1 00:00:48,320 --> 00:00:53,240 Emakumeen aluekin obsesionatuta gaude, eta haien sexualitatearekin. 2 00:01:04,880 --> 00:01:07,800 Zer gertatu zen, ba, duela mila milioika urte? 3 00:01:08,040 --> 00:01:10,240 Zer egin zuten gure gorputzekin? 4 00:01:12,160 --> 00:01:17,480 Kontrolatu, mutilatu, moztu, jo, bortxatu... 5 00:01:17,800 --> 00:01:21,960 eta madarikatu egin gaituzte gure sexuagatik. 6 00:01:22,880 --> 00:01:27,000 Bizi garen mundu honetan emakumeok etengabe epaituak gara... 7 00:01:27,280 --> 00:01:30,800 gure ibiltzeko moduagatik, hitz egiteko moduagatik, 8 00:01:31,040 --> 00:01:32,720 gure sexualitateagatik... 9 00:01:33,120 --> 00:01:35,160 zer eta emakumeak garelako! 10 00:01:35,480 --> 00:01:37,320 Une oro epaitzen gaituzte. 11 00:01:52,600 --> 00:01:56,640 Umetan ikasi nuen munduan gertatzen den txar guztia... 12 00:01:56,960 --> 00:02:01,880 Jainkoaren zigorra dela emakume gazteon janzkeragatik. 13 00:02:15,520 --> 00:02:18,480 Ez dugu eskubiderik gure gorputzen gainean, 14 00:02:18,800 --> 00:02:22,560 ez dugu eskubiderik gure sexualitatearen gainean... 15 00:02:23,600 --> 00:02:27,200 Besteek ezartzen digute nolakoak izan behar dugun. 16 00:02:34,440 --> 00:02:39,440 Emakumeak garenez, ezin dugu sexuaz hitz egin. 17 00:02:41,800 --> 00:02:45,080 Alua hitza bera tabua da. 18 00:02:52,280 --> 00:02:54,320 Bizi nintzen mundu hartan... 19 00:02:54,560 --> 00:02:57,960 emakumeek beren gorputzak estali behar zituzten, 20 00:02:58,200 --> 00:03:00,800 beren emetasuna ezkutatu behar zuten. 21 00:03:01,800 --> 00:03:05,520 Emakumea nintzen aldetik mehatxua nintzen. 22 00:03:19,680 --> 00:03:23,880 #EMAKUMEEN PLAZERA 23 00:03:59,160 --> 00:04:01,040 Hau bai egun ederra! 24 00:04:11,360 --> 00:04:15,480 Brooklyn-eko (New York) komunitate hasidikoan hazi nintzen. 25 00:04:17,640 --> 00:04:20,480 Han horma fisikorik ez zegoen arren, 26 00:04:20,800 --> 00:04:25,120 hesi ikusezin baina eraginkor batek inguratzen gintuen. 27 00:04:27,000 --> 00:04:30,480 Txikitan, Manhattanen silueta ikusten genuenean, 28 00:04:31,440 --> 00:04:35,240 han urrun, distiratsua baina aldi berean arriskuz betea, 29 00:04:35,480 --> 00:04:38,520 bagenekien inoiz ez ginela bertaratuko, 30 00:04:38,800 --> 00:04:41,440 baita haiek ere ez zirela gugana etorriko. 31 00:04:41,680 --> 00:04:43,240 Planeta ezberdinak balira bezala! 32 00:04:52,760 --> 00:04:55,920 Aitonak, txikitan izugarri miresten nuen hark, 33 00:04:56,200 --> 00:04:57,800 hala esan ohi zidan: 34 00:04:58,080 --> 00:05:02,600 Jainkoak emakumea sortu zuen hala moduz non beti galdezka dabilen, 35 00:05:03,880 --> 00:05:06,440 baina ez da gauza fede itsua izateko. 36 00:05:09,120 --> 00:05:12,680 Horregatik andrazkoek liburuak debekatuak dituzte. 37 00:05:22,080 --> 00:05:26,400 Aitonak umegin potentzial baten gisa ikusten ninduen. 38 00:05:37,920 --> 00:05:42,400 Ez dago "Maite zaitut" esateko modurik gure yiddish hizkuntzan. 39 00:05:47,080 --> 00:05:51,240 Ez dago hitzik "samurtasuna" adierazteko. Ez da existitzen. 40 00:05:55,280 --> 00:05:57,720 Han ezkontzak itunduta egiten ziren. 41 00:05:57,960 --> 00:06:00,880 Ez genekien norekin ezkondu behar genuen. 42 00:06:03,080 --> 00:06:06,680 17 urte nituela, ezkontza eskoletara joan nintzen... 43 00:06:06,960 --> 00:06:09,480 nire betebehar berriak ikastera. 44 00:06:10,480 --> 00:06:14,440 Gizon eta emakumeen genitalak nolakoak ziren azaldu ziguten, 45 00:06:14,720 --> 00:06:16,680 eta nola funtzionatzen zuten. 46 00:06:16,960 --> 00:06:19,160 Irakasleak ez zien euren izenez deitzen, 47 00:06:19,400 --> 00:06:22,120 hebreeraz baizik, ulertzen ez nituen hitzez. 48 00:06:22,400 --> 00:06:25,720 Hark azaldu zuenez, emakumeak badu "sargune" bat, 49 00:06:26,360 --> 00:06:30,360 "eremu eder bat", "bizi guztiaren iturri dena". 50 00:06:31,000 --> 00:06:33,240 Eta hala sortzen dira umeak. 51 00:06:35,440 --> 00:06:39,480 Ezezagun batekin izan nituen harremanak, gustatu zein ez. 52 00:06:40,840 --> 00:06:44,000 Komunitateak eta familiak estutu ninduten, 53 00:06:44,280 --> 00:06:47,160 beste aukerarik ez nuela esaten zidaten. 54 00:06:53,120 --> 00:06:54,920 Eta sexu harremanak izan nituen. 55 00:06:55,200 --> 00:06:57,920 Mingarria izan zen, garrasi egin nuen. 56 00:06:58,360 --> 00:07:01,920 Eta hurrengo astean haurdun nengoela jabetu nintzen. 57 00:07:04,000 --> 00:07:05,320 Zera pentsatu nuen... 58 00:07:05,600 --> 00:07:09,440 "Dagoeneko ez daukat soilik nire bizitzaren ardura," 59 00:07:09,800 --> 00:07:12,920 "beste norbaiti laguntzeko ardura ere badut." 60 00:07:23,920 --> 00:07:28,840 Orduan jakin nuen nolako boterea duen taldeak emakumeen gainean. 61 00:07:30,160 --> 00:07:33,680 Emakume gisa ahaldunduen sentitzen nintzenean... 62 00:07:33,960 --> 00:07:35,800 orduantxe zapaldu ninduten. 63 00:08:02,040 --> 00:08:03,800 Indian neska koskorra izatea... 64 00:08:04,040 --> 00:08:07,960 inguratua izatea da, ukitua izatea eta abusuak jasatea... 65 00:08:08,200 --> 00:08:10,520 edozein unetan eta edozein kaletan. 66 00:08:17,200 --> 00:08:20,520 Neure burua gorrotatzen nuen emakumea nintzelako. 67 00:08:23,160 --> 00:08:25,960 Pubertarora iritsita gorputza aldatu zitzaidan. 68 00:08:26,240 --> 00:08:27,960 Kalean jazarri egin ninduten. 69 00:08:28,760 --> 00:08:30,360 Birritan edo. 70 00:08:30,920 --> 00:08:34,080 Bizipen mingarria izan zen, hala gogoratzen dut. 71 00:08:36,680 --> 00:08:41,400 Negar egin nuen, baina ezkutuan inork ez ikusteko, 72 00:08:41,680 --> 00:08:45,720 beldur bainintzen ikusiz gero zera esango zutela: "Errua zurea da". 73 00:08:49,520 --> 00:08:53,200 Orduan erreakzionatu egin nuen, ez nuen beste aukerarik. 74 00:08:53,480 --> 00:08:57,080 Eta isiltasunaren kultura apurtzea erabaki nuen. 75 00:08:58,160 --> 00:09:01,040 Badakit ugazabak zergatik igotzen zaituen mailaz, 76 00:09:01,440 --> 00:09:02,840 urde zikina. 77 00:09:03,240 --> 00:09:05,000 Zoaz kakatara! 78 00:09:05,240 --> 00:09:06,960 Puta merke hori! 79 00:09:14,800 --> 00:09:16,840 Nik sexuaz hitz egiten dut. 80 00:09:17,840 --> 00:09:21,400 Ze, sexuaz eta harreman zintzoez hitz egiten ez baduzu, 81 00:09:21,760 --> 00:09:26,240 orduan nola aipatuko dituzu indarkeria, jazarpena eta bortxaketa? 82 00:09:29,760 --> 00:09:31,880 Hala, "Maitasunak axola dio" sortu nuen, 83 00:09:32,160 --> 00:09:36,120 Indiako lehen maitasun, sexu eta harreman plataforma. 84 00:09:36,440 --> 00:09:41,280 Gure gizartean oraindik tabua baita sexuarekin zer ikusia duen guztia. 85 00:09:41,760 --> 00:09:45,520 Guk ez diogu tabu horri Interneten bakarrik aurre egiten, 86 00:09:45,800 --> 00:09:49,160 baita kanpoan ere, jendaurreko ekitaldietan. 87 00:09:51,040 --> 00:09:52,960 Plazer asko dugu hemen, e? 88 00:09:53,520 --> 00:09:55,360 Mahai bete bihotz! 89 00:10:07,200 --> 00:10:09,360 Kamasutraren lurraldea gara. 90 00:10:09,720 --> 00:10:12,120 Bitxia da kultura bera izatea... 91 00:10:12,400 --> 00:10:17,400 sexuaz, maitasunaz eta emakumeen plazeraz hitz egitea debekatzen duena. 92 00:10:25,560 --> 00:10:28,600 Alaba izateak bizitza konplikatzen dizu. 93 00:10:30,400 --> 00:10:32,880 Alabak zamatzat jotzen dira. 94 00:10:35,680 --> 00:10:39,360 Egunero hiltzen dute neska gazteren bat. 95 00:10:41,960 --> 00:10:44,920 Eta bi ordurik behin bortxaketa bat gertatzen da. 96 00:10:45,200 --> 00:10:50,160 Hala ere, politikari batzuek oraindik esaten dute "bortxaketa normala dela". 97 00:10:50,400 --> 00:10:53,880 "Mutikoak beti mutiko! Ez genituzke zigortu behar." 98 00:11:01,800 --> 00:11:06,360 Emakumeek berezkoa omen dute seduzitzeko ahalmena. 99 00:11:11,480 --> 00:11:13,160 Beraz, estali zaitezte, 100 00:11:13,400 --> 00:11:16,560 bestela baliteke norbaiti zerbait egiteko gogoa piztea. 101 00:11:24,640 --> 00:11:28,880 Sexua, Indian, gizonen sexu-grinetara mugatzen da. 102 00:11:34,160 --> 00:11:37,480 Emakume gehienek ez dakite plazera zer den ere. 103 00:11:41,760 --> 00:11:44,080 Beste ondasun bat baino ez dira. 104 00:11:48,160 --> 00:11:52,120 Emakumeek egunero sufritzen dute. Eta ez hemen bakarrik. 105 00:11:55,720 --> 00:11:57,680 Arazo globala da. 106 00:12:27,600 --> 00:12:30,600 Japonian, emakumeek ikusezinak izan behar dute. 107 00:12:30,880 --> 00:12:32,400 Nabarmendu gabe, 108 00:12:32,640 --> 00:12:37,480 irribarretsu egon behar dute beti, eta ezin dira inoiz kexatu. 109 00:12:40,840 --> 00:12:43,160 Manga marrazkilaria naiz. 110 00:12:43,480 --> 00:12:47,560 Neure bizipenetan oinarritutako istorioak sortzen ditut. 111 00:12:54,360 --> 00:12:57,480 Uste dut inoiz ez dela izan mangako artistarik... 112 00:12:57,640 --> 00:13:00,960 bere genitalak bere obran erakutsi dituenik. 113 00:13:01,200 --> 00:13:02,880 Tabua baita. 114 00:13:09,280 --> 00:13:13,400 Halaxe ba, neure aluaren molde bat egitea bururatu zitzaidan, 115 00:13:13,680 --> 00:13:16,440 eta arte-objektu xelebre bihurtu nuen. 116 00:13:18,200 --> 00:13:22,080 Nire alua zela esaten nienean, ikaratu egiten ziren. 117 00:13:22,320 --> 00:13:24,000 Gogoko nuen asaldatzea! 118 00:13:37,920 --> 00:13:42,600 Jabetu nintzen tabua hausten zuena ez zela hainbeste nire lana, 119 00:13:42,880 --> 00:13:45,560 baizik eta alua bera. 120 00:13:56,280 --> 00:13:59,440 Nire lana ez da zikina, 121 00:14:01,120 --> 00:14:03,560 baina baditu ukitu xelebreak. 122 00:14:05,640 --> 00:14:08,560 Zurtuta geratu nintzen... 123 00:14:08,840 --> 00:14:12,920 alua zenbatek gorroto duten ikusita! 124 00:14:15,520 --> 00:14:18,840 Halako kritikak jasoz gero, askok amore emango zuten. 125 00:14:19,080 --> 00:14:22,080 Nik, berriz, irmoago eusten diot nire asmoari. 126 00:14:22,320 --> 00:14:25,840 Orain, arte dibertigarri gehiago sortu nahi dut. 127 00:14:26,120 --> 00:14:28,080 Akuilatu egin naute. 128 00:14:33,880 --> 00:14:39,000 Tabu handi bi uztartu ditut: Fukushimako tsunamia eta alua. 129 00:14:43,680 --> 00:14:47,200 Denok dakigunez, aluak esku-ahurraren tamaina du. 130 00:14:47,560 --> 00:14:53,560 3D inprimaketaren berri izan nuenean nirea digitalizatzea otu zitzaidan. 131 00:14:55,680 --> 00:14:59,640 Eta tamaina handiagoko artelanak egin nitzakeela konturatuta, 132 00:14:59,880 --> 00:15:02,240 txalupa bat egitea erabaki nuen. 133 00:15:06,280 --> 00:15:08,280 Luze bizi bedi alua! 134 00:15:21,840 --> 00:15:23,760 Atxilotu egin ninduten, 135 00:15:24,040 --> 00:15:27,880 eta gaizkile arriskutsua banintz bezala tratatu ninduten. 136 00:15:41,440 --> 00:15:45,800 Hamar polizia indarrez sartu ziren nire apartamentuan. 137 00:15:48,720 --> 00:15:53,200 Eskuburdinak jarri zizkidaten, katea ere bai gerribueltan, 138 00:15:53,440 --> 00:15:55,720 eta furgoi batean sartu ninduten. 139 00:15:57,920 --> 00:16:03,160 Telebistako serie horietan bezala izan zen, 140 00:16:03,720 --> 00:16:09,680 hiltzaile eta kriminalak atxilotzen dituztenean bezala. 141 00:16:10,160 --> 00:16:13,760 Ez nuen inoiz pentsatu halakorik gertatuko zitzaidanik! 142 00:16:14,040 --> 00:16:16,200 Barregura eman zidan. 143 00:16:16,640 --> 00:16:21,680 Polizia batek ahoa ixteko agindu zidan zakar. 144 00:16:21,960 --> 00:16:27,120 Geldi eta isilik egon behar nuen, gaiztakeria bat egin bainuen. 145 00:16:27,600 --> 00:16:32,480 Eta nik neure artean: "Barkatu? Nik ez dut ezer txarrik egin." 146 00:16:36,000 --> 00:16:39,000 Gure alua zergatik da halako tabu handia? 147 00:16:56,320 --> 00:16:58,640 Goiz eguzkitsua zen. 148 00:16:59,600 --> 00:17:04,200 Zazpi urte nituen emakumeen genitalen mutilazioa egin zidatenean, 149 00:17:04,880 --> 00:17:10,680 alegia klitoria eta genitalen beste atal batzuk ere erauztea. 150 00:17:11,440 --> 00:17:14,040 Ni bezala, gaur egun munduan... 151 00:17:14,320 --> 00:17:17,600 beste 200 milioi emakume mutilatu daude. 152 00:17:17,880 --> 00:17:22,280 Afrikan bakarrik hiru milioi daude arriskuan. 153 00:17:23,040 --> 00:17:25,720 Eta milioi erdi Europan. 154 00:17:26,000 --> 00:17:29,760 Emakumeen genitalen mutilazioa arazo globala da. 155 00:17:30,120 --> 00:17:34,400 Helburua emakumeak zapaltzea da, eta beren gorputzak. 156 00:17:34,640 --> 00:17:38,440 Haien sexualitatea kontrolatzea. 157 00:17:38,760 --> 00:17:40,560 Eta hori arazo globala da. 158 00:17:40,840 --> 00:17:45,320 Ez da Afrikan edo Asian bakarrik gertatzen, mundu osoan baizik. 159 00:18:15,360 --> 00:18:19,400 Emakumea sexualki libre izatea, 160 00:18:19,840 --> 00:18:22,000 bere sexua berak bakarrik kontrolatzea... 161 00:18:22,360 --> 00:18:27,520 hori da gure erronkarik handiena. Leku guztietan. 162 00:18:30,600 --> 00:18:33,040 Mutilazioa haietako bat baino ez da. 163 00:18:46,040 --> 00:18:49,400 Neskatoa eta ezberdina nintzela ulertu nuen... 164 00:18:49,640 --> 00:18:52,200 hura jasatea egokitu zitzaidanean. 165 00:18:58,040 --> 00:19:01,040 Etxearen beste aldean ahizparen oihuak entzun nituen. 166 00:19:01,320 --> 00:19:03,120 Hura hartu zuten lehena. 167 00:19:08,400 --> 00:19:10,600 Indarrez hankak ireki zizkidaten, 168 00:19:12,000 --> 00:19:16,400 eta ezer egiterik izan baino lehen aiztoa sentitu nuen gorputzean. 169 00:19:20,080 --> 00:19:21,840 Dena sentitu nuen. 170 00:19:23,160 --> 00:19:24,800 Nahasmendu hura, 171 00:19:25,840 --> 00:19:29,920 inguratzen ninduen jendea, izebak, auzokoak... 172 00:19:31,440 --> 00:19:35,560 Ez duzu gorputz atal bat bakarrik galtzen, konfiantza ere bai. 173 00:19:46,000 --> 00:19:50,080 Gogoan dut lehen eskola eguna. Jolas-orduan galdetu zidaten: 174 00:19:52,720 --> 00:19:55,680 "Egin dizute?" Eta nik, "Bai". 175 00:19:56,080 --> 00:20:00,880 Eta besteei oihukatu zien: "Orain berarekin jolastu gaitezke". 176 00:20:01,600 --> 00:20:05,280 Ablazioa egin izan ez balidate, ez ziren nirekin jolastuko. 177 00:20:05,560 --> 00:20:08,240 Pentsa zelako trauma, 7 urterekin! 178 00:20:10,360 --> 00:20:14,720 22 urte nituen haurdunaldia nola pasatu nuen galdetu zidatenean. 179 00:20:14,960 --> 00:20:17,640 "Izugarria", erantzun nuen. 180 00:20:17,920 --> 00:20:21,520 Orduan, erizainak zera esan zidan: "Somaliakoa zara, ezta?" 181 00:20:21,800 --> 00:20:25,360 "Islamiarra. Mutilatu egin zaituzte?" 182 00:20:26,960 --> 00:20:31,040 "Orduan haurdunaldian dena gogora etorri zaizu berriro, ezta?" 183 00:20:31,720 --> 00:20:35,320 Hori esan zidanean... negarrez hasi nintzen. 184 00:20:38,280 --> 00:20:41,560 Izan ere, bortxatu egin gintuzten-eta, horixe izan baitzen... 185 00:20:42,840 --> 00:20:44,840 umetan egin zigutena. 186 00:20:48,520 --> 00:20:50,760 Zergatik da ba hain aztoragarria... 187 00:20:51,400 --> 00:20:55,880 emakume batek gogo sexuala izatea? Grina izatea? 188 00:20:59,120 --> 00:21:02,240 Beldurra eragiten du horrek mundu osoan barrena? 189 00:21:19,000 --> 00:21:20,920 Eliza neure etxetzat nuen. 190 00:21:21,440 --> 00:21:24,800 Orain, aldiz, lapurren gordeleku bezala ikusten dut, 191 00:21:25,080 --> 00:21:29,920 eta Jesusek halako lekuetatik gordetzeko esan zuen Ebanjelioan! 192 00:21:46,120 --> 00:21:47,960 Frantzisko aita santuak... 193 00:21:48,200 --> 00:21:52,640 elizan zerbait alda daitekeelako esperantza piztu die askori. 194 00:21:58,240 --> 00:22:00,880 Gutun bat bidali nion: 195 00:22:06,000 --> 00:22:09,120 "Aita Frantzisko maitea, aita santu hori:" 196 00:22:09,720 --> 00:22:12,040 "eliza maite nuen gaztetan." 197 00:22:17,480 --> 00:22:20,560 "Jainkoari eman nahi izan nion bizitza," 198 00:22:21,000 --> 00:22:24,080 "baina ia bizia galdu nuen ahaleginean." 199 00:22:25,600 --> 00:22:32,760 "Aita Burkhart-ek bortxatu egin ninduen Erromako 'Das Werk' moja-etxean." 200 00:22:34,360 --> 00:22:37,840 "Ezin izan nuen laguntzarik bilatu." 201 00:22:38,120 --> 00:22:43,080 "Emakumea naizenez, iruditu zitzaidan neu joko nindutela errudun." 202 00:22:46,040 --> 00:22:49,640 "Arren, ez utzi halakorik gertatzea." 203 00:22:50,200 --> 00:22:53,360 "Zeu zara nire azken esperantza." 204 00:23:02,560 --> 00:23:05,000 Biblia beti erabili izan dute... 205 00:23:05,240 --> 00:23:08,280 emakumeak arriskuaren iturri zirelako ideia zabaltzeko. 206 00:23:08,520 --> 00:23:14,320 Ez zirela gizonak bezain baliagarriak, baina bai bekatariagoak. 207 00:23:18,440 --> 00:23:23,480 Mojek abusu sexualak mendeetan jasan izan dituztela ohartu nintzen. 208 00:23:24,320 --> 00:23:28,320 Haien esperientziak, ordea, ez dira kontuan hartzekoak. 209 00:23:35,880 --> 00:23:38,840 Moja izatea eta komentura sartzea, 210 00:23:39,120 --> 00:23:42,120 horixe zen Jainkoak niretzat aukeratutako bizitza. 211 00:23:45,320 --> 00:23:49,360 Behin moja bat nire gelan sartu zen, kamisoi bat eman zidan... 212 00:23:50,040 --> 00:23:53,600 eta erabiltzeko esan zidan, gure anaiekiko begirunez. 213 00:23:54,640 --> 00:23:56,520 Besterik ez zidan esan. 214 00:23:56,760 --> 00:24:01,920 Nik pentsatu nuen gogorra izango zela haientzat emakumeekin batera bizitzea. 215 00:24:02,160 --> 00:24:09,400 Beraz, zenbat eta emakume itxura gutxiago, orduan eta errazago haientzat. 216 00:24:12,400 --> 00:24:14,520 Lotsatuta sentitu nintzen. 217 00:24:20,680 --> 00:24:24,840 Eta ez zen gure gorputza soilik ezkutatu behar genuena. 218 00:24:26,000 --> 00:24:28,840 Bihotzaren birjintasuna ere aipatu zuten. 219 00:24:29,120 --> 00:24:31,840 Sentimenduak ez dira aintzat hartzen. 220 00:24:33,320 --> 00:24:36,600 "Fedearen eta espirituaren birjintasuna." 221 00:24:36,840 --> 00:24:41,120 Gauza bakarra, ardura bakarra izan behar duzu gogoan: Jesus. 222 00:24:41,400 --> 00:24:44,600 Edo hobeto esanda, Jesus gisa ezagutzen duguna. 223 00:24:48,960 --> 00:24:51,920 Zeure kabuz pentsatzeko gaitasuna galtzen duzu. 224 00:24:53,360 --> 00:24:56,120 Azkenerako, ez da zugandik ezer geratzen. 225 00:24:56,440 --> 00:24:59,120 Eta igarri ere egin gabe! 226 00:24:59,960 --> 00:25:02,600 Funtsezkoena kentzen dizute. 227 00:25:02,840 --> 00:25:07,240 Nortasuna eta askatasuna galtzen dituzu, baina ez zara konturatzen. 228 00:25:17,120 --> 00:25:20,240 Beldurrak akabatzen nengoen semea jaio zenean. 229 00:25:21,680 --> 00:25:24,760 Ez nuen hezi nahi ni hezi ninduten moduan! 230 00:25:27,600 --> 00:25:31,400 Horrek bultzatu ninduen beste etorkizun baten alde borrokatzera. 231 00:25:34,760 --> 00:25:37,280 Heziketatik hasi behar nuen, 232 00:25:37,560 --> 00:25:40,040 baina alde egiteko puntuan nengoen 233 00:25:40,360 --> 00:25:43,320 eta azken urratsa egitea kosta egiten zitzaidan. 234 00:25:44,200 --> 00:25:46,360 Istripu larria izan nuen. 235 00:25:46,640 --> 00:25:49,600 Arrastaka, ozta-ozta irten nintzen autotik. 236 00:25:49,880 --> 00:25:54,320 Pentsatu nuen alde egitera nindoalako zigortzen ninduela Jainkoak. 237 00:25:54,640 --> 00:25:57,200 Eta esan zidaten guzti-guztia egia zela. 238 00:26:00,360 --> 00:26:04,080 Biharamunean auto bat alokatu... eta dena barruan sartu nuen. 239 00:26:04,640 --> 00:26:07,680 Gogoan dut nola begiratzen zidan semeak, adi-adi: 240 00:26:08,000 --> 00:26:10,240 "Zergatik eraman behar dugu guztia?" 241 00:26:10,520 --> 00:26:13,840 Baina hatza zupatzen lokartu zen eta alde egin genuen. 242 00:26:19,960 --> 00:26:23,120 Txiki-txikia zinela alde egin izan ez banu, 243 00:26:23,400 --> 00:26:27,560 nirekin eraman izan ez bazintut, halakoa izango zen zure bizitza. 244 00:26:27,840 --> 00:26:30,560 Eta ez dut uste zoriontsua izango zinenik. 245 00:26:30,800 --> 00:26:32,960 Ene, benetan bitxiak dira. 246 00:26:37,000 --> 00:26:40,760 Senideek idatzi egiten zidaten hilobia prest zutela esanez, 247 00:26:41,280 --> 00:26:45,480 eta neure burua hiltzeko, hala hilobiaren gainean dantza egingo zuten. 248 00:26:49,520 --> 00:26:52,440 Badakizu ezkondu ginenean aita ere halakoa zala? 249 00:26:52,680 --> 00:26:53,880 Bai, badakit. 250 00:26:54,760 --> 00:26:58,240 Ez zait gustatzen itzultzea, Isaak. Zergatik? 251 00:26:58,520 --> 00:27:01,920 Zigortuta egoten nintzelako, ez zidaten irteten uzten. 252 00:27:02,160 --> 00:27:05,800 Eta hori ez zait gustatzen, nahiago dut nahi dudan lekura joan. 253 00:27:08,920 --> 00:27:12,040 Nire komunitatea oso haserre zegoen nirekin. 254 00:27:12,320 --> 00:27:16,400 Web orriak eta blogak sortu zituzten, eta bertan traidorea esaten zidaten, 255 00:27:16,640 --> 00:27:19,960 antisemita, beste holokausto baten erruduna nintzela... 256 00:27:21,160 --> 00:27:24,320 Egunkari judu batek Goebbelsen pare jarri ninduen. 257 00:27:27,120 --> 00:27:30,520 - Hona itzuliko al zinateke? - Inola ere ez! 258 00:28:09,480 --> 00:28:12,720 Judaismo ortodoxoaren erdian emakumea izatea... 259 00:28:12,960 --> 00:28:15,200 irtenbiderik gabeko kale itsua da. 260 00:28:15,520 --> 00:28:21,240 Ez duzu askatasunik erlijio-komunitatearen barruan izateko. 261 00:28:27,240 --> 00:28:31,560 Espiritualtasunaren antitesitzat jotzen dute emakumea. 262 00:28:31,800 --> 00:28:34,480 Beharrezkoa, baina gaindi daitekeena. 263 00:28:39,440 --> 00:28:45,000 "Bedeinkatua zu, Jauna, gure Jainkoa, Unibertsoko erregea," 264 00:28:45,320 --> 00:28:49,680 "emakume egin ez nauzulako." Talmuda, Menachot 43b 265 00:28:57,680 --> 00:29:02,120 Errabino fundamentalistek egin zuten judaismoa misogino. 266 00:29:02,400 --> 00:29:06,200 Tora interpretatuz canon judu handi bat sortu zuten, 267 00:29:06,480 --> 00:29:08,840 Jainkoaren hitza bezala onartua dena. 268 00:29:10,120 --> 00:29:12,160 Baina gizonen hitzak dira. 269 00:29:30,400 --> 00:29:34,000 Emakumea gaizto eta santutzat jotzen dute aldi berean, 270 00:29:34,280 --> 00:29:36,440 eta horrekin borrokatu behar duzu. 271 00:29:38,960 --> 00:29:40,600 EMAKUME ETA ANDEREÑOAK: 272 00:29:40,960 --> 00:29:44,480 EZ IGARO AUZO HONETATIK SOINEKO LOTSAGABEAK JANTZITA 273 00:29:46,400 --> 00:29:50,360 Emakumeek hilekoa dute. Odol hori lohia bada, 274 00:29:50,600 --> 00:29:53,880 gizona ere kutsatzen du. Arriskutsutzat hartzen dute. 275 00:29:54,320 --> 00:29:57,760 Ezin duzu senarra ukitu eta berak ezin zaitu ikusi, 276 00:29:58,360 --> 00:30:00,680 hebreeraz "niddah" esaten zaio, 277 00:30:00,920 --> 00:30:03,120 eta emakumea baztertua da erabat. 278 00:30:09,440 --> 00:30:14,200 Gure gorputza lotsagarria omen da, eta bizitza osorako atsekabea. 279 00:30:14,680 --> 00:30:19,000 Komunitateko emakumeek lotsa sentitzen dute beti. 280 00:30:19,240 --> 00:30:23,240 Inoiz ez ditu inork biluzik ikusi, ezta euren etxeetako hormek ere. 281 00:30:23,480 --> 00:30:27,680 Arropak aldatzen erakusten digute inork ikusi ezin gaitzakeen moduan. 282 00:30:30,920 --> 00:30:34,080 Baina etsaiak diren aldi berean, emakumeak beharrezkoak dira. 283 00:30:50,760 --> 00:30:56,640 Bi astez zikina izateko kontua... nahasgarria zen nire psikologiarentzat. 284 00:30:59,080 --> 00:31:04,240 Joan-etorriek gehiago nahasi ninduten, lur jota sentitzen nintzen. 285 00:31:10,480 --> 00:31:16,080 Lege erritualak genituen... gizonak gure lohikerietatik babesteko. 286 00:31:16,360 --> 00:31:21,000 Eta berriz garbiak ginenean, larru jotzeko eta umeak izateko. 287 00:31:26,080 --> 00:31:29,160 Hilekoa amaitzen denean, bainu errituala egin behar da, 288 00:31:29,640 --> 00:31:31,040 "Mikvah" izenekoa: 289 00:31:31,280 --> 00:31:35,760 uretan murgiltzen zaituzte berriz ere "kosher", garbia izateko. 290 00:31:44,120 --> 00:31:47,600 Mikvah baten ondoren jabetu nintzen nire gorputza ez zela nirea, 291 00:31:47,880 --> 00:31:52,200 eta inoiz ezingo nintzela sentitu neure gorputzaren jabe. 292 00:32:04,160 --> 00:32:08,560 Erromara etorri eta gero, hitzaldi luze bat egin nuen ama nagusiarekin. 293 00:32:09,640 --> 00:32:12,800 Hala esan zidan: "Gure etxe hau berezia da," 294 00:32:13,040 --> 00:32:15,760 "hemen mojak eta apaizak elkarrekin bizi gara". 295 00:32:16,000 --> 00:32:19,200 "Sexuaren alorrean gizonak ahulagoak direnez," 296 00:32:19,440 --> 00:32:22,880 "emakumeok hartu behar dugu ezer ez gertatzeko ardura". 297 00:32:25,800 --> 00:32:29,800 Orduan, aita Burkhart nigana hurbiltzen hasi zen... 298 00:32:30,160 --> 00:32:32,600 eta ezin nuen alde egin. 299 00:32:33,760 --> 00:32:36,160 Bazekien ezin nintzela defenditu. 300 00:32:36,400 --> 00:32:38,720 Nire nagusia baitzen. 301 00:32:39,680 --> 00:32:42,880 Banekien haren esku nengoela. 302 00:32:45,040 --> 00:32:49,720 Zer asmo zekarren igarri nuenean, segundo hartantxe... 303 00:32:50,680 --> 00:32:52,480 zurtuta geratu nintzen. 304 00:32:53,480 --> 00:32:55,360 Erreakzionatu ezinik. 305 00:33:21,080 --> 00:33:24,160 Min egin zidan arren, banekien... 306 00:33:25,360 --> 00:33:28,280 ezingo niola inori ezer esan. Inoiz ez! 307 00:33:33,200 --> 00:33:38,040 Laster jabetu nintzen haren menpe nengoela. 308 00:33:39,560 --> 00:33:42,640 Behin baino gehiagotan bortxatu ninduen. 309 00:34:00,800 --> 00:34:05,320 Halako batean adorea bildu nuen eta ama nagusiari kontatu nion. 310 00:34:06,280 --> 00:34:09,520 Aulkitik salto egin eta garrasika hasi zitzaidan. 311 00:34:09,800 --> 00:34:12,320 Lasaitu zenean, ordea, 312 00:34:13,080 --> 00:34:16,320 besarkatu eta "Barkatzen dizut", esan zidan. 313 00:34:18,800 --> 00:34:22,320 Otoitzaldia zen Erromako kurian. 314 00:34:22,840 --> 00:34:25,600 Aita santuaren jauregiko terrazan geunden, 315 00:34:25,840 --> 00:34:28,040 aita santua noiz agertuko zain. 316 00:34:28,280 --> 00:34:31,000 Plaza han behean ikustean... 317 00:34:31,600 --> 00:34:35,520 hormatxora igotzeko bulkada sentitu nuen. 318 00:34:36,680 --> 00:34:40,440 Altuera handia zegoen, eta dena berehala bukatuko zen. 319 00:34:43,520 --> 00:34:46,880 Baina gero pentsatu nuen: Jainkoa benetan baldin bada, 320 00:34:47,120 --> 00:34:50,640 zer sentitzen dudan ikusiko du eta bidea erakutsiko dit. 321 00:34:50,880 --> 00:34:52,600 Eta Jainkoa bada! 322 00:34:53,840 --> 00:34:56,280 Hantxe geratu nintzen. 323 00:34:58,800 --> 00:35:03,360 Gero aita santua etorri zen, eta abestu egin genuen. 324 00:35:22,960 --> 00:35:29,400 Erlijio guztiak dira erabiliak botere-egiturak legitimatzeko. 325 00:35:34,200 --> 00:35:37,360 Poliziaren aurrean bortxaketa salatzen baduzu, 326 00:35:37,600 --> 00:35:40,440 defenditu zarela frogatu behar diezu. 327 00:35:40,680 --> 00:35:43,560 Bestela, "onartu duzula" ulertzen da. 328 00:35:43,800 --> 00:35:49,280 Emakumeak limurtzaileak garelako ustea oraindik indarrean baitago. 329 00:35:50,960 --> 00:35:54,120 "Heriotza baino mingotsagoa da emakumea." 330 00:35:54,360 --> 00:35:59,280 "Engainagarria da, haren bihotza tranpa bat da, eta eskuak, kateak." 331 00:35:59,520 --> 00:36:04,320 "Jainkoari atsegin eman nahi dionak harengandik ihes egingo du." 332 00:36:07,560 --> 00:36:09,960 Mariarena ereduzko rola da, 333 00:36:10,240 --> 00:36:14,120 baina erabateko debozioaren ikurra da. 334 00:36:15,080 --> 00:36:16,880 "Hala biz." 335 00:36:17,160 --> 00:36:20,240 Bihotza zazpi ezpatek zulatua edukitzea, 336 00:36:20,480 --> 00:36:23,040 eta kexarik ere egin gabe. 337 00:36:27,480 --> 00:36:29,960 Hura beti birjina izango da... 338 00:36:30,200 --> 00:36:33,560 haurdundu aurretik, haurdunaldian eta erditu eta gero ere bai. 339 00:36:33,880 --> 00:36:36,680 Ama ere bada, ordea, 340 00:36:36,920 --> 00:36:40,640 amarik on eta perfektuena: Jainkoaren ama! 341 00:36:40,880 --> 00:36:44,360 Eta horrek eredu bat sortzen du, 342 00:36:45,920 --> 00:36:49,480 inongo emakumek jarraitu ezin dezakeena. 343 00:36:51,520 --> 00:36:57,760 Biblikako gizon guztiak, Jose, Pedro, Pablo... bekatariak ziren. 344 00:36:58,400 --> 00:37:01,560 Denak erori ziren noizbait, baina santuak izan ziren. 345 00:37:01,960 --> 00:37:05,880 Maria, berriz, orbangabea da. Emakumeak ezin dira erori. 346 00:37:09,640 --> 00:37:13,120 Orduko bizimodua eta iritziak islatzen dituzten ideia horiek... 347 00:37:13,360 --> 00:37:17,960 egitura eta harreman zehatz batzuk iraunarazteko erabili zituzten, 348 00:37:18,200 --> 00:37:20,760 "Jainkoaren nahia" balira bezala. 349 00:37:21,040 --> 00:37:23,600 Eta hori gaur egun ere harrigarria da. 350 00:37:43,240 --> 00:37:46,640 "Emakumezkoen erru benetako eta betierekoa..." 351 00:37:46,880 --> 00:37:50,040 "ezarritako mugak gainditzeko nahia da," 352 00:37:50,280 --> 00:37:53,760 "horregatik haiek dira bekatu guztien errudunak." 353 00:37:54,000 --> 00:37:55,400 Mahabharata, 13. liburua, 38. sekzioa 354 00:38:00,600 --> 00:38:04,160 Uste dut erlijioa dela munduko hiltzaile handienetakoa. 355 00:38:04,440 --> 00:38:08,080 Munduko gatazka larrienak erlijio kontuak dira. 356 00:38:11,400 --> 00:38:14,480 Jendeak dio emakumeek piztutakoak direla, 357 00:38:14,640 --> 00:38:17,560 baina gizonezkoek piztu dituzte erlijioaren izenean. 358 00:38:17,840 --> 00:38:21,800 Batzuek erlijioen defendatzaileak direla uste dute, baina ez dira. 359 00:38:22,640 --> 00:38:25,400 Inozoak gu hori sinesten badugu! 360 00:38:25,680 --> 00:38:27,640 Inuzenteak, pentsatzen badugu! 361 00:38:38,040 --> 00:38:40,800 Emakumea zaren aldetik familiaren harribitxia zara. 362 00:38:40,960 --> 00:38:45,120 Zeure erlijiotik edo kastatik kanpoko norbaitekin ezkontzen bazara, 363 00:38:45,400 --> 00:38:47,760 ardi beltza izango zara. 364 00:38:49,600 --> 00:38:52,040 Ohoreagatik hiltzea gauza arrunta da. 365 00:38:53,720 --> 00:38:57,360 Maitasunaren kontzeptua ez da existitzen Indian. 366 00:39:04,160 --> 00:39:07,880 Gurasoei esan nienean maite nuen gizonarekin ezkontzera nindoala, 367 00:39:08,160 --> 00:39:12,240 amore emango zutela pentsatu nuen. Baina ezetz esan zuten. 368 00:39:14,840 --> 00:39:16,000 Aita! 369 00:39:20,360 --> 00:39:22,160 Botak ekarri dizkidazu? 370 00:39:22,960 --> 00:39:24,720 Hori da egiazki nahi duzuna? 371 00:39:26,360 --> 00:39:27,880 Senarra pilotua da. 372 00:39:28,320 --> 00:39:30,840 Ez dakigu zenbat denbora egongo garen elkarrekin. 373 00:39:31,080 --> 00:39:32,960 - Zenbat? - Hiru egun. 374 00:39:35,200 --> 00:39:38,160 - Botak ikus ditzaket? - Bai noski. 375 00:39:39,600 --> 00:39:41,160 Goazen. Ikus ditzagun zure gauzak. 376 00:39:41,800 --> 00:39:45,600 Harro nago, maite dudan pertsonarekin ezkontzera noalako. 377 00:39:46,320 --> 00:39:49,680 - Futboleko botak! - Gustatzen zaizkizu? 378 00:39:51,880 --> 00:39:56,040 Nire familian lehena izan nintzen itundutako ezkontza ez onartzen. 379 00:39:57,760 --> 00:40:02,080 ...gurea da betiko. Gauza polita da egiteko? 380 00:40:02,800 --> 00:40:05,280 - Uste dut ezetz. - Ez, gaiztakeria da. 381 00:40:11,400 --> 00:40:15,560 Ultra hinduen talde batzuk jendea egurtzen dabiltza... 382 00:40:16,120 --> 00:40:20,480 maitasunez ezkontzea mendebaldetarra delako eta ez gure kulturakoa. 383 00:40:44,560 --> 00:40:48,000 Guk maitasuna bide askotatik zabaldu daitekeela uste dugu. 384 00:40:48,280 --> 00:40:53,520 Herrialdearekin, emaztearekin, seme-alabekin, gurasoekin... 385 00:40:53,920 --> 00:40:58,440 Harremanetan, emakumeak errespetatua izan behar du. 386 00:41:00,080 --> 00:41:02,320 - Hala esaten da. - Baina, errespetatuak dira? 387 00:41:02,600 --> 00:41:04,760 Ez, baina hala esaten da. Hori da printzipioa. 388 00:41:05,040 --> 00:41:07,880 Printzipioak gauza bat dira, eta jokabidea beste bat. 389 00:41:08,160 --> 00:41:11,000 Printzipioak sendoak dira. Jokabidea, berriz, aldakorra, 390 00:41:11,280 --> 00:41:13,440 gorabeherak ditu. 391 00:41:13,720 --> 00:41:16,480 Guk betirako harremanetan sinesten dugu. 392 00:41:16,720 --> 00:41:18,640 Nola lortzen dira harreman horiek? 393 00:41:18,920 --> 00:41:23,160 Erritualei jarraituz, tradizioari, geure sustraiei lotuz. 394 00:41:23,440 --> 00:41:27,600 Zehazki nola jokatzeko esaten diezu gizon eta emakumeei? 395 00:41:27,880 --> 00:41:31,840 Zer itxaron dezakete? Zer irakasbide ematen diezu? 396 00:41:32,840 --> 00:41:34,600 Itxaropenak han daude... 397 00:41:36,960 --> 00:41:40,080 Euren karmari jarritu behar diote biek. 398 00:41:40,720 --> 00:41:45,600 Zer iritzi duzu homosexualitateaz eta gay eta lesbianen harremanez? 399 00:41:46,080 --> 00:41:48,800 Ez gaude horretan pentsatzeko prest. 400 00:41:49,520 --> 00:41:51,680 - Ez al da garrantzitsua? - Ez. 401 00:41:52,720 --> 00:41:54,720 Mendebaldeko kulturaren parte da... 402 00:41:55,160 --> 00:42:01,520 Jainkoak dena ematen digu. Hura beti dago gurekin. 403 00:42:02,160 --> 00:42:03,960 Hori bizitzaren parte da. 404 00:42:04,200 --> 00:42:06,160 Baina ez Indiako kultur-bizitzaren parte! 405 00:42:08,360 --> 00:42:12,000 Etsita sentitzen naiz kultur-jarduera dela esaten dutenean. 406 00:42:12,280 --> 00:42:13,680 Hori ez da nire kultura! 407 00:42:13,960 --> 00:42:16,760 Ni afrikarra naiz, Somaliakoa, nire kultura maite dut. 408 00:42:17,040 --> 00:42:19,960 Mutilazioa ez da nire kultura, aldarrikatzeari uko egiten diot. 409 00:42:24,560 --> 00:42:26,320 Londreseko diasporak, 410 00:42:26,600 --> 00:42:29,360 somaliarrek, nigeriarrek edo Sierra Leonakoek, 411 00:42:29,600 --> 00:42:32,200 horiek oraindik praktikatzen dute mutilazioa. 412 00:42:38,680 --> 00:42:42,000 Erbestean bizi direnek tradizioei eutsi nahi diete. 413 00:42:44,840 --> 00:42:49,480 Batez ere neskei dagokienez. Horietako bat da ablazioa. 414 00:42:58,320 --> 00:43:02,200 Neska somaliarren % 97-k jasan zuten. 415 00:43:06,600 --> 00:43:10,000 Nik arazoa ulertu nahi nuen, neure ama maite dudalako. 416 00:43:10,480 --> 00:43:12,320 Terapeuta gisa lan egiten hasita, 417 00:43:12,560 --> 00:43:18,240 nire haserrea gero eta handiagoa zen: "Nola egin ahal izan zuten?" 418 00:43:18,520 --> 00:43:20,480 Nik alaba bat dudanez... 419 00:43:26,680 --> 00:43:29,440 Lehenengoz entzun nionean jabetu nintzen... 420 00:43:29,760 --> 00:43:32,640 ohitura horren beste biktima bat zela. 421 00:43:34,720 --> 00:43:37,280 Eta konturatu nintzen buru-jatea zela. 422 00:43:37,520 --> 00:43:40,520 Amari ideia hori irakatsi zioten, eta amonari ere bai. 423 00:43:40,800 --> 00:43:44,240 Esaten zieten: Ama ona izateko hauxe da egin behar duzuna. 424 00:43:47,800 --> 00:43:49,840 Eta gizonengan ere badu eraginik. 425 00:43:50,080 --> 00:43:53,200 "Zu ez zara gizona!" Zure gizontasuna zalantzan jarriko dute... 426 00:43:53,480 --> 00:43:57,880 mutilazioa jasan ez duen emakume batekin ezkontzen bazara. 427 00:44:06,440 --> 00:44:08,680 Erlijio askok erabiltzen dute. 428 00:44:09,280 --> 00:44:11,840 Luburu santuek ez dute aipatzen emakumeen genitalen mutilazioa, 429 00:44:12,920 --> 00:44:15,520 faraoien garaian du jatorria. 430 00:44:21,560 --> 00:44:24,640 Liburuak gizaseme misoginoek aukeratu zituzten, 431 00:44:24,920 --> 00:44:27,160 eta euren nahierara interpretatu zituzten. 432 00:44:27,440 --> 00:44:30,080 Emakumeak, beraz, ez ziren izaki sexualak, 433 00:44:30,360 --> 00:44:33,000 baizik eta familiaren ohorearen eramaileak. 434 00:44:37,080 --> 00:44:42,280 Haien sexualitatea erlijioaren aitzakia pean kontrolatu dute. 435 00:44:46,400 --> 00:44:49,800 "Gizonek aginpidea dute emakumeen gainean," 436 00:44:50,120 --> 00:44:54,640 "batez ere manugaitzak direnen gainean." 437 00:44:54,960 --> 00:44:56,960 Korana, 4:34 Surah 438 00:44:59,680 --> 00:45:03,720 Patriarkatua praktikatzen dute, erlijio unibertsala dena, bestalde. 439 00:45:06,280 --> 00:45:09,560 Gorroto dut "ezkontzazko bortxaketa" esapidea. 440 00:45:09,840 --> 00:45:13,320 Ez dago etxeko indarkeriarik, indarkeria ez da etxekotzen. 441 00:45:13,560 --> 00:45:15,520 Indarkeria da eta kito! 442 00:45:15,800 --> 00:45:19,560 Eta adingabeekin ezkontzea pedofilia legeztatzea da! 443 00:45:19,960 --> 00:45:22,120 Esan ditzagun gauzak diren bezala. 444 00:45:22,360 --> 00:45:25,120 Mutilazioa umeei eraso sexuala egitea da. 445 00:45:29,600 --> 00:45:31,000 Emakumea izanik, 446 00:45:31,240 --> 00:45:35,240 patriarkatua zalantzan jartzen baduzu eta sexualitatea aipatzen baduzu, 447 00:45:35,480 --> 00:45:37,320 korri zeure bizia salbatzeko! 448 00:45:40,000 --> 00:45:44,040 Hiru aldiz aldatu behar izan nuen etxebizitzaz, nire etxea babestuta dago, 449 00:45:45,400 --> 00:45:46,480 alarmak ipini ditut. 450 00:45:46,760 --> 00:45:48,960 Nire alaba isolatua sentitzen da. 451 00:45:49,440 --> 00:45:54,120 Gogoan dut izan zuen istilu bat. Gizon batek etxeari tu egin... 452 00:45:54,360 --> 00:45:57,360 eta esan zion: "Hau zure ama baino hobea da!" 453 00:45:59,720 --> 00:46:03,560 Beste behin, jende talde bat hurbildu eta aurpegian jo ninduten... 454 00:46:03,800 --> 00:46:06,680 ahoa itxita edukitzeko esaten zidaten bitartean. 455 00:46:18,720 --> 00:46:23,120 Hemengo diseinu polit batekin hasi nintzen. 456 00:46:23,800 --> 00:46:28,040 Gaizki ateratzen zitzaidala ikustean, pixka bat aldatu nuen. 457 00:46:28,880 --> 00:46:32,000 - Hauxe da zure azken bertsioa? - Bai, hauxe da azkena. 458 00:46:32,280 --> 00:46:35,760 Oso harro nago alaba mutilaziotik salbatu dudalako. 459 00:46:37,960 --> 00:46:40,280 Alabak ondo ezagutzen du nire lana. 460 00:46:41,040 --> 00:46:46,440 Badakizu tratatzen ditudan neskek mutilazioa eta abusuak jasan dituztela. 461 00:46:46,720 --> 00:46:50,240 Bai, eta latza da, baina ez naiz deseroso sentitzen. 462 00:46:50,480 --> 00:46:53,560 Ez zaitu deseroso sentiarazten halako gauzak entzuteak? 463 00:46:56,040 --> 00:47:00,360 Gaur egun ere biologia liburuetan klitoria ez da organo gisa azaltzen. 464 00:47:00,840 --> 00:47:02,840 Lotsaren organoa! 465 00:47:03,120 --> 00:47:05,800 Ez dizute esaten emakume izanik... 466 00:47:06,080 --> 00:47:09,440 baduzula gorputzean plazera emateko soilik den organo bat. 467 00:47:14,560 --> 00:47:19,280 A ze eskandalua izango litzatekeen gizonei zakila moztuko bagenie! 468 00:47:19,560 --> 00:47:22,000 Orduan ez litzateke Iraken gerrarik izango, 469 00:47:22,280 --> 00:47:25,920 diru guztia genitalak salbatzeko erabiliko zuten eta. 470 00:47:26,440 --> 00:47:30,080 Eztabaida beti izan da gizonek zirkunsizioa jasaten dutela. 471 00:47:30,360 --> 00:47:31,880 Ni horren aurka ere banago. 472 00:47:32,160 --> 00:47:36,600 Oker dago. Umeen genitalak manipulatzea txarto dago. 473 00:47:36,840 --> 00:47:37,840 Eta kito. 474 00:47:38,240 --> 00:47:40,720 Baina ezin dira gauza biak parean jarri! 475 00:47:41,000 --> 00:47:43,600 Parean jartzeko, zakila moztu beharko liekete. 476 00:47:54,360 --> 00:47:57,480 Tira, has dadila desfilea! 477 00:48:04,040 --> 00:48:08,960 Gero eta jende gehiago dator sintoismora ugalkortasuna ospatzera. 478 00:48:12,720 --> 00:48:16,680 Palioa alua gurtzeko egin izan balitz, 479 00:48:17,240 --> 00:48:20,640 zarata ez litzateke berdina izango. 480 00:48:29,760 --> 00:48:33,160 Gaur egun, oraindik ere emakumeak ezin dira igo sumoko ring batera, 481 00:48:33,400 --> 00:48:35,440 ezin dira sushiko txefak izan, 482 00:48:35,720 --> 00:48:38,800 eta ezin dira "mendi sakratuetara" igo. 483 00:48:45,760 --> 00:48:48,560 Budismoa Japoniatik Txinara iritsi zenean, 484 00:48:48,800 --> 00:48:51,200 emakumeen gorputza satanizatu zuten. 485 00:48:51,480 --> 00:48:56,240 Emakumeak ezin ziren goiargituak izan, gorputz lohia zutelako. 486 00:49:01,400 --> 00:49:05,480 "Emakumeak jeloskorrak eta aiurri txarrekoak dira definizioz." 487 00:49:05,760 --> 00:49:08,120 "haien gorputzak bekaturako dira," 488 00:49:08,360 --> 00:49:12,440 "horregatik betiereko tormentua jasan beharko dute infernuan." 489 00:49:12,680 --> 00:49:13,680 Buddhist Ketsubon kyô Sûtra, 4. bolumena, § 87, Dai Nihon zoku zôkyô 490 00:49:23,960 --> 00:49:26,280 Zakila gurtzea onartuta dago, 491 00:49:26,560 --> 00:49:30,280 baina ni auzipetu egiten naute alua arte bihurtzeagatik. 492 00:49:37,120 --> 00:49:38,920 Ez da bidezkoa. 493 00:49:39,200 --> 00:49:41,400 Eta dena gure aluengatik! 494 00:49:44,280 --> 00:49:46,800 TOKIOKO AUZITEGI ZIBILA 495 00:49:52,480 --> 00:49:54,560 3D inpresioko istorio bat: 496 00:49:54,800 --> 00:49:56,600 Tokion artista bat atxilotu dute... 497 00:49:56,880 --> 00:49:59,200 bere aluaren irudia inprimatzeagatik. 498 00:49:59,560 --> 00:50:02,400 Aluaz hitz egitea tabua da. 499 00:50:02,920 --> 00:50:04,920 Ez dut horretaz hitz egingo, lotsagatik. 500 00:50:05,200 --> 00:50:10,200 Rokudenashiko-k aldarrikatzen du aluak ez direla lizunak. 501 00:50:10,760 --> 00:50:13,200 Emakume hau lizuna al da? 502 00:50:15,160 --> 00:50:18,080 Japoniar agintariek baietz uste dute. 503 00:50:22,480 --> 00:50:26,480 Gaur auzitegian deklaratu behar izan dut. 504 00:50:26,720 --> 00:50:30,480 Oso presionatuta nengoen, 505 00:50:31,120 --> 00:50:34,440 urduri sentitzen nintzen. 506 00:50:35,800 --> 00:50:41,120 Nire izaerak berak eramaten nau gauza bitxi edo bereziak ikertzera. 507 00:50:41,720 --> 00:50:44,160 Eta Japonian halako asko daude. 508 00:50:44,400 --> 00:50:48,400 Bat da emakumeen sexu-organoen aurrean dugun jarrera. 509 00:51:11,080 --> 00:51:16,280 3D inprimaketa lizunak zabaltzeagatik atxilotutako lehen artista naiz, 510 00:51:16,840 --> 00:51:20,480 eta bi urteko kartzela zigorra ezarri diezadakete. 511 00:51:23,080 --> 00:51:27,320 Japonian, lege moralak ez dira aldatu hamarkadetan. 512 00:51:29,560 --> 00:51:31,960 Errudun jotzen banaute, hauxe bakarrik esango dut: 513 00:51:32,920 --> 00:51:36,240 Hau da hau eskandalua XXI. mendeko Japoniarentzat! 514 00:51:42,880 --> 00:51:44,840 TOKIOKO UNIBERTSITATEA 515 00:51:45,120 --> 00:51:47,400 Rok, Rok, Rokudenashiko! 516 00:51:49,800 --> 00:51:52,480 Rok, Rok, a ze neskatila zoroa! 517 00:51:55,080 --> 00:51:57,920 Gaur, auzitegian deklaratzen ari nintzenean, 518 00:51:58,680 --> 00:52:01,280 Mike Scott rock abeslari irlandarrak... 519 00:52:01,520 --> 00:52:04,200 kantu bat bidali dit nire borroka babesteko. 520 00:52:05,920 --> 00:52:10,600 Nire aluaren beste 3D bat egin nuen, are handiagoa, 521 00:52:10,880 --> 00:52:15,160 txalupa bat egiteko eta itsasoratzeko. 522 00:52:16,360 --> 00:52:20,560 Internet-en partekatu nuen nire 3D-ko aluaren informazioa, 523 00:52:20,840 --> 00:52:24,680 nahi duenak arte-objektu gisa erabil zezan. 524 00:52:29,160 --> 00:52:32,160 Edozeinek sor dezake arte baginal digitala, 525 00:52:32,680 --> 00:52:36,800 izan app bat, zein auto bat edo eraikin bat. 526 00:52:40,360 --> 00:52:43,560 Eta nik atxiloketari buruzko manga bat egin dut, 527 00:52:44,560 --> 00:52:47,000 oraintsu argitaratu dena. 528 00:53:15,880 --> 00:53:19,920 Komunitate hasidikoa utzi eta gero idatzi nuen istorioa. 529 00:53:20,800 --> 00:53:23,200 Horrek eman zidan, behingoagatik, 530 00:53:23,480 --> 00:53:26,600 nire bizitza neure eskuetan hartzeko aukera. 531 00:53:29,720 --> 00:53:34,200 Arlo sozial eta politikoan ekarpen are handiagoa egin zidan liburuak: 532 00:53:34,480 --> 00:53:35,960 komunitatea utzita... 533 00:53:36,200 --> 00:53:39,960 semearen zaintzari eusten zion lehen emakumea izan nintzen. 534 00:53:51,360 --> 00:53:55,680 Nire burua pertsonaia publiko bihurtzeko idatzi nuen liburua. 535 00:53:56,880 --> 00:54:00,840 Hala, indar nahikoa bilduko nukeen komunitatearen aurka egin... 536 00:54:01,120 --> 00:54:03,200 eta semea kentzea eragozteko. 537 00:54:03,560 --> 00:54:06,960 Deborah Feldman naiz, "Ez-ortodoxoa" liburuaren idazlea. 538 00:54:07,200 --> 00:54:08,480 Jarraitu zeure bideari! 539 00:54:09,960 --> 00:54:13,200 Komunitateari ez zaio gustatzen arreta erakartzea, 540 00:54:13,480 --> 00:54:16,560 ezta bere ohiturak komunikabideetan agertzea. 541 00:54:16,840 --> 00:54:21,280 Beraz, horretan hasi nintzenean berehala utzi ninduten bakean. 542 00:54:21,680 --> 00:54:24,080 Ez nengoen prest sexu harremanak izateko. 543 00:54:24,520 --> 00:54:27,720 Gorputzak, gogoak eta bihotzak ezetz esaten zidaten. 544 00:54:27,960 --> 00:54:31,880 Lehenengo oso gauza bitxia esaten banengo bezala sentitu nintzen, 545 00:54:32,160 --> 00:54:34,760 denak ahozabalik zeuden eta. Baina gero... 546 00:54:36,440 --> 00:54:38,160 gero txalotu egin ninduten. 547 00:54:45,200 --> 00:54:49,720 Inoiz ez nituen izan amerikar gehienek dituzten eskubideak. 548 00:54:51,080 --> 00:54:54,560 Estatu Batuek erabakia baitzuten, ni jaio aurretik ere, 549 00:54:54,840 --> 00:54:58,280 nire komunitateko emakumeek ez zutela babesik merezi, 550 00:54:58,520 --> 00:55:03,520 ezta beste amerikarrek zituzten eskubide konstituzional berdinak ere. 551 00:55:03,760 --> 00:55:06,120 Eta zergatik? Nire kulturagatik. 552 00:55:10,840 --> 00:55:13,480 Berlinera etortzea erabaki nuen, 553 00:55:14,760 --> 00:55:18,840 ea bertan lortzen nuen azkenean nire bizitza bideratzea. 554 00:55:28,520 --> 00:55:33,640 Eliza katolikoaren izenean egin duten guztiaz jabetu nintzenean, 555 00:55:34,040 --> 00:55:37,800 eta batez ere bertako arduradunek nola jokatu duten ikusita, 556 00:55:38,080 --> 00:55:40,320 komunitatea uztea erabaki nuen. 557 00:55:43,160 --> 00:55:47,320 Barruan bost urte egin ondoren eman zidaten ikasteko baimena. 558 00:55:50,280 --> 00:55:52,760 Horrexek eman zidan aukera... 559 00:55:53,760 --> 00:55:55,720 independentea izateko. 560 00:55:55,960 --> 00:55:58,640 Eta horregatik libre joan naiteke. 561 00:56:03,400 --> 00:56:05,520 Poliziaren txostenean... 562 00:56:05,800 --> 00:56:10,320 xehetasun deseroso eta gogorrak eman behar izan nituen. 563 00:56:10,800 --> 00:56:14,520 Orduan ofizial batek esan zidan: "Hau ez dago ondo," 564 00:56:14,800 --> 00:56:19,560 "Burkhart-ek ez zuen indarkeria erabili arma bat balitz bezala." 565 00:56:20,640 --> 00:56:24,200 Harrigarriro, komunitatean ordura arte jasandakoak, 566 00:56:24,560 --> 00:56:29,720 nortasuna erabat ezeztatzea eta haien menpeko bihurtzea... 567 00:56:30,000 --> 00:56:35,840 ez ziren garrantzizkoak legearentzat, eta kasua ixtea erabaki zuten. 568 00:56:36,240 --> 00:56:38,760 Oso gogorra izan zen niretzat. 569 00:56:41,280 --> 00:56:46,200 Zorionez, irakasle bat topatu nuen, zuzenbide kanonikoan aditua zena. 570 00:56:46,840 --> 00:56:49,400 Eta hura izan zen nire makulua. 571 00:56:51,480 --> 00:56:56,560 Aita santuak Das Werk-en gertatutakoa jakin izan balu, esku hartuko zukeen. 572 00:56:57,080 --> 00:57:01,400 Ez zen denbora asko igaro Erromako erantzuna jaso genuenerako. 573 00:57:01,640 --> 00:57:04,120 Bisita apostoliko bat agindu ziguten. 574 00:57:10,200 --> 00:57:12,120 Oraindik ez da iritsi, 575 00:57:12,360 --> 00:57:14,760 eta ez dago ikerketaren berririk. 576 00:57:15,000 --> 00:57:18,120 Kongregazioak ez du inoiz azalpenik eman. 577 00:57:19,240 --> 00:57:23,280 Bortxatu ninduen apaizak jardunean segitzen du. 578 00:57:24,600 --> 00:57:28,040 Behin aitortza egitean eraso zidan beste apaiz bat... 579 00:57:28,320 --> 00:57:31,440 oraindik Fedearen Kongregazioko goi arduraduna da. 580 00:57:31,680 --> 00:57:34,040 Bertan jarraitzen dute denek. 581 00:57:34,920 --> 00:57:38,320 Bigarren gutun bat bidali nion aita Frantziskori. 582 00:57:39,000 --> 00:57:41,240 Baina ez nuen erantzunik jaso. 583 00:57:41,880 --> 00:57:43,760 Ez zen ezertxo ere aldatu. 584 00:57:51,600 --> 00:57:55,000 Horrek bultzatu ninduen salaketa publikoa egitera. 585 00:58:03,600 --> 00:58:08,440 - Abortuaren artikulua online dago? - Bihar igoko dut. 586 00:58:09,640 --> 00:58:14,000 Orgasmo mota guztiak ezagutu behar dituzte gizon eta emakumeek. 587 00:58:14,280 --> 00:58:17,680 - Zuk ezagutzen dituzu, ezta? - Gizonena erraza da... 588 00:58:18,160 --> 00:58:21,800 Zoriontasuneko bi minutu eta kito! 589 00:58:23,800 --> 00:58:26,280 Orgasmo azkarrak dira gizonenak. 590 00:58:27,760 --> 00:58:31,120 Emakumeei ere orgasmoak gustatzen zaizkie, 591 00:58:31,600 --> 00:58:33,040 gizonei bezalaxe. 592 00:58:33,320 --> 00:58:35,200 Hori da oinarria. 593 00:58:35,800 --> 00:58:37,520 Ezin duzu zuzenago esan? 594 00:58:37,800 --> 00:58:40,840 Emakumeek orgasmoak nahi dituzte, eta gizonek... 595 00:58:41,120 --> 00:58:44,760 - "Edozer egingo lukete ematearren"? - Hori ez da egia. 596 00:58:45,040 --> 00:58:47,600 - Gizon guztiak ez dira gauza. - Seguru? 597 00:58:47,840 --> 00:58:50,160 Bai horixe. Beharbada zu bai, baina... 598 00:58:56,800 --> 00:58:59,160 "Emakumeek orgasmoak izan nahi dituzte," 599 00:58:59,520 --> 00:59:01,080 "bat baino gehiago". 600 00:59:01,880 --> 00:59:03,360 Etenpuntuak. 601 00:59:06,080 --> 00:59:08,600 Eta ez ahaztu klitoria! 602 00:59:09,520 --> 00:59:13,400 Behin prest dagoenean, ur sakonagoetan sar zaitezke. 603 00:59:27,400 --> 00:59:32,120 Emakume japoniar asko euren plazeraz lotsatzen dira. 604 00:59:32,600 --> 00:59:35,640 Existituko ez balitz bezala egiten dute! 605 00:59:49,040 --> 00:59:54,800 Eta gizonentzat emakumeen gorputza sexu-jostailua baino ez da. 606 01:00:02,800 --> 01:00:07,680 Film porno gehienetan emakumeak objektu hutsak dira. 607 01:00:12,840 --> 01:00:17,320 Porno gogorrak arrakasta handia du. 608 01:00:17,880 --> 01:00:21,720 Gizonek uste dute aluak ez duela sentikortasunik. 609 01:00:21,960 --> 01:00:24,920 Eta hori benetan beldurgarria da. 610 01:00:27,400 --> 01:00:31,800 Hara! Hau masturbatzeko zulo bat da. 611 01:00:33,760 --> 01:00:35,680 Jende askok ez du ulertzen... 612 01:00:35,920 --> 01:00:40,320 nola baimentzen diren halako gauzak eta nire artea, berriz, debekatzen. 613 01:00:40,560 --> 01:00:43,000 Nire lana lizuna dela esatea ere! 614 01:00:43,320 --> 01:00:45,280 Hau ipurtzuloa da, ezta? 615 01:00:54,760 --> 01:00:57,400 Eszena porno batzuetan... 616 01:00:57,640 --> 01:01:01,880 hatzak baginan sartu eta honela igurzten dute. 617 01:01:02,200 --> 01:01:03,800 Bortizki. 618 01:01:04,600 --> 01:01:08,920 Horrek min handia ematen du, hala kontatu zidaten antzezleek. 619 01:01:09,200 --> 01:01:11,440 Oso desatsegina omen da, 620 01:01:11,880 --> 01:01:15,080 baina gustatzen zaielako plantak egiten dituzte. 621 01:01:15,320 --> 01:01:18,520 Gero, gure gizonek hori ikusten dutenean... 622 01:01:18,840 --> 01:01:21,640 emakumeoi gustatzen zaigula sinesten dute. 623 01:01:21,880 --> 01:01:23,680 Baina astakeria hutsa da. 624 01:01:38,320 --> 01:01:41,360 Film pornoetako neska gazteek... 625 01:01:41,960 --> 01:01:44,360 despistatu itxura izaten dute, 626 01:01:44,960 --> 01:01:46,960 xaloak eta errugabeak dirudite. 627 01:01:47,240 --> 01:01:51,560 Gizonek eskatzen dieten guztia egiten dute. 628 01:01:53,640 --> 01:01:56,360 Halaxe irudikatzen dituzte emakumeak, 629 01:01:56,600 --> 01:01:59,040 edo bestela, sexualki oso erasokorrak. 630 01:01:59,320 --> 01:02:01,640 Bi mutur horiek baino ez daude. 631 01:02:15,320 --> 01:02:19,720 Japonian dena onartzen da, baita haurrentzako istorio pornoak ere, 632 01:02:19,960 --> 01:02:22,240 non neskatoak bortxatzen dituzten. 633 01:02:24,640 --> 01:02:28,760 Gizonen fantasiak betetzen irudikatzen gaituzte emakumeak. 634 01:02:32,200 --> 01:02:36,640 Emakumeek sexu harremanaz gozatzen ez badute, 635 01:02:36,920 --> 01:02:41,120 bikotekideari ezer esan ordez, orgasmoa simulatzen dute. 636 01:02:41,400 --> 01:02:44,720 Min ematen badie ere, ez diote txintik esango. 637 01:02:49,720 --> 01:02:52,600 Sexuaz gozatzeko ideia bera zail egiten zaie. 638 01:02:53,280 --> 01:02:57,680 Emakume askok ezin dute gozatu beren gorputzak gorroto dituztelako. 639 01:02:57,960 --> 01:03:01,000 Artega eta urduri jartzen dira, eta ezin, ba, gozatu. 640 01:03:01,400 --> 01:03:04,960 Orgasmo faltsuak dituzten emakumeak? Ene Jainkoa! 641 01:03:05,240 --> 01:03:07,960 Horiek abesbatza osatzen dute mundu osoan! 642 01:03:08,240 --> 01:03:09,240 Oihu hori... 643 01:03:10,480 --> 01:03:12,320 itxura egiteko baino ez da. 644 01:03:12,560 --> 01:03:14,960 Orgasmora irits litezke, baina ez. 645 01:03:21,000 --> 01:03:23,800 Gure gorputzak hain luzez kontrolatuak izan dira, 646 01:03:24,040 --> 01:03:26,440 jada ez baitakigu zer goza dezakegun ere. 647 01:03:28,600 --> 01:03:31,680 Berriz sentitu behar dugu gorputz hau geurea dela. 648 01:03:31,920 --> 01:03:36,080 Bizi garen gizarte honetan gure gorputzak inoren eskuetan daude. 649 01:03:36,360 --> 01:03:39,480 Gure bularrek nolakoak izan behar duten esaten digute. 650 01:03:39,920 --> 01:03:43,400 Aluko ebakuntzak modan daude kirurgia estetikoan. 651 01:03:46,440 --> 01:03:49,520 Emakumeen gorputza eta genitalak... 652 01:03:49,760 --> 01:03:54,120 gizonen nahien arabera moldatuak eta egokituak dira. 653 01:03:54,560 --> 01:03:56,120 Arazo globala da. 654 01:04:25,520 --> 01:04:27,200 "The Girl Generation"... 655 01:04:27,480 --> 01:04:31,400 Afrikako hamar herrialdetan mutilazioarekin amaitzeko programa da. 656 01:04:31,680 --> 01:04:33,960 Nik hasieratik egin nuen bat programarekin. 657 01:04:34,240 --> 01:04:37,000 Terapeuta gisa haiekin egiten dudan lana... 658 01:04:37,240 --> 01:04:40,160 ez da soilik euren sexualitatea aldarrikatzea, 659 01:04:40,400 --> 01:04:43,160 baita euren gorputzak berreskuratzea ere. 660 01:04:43,400 --> 01:04:44,400 Ongi etorri! 661 01:04:44,680 --> 01:04:48,200 Fatouma giza eskubideen aldeko abokatu ospetsua da. 662 01:04:48,480 --> 01:04:52,000 Saioa guztiontzat inspiragarria izatea nahi nuke, 663 01:04:52,240 --> 01:04:54,400 eta elkarrekin zerbait ikastea. 664 01:04:54,640 --> 01:04:57,840 Nire aliatuak beste emakumeok zarete. Ahizpak gara. 665 01:04:59,640 --> 01:05:03,120 Zer garrantzi dute ablazioak eta birjintasunak... 666 01:05:03,400 --> 01:05:06,600 Erresuma Batuko komunitateetako gazteentzat? 667 01:05:06,880 --> 01:05:09,200 Sexua ezkondu aurretik? Inola ere ez! 668 01:05:11,440 --> 01:05:14,800 Emaztegaiak birjina izan behar du. 669 01:05:15,080 --> 01:05:17,720 Mutilazioak baretu egiten ditu. 670 01:05:18,160 --> 01:05:21,720 Lehenengo zer galduko den ulertarazi behar zaie. 671 01:05:21,920 --> 01:05:23,040 57 EMAKUME 672 01:05:23,280 --> 01:05:25,240 Hau "Aluen horma handia" da. 673 01:05:27,280 --> 01:05:31,360 Honen helburua da denak ezberdinak garela erakustea. 674 01:05:31,920 --> 01:05:33,880 Hurbildu, nahi baduzue. 675 01:05:34,320 --> 01:05:36,120 Ez? Zer ba? 676 01:05:37,080 --> 01:05:39,880 Urrun geratu nahi duzue? Lotsatu egiten zarete? 677 01:05:40,160 --> 01:05:44,000 Lehenik eta behin, 1 motako ablazioa nolakoa den erakutsiko dizuet. 678 01:05:44,320 --> 01:05:48,320 Hara, hauxe da klitoria, eta hau, klitoriaren estalkia. 679 01:05:49,440 --> 01:05:52,960 Ziztada bat eta odola jariatzen hasten da. 680 01:05:53,560 --> 01:05:57,680 1 motako ablazioan hau guztia... 681 01:05:58,000 --> 01:05:59,720 mozten da. 682 01:06:02,400 --> 01:06:07,440 Ablazioa jasan duten emakumeek ezin dute plazerik sentitu, 683 01:06:07,760 --> 01:06:10,960 gorputz zati hori traumatizatuta geratzen baita. 684 01:06:11,200 --> 01:06:14,600 Orain, 3 motako ablazioa nola egiten den esango dizuet. 685 01:06:14,840 --> 01:06:16,960 Hau guztia mozten da. 686 01:06:17,520 --> 01:06:19,440 - Ikusten? Hau guztia. - Dena? 687 01:06:19,720 --> 01:06:22,000 Bai. Ezpain txikiak moztuta. 688 01:06:22,240 --> 01:06:24,720 Ondoren, ezpain handiak. 689 01:06:25,200 --> 01:06:26,920 - Zer? - Horixe. 690 01:06:28,920 --> 01:06:34,680 Gero, orratza eta haria hartu eta hau guztia josten da... 691 01:06:35,880 --> 01:06:37,960 ia dena itxi arte. 692 01:06:38,440 --> 01:06:40,840 Zulo txiki bat baino ez da uzten. 693 01:06:41,160 --> 01:06:42,760 Hori torturatzea da. 694 01:06:43,040 --> 01:06:45,000 Zur eta lur gelditu dira. 695 01:06:45,280 --> 01:06:48,960 Mutilazioaren irudiak erakutsi dizkiet, eta haren ondorioak. 696 01:06:49,240 --> 01:06:51,960 - Umeak baino ez dira eta! - Ume txikiak. 697 01:06:52,800 --> 01:06:54,280 Bai, hala da. 698 01:06:55,320 --> 01:06:57,440 Horra 3 motako ablazioa. 699 01:06:58,560 --> 01:06:59,600 Bai latza! 700 01:07:00,400 --> 01:07:03,840 Eta benetako pertsona bat da, oraindik hala bizi dena. 701 01:07:04,800 --> 01:07:06,120 Ez da bidezkoa. 702 01:07:07,680 --> 01:07:08,800 Erokeria hutsa! 703 01:07:11,960 --> 01:07:13,320 Zergatik egiten dugu? 704 01:07:13,840 --> 01:07:17,440 Zergatik egiten dute hori gure nagusiek? Ezin da aurka egin? 705 01:07:17,720 --> 01:07:20,360 Lehen aldia da hori ikusten dudana, eta... 706 01:07:21,080 --> 01:07:23,120 dagoeneko kontra nago. 707 01:07:24,760 --> 01:07:26,600 Argia piztuko du norbaitek? 708 01:07:30,440 --> 01:07:32,320 Zerbait esan nahi duzue? 709 01:07:32,600 --> 01:07:37,000 Neure lehengusinez akordatu naiz, haiei ere egin zieten eta. 710 01:07:37,760 --> 01:07:38,760 Lasai. 711 01:07:38,960 --> 01:07:41,520 Nire familiako gizon bakarra naiz. 712 01:07:42,560 --> 01:07:45,640 Eta hau ikusteak lur jota utzi nau. 713 01:07:46,440 --> 01:07:50,000 Baina ona da hitz egitea eta barruan daukaguna ateratzea. 714 01:07:50,280 --> 01:07:53,240 Barruan gordeta uzten baduzu, hil egiten zaitu. 715 01:07:53,480 --> 01:07:55,440 Ona da nola sentitzen garen esatea. 716 01:07:55,720 --> 01:07:59,280 Nik ez nuen adorerik izan neure buruari begiratzeko. 717 01:08:00,520 --> 01:08:04,400 Mutilatua izan nintzen, baina ez nuen indarrik izan zauria ikusteko. 718 01:08:04,680 --> 01:08:06,920 Erakutsi diguzuna benetan latza da. 719 01:08:07,160 --> 01:08:10,520 Loretxoak marrazten ibili naiz, ez nuen gehiago ikusi nahi. 720 01:08:11,320 --> 01:08:13,480 Hiru urteko alaba bat dut. 721 01:08:14,080 --> 01:08:15,680 Hari ez diote ezer moztuko! 722 01:08:16,000 --> 01:08:20,560 Estereotipo guztiak betetzen ditut: musulmana naiz, beloa janzten dut... 723 01:08:20,880 --> 01:08:24,200 Baina, nola alda ditzakegu buruan dituzten ideia horiek? 724 01:08:24,360 --> 01:08:25,840 Horixe da nire borroka. 725 01:08:26,880 --> 01:08:29,520 Alaba izan da nire egiteko honen pizgarria. 726 01:08:29,760 --> 01:08:33,040 Hura babestea izan dut beti gogoan. 727 01:08:41,720 --> 01:08:42,760 Barkatu. 728 01:08:43,200 --> 01:08:45,280 Batzuetan gainezka egiten dit... 729 01:08:46,960 --> 01:08:50,200 Izan ere, ez baita erraza neskatoak babestea. 730 01:08:50,680 --> 01:08:53,000 Zuek badakizue ez dela egiteko erraza. 731 01:08:53,800 --> 01:08:55,920 Etzarazi eta gogor heltzen diete, 732 01:08:56,280 --> 01:08:59,600 hankak zabaldu, eta aiztoarekin mutilatu egiten dituzte. 733 01:09:01,400 --> 01:09:02,880 Sinesgaitza da. 734 01:09:03,400 --> 01:09:05,240 Azken hiru asteetan... 735 01:09:05,640 --> 01:09:08,280 nekatuta nabil, pixka bat... 736 01:09:30,200 --> 01:09:34,480 Jendeari oker egiten dutela azaltzen jarraitu behar dut, baina... 737 01:09:35,080 --> 01:09:37,560 nekatuta nago, akituta! 738 01:10:09,040 --> 01:10:12,360 Adostasunaz jarduten dugu, elkarrekiko errespetuaz. 739 01:10:12,800 --> 01:10:16,400 Eta emakumeek eta neskatoek eskubide berdinak dituztela. 740 01:10:24,080 --> 01:10:28,040 Gauza bat argi dago: jende gazteak sexuaz galdetzen du, 741 01:10:28,760 --> 01:10:32,840 eta sarean aurkitzen dituen erantzun bakarrak pornografia dira. 742 01:10:35,800 --> 01:10:38,160 Horrek genero arazo gehiago dakartza, 743 01:10:38,440 --> 01:10:42,520 eta zailtasunak harremanetan errespetua eta onarpena kudeatzeko. 744 01:10:42,760 --> 01:10:45,960 Halakorik ez baita agertzen film porno gehienetan. 745 01:10:50,960 --> 01:10:54,040 Delhin, bortxatzaile taldeekin gertatu zena... 746 01:10:54,680 --> 01:10:58,040 Halakoak sarri ere sarri gertatzen dira. 747 01:10:59,920 --> 01:11:04,000 Egunero bortxatzen dituzte emakumeak eta neskatoak. 748 01:11:16,280 --> 01:11:19,840 Gazteak, Vithika naiz, "Maitasunak axola dio"-ko nagusia. 749 01:11:20,120 --> 01:11:22,120 Biziki eskertu nahi dizuet... 750 01:11:22,360 --> 01:11:26,760 hau guztia prestatzen eta antolatzen egin duzuen lan izugarria. 751 01:11:27,160 --> 01:11:31,280 Har ezazue besarkada bero bat "Maitasunak axola dio"-ren partetik. 752 01:11:31,520 --> 01:11:32,880 Zoragarria izan da. 753 01:11:36,080 --> 01:11:38,400 Zatozte gure antzezpena ikustera! 754 01:11:40,960 --> 01:11:42,280 Adi zu! 755 01:11:45,360 --> 01:11:48,480 Tximeleta hegan joan da, autobusa hartu du. 756 01:11:48,720 --> 01:11:50,760 Gizonak diotso: "Zatoz nirekin". 757 01:11:51,120 --> 01:11:54,120 Tximeletak erantzun: "Zoaz, gizon gaiztoa". 758 01:11:54,400 --> 01:11:56,200 "Alde, gaizto hori!" 759 01:12:00,520 --> 01:12:03,000 Ikusi duzue? 760 01:12:04,720 --> 01:12:07,440 Egunero agertzen da albistegietan. 761 01:12:07,680 --> 01:12:10,800 Egunkarietan irakurtzen duzue, baina ezer ez da aldatzen. 762 01:12:13,520 --> 01:12:14,680 Nahikoa da! 763 01:12:15,240 --> 01:12:17,360 Amai dezagun drama honekin! 764 01:12:17,840 --> 01:12:19,880 Zer ateratzen duzu honetatik? 765 01:12:20,400 --> 01:12:23,800 Non arraio zaude laguntza eske oihukatzen dugunean? 766 01:12:24,520 --> 01:12:27,160 Atzean utzi zuten, lurrean erdi biluzik. 767 01:12:27,440 --> 01:12:31,440 Eta zu hor gelditzen zara, begira, ikuskizun bat balitz bezala! 768 01:12:33,040 --> 01:12:36,840 Gure garrasiak entzungo al dituzte bortxatzaileek? 769 01:12:37,880 --> 01:12:41,960 Zuk ere aurka egingo diezu? Baduzu ausardiarik horretarako? 770 01:12:42,680 --> 01:12:45,240 Ikusten duzu, baina ez duzu ezer egiten. 771 01:12:45,480 --> 01:12:47,880 Pentsatzen duzu, baina ez duzu esaten. 772 01:12:48,120 --> 01:12:51,200 Agertu egiten zara, baina ez duzu argi erakusten. 773 01:12:51,600 --> 01:12:54,680 Ez ezazu beldurrik izan, egizu zerbait! 774 01:12:54,960 --> 01:12:57,440 Ez izan beldurrik, egin zerbait! 775 01:13:33,640 --> 01:13:36,840 Abusuen biktimentzat oso mingarria da... 776 01:13:37,520 --> 01:13:43,520 euren hurbilekoek ez entzutea eta ez sinestea. 777 01:13:44,120 --> 01:13:48,160 Horrek abusuen mina handitu besterik ez du egiten. 778 01:13:48,400 --> 01:13:51,600 Bakarrik sentitzen dira eta babesik gabe. 779 01:13:52,200 --> 01:13:56,720 Nola dakizu eliza ez dela hasieratik, ebanjelioen garaietatik... 780 01:13:57,480 --> 01:14:00,720 jendeaz abusatzeko sistema bat? 781 01:14:01,400 --> 01:14:05,280 Oinarrizko ontasun hori ote da egiazki haren helburua? 782 01:14:05,560 --> 01:14:09,200 Eta nola dakizu inoiz horrelakoa izan ote den ere? 783 01:14:14,040 --> 01:14:17,320 Klaus Mertes Canisius College-ko zuzendaria zen. 784 01:14:17,800 --> 01:14:24,320 Prentsaurrekoan ikastetxeko apaizek egindako abusuen berri emateak... 785 01:14:25,400 --> 01:14:29,480 niri gertatutakoa ulertzen lagundu zidan. 786 01:14:30,720 --> 01:14:35,280 Albistea zabaldu ostean, inork ezin zuen gehiago ezjakinarena egin. 787 01:14:35,560 --> 01:14:40,840 Jabetu nintzen presio publikorik eta kontzientzia sozialik gabe... 788 01:14:41,160 --> 01:14:44,200 elizak ez zuela inoiz ezer aldatuko. 789 01:14:55,000 --> 01:14:57,800 Nire bizipenak liburu batean jaso nituen, 790 01:14:59,200 --> 01:15:01,000 eta ondorioz, 791 01:15:01,280 --> 01:15:05,800 "Das Werk"-ek bere irudi publiko hobengabea galdu zuen. 792 01:15:07,280 --> 01:15:11,840 Adore nahikoa bildu nuen arazo estruktural bat salatzeko, 793 01:15:12,120 --> 01:15:16,680 gutxi batzuei besteengan sekulako boterea ematen ziena. 794 01:15:16,960 --> 01:15:20,320 Beraz, gehienak gutxi haien mendean zeuden erabat. 795 01:15:23,200 --> 01:15:27,560 Negu hartan izan ziren une batzuk kanpoan dena iluna zirudiela... 796 01:15:27,840 --> 01:15:30,840 eta munstroak nire atzetik zetozela. 797 01:15:31,040 --> 01:15:35,480 Baina iraganaren zama eta iluntasuna berriz agertu zirenean... 798 01:15:35,760 --> 01:15:39,040 norbaiten laguntza behar nuela sentitu nuen. 799 01:15:58,360 --> 01:16:02,200 Berlinen ezagutzen nituen mutil gutxietakoa zen Benyamin. 800 01:16:03,520 --> 01:16:06,920 Israelen hazi zen, komunitate hasidiko batean. 801 01:16:07,520 --> 01:16:10,600 Gay-a izanagatik ere, ezkontza itundua onartu zuen, 802 01:16:10,840 --> 01:16:13,280 seme bat izan zuen eta dibortziatu egin zen. 803 01:16:16,440 --> 01:16:19,000 Elkarrekin lan egitea adostu genuen... 804 01:16:19,280 --> 01:16:22,080 feminitatearen ideiak eztabaidatzeko, 805 01:16:22,760 --> 01:16:26,360 eta bi generoen arteko hesiak zalantzan jartzeko. 806 01:16:34,560 --> 01:16:36,680 Badago esamolde bat honela dioena: 807 01:16:36,960 --> 01:16:40,480 "edertasuna da mundu sekularrean ordaindu behar den errenta..." 808 01:16:40,760 --> 01:16:42,920 "emakumeen eremuan existitzearren." 809 01:16:46,480 --> 01:16:49,960 Aurrez femeninoa, erakargarria eta goxoa izan behar duzu... 810 01:16:50,240 --> 01:16:53,680 beste edozertaz hitz egin eta beste ezer lortu baino lehen. 811 01:16:53,960 --> 01:16:56,120 Lehenbizi hori gauzatu behar duzu. 812 01:16:58,520 --> 01:17:01,840 Horixe baita gizonekiko dugun ezberdintasun handi bat: 813 01:17:02,160 --> 01:17:06,680 ez dute pentsatu behar aski ederrak ote diren ezer egin aurretik! 814 01:17:08,120 --> 01:17:11,320 Guk, berriz, sarri galdetzen diogu geure buruari: 815 01:17:11,600 --> 01:17:14,960 "Aski ederra ote naiz bizitza hau merezi izateko?" 816 01:17:17,240 --> 01:17:19,600 Hara! Bai ederra! 817 01:17:20,080 --> 01:17:21,680 Zoragarria! 818 01:17:22,520 --> 01:17:23,920 Tira, lasaitu zaitez. 819 01:17:38,440 --> 01:17:42,320 Bizi garen mundu honek estu hartzen ditu emakumeak, 820 01:17:42,560 --> 01:17:46,000 baina kontrako mezuak igortzen dizkie gizonei. 821 01:17:46,240 --> 01:17:47,440 "Ez, gizona!" 822 01:17:48,760 --> 01:17:52,600 "Ez duzu zertan emakumeak ulertu! Ez diezu plazerik eman behar!" 823 01:17:52,880 --> 01:17:55,000 "Eta laguntzea ere ez da premiazkoa." 824 01:17:55,280 --> 01:17:59,400 Eta hein batean behintzat, denok gara mezu horien biktima. 825 01:18:08,440 --> 01:18:12,040 Ezin ditugu banandu gizon eta emakumeen rolak. 826 01:18:13,840 --> 01:18:15,720 Elkarrengan eragina dute. 827 01:18:32,240 --> 01:18:35,800 - Hauxe da estudioa? - Bai, hemen egin genuen abestia. 828 01:18:38,000 --> 01:18:39,720 Hemen egiten duzue magia, e? 829 01:18:40,240 --> 01:18:43,320 Nola nahastu zara emakumeen kontu honetan? 830 01:18:44,200 --> 01:18:47,400 Gizona naizen aldetik abangoardian joan nahi dut, 831 01:18:47,680 --> 01:18:50,520 eta besteak erakarri, jarrai diezadaten. 832 01:18:51,000 --> 01:18:56,360 Hasieran izan nuen erronkarik handiena massai-a ez izatea izan zen. 833 01:18:57,520 --> 01:19:00,640 Bertokoa izan gabe komunitate batera etortzea... 834 01:19:00,880 --> 01:19:03,400 ablazioarekin amaitzeko, gerra da! 835 01:19:04,000 --> 01:19:07,160 - Lantzaz akabatu nahi izan ninduten. - Ene ama! Lantzaz hil? 836 01:19:07,480 --> 01:19:12,520 Bai. Eta zer eta ez mutilatzeko eskatzen genielako! 837 01:19:13,560 --> 01:19:18,000 Tradizio batzuek, ablazioa esaterako, gure eskubideak urratzen dituzte. 838 01:19:18,320 --> 01:19:22,720 Malkoak barrurantz isurtzen dituzte, errekan igeri dabilen arraina bezala. 839 01:19:23,000 --> 01:19:25,320 Keniako konstituzioa ezkutu bat da, 840 01:19:25,600 --> 01:19:27,920 mutilazioa egin ezker, espetxera zoaz. 841 01:19:28,280 --> 01:19:31,040 Zeuk ezarri dezakezu ezberdintasuna, 842 01:19:31,560 --> 01:19:34,680 mutilazioari ez esanda! 843 01:19:36,520 --> 01:19:37,800 Zuk eta biok... 844 01:19:44,040 --> 01:19:47,280 - Horra gure lagunak. - Eta Keniako bandera erdian. 845 01:19:51,600 --> 01:19:54,440 Hau da norbait datorrenean egiten duzuen errituala? 846 01:19:54,680 --> 01:19:55,680 Bai. 847 01:20:09,560 --> 01:20:12,440 Nirekin flirteatzen dabil? Zer moñoñoa! 848 01:20:19,480 --> 01:20:22,960 Klitoridun emakume batekin harreman sexualak izatea... 849 01:20:23,240 --> 01:20:25,320 esperientzia zoragarria da. 850 01:20:25,600 --> 01:20:29,440 Masai emakumeek ez dute sexuarekin gozatzen. 851 01:20:29,800 --> 01:20:31,920 Eta gizonentzat etsigarria da. 852 01:20:32,480 --> 01:20:35,080 - Eskarmentua duzulako diozu? - Bai. 853 01:20:35,400 --> 01:20:38,000 Baina besteei ere galdetu diezaiekezu. 854 01:20:38,960 --> 01:20:43,480 Masai gizonek diote emakumeek "asali"-a galdu dutela, euren "eztia". 855 01:20:43,960 --> 01:20:47,040 Masai neskatoei umetan mozten dizkiete lorea. 856 01:20:47,520 --> 01:20:50,800 Orduan, mutilazioa gizonentzat ere kaltegarria da, ezta? 857 01:20:51,080 --> 01:20:56,600 Anaiok, funtsezkoa da mutilazioaz zintzoki eztabaidatzea. 858 01:20:57,080 --> 01:21:01,320 Hitz egin dezagun libreki, ez itxi zuen bihotzak. 859 01:21:02,680 --> 01:21:05,800 Eta kontuari zenbat eta zabalkunde handiagoa eman, 860 01:21:06,560 --> 01:21:09,600 orduan eta gizon gehiago batuko zaizkigu. 861 01:21:22,880 --> 01:21:25,240 Nire abokatuak boluntarioak dira. 862 01:21:26,520 --> 01:21:30,560 Dohainik ari dira lanean nire absoluzioa lortzeko. 863 01:21:47,400 --> 01:21:50,480 Aita epaiaren osteko prentsaurrekora etorri zen. 864 01:21:50,800 --> 01:21:52,200 Kezkatuta dago. 865 01:21:55,400 --> 01:21:57,160 Eta ama, lotsatuta. 866 01:22:02,160 --> 01:22:05,880 Epaileek nire arte baginala pop-artea dela esan dute. 867 01:22:06,120 --> 01:22:10,240 Beraz, kargu horretatik absolbitu naute. Pozik nago. 868 01:22:10,640 --> 01:22:15,520 Baina epaitegiaren iritziz, aluaren datuak 3D-tan zabaltzea... 869 01:22:15,800 --> 01:22:18,920 iraina da, eta horregatik zigortu egin naute. 870 01:22:19,200 --> 01:22:21,480 Justifikatzeko arrazoia... 871 01:22:21,760 --> 01:22:27,400 emakumeon organo sexualak lizunak direlako ideian oinarritu dute. 872 01:22:28,080 --> 01:22:31,160 Nik ez dut uste nire gorputza lizuna denik. 873 01:22:31,440 --> 01:22:34,440 Nire alua nire gorputzaren atal bat da, 874 01:22:34,720 --> 01:22:38,000 eta beraz, nire organo sexualak ez dira lizunak. 875 01:22:38,280 --> 01:22:42,360 Lizunkeriaren definizio hori gizonezkoen ikuspegiari dagokio. 876 01:22:42,600 --> 01:22:45,320 Nire obrek ikuspegi hori aldatzea nahi nuke. 877 01:22:45,600 --> 01:22:50,720 Apelazioa aurkeztuko dugu. "Errugabetasuna" argudiatuko dugu. 878 01:22:51,760 --> 01:22:56,440 Jarraitu laguntzen, mesedez, zuen babesa behar dugu eta. 879 01:23:07,240 --> 01:23:09,280 Atxilotu aurretik... 880 01:23:10,240 --> 01:23:12,360 ez nuen inoiz imajinatu... 881 01:23:12,640 --> 01:23:16,000 etorkizunean nire bizitza halakoa izango zenik. 882 01:23:18,160 --> 01:23:21,080 Eta oraindik zail egiten zait sinestea... 883 01:23:21,360 --> 01:23:23,400 atxilotua izateagatik... 884 01:23:23,640 --> 01:23:26,720 azkenean norbaitekin elkartu naizela. 885 01:23:27,680 --> 01:23:30,840 Rock musikaria da, baina familia zalea. 886 01:23:36,800 --> 01:23:39,200 Ez du erretzen, ezta edaten ere. 887 01:23:39,720 --> 01:23:46,480 Rokudenashiko, nirea izango al zara? 888 01:23:49,640 --> 01:23:52,400 Stockholm-etik Glasgow-era 889 01:23:54,640 --> 01:23:57,560 nire buruari buelta eman diozu. 890 01:24:00,280 --> 01:24:04,240 Mikek nire atxiloketaren berri irakurri zuen nazioarteko prentsan. 891 01:24:04,520 --> 01:24:08,120 Nire alde idatzi zuen abestiarekin hasi zen guztia. 892 01:24:12,720 --> 01:24:15,000 Rokudenashiko, 893 01:24:17,600 --> 01:24:20,640 maitasuna da zaurietan gozoena. 894 01:24:45,800 --> 01:24:47,920 - Animatuta zaudete? - Bai. 895 01:24:48,480 --> 01:24:50,960 Maitasunaz hitz egiten ari gara eta! 896 01:24:51,240 --> 01:24:52,800 Harreman zintzoez, 897 01:24:53,640 --> 01:24:55,200 biok onartutakoez. 898 01:24:55,920 --> 01:24:59,960 Norbaiti maite duzula esan nahi badiozu, igo oholtzara! 899 01:25:00,440 --> 01:25:03,560 Hauxe bakarrik esango dut: Praatek, maite zaitut! 900 01:25:04,600 --> 01:25:07,720 Zeozer erantzun nahi, Praatek? 901 01:25:12,000 --> 01:25:13,480 Nik zu ere bai, Rupani. 902 01:25:18,920 --> 01:25:23,360 Kontu zail eta korapilatsuei buruz ere elkarrekin hitz egin dezakegu. 903 01:25:23,640 --> 01:25:27,960 Ez da erraza gizonekin hitz egitea gizontasuna ukitzen duten gaiez, 904 01:25:28,240 --> 01:25:30,920 edo gizartea gobernatzen duten egiturez. 905 01:25:49,880 --> 01:25:52,680 Emakumeak ez dira gizonengandik desberdinak. 906 01:26:02,880 --> 01:26:05,160 Plazera garrantzitsua da gizonentzat, 907 01:26:05,480 --> 01:26:08,320 baina berdin da garrantzitsua guretzat ere. 908 01:26:10,640 --> 01:26:14,640 Funtsezkoa da jabetzea emakumeok ez garela izaki bitxiak. 909 01:26:15,200 --> 01:26:17,400 Denoi gustatzen zaigu sexua. 910 01:26:18,160 --> 01:26:19,600 Onar dezagun! 911 01:26:34,280 --> 01:26:35,680 Ez zen gogorra izan, 912 01:26:35,960 --> 01:26:40,200 baina arraro sentzitzen nintzen bizitza normal bat bizitzen. 913 01:26:40,640 --> 01:26:43,800 Luze jo zuen jada errudun sentitzen ez nintzenerako. 914 01:26:44,680 --> 01:26:48,480 Baita makillajea, kamisetak eta bakeroak janzten hasi orduko. 915 01:26:51,880 --> 01:26:55,240 Handia zen berriz nire gorputza sentitzea! 916 01:27:03,280 --> 01:27:05,240 Eta musika entzutea, 917 01:27:05,920 --> 01:27:09,040 benetako musika, hunkitzen zaituen hori. 918 01:27:09,280 --> 01:27:11,000 Amodiozko baladak. 919 01:27:13,080 --> 01:27:15,600 Berriro hastea bezala izan zen. 920 01:27:20,680 --> 01:27:25,920 Arratsaldean, senarrarekin batera hiriari begira jartzen naizenean, 921 01:27:26,160 --> 01:27:28,960 batzuetan dena irreala iruditzen zait. 922 01:27:31,080 --> 01:27:34,120 "Das Werk"-en zaudenean pentsatzen duzu... 923 01:27:35,080 --> 01:27:38,920 kanpoan, munduan dauden gizakiak ez direla zoriontsuak. 924 01:27:39,240 --> 01:27:41,480 Oso zoritxarrekoak direla. 925 01:27:42,080 --> 01:27:46,400 Ez dakite bizitzea zer den, Jainkoagandik urrun daude eta. 926 01:27:46,920 --> 01:27:50,600 Beti estresatuta eta gauzak erosten... 927 01:27:50,880 --> 01:27:53,400 Zoritxarrekoak haiek! 928 01:27:56,160 --> 01:27:57,640 Bai zera! 929 01:27:58,040 --> 01:28:02,920 Bizitza zoragarria da. Aparta, gizon bat ondoan baduzu. 930 01:28:03,240 --> 01:28:09,040 Senarraren besoetan lokartzea sekulakoa da, oso gauza ederra. 931 01:28:09,760 --> 01:28:15,000 Eta hori bezain ederra da esnatzea eta hatzekin haren ilea laztantzea. 932 01:28:15,920 --> 01:28:18,560 Edo semea jolasten ikustea. 933 01:28:18,840 --> 01:28:20,160 Zoragarria da. 934 01:28:21,360 --> 01:28:24,520 Izugarri gustura nabil nire doktorego tesia egiten, 935 01:28:24,880 --> 01:28:27,720 eta nire argudioak hobetzen ahalegintzen. 936 01:28:32,280 --> 01:28:35,000 Horixe da bizitza erreala, 937 01:28:35,320 --> 01:28:37,920 bizirik izatea, neu izatea. 938 01:28:39,600 --> 01:28:41,320 Hala izan behar du. 939 01:29:12,840 --> 01:29:16,760 Benyaminek "talid" bat ekarri zuen, zeremoniako xal bat. 940 01:29:17,800 --> 01:29:20,240 Gizonek erabiltzen dute otoitz egiteko, 941 01:29:20,520 --> 01:29:22,800 eta emakumeek ukitu ere ezin dute egin. 942 01:29:31,000 --> 01:29:33,000 Nire soinean jarrita, 943 01:29:33,280 --> 01:29:36,640 neure buruari, munduari eta Jainkoari iragartzen diet... 944 01:29:36,880 --> 01:29:42,360 emakumeen gorputza gizonena bezain santua, baliosa eta preziotsua dela. 945 01:29:45,800 --> 01:29:47,840 Garaipen handia da. 946 01:29:55,920 --> 01:29:59,080 Hala senti genezakeen gorputza naturala dela, 947 01:30:00,160 --> 01:30:02,840 ura, zuhaitzak eta area bezala. 948 01:30:06,360 --> 01:30:08,920 Jainkoak ez ditu emakumeak gorrotatzen, 949 01:30:09,200 --> 01:30:11,520 ez behintzat erlijioak bezainbeste. 950 01:30:17,080 --> 01:30:21,240 Nola liteke Jainko maitatzaileak emakumeak gorrotatzea? 951 01:30:21,960 --> 01:30:23,360 Ez da posible. 952 01:30:31,200 --> 01:30:34,520 Kontua ez da genero bat bestearen gainean jartzea. 953 01:30:35,280 --> 01:30:37,480 Talde ahalegina da gakoa. 954 01:30:37,760 --> 01:30:39,480 Denok aldatu behar dugu. 955 01:30:57,400 --> 01:31:01,240 Zer izango litzateke umeek txikitatik ikasiko balute... 956 01:31:01,640 --> 01:31:03,440 ez dela inor bortxatu behar? 957 01:31:03,720 --> 01:31:06,400 Zeure gorputzaren jabea zeu zarela, 958 01:31:06,600 --> 01:31:07,880 eta baduzula ahotsa? 959 01:31:08,200 --> 01:31:11,080 Imajinatu txikitan irakasten diegula hori guztia... 960 01:31:14,360 --> 01:31:16,200 Zer ikuspegi ederra! 961 01:31:20,840 --> 01:31:23,280 Galdera pertsonal bat egin dezaket? 962 01:31:23,600 --> 01:31:27,800 - Zuetako norbait mutilatua da? - Norbait mutilatu zaituztete? 963 01:31:29,680 --> 01:31:31,080 Ba, ni ere bai. 964 01:31:31,320 --> 01:31:33,040 Harritu egiten zarete, e? 965 01:31:33,960 --> 01:31:37,280 Nik gauza bera jasan nuen. Begira, harrituta daude. 966 01:31:37,920 --> 01:31:40,400 Gauza bera gertatzen da Londresen ere, 967 01:31:40,640 --> 01:31:42,960 ez bakarrik Kenyako txaboletan. 968 01:31:43,840 --> 01:31:46,880 Hori nahi ote dute euren alabentzat ere? 969 01:31:49,640 --> 01:31:52,600 Zeuen alabak mutilatuko dituzue? 970 01:31:54,080 --> 01:31:56,560 Ez, ez omen dituzte mutilatuko. 971 01:31:57,080 --> 01:32:00,600 Sinetsita gaude genitalen mutilazioarekin amaituta... 972 01:32:00,880 --> 01:32:03,560 alaba zoriontsuagoak izango ditugula. 973 01:32:06,160 --> 01:32:08,040 Izugarri pozten naiz, 974 01:32:08,600 --> 01:32:13,120 nik ondo baitakit mutilazioa jasatea zer den. 975 01:32:13,720 --> 01:32:17,560 Nahiago nukeen orduan halako emakumeak izan balira, 976 01:32:17,800 --> 01:32:19,320 ni salbatzeko! 977 01:32:19,640 --> 01:32:23,560 Emakumeok, elkar hartuta, garaiezinak gara. 978 01:33:05,800 --> 01:33:08,000 Luze bizi bedi gure alua! 979 01:33:44,320 --> 01:33:48,240 FILM HONEN HELBURUA MUNDUKO EMAKUMEAK AHALDUNTZEA DA