1 00:01:02,695 --> 00:01:05,832 Vasile, arlote lehoia. 2 00:01:05,865 --> 00:01:09,302 Luigi erretiratzeko zorian dago. 3 00:01:09,335 --> 00:01:13,173 Cirok bere goxotasunarekin konkistatuko zaitu… 4 00:01:13,239 --> 00:01:15,842 …edo zaharra izateagatik, beharbada. 5 00:01:15,975 --> 00:01:19,179 Marak gerra ondoko kontuekin liluratuko zaitu… 6 00:01:19,212 --> 00:01:22,148 …edo Gabrielak, Erromako kanpamentuan bizi denak… 7 00:01:22,182 --> 00:01:27,620 …baina erdialdera etorri nahi du neskame lana egitera. 8 00:01:28,154 --> 00:01:32,692 Emiliok erantzun txarra eman omen zien bere nagusiei. 9 00:01:32,759 --> 00:01:34,727 "Noren nagusiak?" 10 00:01:35,495 --> 00:01:39,399 Vittorio, berriz, gizarte-zerbitzuetara doanean… 11 00:01:39,432 --> 00:01:44,170 …pikutara bidaltzen dute. Nora? "Herri ederrera!" 12 00:01:45,305 --> 00:01:49,409 Eta Danilo lanera etorria da eta Mariari laguntzera… 13 00:01:49,476 --> 00:01:53,213 …hark semeari deitu baitio Alemaniara, otorduko atsedenaldian. 14 00:01:53,513 --> 00:02:00,386 Eta Silvio, etorri berria, arauak betearazten saiatzen dena. 15 00:02:00,854 --> 00:02:06,092 Horiek eta beste asko dira: 16 00:02:06,459 --> 00:02:11,931 BAINU-JENDEA 17 00:02:14,234 --> 00:02:19,105 Edozein egunetan aurkitu ditzakezu Bianzè kalean. 18 00:02:34,821 --> 00:02:37,423 Puntu hau da lehenengoa. 19 00:02:37,457 --> 00:02:40,793 "Aski da" esan, eta puntua tatuatu nuen. Neronek. 20 00:02:41,194 --> 00:02:45,632 Gauza askotan lagundu izan dit. Horregatik, gehiago egin nituen. 21 00:02:45,665 --> 00:02:48,701 18 urterekin, horrek askatasuna esan nahi zuen. 22 00:02:49,569 --> 00:02:53,139 Tribuko herensugea eguzki beltz baten barruan. 23 00:02:53,873 --> 00:02:57,343 Hemen, berriz, Batmanen ikurra. 24 00:02:57,744 --> 00:03:00,780 Txikia da hasieran, eta handitu egiten da gero. 25 00:03:01,147 --> 00:03:04,851 Hona amaraun trinko hau. 26 00:03:07,253 --> 00:03:10,290 Hau zigilu bat da, barruan kobra bat daukana. 27 00:03:10,356 --> 00:03:12,492 Hemen, Dorre Bikiak. 28 00:03:14,727 --> 00:03:17,063 Eta hegazkina haiek jotzeko zorian. 29 00:03:24,037 --> 00:03:26,873 Auto bat daukat orain. Akabo metroa. 30 00:03:26,906 --> 00:03:30,810 Izerdi patsetan, leher eginda, bukatzen duzu bulegoan lan eginez. 31 00:03:30,877 --> 00:03:36,316 3rak arte-edo etxetik kanpo, eta, dutxatu gabe, berandu etxera. 32 00:03:36,349 --> 00:03:39,452 Beraz, hona etorri, eta eguna salbatzen duzu. 33 00:03:39,619 --> 00:03:43,856 Auzo guztiek ez dute aukera eroso hau. 34 00:03:44,657 --> 00:03:48,061 Hemengo batzuek ez dute bestelako aukerarik. 35 00:03:48,228 --> 00:03:50,597 Ez daukate bainurik etxean. 36 00:03:50,763 --> 00:03:53,633 Hori beste kontu bat da, baina denak ez dira horrelakoak. 37 00:03:53,766 --> 00:03:57,670 Asko ni bezalakoak dira, joan-etorri ibiltzen direnak. 38 00:03:57,704 --> 00:04:02,408 Asko atzerritarrak dira. Ziur nago ez daukatela bainurik. 39 00:04:02,475 --> 00:04:04,510 Haientzat, normala da. 40 00:04:04,544 --> 00:04:09,048 Ez nago ziur, baina uste dut Marokon hau oso normala dela… 41 00:04:09,082 --> 00:04:12,619 …bainu publikora joatea eta horrelako kontuak. 42 00:04:12,785 --> 00:04:17,156 Egia esan, hona jende dohakabea etortzen da… 43 00:05:33,266 --> 00:05:36,035 Orain beltz gehiago dago. 44 00:05:36,069 --> 00:05:39,172 Manillarra konpondu behar da. 45 00:05:39,238 --> 00:05:43,409 -Ez da autoan kabituko, ba. -O, bai. 46 00:05:47,347 --> 00:05:51,017 Bizikleta polita da. Ondo itxita dauka balbula? 47 00:05:54,087 --> 00:05:57,190 Labana erabili. Osorik jan behar al duzu? 48 00:05:57,790 --> 00:06:00,660 -Jan itzazu biak. -Ez dut nahi. 49 00:06:00,693 --> 00:06:03,930 Ukitu egin duzu eta! Isak ez du jan nahiko. 50 00:06:03,996 --> 00:06:06,332 -Emadazu… -Papera? 51 00:06:08,267 --> 00:06:10,937 Kafea ekarriko dut gu biontzat. 52 00:06:34,927 --> 00:06:38,097 Gaur gauean eguraldia aldatuko da. 53 00:06:39,232 --> 00:06:41,334 Euria egingo duela dirudi. 54 00:06:41,501 --> 00:06:43,669 Bihar euria egiten badu, gureak egingo du. 55 00:06:44,470 --> 00:06:46,906 Esan nizun poltsa lapurtu didatela? 56 00:06:46,939 --> 00:06:49,409 Poltsa lapurtu zizuten joan den astean? 57 00:06:49,475 --> 00:06:52,612 Maiatza lehenaren bezperan. 58 00:06:52,678 --> 00:06:55,782 Uhalak moztu zizkizuten, ezta? 59 00:06:55,815 --> 00:06:58,718 Ez, berdeaz ari naiz. 60 00:06:58,751 --> 00:07:01,621 Motxila? Uhalak zeuzkana? 61 00:07:02,054 --> 00:07:05,792 Hor utzi nuen eskumakilarekin euripean. 62 00:07:07,660 --> 00:07:09,796 Marokoarrak ziren… 63 00:07:10,096 --> 00:07:12,265 …lapurtu zidatenak. 64 00:07:15,668 --> 00:07:17,637 Haietako bat, gutxienez. 65 00:07:23,376 --> 00:07:26,546 -Argaldu egin zara, Ciro. Demontre! -Zenbat? 66 00:07:26,612 --> 00:07:27,747 Zenbat? 67 00:07:27,780 --> 00:07:29,449 53 kilo zenituen beti. 68 00:07:29,549 --> 00:07:33,986 Brioche hori tripan daukazula, kilo bat loditu zara. 69 00:07:34,020 --> 00:07:36,489 -Orain, 54. -Ederki, ederki. 70 00:07:37,490 --> 00:07:40,193 Ikusten zer gertatzen den gauza gozoak jatean? 71 00:07:40,226 --> 00:07:41,894 Ederki, ederki. 72 00:07:43,262 --> 00:07:45,031 Ederki, ederki. 73 00:09:18,724 --> 00:09:22,094 -Zer dugu, marinel? -Merkeago kobratuko didazu gaur? 74 00:09:25,698 --> 00:09:27,433 Txanponik badaukazu? 75 00:09:27,833 --> 00:09:30,236 Badaukazu plastikozko poltsarik edo zerbait… 76 00:09:30,369 --> 00:09:33,573 …gainerako gauzak sartzeko? 77 00:09:36,509 --> 00:09:38,778 -Ondo dago horrela? -Primeran. Mila esker. 78 00:09:38,945 --> 00:09:41,213 -25 nahikoa al da? -Primeran. 79 00:09:41,247 --> 00:09:42,982 Tori, motel. 80 00:09:45,351 --> 00:09:47,153 Nahikoa. 81 00:09:47,954 --> 00:09:50,222 Xanpurik badaukazu? 82 00:09:50,256 --> 00:09:52,792 Emaztearekin joan naiteke? 83 00:09:53,626 --> 00:09:55,661 -Emaztearekin? Ezin da. -Ez? 84 00:09:55,828 --> 00:09:59,231 -Beste emakume batzuk daude. -Demontre. 85 00:09:59,732 --> 00:10:02,635 -Zuk baimena baduzu, ordea? -Aulkia hor jartzeko bakarrik. 86 00:10:02,668 --> 00:10:04,170 Ondo da, Luigi. 87 00:10:15,948 --> 00:10:18,117 Ez dira zureak. 88 00:10:25,558 --> 00:10:27,994 Ez jan hori gehiago. 89 00:10:28,027 --> 00:10:30,830 Non utzi duzu orrazia? 90 00:10:49,548 --> 00:10:51,651 Jantzita nago, baina ilea… 91 00:10:51,817 --> 00:10:53,819 Berdin dio, banoa. 92 00:11:20,346 --> 00:11:22,915 Neska nirekin eramaten dut beti dutxara. 93 00:11:23,115 --> 00:11:25,251 Astean bitan. 94 00:11:26,152 --> 00:11:28,354 Ostiraletan etortzen naiz. 95 00:11:28,954 --> 00:11:30,956 Asteartetan eta ostiraletan. 96 00:11:30,990 --> 00:11:33,993 Lanaren ondoren ere etortzen naiz. 97 00:11:34,093 --> 00:11:36,729 Atzo eta gaur aritu naiz lanean… 98 00:11:36,929 --> 00:11:39,598 …eta atzo berandu iritsi nintzen. 99 00:11:40,032 --> 00:11:42,101 Maiz etortzen naiz. Denek ezagutzen naute. 100 00:11:42,635 --> 00:11:47,740 Kanpoaldeko dutxak dauzkagu bizi naizen kanpamentuan. 101 00:11:47,907 --> 00:11:51,077 Ur beroa umeak bainatzeko bakarrik da. 102 00:11:51,110 --> 00:11:54,980 Baina 14 urteko alaba ez da jadanik umea. 103 00:11:55,014 --> 00:11:57,917 Bakarrik garbitu eta jantzi behar du. 104 00:11:58,517 --> 00:12:00,820 Zer gehiago egin dezakegu? 105 00:12:00,853 --> 00:12:02,955 Ezer ez. 106 00:12:16,268 --> 00:12:20,973 Udal administrazioko gizon batek lan bat aurkitu zidan. 107 00:12:21,373 --> 00:12:26,078 7etatik 11etara lan egin behar dut. 108 00:12:27,313 --> 00:12:31,617 Pixkanaka egingo genuela esan zidan. Ez daukat paperik. 109 00:12:31,650 --> 00:12:35,054 Errumaniar pasaportea daukat… 110 00:12:35,087 --> 00:12:37,189 …ez italiarra. 111 00:12:37,223 --> 00:12:42,495 Handik sei hilabetera, Italiako paperak lortu zizkidan. 112 00:12:42,762 --> 00:12:47,133 Etxea aurkitzea espero dut. Umeek eskolara joan behar dute. 113 00:12:47,466 --> 00:12:50,002 Alaba institutuan daukat… 114 00:12:50,169 --> 00:12:52,705 …eta mutikoa bigarren hezkuntzan. 115 00:12:52,838 --> 00:12:56,909 Urik gabe, nola bainatuko ditut edo nola egingo diet janaria? 116 00:12:57,076 --> 00:12:59,278 Kanpamentuko bizitza gogorra da. 117 00:12:59,311 --> 00:13:01,447 Saguz josita dago. 118 00:13:03,015 --> 00:13:07,520 Beldur naiz umeei gaixotasunen bat kutsatuko ote dieten. 119 00:13:16,095 --> 00:13:19,064 Zure galdara ari al da txistuka? 120 00:13:19,098 --> 00:13:20,933 Zure galdara. 121 00:13:20,966 --> 00:13:24,303 Txistuka ari da etengabe. Ez dut nahi… 122 00:13:24,336 --> 00:13:28,507 -Aspaldi ari da txistuka. -Konpontzaileari deituko diot. 123 00:13:28,674 --> 00:13:31,010 Itzali ere egin dut batzuetan. 124 00:13:31,210 --> 00:13:34,814 Konpontzaileek ez dute halakorik entzuten. 125 00:13:34,847 --> 00:13:36,782 Arratsean bakarrik ote da? 126 00:13:36,816 --> 00:13:40,252 Txistuka ariko da orain. Joan kanpora eta entzun. 127 00:13:40,452 --> 00:13:43,155 Estutu egin behar dituzu… 128 00:13:43,322 --> 00:13:45,658 …edo neuk estutuko ditut. 129 00:13:45,991 --> 00:13:48,627 Nola konpondu erakutsiko diet. 130 00:13:48,661 --> 00:13:50,529 Baduzu une bat? 131 00:13:50,696 --> 00:13:52,665 Orain ez ezazu nire kargu utzi. 132 00:13:52,832 --> 00:13:56,569 Deitu, eta agindua emango diet. 133 00:13:56,702 --> 00:13:59,038 -Ederki… -Haiek estutzen ari naiz. 134 00:13:59,138 --> 00:14:03,409 Bizilagunak kexuka aritu direla besterik ez dizut esaten. 135 00:14:03,509 --> 00:14:07,980 Eta jendea bidaliko dut hori konpontzera. 136 00:14:37,309 --> 00:14:39,411 Mugi, Vale zain daukagu. 137 00:14:53,425 --> 00:14:58,330 Zu berriz? Ospa. Ur bero guztia erabiltzen ari zara. Hotza erabili. 138 00:14:58,497 --> 00:15:00,733 Utzi bakean! Mesedez! 139 00:15:00,766 --> 00:15:02,668 Emakume arraioa. 140 00:15:03,702 --> 00:15:07,506 Nola da posible? 2,30etan sartu eta 5ak arte gelditzen dira! 141 00:15:11,944 --> 00:15:16,615 "Hutsik dago", zer esan nahi duzu? Lehenago abisatu behar zenuen. 142 00:15:16,649 --> 00:15:20,653 -Ur berorik gelditzen da? -Ziur nago baietz. 143 00:15:20,819 --> 00:15:22,888 -Ondo da. -Ederki. 144 00:15:35,434 --> 00:15:39,738 -Laster erretiratuko zara. -Bai. Gurpilak jiran segitzen du. 145 00:15:39,772 --> 00:15:42,741 -Gaur ni, bihar beste norbait. -Hori da. 146 00:15:43,142 --> 00:15:45,110 -Tira, barkaidazu… -Bota. 147 00:15:45,277 --> 00:15:47,479 Zer egingo duzu? 148 00:15:48,113 --> 00:15:50,749 Lorazaintza. Akabo lana. 149 00:15:50,916 --> 00:15:54,186 -Pozik zaude, beraz? -Jakina. 150 00:15:54,286 --> 00:15:59,091 Erretiratu orduko, bestelako bizimodu batera ohitzen da garuna. 151 00:15:59,124 --> 00:16:01,593 Batere nostalgiarik gabe. 152 00:16:30,522 --> 00:16:33,092 BAINU PUBLIKOAK 153 00:16:33,492 --> 00:16:36,695 TURIN HIRIA BAINU PUBLIKOAK 154 00:18:39,184 --> 00:18:42,121 -Luigi hor al dago? -Ez, ni bakarrik. 155 00:18:42,221 --> 00:18:44,556 -Zu al zara arduraduna? -Hori da. 156 00:18:44,723 --> 00:18:48,360 -Bi dutxa ordaindu nahi dituzu? -3,50ean da oraindik? 157 00:18:48,794 --> 00:18:50,829 -Bi 3,50ean? -Bai. 158 00:18:51,330 --> 00:18:54,099 Tori, 3,50 euro. 159 00:18:56,835 --> 00:18:59,705 Bider 28. 160 00:19:00,639 --> 00:19:02,141 Gehi bat. 161 00:19:02,374 --> 00:19:05,177 12ko eramana. 162 00:19:06,078 --> 00:19:09,681 Ciro eta Marco geratzen dira, beraz. 163 00:19:21,527 --> 00:19:23,462 20, beraz. 164 00:19:24,296 --> 00:19:25,998 916. 165 00:19:27,666 --> 00:19:29,067 Hori da. 166 00:19:29,601 --> 00:19:30,836 Tira. 167 00:19:31,703 --> 00:19:34,339 9 toalla, guztira. 168 00:19:38,377 --> 00:19:39,611 Txanpona sartu. 169 00:19:43,982 --> 00:19:47,553 -Zenbat jartzen du? -56, uste dut. 170 00:19:49,188 --> 00:19:52,958 -Joan den astean… -Farmazian 57 esan didate. 171 00:19:53,759 --> 00:19:57,863 -Ziria sartu dizute, ba. -Ez, desberdinak dira eskalak. 172 00:19:58,864 --> 00:20:01,500 -Ondo dago hala ere, ezta? -Bai. 173 00:20:26,692 --> 00:20:29,228 Ura ateratzen ari da. 174 00:20:29,628 --> 00:20:31,430 Ondo da, ondo da. 175 00:20:34,666 --> 00:20:36,835 Bukatu duzu? 176 00:20:38,570 --> 00:20:43,642 -Ez dabil. -5ak ezkero zaude hor. 177 00:20:43,809 --> 00:20:47,713 Bat-batean ur beroa kanpora atera da. Nik ez dut ezer egin. 178 00:20:47,879 --> 00:20:50,249 Ur beroa ez da betiko. 179 00:22:05,891 --> 00:22:08,860 Bukatu baduzu, beste dutxa bat geratzen da. 180 00:22:08,894 --> 00:22:10,996 Ia-ia bukatu dut. 181 00:22:11,330 --> 00:22:14,966 Tira, Maria. Idatzita daukagu: 182 00:22:15,267 --> 00:22:18,437 500 eurotik gora irabazten duenak… 183 00:22:18,770 --> 00:22:20,205 …lan egin behar du. 184 00:22:20,872 --> 00:22:24,543 -Zer afalduko duzu? -Nola demontre jakingo dut? 185 00:22:24,609 --> 00:22:26,445 Ez dut ezer jango. 186 00:22:26,778 --> 00:22:28,847 -Zergatik ez? -Sekula gehiago ez. 187 00:22:30,615 --> 00:22:33,919 -Sekula ez. -Esan egia. Neska-lagun bat duzu. 188 00:22:34,086 --> 00:22:36,588 Etxean zain daukazu. 189 00:22:36,688 --> 00:22:38,457 Bi dauzkat zain. 190 00:22:39,725 --> 00:22:44,029 Ez, neska-laguna etxean zain duzu. Ziur nago. 191 00:23:49,761 --> 00:23:53,432 Andregairik izan zenuen gaztetan? 192 00:23:54,533 --> 00:23:55,434 Bai. 193 00:23:56,768 --> 00:23:59,905 Nire lehenengo neska zapata-fabrika bateko zuzendaria zen. 194 00:23:59,938 --> 00:24:02,107 Vigevano-n. 195 00:24:03,675 --> 00:24:05,911 Ez du ezer berezirik. 196 00:24:06,812 --> 00:24:09,047 Emakume zintzo bat aurkitzeak… 197 00:24:09,181 --> 00:24:11,383 …edo gizon zintzo bat. 198 00:24:13,752 --> 00:24:16,521 Ondo konponduz gero, familia bat sortzen duzu. 199 00:24:16,588 --> 00:24:18,390 Zergatik hautsi zenuten? 200 00:24:22,227 --> 00:24:24,463 Beharbada, ni ez nintzen… 201 00:24:24,663 --> 00:24:28,166 …berari ulertzeko bezain bizkorra. 202 00:24:31,503 --> 00:24:33,472 Eta neska galdu nuen. 203 00:24:34,139 --> 00:24:38,009 Gainera, kale-garbitzailea nintzen… 204 00:24:38,410 --> 00:24:43,548 …beharbada, desio faltan nengoen. Horrelako zerbait. 205 00:24:45,283 --> 00:24:46,952 Ez dakit. 206 00:24:49,521 --> 00:24:51,289 -Semerik baduzu? -Bai. 207 00:24:51,323 --> 00:24:53,058 Zurekin bizi da? 208 00:24:53,225 --> 00:24:55,026 Ez, Alemanian. 209 00:24:55,193 --> 00:24:57,429 Alemanian ari da lanean? 210 00:24:57,429 --> 00:25:00,599 -Joan-etorri dabil. -Joan-etorri… 211 00:25:03,768 --> 00:25:06,371 -Ezkonduta zaude? -Bai. 212 00:25:06,771 --> 00:25:08,607 Gizona ez zen batere ona. 213 00:25:08,607 --> 00:25:11,309 Lan egiten zuen. 214 00:25:11,376 --> 00:25:14,579 Fina zen lanean, eta bestela ere. 215 00:25:14,613 --> 00:25:18,917 Baina lagunartean asko eta etxean gutxi. 216 00:25:18,950 --> 00:25:22,420 Eskerrak gizona utzi zenuen. 217 00:25:22,454 --> 00:25:24,422 Ez duzu haren faltarik. 218 00:25:24,456 --> 00:25:26,758 Ez, ez dut haren faltarik. 219 00:26:35,160 --> 00:26:37,929 -Zer zabiltza Italian? -Arlotea naiz. 220 00:26:37,929 --> 00:26:42,033 -Arlotea? -Bai, motel. 221 00:26:42,567 --> 00:26:44,369 Horrelakoa da bizitza. 222 00:26:48,974 --> 00:26:53,812 -Ez dago zereginik Errumanian? -Zer arraio egingo duzu han? 223 00:26:53,812 --> 00:26:55,814 Italiarra zinela uste nuen. 224 00:26:56,615 --> 00:26:59,451 Begira nire ileari. Kolore guztia galdu du. 225 00:26:59,451 --> 00:27:00,418 Zer? 226 00:27:00,485 --> 00:27:02,487 Izugarria da. 227 00:27:02,587 --> 00:27:05,890 Ez dirudizu errumaniarra Coca-Cola ile horrekin. 228 00:27:09,628 --> 00:27:14,265 Erromako nire emazteak arlotearen bizimoduan ikusten banau… 229 00:27:21,039 --> 00:27:24,376 Dirurik ez neukanez, gasa moztu zidaten. 230 00:27:24,609 --> 00:27:27,479 Ez daukat ezer, aitu? 231 00:27:27,746 --> 00:27:32,851 Laster etxetik botako naute. Horregatik etortzen naiz hona. 232 00:27:35,820 --> 00:27:37,389 Ezer ez. Ezta egun bat ere. 233 00:27:37,389 --> 00:27:41,292 Bi urte joan zaizkit egun bakar batez ere lan egin gabe. 234 00:27:41,292 --> 00:27:43,828 Zorionez, bakarrik nago. 235 00:27:43,895 --> 00:27:47,098 Nire familia eta emaztea landaldera joan ziren. 236 00:27:47,098 --> 00:27:49,467 Han jan egin daiteke, behintzat. 237 00:27:49,634 --> 00:27:52,037 Egunero joaten naiz lan bila. 238 00:27:52,103 --> 00:27:55,407 "Deituko dizugu" esaten dizute denek. 239 00:27:55,407 --> 00:27:57,609 Baina inork ez du deitzen. 240 00:27:57,642 --> 00:28:01,746 Goizean curriculum bat bidaltzen badut, gauez ez dut lorik egiten. 241 00:28:01,746 --> 00:28:04,616 Paperik ere ez didate inoiz bidali. 242 00:28:04,716 --> 00:28:09,487 Nagusiek nire paperak nahi dituzte, agintariek, berriz, nire dirua. 243 00:28:09,554 --> 00:28:12,090 Zer egin dezaket? 244 00:28:13,825 --> 00:28:15,927 Hogei urte daramatzat hemen. 245 00:28:16,661 --> 00:28:19,631 Etorkin ilegal bat baino okerragoa naiz. 246 00:28:20,231 --> 00:28:24,569 Tunisiako erregimen zaharra agintetik bota dutenez… 247 00:28:24,736 --> 00:28:29,874 …baliteke aukeraren bat egotea niretzat. Auskalo. Ez dakit. 248 00:28:29,874 --> 00:28:32,277 Urte pila daramatzat hemen. 249 00:28:32,277 --> 00:28:34,345 Hogei urtetik gora. 250 00:28:34,879 --> 00:28:39,417 Ez dakit nola dauden han kontuak. Beharbada, erotu egingo nintzateke… 251 00:28:39,851 --> 00:28:43,955 …nik imajinatutakoaren desberdina baldin bada. Ez dakit. 252 00:29:51,089 --> 00:29:54,225 Estatuari esker gaude txukun eta garbi. 253 00:29:54,592 --> 00:29:56,828 Kitto. Goazen. 254 00:29:59,497 --> 00:30:03,334 Estatuak eskubidea al du gu egoera honetan uzteko? 255 00:30:03,668 --> 00:30:06,938 Estatuak, lehenik, nigan pentsatu behar du, bere semea naizelako… 256 00:30:06,971 --> 00:30:10,508 …Europatik kanpoko lehengusuengan baino lehenago. 257 00:30:11,109 --> 00:30:16,214 Demagun esaten didatela, niri, 73 urteko agure honi… 258 00:30:16,247 --> 00:30:18,583 "Deskargatu kamioi hori". 259 00:30:18,616 --> 00:30:22,153 -Zer esan nahi didazu? -Ez. Itxaron. 260 00:30:22,287 --> 00:30:26,791 Ezetz esango nieke, horretarako zaharregia naizelako. 261 00:30:26,825 --> 00:30:28,526 Baina esango balidate… 262 00:30:28,526 --> 00:30:33,231 "Baztertu hosto horiek aspiradorarekin". 263 00:30:33,264 --> 00:30:36,534 Baitz esango nieke, ez baita lan gogorra. 264 00:30:36,568 --> 00:30:39,270 Trastea hartu, eta motorra piztuko nuke. 265 00:30:40,471 --> 00:30:42,674 Eta bazterretara botako nuke airea. 266 00:30:42,740 --> 00:30:47,011 Zergatik hartzen dituzte 20-20 urteko gazteak horretarako? 267 00:30:47,078 --> 00:30:49,948 Europakoak ez diren estatuetakoak. Hori hobea al da? 268 00:30:52,150 --> 00:30:54,586 Italiako egoera hobetzeko… 269 00:30:54,719 --> 00:30:57,889 …dinamitaz josi behar genuke muga. 270 00:30:58,456 --> 00:31:02,927 Lehertu gabe euli bat ere ez pasatzeko moduan. Lehenik. 271 00:31:02,994 --> 00:31:04,696 Bigarrenik… 272 00:31:05,063 --> 00:31:09,334 …hona iristen zaizkigun ontzien zelatan egonez… 273 00:31:09,801 --> 00:31:14,672 …ez Malta eta herri horiek bezala, ezikusiarena egiten baitute… 274 00:31:14,706 --> 00:31:17,108 Ikusten dituzte, eta beste aldera joaten dira. 275 00:31:17,141 --> 00:31:20,311 Eta zer egiten dugu guk, oilook? 276 00:31:20,411 --> 00:31:22,981 Haien deiari erantzun, eta haiengana joan. 277 00:31:22,981 --> 00:31:25,950 Ez. Torpedo bat ontzi azpira. 278 00:31:25,984 --> 00:31:29,187 Popatik hartzera denak! Zer axola digu hiltzen badira? 279 00:31:33,958 --> 00:31:35,493 Ulertzen dizut. 280 00:31:40,465 --> 00:31:42,100 Ai ama! 281 00:31:44,269 --> 00:31:47,372 Min handia eman al dizu hatzak? 282 00:31:48,740 --> 00:31:50,208 Demontre. 283 00:31:50,408 --> 00:31:53,478 Ba al dago ospitalerik hor? 284 00:31:55,613 --> 00:31:58,516 Ederki, aurrezten ari zara, beraz. 285 00:32:00,652 --> 00:32:03,821 Zoaz, gutxienez, ea tratatzen dizuten. 286 00:32:07,692 --> 00:32:10,094 Zer pena hori entzutea, Antonio. 287 00:32:13,431 --> 00:32:17,869 Nirekin bizi bazara, dirulaguntza kenduko omen didate. 288 00:32:20,505 --> 00:32:23,474 Etortzen zarenean ikusiko dugu. 289 00:32:24,809 --> 00:32:28,346 Etortzen zarenean, ikusiko dugu urrian zer egin. 290 00:32:30,415 --> 00:32:33,451 Ederki, Antonio. Musu handi bat. 291 00:32:33,851 --> 00:32:36,154 Agur, Antonio. 292 00:35:57,822 --> 00:36:00,691 PAPERA BESTERIK EZ 293 00:36:35,693 --> 00:36:37,828 Kaixo. Kaixo. 294 00:36:54,712 --> 00:36:56,447 Merkeago salduko didazu? 295 00:36:56,447 --> 00:36:59,750 -Zer? -Sarrera. Hau da daukadan guztia. 296 00:36:59,750 --> 00:37:02,053 Sarrerak 1,82 balio du. 297 00:37:05,289 --> 00:37:08,159 -Neskarentzat? -Ez, berarentzat. 298 00:37:08,793 --> 00:37:10,428 Zenbat dago? 299 00:37:10,428 --> 00:37:13,798 1,60 euro inguru. 300 00:37:13,831 --> 00:37:15,967 -Sar naiteke? -Sartu. 301 00:37:16,500 --> 00:37:18,369 -Eskerrik asko. -Ez horregatik. 302 00:37:30,548 --> 00:37:33,784 Joan den uztailean galdu nuen lana. 303 00:37:34,151 --> 00:37:36,153 Orain dela 8-9 hilabete. 304 00:37:36,220 --> 00:37:42,093 Aldizkako lantxoak aurkitu izan ditut, baina ezer jarraiturik ez. 305 00:37:42,159 --> 00:37:45,129 Hala moduz moldatu naiz artean. 306 00:37:48,833 --> 00:37:51,736 Aterpetxeetan bizi naiz. 307 00:37:51,769 --> 00:37:55,973 Beti desberdinetan. Nire etxea utzi nuen. 308 00:37:56,240 --> 00:37:59,377 Sekula ez nintzen aterpetxe batean egon. 309 00:37:59,410 --> 00:38:01,912 Ez da erraza. Oso gogorra da. 310 00:38:01,979 --> 00:38:05,416 Estualdian dagoen jende mota asko ezagutzen duzu… 311 00:38:05,449 --> 00:38:08,753 …urte askoan horrela bizi izan dena. 312 00:38:10,788 --> 00:38:15,626 Hasieran latza da, baina ohitu egiten zara azkenean. 313 00:38:15,926 --> 00:38:18,396 Bolada laburra izatea espero dut. 314 00:38:20,464 --> 00:38:22,500 Gaur hona etorri naiz… 315 00:38:22,566 --> 00:38:24,368 …zeren eta… 316 00:38:24,802 --> 00:38:26,671 …lan-elkarrizketa bat baitaukat. 317 00:38:26,771 --> 00:38:30,741 Txukun eta egoki agertu nahi dut. 318 00:38:30,775 --> 00:38:33,077 Ea ondo ateratzen den. 319 00:38:33,144 --> 00:38:35,012 Ea ba. 320 00:38:36,314 --> 00:38:38,316 ABISUA 321 00:39:26,797 --> 00:39:29,734 Alexandra? Etorri hona. 322 00:39:54,091 --> 00:39:56,394 14? 16? 323 00:39:57,294 --> 00:39:59,263 Bi eta erdi? 324 00:39:59,897 --> 00:40:02,767 Zer dabiltza horiek hor? 325 00:40:14,612 --> 00:40:16,147 16a okupatuta dago oraindik. 326 00:40:18,149 --> 00:40:19,917 Ene bada, andrea! 327 00:40:19,950 --> 00:40:23,354 Zein dutxatan zauden besterik ez dut jakin nahi. 328 00:40:23,421 --> 00:40:25,756 Bigarrenean. 329 00:40:26,457 --> 00:40:29,460 Beraz, 4, 5 eta 19. 330 00:40:29,493 --> 00:40:30,995 19a erabiltzen ari dira. 331 00:40:31,228 --> 00:40:34,598 Baina besteak bost minutu barru irtengo dira. 332 00:41:27,218 --> 00:41:29,153 Ura moztu didazu! 333 00:41:29,320 --> 00:41:31,989 30 minututan bukatuko zela esan dizut. 334 00:41:50,841 --> 00:41:53,310 Txuriek ez dute jadanik balio. 335 00:41:53,344 --> 00:41:54,478 Zergatik ez? 336 00:41:54,545 --> 00:41:58,249 Irakurri arretaz abisu hori. 337 00:42:01,418 --> 00:42:02,686 Hori da. 338 00:42:03,988 --> 00:42:06,757 Aspaldi galdu zuten balioa. 339 00:42:06,790 --> 00:42:09,159 Orain dela bi urte. 340 00:42:10,060 --> 00:42:15,499 Abisuan jartzen du hauek bakarrik onar ditzakedala. 341 00:42:15,533 --> 00:42:18,502 -Hurrengoan, beraz. -Ordaindu egin behar duzu. 342 00:42:18,536 --> 00:42:20,771 Sar naiteke? 343 00:42:20,838 --> 00:42:22,740 Ez, ezin dut hori onartu. 344 00:42:22,907 --> 00:42:27,578 Ezin dizut hori onartu. Ezin dut ezer egin. 345 00:42:28,145 --> 00:42:32,182 Berriz diot: Ezin ditugu onartu. 346 00:42:33,784 --> 00:42:37,388 Dutxa eta xaboia, 2,30 euro. 347 00:42:38,455 --> 00:42:41,425 Ederki, tori zure xaboia. 348 00:42:49,066 --> 00:42:50,734 Zer da hori? 349 00:42:50,768 --> 00:42:53,971 Ikusi duzu egin dugun kartela? 350 00:42:55,439 --> 00:42:59,877 Kupoi iraungirik onartzen ez dugula dioena? 351 00:43:02,980 --> 00:43:06,817 Stefan Gellatok esan dit zerbait jartzeko agerian… 352 00:43:06,850 --> 00:43:08,852 …udaleko bulegoan ikusi dudanean. 353 00:43:09,019 --> 00:43:13,190 Hau orain duela bi urte kendu zuten. Ez dakit non lortu duzun. 354 00:43:14,158 --> 00:43:16,527 Badakit, baina… 355 00:43:16,594 --> 00:43:21,298 Baina udalaren arauak bete behar ditugu. 356 00:43:21,432 --> 00:43:24,868 Sentitzen dut. Gauza bera esan diet besteei ere. 357 00:43:24,902 --> 00:43:27,671 Ez dute balio. Sentitzen dut. 358 00:43:28,572 --> 00:43:32,910 Nik dirua eman, eta zuk eskerrak ere ez. 359 00:43:32,943 --> 00:43:37,314 -Zergatik? -Horko zera horrengatik. 360 00:43:37,381 --> 00:43:38,816 Ederki. 361 00:43:41,885 --> 00:43:44,254 Haiei esan nahi badiezu… 362 00:43:44,321 --> 00:43:47,224 -…sartzen utziko dizut. -Denak berdinak zarete. 363 00:43:53,697 --> 00:43:55,332 Aulkia? 364 00:43:55,332 --> 00:43:57,434 Ekarriko dizut. 365 00:43:57,468 --> 00:44:00,871 -Bai noski. -Sarrailan utziko dizut giltza. 366 00:44:00,904 --> 00:44:02,873 Bai, bai. 367 00:44:05,009 --> 00:44:06,577 Ongi etorri. 368 00:44:07,411 --> 00:44:09,847 Hemen behar duzu aulkia? 369 00:44:10,381 --> 00:44:12,449 Aulkia behar duzu? 370 00:44:12,516 --> 00:44:14,451 -Horixe behar dudala. -Ederki. 371 00:44:16,086 --> 00:44:19,056 Beste bat nahi duzu, zure gauzak jartzeko? 372 00:44:20,357 --> 00:44:22,626 Oihu egin, laguntza behar baduzu. 373 00:44:22,893 --> 00:44:26,730 Erretiro-sariaz ezer ez dakitela esaten dit jendeak. 374 00:44:26,797 --> 00:44:29,066 Sei hilabete zor dizkidate… 375 00:44:29,099 --> 00:44:32,369 …eta ez dut ideiarik zergatik ez didaten ordaintzen. 376 00:44:33,704 --> 00:44:35,739 Galdetzen didate ea nola irauten dudan bizirik. 377 00:44:35,773 --> 00:44:37,107 Sinplea da. 378 00:44:37,174 --> 00:44:41,111 Gaur pizza bat jan dut pizzeria batean. 379 00:44:41,145 --> 00:44:43,580 Nola nabilen badakitenez… 380 00:44:46,150 --> 00:44:47,785 …ez dut ezer ordaintzen. 381 00:44:47,818 --> 00:44:50,954 Atzo, azokara joan nintzen. 382 00:44:50,988 --> 00:44:54,091 Arrautzak eta gereziak hartu nituen. 383 00:44:54,191 --> 00:44:56,293 Gauza bera: Nola ordaindu nuen? 384 00:44:57,327 --> 00:44:58,896 Ezer ez. 385 00:44:58,929 --> 00:45:01,932 Haiek egiten dute estatuaren lana. 386 00:45:01,999 --> 00:45:04,968 Zure bizitza ezagutzen dutelako. 387 00:45:05,035 --> 00:45:07,671 Estatuak ez du inoiz zure bizitza jakingo. 388 00:45:41,371 --> 00:45:46,577 Bigarren eskuko arropak dauzkat, baina egoera onean. Ikusi nahi? 389 00:45:46,777 --> 00:45:49,980 -Bai, begiratu bat botako diet. -Utzi leku pixka bat. 390 00:45:56,954 --> 00:46:00,491 -Hau emakumeentzat da. -Bai, emakumeentzat. 391 00:46:02,426 --> 00:46:05,996 -Bakeroak. Gustatzen? -Bakeroak, bai. 392 00:46:07,731 --> 00:46:09,767 Garbitu egin behar dituzu. 393 00:46:09,833 --> 00:46:14,171 Arropa txukunak dira, baina garbitu gabeak. 394 00:46:17,407 --> 00:46:19,176 Jaka bat. 395 00:46:19,576 --> 00:46:21,411 Ondo dago, bai. 396 00:46:21,712 --> 00:46:23,380 Zergatik ez? 397 00:46:23,413 --> 00:46:25,549 Igandeetarako. 398 00:46:26,850 --> 00:46:29,319 -Ondo geratzen zaizu. -Txanoarekin. 399 00:46:29,353 --> 00:46:31,755 Bai, txanoarekin. 400 00:46:34,291 --> 00:46:35,959 Nor da hori? 401 00:47:44,595 --> 00:47:46,463 Baina… Ulertu dizut. 402 00:47:46,630 --> 00:47:52,536 Txartel txuri baliogabeekin etortzen zaigu jendea, hala ere. 403 00:47:52,736 --> 00:47:56,139 Esan digute ez onartzeko horrelako gehiago. 404 00:47:56,173 --> 00:47:59,910 Dagokion agintariarengana bidali behar omen dugu jendea. 405 00:48:00,010 --> 00:48:03,914 Beraz, ez nago erabat ziur ea… 406 00:48:04,514 --> 00:48:08,952 Uste dut denbora gehiago eman behar diogula jendeari… 407 00:48:08,986 --> 00:48:13,824 …txartelek ez dutela jadanik balio jakin dezaten. 408 00:48:14,558 --> 00:48:18,095 Edo zuk esandakoa egingo dugu. 409 00:48:19,162 --> 00:48:22,833 Txartel baliogabe batekin etortzen badira… 410 00:48:22,866 --> 00:48:24,868 …txartel baliodun bat emango zaie. 411 00:48:24,902 --> 00:48:27,638 Aldaketa moduko bat. 412 00:48:33,844 --> 00:48:37,915 Bai, haietako bat haserretu egin zaigu gaur. 413 00:48:37,981 --> 00:48:42,552 Eta, hain zuzen, haserretzeko arrazoi du. 414 00:48:46,023 --> 00:48:48,558 Bat puskatu du nire aurrean. 415 00:48:48,592 --> 00:48:51,495 Trukatu egin behar zuela esan diot. 416 00:48:53,864 --> 00:48:58,302 Bai, ez dakit nola. Tira, hori egingo dut. 417 00:49:00,737 --> 00:49:02,339 Agur. 418 00:49:11,481 --> 00:49:14,418 Bi txartel izen berarekin… 419 00:49:14,851 --> 00:49:17,654 -Bai… -Ez daude bi dutxa batentzat. 420 00:49:17,788 --> 00:49:19,556 Arrazoi duzu. 421 00:49:28,799 --> 00:49:31,668 Bai, ez kezkatu, ba. 422 00:49:36,239 --> 00:49:39,876 Nik esaten diot: "Zatoz. Ezagutzen zaitut, lagunak gara". 423 00:49:40,344 --> 00:49:43,313 Edo baten batek galdetzen dit: "Baduzu txartelik sobran?" 424 00:49:43,513 --> 00:49:46,016 Eta eman egiten diot. Zer demontre! 425 00:49:46,116 --> 00:49:48,352 Mesede bat egiten diot… 426 00:49:48,719 --> 00:49:52,689 Norbaitek bere txartelak saltzea, hori ez dago ondo… 427 00:49:52,789 --> 00:49:55,225 …baina esaiozu jende horri. 428 00:49:56,193 --> 00:49:58,195 Tira, esan didate… 429 00:49:58,195 --> 00:50:02,833 …ezusteko kontrolak egin behar ditudala noiz edo noiz. 430 00:50:03,266 --> 00:50:05,135 Ezustean. 431 00:50:05,369 --> 00:50:08,238 Ziur nago badaudela hemen iruzurti batzuk… 432 00:50:08,338 --> 00:50:09,906 …pentsatzen dutenak… 433 00:50:09,973 --> 00:50:13,410 …"txartelak salduko ditut, eta diruarekin tabernara joango naiz". 434 00:50:13,443 --> 00:50:17,948 Ziur nago lehenago gertatu izan dela. 435 00:50:18,849 --> 00:50:21,051 Edo bestela… 436 00:50:21,151 --> 00:50:26,123 …zigarro pakete bat erosten dute diru horrekin. 437 00:50:27,257 --> 00:50:31,661 Baina ezin da ahaztu jende hori modu txarrean bizi dela. 438 00:50:31,795 --> 00:50:34,398 Baina ezin dugu onartu… 439 00:50:34,731 --> 00:50:38,135 …sartzeko bide hori. 440 00:50:38,535 --> 00:50:41,471 Beraz, behin esan behar zaie, edo, beharbada, bi aldiz… 441 00:50:41,505 --> 00:50:46,343 …baina nortasun agiria eskatu behar zaie, ziur egoteko. 442 00:50:46,743 --> 00:50:49,279 Jakina, berriz gertatzen bada… 443 00:50:49,546 --> 00:50:52,582 …egun horretan ezin zaio sartzen utzi. 444 00:50:52,749 --> 00:50:55,585 Akuilatu egin behar da gizon edo emakume hori… 445 00:50:55,752 --> 00:50:59,022 …dohaineko txartel bat bide zuzenetik lor dezan. 446 00:50:59,489 --> 00:51:03,260 Demagun mutil italiarra eta haren neska-lagun marokoarra. 447 00:51:03,293 --> 00:51:07,130 Eta aurkezten dizuten txarteleko izena… 448 00:51:07,330 --> 00:51:09,199 …Mustafa da. 449 00:51:09,399 --> 00:51:12,769 Zer axola dio? Sartzen uzten diet, azkenean. 450 00:51:12,903 --> 00:51:15,372 Txartela 2014koa baldin bada, behinik behin. 451 00:51:15,739 --> 00:51:20,277 Behartsu jendea da, zertarako dokumentuak eskatu? 452 00:52:24,474 --> 00:52:27,210 Ezetz zure izena izan. 453 00:52:27,978 --> 00:52:30,614 Hori ez da kontua. 454 00:52:30,647 --> 00:52:33,216 Gizadiaz hitz egigun. 455 00:52:33,250 --> 00:52:36,419 Nik bat ezagutzen dut eta sentitzen naiz… 456 00:52:36,486 --> 00:52:39,789 Dutxa-faltan sentitzen naiz. 457 00:52:39,823 --> 00:52:43,627 Edo hitz egizu nire kide batekin, nirekin jaten duen batekin 458 00:52:43,793 --> 00:52:45,729 Ez dakit non. 459 00:52:46,229 --> 00:52:48,598 Mesede bat egin dit. 460 00:52:48,632 --> 00:52:52,369 Ez naiz auskalo non ilaran jarriko txartel baten eskean. 461 00:52:52,469 --> 00:52:56,173 Bainuan sartzea libre balitz, ez legoke arazorik. 462 00:52:56,239 --> 00:53:00,210 Zuretzat erraza da jendeari sartzen uztea. 463 00:53:00,810 --> 00:53:04,748 Batzuetan ahalegin bat egin beharra dago… 464 00:53:04,781 --> 00:53:08,652 …eta nonbaitera joan dohaineko txartel bila. 465 00:53:08,752 --> 00:53:11,988 Bulegora joatea besterik ez da. 466 00:53:12,088 --> 00:53:14,791 Entzun, bi aldiz joan naiz. 467 00:53:14,858 --> 00:53:18,128 Eta nahiago dut honela egon. Hobe da. 468 00:53:18,395 --> 00:53:21,097 Gas-bonbona txiki bat daukat… 469 00:53:21,198 --> 00:53:24,434 …eta harekin berotzen dut ura. 470 00:53:24,534 --> 00:53:28,371 Eta horrekin egiten dut ilea eta gainerakoa. 471 00:53:28,438 --> 00:53:30,073 Aski da. 472 00:53:30,307 --> 00:53:32,576 Paper puska bat besterik ez da. 473 00:53:32,642 --> 00:53:38,148 -Baina ez du balio. Non hartu duzu? -Udalaren zigilua ere badu. 474 00:53:39,516 --> 00:53:42,018 Ez. Honekin, ez. 475 00:53:42,519 --> 00:53:46,890 -2013an bukatu zen. -Oraindik ez du zigilurik. 476 00:53:46,957 --> 00:53:49,859 Ez du balio. Sentitzen dut. 477 00:53:49,893 --> 00:53:54,297 Itzuliozu eman dizunari eta txartel egokia lortu. 478 00:53:54,464 --> 00:53:58,535 Oraindik ez dut erabili. Ez didate zigilatu. 479 00:53:58,668 --> 00:54:00,937 Ez daukat besterik. Ez al du balio? 480 00:54:00,937 --> 00:54:03,273 2014an gaude. 481 00:54:03,306 --> 00:54:05,675 Irakurri: "2013ko abendua". 482 00:54:05,976 --> 00:54:08,178 -Zoaz eta alda ezazu. -O, mesedez. 483 00:54:08,311 --> 00:54:10,847 Jende hori behartsua da eta sufritzen ari da. 484 00:54:10,914 --> 00:54:14,517 Jar zaitez haien lekuan. 485 00:54:14,584 --> 00:54:16,519 Gizakien moduan hitz egigun: 486 00:54:16,620 --> 00:54:20,156 Alde batetik, zuk hemen lan egiten duzu eta aukerak dituzu. 487 00:54:20,190 --> 00:54:23,426 Adibidez, txartelak onar ditzakezu. 488 00:54:23,493 --> 00:54:26,529 Arauak daude. Ez dut nik erabakitzen. 489 00:54:26,596 --> 00:54:29,733 Nik ez dakit nola dabilen sistema hau. 490 00:54:29,833 --> 00:54:33,770 -Esaten didatena egiten dut. -Nik nire izenean hitz egiten dut. 491 00:54:33,870 --> 00:54:36,373 Ulertzen dizut. Nik denei utziko nieke sartzen. 492 00:54:36,373 --> 00:54:40,410 Ni etxean dutxatzen nintzen, orain ezin dut. 493 00:54:40,510 --> 00:54:43,280 Ez dakit besteak nola dabiltzan. 494 00:54:43,346 --> 00:54:47,350 Sartzen uzten diet denei, baina arauak bete behar ditut. 495 00:54:47,851 --> 00:54:50,020 Hala da, zoritxarrez. 496 00:54:50,153 --> 00:54:52,656 -Zer esan dezaket? -Denei uzten diet sartzen. 497 00:54:52,789 --> 00:54:56,192 Ondo da. Berriketa hutsa da. 498 00:54:56,359 --> 00:54:59,062 Dutxa bat da, ez da… 499 00:55:00,297 --> 00:55:02,232 Ez da… 500 00:55:03,333 --> 00:55:05,135 Ez dakit. 501 00:55:39,969 --> 00:55:45,942 Pareta salta ezazu nirekin dutxatzeko… 502 00:55:47,010 --> 00:55:54,050 …inork ez daki, umeek izan ezik. 503 00:55:57,253 --> 00:56:02,792 Ni bezalako ijitook… 504 00:56:03,093 --> 00:56:10,467 …pareta saltatzen dute zurekin dutxatzeko. 505 00:56:13,269 --> 00:56:18,975 Nork argituko ditu ijitoaren egunak! 506 00:56:20,543 --> 00:56:22,912 Argitu! 507 00:56:23,313 --> 00:56:31,087 Ur-berogailua moztu digute, ijito neska! 508 00:56:34,023 --> 00:56:39,329 Eta Bianzè kalean dutxatzera gonbidatzen zaitut… 509 00:56:40,430 --> 00:56:50,039 …han isuriko baitzara ura nire gainean bezala. 510 00:57:09,225 --> 00:57:16,933 Ez ahaztu txartelak ordaintzeaz… 511 00:57:17,167 --> 00:57:23,807 …txartel guztiak ordaintzeaz! 512 00:57:39,923 --> 00:57:46,763 Hogei minutu garbitzeko… 513 00:57:46,763 --> 00:57:54,904 …betazalak ixten dituen hiri honetan. 514 00:57:57,273 --> 00:58:06,916 Zurrusta handi bat ur bero hogei minutuz gure gainean. 515 00:58:07,417 --> 00:58:12,088 Utziguzu isilik egoten, edo… 516 00:58:12,155 --> 00:58:18,528 Pareta saltatuko dut zurekin dutxatzeko. 517 00:58:18,595 --> 00:58:26,569 Baten batek badaki, neska… 518 00:58:29,272 --> 00:58:33,409 -Ez ahaztu… -Zoragarria izan da… 519 00:58:33,409 --> 00:58:37,347 -…ez ahaztu nitaz. -…merkea. 520 00:58:37,347 --> 00:58:43,553 Agur, agur, neska. 521 00:59:10,146 --> 00:59:13,049 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz