1 00:00:10,200 --> 00:00:11,840 (Trafikoa) 2 00:00:12,360 --> 00:00:15,240 Brooklynen bada supermerkatu bat, 3 00:00:15,480 --> 00:00:20,280 batezbestekoa baino 10 bider gehiago fakturatzen duena metro koadroko, 4 00:00:20,720 --> 00:00:26,120 urtean stock osoa 70 aldiz saltzen duena, batezbestekoa 15 aldiz den bitartean, 5 00:00:27,680 --> 00:00:32,840 eta non bezeroak prest dauden 40 minutuko ilara gordetzeko. 6 00:00:58,360 --> 00:00:59,840 (ELKARRIZKETATZAILEA - EN) Galdera bat egin diezazuket? 7 00:01:00,040 --> 00:01:01,200 (EN) Zein da zure lanbidea? 8 00:01:01,440 --> 00:01:03,400 Haurtzaindegi batean nabil. 9 00:01:10,680 --> 00:01:11,760 (EN) Egun on. 10 00:01:12,680 --> 00:01:13,760 (EN) Zer lanbide duzu? 11 00:01:14,440 --> 00:01:17,240 Artista grafikoa naiz, eta animatzailea. 12 00:01:19,840 --> 00:01:21,800 - (EN) Galdera bat egin diezazuket? - Bai. 13 00:01:22,280 --> 00:01:23,440 (EN) Zein lanbide duzu? 14 00:01:23,600 --> 00:01:27,280 Gizarte langilea naiz, etxegabeekin lan egiten dut. 15 00:01:31,920 --> 00:01:34,440 (BARRE) Psikoanalista naiz. 16 00:01:36,440 --> 00:01:37,480 Barkatu, ez diozut entzuten. 17 00:01:37,600 --> 00:01:38,840 (EN) Zer lanbide duzue? 18 00:01:39,280 --> 00:01:40,480 Errealizadoreak gara. 19 00:01:41,680 --> 00:01:43,520 Enpresa txiki bat dugu hemen, Brooklynen, 20 00:01:43,640 --> 00:01:46,520 eta ikus-entzunezko lanak egiten ditugu. 21 00:01:46,600 --> 00:01:48,000 (EN) Zein errealizadore gustatzen zaizue? 22 00:01:48,760 --> 00:01:49,880 Tarkovski, zale handia. 23 00:01:50,760 --> 00:01:52,000 Kurosawa. 24 00:01:53,440 --> 00:01:55,240 Ni errusiarra naiz, eta bera... 25 00:01:55,280 --> 00:01:56,360 japoniarra. 26 00:01:56,440 --> 00:01:57,720 Beraz, logikoa ematen du. 27 00:02:17,280 --> 00:02:20,880 (EN) 30 segunduko film bat egin beharko bazenute, 28 00:02:21,160 --> 00:02:25,400 bazkide ez den bisitari bati kooperatiba erakusteko, 29 00:02:25,600 --> 00:02:26,840 zein dira ezberdintasunak? 30 00:02:26,920 --> 00:02:30,240 Zein dira Kooperatibaren oinarriak? Zer egin behar dugu? 31 00:02:30,440 --> 00:02:32,520 Benetan jateko ona nahi baduzu, 32 00:02:32,680 --> 00:02:35,120 kooperatibaren elikagaiak, 33 00:02:35,240 --> 00:02:36,600 hementxe lan egin behar duzu. 34 00:02:43,760 --> 00:02:47,360 (ERRUSIARRA) Beste lekuetakoa baino janari hobea. 35 00:02:47,840 --> 00:02:49,680 (JAPONIARRA) Eta merkeagoa. 36 00:02:51,600 --> 00:02:54,240 Agian, Kooperatibako zenbait langileren eskuetatik pasatzen den 37 00:02:54,360 --> 00:02:58,320 brokoli baten ikuspegia erakutsi beharko genuke. 38 00:03:00,040 --> 00:03:01,080 Ez. 39 00:03:02,680 --> 00:03:03,720 Ideia bat baino ez zen! 40 00:03:04,440 --> 00:03:06,280 (RU) Brokoli baten lehen planoa 41 00:03:10,520 --> 00:03:13,160 (RU) eta kandela txiki bat, 42 00:03:15,440 --> 00:03:19,240 (RU) ur tanta txikiez inguratuak. 43 00:03:19,760 --> 00:03:24,000 (JA) Jendearen ahoen lehen planoa ere egin genezake. 44 00:03:25,240 --> 00:03:26,880 (RU) Ahoen lehen plano bat? 45 00:03:26,960 --> 00:03:28,080 (JA) Jaten. 46 00:03:28,360 --> 00:03:30,280 (RU) Brownie apur bat dariela. 47 00:03:31,520 --> 00:03:33,240 (JA) Edo platano bat. 48 00:03:33,600 --> 00:03:35,440 (RU) Hori iradokitzaileegia da. 49 00:03:35,520 --> 00:03:36,640 (JA) Bale. Brownie-a orduan. 50 00:03:36,880 --> 00:03:37,960 (RU) Bai, hobeto. 51 00:03:38,800 --> 00:03:41,080 (JA) Gauzak biltegiratzen dituzten langileak 52 00:03:41,240 --> 00:03:43,680 eta erosten dituztenak nahi dituzu? 53 00:03:44,760 --> 00:03:47,920 Agian gauza biak egiten dituzten pertsonak. 54 00:03:48,520 --> 00:03:51,720 - Beti lehen planoan? - Bai. 55 00:03:52,520 --> 00:03:55,240 Oso ongi. Ba, uste dut badugula ideia. 56 00:03:55,920 --> 00:03:58,360 Hau supermerkatu kooperatiboa da. 57 00:03:58,760 --> 00:04:02,760 Bazkideentzat bakarrik da, baina edonor egin daiteke bazkide. 58 00:04:03,280 --> 00:04:09,240 (JA) Bezero guztiek bete behar dute 2:45 orduko lanaldia hilean. 59 00:04:09,680 --> 00:04:13,000 Soldatapeko langile talde batek koordinatzen du bazkideen lana. 60 00:04:14,520 --> 00:04:17,800 Lanaren %75 bazkideek egiten dutenez, 61 00:04:18,280 --> 00:04:19,880 prezioak oso merkeak dira, 62 00:04:20,520 --> 00:04:22,440 eta jatekoa oso ona. 63 00:04:25,240 --> 00:04:26,480 Zerbait errepikatzea nahi duzu? 64 00:04:26,600 --> 00:04:27,920 (EN) Ez, oso ongi dago. 65 00:04:30,840 --> 00:04:32,240 Errusiar azentuaz... 66 00:04:32,760 --> 00:04:35,000 Hau supermerkatu kooperatiboa da. 67 00:04:37,160 --> 00:04:40,840 (EN) Egizu zeure errusiar azentuaz, barre batzuk egiteko. 68 00:04:42,760 --> 00:04:45,240 Hau supermerkatu kooperatiboa da! 69 00:05:28,760 --> 00:05:30,440 (Barreak) 70 00:05:44,400 --> 00:05:45,400 (Barrea) 71 00:06:32,160 --> 00:06:33,680 Alkatxofa bi, 72 00:06:37,280 --> 00:06:39,360 aza kizkur bi, 73 00:06:45,840 --> 00:06:48,920 perrexil zapal ez-organikoa... 74 00:06:49,040 --> 00:06:51,240 Perrexil kizkurra dago zapalaren ordez. 75 00:06:58,600 --> 00:07:03,560 Hurbil bizi naiz. Etxera joango naiz, dutxa hartu eta lanera. 76 00:07:05,240 --> 00:07:06,560 Oso dibertigarria da, gustatzen zait. 77 00:07:27,800 --> 00:07:32,440 Zorionez arroza ez zait orgatxoan erori. 78 00:07:35,720 --> 00:07:37,360 Onena seme-alabak izatea da, 79 00:07:37,520 --> 00:07:39,880 horrela ez baituzu lanik egin behar. 80 00:07:40,160 --> 00:07:42,720 Zerbitzurik gabeko urtebete irabazten duzu. 81 00:07:43,880 --> 00:07:45,640 Urtebete lanik egin gabe. 82 00:07:47,000 --> 00:07:48,800 Bikiak izan genituen. 83 00:07:49,080 --> 00:07:51,720 - Eta bi urte irabazi zenituzten? - Bai. 84 00:07:52,640 --> 00:07:55,640 Baina bakoitzak ez, bi urte familia osoarentzat. 85 00:07:56,880 --> 00:07:59,240 - Zer moduz zaude? - Ongi. 86 00:08:00,240 --> 00:08:03,720 Eskerrik asko gaur goizean lan egiteagatik. 87 00:09:16,360 --> 00:09:17,720 Hemen jendeak ez du kozinatzen. 88 00:09:17,880 --> 00:09:22,520 Kozinatzen duena marjinaltzat jotzen dute. 89 00:09:22,800 --> 00:09:28,600 Orain gauzak aldatzen hasi dira, baina duela 12 urte inork ez zuen kozinatzen. 90 00:09:28,880 --> 00:09:32,640 Eta kozinatzen bazuen, Key Food-en egin behar zituen erosketak, 91 00:09:33,360 --> 00:09:35,160 edo Met-en, edo mini market batean. 92 00:09:35,360 --> 00:09:38,880 Lehenengo sei hileetan bai egin nuen. 93 00:09:40,080 --> 00:09:42,040 Etsigarria zen. 94 00:09:42,240 --> 00:09:44,720 Bakarrik, batentzat soilik kozinatzen 95 00:09:44,880 --> 00:09:47,160 kale kantoiko mini marketeko osagaiekin, penagarria! 96 00:09:47,160 --> 00:09:51,640 Kooperatiban janariaz hitz egin dezaket jendearekin, 97 00:09:51,720 --> 00:09:56,160 eta nahi dudan jatekoa aurkitu, eta errezetetarako ideiak. 98 00:09:56,280 --> 00:09:59,800 Nire etxea berotu zuen. 99 00:10:24,440 --> 00:10:25,480 Zer da? 100 00:10:25,840 --> 00:10:29,720 Pitaia klase bat, zitriko bat. 101 00:10:30,000 --> 00:10:31,040 Zitriko bat? 102 00:10:31,080 --> 00:10:33,320 Zoragarria da, nola du izena? 103 00:10:33,520 --> 00:10:36,840 - Zerrendan ikusten duzu? - Bai, Budaren eskua, horixe da. 104 00:10:38,800 --> 00:10:40,440 Zer gozoa den! 105 00:11:10,800 --> 00:11:12,520 Kimu hauek izugarri gogoko ditut. 106 00:11:12,880 --> 00:11:14,240 Bai, hain dira samurrak. 107 00:11:15,520 --> 00:11:17,000 Hauek byalisak dira? 108 00:11:17,280 --> 00:11:18,320 Bai. 109 00:11:19,720 --> 00:11:22,840 Uste dut ogi-opilen menuan dagoela. 110 00:11:24,520 --> 00:11:26,600 Gaur Gabonetako erosketak egin ditut, 111 00:11:26,800 --> 00:11:28,920 baina ez dut uste... 112 00:11:29,360 --> 00:11:32,920 Batzuetan bankuen alarmak berehala aktibatzen dira. 113 00:11:33,160 --> 00:11:34,160 Bai. 114 00:11:34,240 --> 00:11:36,280 Nire bankuak badaki gutxi gastatzen dudala, 115 00:11:36,360 --> 00:11:40,800 eta 100 dolarretik igaroz gero, iruzurra dela uste dute. 116 00:11:41,080 --> 00:11:43,320 Bai, gaur neuri hots egin didate. 117 00:11:43,520 --> 00:11:45,080 Zenbat poltsa dituzu? 118 00:11:45,880 --> 00:11:48,640 Sei. Gure marka hautsi dugu! 119 00:12:21,520 --> 00:12:25,280 Asteon 293 $ gastatu ditugu erosketetan. 120 00:12:25,640 --> 00:12:27,880 Bi asterako-edo izango dugu. 121 00:12:28,000 --> 00:12:29,880 Dena dela, hau zati bat baino ez da. 122 00:12:31,360 --> 00:12:32,400 Ogia, 123 00:12:33,080 --> 00:12:34,240 pomeloak, 124 00:12:34,880 --> 00:12:35,960 garbigarria, 125 00:12:36,400 --> 00:12:37,440 sagardoa, 126 00:12:38,160 --> 00:12:39,200 irina... 127 00:12:40,520 --> 00:12:43,600 Bi aste geroago berriro erosketak egin genituen, 128 00:12:44,000 --> 00:12:45,800 eta begira zer gertatu zen! 129 00:12:46,080 --> 00:12:48,320 Gehienak gauza berdinak ziren. 130 00:12:48,520 --> 00:12:52,240 Whole Foods-en ez dago Kooperatiban dagoen guztia, 131 00:12:52,280 --> 00:12:54,240 baina produktu asko berdinak dira. 132 00:12:54,720 --> 00:12:57,320 Eta prezioan badago aldea. 133 00:12:58,080 --> 00:12:59,440 Ogia, esate baterako, 134 00:13:00,160 --> 00:13:05,280 berdin-berdina da. Kooperatiban 4,30 $ balio ditu; 135 00:13:07,080 --> 00:13:10,240 Whole Foodsen, berriz, 6,99 $. 136 00:13:11,920 --> 00:13:16,880 Tomate hauek 2, 31 $ balio dituzte Kooperatiban, 137 00:13:17,280 --> 00:13:21,880 eta Whole Foodsen, 2,50 $. Ez da oso alde handia, 138 00:13:22,280 --> 00:13:26,200 baina gaztarekin, kasu baterako, Kooperatiban Gruyerea 139 00:13:26,360 --> 00:13:28,760 libra 14,41 $-etan dago, 140 00:13:29,280 --> 00:13:33,680 eta Whole Foodsen, 21,99 $ librako. 141 00:13:35,720 --> 00:13:40,280 Piperra, Kooperatiban, librako 2,43 $-etan zegoen; 142 00:13:40,640 --> 00:13:43,640 Whole Foodsen, berriz, libra 4,99 $-etan. 143 00:13:46,000 --> 00:13:50,040 Txokolate tabletak 1,65 $ balio ditu Kooperatiban, 144 00:13:50,240 --> 00:13:52,240 eta horrexegarik erosi nahi izan nuen, 145 00:13:52,520 --> 00:13:54,920 Whole Foodsen 2,50 $-ean baitago. 146 00:13:56,120 --> 00:13:59,240 Guztira, % 40 aurrezten dugu 147 00:13:59,640 --> 00:14:01,800 Kooperatiban erosiz gero. 148 00:14:02,880 --> 00:14:09,920 Hori 126 $-eko aurrezkia da bi astero, 149 00:14:10,160 --> 00:14:12,440 Whole Foodseko erosketekin alderatuta. 150 00:14:12,880 --> 00:14:17,360 Alegia, 250 $ baino apur bat gehiago hilero. 151 00:14:17,880 --> 00:14:21,720 Urtean, 3.000 $ baino gehiagoko aurrezkia. 152 00:14:24,360 --> 00:14:28,160 Hamar urtean, 30.000 $, 153 00:14:28,280 --> 00:14:29,880 eta hori bada zerbait, 154 00:14:30,880 --> 00:14:35,120 eta mila urtean, 3 milioi dolar baino gehiago, 155 00:14:35,280 --> 00:14:36,320 hori egundokoa da! 156 00:14:37,120 --> 00:14:39,240 (Disko musika) 157 00:14:50,160 --> 00:14:53,120 Kaxa hauek birziklatuak dira. 158 00:14:53,880 --> 00:14:58,120 Barra-kodea beste arrautza marka batena da. 159 00:14:58,800 --> 00:15:00,920 Guk barra-kode berria jartzen diogu, 160 00:15:01,520 --> 00:15:07,280 eta kito, bost axola nekazariak kaxan beste zer idatzi duen. 161 00:15:08,080 --> 00:15:09,640 (Karibeko musika) 162 00:15:12,160 --> 00:15:16,640 Janaria prozesatzeko musika, 43. alea 163 00:15:21,080 --> 00:15:24,440 Liburuzaina naiz, eta hilean bi larunbatetan lan egiten dudanez, 164 00:15:24,640 --> 00:15:28,120 astegun bat izaten dut libre. 165 00:15:28,360 --> 00:15:31,040 Normalean igandetan egiten dut zerbitzua, 166 00:15:31,240 --> 00:15:35,560 baina orain aldaketa bategatik errekuperatzen ari naiz. 167 00:15:36,360 --> 00:15:38,320 Nire egitekoa hemen haurrak zaintzea izaten da. 168 00:15:38,520 --> 00:15:40,720 Gaur lagun bat ordezkatzera etorri naiz. 169 00:15:41,240 --> 00:15:45,000 Ikastaro bat egin behar duzu, eta zerbitzu bat bezala kontatzen du. 170 00:15:45,360 --> 00:15:48,880 Bi orduko ikastaro batean haurrak zaintzen ikasten duzu, 171 00:15:49,080 --> 00:15:51,360 eta burututakoan "umezain" agiria lortzen duzu. 172 00:15:51,440 --> 00:15:52,880 Zer irakasten dizute? 173 00:15:53,000 --> 00:15:54,800 Arauak. Zenbat ume eta nagusi 174 00:15:55,000 --> 00:15:56,360 egon daitezkeen haurtzaindegian... 175 00:15:56,520 --> 00:16:00,880 Atea itxita dagoela ziurtatu behar duzu, eta gurasoak lokalean daudela. 176 00:16:01,000 --> 00:16:04,040 Hala, amak parkimetroan dirua sartzera atera behar badu, 177 00:16:04,240 --> 00:16:08,080 haurrarekin irten behar du, eta dirua sartu eta gero, berriz bueltan ekarri. 178 00:16:08,160 --> 00:16:10,880 Umeak ez ditugu inoiz bakarrik utzi behar. 179 00:16:11,080 --> 00:16:13,000 Zer eman diezaiekegun jaten, 180 00:16:13,160 --> 00:16:15,240 pixoihalak aldatu ditzakegun... eta halako kontuak. 181 00:16:21,160 --> 00:16:24,880 (EN) Kooperatibari buruzko film bat egingo bazenu, zer izen jarriko zenioke? 182 00:16:25,840 --> 00:16:28,280 "Nola kudeatu supermerkatu bat". 183 00:16:29,080 --> 00:16:33,120 Nik jarriko nioke... "Adi, Kooperatibako bazkideok!" 184 00:16:33,280 --> 00:16:35,240 Interkomunikadorearekin lotutako zerbait. 185 00:16:35,360 --> 00:16:37,080 Kooperatibaren arima baita interkomunikadorea. 186 00:16:37,440 --> 00:16:39,680 Jendea ezagutu dut, lagunak egin ditut, 187 00:16:39,880 --> 00:16:41,720 nire senarrari ere 188 00:16:41,880 --> 00:16:44,920 hemen ezagutu nuen batek eman zion lana. 189 00:16:45,520 --> 00:16:47,880 Gaur berritsu nabil, kafea hartu dudalako. 190 00:16:48,080 --> 00:16:52,200 Beste batzuetan, bazter batean jartzen naiz paketatzen, isilik. 191 00:16:52,440 --> 00:16:54,800 Segun eta zer egin nahi duzun, denek egiten dute. 192 00:16:55,240 --> 00:16:57,200 (BARRE) Denak ados daude. 193 00:16:57,880 --> 00:17:00,240 Zeuk nahi duzun bezain soziala edo antisoziala izan daiteke! 194 00:17:01,000 --> 00:17:02,200 (Barreak) 195 00:17:07,280 --> 00:17:09,600 Kooperatiba oso handia da. 196 00:17:10,240 --> 00:17:12,160 Izan ere, komunitate oso bat da. 197 00:17:15,640 --> 00:17:20,360 Sistema ekonomiko berri bat dakar herrialde honetara. 198 00:17:23,440 --> 00:17:25,480 (EN) Zabalduko dela uste duzu? 199 00:17:26,000 --> 00:17:32,080 Beharko luke! Bestela, herrialde hau behera etorriko da, 200 00:17:32,240 --> 00:17:36,880 hau bezalako sistemak zabaltzen ez badira. 201 00:17:37,840 --> 00:17:39,880 Honela ezin du iraun. 202 00:17:50,440 --> 00:17:53,840 Kate Zuckerman dut izena, eta chef graduatua naiz. 203 00:17:54,080 --> 00:17:57,360 Sukaldaritza ikasi nuen lehenengo, eta gero, gozogintza. 204 00:17:57,720 --> 00:18:00,600 Lehendabizi nire sorterrian, New Yorken hasi nintzen kozinatzen; 205 00:18:00,800 --> 00:18:04,240 eta gero, unibertsitatea amaitu ondoren, Bostonen eta San Frantziskon. 206 00:18:04,440 --> 00:18:05,880 New Yorkera itzuli nintzenean, 207 00:18:05,880 --> 00:18:09,840 gozogintzako chef egin nintzen Chanterelle jatetxe ospetsuan, 208 00:18:10,160 --> 00:18:13,880 70eko hamarkadaren hondarrean Sohoko Green Street-en sortu zena. 209 00:18:14,000 --> 00:18:16,280 Denbora asko ematen dut osagaiekin lanean 210 00:18:16,440 --> 00:18:18,840 eta produktu onenak bilatzen. 211 00:18:19,160 --> 00:18:22,000 Erosten ditudan produktuen %80 Kooperatibatik dator. 212 00:18:23,160 --> 00:18:26,320 (KATE) Kooperatibako janaria hain ona izateko arrazoi bat da 213 00:18:26,640 --> 00:18:29,000 produktuak sarri txandakatzen dituztela. 214 00:18:29,160 --> 00:18:30,720 Apalaetan ez da ezer gelditzen. 215 00:18:31,000 --> 00:18:33,040 Oso gutxitan begiratzen diet iraungitze-data 216 00:18:33,240 --> 00:18:34,520 erosi aurretik. 217 00:18:35,240 --> 00:18:37,080 AEBetan olio garratzez eta intxaur zaharreze 218 00:18:37,240 --> 00:18:39,200 egindako produktu asko saltzen dira, 219 00:18:39,280 --> 00:18:40,920 jendeak jakin gabe. 220 00:18:41,160 --> 00:18:42,720 Kooperatiban, berriz, ez dago halakorik. 221 00:18:43,720 --> 00:18:45,080 Zer den onena? 222 00:18:45,880 --> 00:18:46,920 Fruituak eta barazkiak. 223 00:18:47,080 --> 00:18:49,600 Izan ere, asko horrexegatik bazkidetzen dira, fruta eta barazkiengatik. 224 00:18:49,840 --> 00:18:52,000 Erosleek nekazari txikiekin lan egiten dute, 225 00:18:52,080 --> 00:18:54,200 eta tokiko kooperatibekin. 226 00:18:54,240 --> 00:18:56,320 eta oso harreman onak dituzte nekazariekin. 227 00:18:56,880 --> 00:18:59,080 Entzuna dut Kooperatibaren hornitzaile handienak, 228 00:18:59,240 --> 00:19:01,240 Amy Hepworth, Hepworth etxaldekoak 229 00:19:02,160 --> 00:19:05,120 bere fakturetan ez dituela produktuen prezioak jartzen. 230 00:19:05,280 --> 00:19:08,160 Hain konfiantza handia du Kooperatiban. 231 00:19:08,280 --> 00:19:10,880 Allen erosketa arduradunari uzten diola prezioak jartzen. 232 00:19:11,080 --> 00:19:13,280 bai baitaki zuzena izango dela. 233 00:19:13,440 --> 00:19:17,000 Udan, produktuen %80 bertoko etxaldetatik dator, 234 00:19:17,000 --> 00:19:19,240 500 miliako inguruan daudenak. 235 00:19:19,520 --> 00:19:21,520 Neguan, jakina, txikiagoa da. 236 00:19:22,240 --> 00:19:25,440 Kooperatibak %20 bakarrik gehitzen dio. 237 00:19:25,720 --> 00:19:29,000 Beste ezein supermerkatuk ezin du halakorik egin elikagai freskoekin. 238 00:19:29,520 --> 00:19:32,280 Ahal duten organikorik gehiena saldu nahi dute haiek. 239 00:19:32,520 --> 00:19:36,360 Organikoa garestiegi badago, beste gauza batzuk eskaintzen dituzte, 240 00:19:36,520 --> 00:19:42,160 gurina edota brokoli ez-organikoak eta bestelakoak. 241 00:19:42,280 --> 00:19:47,120 Baina askoz garestiago ez badago, organikoa bakarrik saltzen dute. 242 00:19:50,320 --> 00:19:52,240 Fruitu lehorren kasuan, esaterako, 243 00:19:52,520 --> 00:19:55,600 organikoa badago, baina ez dago leku handirik hurrentzat. 244 00:19:55,800 --> 00:20:00,240 Ez dauzkate onenak, prezioak ere axola duelako. 245 00:20:00,400 --> 00:20:01,800 Produktu merkeak nahi dituzte. 246 00:20:03,640 --> 00:20:05,360 Soltean saltzen diren produktuak itzelak dira. 247 00:20:05,440 --> 00:20:10,920 Ronek, erosketa arduradunak, lan ona egiten du. 248 00:20:07,720 --> 00:20:10,840 Nik erabili ohi dudan irina Pennsylvaniatik dator. 249 00:20:11,280 --> 00:20:14,000 Babarrun lehorrak gozoak dira, eta oloa ere bikaina. 250 00:20:14,240 --> 00:20:16,880 Eta dena freskoa da beti, produktuek egun gutxi 251 00:20:17,080 --> 00:20:18,200 egiten dituzte apaletan. 252 00:20:18,720 --> 00:20:20,360 Era guztietako arrautzak daude. 253 00:20:20,440 --> 00:20:24,160 Denetariko arrautzak daude Kooperatiban: biologikoak, 254 00:20:24,440 --> 00:20:26,800 baserrikoak, oilategikoak, organikoak, 255 00:20:26,880 --> 00:20:28,400 Omega 3, bertokoak... 256 00:20:28,640 --> 00:20:32,520 "Organikoa da kalitate gorena"? Gauzak ez dira hain sinpleak. 257 00:20:34,000 --> 00:20:36,360 Nire ustez, txokolatea eskastxoa da. 258 00:20:36,520 --> 00:20:39,200 Mast Brothers-en bertoko txokolatea saltzen dute. 259 00:20:39,440 --> 00:20:42,400 Oso ona da, baita garestia ere! 260 00:20:42,640 --> 00:20:45,440 Inoiz probatu dudan txokolaterik gozoena da. 261 00:20:45,720 --> 00:20:48,320 Baina garestiegia Kooperatibako bazkide askorentzat. 262 00:20:49,000 --> 00:20:52,240 Badaude txokolate bio-ko beste marka batzuk, 263 00:20:52,440 --> 00:20:53,840 baina kalitate ertainekoak. 264 00:20:54,800 --> 00:20:56,840 Txokolatea ekuatorean lantzen da 265 00:20:57,000 --> 00:21:00,640 mundu osan barrena. 266 00:21:02,800 --> 00:21:05,680 Etxalde txikiak izaten dira sarri. 267 00:21:06,000 --> 00:21:09,280 Badira plantazio handiak ere, 268 00:21:09,440 --> 00:21:14,400 baina gehienetan kamioiak herrietatik igarotzen dira biltzen. 269 00:21:14,880 --> 00:21:18,400 Nekazariek arbola gutxi batzuk izaten dituzte, batzuek 15 baino ez. 270 00:21:18,800 --> 00:21:24,360 Berek mozten dute fruitua, eta hartzitu ondoren saltzen diete kamioei. 271 00:21:25,080 --> 00:21:32,640 Ez dute dirurik pestizidak erosteko. 272 00:21:33,240 --> 00:21:36,880 Hazi lehorrak mundu osora bidaltzen dituzte txokolatea egiteko. 273 00:21:37,080 --> 00:21:39,800 Nola hartzitzen diren 274 00:21:39,960 --> 00:21:42,680 oso garrantzitsua da gustu ona izateko. 275 00:21:43,360 --> 00:21:46,800 Eta lehortzeko moduak ere badu garrantzirik. 276 00:21:47,280 --> 00:21:50,280 Eguzkitan lehortu al dira? Behar den moduan? 277 00:21:50,520 --> 00:21:52,120 Lizunduta daude? 278 00:21:52,360 --> 00:21:56,080 Azukre asko botata ez da zaila lizundutako kakaoa disimulatzea. 279 00:21:56,360 --> 00:21:59,160 Eta horrela kontsumitzeko egokia bihurtzen dugu. 280 00:21:59,520 --> 00:22:02,600 Lantzen den lurretatik oso urrun 281 00:22:03,000 --> 00:22:05,120 bihurtzen da kakaoa txokolate. 282 00:22:05,280 --> 00:22:09,800 Hartara, "bio" etiketa batek ez du gauza handirik esaten kalitateaz. 283 00:22:10,280 --> 00:22:12,440 - Egun on! Zer moduz? - Ongi, eskerrik asko. 284 00:22:12,640 --> 00:22:14,280 Ni salbuetsita nago, 285 00:22:14,440 --> 00:22:16,440 eta uste nuen luzapen aldia 10era arte zela. 286 00:22:19,880 --> 00:22:20,920 - Josh, ezta? - Bai. 287 00:22:32,880 --> 00:22:36,520 Orain txartela igaroz gero, luzapen aldia aktibatuko zaizu. 288 00:22:36,800 --> 00:22:41,360 Edo bestela, atzeratu egingo dizut hurrengo zerbitzura arte. 289 00:22:43,640 --> 00:22:45,160 Oso ongi! Mila esker. 290 00:22:45,240 --> 00:22:48,200 - Bisitari bat gonbidatu dezaket? - Bai noski. 291 00:22:56,280 --> 00:23:00,240 Ez daukazu luzapen aldia aktibatuta, alertan zaudela esango dute. 292 00:23:00,440 --> 00:23:01,760 - Eskerrik asko. - Ez horregatik. 293 00:23:04,160 --> 00:23:08,880 Ez, ostirala ezkero ezingo duzu erosketa gehiago egin, 294 00:23:09,000 --> 00:23:11,640 orduantxe bukatzen zaizulako luzapen aldia. 295 00:23:11,800 --> 00:23:13,640 Salbu eta berreskuratze bat egiten ez duzun. 296 00:23:13,640 --> 00:23:15,280 Kooperatibari aski zaio 297 00:23:15,640 --> 00:23:19,480 bazkideek egunean jartzeko ahalegina egiten dutela. 298 00:23:19,800 --> 00:23:23,520 Ostiral gauean etor zintezke? Edo larunbat goizean? 299 00:23:24,400 --> 00:23:28,520 Hots egin duen bazkidea irakaslea da. 300 00:23:29,160 --> 00:23:32,800 Lana dela-eta ezin da astegunetan etorri 301 00:23:32,880 --> 00:23:34,840 zerbitzua egitera. 302 00:23:35,240 --> 00:23:38,120 Eta azken zerbitzura huts egin zuen. 303 00:23:39,640 --> 00:23:44,720 Zerbitzu batera huts egiten baduzu, errekuperazio bi egin behar dituzu. 304 00:23:44,880 --> 00:23:49,920 Horixe da disuasio-neurria: galdutakoaz gainera, beste zerbitzu bat. 305 00:23:51,440 --> 00:23:56,320 Zerbitzu bat zor duzulako alerta egoeran baldin bazaude, 306 00:23:56,720 --> 00:24:01,280 erosketak egiten dituzun hurrengoan luzapen aldia aktibatzen zaizu. 307 00:24:01,720 --> 00:24:05,720 Honek joan den hilean egin zuen, 308 00:24:06,080 --> 00:24:11,280 eta beraz, hurrengo zerbitzua baino lehen bukatuko zaio luzapen aldia. 309 00:24:11,800 --> 00:24:17,760 Batzuetan, zerbitzuak trukatzen dituzte eta batek ez du zegokiona egiten. 310 00:24:18,280 --> 00:24:23,400 Orduan dena konplikatzen da: nori apuntatu behar diogu zer? 311 00:24:24,160 --> 00:24:27,880 Batek zerbitzu bi zor ditu egin ez duenagatik, 312 00:24:28,360 --> 00:24:31,800 baina besteak zerbitzua egin egin du! 313 00:24:32,160 --> 00:24:35,240 Halakoak zailak izaten dira konpontzen. 314 00:24:35,880 --> 00:24:38,240 Baina zerbitzuaren hasieran hots egiten badute, 315 00:24:38,400 --> 00:24:40,400 esanez ez direla etorriko, 316 00:24:41,000 --> 00:24:45,280 eurek uste dutena baino askoz errazagoa da. 317 00:24:45,720 --> 00:24:49,600 Ez datozela-eta haserretuko zarela uste dute. 318 00:24:49,880 --> 00:24:54,120 Baina ez dute niretzat lan egiten! Guztiok gara bazkide. 319 00:24:54,280 --> 00:24:58,080 Denok gara jabeak, beraz, ez badatoz, 320 00:24:58,280 --> 00:25:00,160 arazoa ez dute nirekin. 321 00:25:00,280 --> 00:25:04,000 Hala ere, badago identifikazio hori: 322 00:25:04,160 --> 00:25:08,720 "Zeuri deitu behar dizut ez noala esateko, beraz, zu ugazaba zara." 323 00:25:08,880 --> 00:25:10,920 Gauza bitxiak ere badira. 324 00:25:12,640 --> 00:25:16,360 Batzuk engainatzen saiatzen dira. 325 00:25:16,520 --> 00:25:19,280 Horren premia izatea ere! 326 00:25:19,800 --> 00:25:21,640 Bestela, zein da zure lanbidea? 327 00:25:22,280 --> 00:25:23,640 Psikologoa naiz. 328 00:25:24,280 --> 00:25:25,320 Ez naiz aberatsa. 329 00:25:25,440 --> 00:25:28,320 Hemen inor ez da aberatsa. Ez da hori nire helburua ere. 330 00:25:30,280 --> 00:25:32,320 Badut nire gastuak ordaintzeko lain. 331 00:25:35,640 --> 00:25:40,000 Prestazio onak ditut, pentsio polit bat ere bai... 332 00:25:43,880 --> 00:25:47,640 Seme-alabak izan behar ditut kontuan! 333 00:25:49,160 --> 00:25:53,720 Langile batentzat, gauza horiek garrantzitsuak dira herrialde honetan. 334 00:25:54,000 --> 00:25:56,840 Behin baino gehiagotan eskatu nuen hemen lan egitea. 335 00:25:57,640 --> 00:25:59,680 Loteria tokatzea bezalakoa izan zen. 336 00:26:00,360 --> 00:26:03,720 Familia arazoak badituzu, konpontzera irten zaitezke. 337 00:26:03,880 --> 00:26:06,480 Pertsona gisa babestuta sentitzen zara. 338 00:26:06,720 --> 00:26:08,240 Hartar, hemen sentitzen naiz... 339 00:26:10,520 --> 00:26:15,120 Ez dut esan nahi halako gauza harrigarria denik, 340 00:26:15,640 --> 00:26:18,440 baina herrialde honetan eta une honetan, gauza handia da. 341 00:26:18,720 --> 00:26:21,760 Herrialdeko gizarte-esperientziarik onena. 342 00:26:22,040 --> 00:26:26,720 Ez dute gutaz ongi hitz egin nahi, ze, kultura kapitalista batean gaude, 343 00:26:26,880 --> 00:26:31,120 eta esperientzia berdinzale hau arrakastatsua izatea 344 00:26:31,280 --> 00:26:33,240 ez omen da berri ona. 345 00:26:34,080 --> 00:26:36,080 Ez da berri ona herrialde honetan. 346 00:26:36,880 --> 00:26:38,800 Egingo duzu? 347 00:26:38,880 --> 00:26:40,040 Noski! 348 00:26:41,000 --> 00:26:43,920 Egizu hementxe, nahi baduzu. 349 00:26:44,880 --> 00:26:45,960 Mila esker, Cathy. 350 00:26:53,360 --> 00:26:56,800 Hau Kooperatiba zaharraren aztarna bat da. 351 00:26:57,640 --> 00:27:00,840 Egonaldi-txartelak dira. 352 00:27:01,240 --> 00:27:05,520 2009. urtera arte... 353 00:27:05,720 --> 00:27:09,440 txartel txiki batzuekin kontrolatzen genuen egonaldia. 354 00:27:10,280 --> 00:27:13,480 Eragiketa aritmetiko mordoa egin behar izaten genuen! 355 00:27:13,720 --> 00:27:15,360 Errekuperazio bakoitzeko 1 kentzen genuen; 356 00:27:15,520 --> 00:27:17,240 berriro huts eginez gero, 1 gehitzen genuen. 357 00:27:17,720 --> 00:27:20,240 Ohiko txartel batek itxura hauxe zuen: 358 00:27:22,480 --> 00:27:27,640 2008ko apirila: Ezin da berriz "1etik 1"-era itzuli 359 00:27:27,800 --> 00:27:32,600 3ra, zor duen erdira jaisten ez baldin bada, 360 00:27:32,880 --> 00:27:35,720 Ahalegindu egiten da gutxienez. 361 00:27:36,520 --> 00:27:39,680 Neuk idatzi nuen ohar hau duela bost urte. 362 00:27:41,280 --> 00:27:46,640 Hauei guztiei hots egin diegu jada, eta hilabete egin dute hemen, 363 00:27:47,000 --> 00:27:49,640 hortaz, birziklatzera botako ditut 364 00:27:50,880 --> 00:27:52,720 apaingarriak kendu eta gero. 365 00:27:52,880 --> 00:27:56,280 Honen jabeari berriro deituko diot, ea aurkitzen dudan. 366 00:28:06,360 --> 00:28:10,160 Ez diot jende guztiak hau egin behar duenik, 367 00:28:10,640 --> 00:28:14,600 baina ona da, horregatik gaude hemen. 368 00:28:14,800 --> 00:28:16,920 Beste norbait zuretzat lan egingo balu bezala da. 369 00:28:17,240 --> 00:28:19,480 "Zerbitzu honentzat lan egin dut". 370 00:28:19,720 --> 00:28:22,080 Nik honen moduko pontxo bat egingo diot Moniqueri, 371 00:28:22,360 --> 00:28:25,000 eta berak zerbitzu batzuk emango dizkit. 372 00:28:25,160 --> 00:28:26,800 Josten emango duen denboraren trukean. 373 00:28:26,880 --> 00:28:28,920 Artilea ere emango diot. 374 00:28:29,240 --> 00:28:31,640 Denok atera behar diogu etekina! 375 00:28:32,640 --> 00:28:37,040 Bufanda batzuk egin beharko zenizkiguke, gure isiltasuna erosteko. 376 00:28:37,720 --> 00:28:41,840 Eredu honi jarraituz Kooperatiba bat sortuko duzue Frantzian? 377 00:28:42,640 --> 00:28:43,720 Zoragarri! 378 00:28:44,000 --> 00:28:46,000 - Eta Frantzian, non? - (EN) Parisen. 379 00:28:48,000 --> 00:28:49,400 Bazkideekin? 380 00:28:49,640 --> 00:28:51,600 (EN) Hori da gure asmoa. 381 00:28:53,800 --> 00:28:54,840 Ondo legoke. 382 00:28:55,080 --> 00:28:56,400 (EN) Inoiz izan al zara Parisen? 383 00:28:56,440 --> 00:29:00,080 Han Kooperatiba bat irekitzea aitzakia polita da bertara joateko. 384 00:29:00,440 --> 00:29:02,240 Truke-programa bat izan beharko genuke. 385 00:29:02,240 --> 00:29:04,360 - Adosa nago. - Ni ere guztiz ados. 386 00:29:06,080 --> 00:29:10,160 (ABISUA) 10:30 dira. Eskerrik asko, joan zaitezkete! 387 00:29:11,280 --> 00:29:12,600 Adio guztioi! 388 00:29:17,520 --> 00:29:19,280 Limoi organikoa da hau. 389 00:29:19,440 --> 00:29:23,160 Oso polita da, ez du lizunik... 390 00:29:23,440 --> 00:29:25,840 Organikoa da, eta prezioa 31 zentabo dira. 391 00:29:26,240 --> 00:29:29,440 Beste supermerkatuetan ez duzu prezio horretan 392 00:29:29,640 --> 00:29:31,040 halako limoi gozorik topatuko. 393 00:29:31,360 --> 00:29:32,400 Zoragarria da. 394 00:29:32,640 --> 00:29:34,240 Urteak kostatu zitzaidan Kooperatibako bazkide egitea. 395 00:29:34,880 --> 00:29:37,360 Bere balioekin bat etorri arren, 396 00:29:37,720 --> 00:29:41,000 gehiegizkoa iruditzen zitzaidan autobus bi eta tren bi hartu behar izatea 397 00:29:41,160 --> 00:29:42,640 supermerkatu batera joateko, 398 00:29:42,880 --> 00:29:45,120 nire auzoan bertan 399 00:29:45,280 --> 00:29:47,440 beste hainbat daudenean. Baina hobetu behar dute. 400 00:29:47,640 --> 00:29:51,120 "Jatekoa eta Justizia" mugimendurako egiten dut lan. 401 00:29:51,280 --> 00:29:54,400 Janariak banatzeko sistema hobeak sortu nahi ditugu. 402 00:29:57,720 --> 00:30:02,280 Kooperatiba ez da araua AEBetan, baizik eta salbuespena. 403 00:30:03,520 --> 00:30:07,720 Landa eremuetan, besterik ezean, jendeak, sarri, Walmart-en, 404 00:30:08,000 --> 00:30:12,520 zerbitzu estazioetan eta gizarte-dendetan egin behar ditu erosketak. 405 00:30:12,800 --> 00:30:16,360 New Yorken, berriz, nirea bezalako auzunetan, 406 00:30:16,640 --> 00:30:19,360 eta Bed-Stuy komunitate afroamerikarra da, 407 00:30:19,520 --> 00:30:23,280 supermerkatu bakoitzeko beste hamar janari-denda txiki daude. 408 00:30:23,360 --> 00:30:28,000 Eta supermerkatu horietako asko izatez, denda mozorrotuak dira. 409 00:30:28,440 --> 00:30:32,320 Janari industriala eta kalitate eskaseko produktu freskoak, 410 00:30:32,560 --> 00:30:35,000 freskoak baldin badira behintzat! 411 00:30:35,880 --> 00:30:38,360 Limoi bat erostera joango gara janari-denda txiki batera. 412 00:30:40,800 --> 00:30:43,360 Guk haiek filmatuko ditugu, eta haiek gu. 413 00:30:43,520 --> 00:30:44,880 (BARRE) 414 00:30:55,800 --> 00:30:59,200 Hemen, ahaztu zaizkigun gauzak besterik ez genuke erosi behar. 415 00:30:59,640 --> 00:31:03,040 Azukrea, katuaren jana, poteko zopa bat... 416 00:31:03,440 --> 00:31:04,840 Baina besterik ez badago, 417 00:31:05,000 --> 00:31:08,800 jendeak halako dendetan egiten ditu eguneroko erosketak. 418 00:31:09,880 --> 00:31:12,520 Lehen begiratuan, elikagai prozesatu asko dago, 419 00:31:12,720 --> 00:31:14,080 eta freskorik ezer ez. 420 00:31:14,360 --> 00:31:16,160 Gogoz bilatu beharra dago. 421 00:31:18,240 --> 00:31:19,800 Tipulak topatu ditugu. 422 00:31:19,880 --> 00:31:23,120 Baina saltzailea bera ere ohartu da ez daudela saltzeko moduan. 423 00:31:23,880 --> 00:31:28,040 Hori zer da, lima ala limoia? Zaila da igartzen. 424 00:31:28,720 --> 00:31:30,040 Limoia. 425 00:31:30,640 --> 00:31:33,760 - Zenbat balio du? - Zuretzat, 50 zentabo. 426 00:31:34,440 --> 00:31:35,880 Eraman egingo dut. 427 00:31:39,080 --> 00:31:42,120 Dendek hauxe erabiltzen dute, 428 00:31:43,440 --> 00:31:49,000 eta berandura arte zabalik dauden jatetxe txinatarrek ere bai. 429 00:31:49,440 --> 00:31:51,760 Atea itxita izaten dute 430 00:31:52,000 --> 00:31:55,360 lapurren beldur direlako. 431 00:31:55,640 --> 00:32:02,240 Hemendik esaten diegu zer nahi dugun, txikleak, freskagarriak... 432 00:32:02,360 --> 00:32:05,480 Gero, dirua hemen ipintzen duzu, hau birarazten duzu... 433 00:32:05,880 --> 00:32:09,840 eta eurek produktuak eta kanbioak itzultzen dizkizute. 434 00:32:11,000 --> 00:32:17,280 Ez da oso lagungarria jatekoaren kultura osasuntsua sortzeko. 435 00:32:21,880 --> 00:32:25,160 Eta txiripaz etxe ondoan egokitu bazaigu 436 00:32:25,280 --> 00:32:27,200 auzoko supermerkatu bakanetako bat, 437 00:32:27,200 --> 00:32:29,600 egoera ez da askoz hobea. 438 00:32:36,240 --> 00:32:38,360 Kiratsa dario. 439 00:32:39,720 --> 00:32:41,520 Ustelduta daude denak. 440 00:32:44,440 --> 00:32:47,320 Ustelduta daude, baina salgai! 441 00:32:49,160 --> 00:32:50,720 Hau ere guztiz ustelduta dago. 442 00:32:51,760 --> 00:32:53,360 Behea zikin dago. 443 00:32:55,000 --> 00:32:57,800 Hau ez dute inoiz garbitu. 444 00:32:58,520 --> 00:33:00,840 Gainetik esne lehorra dago. 445 00:33:02,800 --> 00:33:06,240 Tristea da, tamalgarria. 446 00:33:06,800 --> 00:33:10,240 Hemen Kooperatiba bezalako supermerkatu batek... 447 00:33:11,160 --> 00:33:13,400 Auzo honetako biztanleek 448 00:33:13,560 --> 00:33:16,080 kalitatezko produktuak behar dituzte, 449 00:33:16,800 --> 00:33:20,240 eta elikagaiak, prezio merkean. 450 00:33:20,560 --> 00:33:23,880 Hau da kiratsa hemen dagoena! 451 00:33:27,000 --> 00:33:30,240 Hara, ugaritasuna! Forma eta molde guztietan. 452 00:33:34,440 --> 00:33:36,880 Poltsa hauei tantak isurtzen zaizkie. 453 00:33:38,240 --> 00:33:40,720 Hemen zikinkeria dago, eta ile bat. 454 00:33:43,360 --> 00:33:44,800 Nork jango du hau? 455 00:33:48,240 --> 00:33:52,120 Ironikoena da baldintza negargarrietan egon arren, 456 00:33:52,360 --> 00:33:56,240 auzo aberatsetako supermerkatuak baino garestiagoak direla, 457 00:33:56,720 --> 00:33:59,240 ongi baitakite hemengoek ez dutela beste aukerarik. 458 00:34:00,080 --> 00:34:02,040 Elikagaien eskuragarritasunak 459 00:34:02,240 --> 00:34:06,000 erakusten du ongien AEBetako kasta-sistema. 460 00:34:07,720 --> 00:34:10,040 Limoi honek 50 zentabo balio ditu. 461 00:34:11,440 --> 00:34:14,200 50 zentabo lizundutako limoi bategatik! (BARRE) 462 00:34:17,000 --> 00:34:18,800 Produktuak iradokitzeko liburua da 463 00:34:19,080 --> 00:34:22,880 gure bazkideen proposamenak jasotzeko modua. 464 00:34:23,080 --> 00:34:27,120 Harrera-lekuan dago, eta atal desberdinak ditu. 465 00:34:27,360 --> 00:34:32,160 Erosleek bi asterik behin-edo 466 00:34:32,280 --> 00:34:36,200 kontsultatzen dute liburua. 467 00:34:36,640 --> 00:34:41,480 Hemen idazten dute zer produktu nahi duten eta euren telefono zkia., 468 00:34:41,720 --> 00:34:46,240 eta guk berton erantzuten diegu, 469 00:34:46,360 --> 00:34:49,000 edo ahal bada, telefonoz hots egiten diegu. 470 00:34:49,720 --> 00:34:51,440 New Yorken, Europan bezala, 471 00:34:51,640 --> 00:34:54,080 gazta bakarrik jaten da. 472 00:34:54,160 --> 00:34:58,200 Gainontzekoan, hanburgesekin edo arbiekin jaten dugu, 473 00:34:58,480 --> 00:35:00,000 beti zerbaiten lagungarri. 474 00:35:01,000 --> 00:35:06,760 Hartara, gazta bakarrik jan daitekeen elikagaia dela ikastea 475 00:35:06,880 --> 00:35:10,520 oso esperientzia gozagarria izan da niretzat. 476 00:35:10,880 --> 00:35:15,160 Frantzian eta Europan bizi izan nintzen New Yorkera etorri aurretik. 477 00:35:15,280 --> 00:35:17,720 Han ikasi nuen gazta elikagai osoa dela, 478 00:35:17,880 --> 00:35:21,040 eta ez soilik ongarri edo gozagarri bat. 479 00:35:21,640 --> 00:35:23,200 Eta gehienbat, lanean ikasi dut. 480 00:35:23,440 --> 00:35:26,320 Aurreko gazta eroslea Chicagora joan zenean 481 00:35:26,520 --> 00:35:28,840 haren lekua hartu nuen nik. 482 00:35:30,200 --> 00:35:34,360 Izan ere, hautagaien artean beganoa ez zen bakarra nintzen. 483 00:35:34,720 --> 00:35:37,280 - Barkatu, ez dago Provolonea. - Oraindik ez da etorri? 484 00:35:37,440 --> 00:35:38,720 Ez, baina bidean da. 485 00:35:38,880 --> 00:35:40,080 Bai, benetan. 486 00:35:40,640 --> 00:35:43,880 Astero, "asteko gazta" bi aukeratzen ditugu, 487 00:35:45,000 --> 00:35:46,520 bat, europarra, 488 00:35:46,640 --> 00:35:47,920 eta bestea, estatubatuarra. 489 00:35:48,280 --> 00:35:50,240 Tira, Tony, jar itzazu. 490 00:35:51,080 --> 00:35:52,640 Zer dakarzu? 491 00:35:54,360 --> 00:35:59,240 Amerikar gazten alderik onena da 492 00:35:59,440 --> 00:36:04,000 bakarrak eta zoragarriak izan daitezkeela. 493 00:36:04,440 --> 00:36:09,160 "Ouleot" gazta hau gaztagile txiki batek egiten du 494 00:36:09,280 --> 00:36:10,880 hiriko iparraldean. 495 00:36:12,240 --> 00:36:15,520 Azal garbituko gazta zoragarri hau egiten dute. 496 00:36:15,720 --> 00:36:19,360 Azal garbituko beste edozein gazta frantses edo alemaniar 497 00:36:19,520 --> 00:36:21,840 bezain ona da. 498 00:36:22,160 --> 00:36:25,400 Eta Indianako "Ameribella" hau ere badugu. 499 00:36:25,720 --> 00:36:30,240 Inoiz izan ez duten aukera eskaini diezaiekegu bazkideei, 500 00:36:30,440 --> 00:36:35,520 eta beste denda batzuetan garestiegi aterako zitzaiena. 501 00:36:36,240 --> 00:36:41,880 Hemengo gaztagileek esperimentatzeko gogo biziagoa dute, 502 00:36:42,360 --> 00:36:46,240 eta errazago sartzen dizkiete osagai bitxiak euren gaztei. 503 00:36:46,440 --> 00:36:51,160 Bada Utahko bat, esaterako, gaztari kafea eta izpilikua jartzen diena. 504 00:36:51,280 --> 00:36:53,000 Probatzearren! 505 00:36:53,080 --> 00:36:55,920 "Saia gaitezen, ez daukagu zer galdurik!" 506 00:36:56,240 --> 00:36:59,400 Horixe da hemengo espiritua. 507 00:36:59,600 --> 00:37:05,880 Europak, berriz, tradizioei eusten diei. 508 00:37:09,080 --> 00:37:13,040 Hemen gazta industrialak doaz, 509 00:37:13,360 --> 00:37:16,720 umeek eskolara eramaten dituztenak, adibidez. 510 00:37:17,160 --> 00:37:21,800 Organic Valley eta Filadelfia dira igurzteko gazta marka ezagunenak. 511 00:37:21,880 --> 00:37:23,720 Zapore berdina dute. 512 00:37:23,880 --> 00:37:27,280 Itsaskorrak dira, gelatina itsaskor baten modukoak. 513 00:37:29,080 --> 00:37:32,000 Bai. Begira, hementxe duzue. 514 00:37:38,520 --> 00:37:40,200 (Frantsesez abesten du) 515 00:37:49,000 --> 00:37:50,440 - Nondik, laztana? - Handik. 516 00:37:50,720 --> 00:37:52,120 7. Etorbideko metrora noa. 517 00:37:52,800 --> 00:37:53,960 Paseo polita da! 518 00:37:55,240 --> 00:37:56,280 Oso ondo. 519 00:37:59,080 --> 00:38:02,880 Badira irakasleak, idazleak... Dantzariak ere asko. 520 00:38:03,360 --> 00:38:04,440 Egiatan? 521 00:38:05,360 --> 00:38:07,880 Bai, 4 edo 5 dantzari urte gutxian. Asko iruditu zitzaidan. 522 00:38:10,360 --> 00:38:13,360 Alemaniarako lan egiten dut. 523 00:38:13,640 --> 00:38:16,280 Kultur ekitaldiak antolatzen ditut. 524 00:38:17,160 --> 00:38:18,800 Goethe Institutuarentzat? 525 00:38:19,640 --> 00:38:22,080 Bai, Goethe Institutuan lan egiten dut. 526 00:38:22,640 --> 00:38:26,080 Eta zuk, jendeari laguntzeaz gain, zer egiten duzu? 527 00:38:27,360 --> 00:38:29,160 Politikan lan egiten dut. 528 00:38:29,720 --> 00:38:31,320 Zuk botoa ematen duzu? 529 00:38:31,720 --> 00:38:33,240 Bai, baina Iowa-n. 530 00:38:33,520 --> 00:38:35,040 Orduan ez duzu hemen bozkatzen. 531 00:38:35,280 --> 00:38:37,880 "Familia Langileen Alderdi"rako lan egiten dut. 532 00:38:38,000 --> 00:38:39,880 Zuzendaria naiz. 533 00:38:43,520 --> 00:38:45,760 Eta zer egiten duzu? 534 00:38:57,440 --> 00:39:00,000 Hautagai batzuk babesten ditugu. 535 00:39:00,160 --> 00:39:02,440 Normalean, demokratak, 536 00:39:02,640 --> 00:39:06,760 baina aurrerakoienak bakarrik. 537 00:39:08,240 --> 00:39:11,480 Ez da Iowako jende asko topatzen hemen! 538 00:39:16,200 --> 00:39:18,840 (Solasaldi ulertezina) 539 00:39:32,840 --> 00:39:34,520 (Alemanez hitz egiten dute) 540 00:39:36,280 --> 00:39:38,480 Das ist... duela urte asko! 541 00:39:45,160 --> 00:39:47,000 - Eskerrik asko. - Ondo ibili. 542 00:39:47,440 --> 00:39:48,600 Adio. 543 00:39:50,000 --> 00:39:53,000 (FRANTSESEZ) Orain ibiltari gisa lan egiten dut. 544 00:39:54,040 --> 00:39:58,440 Alegia, bezeroek erosketak egin eta gero, 545 00:40:02,000 --> 00:40:08,200 poltsa gehiegi badituzte... -Ez dakit ongi nola esan-, 546 00:40:12,120 --> 00:40:16,720 autora edo metrora joateko laguntza behar badute, 547 00:40:17,800 --> 00:40:19,800 ni bezalako ibiltariok 548 00:40:22,240 --> 00:40:23,240 lagundu egiten diegu 549 00:40:23,840 --> 00:40:28,440 eta gero Kooperatibara itzultzen gara... 550 00:40:29,360 --> 00:40:32,720 Ez dakit "orgatxoa" frantsesez nola esaten den, baina hauxe da. 551 00:40:34,520 --> 00:40:36,040 Lehenago esan gabe nengoen, 552 00:40:36,240 --> 00:40:40,440 baina hau militarren ariketak bezalako zerbait da, 553 00:40:40,720 --> 00:40:44,080 jende guztia bizkor ibili dadin, 554 00:40:45,880 --> 00:40:51,640 bere lana 23:00ak baino lehen amaitzeko. 555 00:40:52,720 --> 00:40:55,480 Nire helburua lehenbailehen amaitzea da, 556 00:40:55,800 --> 00:40:58,520 horrela langileen betiereko leilatasuna irabazteko. 557 00:40:59,800 --> 00:41:01,760 Ea gaur gauen zer moduz doan! 558 00:41:02,160 --> 00:41:05,880 Eurekin urteak daramatzadan arren, 559 00:41:06,240 --> 00:41:09,120 izenekin beti nahasten naiz. 560 00:41:10,880 --> 00:41:12,640 Zati hori moztu egingo duzue, ezta? 561 00:41:13,880 --> 00:41:14,960 Txantxa zen. 562 00:41:16,160 --> 00:41:19,000 Ea ba: Jim. Tony... 563 00:41:20,880 --> 00:41:22,240 Eta azkenean, sinatu. 564 00:41:22,880 --> 00:41:24,920 Gure kulturaren parte da. 565 00:41:27,440 --> 00:41:30,320 Bat gatoz horretan, geure kultura errespetatu beharrean? 566 00:41:30,520 --> 00:41:35,240 Nik ezin ditut gauza astunak jaso, belauna ahula daukat. 567 00:41:35,440 --> 00:41:37,800 Baina apalak bete ditzaket. 568 00:41:38,000 --> 00:41:43,040 Gerriaren altueran barazkiak berriz hornitzeko molda zaitezke? 569 00:41:43,360 --> 00:41:45,720 Bai, pisuak altxatzea izan ezik... 570 00:41:46,240 --> 00:41:50,520 Ederki, ez ezazu, ba, kaxarik jaso, soilik gerriaren altueran berriz hornitu. 571 00:41:50,880 --> 00:41:52,240 - Nahikoa izango da - Eskerrik asko. 572 00:41:52,880 --> 00:41:55,920 Inork zerbitzua huts egiten badu, errekuperazio bi zor ditu. 573 00:41:56,360 --> 00:41:58,000 Badut politika berezi bat: 574 00:41:59,240 --> 00:42:03,400 etorri ezin duenak zerbitzua hasi aurretik deitzen badu, 575 00:42:03,640 --> 00:42:08,800 errekuperazio bakarra eskatzen diot. Ez abusatzekotan, jakina! 576 00:42:09,440 --> 00:42:15,160 Frank, ipini arrautzak beren lekuan. Beste hau nire kontu. 577 00:42:17,800 --> 00:42:20,080 Ez, Frank, eraman dena... 578 00:42:22,240 --> 00:42:23,400 Eramazu orga. 579 00:42:24,440 --> 00:42:25,480 Eskerrik asko. 580 00:42:30,640 --> 00:42:32,920 Lan bakoitzak kultura berezi bat sortzen du; 581 00:42:33,160 --> 00:42:38,120 baina harrera-lekukoen artean ere kultura ezberdinak daude. 582 00:42:38,440 --> 00:42:40,400 Ni ibiltaria nintzen, 583 00:42:40,640 --> 00:42:43,040 bezeroei etxera laguntzen dieten horietakoa. 584 00:42:43,440 --> 00:42:50,160 5 minutuz hitz egiten duzu bezeroekin, baina lan bakartia da. 585 00:42:50,280 --> 00:42:52,800 Eta ez dago talde-senik, 586 00:42:52,880 --> 00:42:55,320 gehienak errekuperazioak egiten ari direlako. 587 00:42:55,360 --> 00:42:58,400 Hemen ez bezala, han ez dago elkarrizketa normal bat izaterik. 588 00:42:58,520 --> 00:43:02,360 Talde honetan ordubetez jardun dezaket pertsona berarekin, 589 00:43:02,520 --> 00:43:05,760 eta gero, beste ordu erdiz. 590 00:43:06,080 --> 00:43:07,880 Eta hala hilerik hil. 591 00:43:08,000 --> 00:43:12,360 Adiskideak egiten dituzu. Bueno, agian ez horrenbeste... 592 00:43:12,640 --> 00:43:15,520 Lagunak! 593 00:43:15,760 --> 00:43:19,080 Ez ditut ikusten Kooperatibatik kanpo. 594 00:43:19,520 --> 00:43:22,160 Baina ongi dago hilean behin etortzea... 595 00:43:22,280 --> 00:43:24,840 eta lagun hauekin elkartzea. 596 00:43:25,720 --> 00:43:26,720 (Interkomunikadorea) 597 00:43:31,160 --> 00:43:32,920 Berriro ere hemen! 598 00:43:38,280 --> 00:43:41,200 Nire lana langileak zuzentzea da, 599 00:43:41,360 --> 00:43:44,880 beren egitekoak bete ditzaten. 600 00:43:45,000 --> 00:43:48,840 Biltegiratzea, garbitzea... 601 00:43:49,280 --> 00:43:51,640 Horiexek batez ere, biltegiratzea eta garbitzea. 602 00:43:53,360 --> 00:43:55,400 Enplegatua zara? 603 00:43:55,880 --> 00:43:58,640 Ez, nik ez dut kobratzen. 604 00:44:00,160 --> 00:44:02,120 Nire zerbitzua betetzen dut beste guztiek bezala. 605 00:44:02,800 --> 00:44:06,240 Koordinatzailea naizen aldetik, antolatu eta aginduak ematen ditut, 606 00:44:06,440 --> 00:44:07,880 baina ez didate ordaintzen. 607 00:44:08,440 --> 00:44:10,240 (EN) Zergatik aukeratu zenuen zerbitzu hau? 608 00:44:11,000 --> 00:44:12,720 - Zergatik lan hau? - (EN) Bai. 609 00:44:15,280 --> 00:44:17,680 Zergatik hau eta ez beste bat? 610 00:44:19,720 --> 00:44:21,080 Gogoko dut. 611 00:44:23,080 --> 00:44:28,800 Eta erronka handia da jende-talde bat zuzentzea, inori eragotzi gabe. 612 00:44:29,680 --> 00:44:32,720 Batzuek ez dituzte ongi hartzen aginduak. 613 00:44:33,240 --> 00:44:36,000 Argi adierazten dute hori! 614 00:44:36,720 --> 00:44:40,760 Esaten badiozu, "Ipini arrautzak euren lekuan, mesedez", 615 00:44:42,000 --> 00:44:47,240 batzuek ez dute ongi hartzen. Oso gutxitan, egia esateko. 616 00:44:49,000 --> 00:44:51,120 Baina batzuek uste dute lanera etorri direla, 617 00:44:51,160 --> 00:44:54,480 eta ez nire aginduak betetzera. 618 00:44:56,280 --> 00:44:57,880 Estresagarria ere bada. 619 00:44:58,800 --> 00:45:01,240 Eskarmentu apur bat izatea komeni da, 620 00:45:01,520 --> 00:45:04,680 eta antzinatik izatea Kooperatibako bazkidea. 621 00:45:06,000 --> 00:45:10,160 (INTERCOM) Dan! Laguntza behar dugu hotz-ganberan! 622 00:45:10,280 --> 00:45:12,240 Bidali baten bat! Eskerrik asko. 623 00:45:12,360 --> 00:45:14,240 Etenaldia egin dezakegu? 624 00:45:14,360 --> 00:45:15,600 Hain zuzen ere... 625 00:45:15,800 --> 00:45:19,760 Diplomazia behar da norbait hotz-ganberara bidaltzeko. 626 00:45:20,280 --> 00:45:22,080 - (EN) Ikus dezagun zuzenean. - Bale ba. 627 00:45:25,000 --> 00:45:26,880 Hara joan behar dut. 628 00:45:28,160 --> 00:45:30,280 - Zer moduz, Michael? - Ondo. 629 00:45:40,240 --> 00:45:41,720 Shlomo! 630 00:45:46,640 --> 00:45:50,360 Hotz-ganberara joango zara une batez? 631 00:45:50,640 --> 00:45:52,920 - Beste inoiz egin duzu? - Uste dut ezetz. 632 00:45:53,160 --> 00:45:54,360 Irakatsiko dizut. 633 00:46:09,080 --> 00:46:10,800 Non joan ohi da? 634 00:46:11,240 --> 00:46:13,000 Hemen goian. 635 00:46:13,280 --> 00:46:14,360 Hara, hemen dator. 636 00:46:16,440 --> 00:46:18,240 Mila esker. 637 00:46:18,520 --> 00:46:21,760 Behin hona sartuta, dena hornituko dut. 638 00:46:32,080 --> 00:46:34,200 Jende gehiago behar dut... 639 00:46:34,720 --> 00:46:35,840 korridore honetan. 640 00:46:47,240 --> 00:46:48,280 Hau ere norbaitek... 641 00:46:50,200 --> 00:46:51,240 egin behar du. 642 00:46:55,880 --> 00:46:57,840 Xehetasunetan dago gakoa! 643 00:47:08,640 --> 00:47:13,240 Ogiaren edukiontziak garbitu dituzuenok, barkatu, ez dut esker txarreko eman nahi, 644 00:47:13,480 --> 00:47:15,720 lan benetan bikaina egin baituzue, 645 00:47:16,040 --> 00:47:21,360 baina baten batek erabili duzuen orga gordeko balu... 646 00:47:23,120 --> 00:47:24,160 Ia amaitu dugu. 647 00:47:24,600 --> 00:47:29,640 Edertasun-produktuak bakarrik falta zaizkigu. 648 00:47:32,760 --> 00:47:36,120 Denok batera eta hori guztia, bai? 649 00:47:38,400 --> 00:47:43,600 Dena eskobatuta eta garbi dago, eta gauza guztiak ordenatuta. 650 00:47:45,520 --> 00:47:47,280 Ezin hobeto! 651 00:47:47,840 --> 00:47:50,400 Gogor lan egin duzue, 652 00:47:50,600 --> 00:47:54,200 lastima erosketak egin ezin izatea. 653 00:47:54,320 --> 00:47:57,880 Normalean, horretarako ere astia izatea lortzen dut, 654 00:47:58,520 --> 00:48:02,200 bai zerbitzu arrunta dutenentzat bai errekuperaziokoentzat. 655 00:48:02,320 --> 00:48:04,920 Barkatu gaur lortu ez izanagatik 656 00:48:05,520 --> 00:48:09,200 Zerbitzu arrunteko bazkide batzuk ez dira etorri, 657 00:48:09,320 --> 00:48:12,040 eta uste dut horrexegatik 658 00:48:12,320 --> 00:48:15,840 esan behar izan dizudala "gaur gauean ezin duzue erosketa egin". 659 00:48:16,400 --> 00:48:18,360 Lehen aldia da urtetan, 660 00:48:18,600 --> 00:48:20,640 eta nahiago nuke berriro ez gertatzea. 661 00:48:20,920 --> 00:48:24,520 Gogor lan egin duzuen arren, ezin dizuet abantailarik eskaini. 662 00:48:24,680 --> 00:48:28,520 Hurrengoan hobeto egingo dugu. 663 00:48:30,920 --> 00:48:33,360 Esker mila denoi, eta datorren urtera arte. 664 00:48:34,320 --> 00:48:36,520 - Michael, datorren urtera arte. - Urte berri on! 665 00:48:41,240 --> 00:48:42,480 Gabon. 666 00:48:44,320 --> 00:48:46,200 - Adio. - Agur, Shlomo. 667 00:48:48,120 --> 00:48:49,560 Ellen Barker naiz. 668 00:48:49,920 --> 00:48:51,000 Nor zara zu? 669 00:48:51,400 --> 00:48:52,920 Ni, Dan Schorr. 670 00:48:55,240 --> 00:48:57,040 Lehen Hezkuntzako maisua naiz. 671 00:48:57,120 --> 00:49:02,000 Musika irakasten dut kale honetako ikastetxe batean. 672 00:49:02,920 --> 00:49:06,600 Apirilean 25 urte beteko ditut irakaskuntzan. 673 00:49:08,320 --> 00:49:11,360 Nik oraintxe aldatu dut lanbidea. 674 00:49:11,600 --> 00:49:17,360 Lehen Gizarte Zerbitzuetan nengoen sukaldaritza irakasle bezala, 675 00:49:17,520 --> 00:49:19,920 eta orain diru-biltzaile gisa hasi naiz. 676 00:49:20,400 --> 00:49:22,680 Diruagatik aldatu dut lana. 677 00:49:23,440 --> 00:49:28,200 Lehen ez nintzen Kooperatibara joaten, erradikal fama zuelako. 678 00:49:28,320 --> 00:49:32,800 Bertakoak fanatikoak omen ziren, jende zakarra. 679 00:49:33,080 --> 00:49:35,920 Ez nuen uste bertara egitea lortuko nuenik. 680 00:49:36,040 --> 00:49:40,480 Baina behin barruan, etxena bezala sentitu ginen. 681 00:49:41,120 --> 00:49:44,920 Halako denda batean sartzea, non denetik zegoen... 682 00:49:45,120 --> 00:49:50,240 eta dena prezio merkean, gehienetan zera izan zen... 683 00:49:51,920 --> 00:49:55,200 Gaur egun ez dira eguneroko gastuak 684 00:49:55,320 --> 00:49:57,480 gure aurrekontuaren zatirik handiena jaten dutenak. 685 00:49:57,680 --> 00:50:00,840 Eskolaratze gastuak gehiago dira, 686 00:50:01,240 --> 00:50:03,360 eta gure ikasle maileguak eta zorrak. 687 00:50:03,680 --> 00:50:07,400 Oraindik ari naiz unibertsitateko eta sukaldaritzako ikasketak pagatzen. 688 00:50:07,520 --> 00:50:11,600 Danek ere maileguak ditu Bigarren Hezkuntza ordaintzeko. 689 00:50:12,760 --> 00:50:16,400 Horiek eramaten dute gure diru-sarreren zati handi bat. 690 00:50:17,240 --> 00:50:23,720 Orain ikasle-maileguak gutxiago dira, hilean 600 $ inguru. 691 00:50:24,240 --> 00:50:26,640 Baina lehen, Danen maileguekin, gehiago zen, 692 00:50:26,840 --> 00:50:29,560 hilean 800 $ inguru. 693 00:50:30,040 --> 00:50:33,840 Laster amaituko dugu nire ikasketen zati bat ordaintzen, 694 00:50:34,120 --> 00:50:38,000 eta orduan 200 $-era jaitsiko da. Baina beste hamar urtez! 695 00:50:38,520 --> 00:50:43,480 Hemen, unibertsitatera joan nahi baduzu, oso zaila da. 696 00:50:45,320 --> 00:50:49,040 Eta laster Hannah-ren unibertsitatea ere pagatu beharko dugu. 697 00:50:49,400 --> 00:50:53,200 Urtean 30-40.000 $ izango dira. 698 00:50:53,520 --> 00:50:56,040 Unibertsitate publikora badoa ere, 699 00:50:56,200 --> 00:50:58,600 ez da izango urtean 25.000 $ baino gutxiago. 700 00:51:00,760 --> 00:51:02,080 Ez dakit... 701 00:51:02,400 --> 00:51:05,560 Moldatuko gara, beti bezala. Baina erronka handia da. 702 00:51:07,720 --> 00:51:08,840 Lanean zabiltza? 703 00:51:09,080 --> 00:51:10,320 Hau betetzen ari naiz. 704 00:51:10,440 --> 00:51:13,880 - Zerak falta dira... - Klipak? Bale ba. 705 00:51:14,080 --> 00:51:17,200 Klipak eta boligrafoak ekarriko ditut. 706 00:51:17,360 --> 00:51:18,880 - Laster itzuliko naiz. - Eskerrik asko. 707 00:51:31,880 --> 00:51:35,240 Non arraio daude klipak? 708 00:51:44,360 --> 00:51:48,640 - Ba al dakizu klipak non dauden? - Klipak? 709 00:51:57,160 --> 00:51:59,480 (Atzeko solas ulertezina) 710 00:52:01,360 --> 00:52:04,320 Klipak, non daude? 711 00:52:07,000 --> 00:52:08,240 Hementxe. 712 00:52:09,800 --> 00:52:11,640 Hauek gorriak dira. 713 00:52:12,440 --> 00:52:14,120 Eta non daude berdeak? 714 00:52:24,360 --> 00:52:26,280 Barkatu. 715 00:52:46,640 --> 00:52:49,680 "Bezeroa" 716 00:52:50,000 --> 00:52:52,920 (Zinema mutuko piano musika) 717 00:52:56,000 --> 00:52:57,440 (Musika bat-batean isiltzen da) 718 00:52:57,640 --> 00:53:00,240 Itxaron! Ez! 719 00:53:03,000 --> 00:53:05,120 Zergatik @#$%& ez? 720 00:53:06,640 --> 00:53:08,760 Plastiko ez delako biodegradagarria. 721 00:53:09,000 --> 00:53:11,120 Gai toxikoak uzten ditu airean, uretan eta lurrean. 722 00:53:19,000 --> 00:53:20,640 Erabili poltsa berrerabilgarri bat. 723 00:53:22,000 --> 00:53:24,360 Ni bazkide arduratsua nintzen, 724 00:53:24,640 --> 00:53:28,120 arretaz hausnartzen nuen 725 00:53:28,280 --> 00:53:31,040 erostera nindoan bio sagarraz, 726 00:53:31,280 --> 00:53:34,400 edo zein ote zen haragi onena, edo ogirik onena, 727 00:53:34,640 --> 00:53:38,080 baina ez zidan axola jatekoa nola garraiatzen nuen. 728 00:53:38,240 --> 00:53:40,480 Gutxiago hausnartzen nuen nire kontsumo ohiturez 729 00:53:40,720 --> 00:53:42,680 soinean janzten nuenaz baino. 730 00:53:42,800 --> 00:53:44,640 Ni bezalako bazkideei zuzenduta dago hau. 731 00:53:45,160 --> 00:53:49,720 Dentsitate handiko polietilenoa 732 00:53:49,880 --> 00:53:52,360 baliabide berriztaezinetatik ateratzen da, 733 00:53:52,440 --> 00:53:55,680 eskisto-gasetik eta petroliotik, hain zuzen ere. 734 00:53:56,000 --> 00:53:58,640 Gure planeta hondatzen ari diren enpresa handiek egiten dute. 735 00:53:58,800 --> 00:54:02,240 Gainera, beste gai kimiko asko gehitzen dizkiote. 736 00:54:02,440 --> 00:54:04,880 Legez galarazita dago 737 00:54:05,080 --> 00:54:07,800 plastikoaren osaketa ezagutzea. 738 00:54:09,160 --> 00:54:13,720 Beraz, hori nahikoa da "Ez dut nahi!" esateko. 739 00:54:14,640 --> 00:54:20,280 Poltsa arin horietako bat bada ere, berdin dio, fotodegradarria da! 740 00:54:20,360 --> 00:54:23,680 Paperezko poltsak biodegradagarriak dira; plastikozkoak, ordea, ez. 741 00:54:23,920 --> 00:54:27,880 Argiaren eraginez degradatzen dira, eta partikula txiki-txikiok 742 00:54:28,080 --> 00:54:30,880 itsasoan barreiatzen dira. 743 00:54:31,160 --> 00:54:32,920 Izaki guztiek irensten dituzte. 744 00:54:33,000 --> 00:54:36,880 Gero, guk izaki horiek jaten ditugunean, gaixotu egiten gara. 745 00:54:37,720 --> 00:54:41,360 Ingurumen Batzordearen azken proposamena da 746 00:54:41,640 --> 00:54:46,760 gaur egun fruta eta barazkietarako eta solte saltzen diren produktuetarako 747 00:54:47,000 --> 00:54:50,920 erabiltzen diren plastikozko poltsak erabiltzen jarraitzea. 748 00:54:51,160 --> 00:54:57,800 Bilkarietan datozen poltsa horiek dira, eta bakoitza ordaindu egin beharko da. 749 00:54:58,080 --> 00:55:02,280 Proposatutako prezioa poltsako 20 zentabo dira gutxienez. 750 00:55:02,440 --> 00:55:04,680 Baina gehiago ere izan daitezke. 751 00:55:05,280 --> 00:55:08,320 Ez da neurriz kanpokoa, baina bai pentsarazteko modukoa: 752 00:55:08,520 --> 00:55:14,160 "20 poltsa hartzen baditut, nire poltsikoak igarriko du". 753 00:55:14,880 --> 00:55:20,320 Ezin daiteke gizarte laguntza erabili poltsak ordaintzeko. 754 00:55:21,280 --> 00:55:24,240 Beraz, norbait Kooperatibara badator, 755 00:55:24,400 --> 00:55:27,440 eta bere janari-bonuei etekin handiena ateratzeko 756 00:55:27,640 --> 00:55:30,520 solte saltzen diren produktuak erosi nahi baditu, 757 00:55:30,640 --> 00:55:37,280 eskudirua atera beharko du poltsak ordaintzeko. 758 00:55:37,520 --> 00:55:40,000 Guri ez zaigu zuzena iruditzen. 759 00:55:40,440 --> 00:55:44,240 Ingurumen Batzordeak berrerabilpena bultzatzen du, 760 00:55:44,360 --> 00:55:46,280 eta sormena erabiltzea. 761 00:55:46,520 --> 00:55:48,920 Nik neure poltsak egiten ditut. 762 00:55:49,160 --> 00:55:53,360 Eta zuk ere edozer erabil dezakezu poltsa bat egiteko. 763 00:55:53,520 --> 00:55:56,360 Edonon topa dezakezu plastikozko poltsa bat. 764 00:55:56,520 --> 00:55:58,680 Eraman beti 3-4 zorroan eta listo! 765 00:55:59,240 --> 00:56:01,800 Kutxetako uhalak, orgak... 766 00:56:02,000 --> 00:56:05,240 ez dira oso leku higienikoak. 767 00:56:05,520 --> 00:56:11,880 Inork ezin dezake bermatu aurretik igarotako beste norbaitek 768 00:56:12,080 --> 00:56:17,120 odola darion oilasko bat uhalean jarri eta besteen janariak kutsatuko ez dituela! 769 00:56:17,280 --> 00:56:21,760 Beraz, oilaskoa sartzeko poltsarik ez badago, 770 00:56:22,040 --> 00:56:27,000 eta hurrengoak brokolia gordetzeko poltsarik ez baldin badu, 771 00:56:27,240 --> 00:56:32,120 ezin dugu garbitasuna bermatu, ezta kutsatzea saihestu ere. 772 00:56:32,240 --> 00:56:34,200 Hori funtsezkoa da, gure ustez. 773 00:56:34,880 --> 00:56:36,800 Gure jatekoa lurretik dator. 774 00:56:37,280 --> 00:56:40,520 Mikroorganismoz eta izaki txiki ederrez beteta dago, 775 00:56:40,720 --> 00:56:44,920 gaixotasunei aurre egiten laguntzen digutenak. 776 00:56:45,520 --> 00:56:48,160 Erokeria da pentsatzea lurrean hazitako hori 777 00:56:48,240 --> 00:56:51,320 garbitu egiten dela plastikozko poltsa batean sartuta! 778 00:56:51,520 --> 00:56:54,520 Sinestezina da, baina horrela pentsarazten digute. 779 00:56:55,640 --> 00:57:00,840 Bazkideek erabaki dezatela zenbaterainoko deserosotasuna nahi duten. 780 00:57:01,280 --> 00:57:03,360 Guztiok egin behar dugu gogoeta hori. 781 00:57:04,360 --> 00:57:07,920 Ez dakit zergatik enpresa baten jabea bazara, 782 00:57:08,440 --> 00:57:11,600 eta hemen bazkide guztiok gara Kooperatibaren jabe, 783 00:57:11,760 --> 00:57:16,240 zergatik bihurtu nahiko genuke zailago bazkideen bizitza? 784 00:57:16,360 --> 00:57:17,640 Zertarako? 785 00:57:18,160 --> 00:57:22,640 Koordinatzaile nagusiek eragin handia dute. 786 00:57:22,800 --> 00:57:27,440 Ingurumen Batzordekoek ere 2 h 45 min sartzen ditugu, 787 00:57:28,000 --> 00:57:30,640 baina askoz gehiago egiten dugu! 788 00:57:31,000 --> 00:57:34,440 Oso argigarria izan zen niretzat. 789 00:57:35,360 --> 00:57:39,160 Proposamen baten gainean iritzi-talka sortzen denean 790 00:57:39,360 --> 00:57:44,160 koordinatzaile nagusiek proposamenaren alde edo kontra egoteak 791 00:57:44,280 --> 00:57:49,400 eragin handia du, eta pertsonen iritzia aldaraz dezake. 792 00:57:50,080 --> 00:57:53,360 Ingurumen Batzordearengandik beti espero izan duguna 793 00:57:53,520 --> 00:57:55,760 eta inoiz eman ez diguna, hauxe da: 794 00:57:56,000 --> 00:58:00,720 zergatik ez hasi beti sentsibilizazio-kanpaina batekin? 795 00:58:01,000 --> 00:58:04,480 "Debekatu egingo dugu!" esan ordez, 796 00:58:04,720 --> 00:58:06,640 zergatik ez abiatu 797 00:58:06,800 --> 00:58:08,640 erabilera gutxitzeko kanpaina? 798 00:58:08,800 --> 00:58:11,120 Nola murriztu genezake? 799 00:58:11,240 --> 00:58:14,440 Bila dezagun jendearen parte-hartze boluntarioa 800 00:58:14,640 --> 00:58:18,160 denon artean erabilera murriztu dezagun. 801 00:58:18,280 --> 00:58:22,160 Gero, ebaluazioa egin eta eztabaida dezagun hurrengo urratsa. 802 00:58:22,640 --> 00:58:24,480 Ba, inoiz ez dute hori onartu. 803 00:58:25,000 --> 00:58:27,840 Annek hasieran esan zuen: 804 00:58:28,080 --> 00:58:30,400 "Oso ideia ona da!" 805 00:58:30,720 --> 00:58:33,400 Ez zegoen guztiz alde, 806 00:58:33,720 --> 00:58:37,200 baina orain baino jarrera irekiagoa zuen. 807 00:58:37,360 --> 00:58:42,280 Azkenaldiko beldur olatuak bildu du. 808 00:58:42,440 --> 00:58:44,400 Ziur naiz koordinatzaile nagusiek 809 00:58:44,600 --> 00:58:46,520 poltsa gutxi erabiltzen dituztela. 810 00:58:46,640 --> 00:58:51,160 Kontsumitzaile arduratsuak dira, aztarna ekologiko txikia uzten dutenak. 811 00:58:51,640 --> 00:58:54,880 Inoiz hori gertatzen bada, espero dezagun jendeak esatea: 812 00:58:55,080 --> 00:58:58,040 "Ea, zer daukat etxean? Zer egin dezaket?" 813 00:58:58,240 --> 00:59:02,520 Eta ez: "Ezin dut irin gehiago erosi Kooperatiban!" 814 00:59:04,360 --> 00:59:06,200 Hala izango ahal da! 815 00:59:12,240 --> 00:59:14,320 Ez dago zuzendaritza batzorderik. 816 00:59:15,640 --> 00:59:17,920 Ez dago akziodun zuzentzailerik. 817 00:59:18,360 --> 00:59:20,800 Ez ditugu hegazkin pribatuak ordaindu behar. 818 00:59:22,360 --> 00:59:26,160 Ez ditugu finantzatu behar akzioen gaineko aukerak. 819 00:59:26,520 --> 00:59:28,360 Geu gara jabeak. 820 00:59:28,600 --> 00:59:33,400 Eta geuk kudeatzen dugu dena, 821 00:59:33,840 --> 00:59:35,120 16.000 bazkideok. 822 00:59:35,720 --> 00:59:39,240 Orain "Linewaiters Gazette"a erakutsiko dizuet. 823 00:59:39,640 --> 00:59:45,240 Kooperatibaren aldizkaria da, hamabosterokoa. 824 00:59:47,640 --> 00:59:51,760 Zoazte mesedez... 825 00:59:52,880 --> 00:59:54,160 8. orrialdera. 826 00:59:55,280 --> 00:59:59,080 Bertan topatuko duzue Kooperatibaren ekimenen egutegia. 827 01:00:00,080 --> 01:00:02,800 Gauza asko daude: hitzaldiak, filmak, 828 01:00:03,520 --> 01:00:07,280 sukaldaritza eskolak, haurrentzako ikuskizunak, 829 01:00:08,560 --> 01:00:13,120 musika... eta abenduaren 27an, gazta ikastaro bat. 830 01:00:13,880 --> 01:00:18,440 Normalean, oso bazkide gutxi etortzen dira batzar nagusira. 831 01:00:18,800 --> 01:00:21,080 Demokrazia arrakastatsuetan ohikoa denez, 832 01:00:21,240 --> 01:00:23,400 ez dira agertzen arazoak sortzen diren arte. 833 01:00:24,440 --> 01:00:29,240 16.000 bazkidetatik gutxitan bildu gara 200 baino gehiago. 834 01:00:29,680 --> 01:00:31,720 Duela urtze batzuk 835 01:00:31,880 --> 01:00:37,200 israeldar produktuei boikota egin nahi zieten bazkide batzuk. 836 01:00:38,240 --> 01:00:42,160 Telebistan ere agertu ginen eta... Deserosoa izan zen. 837 01:00:42,800 --> 01:00:45,080 Bozkatzea eskatu zuten bazkide askok, 838 01:00:45,240 --> 01:00:48,760 eta areto handiago batean egin behar izan genuen batzarra. 839 01:00:49,360 --> 01:00:51,280 Plastikozko poltsena antzekoa da. 840 01:00:51,440 --> 01:00:53,760 Batzuek baztertu nahi dituzte; 841 01:00:53,800 --> 01:00:57,120 beste askok ez, ordea. 842 01:00:57,520 --> 01:01:00,400 Eztabaida bizia dugu une honetan. 843 01:01:00,720 --> 01:01:03,920 Auzia azken batzar nagusian agertu zen, 844 01:01:04,240 --> 01:01:10,240 baina jende asko ez zegoela-eta atzeratzea erabaki genuen. 845 01:01:10,880 --> 01:01:14,160 Hala hartzen ditugu erabakiak. 846 01:01:15,760 --> 01:01:19,720 Zer egin behar dugu batzorde berri bat proposatzeko? 847 01:01:19,880 --> 01:01:23,120 Batzar nagusi batean zeure asmoa azaltzen duzu 848 01:01:23,800 --> 01:01:25,760 eta bozkatu egiten da. 849 01:01:26,240 --> 01:01:29,720 - Baduzu ideiaren bat? - Bai. 850 01:01:30,440 --> 01:01:33,320 Altuen batzorde bat sortu nahi nuke. 851 01:01:33,640 --> 01:01:37,600 Baxuek goiko produktuak neuri eskatzen dizkidate eta! 852 01:01:38,000 --> 01:01:44,040 Altu batzuk prest egon daitezela beti baxuei laguntzera joateko. 853 01:01:52,440 --> 01:01:56,680 - Paper-lana! - Hauxe da txarrena. 854 01:01:57,240 --> 01:02:03,720 Bikotea gara, eta bakoitzaren 100 $-ak, aldi berean ordaindu behar ditugu? 855 01:02:04,240 --> 01:02:08,240 Hilabete daukazu inskripzioa ordaintzeko, 856 01:02:08,360 --> 01:02:11,240 eta bi hilabete inbertsioa ordaintzeko. 857 01:02:18,240 --> 01:02:20,200 - Kaixo. - Zerbitzua eskatzera? 858 01:02:22,240 --> 01:02:24,600 Egunen bat nahiago duzu? 859 01:02:25,520 --> 01:02:32,080 Bai, astelehenetik ostiralera, eta 8:00etatik 10:45era. 860 01:02:34,480 --> 01:02:37,880 Normalean lekua egoten da tarte horretan. 861 01:02:41,720 --> 01:02:44,920 Hau da solte saltzen diren produktuen inbentarioa. 862 01:02:46,040 --> 01:02:48,240 Zopak prestatzea goizeko 7:00etan hasten da? 863 01:02:48,360 --> 01:02:51,400 Hori polita izango da. 864 01:02:51,760 --> 01:02:54,720 Konpostera botatzen ez duguna eta erabilgarria dena 865 01:02:54,880 --> 01:02:57,600 herri-zoparako erabitzen dugu. 866 01:02:58,080 --> 01:03:03,120 Horiek al dira kamioak deskargatzeko zain egoten direnak? 867 01:03:07,280 --> 01:03:10,600 Ostiraleko 8:30eko zerbitzu hori baino ez dago? 868 01:03:14,520 --> 01:03:17,360 Asteleheneko azken zerbitzua da? 869 01:03:17,520 --> 01:03:20,240 Bai, baina txandakatu egiten da. 870 01:03:22,000 --> 01:03:23,240 Aukeratu duzu dagoeneko? 871 01:03:23,440 --> 01:03:28,280 Bai, herri-zoparako barazkiak prestatzea! 872 01:03:29,280 --> 01:03:34,000 Kooperatibako bulegoan nagoenean jende askok deitzen du. 873 01:03:34,360 --> 01:03:36,680 Euren txartel zenbakia ematen didate. 874 01:03:36,880 --> 01:03:39,200 Eta joko bat asmatu nuen: 875 01:03:39,360 --> 01:03:44,520 kooperatiban noiz sartu ziren asmatzea. 876 01:03:46,720 --> 01:03:48,240 (EN) Proba dezagun, ea. 877 01:03:48,520 --> 01:03:54,240 (EN) Zer esango zenuke 32520 zenbakia emango banizu? 878 01:03:54,360 --> 01:03:57,240 32520 zenbaki interesgarria da. 879 01:03:57,360 --> 01:04:01,600 30.000 zenbakiaren inguruan bazkide-emaria erregularra zen, 880 01:04:01,880 --> 01:04:04,200 nahiko lineala. 881 01:04:04,800 --> 01:04:08,040 Gero, 30.000 eta 60.000 bitartean, zoratu egin zen. 882 01:04:08,360 --> 01:04:13,000 Nik esango nuke 30.000 zenbakia... -gero egiaztatuko dugu- 883 01:04:13,880 --> 01:04:18,240 2006 edo 2007koa dela. 884 01:04:18,880 --> 01:04:22,080 (EN) Eta 63566a? 885 01:04:22,240 --> 01:04:24,080 Atzokoa! 886 01:04:25,000 --> 01:04:26,800 60.000tik aurrerakoak... 887 01:04:27,360 --> 01:04:29,400 Oso berria da, baina ez dakit zehazki. 888 01:04:29,720 --> 01:04:30,920 Egon, esan duzu... 889 01:04:31,240 --> 01:04:32,800 63500. 890 01:04:34,240 --> 01:04:36,800 Uste dut orain 65.000 edo 67.000an goazela. 891 01:04:37,000 --> 01:04:39,800 Beraz, azken bi urtetakoa izango da. 892 01:04:40,160 --> 01:04:41,720 (EN) Noiz bazkidetu zara, Laura? 893 01:04:42,080 --> 01:04:44,440 (LAURA) Duela bi urte pasatxo. 894 01:04:45,000 --> 01:04:47,240 Bat zenbakia ere badago sisteman, 895 01:04:47,400 --> 01:04:49,880 Mini Tangelo du izena. 896 01:04:50,240 --> 01:04:53,080 Baina fikziozko bazkidea da. 897 01:04:53,280 --> 01:04:56,160 Sistema abiatzeansortzen da. 898 01:04:57,360 --> 01:05:00,840 (EN) Zein da ikusi duzun zenbakirik txikiena? 899 01:05:01,240 --> 01:05:04,080 Gogoan dut 300 zenbakia ikusi nuela. 900 01:05:05,000 --> 01:05:06,240 Baina gehiago ez. 901 01:05:06,360 --> 01:05:08,600 1973an egindakoak... 902 01:05:09,080 --> 01:05:14,480 sorrerakoak dira. Kooperatiba 1973-74an sortu zen. 903 01:05:14,880 --> 01:05:16,920 1973a da data ofiziala. 904 01:05:19,080 --> 01:05:22,520 Hasieran 1.000-1.500 bat bazkide ziren. 905 01:05:24,440 --> 01:05:28,480 Kopuru txikia izateak boterea ematen du? Prestigioa? 906 01:05:30,360 --> 01:05:33,240 Boterea, ez; baina prestigioa, bai. 907 01:05:33,800 --> 01:05:37,440 Hemen hain luze jardun izanak ematen dizu prestigioa. 908 01:05:37,880 --> 01:05:40,480 Zein dira zenbaki prestigiotsuenak? 909 01:05:41,680 --> 01:05:44,800 2.000z azpiko guztiak. 910 01:05:45,160 --> 01:05:46,520 3.000ra artekoak ere bai. 911 01:05:46,720 --> 01:05:49,520 3.000 inguruko zenbaki baduzu, nahiko zaharra zara. 912 01:05:49,720 --> 01:05:51,640 Eta hortik behera... 913 01:05:51,800 --> 01:05:53,120 Dumbledore! 914 01:05:58,640 --> 01:06:00,760 83 B zenbakia. 915 01:06:01,720 --> 01:06:03,240 Bigarren txartela dut hau. 916 01:06:03,440 --> 01:06:06,400 Milaka zenbaki daude, baina nik 83a daukat... 917 01:06:06,640 --> 01:06:09,680 zenbakiekin hasi zirenerako ni artean bazkidea nintzelako, 918 01:06:09,880 --> 01:06:12,120 eta B letra, nire izena B-z hasten delako. 919 01:06:12,280 --> 01:06:13,840 Alfabetikoki lehenengoetakoa nintzen, 920 01:06:13,880 --> 01:06:16,920 eta txartela izan zuen 83.a izan nintzen. 921 01:06:17,240 --> 01:06:18,840 Hain zenbaki zaharra ikustean, 922 01:06:19,040 --> 01:06:21,720 orain fosila naizela pentsatzen dute, 923 01:06:21,880 --> 01:06:23,400 edo dinosauroa. 924 01:06:33,280 --> 01:06:37,440 Lau lagun bizi ginen elkarrekin, eta behin Donnie etorri zen esanez: 925 01:06:37,720 --> 01:06:42,920 "Nire ezagun batzuk janari kooperatiba bat sortzera doaz." 926 01:06:43,240 --> 01:06:46,480 "Bildu nahi duzu?", esan zidan, eta nik, "Bai noski! Goazen". 927 01:06:47,080 --> 01:06:49,040 Hori, ordea, erantzun laburra da. 928 01:06:49,360 --> 01:06:52,480 Erantzun luzea emateko, garai hartako AEBetara jo behar dut. 929 01:06:53,080 --> 01:06:55,320 Testuinguru hartan... 930 01:06:55,880 --> 01:06:59,240 60ko hamarkadaren amaiera zen, 931 01:06:59,440 --> 01:07:01,760 70ekoaren hasiera. 932 01:07:03,360 --> 01:07:09,480 Feminismoaren garaia, gerraren aurkako mugimendua... 933 01:07:10,160 --> 01:07:15,720 Mugimendu antikapitalista ere indarrean zegoen. 934 01:07:16,160 --> 01:07:20,400 Kapital monopolistaren kontra geunden erabat, 935 01:07:21,440 --> 01:07:24,800 eta ohartzen ginen gure bizitzak erakunde gutxi batzuen 936 01:07:24,960 --> 01:07:26,960 menpe zeudela. 937 01:07:28,000 --> 01:07:31,720 Orduan jabetu ginen elkarlanean jardun behar genuela 938 01:07:31,880 --> 01:07:33,760 prezio baxuagoak izateko. 939 01:07:33,800 --> 01:07:36,360 Ez zen oso hausnarketa intelektuala, 940 01:07:37,160 --> 01:07:39,320 ezta ekonomia liburuetatik ateratakoa ere. 941 01:07:40,080 --> 01:07:44,200 Ez nekien supermerkatu baten gasturik handiena 942 01:07:44,360 --> 01:07:46,080 langileak zirela. 943 01:07:47,360 --> 01:07:51,720 Handizkako prezioa zer zen jakin bezain laster 944 01:07:52,080 --> 01:07:56,440 konturatu ginen jatekoan dirua aurreztu genezakeela. 945 01:07:57,080 --> 01:08:00,880 Eta janari ona erosiz, ez zuen txarra izan behar horregatik. 946 01:08:01,080 --> 01:08:03,800 Gainera, gu antikapitalistak ginen. 947 01:08:04,000 --> 01:08:07,840 Ez genuen nahi gure erosketen eta gure lanaren etekinak 948 01:08:08,080 --> 01:08:12,240 beste inora joan zitezen. 949 01:08:12,800 --> 01:08:14,920 Bazkide kontzepturik ere ez genuen. 950 01:08:15,160 --> 01:08:18,160 Bagenekien bazkideak izango genituela, 951 01:08:18,280 --> 01:08:20,760 baina mundu osoa izango zen gure bazkide. 952 01:08:21,520 --> 01:08:24,360 Eta pertsonek nahi zutenean lan egingo zuten. 953 01:08:24,720 --> 01:08:29,360 Guretzat hain ona zen hari besteek ere ongi iritziko zioten! 954 01:08:29,520 --> 01:08:32,000 Ikusiko zuten zein dibertigarria zen han lan egitea... 955 01:08:32,160 --> 01:08:34,080 -guk hori bagenekien- 956 01:08:36,240 --> 01:08:38,080 eta jendetza etorriko zen izena ematera. 957 01:08:38,240 --> 01:08:40,160 Erraz beteko genituen lan txandak! 958 01:08:40,360 --> 01:08:44,320 Ez zitzaigun ardura berdinzalea ote zen, 959 01:08:44,520 --> 01:08:47,760 ezta denek berdin lan egitea ere. 960 01:08:48,360 --> 01:08:50,400 Ongi zegoen, eta funtzionatu egin behar zuen. 961 01:08:51,280 --> 01:08:53,240 Baina ez zuen funtzionatu. 962 01:08:55,240 --> 01:08:59,120 Esango Kooperatibak fase erabakiorra gainditu zuela 963 01:08:59,280 --> 01:09:02,160 lehenengo pertsona, bigarrena 964 01:09:02,320 --> 01:09:04,800 eta hirugarrena kanporatu genituenean. 965 01:09:05,640 --> 01:09:08,360 Egin beharra zegoen! Mezua argia zen: 966 01:09:08,440 --> 01:09:13,680 "Hau kooperatiba bat da, eta zuk ez duzu zure egitekoa bete." 967 01:09:14,160 --> 01:09:15,400 "Ez zara pertsona gaiztoa," 968 01:09:15,640 --> 01:09:19,280 "eta egindakoa errekuperatuz gero, berriro onartuko zaitugu." 969 01:09:19,880 --> 01:09:23,440 Behin elikagaien kooperatiben hitzaldi batera joan nintzen 970 01:09:23,640 --> 01:09:25,680 80an edo 81ean, Ingalaterra Berrian. 971 01:09:26,000 --> 01:09:30,760 Hitzalde areto zoragarri hartan sartu nintzen 972 01:09:31,000 --> 01:09:32,160 ostiral gau batez. 973 01:09:32,280 --> 01:09:35,480 Hitzaldia biharamun goizean zen. 974 01:09:36,720 --> 01:09:40,160 Hallean beste bost lagun zeuden, 975 01:09:40,360 --> 01:09:42,080 eta esan zidaten: "Nongoa zara?" 976 01:09:42,160 --> 01:09:44,320 "Park Slope Food Kooperatibakoa." 977 01:09:44,880 --> 01:09:47,200 Eta haiek: "Kooperatiba horretan" 978 01:09:47,360 --> 01:09:50,880 "lan egin nahi ez dutenak kanporatzen dituzue, ezta?" 979 01:09:51,360 --> 01:09:54,840 Ez nintzen kikildu, eta galdetu nien: 980 01:09:55,240 --> 01:09:58,320 "Eta zuek, nongoak zarete?" Hemengoa edo hartakoa erantzun zuten. 981 01:09:58,520 --> 01:10:02,400 Eta bati esan nion: "Zure kooperatiba horretan" 982 01:10:02,520 --> 01:10:05,480 "erosteko diru nahikoa ez dutenak kanporatzen dituzue, ezta?" 983 01:10:06,160 --> 01:10:09,640 "Bakoitzak aukeratu dezala nor kanporatzen duen!" 984 01:10:10,000 --> 01:10:13,360 Ikaragarria izan zen, gerra! 985 01:10:13,520 --> 01:10:15,680 Eta hori, iritsi berritan! 986 01:10:16,160 --> 01:10:19,240 Kooperatiba sortzeko asmoa dutenei 987 01:10:19,360 --> 01:10:23,760 zera esaten diet: "Gogo handia behar da hasteko," 988 01:10:24,640 --> 01:10:27,360 "baina lotura estua sortzea da gakoa." 989 01:10:27,520 --> 01:10:31,280 "Lotura estua sortu behar da egituraren eta bazkideen artean." 990 01:10:31,440 --> 01:10:35,240 "Lortzen baduzu jendeak Kooperatiba berea dela sentitzea," 991 01:10:35,440 --> 01:10:37,240 "eta izatez hala da," 992 01:10:37,640 --> 01:10:42,440 "lotura hori sendoagoa izango da, eta Kooperatiba, are indartsuagoa." 993 01:10:44,800 --> 01:10:48,360 "Eta zenbat eta indartsuago, orduan eta arrakastatsuago." 994 01:10:48,800 --> 01:10:51,720 Nola lortu lotura hori, ordea? 995 01:10:51,880 --> 01:10:56,400 Pertsonei galdetzen badiezu zer den bizitzako gauzarik baliotsuena... 996 01:10:56,560 --> 01:10:58,800 Lurreko denbora tartetxo bat, 997 01:10:58,880 --> 01:11:01,120 horixe erantzungo dizute. 998 01:11:01,240 --> 01:11:04,720 Ez da bankuko dirua, baizik eta Lurreko denbora! 999 01:11:05,080 --> 01:11:07,520 Horixe baita daukagun guztia, nire iritziz. 1000 01:11:07,720 --> 01:11:10,440 Ba, horretatik apur bat ematea eskatzen dugu. 1001 01:11:10,640 --> 01:11:12,280 Besterik ez! 1002 01:11:12,440 --> 01:11:15,480 Eta hori ematen badugu, lotura sortzen da. 1003 01:11:16,000 --> 01:11:18,400 Beste leku batzuetan ere arrakasta izan dezake. 1004 01:11:18,560 --> 01:11:23,240 Baina kultura hori ulertu behar da, 1005 01:11:23,360 --> 01:11:26,880 ikusi eta ikasi egin behar da. 1006 01:11:27,280 --> 01:11:32,600 Lor daiteke. Baina ez da hain erraza ere. 1007 01:11:32,880 --> 01:11:36,080 Ez da: "Sukurtsala irekiko dugu. Eseki kartela" 1008 01:11:36,240 --> 01:11:38,600 "eta jendea etorriko da." 1009 01:11:38,880 --> 01:11:42,640 "Merkatu-ikerketa egingo dugu." 1010 01:11:42,880 --> 01:11:46,320 Merkatu-ikerketa aipatzen dutenean lo seko geratzen naiz. 1011 01:11:46,640 --> 01:11:50,440 Gizakiok jan beharra dugu, urdailak eta ahoak ditugu, 1012 01:11:50,640 --> 01:11:55,280 eta zalantzarik gabe, janari hobeak eta merkeagoak behar ditugu. 1013 01:11:55,360 --> 01:11:59,000 Eta auzolana gustatzen zaigu, gure hurkoekin lan egitea. 1014 01:11:59,080 --> 01:12:01,880 Animalia sozialak baikara. 1015 01:12:02,000 --> 01:12:04,480 Beraz, gure kooperatiba oso ideia ona da. 1016 01:12:05,000 --> 01:12:10,520 1, 2, 3, 4... 5 poltsa. 1017 01:12:14,520 --> 01:12:17,480 Grand Army plazara noa. 1018 01:12:25,280 --> 01:12:26,920 (Solas ulertezina) 1019 01:13:26,320 --> 01:13:28,640 Bai, erokeria da! Ados nago. 1020 01:13:30,000 --> 01:13:35,000 Batzuetan taxia hartzen dut, baina gutxitan. 1021 01:14:02,520 --> 01:14:05,160 Hementxe afaldu ohi dut. 1022 01:14:08,080 --> 01:14:10,040 (EN) Aurrera, lasai. 1023 01:15:14,000 --> 01:15:15,400 Hauxe da nire etxea. 1024 01:15:23,560 --> 01:15:26,440 Gabon, Freddy. Mila esker. 1025 01:15:52,240 --> 01:15:53,240 Iritsi gara. 1026 01:15:54,000 --> 01:15:55,640 Maletaren bila noa. 1027 01:15:56,320 --> 01:16:00,680 Hauek nire koadroak dira. Handiak dira, eta astunak, beraz... 1028 01:16:01,320 --> 01:16:03,600 gauza handi eta astunetara ohituta nago. 1029 01:16:05,200 --> 01:16:09,280 Kooperatibakoa eginda, etxean bueltan azkenean! 1030 01:16:11,720 --> 01:16:17,600 Urtean zehar egiten ditudan 10-12 erosketa zoro horietako bat! 1031 01:16:28,800 --> 01:16:33,280 (INTERCOM) Bakez eta maitasunez betetako orga dakar igogailuak! 1032 01:16:35,640 --> 01:16:37,600 (INTERCOM-BATZUK) Badago Gruyerrik behean? 1033 01:16:39,000 --> 01:16:42,400 (INTERCOM...) Oraintxe ari gara ebakitzen! 1034 01:16:42,640 --> 01:16:45,200 Berehala igoko dugu. 1035 01:16:47,920 --> 01:16:49,000 Kapela grisa. 1036 01:16:49,400 --> 01:16:51,200 Kapela gris bat galdu baduzu, 1037 01:16:51,560 --> 01:16:53,880 izozkien ondoan dago. 1038 01:16:54,480 --> 01:16:56,800 Oso polita da, goian tantoak ditu. 1039 01:16:58,480 --> 01:17:00,680 Zure kapela grisa izozkien ondoan dago. 1040 01:17:02,400 --> 01:17:04,760 Baditugu errefau freskoak? 1041 01:17:05,240 --> 01:17:07,760 Errefau freskoak. Esateko ere ez da erraza! 1042 01:17:09,400 --> 01:17:12,520 Ez dugu aurkitzen anakardozko gazta. 1043 01:17:12,720 --> 01:17:15,800 Inork non dagoen baleki... 1044 01:17:16,240 --> 01:17:18,000 A, mila esker. 1045 01:17:19,880 --> 01:17:22,040 Erosketak egiten ari zareten bazkideok, adi! 1046 01:17:22,240 --> 01:17:26,240 Umeak zaintzeko gaituta dauden bazkideak behar ditugu. 1047 01:17:26,320 --> 01:17:29,040 Une honetan ez baitago inor. 1048 01:17:29,720 --> 01:17:33,160 Beharbada seme-alabak jasotzeko eskatu beharko diegu gurasoei. 1049 01:17:34,480 --> 01:17:37,200 Gogoratu 12etako zerbitzua 1050 01:17:37,400 --> 01:17:39,880 14:45ean amaitzen dela. 1051 01:17:40,200 --> 01:17:44,160 14:45ean, eta ez 14:30ean, ezta 14:20an ere. 1052 01:17:44,400 --> 01:17:46,320 Fruta eta barazki asko dugu. 1053 01:17:46,560 --> 01:17:49,760 Ez begiratu niri, begiratu barazkiei. 1054 01:17:52,560 --> 01:17:56,040 Txakurra sarreran utzi baduzu, zure beharra du! 1055 01:17:57,480 --> 01:17:58,520 Bazkideok, adi! 1056 01:17:58,600 --> 01:18:01,720 4. korridorean salgai dauden katiluak 1057 01:18:01,880 --> 01:18:04,280 eros ditzazuen daude hor, 1058 01:18:04,560 --> 01:18:07,200 eta ez solte saltzen diren produktuak neurtzeko 1059 01:18:07,320 --> 01:18:09,240 eta edonon uzteko! 1060 01:18:11,320 --> 01:18:14,400 Jende asko dago eta horra aholku bat: 1061 01:18:14,640 --> 01:18:17,200 ilarako azkenak kartela du. 1062 01:18:17,320 --> 01:18:20,920 Beraz, segi aurrera lagun hori aurkitu arte 1063 01:18:21,320 --> 01:18:22,800 eta berak kartela emango dizue. 1064 01:18:24,400 --> 01:18:28,200 Hartu ondoan dituzun produktuak bakarrik, 1065 01:18:28,400 --> 01:18:30,720 ez utzi orga ilaran 1066 01:18:31,000 --> 01:18:33,040 zu hor zehar zabiltzan bitartean. 1067 01:18:34,720 --> 01:18:37,600 Mantentze-arlokoentzat: ez utzi... 1068 01:18:38,800 --> 01:18:42,320 trapuak eta gai kimikoak bananen gainean. 1069 01:18:46,040 --> 01:18:50,000 Kooperatibako bazkideok, 17:01 dira, laster itxiko dugu. 1070 01:18:50,640 --> 01:18:53,080 14 minutu dauzkazue. 1071 01:18:54,640 --> 01:18:56,840 Lagunari esan nahi nion 1072 01:18:57,080 --> 01:18:59,720 minutu gutxi batzuk bakarrik falta direla. 1073 01:19:00,080 --> 01:19:02,880 Ez dut lortuko, jende gehiegi dago. 1074 01:19:03,080 --> 01:19:05,880 Ea beste 5-10 minutu ematen dizkiguten! 1075 01:19:09,560 --> 01:19:13,080 Non dago beganoentzako foie-grasa? 1076 01:19:15,480 --> 01:19:19,320 Talde guztientzako oharra: goazen etxera! 1077 01:19:19,600 --> 01:19:21,800 Eskerrik asko zuen laguntzagatik! 1078 01:19:22,080 --> 01:19:25,320 Egun gogor eta eroa izan da. 1079 01:19:25,480 --> 01:19:27,160 Eguberri on, Eguberria ospatzen baduzu. 1080 01:19:30,080 --> 01:19:32,640 Karen naiz, eta dizplina-batzordeko kidea 1081 01:19:32,800 --> 01:19:34,240 90eko hamarkada erdialdetik. 1082 01:19:35,200 --> 01:19:38,080 Kooperatibako jokabide okerrez mintzatzeko, 1083 01:19:38,240 --> 01:19:40,240 delituak izan daitezkeenak ere barne, 1084 01:19:40,320 --> 01:19:42,520 erabili ditzagun irudiak eta berreraiketak. 1085 01:19:45,000 --> 01:19:46,160 Kontuz, aizu! 1086 01:19:48,000 --> 01:19:52,280 Gehiena jokabide zakarra izaten da, 1087 01:19:52,440 --> 01:19:54,200 edo oso kooperatiboa ez dena. 1088 01:19:54,320 --> 01:19:56,600 Norbaitek beste baten orgatxoa jo 1089 01:19:56,800 --> 01:19:59,320 eta honek erasotzat hartzen du. 1090 01:19:59,560 --> 01:20:02,440 Edo itxi eta gero iristen den bazkidea. 1091 01:20:03,080 --> 01:20:04,600 Atzeko atetik sartzen da, 1092 01:20:05,080 --> 01:20:08,240 eta garrasika hasten da ez diotelako sartzen uzten. 1093 01:20:08,880 --> 01:20:12,120 Jendea zakarra da, eta haserrekorra, 1094 01:20:12,640 --> 01:20:13,640 erasokorra ere sarri, 1095 01:20:14,080 --> 01:20:15,800 berehala hasten dira oihuka... 1096 01:20:16,240 --> 01:20:18,480 Halakoak izaten dira gure arazoen %99. 1097 01:20:18,600 --> 01:20:23,080 Normala da, kontuan izanez gero 16.000 pertsona garela 1098 01:20:23,320 --> 01:20:24,880 leku txiki baten barruan, 1099 01:20:25,200 --> 01:20:28,280 eta mugimendu handiarekin. Jendea asaldatu egiten da, 1100 01:20:28,480 --> 01:20:29,800 eta bere onetik ateratzen da. 1101 01:20:30,080 --> 01:20:33,280 Egia esateko, jokabide txarren inkubagailu bat da hau! 1102 01:20:33,560 --> 01:20:34,920 Atea blokeatzen ari zara. 1103 01:20:36,200 --> 01:20:38,320 Bi minutu itxaron beharko duzu. 1104 01:20:42,240 --> 01:20:45,520 Larriagoak, baina askoz ere urriagoak dira lapurretak. 1105 01:20:45,880 --> 01:20:48,240 Produktuak lapurtzea eta denbora lapurtzea. 1106 01:20:48,480 --> 01:20:52,440 Denbora lapurtzea da dagozkizun 2:45 h ez betetzea, 1107 01:20:52,720 --> 01:20:55,040 baina zerbitzua bete duzula sinatzea. 1108 01:20:55,320 --> 01:20:58,880 Lanik egiten ez baduzu, kanporatua izan zaitezke. 1109 01:20:59,320 --> 01:21:03,400 Gure iritziz, produktuak lapurtzea bezain larria da. 1110 01:21:03,560 --> 01:21:05,280 Kooperatibari lana lapurtzen diozu! 1111 01:21:06,880 --> 01:21:08,640 Gero, gauzak lapurtzea dago. 1112 01:21:08,800 --> 01:21:11,400 Ez naiz gehiegi luzatuko honetan, 1113 01:21:11,640 --> 01:21:15,240 inori ideiarik ez emateko. 1114 01:21:15,760 --> 01:21:18,240 Baina norbait Kooperatiban sartzen da, 1115 01:21:19,000 --> 01:21:20,240 zerbait gertatzen da, 1116 01:21:20,400 --> 01:21:23,240 eta ordaindutakoa baino gauza gehiago eramaten ditu. 1117 01:21:23,440 --> 01:21:26,320 Behin suertatzen bada, bale, istripuz izan daiteke. 1118 01:21:26,640 --> 01:21:28,240 Hutsegite bat. 1119 01:21:28,480 --> 01:21:33,120 Hutsegitea bigarrenez gertatzen bada, malo!, dei bat jasoko du. 1120 01:21:33,560 --> 01:21:34,400 - Txirrin-txirrin! - Bai, esan? 1121 01:21:36,240 --> 01:21:37,240 Tom? 1122 01:21:37,640 --> 01:21:42,240 - Karen naiz, Kooperatibakoa. - (EN) Kaixo. Zer da? 1123 01:21:42,720 --> 01:21:46,480 Diziplina-batzordekoa naiz. Badakizu zer egiten dugun? 1124 01:21:46,800 --> 01:21:49,160 (EN) Zerbait entzun dut. 1125 01:21:50,080 --> 01:21:57,080 Harremanetan jartzen gara itxuraz Kooperatibaren aurka jokatu dutenekin. 1126 01:21:59,080 --> 01:22:03,840 Eta esan didate produktuak lapurtu dituzula. 1127 01:22:04,640 --> 01:22:06,320 Zer diostazu zuk? 1128 01:22:07,200 --> 01:22:08,720 (EN) Gezurra dela. 1129 01:22:10,200 --> 01:22:14,400 Orduan, ez da egia abenduaren 1ean 1130 01:22:15,400 --> 01:22:20,360 okela pakete batzuk sartu zenituela 1131 01:22:20,560 --> 01:22:23,880 zure motxilan? 1132 01:22:24,800 --> 01:22:28,080 (EN) Ez dakit abenduaren 1ean han egon nintzen ere. 1133 01:22:28,400 --> 01:22:31,280 Eta bideo batean jasota dagoela esaten badizut? 1134 01:22:31,480 --> 01:22:38,720 Eta zure aurreko erosketak ere berrikusi ditut. 1135 01:22:38,880 --> 01:22:41,400 Eta nola egiten duzun ikusi dut. 1136 01:22:41,640 --> 01:22:45,400 Produktuak motxilan sartzen dituzu 1137 01:22:45,800 --> 01:22:48,560 eta gero, kutxan, ez dituzu pagatzen. 1138 01:22:49,240 --> 01:22:51,720 (EN) Kooperatiban jende asko egoten da... 1139 01:22:52,320 --> 01:22:59,000 Zeu zinen eta! Okela hartzen ikusi zaitugu... 1140 01:22:59,640 --> 01:23:03,600 Bideoa daukat!... eta motxilan gordetzen. 1141 01:23:03,800 --> 01:23:06,560 Gero, kutxan agertzen zara. 1142 01:23:07,240 --> 01:23:11,000 Ticketa begiratu dut, eta ez da okela agertzen. 1143 01:23:12,240 --> 01:23:14,080 Ez zenuen ordaindu. 1144 01:23:14,240 --> 01:23:19,560 Behin gertatzea hutsegitea izan daiteke... 1145 01:23:19,800 --> 01:23:22,040 Ahaztu zaizula. 1146 01:23:22,400 --> 01:23:25,920 Baina Esker-emate Egunaren bezperan ere egin zenuen. 1147 01:23:26,080 --> 01:23:28,080 Eta astebete lehenago ere bai. 1148 01:23:28,560 --> 01:23:32,920 Beraz, behin eta berriz egiten duzun delitua da. 1149 01:23:33,320 --> 01:23:35,000 Baduzu zerbait esateko? 1150 01:23:35,800 --> 01:23:38,480 Eta hor bukatu ohi da deia. 1151 01:23:38,880 --> 01:23:42,280 Nire deia jaso eta gero inork ez da etorri hitz egitera. 1152 01:23:43,320 --> 01:23:45,560 Bazkideek badute eskubide hori, 1153 01:23:45,720 --> 01:23:48,480 euren kideei azalpenak ematekoa. 1154 01:23:49,640 --> 01:23:51,760 Honela izango litzateke. 1155 01:23:52,240 --> 01:23:53,640 Diziplina batzordeak 1156 01:23:53,640 --> 01:23:56,400 akusatuaren kontrako salaketa aurkezten du. 1157 01:23:56,480 --> 01:23:58,680 Salatuak azalpenak ematen ditu. 1158 01:23:59,000 --> 01:24:02,040 Ausaz aukeratutako 15 bazkidek 1159 01:24:02,240 --> 01:24:07,280 nahi dutena galde diezagukete bai akusatuari bai geuri. 1160 01:24:07,640 --> 01:24:12,600 Azken alegatuak eman ondoren, 15 bazkideetako 9k 1161 01:24:13,240 --> 01:24:15,200 kasua eztabaidatzen dute eta erabaki bat hartzen. 1162 01:24:15,280 --> 01:24:18,800 Salatua errudun jotzen badute, Kooperatibako beste batzorde batek 1163 01:24:19,000 --> 01:24:20,800 ezartzen dio zigorra. 1164 01:24:21,240 --> 01:24:24,080 Aldi baterako etetea edo betiko kanporatzea izan daiteke. 1165 01:24:25,720 --> 01:24:30,320 Nik auzitegietan lan egin dut. 1166 01:24:31,640 --> 01:24:33,360 Fiskala nintzen. 1167 01:24:33,640 --> 01:24:38,600 Hautetsien eta funtzionario publikoen ustelkeria kasuak ikertu ditut. 1168 01:24:41,080 --> 01:24:46,000 Eta ez naiz kikiltzen batzuei egia esan behar diedanean! 1169 01:24:52,280 --> 01:24:54,080 Honek oso usain txarra du. 1170 01:24:56,880 --> 01:24:58,760 Eta oso astuna da. 1171 01:25:39,680 --> 01:25:42,120 Hau al da lehe aipatu duzun gurpila? 1172 01:26:32,400 --> 01:26:37,320 Itzel! Gure aurrekoek ez dituzte edukiontziak garbitu. 1173 01:26:55,920 --> 01:26:58,280 Astuna da, eta kiratsa dario. 1174 01:27:32,360 --> 01:27:34,840 Guri ongi datorkigu, ze... 1175 01:27:35,160 --> 01:27:39,320 ez dugu denbora asko ematen elkarrekin, ezkonduta egon arren. 1176 01:27:40,280 --> 01:27:46,120 Zerbitzua aprobetxatzen dugu geure kontuez hitz egiteko. 1177 01:27:47,080 --> 01:27:52,360 Ia hiru ordu egon gaitezke elkarrekin inork eragotzi gabe. 1178 01:27:54,080 --> 01:27:57,880 Barazkiak mozten eta sesioan! Ederra! 1179 01:27:59,280 --> 01:28:01,160 Zer izango litzateke izenburua? 1180 01:28:02,880 --> 01:28:04,400 Galdera ona da. 1181 01:28:05,600 --> 01:28:06,600 Ez dakit ba... 1182 01:28:07,800 --> 01:28:09,320 Barkatu? 1183 01:28:11,120 --> 01:28:12,360 (Barreak) 1184 01:28:13,720 --> 01:28:14,920 Zure baimenarekin! 1185 01:28:25,160 --> 01:28:30,880 Aurki artistak ezin izango dira Brooklynen bizi. 1186 01:28:31,360 --> 01:28:33,400 Hain zuzen, Brooklynen muina 1187 01:28:33,600 --> 01:28:37,840 afro-amerikarrei zor zaie neurri handi batean, 1188 01:28:38,440 --> 01:28:43,160 hemen harrapatuta geratu zirenei... 1189 01:28:43,280 --> 01:28:46,480 besteak bizitegi-auzoetara joan zirenean. 1190 01:28:48,440 --> 01:28:56,000 Hala sortu ziren hip-hopa eta beste hainbat gauza interesgarri. 1191 01:28:57,080 --> 01:28:59,320 Orain ez da halakorik gertatzen. 1192 01:28:59,880 --> 01:29:04,920 Gentrifikazioa konbinaketa zaila da. 1193 01:29:05,280 --> 01:29:08,400 Jendea etxebizitzak merkeagoak diren 1194 01:29:08,600 --> 01:29:11,880 auzo batera doa bizitzera. 1195 01:29:13,240 --> 01:29:18,880 Eta orduan bertako etxebizitzen prezioa igo egiten da. 1196 01:29:19,440 --> 01:29:21,800 Gauza onak ere ekar ditzake. 1197 01:29:22,000 --> 01:29:26,840 Bloomberg-en eta Giuliani-ren agintaldietan, 1198 01:29:27,160 --> 01:29:30,880 erabaki politikoek 1199 01:29:32,720 --> 01:29:35,880 jendea ekarrarazi zuten New Yorkera, 1200 01:29:36,160 --> 01:29:42,720 eta horrek espazioa aldarazi zuen, eta desberdintasunak handitu zituen. 1201 01:29:43,080 --> 01:29:45,240 Luxuzko etxe asko eraiki dituzte 1202 01:29:45,440 --> 01:29:47,160 4. Etorbidean. 1203 01:29:47,280 --> 01:29:51,080 Oso itsusiak dira, baina hori beste kontu bat da. 1204 01:29:52,520 --> 01:29:55,680 Eta etxebizitza merkeak galdu ditugu. 1205 01:29:57,080 --> 01:30:01,040 Desberdintasuna eta banaketa areagotu egin dira 1206 01:30:01,240 --> 01:30:05,320 zenbait gune birkalifikatu dituztenetik. 1207 01:30:06,360 --> 01:30:11,440 Auzune pobreetan luxuzko eraikin handiak altxatzeko 1208 01:30:11,600 --> 01:30:13,040 baimena eman zuten. 1209 01:30:13,240 --> 01:30:15,160 Hala ere, Park Slope bezalako auzoak 1210 01:30:15,280 --> 01:30:17,560 "testuinguruko gune"tzat jo zituzten, 1211 01:30:18,240 --> 01:30:24,240 bertan auzo bateko, herri txiki bateko giroari eta bizimoduari eusteko. 1212 01:30:24,800 --> 01:30:30,600 Batzuek diotenean Kooperatiba gentrifikazioaren emaitza dela... 1213 01:30:30,880 --> 01:30:33,240 Inoiz bertan egon ote dira? 1214 01:30:33,440 --> 01:30:37,880 Park Slopen gelditzen diren gune kulturaniztun eta ekonomikoki misto 1215 01:30:38,080 --> 01:30:39,520 bakarrenetakoa baita. 1216 01:30:39,800 --> 01:30:43,440 Eskola publikoetan ere ez dago Kooperatiban adinako dibertsitatea! 1217 01:30:43,600 --> 01:30:47,160 Oso urrutitik etortzen da jendea bertan erosketak egitera. 1218 01:30:48,800 --> 01:30:55,160 Eta balio garrantzitsuetan oinarritzen da. 1219 01:30:55,360 --> 01:30:57,880 Bizirik irauten du lokalaren jabetza berea delako; 1220 01:30:58,080 --> 01:31:00,120 bestela, aspaldi desagertuak ziren. 1221 01:31:13,840 --> 01:31:17,360 Hemengo janariaren kalitatearen menpekoa naiz. 1222 01:31:18,240 --> 01:31:24,240 Beste hiri batean nagoenean edo etorri ezin naizenean, 1223 01:31:25,360 --> 01:31:31,480 antsietate-krisia eragiten dit jatekoa beste inon erosi beharrak. 1224 01:31:31,720 --> 01:31:34,080 Halako konfiantza dut-eta bertoko produktuetan! 1225 01:31:34,160 --> 01:31:38,200 Beste leku batean zerk eragiten dizu antsietatea, esate baterako? 1226 01:31:38,440 --> 01:31:40,280 Den-denak. 1227 01:31:41,800 --> 01:31:44,040 Eta delicatessen denda batera bazoaz, 1228 01:31:44,720 --> 01:31:47,600 non hemengo produktu berdinak dauden, 1229 01:31:48,000 --> 01:31:51,040 izugarri garestia da. 1230 01:31:51,440 --> 01:31:53,120 Ez da sinestekoa! 1231 01:31:53,440 --> 01:31:57,240 Estatubatuar askori nazka ematen digu 1232 01:31:57,800 --> 01:32:04,240 gure gizartea menpean duen kapitalismoak. 1233 01:32:04,880 --> 01:32:07,920 Argi dago Brooklynen, Park Slopen, New Yorken... 1234 01:32:08,440 --> 01:32:10,720 eta beste komunitate askotan 1235 01:32:10,880 --> 01:32:12,720 jendea gaixorik dagoela. 1236 01:32:13,080 --> 01:32:18,920 Hemen ez duzu ikusiko organikoa eta naturala iragarriz 1237 01:32:19,160 --> 01:32:22,680 ziria sartzen dizun publizitatea. 1238 01:32:24,000 --> 01:32:28,480 Hemendik irten eta Whole Foodser joaten naizenean, Disneyland ematen du! 1239 01:32:29,880 --> 01:32:31,840 Guztia faltsua da. 1240 01:32:35,800 --> 01:32:39,920 Bazkide guztiok maite dugu Kooperatiba, bitxia da. 1241 01:32:40,720 --> 01:32:42,680 Ikaratzeko modukoa ia! 1242 01:32:43,000 --> 01:32:47,000 Sekta bat zela usten nuen lehen, eta orain hara!, neu ere bertan. 1243 01:32:49,160 --> 01:32:53,800 Ez dakit ba, ni duela 11 urtetik naiz bazkidea, 1244 01:32:54,080 --> 01:32:56,240 eta egun batzuetan maite dut, eta besteetan gorroto dut. 1245 01:32:56,440 --> 01:32:57,720 Nik inoiz ez dut gorrotatu. 1246 01:32:58,000 --> 01:32:59,320 Inoiz ez duzu gorrotatu? 1247 01:32:59,600 --> 01:33:04,040 Ez zait gustatzen zerbitzura huts egiteagatik zigortzen nautenean. 1248 01:33:04,240 --> 01:33:08,880 Ez da geroko utzi behar! Gaur errekuperazioa egiten ari naiz. 1249 01:33:15,120 --> 01:33:17,080 (Abesten) 1250 01:34:31,560 --> 01:34:32,560 (Abesten) 1251 01:34:38,000 --> 01:34:40,320 Ez da nire gogokoena! Nire gogokoena hauxe da... 1252 01:34:40,560 --> 01:34:43,240 "Jiratu zaitez..." 1253 01:35:25,400 --> 01:35:27,440 Xehetasunak dira garrantzitsuena. 1254 01:35:31,640 --> 01:35:33,600 Ongi etorri Park Slope Food Kooperatibara! 1255 01:35:33,720 --> 01:35:37,480 Janari ona, prezio onean, 1256 01:35:38,640 --> 01:35:43,320 elkarlanean diharduten bazkide langileentzat 1257 01:35:43,880 --> 01:35:45,520 1973tik.