01:36:05,926 --> 01:36:11,999 Juduen aurkako krimena definizioz da gizadiaren aurkako krimena. 1191 01:36:12,266 --> 01:36:15,903 Judua naiz, noski, denek dakizutenez. 1192 01:36:16,137 --> 01:36:19,373 Eta neure burua gorrotatzen dudan judutzat eraso didate… 1193 01:36:19,406 --> 01:36:24,345 …naziak defendatu eta neure herria mespretxatu omen dudalako. 1194 01:36:24,779 --> 01:36:28,682 Hori ez da arrazoibide bat. 1195 01:36:28,716 --> 01:36:32,486 Nortasun-hilketa bat da hori! 1196 01:36:32,653 --> 01:36:36,357 Ez dut Eichmannen defentsarik idatzi. 1197 01:36:36,423 --> 01:36:38,659 Baina adosten saiatu naiz… 1198 01:36:38,659 --> 01:36:41,262 …gizonaren erdipurdikotasun harrigarria… 1199 01:36:41,295 --> 01:36:43,898 …eta haren ekintza txundigarriak. 1200 01:36:44,131 --> 01:36:49,136 Ulertzen saiatzea eta barkatzea ez da gauza bera. 1201 01:36:49,236 --> 01:36:52,173 Ulertzeko nire erantzukizuntzat ikusten dut nik hori. 1202 01:36:52,206 --> 01:36:58,045 Gaiaz idazten ausartzen den edonoren erantzukizuna da hori. 1203 01:36:58,813 --> 01:37:01,816 Sokratesen eta Platonen garaietatik… 1204 01:37:01,849 --> 01:37:04,151 …pentsatzea esaten diogu… 1205 01:37:04,151 --> 01:37:09,824 …"nire eta nire buruaren artean elkarrizketa isilean jarduteari". 1206 01:37:10,157 --> 01:37:14,695 Pertsona izateari uko eginez, Eichmannek zeharo arbuiatu zuen… 1207 01:37:14,728 --> 01:37:18,032 …gizakia tankeratzen duen ezaugarririk behinena: 1208 01:37:18,065 --> 01:37:21,468 Pentsatzeko gauza izatea. 1209 01:37:23,504 --> 01:37:28,142 Beraz, harrezkero ez zen gai judizio moralik egiteko. 1210 01:37:28,175 --> 01:37:31,145 Pentsatzeko ezgaitasun horrek… 1211 01:37:31,178 --> 01:37:34,982 …sortu zien gizon arrunt askori… 1212 01:37:34,982 --> 01:37:38,052 …gaiztakeriak eskala erraldoi batean egiteko aukera… 1213 01:37:38,052 --> 01:37:40,588 …inork ordu arte ikusi gabeko eran. 1214 01:37:41,689 --> 01:37:43,224 Egia da. 1215 01:37:43,357 --> 01:37:47,795 Modu filosofikoan aztertu ditut auzi hauek. 1216 01:37:48,429 --> 01:37:52,499 Pentsamenduaren haizearen agerpena… 1217 01:37:52,633 --> 01:37:54,568 …ez da jakinduria… 1218 01:37:54,635 --> 01:37:59,840 …zuzena eta okerra bereizteko gaitasuna baizik… 1219 01:37:59,907 --> 01:38:02,943 …ederra eta itsusia bereizteko gaitasuna. 1220 01:38:03,043 --> 01:38:04,912 Eta espero dut… 1221 01:38:05,613 --> 01:38:10,618 …pentsatzeak indarra emango diola jendeari… 1222 01:38:10,651 --> 01:38:12,953 …hondamenak saihesteko… 1223 01:38:12,953 --> 01:38:19,693 …une erabakigarria iristen den aldi bakanetan. 1224 01:38:20,828 --> 01:38:22,730 Eskerrik asko. 1225 01:39:18,852 --> 01:39:22,122 Hans, hor zeundela jakin izan banu… 1226 01:39:23,590 --> 01:39:25,225 Etorri naiz… 1227 01:39:26,527 --> 01:39:29,797 …zu arrazoira ekartzeko itxaropen eroaz. 1228 01:39:29,964 --> 01:39:32,967 Baina zu ez zara inoiz aldatuko. 1229 01:39:33,400 --> 01:39:37,738 Hannah, zure harrokeriaren… 1230 01:39:38,806 --> 01:39:43,711 …eta juduen auziaz duzun ezjakintasun erabatekoaren artean… 1231 01:39:43,744 --> 01:39:47,147 …filosofia-eskola bihurtu duzu epaiketa bat. 1232 01:39:47,181 --> 01:39:49,984 Hans, orain, ez. Leher eginda nago. 1233 01:39:50,217 --> 01:39:53,754 Intelektual aleman goragoko bat bezala jokatzen duzu… 1234 01:39:53,754 --> 01:39:55,656 …eta goitik behera begiratzen diguzu juduoi. 1235 01:39:55,990 --> 01:39:59,994 Eta Shoahen konplize izateaz salatzen gaituzu. 1236 01:40:02,396 --> 01:40:06,500 Ez duzu inoiz onartu alemanek lotsagarriro traditu zintuztela. 1237 01:40:06,767 --> 01:40:10,337 Bota egin zintuzten eta hil egingo zintuzten, ahal izan balute. 1238 01:40:10,371 --> 01:40:13,574 Zure lagun Eichmannek zuen Gurseko garraioen erantzukizuna. 1239 01:40:13,607 --> 01:40:17,878 Zorionez garaiz ihes egiteko aukera izan ez bazenu… 1240 01:40:17,911 --> 01:40:20,914 …han geratutako emakumeen halabehar bera izango zenukeen. 1241 01:40:20,948 --> 01:40:22,149 Nahikoa da! 1242 01:40:22,716 --> 01:40:25,719 Denak deportatu zituzten… 1243 01:40:25,753 --> 01:40:28,655 Nahikoa da, Hans. 1244 01:40:37,031 --> 01:40:38,732 Gaurtik aurrera… 1245 01:40:38,799 --> 01:40:43,670 …bukatu dut Heideggerren ikasle maiteenarekiko adiskidetasuna. 1246 01:41:15,335 --> 01:41:19,173 Oker nagoela frogatu nahian dabiltza denak. 1247 01:41:19,706 --> 01:41:23,477 Baina inor ez da nire benetako hutsegite bakarraz ohartu. 1248 01:41:24,378 --> 01:41:30,184 Gaizkiak ezin du aldi berean hutsala eta erradikala izan. 1249 01:41:30,584 --> 01:41:33,821 Gaizkia muturrekoa bakarrik izan daiteke. 1250 01:41:34,488 --> 01:41:36,290 Ez da inoiz erradikala. 1251 01:41:39,193 --> 01:41:44,031 Ongia baizik ezin daiteke izan sakona eta erradikala. 1252 01:41:47,301 --> 01:41:50,938 Zer gertatuko zen jakin izan bazenu epaiketaz idatziko zenukeen? 1253 01:42:05,652 --> 01:42:07,387 Bai. 1254 01:42:08,655 --> 01:42:11,225 Epaiketaz idatziko nukeen. 1255 01:42:13,827 --> 01:42:16,730 Nire benetako lagunak nor ziren jakin beharra neukan, beharbada. 1256 01:42:16,830 --> 01:42:20,434 Kurt zure laguna zen. Eta lagun segituko zuen. 1257 01:42:23,170 --> 01:42:25,839 Kurt nire familia zen. 1258 01:43:11,952 --> 01:43:15,656 Gaizkiaren arazoa Hannah Arendten gai nagusia bihurtu zen. 1259 01:43:15,656 --> 01:43:19,059 Behin eta berriz landu zuen gai hura… 1260 01:43:19,092 --> 01:43:22,563 …eta harekin lehian segitzen zuen bere heriotzako orduan. 1261 01:43:47,321 --> 01:43:49,990 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz