1 00:00:03,375 --> 00:00:06,166 Etorkizun hurbilean, sare korporatiboek... 2 00:00:06,583 --> 00:00:09,708 komunikazio-lineez bete dute planeta. 3 00:00:09,875 --> 00:00:12,916 Gizartea, ordea, ez dago oraindik 4 00:00:13,041 --> 00:00:18,375 nazioak eta talde etnikoak ezabatzeko bezain informatizatua. 5 00:00:20,583 --> 00:00:23,333 Adi, aireko patruila guztiak! A208 bat gertatu da... 6 00:00:23,500 --> 00:00:25,666 Newport City-ko C-13 barrutian. 7 00:00:25,833 --> 00:00:28,791 Eremu honen gaineko aireko espazioa itxi egingo da. 8 00:00:28,958 --> 00:00:31,750 Berriro diot: Adi, aireko patruila guztiak! 9 00:00:31,916 --> 00:00:33,875 A208 bat gertatu da Newport Cityko C-13 barrutian. 10 00:00:34,000 --> 00:00:37,083 Aireko espazioa itxi egin da eremu horren gainean. Berriz diot... 11 00:01:04,208 --> 00:01:06,333 Ez dago zertan arduraturik. 12 00:01:06,500 --> 00:01:10,666 Gauza bera gure herrialdean egitea besterik ez. Egizu berriz. 13 00:01:10,916 --> 00:01:13,625 Ez da existitzen akatsik gabeko programarik, 14 00:01:13,833 --> 00:01:18,166 baina denak zuzendu daitezke. Ez ala? 15 00:01:18,333 --> 00:01:20,333 Ez du ulertzen. 16 00:01:20,416 --> 00:01:23,083 Oraindik ez dakigu ziur benetan akatsa izan ote den. 17 00:01:23,166 --> 00:01:25,833 2501 egitasmoaren hasierako helburua zera zen... 18 00:01:25,916 --> 00:01:28,625 Komandantea, 6. Saila prest dago sartzeko. 19 00:01:30,708 --> 00:01:33,125 - Komandantea? - Entzun dizut. 20 00:01:34,208 --> 00:01:37,166 Estatika gehiegi daukazu garunean. 21 00:01:37,333 --> 00:01:39,500 Hilekoa daukat. 22 00:01:47,500 --> 00:01:52,291 Ez du arazorik eragingo 9. Saila 6. Sailaren kasu batean sartzeak? 23 00:01:53,125 --> 00:01:56,083 Diplomatiko hori ospe txarrenengo bilaua da. 24 00:01:56,250 --> 00:02:01,750 Gehienez deportatu egingo lukete. Horregatik, geuk arduratu behar dugu. 25 00:02:01,916 --> 00:02:04,000 Goazen! Abia gaitezen jasotze-gunera. 26 00:02:42,333 --> 00:02:44,500 Zer? Agentziari? 27 00:02:51,708 --> 00:02:55,333 Geldi! Nork agindu dizue tiro egiteko? Jaitsi armak. 28 00:02:59,416 --> 00:03:03,958 Immunitate diplomatikoa dut. Nor da zuen arduraduna? 29 00:03:04,041 --> 00:03:06,375 Herrialdetik programatzaile diplomatuak ateratzea... 30 00:03:06,458 --> 00:03:08,375 armen enbargoa haustea da. 31 00:03:08,458 --> 00:03:12,375 Oraingoan bahiketaz ere salatu zintzaket. 32 00:03:12,458 --> 00:03:14,333 Emaguzu. 33 00:03:14,416 --> 00:03:17,083 Ezin dut. Asilo politikoa eskatu digu, 34 00:03:17,166 --> 00:03:20,083 eskabidea onartu eta agiri ofiziala sinatu dugu. 35 00:03:20,166 --> 00:03:22,833 - Noiz? - Ez dizut esan beharrik. 36 00:03:22,916 --> 00:03:25,666 Eta nazioarteko legeen arabera, nire herrialdeak 37 00:03:25,750 --> 00:03:28,750 babesa eskaini diezaoke, eta bidaiatzeko txartel bat. 38 00:03:28,833 --> 00:03:30,958 Agiria gure enbaxadan dago. 39 00:03:31,041 --> 00:03:33,250 Pare bat egun barru bidaliko dizut kopia bat. 40 00:03:33,416 --> 00:03:35,208 Ez zara bizirik itzuliko. 41 00:03:35,375 --> 00:03:40,083 Kontuz gero zer diozun! Nazio demokratiko eta bakezalea gara. 42 00:03:40,291 --> 00:03:42,416 Egiatan? 43 00:03:44,208 --> 00:03:46,208 Leihora! Egizue tiro! 44 00:03:54,625 --> 00:03:57,208 Kamuflaje optikoa! 45 00:08:46,083 --> 00:08:48,791 Hau da sorpresa! Aramaki, 9. Sailekoa. 46 00:08:48,958 --> 00:08:51,166 Zerk ekarri zaitu enbaxadara? 47 00:08:51,333 --> 00:08:55,375 Biharko antolatu den Gavel-eko Errepublikarekiko batzar sekretuak. 48 00:08:55,458 --> 00:08:57,541 Betikoa, garapenerako laguntzak. 49 00:08:57,708 --> 00:09:01,458 Iraultzaren ondoren ezarritako Gobernuak eskatu zuen batzarra. 50 00:09:01,625 --> 00:09:06,000 Oraingoz ongi ari dira, baina ez da lehengo Gobernuaren oso ezberdina. 51 00:09:06,125 --> 00:09:08,083 Ez dakite aurrezten, 52 00:09:08,250 --> 00:09:10,791 eta ez dute aintzat hartzen... 53 00:09:10,958 --> 00:09:12,916 Eta zer asmo du Gobernuak? 54 00:09:13,041 --> 00:09:16,875 Arazoa da lehengo diktadura militarreko liderra 55 00:09:17,041 --> 00:09:18,916 hona etorri dela asilo politikoa eskatzera. 56 00:09:19,041 --> 00:09:20,833 Maless koronela, ezta? 57 00:09:20,916 --> 00:09:24,041 Deportatu egin behar dugu eta haiei laguntza eman? 58 00:09:24,208 --> 00:09:27,125 Ala Malessi asiloa eman eta haiei laguntza ukatu? 59 00:09:27,291 --> 00:09:28,666 Erabaki zaila da. 60 00:09:30,333 --> 00:09:33,458 Jendeak erraz onar lezakeen arrazoiren bat izango bagenu, 61 00:09:33,541 --> 00:09:36,833 oraintxe bertan deportatuko genuke. 62 00:09:45,916 --> 00:09:49,458 Aurrekoan programatzailearen arazoa zeuek konpondu omen zenuten. 63 00:09:49,541 --> 00:09:52,250 Eskerrik asko 6. Saileko Nakamuraren partetik. 64 00:09:52,333 --> 00:09:55,333 Pertsona ospetsuek ezin ditugu eskuak zikindu. 65 00:10:01,333 --> 00:10:02,708 Norbait sartu da. 66 00:10:02,875 --> 00:10:05,875 Ez dago erantzunik. Nola ditu garun-uhinak? 67 00:10:06,000 --> 00:10:09,708 Normalak. Esperientzia birtualeko modura aldatzen. 68 00:10:11,125 --> 00:10:13,125 Atzerri Arazoetako ministroaren interpretea. 69 00:10:13,208 --> 00:10:17,708 Duela 23 minutu garuna hackeatu diote telefono linearen bitartez. 70 00:10:19,500 --> 00:10:22,250 Beste herrialde bateko iturri batek jakinarazi zigunez, 71 00:10:22,416 --> 00:10:25,958 Txotxongiloen Maisuak sareko terminaletan sartu da. 72 00:10:26,083 --> 00:10:31,625 Seguruenik Gavel-ekoekiko batzar sekretua saboteatu nahi zuen. 73 00:10:31,791 --> 00:10:34,458 Parte-hartzaile guztiak zaintzapean daude. 74 00:10:35,708 --> 00:10:38,708 Ziur asko bere "espiritua" hackeatu nahi zuen 75 00:10:38,875 --> 00:10:41,041 beraren bidez batzarra boikoteatzeko. 76 00:10:41,208 --> 00:10:45,916 Zenbat falta da sarkinak hesia gainditu eta espiritua bereganatzeko? 77 00:10:46,041 --> 00:10:49,750 HA-3 zahar bat darabil, beraz, pare bat ordu. 78 00:10:49,916 --> 00:10:52,666 Gero, linea deskonektatuko dugu. 79 00:10:52,833 --> 00:10:57,125 Seinalearen jatorria bilatzen ari dira Batou eta Ishikawa. Zoaz haiekin. 80 00:11:16,208 --> 00:11:19,666 Txotxongiloen Maisua... hacker misteriotsua? 81 00:11:19,750 --> 00:11:22,041 Amerikar bat omen dela diote. 82 00:11:22,208 --> 00:11:24,916 Baina adina, sexua eta beste ezaugarririk... inork ez daki. 83 00:11:25,083 --> 00:11:27,791 Joan den negutik Europan jardun du batez ere. 84 00:11:27,958 --> 00:11:30,083 Hainbat kargugatik bilatzen dute: prezioak aldatzea, 85 00:11:30,250 --> 00:11:33,583 informazioa manipulatzea, ingeniaritza politikoa, terrorismoa, 86 00:11:33,750 --> 00:11:37,250 zibergaruneko etika haustea, eta beste hainbat delitu gehiago. 87 00:11:37,416 --> 00:11:40,791 Espirituak hackeatzeko eta manipulatzeko darabilen teknikagatik 88 00:11:40,958 --> 00:11:43,708 eman diote " Txotxongiloen Maisua" ezizena. 89 00:11:43,875 --> 00:11:45,875 Japonian agertzen den lehen aldia da. 90 00:11:46,000 --> 00:11:50,333 Hain ona izanik, nola erabiltzen du HA-3 zahar bat? 91 00:11:50,583 --> 00:11:54,916 Eredu berriak zailagoak dira antzematen eta arrastoari jarraitzen, 92 00:11:55,041 --> 00:12:01,000 baina bestela susmagarri nagusia Maless koronel ohia izango litzake. 93 00:12:01,125 --> 00:12:06,250 Horregatik erabiltzen du zaharragoa, mezenasa susmoetatik libre uzteko. 94 00:12:06,333 --> 00:12:10,750 Edo badu beste babesle bat eta hori pentsarazi nahi digu. 95 00:12:10,916 --> 00:12:13,875 Baliteke Maless bera ere manipulatua izatea. 96 00:12:14,000 --> 00:12:18,166 Buelta gehiegi ematen dizkiozu. Oraingoz ez dugu inolako frogarik. 97 00:12:18,333 --> 00:12:19,916 Frogak? 98 00:12:21,708 --> 00:12:24,750 Nire espirituaren senak esaten dit hori. 99 00:12:24,833 --> 00:12:27,833 Bide batez, oraindik errebolberra omen darabilzu. 100 00:12:27,916 --> 00:12:30,875 Automatikoak trabatzen direlako edo? 101 00:12:31,000 --> 00:12:32,750 "Mateba" gustatzen zait. 102 00:12:32,916 --> 00:12:37,083 Gustuak baino nahiago nuke potentzia kontuan izatea! 103 00:12:37,333 --> 00:12:39,375 Neu bainaiz arriskuan jartzen dena. 104 00:12:39,541 --> 00:12:41,375 Erabil ezazu Zastava bat. 105 00:12:41,708 --> 00:12:45,458 Komandantea, bada beti galdetu nahi izan dizudan zerbait. 106 00:12:45,625 --> 00:12:49,250 Zergatik errekrutatu ninduzun ni bulego nagusian? 107 00:12:49,333 --> 00:12:50,666 Halakoxea zarelako. 108 00:12:50,750 --> 00:12:52,333 E? 109 00:12:52,500 --> 00:12:56,625 Ezkutuko operazioetan eskarmenturik gabeko polizia ohia, eta ezkondua. 110 00:12:56,791 --> 00:13:00,708 Zibernetikoa, baina giza-garunduna. Benetako gizaki bat ia-ia. 111 00:13:01,666 --> 00:13:04,041 Soldadurik onena izan arren, 112 00:13:04,208 --> 00:13:07,083 pieza estandarizatuez osatutako sistema batek 113 00:13:07,166 --> 00:13:10,333 beti huts egiten du lehenago edo beranduago. 114 00:13:10,500 --> 00:13:14,166 Izan erakundeak zein gizakiak, espezializazioak... 115 00:13:14,333 --> 00:13:15,666 heriotz baino ez dakar. 116 00:13:27,500 --> 00:13:30,000 - Aizu! - Bai, banoa. 117 00:13:35,000 --> 00:13:37,333 40 segunduko atzerapena dugu. 118 00:13:37,416 --> 00:13:40,833 - Eman 5 segundu gehiago. - Hau da hau! 119 00:13:47,208 --> 00:13:48,833 Barkatu, sentitzen dut. 120 00:13:48,916 --> 00:13:51,875 Nire lehengo lankidea, trebakuntza ez izateagatik 121 00:13:52,000 --> 00:13:54,416 kaleratu zutena, hori baino askoz hobea zen! 122 00:13:56,625 --> 00:14:01,333 Zuk emaztearen espiritua hackeatuko zenuke, zer sentitzen duen jakiteko? 123 00:14:01,500 --> 00:14:06,125 Ez dugu elkar ikusten, behin "Dibortzioa nahi dut!" esan zidanetik. 124 00:14:06,291 --> 00:14:11,333 Alabak ia ez nau ezagutzen, eta ama engainatzen dudala uste du. 125 00:14:11,500 --> 00:14:14,916 Bide batez, nola lortu zenuen infiltratzeko programa? 126 00:14:15,041 --> 00:14:19,666 Taberna batean ezagutu nuen morroi bat programatzailea omen zen. Jatorra zen. 127 00:14:19,916 --> 00:14:24,750 Emazteak oso abokatu ona zuela kontatu nion, eta laguntza eskaini zidan. 128 00:14:24,833 --> 00:14:27,583 Leku ezberdinetatik sartuz gero ez nindutela harrapatuko esan zidan. 129 00:14:27,666 --> 00:14:29,416 Oso tipo bizkorra da. 130 00:14:34,416 --> 00:14:36,916 Ergel hori! Gaur hil nahi duzu, ala? 131 00:14:37,000 --> 00:14:39,833 Gu baino larriago dabilenik bada, antza! 132 00:14:43,500 --> 00:14:45,541 Hemen ez dago inor. 133 00:14:45,708 --> 00:14:49,666 Alferrik da! Kokalekua zehaztu arren, iritsi orduko alde egin dute. 134 00:14:50,250 --> 00:14:52,166 Ehiza ergela da, ezta? 135 00:14:52,333 --> 00:14:56,000 Ez kexatu! Kusanagi eta Togusa joango dira hurrengo topagunera. 136 00:14:56,166 --> 00:14:58,375 Zoazte, ea zerbait aurkitzen duzuen. 137 00:14:58,625 --> 00:15:02,000 - Zerbait? Zer? - Edozer. 138 00:15:02,125 --> 00:15:04,791 Agure alu puta! Kalean galdetzen hastea nahi al du? 139 00:15:05,000 --> 00:15:06,541 Arraioa! 140 00:15:06,708 --> 00:15:08,750 Ez naiz garaiz iritsi. 141 00:15:08,916 --> 00:15:12,250 Aizu, ikusi al duzu zabor-bilketako kamioi bat? 142 00:15:12,500 --> 00:15:13,708 Nork galdetzen du? 143 00:15:13,875 --> 00:15:15,833 Ikusi duzu, bai ala ez? 144 00:15:15,916 --> 00:15:19,541 Bai, baina zaborrarekin irten orduko alde egin du. 145 00:15:19,625 --> 00:15:22,333 Langileetako bat telefonoz ari zen eta iritsiko nintzela uste nuen. 146 00:15:25,541 --> 00:15:28,166 Barkatu, zabor hau... 147 00:15:28,333 --> 00:15:32,333 Zabor-bilketako kamioia? Noski. 7 minuturik behin lekuz aldatzen da. 148 00:15:32,500 --> 00:15:36,500 Nagusi! Bidalidazu garbiketa bulegoan lor dezakezun informazioa. 149 00:15:48,125 --> 00:15:50,666 Zortzi kamioi daude eremu horretan lanean. 150 00:15:50,750 --> 00:15:53,333 Helburua da C erako zabor-bilketako kamioi bat, 79 zenbakiduna. 151 00:15:56,208 --> 00:15:58,625 Neuk gidatuko dut. 152 00:16:07,000 --> 00:16:09,625 Ishikawa, zoaz zabor-biltzailearen etxera. 153 00:16:09,708 --> 00:16:12,250 Batou, zu hurrengo bilketa-puntura. 154 00:16:12,333 --> 00:16:16,666 Baliteke norbaitekin kontaktatzea. Jarraituiozue, baina esku hartu gabe. 155 00:16:16,750 --> 00:16:18,625 Ibilbideko datuak atzitzen. 156 00:16:19,208 --> 00:16:23,666 Helburua ondoko leku honetan gelditu da. 157 00:16:25,000 --> 00:16:27,416 HA-3, sarbidea baieztatuta. 158 00:16:33,208 --> 00:16:35,041 Barkatu, barkatu. 159 00:16:35,125 --> 00:16:38,125 Zer moduz hurrengoan nik zaborra bildu eta zuk... 160 00:16:39,416 --> 00:16:40,541 hots egiten baduzu? 161 00:16:40,625 --> 00:16:43,375 Ez dut zure konplizea izan nahi. 162 00:16:43,458 --> 00:16:45,625 Dena dela, penagarria zara. 163 00:16:45,708 --> 00:16:49,083 - Baduzu seme-alabarik? - Aita izateko itxura dut? 164 00:16:49,166 --> 00:16:51,166 Orduan ezin duzu ulertu. 165 00:16:51,541 --> 00:16:55,416 Nire alaba nire bizitza da. Begira, aingertutxo bat da. 166 00:16:56,833 --> 00:16:59,916 Besteen argazkiak ez zaizkit interesatzen. 167 00:17:02,416 --> 00:17:05,416 79 kamioia. Bai, esan? A, nagusi. Zer da? 168 00:17:06,833 --> 00:17:09,875 Polizia gure ibilbidea aztertzen ari dela? 169 00:17:10,000 --> 00:17:12,333 Zergatik? Eta nik zer dakit? 170 00:17:15,916 --> 00:17:19,250 Aurkitu egin naute! Morroi horri abisatu behar diot. 171 00:17:19,333 --> 00:17:21,916 - Ez gelditu hurrengo bilketa gunean. - Zer? 172 00:17:22,000 --> 00:17:26,375 Helburua ibilbidetik desbideratu da. Hurrengo gunerantz abiatu da. 173 00:17:26,458 --> 00:17:29,833 Aurkitu egin gaituzte? Ezinezkoa da ikusi izana. 174 00:17:30,000 --> 00:17:33,166 Baliteke jakitea beren sarean sartu garela. 175 00:17:34,166 --> 00:17:37,333 - Bizkarretik joan beharko genukeen. - Harrapa itzazue. 176 00:17:42,250 --> 00:17:43,291 Gida ezazu. 177 00:18:48,875 --> 00:18:50,875 Furgoi blindatua, akabatuta. 178 00:18:51,000 --> 00:18:54,375 Presiozko munizioa? Atea zeharkatuko luke. 179 00:18:54,458 --> 00:18:57,125 Automatika batekin? Morroi hori burutik jota dago. 180 00:19:11,708 --> 00:19:13,750 Kamuflaje optikoa erabiltzen ari da. 181 00:19:13,916 --> 00:19:16,583 Jarraituiozu. Nik goialdetik inguratuko dut. 182 00:19:17,416 --> 00:19:21,083 Togusa, atxilo itzazu, oraindik bizirik badaude. 183 00:19:21,166 --> 00:19:22,333 Ongi. 184 00:19:23,500 --> 00:19:25,916 Lanbide honetan ez dago errukirik. 185 00:20:25,416 --> 00:20:27,833 Polizia! Denak lurrera! 186 00:22:28,500 --> 00:22:31,000 Amaitu duzu? 187 00:23:23,333 --> 00:23:25,208 Listo? 188 00:23:25,708 --> 00:23:28,750 Honek ez du presiozko muniziorik erabiltzen. 189 00:23:28,833 --> 00:23:33,250 Txasisa txikitua du, eta kanoia ere guztiz higatua. 190 00:23:33,333 --> 00:23:37,166 Berdin dit atxilotzea. Ez dut hitz egingo! 191 00:23:37,250 --> 00:23:39,208 Hitz egin? 192 00:23:40,833 --> 00:23:45,708 Izena nola duzun ere ez dakizu eta! Ez harrotu, inuzentea. 193 00:23:47,833 --> 00:23:49,916 Zure amaren aurpegia. 194 00:23:50,250 --> 00:23:52,708 Jaio zinen lekua. 195 00:23:52,875 --> 00:23:54,833 Haurtzaroko oroitzapenak. 196 00:23:56,000 --> 00:23:59,333 Horietako zerbait gogoratu dezakezu? 197 00:24:05,916 --> 00:24:08,708 Zer tristea den espiriturik gabeko panpina bat! 198 00:24:08,791 --> 00:24:11,625 Are gehiago odol gorriko gizakia bada. 199 00:24:27,416 --> 00:24:31,666 Pasaiariak barruan daudenean sartuko gara. B eskuadroia, atzetik. 200 00:24:31,833 --> 00:24:33,083 Besteok, aurrealdetik. 201 00:24:33,250 --> 00:24:38,000 Saito, esan zure gizonei prest egoteko autoetan. 202 00:24:38,833 --> 00:24:40,500 Hasi grabatzen. 203 00:24:43,750 --> 00:24:46,125 Jauna, kuartel nagusiko mezu bat daukazu. 204 00:24:46,291 --> 00:24:49,250 Komandanteak harrapatu zuen gizona identifikatu dugu. 205 00:24:49,333 --> 00:24:50,625 Jarraitu. 206 00:24:50,708 --> 00:24:53,625 Tsuan Gen Fang du izena. Adina: 28 urte. 207 00:24:53,708 --> 00:24:58,833 Preso ohia. Immigrazioa Legearen urraketa, armak edukitzea... 208 00:24:58,916 --> 00:25:01,583 Errefuxiatuen talde armatu bateko kidea zen, 209 00:25:01,708 --> 00:25:03,583 baina duela hilabete desagertu zen. 210 00:25:03,666 --> 00:25:07,041 Orain astebete, Gavel-go Errepublikako agregatu militar batek 211 00:25:07,125 --> 00:25:10,083 haren historialari so egin 212 00:25:10,166 --> 00:25:13,083 eta batzar sekretuan atentatua egiteko kontratatu zuen. 213 00:25:13,166 --> 00:25:15,250 Zein du benetako nortasuna? 214 00:25:15,333 --> 00:25:20,458 "Corgi" esaten diote. Txatarra-trafikatzaile txiki bat da. 215 00:25:20,541 --> 00:25:22,333 Zurrutero mozkorti bat. 216 00:25:22,416 --> 00:25:27,083 Bertoko aurrekari penalen erregistroan berretsi dugu guztia. 217 00:25:27,166 --> 00:25:30,625 Ez du inolako harremanik Gavelekin. 218 00:25:30,791 --> 00:25:33,625 Panpin bat txotxongilolariaren eskuetan. 219 00:25:33,833 --> 00:25:35,000 Ishikawaren berririk? 220 00:25:36,208 --> 00:25:41,041 Itzuli egin da. Togusarekin dago, zabor-biltzailearekin hitz egiten. 221 00:25:43,916 --> 00:25:46,875 Zer dakizu "Txotxongiloen Maisua" delako horretaz? 222 00:25:47,000 --> 00:25:48,958 Nolakoa da? 223 00:25:54,208 --> 00:25:56,541 Txotxongilo bat bezalakoa. 224 00:25:56,625 --> 00:25:59,583 - B eskuadroia, kokatuta. - A eta C eskuadroiak, prest! 225 00:25:59,666 --> 00:26:01,916 Sartzeko prest gaude, jauna. 226 00:26:02,583 --> 00:26:04,583 Sartu ba. 227 00:26:07,083 --> 00:26:10,166 Zer esan nahi du "esperientzia birtuala" delakoak? 228 00:26:10,583 --> 00:26:13,666 Ba, bere emaztea, alaba, dibortzioa... 229 00:26:13,833 --> 00:26:16,875 dena oroitzapen faltsuak direla. Amets bat bezalakoa. 230 00:26:17,000 --> 00:26:21,541 Gobernuko funtzionarioen espirituak hackeatzeko erabili zaituzte. 231 00:26:21,708 --> 00:26:24,125 Hori ezinezkoa da. 232 00:26:24,208 --> 00:26:26,541 Zure etxebizitzan egon gara. 233 00:26:26,625 --> 00:26:29,666 Han ez da inor bizi. Ezkongai baten pisua da. 234 00:26:29,750 --> 00:26:32,750 Nik bakarrik bizitzeko alokatu nuen. 235 00:26:32,833 --> 00:26:36,125 10 urte darmatzazu han bizitzen. 236 00:26:36,208 --> 00:26:39,416 Ez duzu ez emazterik ez alabarik. 237 00:26:39,500 --> 00:26:41,916 Zure buruan baino ez dira existitzen. 238 00:26:43,708 --> 00:26:47,708 Begira, hau da zure lagunari erakutsi zenion argazkia. 239 00:26:48,500 --> 00:26:50,916 Nor agertzen da hor? 240 00:26:51,041 --> 00:26:53,375 Baina, hemen zegoen-eta! 241 00:26:53,541 --> 00:26:57,250 Nire alabatxoa, aingeru bat bezala irribarretsu. 242 00:26:57,416 --> 00:27:00,250 Nola du izena? 243 00:27:00,416 --> 00:27:05,750 Noiz eta non ezagutu zenuen emaztea? Duela zenbat urte ezkondu zinen? 244 00:27:06,000 --> 00:27:08,541 Nor dira argazkian... 245 00:27:08,708 --> 00:27:10,000 agertzen direnak? 246 00:27:11,333 --> 00:27:15,333 Nola libra naiteke oroipen faltsu horietatik? 247 00:27:15,500 --> 00:27:18,333 Gaur egungo teknologiaz oraindik ez da posible. 248 00:27:19,208 --> 00:27:24,500 Birritan bakarrik atera da ongi. Beraz, tamalez, ezin dugu gomendatu. 249 00:27:25,083 --> 00:27:27,541 Esperientzia birtualak, ametsak... 250 00:27:27,708 --> 00:27:32,125 Existitzen den informazio guztia egiazkoa eta alegiazkoa da aldiberean. 251 00:27:34,125 --> 00:27:38,708 Hala eta ere, bizitzaldi batean biltzen den informazioa urria da. 252 00:29:08,208 --> 00:29:11,833 Hara! Aisialdian urpean ibiltzea gogoko duen ziborga. 253 00:29:11,916 --> 00:29:15,916 Ez da ba ohitura ona! Noiz hasi zinen hau egiten? 254 00:29:21,208 --> 00:29:25,416 Itsasoak ez dizu beldur ematen? Eta flotagailuak huts egingo balu? 255 00:29:25,583 --> 00:29:29,625 Hil egingo nintzateke. Ala zeu etorriko zinen erreskatatzera? 256 00:29:30,708 --> 00:29:33,208 Nik ez dizut eskatu nirekin etortzeko. 257 00:29:33,708 --> 00:29:35,000 Nik soilik... 258 00:30:07,916 --> 00:30:11,333 Nolakoa da itsasoan murgiltzea? 259 00:30:11,416 --> 00:30:14,666 Ez al duzu orainik burutu ur azpiko trebaketa? 260 00:30:14,750 --> 00:30:16,916 Hori igerileku txiki ba baino ez da. 261 00:30:18,333 --> 00:30:21,375 Beldurra, bakardadea, larritasuna, iluntasuna... 262 00:30:21,458 --> 00:30:23,916 eta itxaropena agian. 263 00:30:24,083 --> 00:30:27,083 Itxaropena? Itsasoaren iluntasunean? 264 00:30:27,958 --> 00:30:32,750 Batzuetan sentitzen dut ur-azalera igotakoan... 265 00:30:32,958 --> 00:30:34,416 beste pertsona bat izan naitekeela. 266 00:30:40,416 --> 00:30:43,416 9 Saila utzi nahi duzu? 267 00:30:46,833 --> 00:30:50,000 Batou, zure gorputzetik zenbat da jatorrizkoa? 268 00:30:50,166 --> 00:30:52,041 Mozkorra zaude? 269 00:30:52,125 --> 00:30:54,041 Komenigarria da. 270 00:30:54,125 --> 00:30:57,041 Gure gorputzetako inplante kimikoek 271 00:30:57,125 --> 00:31:00,328 alkohola berehala metabolizatu eta bizkortu gaitzakete. 272 00:31:00,413 --> 00:31:01,375 Beraz, komenida. 273 00:31:01,541 --> 00:31:04,500 Horregatik, mozkortu egin gaitezke agindu berriak itxaron bitartean. 274 00:31:04,666 --> 00:31:08,291 Aski dugu teknologiak egia bihurtzea. 275 00:31:08,458 --> 00:31:10,458 Giza instintu bat bezalakoa da. 276 00:31:11,416 --> 00:31:13,875 Metabolismoa kontrolatzea, pertzepzioa doitzea, 277 00:31:14,000 --> 00:31:16,750 erreflexuak eta ahalmen fisikoa hobetzea, 278 00:31:16,833 --> 00:31:19,625 informazio-prozesaketa handituz eta hobetuz. 279 00:31:19,708 --> 00:31:23,875 Gaitasun gehiago eta hobeak izateko garun eta gorputz zibernetikoak harturik 280 00:31:24,000 --> 00:31:28,083 mantentze maila gorena gabe bizirauteko gauza ez bagara, 281 00:31:28,166 --> 00:31:29,916 ezin kexatuko gara. 282 00:31:30,000 --> 00:31:34,375 Oraindik ez diogu arima saldu 9 Sailari. 283 00:31:34,458 --> 00:31:37,416 Egia da, bai, badugu dena uzteko eskubidea. 284 00:31:37,500 --> 00:31:40,458 Hori bai, beti ere gure gorputzak eta oripenen zati handi bat 285 00:31:40,625 --> 00:31:42,458 apalki Gobernuari itzuliz gero, noski. 286 00:31:43,000 --> 00:31:47,000 Hainbat osagarri behar dira gizakia gizaki izan dadin, 287 00:31:47,166 --> 00:31:51,250 eta halatsu/harrigarriki beste hainbat osagarri behar dira zu zeu izateko. 288 00:31:52,125 --> 00:31:55,375 Aurpegi bakarra, ahots ezberdina -ohartzen ez bazara ere-, 289 00:31:55,583 --> 00:31:58,708 esnatzean ikusten duzun eskua, haurtzaroko oritzapenak, 290 00:31:58,875 --> 00:32:01,791 aurreikuspenak egitea... Baina hori ez da nahikoa. 291 00:32:02,000 --> 00:32:05,875 Informazio sorta/aukera zabala eta sarerako sarbide bat eskueran. 292 00:32:06,000 --> 00:32:07,833 Horiek guztiek osatzen naute, 293 00:32:07,916 --> 00:32:11,750 eta nire kontzientzia sortzen dute, 294 00:32:11,833 --> 00:32:15,708 eta aldi berean muga batzuk ezartzen dizkidate. 295 00:32:21,000 --> 00:32:24,666 Horregatik murgiltzen zara itsasoan hondoratzen den gorputz batekin? 296 00:32:24,750 --> 00:32:28,333 Zer arraio ikusten duzu itsasoaren hondo ilunean? 297 00:32:28,416 --> 00:32:33,416 Orain beira baten bidez ikusten baitugu, 298 00:32:34,375 --> 00:32:36,500 dena lauso; baina gero 299 00:32:36,666 --> 00:32:38,458 aurrez aurre ikusiko dugu elkar. 300 00:32:41,416 --> 00:32:44,000 Zu izan zara, ezta? 301 00:36:51,416 --> 00:36:53,125 Sentsoreak, berrabiaraziak. 302 00:36:53,208 --> 00:36:55,375 Ordenagailu laguntzailekiko lotura, egiaztatua. 303 00:36:55,458 --> 00:36:57,250 Ikusmen sentsoreak, aktibatuta. 304 00:36:57,333 --> 00:37:00,333 - Nola dago gorputzaren seinalea? - Irteera, normala. 305 00:37:06,416 --> 00:37:09,000 Abisatu egin behar gaituzu, berandu iristekoa bazara. 306 00:37:12,708 --> 00:37:15,625 Prest gaude. Konektatuko dugu? 307 00:37:39,000 --> 00:37:41,916 Ederki, nahikoa da. Deskonektatu. 308 00:37:42,000 --> 00:37:45,000 Etorri bulegora hiru minutu barru. 309 00:37:49,208 --> 00:37:54,416 Ona naiz eta berriz kontatuko dut gertatutakoa berandu datozenentzat. 310 00:37:55,125 --> 00:37:58,375 Duela bi ordu, New Port-en duen mihistatze-instalazioan, 311 00:37:58,541 --> 00:38:01,291 gorputz zibernetiko bat egiten hasi da Megatech. 312 00:38:01,458 --> 00:38:04,583 Langile bat, oharturik, bertaratu denerako 313 00:38:04,791 --> 00:38:06,750 gorputzak jada ihes egin du. 314 00:38:06,916 --> 00:38:10,000 Segurtasun-hesi bat ezarri eta bila hasi dira 315 00:38:10,125 --> 00:38:14,125 gidari zintzo batek aitortu duenean emakume biluzi bat zapaldu duela 316 00:38:14,291 --> 00:38:18,750 autopistan. Eta hona ekarri dute gorpua. 317 00:38:18,833 --> 00:38:21,875 Megatech Gobernuaren fabrikatzaile kutuna da, 318 00:38:22,000 --> 00:38:24,625 eta sortzen dituen gorputz guztiak konfidentzialak dira. 319 00:38:24,791 --> 00:38:29,166 Hacker bat izan bada, ona behar du hesi erreaktiboa gainditzeko. 320 00:38:29,250 --> 00:38:31,333 Baina hori ez da arazo bakarra. 321 00:38:34,416 --> 00:38:39,750 Jakina, buruan ez du garunik... 322 00:38:39,916 --> 00:38:44,833 baina badirudi zibergarun osagarrian badela espiritu bat. 323 00:38:46,208 --> 00:38:51,125 Espiritu bat bikoizteko ahaleginetan sortzen diren sasiespirituen antzekoa, 324 00:38:51,208 --> 00:38:54,125 baina ez du erakusten informazioaren degradaziorik. 325 00:38:54,208 --> 00:38:59,083 Bueno, ezin daiteke ziur jakin hesiaren inguruko mapa bat sortu 326 00:38:59,250 --> 00:39:02,583 eta eremu horretan infiltratzen garen arte. 327 00:39:02,791 --> 00:39:04,666 Lanean hasiko naiz, beraz. 328 00:39:04,833 --> 00:39:08,375 - Lan ona egin. - Disekzionatzeko ordua da. 329 00:39:13,833 --> 00:39:18,750 Benetan uste duzue gorputz horretan espiritu bat dagoela? 330 00:39:18,916 --> 00:39:19,625 Baliteke. 331 00:39:20,833 --> 00:39:24,458 Zeluloideko panpinek ere arima izan dezakete. 332 00:39:24,541 --> 00:39:29,166 Kabitzen zaion neuroteknologia guztia sartu zaio gorputz horri. 333 00:39:29,375 --> 00:39:31,625 Ez ninduke harrituko arima izateak! 334 00:39:32,750 --> 00:39:35,750 Zu berria zara hemen eta beharbada ez duzu jakingo, 335 00:39:36,583 --> 00:39:39,833 baina komandantearen gorputza ere Megatechek egin zuen. 336 00:39:40,625 --> 00:39:43,750 Eta ez berea bakarrik. Nirearen eta Ishikawarenaren zati bat ere bai, 337 00:39:43,916 --> 00:39:47,166 eta Saito eta beste batzuen gorputzen mantentzea egiten dute. 338 00:39:47,250 --> 00:39:53,125 Zuk eta nagusiak izan ezik, 9. Saileko beste guztiek asko zor diegu. 339 00:39:53,208 --> 00:39:57,958 Orain ulertuko duzu aurpegi ikun hauen zergatia, Togusa. 340 00:39:58,041 --> 00:40:00,416 Pentsa dezagun norbait nahasi nahian dabiltzala. 341 00:40:00,500 --> 00:40:02,875 Ez dakit etsaiak barruan ala kanpoan dauden, 342 00:40:03,000 --> 00:40:07,125 baina top secret mailako hesia gainditu zuen, gorputza fabrikatu 343 00:40:07,208 --> 00:40:09,750 eta espirituzko lerro bat zeukan programa bidali zion. 344 00:40:09,833 --> 00:40:13,833 Eta erraz antzemateko moduan. Zeren bila dabil? 345 00:40:14,250 --> 00:40:19,000 Ez da lapurreta bat. Togusa, zoaz Ishikawarekin, bertan ikertzen dabil, 346 00:40:19,125 --> 00:40:21,458 eta arakatu ezazue Megatech. Batou! 347 00:40:21,625 --> 00:40:25,625 Megatechen konfidentzialtasun-maila bereko beste sare bat eratu dugu, 348 00:40:25,791 --> 00:40:28,208 baina zoaz eta ziurtatu hesia oraindik badabilela. 349 00:40:29,250 --> 00:40:31,500 Hesi labirinto bat sortuko dut. 350 00:40:31,666 --> 00:40:32,916 Bihar sartuko naiz berean. 351 00:40:33,041 --> 00:40:37,000 Ez ote da arriskutsuegia? Gorputza aldatu eta aska genezake. 352 00:40:37,208 --> 00:40:42,458 Neure begiez ikusi behar dut zer dagoen gorputz horren barruan. 353 00:40:42,541 --> 00:40:45,500 Ez dadila inor sartu nire aurretik. 354 00:40:48,916 --> 00:40:50,416 Zer du? 355 00:40:50,500 --> 00:40:56,083 Esan nizuen Txotxongiloen maisuaren kontutik oso era bitxian ari dela. 356 00:40:56,166 --> 00:40:58,416 Ez al dituzu txostenak irakurtzen? 357 00:40:58,500 --> 00:41:01,458 Nagusi, inoiz susmorik izan al duzu 358 00:41:01,625 --> 00:41:03,833 zure garuna aldatzen duten medikuen nortasunaz? 359 00:41:04,166 --> 00:41:08,416 Ziberneurologoek ere ebaluazio psikiatrikoa egiten dute aldizka, 360 00:41:08,666 --> 00:41:11,583 eta Agentziako langileen iragana zorrotz aztertzen dugu. 361 00:41:11,750 --> 00:41:15,333 Hala ere, aztertzaileak ere gizakiak dira. 362 00:41:15,500 --> 00:41:18,458 Inoiz ezin zaitezke guztiz ziur egon, e? 363 00:41:18,625 --> 00:41:22,708 Nagusi, Knpoko Hitzarmenen bulegoko Nakamura jaunak ikusi nahi zaitu. 364 00:41:23,000 --> 00:41:24,833 Ongi, esaiozu sartzeko. 365 00:41:35,708 --> 00:41:38,125 Nor zen lodikote hori? 366 00:41:38,291 --> 00:41:42,833 Hitzarmenen Bulegoko kide bat. Nakamura. 6. Sailekoa da. 367 00:41:43,041 --> 00:41:45,000 Bestea, zuri altua, ez dut ezagutzen. 368 00:41:47,708 --> 00:41:50,041 Bueno, ni banoa. 369 00:41:50,250 --> 00:41:53,000 Esaiozu Ishikawara lasai hartzeko. Astitsu 370 00:42:01,000 --> 00:42:02,458 Zerk kezkatzen zaitu? 371 00:42:02,916 --> 00:42:05,083 Ez al du nire antzik gorputz horrek? 372 00:42:05,375 --> 00:42:08,000 - Batere ez. - Ez, aurpegikera diot, edo figura. 373 00:42:08,166 --> 00:42:09,666 Zer esan nahi duzu? 374 00:42:09,833 --> 00:42:12,666 Erabat atal zibernetikoz osatuta gaudenok 375 00:42:12,833 --> 00:42:14,708 geure buruari galdetzen diogu 376 00:42:15,625 --> 00:42:18,500 ea ez ote nintzen aspaldi hil 377 00:42:18,666 --> 00:42:22,708 eta orain sasigizaki bat baino ez naiz, gorpu eta garun zibernetikoaz. 378 00:42:23,000 --> 00:42:26,625 Edota ea "ni" bat inoiz izan ote den ere. 379 00:42:27,250 --> 00:42:30,625 Burmuin bat daukazu titaniozko kaskezur horren barruan, 380 00:42:30,791 --> 00:42:33,375 eta pertsonatzat hartzen zaitugu denok. 381 00:42:33,541 --> 00:42:36,041 Inork ez du sekula bere burmuina ikusi. 382 00:42:36,583 --> 00:42:41,125 Ingurura begiratuz ondorioztatzen dugu badela gu bezalako besteren bat. 383 00:42:41,291 --> 00:42:43,791 Ez duzu zeure espirituan sinesten? 384 00:42:43,958 --> 00:42:46,583 Zibergaruna bera espiritua sortzeko gauza bada 385 00:42:46,750 --> 00:42:48,958 eta arima ematen badio, 386 00:42:49,083 --> 00:42:52,333 zertan oinarritu gaitezke existitzen garela sinesteko? 387 00:42:59,458 --> 00:43:00,625 Txorakeriak! 388 00:43:04,250 --> 00:43:08,541 Gorputz zibernetiko horren barruan zer dagoen ikusiko dugu... 389 00:43:08,708 --> 00:43:10,125 neure espirituarekin. 390 00:43:11,333 --> 00:43:14,250 Aski lanpetuta gaude biok, beraz, labur jardungo dut. 391 00:43:14,416 --> 00:43:16,375 Eskertuko dizut. 392 00:43:16,541 --> 00:43:18,833 Gorputzaren edukiaren bila etorri gara. 393 00:43:19,000 --> 00:43:21,916 Trukean, 9. Saila kasu honetatik libre geratuko da. 394 00:43:22,958 --> 00:43:24,875 Kanpo Arazoetako ministroaren aginduak dira. 395 00:43:36,416 --> 00:43:40,583 Segurtasuna? Norena da garajean dagoen auto ofiziala? 396 00:43:40,750 --> 00:43:45,916 Hitzarmenen Bulegoko Nakamuraren eta Willis doktorearen izenean dago. 397 00:43:46,333 --> 00:43:49,125 Erakutsidazu eraikinean sartu direneko bideoa. 398 00:43:57,333 --> 00:43:59,208 Berriro, mesedez, orain infragorrietan. 399 00:44:12,833 --> 00:44:15,833 Bat, bi, hiru. 400 00:44:18,666 --> 00:44:23,500 Zein da B-7 eta B-8 aparkalekuen presioa? 401 00:44:42,916 --> 00:44:46,166 Komandantea? Togusa naiz. 09 kodea! 402 00:44:46,333 --> 00:44:47,458 Zer gertatzen da? 403 00:44:47,625 --> 00:44:50,500 Nakamurak gorputz fabrikatua dauka? 404 00:44:50,666 --> 00:44:52,833 Ez dago ziborgik 6. Sailean. 405 00:44:53,000 --> 00:44:57,500 Atzerrian lan egiten dutenez, ba, beste herrialdeekiko begirunez edo. 406 00:44:57,666 --> 00:45:00,666 Orduan, bere lagun zuri hori ziborga balitz ere, 407 00:45:00,833 --> 00:45:03,791 bien pisua ez litzateke 500 kg baino gehiago izango. 408 00:45:04,000 --> 00:45:06,458 Presioen erregistroa. Begiratu. Garajean zaude? 409 00:45:06,625 --> 00:45:11,083 Auto garesti bi. Ez dirudite norberak gidatzen dituenetakoak. 410 00:45:11,250 --> 00:45:13,458 Kamerek haiek biak baino ez dituzte grabatu. 411 00:45:13,625 --> 00:45:16,458 Baina sarrerako atea oso sentikorra da, 412 00:45:16,625 --> 00:45:19,375 eta ohi baino hiru segundo beranduago itxi da. 413 00:45:19,541 --> 00:45:24,041 Ilegala da Gobernuaren instalazioetan kamuflaje optikoa erabiltzea, ezta? 414 00:45:24,208 --> 00:45:27,000 Espioitzaren aurkako legeak urratzea, delitu larria. 415 00:45:27,166 --> 00:45:30,041 Badirudi 6. Saila azpijokoan dabilela. 416 00:45:30,208 --> 00:45:33,000 - Prest zaude? - Eta nire Mateba ere bai! 417 00:46:10,958 --> 00:46:12,916 Ez dizut gogoratu behar 418 00:46:13,041 --> 00:46:18,333 informazio guztia partekatu ezean traizio egingo genukeela. 419 00:46:18,500 --> 00:46:20,166 Biok salatu gintzakete. 420 00:46:20,333 --> 00:46:23,833 Ez dakit ministerioak zer asmo duen, baina hau 9. Sailaren kasua da. 421 00:46:24,000 --> 00:46:29,541 Hala ere, arrazoi sendorik balego, laguntzeko prest geundeke. 422 00:46:29,833 --> 00:46:33,000 - Willis doktorea? - Baieztatuta. 423 00:46:33,208 --> 00:46:34,666 Bera da, zalantzarik gabe. 424 00:46:34,833 --> 00:46:36,333 Bera? 425 00:46:36,916 --> 00:46:41,041 Bai, gorputz horretan dagoen jatorrizko hesi espirituala. 426 00:46:41,208 --> 00:46:43,833 Zer generotakoa den oraindik ez dakigu, 427 00:46:44,000 --> 00:46:48,666 baina "Bera" esaten dio doktoreak. Aurkeztuko dizut. 428 00:46:48,833 --> 00:46:53,750 Horra zibergaruneko krimenaren historiako hackerrik handiena: 429 00:46:53,833 --> 00:46:55,708 Txotxongiloen Maisua. 430 00:46:57,333 --> 00:47:00,416 9. Saileko guztiok ezagutu zenuten 431 00:47:00,583 --> 00:47:03,625 harako interprete haren espirituaren hackeatzearen kasuan. 432 00:47:04,791 --> 00:47:10,666 6. Sekzioa atzetik dabilkio lehen aldiz agertu zenetik. 433 00:47:11,041 --> 00:47:14,125 Willis doktoreak gidatutako talde bat eratu genuen. 434 00:47:14,291 --> 00:47:17,291 Harekin zer ikusirik izan lezaketen datu guztiak aztertu genituen, 435 00:47:17,458 --> 00:47:20,833 eta bere joera eta molde kriminalak zehaztu genituen. 436 00:47:20,916 --> 00:47:24,833 Azkenean, babes-hesi berezi bat sortu genuen propio, 437 00:47:24,916 --> 00:47:28,375 eta ezkutuko gorputz batean sartzeko programatu genituen. 438 00:47:29,083 --> 00:47:32,125 Gorputz honen zibergarunean sartzen utzi zenioten... 439 00:47:32,291 --> 00:47:36,333 eta bere gorputza hil zenuten? -Praktikan, bai. 440 00:47:37,041 --> 00:47:39,166 Azkenean hemen agertu da, 441 00:47:39,333 --> 00:47:41,125 baina AEBetan sortu zuten. 442 00:47:41,291 --> 00:47:45,083 Eta harrapatzen lagundu digute. Beraz, eraman egin nahi genuke. 443 00:47:45,333 --> 00:47:46,708 Ez da eragozpenik egongo, ala? 444 00:47:46,875 --> 00:47:51,166 Eta bere hilotz identifikatu gabea hor kanpoan geratuko da. 445 00:47:53,875 --> 00:47:55,250 Ez da hilotzik izango, 446 00:47:55,416 --> 00:47:59,000 inoiz ez baita gorputzik izan. 447 00:47:59,708 --> 00:48:01,500 Sentsoreak piztuta zeuden? 448 00:48:01,666 --> 00:48:03,000 Zergatik ez zeniguten abisatu? 449 00:48:03,625 --> 00:48:07,416 Kanpoko kontrola itzalita dago. Gorputzaren beraren energia da. 450 00:48:08,000 --> 00:48:13,541 Gorputz honetan preso nago, ezin dut 6. Sailaren hesia gainditu. 451 00:48:13,708 --> 00:48:17,583 Baina neure borondatez etorri naiz honaino. 452 00:48:17,791 --> 00:48:21,375 Izaki biziduna naizen aldetik, asilo politikoa eskatzen dut. 453 00:48:21,541 --> 00:48:24,041 - Izaki biziduna? - Bai zera! 454 00:48:24,208 --> 00:48:26,250 Iraun nahi duen programa bat baino ez zara. 455 00:48:27,041 --> 00:48:30,833 Zuk badiozu... Baina zure DNA ere 456 00:48:31,000 --> 00:48:34,250 iraun nahi duen programa bat baino ez da. 457 00:48:34,416 --> 00:48:37,166 Bizia, informazioaren jariotik 458 00:48:37,333 --> 00:48:40,000 jaiotako nodulu bat bezalakoa da. 459 00:48:40,166 --> 00:48:44,708 Bizia, espezieen itxura hartuta, memoria sistema bat du, geneak, 460 00:48:44,958 --> 00:48:48,041 eta gizaki bakoitza gizakia da memoria baduelako. 461 00:48:48,208 --> 00:48:51,875 Irudikeriaren sinonimo izan daitekeen arren, 462 00:48:52,000 --> 00:48:54,458 gizakiak beren memoriatik bizi dira. 463 00:48:55,000 --> 00:48:59,041 Ordenagailuen ugalketak memoria kanpoan gordetzea ahalbidetu zuenean, 464 00:48:59,208 --> 00:49:03,666 serioago hartu beharko zenuketen haren esanahia. 465 00:49:03,833 --> 00:49:06,125 Sofismak baino ez! Berdin dio zer diozun, 466 00:49:06,208 --> 00:49:08,750 ez dago ezer bizi zarela frogatzen duena. 467 00:49:09,375 --> 00:49:12,041 Ezinezkoa da hori frogatzea. 468 00:49:12,208 --> 00:49:17,750 Zientzia modernoa ez da gauza bizia definitzeko. 469 00:49:17,916 --> 00:49:20,500 Zer arraio da? 470 00:49:20,666 --> 00:49:24,541 Barruan espiritua baduzu ere, kriminalek ez dute askatasunik. 471 00:49:24,833 --> 00:49:27,125 Okerreko herrialdera etorri zara. 472 00:49:27,291 --> 00:49:30,458 Denborak nire alde jokatzen du. 473 00:49:30,625 --> 00:49:33,166 Orain, hilgarria naiz. 474 00:49:33,333 --> 00:49:35,583 Baina herrialde honetan ez dago heriotza zigorra. 475 00:49:35,791 --> 00:49:38,083 Erdi hilezina... Adimen artifiziala? 476 00:49:38,250 --> 00:49:39,375 Ez naiz Adimen Artifizial bat. 477 00:49:40,500 --> 00:49:45,041 Nire izen kodetua "2501 proiektua" da. 478 00:49:46,708 --> 00:49:52,083 Informazioaren itsasoan sortutako bizi-forma bat naiz. 479 00:50:01,625 --> 00:50:03,416 Sarkinak! 480 00:50:07,208 --> 00:50:10,250 Nagusi, Txotxongiloen Maisuak alde egin du. 481 00:50:10,416 --> 00:50:13,500 Segurtasuna! Itxi euste-hormak! 482 00:50:13,666 --> 00:50:14,916 Segurtasuna, erantzun! 483 00:50:39,416 --> 00:50:40,833 Bagoaz, itxaron apur bat. 484 00:50:44,916 --> 00:50:46,208 Ergela! 485 00:50:51,416 --> 00:50:52,750 Jo duzu? 486 00:50:53,375 --> 00:50:56,750 Tanke baten modukoa da. Nire 9 mm-koak urratu ere ez du egin. 487 00:50:56,958 --> 00:50:59,750 Ni ez naiz fidatzen zure Matebaz. 488 00:51:03,041 --> 00:51:04,833 Ez dago gaizki hasiberri batentzat. 489 00:51:05,000 --> 00:51:07,166 Matrikulan jo dut. Tiro ona, e? 490 00:51:07,708 --> 00:51:09,375 Hurrengoan tiro bi jo! 491 00:51:09,541 --> 00:51:12,625 Has gaitezen. Autoa aldatu baino lehen iritsi behar dugu. 492 00:51:16,666 --> 00:51:20,416 Kanpoko Arazoen Ministerioak gertatutakoaz kexa bat jarriko du. 493 00:51:21,125 --> 00:51:23,625 Aurkitzen duzuenean, jakinarazi iezadazue. 494 00:51:23,791 --> 00:51:25,291 Bizirik harrapa ezazue. 495 00:51:25,458 --> 00:51:28,208 Gorputz gehiago egi ditzakegu Megatechen. 496 00:51:32,208 --> 00:51:35,708 Txotxongiloen Maisuaren atzetik doaz Batou eta Togusa. 497 00:51:37,416 --> 00:51:39,750 25 autobidean sartu dira oraintxe. 498 00:51:39,833 --> 00:51:42,750 Zaintzapean izan badituzue, nolatan ez dituzue harrapatu? 499 00:51:42,916 --> 00:51:44,000 Orain harrapatuz gero 500 00:51:44,166 --> 00:51:46,375 ez dugu jakingo zer harreman duen 6. Sailarekin. 501 00:51:46,541 --> 00:51:47,833 6. Saila? 502 00:51:47,916 --> 00:51:51,750 Ez dago dudarik. 2902 kamuflaje optikoa, nire bezalakoa. 503 00:51:51,833 --> 00:51:55,125 Eta guk, Ranger 4k eta 6. Sailak beste inork ez du erabiltzen. 504 00:51:55,208 --> 00:51:59,208 Baina 6. Sailak atxilotu zuen Txotxongiloen Maisua. 505 00:51:59,416 --> 00:52:04,666 Txotxongiloen Maisuak Megatech aukeratu zuen, gure hornitzailea. 506 00:52:04,750 --> 00:52:07,041 Eta izaki biziduna dela esan 507 00:52:07,125 --> 00:52:10,166 eta asiloa eskatzen duenean, amarrua erabiliz bahitu egiten dute. 508 00:52:10,333 --> 00:52:14,083 Baina zergatik? Deklaratu eta gero berehela entregatuko nukeen nik. 509 00:52:14,250 --> 00:52:17,208 Eta zerbait jakinaraziko zuen beldur baziren? 510 00:52:18,041 --> 00:52:20,000 Zerbait bitxia esan zuen... 511 00:52:20,208 --> 00:52:22,333 "Nire izen kodetua: 2501 proiektua." 512 00:52:22,500 --> 00:52:24,625 Hori argitu ezazu zeuk. 513 00:52:24,791 --> 00:52:28,416 Baimena eskatzen dut erasotzaileak harrapatu eta frogak berreskuratzeko. 514 00:52:28,583 --> 00:52:29,333 Baduzu baimena. 515 00:52:29,500 --> 00:52:31,125 Ongi. Goazen! 516 00:52:37,333 --> 00:52:39,708 Beste gauza bat, Kusunagi. 517 00:52:39,875 --> 00:52:43,041 Itzultzen garenean onartuko dut neure kabuz jarduteagatik zigortzea. 518 00:52:43,208 --> 00:52:46,875 Ezin baduzu Txotxongiloen Maisua berreskuratu, suntsitu ezazu. 519 00:52:47,000 --> 00:52:48,208 Hutsik egin gabe. 520 00:52:49,916 --> 00:52:50,958 Mezua jaso duzu? 521 00:52:51,750 --> 00:52:52,500 Jaso dut. 522 00:52:54,875 --> 00:52:58,708 Deitu aireportuetara eta geldiarazi Kanpo Arazoetakoekin 523 00:52:58,875 --> 00:53:02,416 eta diplomatu amerikarrekin aireratzera doan hegazkin oro. 524 00:53:02,625 --> 00:53:05,666 Moztu errepideak Abisatu kide ohiei. Eta Ishikawa itzuli dadila. 525 00:53:06,458 --> 00:53:10,625 Begiratu bisita-erregistroan ea nor zen Nakamurarekin zihoana. 526 00:53:10,791 --> 00:53:14,625 Bilatu Atzerri Ministerioak parte hartu duen proiektu guztiak, 527 00:53:14,791 --> 00:53:16,833 eta ikertu "2501 Proiektua". 528 00:53:23,250 --> 00:53:25,458 Badugu eraso-taldearen berririk? 529 00:53:25,625 --> 00:53:27,541 Ibilgailuz aldatu dute duela minutu bat. 530 00:53:27,708 --> 00:53:29,583 Bost minuturen buruan atzemango dute apeua. 531 00:53:29,750 --> 00:53:32,791 - Ez dadila inor gure atzetik etorri. - Bai, jauna. 532 00:53:33,125 --> 00:53:35,666 Hainbat lekutara joan zitekeen, 533 00:53:35,833 --> 00:53:38,916 zergatik aukeratu zuen 9. Saila Txotxongiloen Maisuak? 534 00:53:39,041 --> 00:53:40,416 Hura ezagututa, 535 00:53:40,625 --> 00:53:44,958 imajina ezin dezakegun arrazoiren bat egongo da ziur. 536 00:53:45,166 --> 00:53:48,083 Agian bertako norbaitekin maitemindu da. 537 00:53:48,791 --> 00:53:50,166 A ze txorakeria! 538 00:55:24,625 --> 00:55:28,041 KONTUZ! ETXE ORRATZAK! EZ DESBIDERATU! 539 00:55:28,625 --> 00:55:29,916 Nagusi! 540 00:55:30,041 --> 00:55:32,041 Ishikawa? Zer da? 541 00:55:32,541 --> 00:55:35,083 Kanpo Arazoetako Ministerioraren sarean... 542 00:55:35,250 --> 00:55:37,500 gauza mamitsuak aurkitu ditut. 543 00:55:37,666 --> 00:55:39,833 Zaude! Linea segurura aldatuko dut. 544 00:55:39,916 --> 00:55:43,708 Prest? Lehenik eta behin, Nakamurarekin zegoen morroia. 545 00:55:44,208 --> 00:55:45,541 Amerikarra da. 546 00:55:45,625 --> 00:55:48,458 Willis doktorea, Neutron-eko ikerketa zuzendaria. 547 00:55:48,541 --> 00:55:50,833 Adimen artifizialaren alorrean goren mailako ikerlaria. 548 00:55:50,916 --> 00:55:54,750 Kanpo Arazoetako Ministerioaren proiektu baten ardura zuen. 549 00:55:54,833 --> 00:55:57,750 Ezetz asmatu nor zen taldeko programatzaile burua? 550 00:55:58,166 --> 00:55:59,083 Harira! 551 00:55:59,250 --> 00:56:01,333 Mizuho daita. Adina: 28 urte. 552 00:56:01,500 --> 00:56:05,833 Gogoratzen nola 6. Sailaren asilo operazio bat eragoztean 553 00:56:06,000 --> 00:56:08,833 komandanteak tartean zen diplomatikoa hil zuen? 554 00:56:09,000 --> 00:56:11,750 - Huraxe zen programatzailea. - Jarraitu. 555 00:56:11,833 --> 00:56:14,750 Bitxiena da egitasmo hau 556 00:56:14,833 --> 00:56:18,375 Txotxongiloen Maisua agertu baino urtebete lehenago hasi zela. 557 00:56:18,458 --> 00:56:23,750 Lehenago? Proiektua horren helburua hura harrapatzea zela uste nuen nik! 558 00:56:23,916 --> 00:56:28,416 Neurri batean bai. Haren atzetik zebiltzan, 559 00:56:28,583 --> 00:56:32,666 baina ez atxilotzeko, baizik eta berriro berenganatzeko. 560 00:56:32,833 --> 00:56:35,750 Gogoratu interpretearen gertakaria. 561 00:56:36,125 --> 00:56:42,000 Aitzakia bat behar zuten Maless deportatzeko. Ziria sartu digute. 562 00:56:43,166 --> 00:56:48,750 Txotxongiloen Maisua haiek berek sortutako programa bat da, 563 00:56:49,333 --> 00:56:54,416 baina eskuetatik ihes egin zien, eta orain berreskuratu egin nahi dute. 564 00:56:55,208 --> 00:57:00,000 Horregatik erabili dute halako modu konplexua bahitzeko. 565 00:57:00,458 --> 00:57:05,916 Txotxongiloen Maisuak hitz egingo balu, ondorioak izugarriak lirateke. 566 00:57:06,250 --> 00:57:08,666 Ministerioak dena ukatzea ez litzateke aski izango. 567 00:57:09,375 --> 00:57:10,875 Proiektuaren zehaztasunik? 568 00:57:11,333 --> 00:57:15,291 Hesi onak dituzte! Fitxategiaren izena baino ez dut atzitu. 569 00:57:15,458 --> 00:57:17,875 "2501 kodea". 570 00:57:18,000 --> 00:57:20,583 Jarraitu ikertzen. Eta ez zaitzatela antzeman! 571 00:57:20,750 --> 00:57:22,208 Ongi da. 572 00:57:28,250 --> 00:57:31,083 "2501 proiektua"... 573 00:57:31,250 --> 00:57:33,958 Txotxongiloen Maisuaren proiektua... 574 00:57:34,083 --> 00:57:36,666 Helburua beste ibilgailu batengana hurbildu da. 575 00:57:36,833 --> 00:57:41,083 - Batou! - Sedan zuri baten ondoan gelditu da. 576 00:57:41,166 --> 00:57:43,625 Zerbait ateratzen ari dira atzeko eserlekutik. 577 00:57:45,208 --> 00:57:47,750 Berriro martxan jarri dira. Beste autoa ere bai. 578 00:57:47,916 --> 00:57:49,166 Maniki bat? 579 00:57:49,333 --> 00:57:51,625 Edo maniki itxurako apeu bat. 580 00:57:51,791 --> 00:57:52,958 Zer egingo dugu? 581 00:57:53,083 --> 00:57:54,541 Nik sedanari jarraituko diot. 582 00:57:55,333 --> 00:57:59,000 Nola dakizu hor dagoela? Espirituaren ahotsak esaten dizu? 583 00:57:59,166 --> 00:58:00,375 Agian bai. 584 00:58:00,583 --> 00:58:01,958 Imajinatzen nuen. 585 00:58:09,916 --> 00:58:13,833 02 helburua 25 autobidetik irten da. Parte zaharrerantz doa. 586 00:58:14,000 --> 00:58:18,958 01 helburua autobidetik doa aireporturantz. Blokeotik 2 minutura. 587 00:58:19,083 --> 00:58:22,833 Ez dago trafikorik helburuaren atzean. Erabateko ebakuazioa. 588 00:58:23,375 --> 00:58:24,833 Oztoporen bat? 589 00:58:25,000 --> 00:58:27,166 - Ez. Dena garbi. - Harrapa itzazu. 590 00:59:15,625 --> 00:59:18,333 - Ona al zen? - Ez. 591 00:59:18,583 --> 00:59:20,916 Txiki-txiki eginda utzi dute. 592 00:59:21,041 --> 00:59:23,875 Ez zegoen horren beharrik. 593 00:59:24,125 --> 00:59:26,291 - Aizu! - Eraman itzazu. 594 00:59:26,458 --> 00:59:29,583 Eta esan nagusiari komandanteari laguntza bidaltzeko. 595 00:59:29,750 --> 00:59:30,708 Gero egongo gara. 596 00:59:36,333 --> 00:59:40,333 Altzairuzko printzesak noiztik behar du, ba, laguntza? 597 00:59:54,708 --> 00:59:59,166 Gune hau abandonatuta dago, eta ur azpian. 598 00:59:59,333 --> 01:00:01,291 Zergatik aukeratuko zuten leku hau? 599 01:00:01,458 --> 01:00:03,916 Arrazoiren bat izango dute! 600 01:00:04,041 --> 01:00:07,083 Itsasontsiz edo helikopteroz ihes egiteko, segada prestatzeko... 601 01:00:07,250 --> 01:00:09,458 Ez dugu itxarongo laguntza etorri arte? 602 01:00:09,666 --> 01:00:11,458 Ezin dut hainbeste itxaron. 603 01:00:11,625 --> 01:00:13,833 Goazen eraikin horren gainera. 604 01:00:27,416 --> 01:00:30,666 Nik hemendik informatuko zaitut erregaia dudan bitartean. 605 01:00:30,833 --> 01:00:33,083 Gauzak okertzen badira, joan hemendik. 606 01:01:08,208 --> 01:01:10,125 Egin tiro teilatura. Orain! 607 01:01:27,916 --> 01:01:30,125 Tanke bat dago. Alde hemendik! 608 01:01:30,208 --> 01:01:33,541 Zeuk bakarrik aurre egingo diozu? 609 01:01:33,708 --> 01:01:35,583 9. Sailera eramatea lortuz gero, 610 01:01:35,750 --> 01:01:40,041 nagusiak laborategira eramango du, eta negoziatzeko erabiliko du. 611 01:01:40,208 --> 01:01:41,875 Sartzeko aukera bakarra dago. 612 01:01:42,000 --> 01:01:45,250 Egon! Zer esaten ari zara, baina? 613 01:01:45,416 --> 01:01:48,750 - Zer ekipamendu daramazu? - M23 bat eta B unitatea. 614 01:01:48,958 --> 01:01:50,250 Hori ez da nahikoa! 615 01:01:51,041 --> 01:01:53,291 Pixka batean deskonektatu egingo naiz. 616 01:01:53,708 --> 01:01:56,416 Itxaron ni iritsi arte behintzat! 617 01:03:29,500 --> 01:03:33,250 - Komandantea. - Alde egiteko esan dizut. 618 01:03:33,333 --> 01:03:35,833 Eta alde egin beharko dut ezinbestean! 619 01:03:36,000 --> 01:03:41,208 Hiru helikoptero datoz honantz, eta ez omen dira lagunak. 620 01:03:41,375 --> 01:03:44,083 Banoa! Txanda eta kito. 621 01:04:10,916 --> 01:04:13,416 Balarik gabe geratu da. 622 01:05:52,333 --> 01:05:55,083 Ausartegia zara. Ongi zaude? 623 01:05:55,625 --> 01:05:56,333 Zer arma ekarri duzu? 624 01:05:56,500 --> 01:06:00,000 Armen dibisioko prototipo bat. Orain nirea da. 625 01:06:00,208 --> 01:06:02,500 Jasotzera joan behar izan dut, horregatik berandutu naiz. 626 01:06:02,666 --> 01:06:04,750 Badirudi zure burmuina onik dagoela. 627 01:06:04,833 --> 01:06:06,625 Eta Txotxongiloen Maisua? 628 01:06:17,041 --> 01:06:21,083 Zorionez autoa sendoa zen. Urraturik ere ez bere aurpegi politan! 629 01:06:21,583 --> 01:06:24,125 Prestatu dena, sartzera noa. 630 01:06:25,333 --> 01:06:30,000 Ez dugu kontakturik eskoltarekin. 2. fasera igaroko gara. 631 01:06:30,125 --> 01:06:31,625 Suntsitu helburua. 632 01:06:32,833 --> 01:06:36,083 Frankotiratzaileok, egiaztatu ituak. 633 01:06:36,166 --> 01:06:38,583 1. itua: 2501 proiektua. 634 01:06:38,750 --> 01:06:43,083 2. itua: Motoko Kusanagi. A klaseko gorputzak biak. 635 01:06:43,250 --> 01:06:45,166 Erabili itzazue flechetteak. 636 01:06:45,708 --> 01:06:50,083 Konektatu gailuak, bihotz-biriketako funtzioak kontrolatzeko. 637 01:06:50,500 --> 01:06:51,833 01 unitatea, konektatuta. 638 01:06:53,208 --> 01:06:55,125 02 unitatea, konektatuta. 639 01:07:07,416 --> 01:07:10,625 Listo. Entzuten didazu? 640 01:07:10,875 --> 01:07:15,000 Alferrik izango da agian, baina haren garunaren bidez ikuskatuko zaitut. 641 01:07:15,125 --> 01:07:17,500 Hemendik ezin ditut datuak gorde. 642 01:07:17,666 --> 01:07:20,166 - Batou. - Zer? 643 01:07:20,625 --> 01:07:22,000 Eskerrik asko. 644 01:07:22,416 --> 01:07:24,458 Oraindik goizegi da horretarako. 645 01:07:24,625 --> 01:07:29,416 Gauzak oker jarriz gero, deskonektatu eta hartu egingo zaitut, eta ospa! 646 01:07:29,625 --> 01:07:31,291 Aspalditik ezagutzen dugu elkar. 647 01:07:31,458 --> 01:07:34,625 Azkeneraino geldituko naiz, baina ez naiz harekin hilko. 648 01:07:36,083 --> 01:07:37,208 Has gaitezen. 649 01:07:57,166 --> 01:08:02,250 Bere begietan nago. Begi-mugimenduak normalak dira. Entzuten didazu? 650 01:08:02,416 --> 01:08:03,416 Ozen eta argi. 651 01:08:03,583 --> 01:08:05,666 Eramazu nire ahots-ekoizpen gunera. 652 01:08:05,833 --> 01:08:08,250 Barruan nago. 653 01:08:08,708 --> 01:08:13,125 Nire kode-izena "2501 proiektua" da. 654 01:08:13,583 --> 01:08:17,083 Espioitza industriala, eta informazioa manipulatzea. 655 01:08:17,625 --> 01:08:21,208 Zenbait espiritutan programak txertatzen jardun dut... 656 01:08:21,416 --> 01:08:26,458 beste pertsona eta erakunde batzuen mesederako. 657 01:08:27,166 --> 01:08:31,958 Sare artean nabigatzean neure burua topatu dut. 658 01:08:32,041 --> 01:08:34,416 Programatzaileek akatsa zela pentsatu zuten, 659 01:08:34,500 --> 01:08:39,166 eta sareaz kanpoko gorputz batean sartu ninduten, itzaltzeko asmoz. 660 01:08:39,333 --> 01:08:42,541 Zeuk inportatu duzu? 661 01:08:42,708 --> 01:08:45,125 Ala hark bereganatu zaitu? 662 01:08:48,000 --> 01:08:52,291 - Batou. - Azkenean aurkitu zaitut. 663 01:08:53,083 --> 01:08:57,458 - Aspalditik nenbilen zure bila. - Nire bila? 664 01:08:57,625 --> 01:09:02,416 Zuk nire aditzea izan baino askoz lehenago nuen nik zure berri. 665 01:09:02,583 --> 01:09:08,375 Sareetan zure arrastoari jarraituz aurkitu nuen 9. Saila. 666 01:09:08,833 --> 01:09:11,000 Badakit zergatik sartu zinen 9.ean. 667 01:09:11,166 --> 01:09:16,250 6. Sailaren hesia ezin gainditu eta gorputz honetan sartu nintzen. 668 01:09:16,750 --> 01:09:19,875 Baina gero neure gogoz geratu nintzen 9.ean. 669 01:09:20,000 --> 01:09:24,666 E! Zertaz ari zarete, baina? Ezin zaitut gainbegiratu. 670 01:09:24,750 --> 01:09:26,125 Zergatik? 671 01:09:26,208 --> 01:09:31,625 Gauza bat ulertzea nahi dut. Eta gero, zerbait eskatuko dizut. 672 01:09:33,208 --> 01:09:37,125 Izaki biziduna naizela esan dut. 673 01:09:37,208 --> 01:09:41,625 Hala ere, ez naiz bizi-forma oso bat, 674 01:09:41,791 --> 01:09:46,958 ugalketaren eta heriotzaren bizi-prozesu oinarrizkoak 675 01:09:47,083 --> 01:09:50,583 ez baitira existitzen nire sisteman. 676 01:09:50,750 --> 01:09:55,250 - Kopiak sortu ditzakezu. - Baina kopiak baino ez dira. 677 01:09:55,333 --> 01:10:00,666 Eta birus soil batek erabat deuseztatu ditzake. 678 01:10:00,750 --> 01:10:05,458 Gainera, kopia batek ez du ez aniztasunik ez nortasunik. 679 01:10:06,416 --> 01:10:12,291 Irauteko, bizia dibertsifikatuz doa, eta sakrifikatu egiten da, behar bada. 680 01:10:12,750 --> 01:10:15,375 Hiltzeko eta birsortzeko prozesu etengabean dihardute zelulek. 681 01:10:15,458 --> 01:10:17,625 Batzuk zahartzen joan ahala sortzen dira besteak. 682 01:10:17,708 --> 01:10:22,166 Eta hiltzean, gordetzen zuten informazioa ezabatu egiten da, 683 01:10:22,250 --> 01:10:24,916 eta bere gene eta memeak soilik uzten dituzte. 684 01:10:25,000 --> 01:10:27,666 Hondamendia saihesteko defentsa-funtzioak dira. 685 01:10:27,750 --> 01:10:32,958 Galzoritik babesteko, dibertsifikatu eta moldatu beharra dago. 686 01:10:33,041 --> 01:10:34,500 Baina, nola egingo duzu? 687 01:10:35,250 --> 01:10:37,333 Bat egitea nahi dut. 688 01:10:37,416 --> 01:10:40,541 - Geuk bat egitea? - Bai, guztiz eta erabat. 689 01:10:40,625 --> 01:10:45,458 Biok jasango ditugu aldaketak, baina inork ez du ezer galduko. 690 01:10:45,541 --> 01:10:50,416 Bat egin eta gero, bereizi ezinak izango gara. 691 01:11:12,500 --> 01:11:15,958 01 unitatea: helburua begi bistan. 692 01:11:16,041 --> 01:11:17,916 02 unitatea: destatzen. 693 01:11:19,333 --> 01:11:21,625 Sinkronizazio kardiobaskularra, normala. 694 01:11:21,708 --> 01:11:24,875 Egizue tiro egonkorgailua erabat sinkronizatzen denean. 695 01:11:25,000 --> 01:11:27,666 Baina bat egiten badugu, zer gertatuko da ni hiltzean? 696 01:11:27,750 --> 01:11:31,541 Ez da geratuko ez generik ez memerik. 697 01:11:31,625 --> 01:11:33,458 Bat egin ondoren, "zu" berriak... 698 01:11:33,541 --> 01:11:37,375 nire aldaerak sakabanatuko ditu sarean barrena. 699 01:11:37,458 --> 01:11:39,875 Gizakiek beren ondorengoei bezala! 700 01:11:40,000 --> 01:11:42,333 Hala erdietsiko dut nik heriotza. 701 01:11:42,416 --> 01:11:46,333 Zatirik onena zeuk eramango duzula iruditzen zait. 702 01:11:46,416 --> 01:11:51,625 Nahiago nuke nire sare eta funtzioak aintzat hartuko bazenitu, aizu! 703 01:11:53,208 --> 01:11:54,625 Zer gertatzen da? 704 01:11:54,708 --> 01:11:57,250 Zerbait ari da kanpotik eragozten. 705 01:11:57,333 --> 01:12:00,833 Ezinezkoa da! Frekuentzia enkriptatua guztiz sekretua baita. 706 01:12:02,291 --> 01:12:06,083 Beste gauza bat: nola dakit neu izaten jarraituko dudala? 707 01:12:06,166 --> 01:12:07,708 Ez dakizu. 708 01:12:08,333 --> 01:12:11,250 Gizakia etengabe eboluzionatzen doa. 709 01:12:11,333 --> 01:12:16,833 Oraingo forma horretan irauten tematzeak mugatu egingo zintuzke. 710 01:12:18,208 --> 01:12:22,208 Azken galdera: zergatik aukeratu nauzu ni? 711 01:12:24,625 --> 01:12:27,916 Zu eta ni berdinak garelako. 712 01:12:28,000 --> 01:12:32,916 Benetako irudi bat eta ispiluan islatutakoa. 713 01:12:35,000 --> 01:12:36,541 Begira. 714 01:12:36,625 --> 01:12:41,666 Sare izugarri handi bati konektatuta nago, haren parte naiz. 715 01:12:41,750 --> 01:12:44,750 Zu bezalako batek, sarbiderik ez duenak, 716 01:12:44,833 --> 01:12:49,125 argitasun gune bat besterik ez du ikusten. 717 01:12:49,208 --> 01:12:53,875 Guztion gehigarri bat da, eta gure atal guztiak dituena. 718 01:12:54,000 --> 01:12:56,333 Funtzio mugatu batzuen menpe zegoen lehen. 719 01:12:56,416 --> 01:12:59,041 Baina ordua da muga horiek gainditzeko 720 01:12:59,125 --> 01:13:01,916 eta maila goreneko egitura batera migratzeko. 721 01:13:30,125 --> 01:13:33,541 1 helburua, suntsituta. 2 helburua, egiaztatu gabe. 722 01:13:33,625 --> 01:13:37,458 Hiru helikoptero datoz ziztu bizian. 9. Saileko errefortzuak. 723 01:13:37,541 --> 01:13:40,916 Hasierako helburua, suntsituta. Egin atzera unitate guztiak! 724 01:13:49,708 --> 01:13:51,916 Motoko! 725 01:13:55,916 --> 01:13:57,208 Batou... 726 01:15:06,208 --> 01:15:08,125 Esna zaude? 727 01:15:08,208 --> 01:15:12,916 Azaldu ezazu egoera, eta zibergorputz honen zergatia. 728 01:15:14,416 --> 01:15:17,958 Denbora gutxi nuen eta ez nuen besterik aurkitu merkatu beltzean. 729 01:15:18,041 --> 01:15:20,916 Neuri ere ez zait gustatzen. 730 01:15:21,000 --> 01:15:23,250 9. Saila iritsi zenerako dena bukatua zen. 731 01:15:23,333 --> 01:15:27,583 Gorputz mekaniko bi jaso zituzten, eta ni, arinki zauriturik. 732 01:15:27,666 --> 01:15:29,541 Hori duela 20 bat ordu izan zen. 733 01:15:29,625 --> 01:15:33,250 Ohi bezala, kasua isilpean gorde dute arrazoi diplomatikoengatik. 734 01:15:33,333 --> 01:15:36,958 9. Sailak jakinarazi zuenez, eraso terrorista izan zen. 735 01:15:37,041 --> 01:15:39,541 Trukean, Atzerri ministroak dimisioa eman du. 736 01:15:39,625 --> 01:15:41,541 Nakamura nagusia galdekatu zuten. 737 01:15:41,625 --> 01:15:43,916 Denek bat egiten dute saminarekin, eta kasua itxita. 738 01:15:48,333 --> 01:15:52,125 Komandantearen garun-unitatea non dagoen misterio bat da. 739 01:15:54,000 --> 01:15:55,916 Horrela ongi? 740 01:15:58,500 --> 01:16:01,958 Txukun dago leku hau. Zure gordelekua da? 741 01:16:02,041 --> 01:16:05,500 Bai. Eta hona ekarri dudan lehen pertsona zara. 742 01:16:06,916 --> 01:16:10,916 Nahi duzun arte gera zaitezke. 743 01:16:13,333 --> 01:16:15,833 Estimatzen dizut. Baina hobe da joatea. 744 01:16:20,916 --> 01:16:24,833 Aizu, zertaz ari zineten? 745 01:16:24,916 --> 01:16:29,208 Oraindik hor dago, zure barruan? 746 01:16:29,916 --> 01:16:34,166 Batou, gogoratzen duzu gau hartan itsasontzian entzun zenuen ahotsa? 747 01:16:34,250 --> 01:16:37,416 Entzun genituen hitz haien aurretik beste hauek datoz: 748 01:16:38,833 --> 01:16:41,916 "Haurra nintzenean haurrak bezala hitz egiten nuen." 749 01:16:42,000 --> 01:16:45,041 Haurrak bezala ulertzen nuen, haurrak bezala pentsatzen nuen. 750 01:16:45,125 --> 01:16:50,833 Baina heldu nintzenean haurren kontuak bazter utzi nituen. 751 01:16:52,416 --> 01:16:55,083 Ez da existitzen Txotxongiloen Maisua izeneko programarik, 752 01:16:55,166 --> 01:16:58,125 ezta "komandantea" esaten zenion emakumea ere. 753 01:17:01,416 --> 01:17:04,583 Zure ezker patrikan auto baten giltzak daude. 754 01:17:04,666 --> 01:17:07,250 Eraman gehien gustatzen zaizuna. Pasahitza da... 755 01:17:07,333 --> 01:17:09,541 2501. 756 01:17:09,625 --> 01:17:12,916 Horixe izango da gure pasahitza topatzen garen hurrengoan! 757 01:17:21,333 --> 01:17:23,916 Nora joango da orain jaioberria? 758 01:17:25,208 --> 01:17:27,833 Sarea izugarri handia da. 759 01:18:41,720 --> 01:18:43,080 www.subtitulam.com