1 00:00:36,836 --> 00:00:44,544 HORMA ARTEAN 2 00:01:21,915 --> 00:01:23,950 -Kaixo. -Zer dugu, François? 3 00:01:25,085 --> 00:01:27,821 -Stéphane. François… -Pozten naiz. 4 00:01:27,821 --> 00:01:31,324 -Jo eta ke? -Sasoian, beti bezala. 5 00:01:37,263 --> 00:01:39,232 -Kaixo. -Kaixo. 6 00:01:42,602 --> 00:01:46,473 -Non jarriko dizut mahai hau? -Hor atzean. 7 00:01:55,982 --> 00:01:58,151 Kaixo denoi. Nire izena Hervé da. 8 00:01:58,184 --> 00:02:01,321 3 urte daramatzat hemen. Soinketako irakaslea naiz. 9 00:02:01,421 --> 00:02:04,724 Ongi etorri, institutura iritsi berriei. 10 00:02:04,757 --> 00:02:09,129 Ikasle zail samarrak ditugu, baina maitagarriak dira. 11 00:02:09,796 --> 00:02:12,265 Kaixo denoi. Olivier dut izena. 12 00:02:12,298 --> 00:02:14,467 Fisikako irakaslea naiz. 13 00:02:14,567 --> 00:02:17,704 Eta 4 urte daramatzat ikastetxean. 14 00:02:18,571 --> 00:02:20,306 Patrick da nire izena. 15 00:02:20,340 --> 00:02:23,877 Biderketa taulen irakaslea naiz… 16 00:02:23,910 --> 00:02:26,045 …eta, horrez gainera, matematikako irakaslea. 17 00:02:26,212 --> 00:02:30,150 Hainbat urte daramatzat ikastetxean. 18 00:02:30,283 --> 00:02:34,387 Kaixo, Anne dut izena; Lyongo aldirietan lan egina naiz… 19 00:02:34,487 --> 00:02:36,222 Ingeleseko irakaslea naiz. 20 00:02:36,256 --> 00:02:39,392 -Irakaskide berrien bila nabil. -Hemen. 21 00:02:39,459 --> 00:02:40,560 Kaixo. Isabelle. 22 00:02:40,560 --> 00:02:41,628 Pozten naiz. Kaixo. 23 00:02:41,861 --> 00:02:43,163 Christiane. 24 00:02:43,363 --> 00:02:46,733 Ni Frédéric naiz, historia eta geografiako irakaslea. 25 00:02:46,733 --> 00:02:50,203 Seine-Saint-Denis-etik nator, Aulnay-sous-Bois eskualdetik. 26 00:02:50,303 --> 00:02:53,406 Pozik nago orain Parisen egoteaz. 27 00:02:54,274 --> 00:02:57,343 Julie naiz, ikasketaburua. Kaixo esan nahi dizuet denei… 28 00:02:57,477 --> 00:03:00,180 …eta ikasturte ona izango dugulakoan nago. 29 00:03:00,180 --> 00:03:02,949 Kaixo. Aline naiz, sukaldaria. 30 00:03:02,982 --> 00:03:05,518 Ongi etorri denok. 31 00:03:05,585 --> 00:03:07,053 Eskerrik asko, Aline. 32 00:03:08,888 --> 00:03:13,092 Kaixo denoi. Gilles naiz, matematikako irakaslea. 33 00:03:13,126 --> 00:03:16,896 Urte mordoa daramat irakaskuntzan. 34 00:03:16,963 --> 00:03:19,933 Ikasturte bukaeran hartuko dut erretiroa. 35 00:03:19,966 --> 00:03:24,971 Eta kemena opa dizuet etorri berri guztiei. 36 00:03:28,341 --> 00:03:31,077 Kaixo. François dut izena, eta frantseseko irakaslea naiz. 37 00:03:31,244 --> 00:03:33,780 Laugarren urtea dut hemen. 38 00:03:33,880 --> 00:03:36,549 Ongi etorri denok. 39 00:03:44,057 --> 00:03:49,462 Eguerdian jangelan bilduko gara ikasturte hasiera ospatzeko. 40 00:04:01,407 --> 00:04:03,943 Asteazkena duzu, eta horixe nahi zenuen. 41 00:04:04,010 --> 00:04:06,512 3. mailako 3a baldin baduzu, alda genezake. 42 00:04:09,315 --> 00:04:11,284 Jatorra, jatorra… 43 00:04:11,417 --> 00:04:13,486 Hau ez da batere jatorra, batere ez. 44 00:04:13,553 --> 00:04:15,555 Hau, jatorra. 45 00:04:15,622 --> 00:04:18,524 Hau batere jatorra ez, kontuz berarekin. 46 00:04:18,558 --> 00:04:21,060 Jatorra, petrala… 47 00:04:21,494 --> 00:04:23,363 Neska hau ez da batere jatorra; batere ez. 48 00:04:31,371 --> 00:04:33,373 Arthur, txanoa. 49 00:04:34,574 --> 00:04:37,443 -Egun on. -Egun on. 50 00:04:38,911 --> 00:04:41,047 Ospa hemendik. Hau nire lekua da. 51 00:05:05,371 --> 00:05:08,975 Ondo da, ondo da. Aizue! Aizue! 52 00:05:10,843 --> 00:05:12,845 Lasaitu zaitezte! 53 00:05:15,315 --> 00:05:19,152 Zu, zalapartaka ari zaren hori, erantzi kaputxa. 54 00:05:19,319 --> 00:05:21,921 Atzeko biak, hemen aurrean leku bat dago. 55 00:05:22,088 --> 00:05:24,390 Zuetako bat jar dadila hemen. 56 00:05:24,457 --> 00:05:27,160 Urte hasieratik garbi geratzea nahi dut. 57 00:05:32,398 --> 00:05:36,169 5 minutu galtzen ditugu behean, 5 minutu igotzen… 58 00:05:36,336 --> 00:05:39,739 …5 minutu hemen egokitzen: ordu laurden bat ordubetetik. 59 00:05:39,806 --> 00:05:42,842 Konturatzen zarete? Ordubetetik ordu laurden bat galdua! 60 00:05:42,975 --> 00:05:43,876 Astean 25 ordu ditugu… 61 00:05:44,110 --> 00:05:45,778 …eta ia 30 aste urtean… 62 00:05:46,045 --> 00:05:48,514 …milaka minutu galtzen ditugu. 63 00:05:48,581 --> 00:05:51,351 Beste ikastetxe batzuetan ordubete osoan lan egiten dute. 64 00:05:51,351 --> 00:05:55,054 Konturatzen zarete urtebeten zer abantaila duten zuekiko? 65 00:05:55,722 --> 00:05:57,190 Harrituko zarete, gero! 66 00:05:57,390 --> 00:05:59,058 Ez dute inoiz ordubete egiten! 67 00:05:59,058 --> 00:06:01,094 Hatza altxatu hitz egiteko. 68 00:06:02,528 --> 00:06:05,298 Ez dute inoiz ordubete egiten. Hori esaten duzue beti! 69 00:06:05,365 --> 00:06:09,369 Ordubeteko eskola egiten dutela esaten duzue irakasleek, baina ez. 70 00:06:11,437 --> 00:06:14,507 8,30etan hasi eta 9,25etan bukatu. Ez da ordubete. 71 00:06:14,540 --> 00:06:16,542 Hala da. 55 minutu. 72 00:06:17,143 --> 00:06:19,512 Mila esker. Oso ñabardura garrantzitsua da. 73 00:06:19,579 --> 00:06:24,751 Ez dute inoiz ordubete egiten. Beraz, ez gehiago esan hori. 74 00:06:24,817 --> 00:06:28,421 Denbora galtzen dugu. Eta hala ari gara orain ere. 75 00:06:28,554 --> 00:06:31,924 Hasteko, orrialde bat atera… 76 00:06:32,625 --> 00:06:38,431 …bitan tolestu, mahai gainean tente egon dadin… 77 00:06:38,965 --> 00:06:42,068 …eta letra larriz idatziko duzue… 78 00:06:42,235 --> 00:06:44,670 …zuen izen-deitura. 79 00:06:44,804 --> 00:06:46,706 Gure izenak zertarako idatzi? 80 00:06:46,739 --> 00:06:48,207 Zuek ezagutzeko. 81 00:06:48,274 --> 00:06:51,310 -Ezagutzen gaituzu. -Iaz zurekin egon ginen. 82 00:06:51,411 --> 00:06:54,680 Ez zuk ez nik ez dugu gela erdia ezagutzen. 83 00:06:54,680 --> 00:06:58,484 Pozik egon behar zenuke, besteek zure izena ikasiko dute. 84 00:06:58,584 --> 00:07:00,253 Ez dut idatziko. 85 00:07:00,286 --> 00:07:02,955 Ez dut idatziko, zuk idazten ez baduzu. 86 00:07:03,022 --> 00:07:04,090 Hori ez dago gaizki. 87 00:07:04,157 --> 00:07:07,860 Ezagutzen ez nautenentzat, Marin jauna da nire izena. 88 00:07:07,894 --> 00:07:08,895 Marin andereñoa! 89 00:07:09,028 --> 00:07:11,264 -Marinela zara? -Hara bestea! 90 00:07:11,531 --> 00:07:13,433 Betiko txantxa! 91 00:07:14,033 --> 00:07:16,436 Ederki sartu dizute ziria. 92 00:07:17,003 --> 00:07:19,972 Ez galdu astirik horretan. Azkarrago egin. 93 00:07:22,074 --> 00:07:24,510 Izen-deitura idazteko, 5 minutu aski dituzue. 94 00:07:24,710 --> 00:07:26,879 Zer esan nahi du horrek? 95 00:07:48,534 --> 00:07:50,903 Gailetatxo bat? Lehenengo eguna da! 96 00:07:50,937 --> 00:07:53,706 -Ez, eskerrik asko. -Nik, bai. 97 00:07:55,141 --> 00:07:58,110 Rachel, gaileta bat, indarra emango dizu. 98 00:08:02,715 --> 00:08:08,688 "Espirituala". Berehala esplikatuko dugu. 99 00:08:09,555 --> 00:08:13,759 Ba al duzue beste hitzik testuan, ulertzen ez duzuenik? 100 00:08:15,328 --> 00:08:18,364 -Burak. -"Kondeszendentzia" hitza. 101 00:08:18,531 --> 00:08:21,367 "Kondeszendentzia" hitz korapilatsu samarra da. 102 00:08:21,501 --> 00:08:22,835 Antzematen al diozu nolabait… 103 00:08:22,869 --> 00:08:25,137 …"kondeszendentzia" hitzaren esanahiari? 104 00:08:25,271 --> 00:08:27,507 Zer edo zer, bai, baina ez nago ziur. 105 00:08:28,040 --> 00:08:29,542 Ez zaude erabat ziur? 106 00:08:29,709 --> 00:08:32,845 Geroxeago hitz egingo dugu berriz horretaz. 107 00:08:32,945 --> 00:08:35,915 -Bai, Damien? -"Argenterie". 108 00:08:36,516 --> 00:08:38,818 Zer esan nahi du frantsesez "argenterie"k? 109 00:08:38,918 --> 00:08:41,687 Argentinako biztanleak? 110 00:08:41,821 --> 00:08:44,357 Hori da: Argentinako biztanleak. 111 00:08:44,390 --> 00:08:46,893 Astazakila! Motza da, gero! 112 00:08:46,993 --> 00:08:49,529 Nola deitzen zaie Argentinako biztanleei? 113 00:08:49,529 --> 00:08:50,796 "Argenterie". 114 00:08:50,796 --> 00:08:53,065 Ez. Futbola ikusten duzu telebistan. 115 00:08:53,065 --> 00:08:55,535 Argentinako taldea, jokalariak, zer dira? 116 00:08:55,635 --> 00:08:57,103 Futbolariak. 117 00:08:58,604 --> 00:08:59,772 Tira, utz dezagun. 118 00:09:00,139 --> 00:09:03,242 Testu horretako beste hitz zail batzuk? 119 00:09:04,544 --> 00:09:05,945 Henriette, adibidez. 120 00:09:06,913 --> 00:09:11,284 Ba al da ulertu ez duzun hitzik? Egongo da baten bat. 121 00:09:14,353 --> 00:09:16,122 "Alabaina". 122 00:09:16,856 --> 00:09:17,957 "Alabaina". 123 00:09:18,291 --> 00:09:22,662 "Alabaina". Eskerrik asko, Samantha, esateagatik. 124 00:09:25,231 --> 00:09:30,002 Zerrendarako nahikoa da oraingoz. Azter ditzagun orain hitzak. 125 00:09:30,136 --> 00:09:36,576 "Austriar" hitza Weyk aipatu digu. 126 00:09:36,642 --> 00:09:37,743 Bai, Esméralda? 127 00:09:37,810 --> 00:09:40,413 Denok dakigu horrek zer esan nahi duen! 128 00:09:40,680 --> 00:09:43,916 -Austriarrak Austriatik datoz. -Weyk ez daki hori… 129 00:09:44,016 --> 00:09:46,152 Bera da hori ez dakien bakarra. 130 00:09:46,218 --> 00:09:50,122 Bai, ulertu dut. Baina zuk ez zenekien "iruzurti" zer zen… 131 00:09:50,323 --> 00:09:53,359 …beraz, ez zara hori esateko egokiena. 132 00:09:53,793 --> 00:09:55,962 Baina mundu guztiak daki "austriarra" zer den. 133 00:09:56,062 --> 00:09:58,030 Norbaiten "ergela" izaten gara beti. 134 00:09:58,097 --> 00:09:59,865 -Tira ba. -Ondo da. 135 00:09:59,966 --> 00:10:03,169 "Austriar" ez da oso hitz garrantzitsua. 136 00:10:03,202 --> 00:10:06,606 Austria deitzen den herrialdeko herritarra izendatzen du. 137 00:10:06,639 --> 00:10:09,041 Herrialde txiki bat. 138 00:10:09,075 --> 00:10:10,943 Alde batera utz dezakegu hitz hori. 139 00:10:11,110 --> 00:10:14,714 Baten batek ezagutzen al du austriar ospetsurik? 140 00:10:14,914 --> 00:10:18,184 Wolfang Amadeus Mozart. 141 00:10:18,684 --> 00:10:21,320 -Nola deitzen diozu? -Wolfang Amadeus Mozart. 142 00:10:21,387 --> 00:10:25,124 "Wolfang" deituko genioke ingelesa balitz, baina austriarra zen. 143 00:10:25,224 --> 00:10:28,127 Ba al dago beste austriar ospetsurik? 144 00:10:28,227 --> 00:10:31,631 Austria mapatik desagertuko balitz, inor ez litzateke konturatuko. 145 00:10:32,198 --> 00:10:35,267 Alemaniaren hegoaldean dago, begira ezazu mapan. 146 00:10:35,434 --> 00:10:38,237 Ikusiko duzu Austria non dagoen. 147 00:10:38,404 --> 00:10:41,807 Souleymane, apuntatu hitzak, beste guztiek bezala. 148 00:10:41,907 --> 00:10:43,175 Ez ditut nire gauzak ekarri. 149 00:10:43,342 --> 00:10:45,645 Inork ezin dizu orri bat eman…? 150 00:10:45,811 --> 00:10:48,681 -Etxean kopiatuko dut. -Bai, etxean kopiatuko duzu. 151 00:10:48,781 --> 00:10:51,183 Jakina. Hori da zure politika. 152 00:10:51,183 --> 00:10:53,185 Gelan kolpe zorrik jo ez, eta etxean dena egin! 153 00:10:53,252 --> 00:10:54,353 Benetan ari naiz! 154 00:10:54,420 --> 00:10:58,824 Etxean lan egiten duzula ziur banengo, gaitz erdi! 155 00:10:59,058 --> 00:11:01,727 Ez kezkatu. Mila esker. 156 00:11:01,761 --> 00:11:04,463 Orain, "zaporetsu". 157 00:11:04,730 --> 00:11:07,967 "Zaporetsu"ren esanahia zuek asmatzea nahi nuke. 158 00:11:08,801 --> 00:11:10,302 Zer dauka "zaporetsu"k? 159 00:11:10,336 --> 00:11:11,804 -"Zaporea". -"Zaporea", bai. 160 00:11:11,937 --> 00:11:14,507 Eta "zurrupatu". 161 00:11:14,740 --> 00:11:16,342 Oso barregarria, Boubacar. 162 00:11:16,442 --> 00:11:18,811 Oso fina, oso espirituala. 163 00:11:19,478 --> 00:11:23,983 Esaldi bat egingo dizuet "zaporetsu"rekin. 164 00:11:24,050 --> 00:11:31,891 Bill hanburgesa zaporetsu bat jaten ari da. 165 00:11:32,058 --> 00:11:33,726 Hanburgesak nazkagarriak dira! 166 00:11:34,927 --> 00:11:36,762 -Nork esan du hori? -Ona da. 167 00:11:36,929 --> 00:11:38,698 Zergatik hanburgesa? 168 00:11:38,831 --> 00:11:44,704 Nazkagarriak iruditzen bazaizkizu, zuretzat ez dira "zaporetsuak". 169 00:11:45,037 --> 00:11:46,972 Bost axola, ez dira onak. 170 00:11:46,972 --> 00:11:51,410 Nazkagarria baldin bada, errezelotuta egon behar zenuten. 171 00:11:51,444 --> 00:11:53,579 -Zer esan nahi du horrek? -Esan zerk? 172 00:11:53,713 --> 00:11:55,381 Erre eta lotu, edo zera horrek? 173 00:11:56,549 --> 00:11:59,085 Errezelotu, errezelotu… 174 00:11:59,251 --> 00:12:00,553 Inork ez du aditz hori ezagutzen? 175 00:12:00,553 --> 00:12:03,422 -Susmoa. -Hori da, susmatu. 176 00:12:03,556 --> 00:12:08,527 Beraz, Cherifi hanburgesa nazkagarria iruditzen bazaio… 177 00:12:08,527 --> 00:12:12,698 …beretzat zaporetsua ez izateak esanahia argitu behar lizueke. 178 00:12:12,832 --> 00:12:16,235 -Zergatik beti Bill, e? -"Bila"? 179 00:12:16,268 --> 00:12:17,770 "Bila" ez! Bill, Bill! 180 00:12:17,970 --> 00:12:20,072 Izen bitxiak beti. Zergatik ez…? 181 00:12:20,139 --> 00:12:23,409 Ez da bitxia. Estatubatuar lehendakari baten izena da. 182 00:12:23,476 --> 00:12:27,780 Zergatik ez duzu jartzen Aïssata edo Rachid edo Ahmed…? 183 00:12:27,913 --> 00:12:30,082 "Patos" izenak jartzen dituzu beti. 184 00:12:30,182 --> 00:12:32,084 Zer izen…? 185 00:12:32,184 --> 00:12:34,320 -"Babtou" izenak. -Zer da "babtou"? 186 00:12:34,754 --> 00:12:38,224 Babtouak, frantsesak, frantximantak… 187 00:12:38,324 --> 00:12:39,525 Zu ez al zara frantsesa, Esméralda? 188 00:12:39,558 --> 00:12:41,060 -Ez, ez naiz frantsesa. -A, ez? 189 00:12:41,327 --> 00:12:43,929 -Ez nekien. -Frantsesa, bai, baina harro, ez. 190 00:12:43,963 --> 00:12:47,266 Ni ere ez nago frantsesa izateaz harro. 191 00:12:47,399 --> 00:12:49,268 Zergatik jartzen dituzu beti horrelako izenak? 192 00:12:49,468 --> 00:12:55,474 Gela honetako jatorri askoren arabera hautatuko banitu izenak… 193 00:12:55,508 --> 00:12:57,543 -…ez nintzateke moldatuko. -Aldatu pixka bat! 194 00:12:58,210 --> 00:13:00,212 -Bill, Boule, Bob… -Aldatu pixka bat. 195 00:13:00,246 --> 00:13:01,981 Zer proposatzen didazu? 196 00:13:02,214 --> 00:13:04,784 -Bintou. -Aïssata! Fatou. Ez! 197 00:13:04,784 --> 00:13:07,253 -Ez. Aïssata. -Aïssata, Aïssata! 198 00:13:12,558 --> 00:13:14,326 -Kaixo. -Kaixo. 199 00:13:14,560 --> 00:13:15,928 Zer moduz? 200 00:13:35,981 --> 00:13:39,151 Zuk ematen diezu frantsesa 4. mailako 3. gelakoei? 201 00:13:39,385 --> 00:13:41,187 Bai, eta tutorea ere ni naiz. 202 00:13:41,220 --> 00:13:44,290 Badakizu zer irakurraraziko diezun aurten? 203 00:13:44,390 --> 00:13:46,992 Ez, oraindik ez dut pentsatu. 204 00:13:47,560 --> 00:13:52,097 Ni, historian, Antzinako Erregimenetik hasiko naiz. 205 00:13:52,832 --> 00:13:57,837 Zubiak egin nahi izanez gero, zer liburu izan litezke egokiak? 206 00:13:59,038 --> 00:14:02,241 Argien Mendea dago, baina gogor samarra da 4.ean. 207 00:14:02,374 --> 00:14:05,144 Voltaire gogorra da? 208 00:14:05,711 --> 00:14:07,513 Berentzat ez da erabat eskuragarria. 209 00:14:07,546 --> 00:14:09,481 "Candide" ez al da erraz irakurtzen? 210 00:14:10,182 --> 00:14:11,984 4. mailan… 211 00:14:12,284 --> 00:14:13,853 Zadig… 212 00:14:14,286 --> 00:14:17,623 Bai, baina nekez. 213 00:14:20,492 --> 00:14:23,195 Mugi, sprintean! Mugi, hurrengoa! 214 00:14:23,329 --> 00:14:25,998 Makurtu. Mugi! 215 00:14:51,123 --> 00:14:54,093 -20 segundo barru, zuzenketa. -Ez, mesedez! 216 00:14:54,627 --> 00:14:56,896 Itxaron, jauna, oraindik ez dugu bukatu. 217 00:14:56,896 --> 00:14:59,665 2 ordu pasatuko ditugu lehenaldi burutugabearekin! 218 00:15:02,902 --> 00:15:05,437 Dalla, galdetu niri zuzenean ordua. 219 00:15:08,440 --> 00:15:10,609 Boligrafo puta honi tinta dario etengabe! 220 00:15:10,910 --> 00:15:13,112 -Urduri jartzen nau. -Nork du musuzapi bat? 221 00:15:13,212 --> 00:15:14,747 Nik! 222 00:15:14,780 --> 00:15:18,784 E, Rabah! Altxatzeko, baimena eskatu. 223 00:15:19,919 --> 00:15:22,354 -Altxa naiteke? -Bai. 224 00:15:24,156 --> 00:15:26,792 -Poliki… -O, biziotsua! 225 00:15:26,926 --> 00:15:28,427 Titiak ukitu dizkio! 226 00:15:28,460 --> 00:15:30,262 Emaiozu musuzapia, eta ixo. 227 00:15:30,496 --> 00:15:33,399 -Ez duzu lotsarik? -Boubacar, ez esan ezer. 228 00:15:33,499 --> 00:15:35,668 -Pedofiloa! -Zerria! 229 00:15:36,735 --> 00:15:39,805 -Aski da, aski da! -Jauna? 230 00:15:39,939 --> 00:15:43,943 Zergatik jartzen dute indikatiboko lehenaldia? 231 00:15:44,443 --> 00:15:47,212 -E, isilago! Bai… -Zergatik ez lehenaldia? 232 00:15:47,313 --> 00:15:50,950 -Zergatik ez lehenaldia bakarrik? -Nahikoa da, Souleymane. 233 00:15:51,483 --> 00:15:54,586 Galdera itzuliko dizut. Zergatik esaten da "indikatibokoa"? 234 00:15:54,687 --> 00:15:57,723 Hori abusatzea da. Jakingo banu, ez nizuke galdetuko. 235 00:15:57,957 --> 00:16:02,594 Bai. Besteak: zergatik zehazten da "indikatiboko" lehenaldia? 236 00:16:02,761 --> 00:16:04,830 Eta ez bakarrik "lehenaldia"? 237 00:16:05,130 --> 00:16:07,633 -Nassim? -Eskuak garbitzera joan naiteke? 238 00:16:07,700 --> 00:16:10,069 Bai, zoaz eskuak garbitzera. 239 00:16:10,369 --> 00:16:12,104 Mugi, mugi. 240 00:16:12,771 --> 00:16:14,406 Astebete barru etorriko da! 241 00:16:14,974 --> 00:16:16,809 Lagunduko diot. 242 00:16:17,276 --> 00:16:20,346 "Indikatiboko" lehenaldia esaten da… 243 00:16:20,446 --> 00:16:23,649 …beste lehenaldi batetik bereizteko. 244 00:16:24,116 --> 00:16:26,285 Zer lehenalditik bereizi behar da? 245 00:16:26,785 --> 00:16:29,488 -Agam? -Subjuntiboko lehenalditik. 246 00:16:29,521 --> 00:16:32,691 Hori da. Subjuntiboko lehenaldia. 247 00:16:32,725 --> 00:16:35,160 Nork esango dit adibide bat? 248 00:16:37,396 --> 00:16:39,365 Ez dut uste, Khoumba, baina adi naukazu. 249 00:16:39,431 --> 00:16:45,070 -Oker esango dudala uste dut… -Nik ere bai. 250 00:16:45,270 --> 00:16:46,739 -Nendin. -"Nendin". 251 00:16:47,039 --> 00:16:49,141 "Nenditu" aditzetik: Nendin… 252 00:16:49,208 --> 00:16:51,176 -Ez dakit… -Adin gordin. 253 00:16:51,176 --> 00:16:53,712 Ez. Nendin, hendin, zedin… 254 00:16:55,514 --> 00:16:57,783 Ez dago hain gaizki, baina ez dakizu erabiltzen. 255 00:16:57,850 --> 00:17:02,521 Subjuntiboko lehenaldiaren amaiera halamoduz ikasi duzu, ordea. 256 00:17:02,788 --> 00:17:04,456 Demagun hau esaten dudala: 257 00:17:04,690 --> 00:17:09,695 "Esan didate egon nadin…" 258 00:17:11,530 --> 00:17:14,733 "Esan didate prest egon nadin". 259 00:17:15,034 --> 00:17:18,270 Zer da "nadin" hori? Eva? 260 00:17:18,570 --> 00:17:20,406 Subjuntiboko orainaldia. 261 00:17:20,472 --> 00:17:23,809 Oso ondo. Subjuntiboko lehenaldia jokatu nahi badut… 262 00:17:23,876 --> 00:17:27,346 …denbora-komunztadura egingo dut. Aditza lehenaldian: "Esan zidaten". 263 00:17:27,479 --> 00:17:29,148 -"Esan zidaten…" -"Esan zidaten prest egon nendin". 264 00:17:29,314 --> 00:17:31,316 "Esan zidaten prest egon…" Khoumba? 265 00:17:31,583 --> 00:17:33,719 -Nendin. -Nendin. Bai. 266 00:17:33,819 --> 00:17:36,188 Zer uste duzu, amari hau esango diodala: 267 00:17:36,288 --> 00:17:40,092 "Esan didate nendin egon nadin"? Zer ulertuko dit amak? 268 00:17:40,125 --> 00:17:43,328 Ez da "nendin egon dadin". Ikasi perpausa lehenengo. 269 00:17:43,395 --> 00:17:46,365 "Esan zidaten prest egon nendin". 270 00:17:46,465 --> 00:17:48,867 -Denborazko komunztadura. -Hori ez da esaten, aizu! 271 00:17:49,068 --> 00:17:51,804 -Ez zaudete konforme? -Egia da. 272 00:17:51,870 --> 00:17:53,505 Arrazoi nuen. "Nendin" zen. 273 00:17:53,839 --> 00:17:57,476 Erantzun al diezaioket galderari? 274 00:17:57,543 --> 00:17:59,645 -Interesatzen bazaizue, behintzat. -Baimena ematen dizut. 275 00:17:59,711 --> 00:18:03,248 Ikusten dudanez, ikasgai berri bat menderatu aurretik… 276 00:18:03,248 --> 00:18:06,819 …subjuntiboko lehenaldia, adibidez, berehala diozue ez duela balio. 277 00:18:06,885 --> 00:18:09,688 -Aurrena, mendera ezazue… -Zertarako? 278 00:18:09,721 --> 00:18:13,125 …eta, gero, zalantzan jarri ahal izango duzue haren erabilera. 279 00:18:13,225 --> 00:18:16,095 -Zergatik kritikatzen gaituzu? -"Jauna, jauna", zer nahi duzue? 280 00:18:16,095 --> 00:18:19,665 Arrazoi dute. Oraingo hizkera ez da horrelakoa. 281 00:18:19,665 --> 00:18:22,568 Hori lehengo kontua da. Nire amonak ere ez du horrela hitz egiten. 282 00:18:22,601 --> 00:18:26,105 Ezta zure birraitonak ere! Hori Erdi Arokoa da. 283 00:18:26,205 --> 00:18:27,673 Ez, ez da Erdi Arokoa. 284 00:18:27,739 --> 00:18:29,641 -Bai, ordea! -Bai horixe! 285 00:18:29,708 --> 00:18:30,843 Burgesen kontua da… 286 00:18:30,843 --> 00:18:37,116 Noiz entzun duzu azken aldiz horrela hitz egiten? 287 00:18:37,116 --> 00:18:40,119 Atzo, lagun artean, subjuntiboko lehenaldia erabili genuen. 288 00:18:40,119 --> 00:18:41,487 -Arazorik gabe. -Pertsona normal batek! 289 00:18:41,787 --> 00:18:45,157 -Esaten dutena ulertzen dute? -Ez dugu hori esango! 290 00:18:45,190 --> 00:18:47,326 -Kaleko jendeak, ordea… -Ondo da. 291 00:18:47,392 --> 00:18:50,362 E! Erantzun dezaket? 292 00:18:52,297 --> 00:18:55,334 -Bai. -Eztabaidatu nahi dut, baina lasai. 293 00:18:56,001 --> 00:18:59,638 Egia esan, mundu guztiak ez du horrela hitz egiten. 294 00:18:59,671 --> 00:19:02,441 Eta gutxi dira horrela mintzatzen direnak, horretan konforme nago. 295 00:19:02,474 --> 00:19:05,477 Esnob jendea izaten da gehienbat… 296 00:19:05,644 --> 00:19:08,013 …subjuntiboko lehenaldia erabiltzen duena. 297 00:19:08,280 --> 00:19:10,382 Zer esan nahi du "esnob"ek? 298 00:19:10,482 --> 00:19:14,953 Jende maneratsu eta itxurazaleari esaten zaio. 299 00:19:14,987 --> 00:19:16,955 Handikeriaz hitz egin zaleak. 300 00:19:17,156 --> 00:19:18,690 Homosexualak? 301 00:19:19,658 --> 00:19:22,194 Ez, homosexualak, ez… 302 00:19:22,427 --> 00:19:24,563 Maneratsua eta fina izan daiteke… 303 00:19:24,596 --> 00:19:27,533 …homosexuala izan gabe, Boubacar. 304 00:19:27,833 --> 00:19:29,868 Nolanahi ere… 305 00:19:29,902 --> 00:19:34,039 Baliteke erregistro jasoa maneratsu samarra izatea… 306 00:19:34,173 --> 00:19:36,408 …baliteke burgesen kontua izatea… 307 00:19:36,542 --> 00:19:39,344 Kontuan hartu behar duzue hainbat erregistro dagoela… 308 00:19:39,344 --> 00:19:42,581 …eta hala esaten dizuet eta askotan esango dizuet… 309 00:19:42,648 --> 00:19:46,785 Eta noiz zer erabili jakin behar da: etxekoa, arrunta, jasoa… 310 00:19:46,852 --> 00:19:47,920 …ahozkoa eta idatzia… 311 00:19:47,920 --> 00:19:51,290 Eta batetik bestera aldatzen jakin eta hori menderatu. Bai, Lucie? 312 00:19:51,690 --> 00:19:55,661 Nola jakiten da ahozkoa edo idatzia den? 313 00:19:55,861 --> 00:19:59,364 Nola jakiten da hitz bat ahoz edo idatziz erabili? 314 00:19:59,431 --> 00:20:04,570 Horrelako gauzak berez ikasten dira. 315 00:20:05,270 --> 00:20:08,240 Horretarako, intuizioa erabili behar da. 316 00:20:09,675 --> 00:20:11,009 -Bai? -Zer da intuizioa? 317 00:20:11,043 --> 00:20:14,780 Intuizioa arrazoia erabili ezina da. 318 00:20:14,947 --> 00:20:18,250 Kontua ez da jakitea edo ez jakitea. 319 00:20:18,283 --> 00:20:22,087 Gauzak sentitzea da kontua. 320 00:20:22,221 --> 00:20:23,288 Intuizioa gauzak sentitzea da. 321 00:20:23,422 --> 00:20:25,524 Eta ez badira sentitzen? 322 00:20:26,391 --> 00:20:29,461 Sentitzen ez badira, nola esan…? 323 00:20:29,661 --> 00:20:32,397 Hizkuntza mintzatzeak berak lantzen du intuizioa. 324 00:20:32,431 --> 00:20:39,037 Horrela ikasten da ahozkoa eta idatzia mekanikoki aukeratzen. 325 00:20:39,238 --> 00:20:42,241 -Souleymanek hitz egin nahi dizu. -Isilik egon! 326 00:20:42,374 --> 00:20:43,942 Zer esan behar dit? 327 00:20:44,243 --> 00:20:46,011 Salataria! 328 00:20:46,245 --> 00:20:48,647 Zer? Lasaitu zaitezte. 329 00:20:49,848 --> 00:20:51,717 Aski da! Ez zarete elkar joka hasiko! 330 00:20:51,817 --> 00:20:54,319 -Belarrondoko bat merezi duk! -Tira, esaiok, motel. 331 00:20:54,386 --> 00:20:58,824 Souleymane, zer nahi duzu? Boubacar, jira zaitez. 332 00:20:59,858 --> 00:21:02,060 -Zer esan behar didazu? -Ezer ez. 333 00:21:02,094 --> 00:21:05,530 -Nonbait, bai. -Ez bidali zuzendariarengana. 334 00:21:07,132 --> 00:21:09,067 Esaten badizut, Guantanamora bidaliko nauzu. 335 00:21:09,334 --> 00:21:11,403 Guantanamo! Guantanamo! 336 00:21:11,570 --> 00:21:12,971 Gero izorratuta egongo naiz! 337 00:21:13,071 --> 00:21:14,273 Ez zara izorratuta egongo, zuk diozun bezala. 338 00:21:14,306 --> 00:21:14,940 Ez, ez… 339 00:21:15,874 --> 00:21:17,276 -Galdera bat duzu? -Bai. 340 00:21:17,276 --> 00:21:18,343 Galdetu ba. 341 00:21:18,410 --> 00:21:21,647 Beroegia da, latza zuretzat. 342 00:21:21,680 --> 00:21:23,282 Hasi garenez, bota. 343 00:21:23,282 --> 00:21:25,083 -Hitz ematen didazu? -Mugi. 344 00:21:25,117 --> 00:21:28,954 Nonbait, ez dut nik esaten, entzun dudanez… 345 00:21:29,087 --> 00:21:31,590 …nonbait, gizonak gustatzen zaizkizu. 346 00:21:37,462 --> 00:21:38,764 Ez dut nik esan. 347 00:21:38,797 --> 00:21:41,633 -Nork esaten du hori? -Jendeak. 348 00:21:41,667 --> 00:21:43,702 Esaten dute: Marin jaunari gizonak gustatzen zaizkio". 349 00:21:43,769 --> 00:21:45,904 Besteek esaten dute, ez zuk. 350 00:21:46,004 --> 00:21:48,307 -Ez… Niri bost. -Zuri ez zaizu interesatzen. 351 00:21:48,307 --> 00:21:50,942 -Zergatik galdetu didazu ba? -Besteengatik. 352 00:21:51,009 --> 00:21:52,411 Ni bozeramailea naiz. 353 00:21:52,477 --> 00:21:55,580 -Zuri ez zaizu interesatzen. -Gizonak maite badituzu, hobe. 354 00:21:55,681 --> 00:21:56,882 Hori da. 355 00:21:57,316 --> 00:21:59,451 -Egia al da? -Galdetu egiten didazu, hala ere? 356 00:21:59,484 --> 00:22:02,321 Homosexuala ez da irain bat. 357 00:22:02,788 --> 00:22:06,325 Iruditzen zait ez duzula hori oso garbi ikusten. 358 00:22:06,325 --> 00:22:09,795 Ez daukazu garbi gizonak gizona maitatzearen kontu hori. 359 00:22:09,995 --> 00:22:13,832 Baliteke, ez dakit, baina egia da edo ez? 360 00:22:14,166 --> 00:22:16,201 Ez da egia. Lasaitu al zara? 361 00:22:16,335 --> 00:22:17,402 A bai? 362 00:22:17,469 --> 00:22:19,071 -Lasaitu al zara? -Ondo da. 363 00:22:19,638 --> 00:22:22,741 Sentitzen dut zu desilusionatu izana. 364 00:22:24,409 --> 00:22:26,511 Itzul gaitezen, Souleymanek uzten badigu… 365 00:22:26,545 --> 00:22:28,947 …bere arazo psikologikoak konpondu ondoren… 366 00:22:29,081 --> 00:22:31,383 …indikatiboko lehenaldira. 367 00:22:36,488 --> 00:22:38,357 Posea aldatu! 368 00:22:44,429 --> 00:22:46,365 -Zer ari zara? -Geldi. 369 00:22:46,365 --> 00:22:48,200 -Zer ari zara? -Ospa hemendik! 370 00:22:51,870 --> 00:22:54,439 Nork deitu dizu? Begira zer aurpegia duzun! 371 00:22:54,706 --> 00:22:57,843 Nahikoa da! Atera argazkia zure txotxoloei. 372 00:22:57,876 --> 00:23:00,512 -…eta ikusiko dugu. -Tira, denak bizkarrez. 373 00:23:01,246 --> 00:23:03,014 -Baboa alaena! -Beste bat! 374 00:23:03,648 --> 00:23:05,984 Kristoren kalitatea du zure pantailak! 375 00:23:06,385 --> 00:23:09,221 -Badaukazu bat niretzat? -Ez, ez daukazu dirurik. 376 00:23:09,388 --> 00:23:10,922 -Zenbat balio du? -Garestiegi! 377 00:23:10,956 --> 00:23:13,125 Ez naiz pobrea, zu bezala! 378 00:23:18,196 --> 00:23:21,833 Nahasi egin da, "hezi" aditzarekin ari baita. 379 00:23:22,067 --> 00:23:24,669 Eta hau "hazi" aditza da. 380 00:23:25,404 --> 00:23:26,638 Ixo… 381 00:23:31,943 --> 00:23:35,614 Justine! "Haziko"! 382 00:23:37,416 --> 00:23:38,917 Justine, zeuk pentsatu. 383 00:23:39,518 --> 00:23:40,452 "Haztiko" gara! 384 00:23:40,552 --> 00:23:44,289 "Haeziko gara"! Hori hobe, bien arteko nahasketa baita. 385 00:23:44,489 --> 00:23:46,625 Bai ba, "hazituko gara". 386 00:23:49,294 --> 00:23:53,031 "Hazituren dira" jarri du. 387 00:23:55,834 --> 00:23:58,503 Ondo da. Eskerrik asko. Joan… 388 00:23:59,604 --> 00:24:00,772 Zure lekura joan zaitezke. 389 00:24:01,473 --> 00:24:03,809 Ea zer jarri duen. 390 00:24:05,444 --> 00:24:06,578 Ez daki idazten! 391 00:24:07,312 --> 00:24:09,748 Zuk hobeto idazten duzu? 392 00:24:09,981 --> 00:24:11,316 -Jakina. -Tira ba. 393 00:24:11,450 --> 00:24:13,752 Gaizki egin duena zuzendu ezazu. 394 00:24:13,985 --> 00:24:15,320 "Je" ondoren "T" da. 395 00:24:15,620 --> 00:24:16,621 Ez. 396 00:24:17,989 --> 00:24:19,157 Segi. 397 00:24:19,758 --> 00:24:21,660 Nahikoa da, besteak. 398 00:24:21,760 --> 00:24:23,795 "Tu" "T" batekin da! 399 00:24:23,929 --> 00:24:25,464 Ezta ere. 400 00:24:25,864 --> 00:24:27,466 Ahoa gehiegi zabaldu duk, motel! 401 00:24:28,033 --> 00:24:30,969 Ez, txantxetan ari naiz. 402 00:24:31,169 --> 00:24:33,038 -Ez da horrela. -Nola da? 403 00:24:33,638 --> 00:24:34,806 "C-R-O…" 404 00:24:35,340 --> 00:24:37,342 …eta ez dauka "l"rik. 405 00:24:37,742 --> 00:24:39,144 Bai, ez dauka "l"rik. 406 00:24:40,712 --> 00:24:45,150 Justineri barre egin diozu, baina zu okerrago zabiltza. 407 00:24:46,117 --> 00:24:48,520 Justinek hiru lehenengoak asmatu ditu, gutxienez… 408 00:24:48,553 --> 00:24:51,356 Aizue! Nahikoa da! 409 00:24:55,227 --> 00:24:58,263 Ezin duzue gauza bera 20 segundo baino gehiagoz hausnartu. 410 00:24:58,330 --> 00:25:00,165 3 urteko umeak dirudizute. 411 00:25:00,499 --> 00:25:03,502 Zuek bezalako 13, 14, 15 urteko neska-mutilek… 412 00:25:03,535 --> 00:25:07,506 …minutu batean erantzungo lukete eta gutxiago hitz eginez. 413 00:25:07,606 --> 00:25:10,041 Ederki zirikatzen gaituzu, jo eta ke! 414 00:25:10,075 --> 00:25:11,510 Ez dut uste. 415 00:25:11,510 --> 00:25:12,844 Mundu guztiak uste du gehiegi zirikatzen gaituzula. 416 00:25:12,844 --> 00:25:13,678 Nik ere bai! 417 00:25:13,845 --> 00:25:16,781 Mundu guztiak uste du hori edo zuk bakarrik uste duzu? 418 00:25:16,848 --> 00:25:18,717 -Mundu guztiak! -Zure izenean hitz egizu. 419 00:25:18,750 --> 00:25:21,186 Nik ere hala uste dut, zirikatzen ari zarela beti. 420 00:25:21,386 --> 00:25:23,555 Nik gustura utziko zintuzket bakean… 421 00:25:23,688 --> 00:25:25,991 …baina orduan ez duzue inoiz ezer egingo. 422 00:25:26,091 --> 00:25:28,026 Ez dago gu zirikatzeko arrazoirik. 423 00:25:28,126 --> 00:25:29,861 Esan dizuedan arrazoia, hain zuzen. 424 00:25:34,799 --> 00:25:37,536 Kaka putza! Nazkatuta naukate txotxolo horiek! 425 00:25:37,736 --> 00:25:40,105 Ezin ditut gehiago ikusi! Ez ditut gehiago ikusi nahi! 426 00:25:40,839 --> 00:25:43,542 Ez dute ez hanka eta ez buru, ez dakite ezer… 427 00:25:43,608 --> 00:25:47,212 Aulki bati bezala begiratzen dizute. Irakatsi nahi diezu eta… 428 00:25:47,412 --> 00:25:49,281 …gera daitezela beren kaka horretan! 429 00:25:49,314 --> 00:25:51,683 Ni ez naiz haien bila joango. Hor konpon! 430 00:25:53,552 --> 00:25:57,789 Zital hutsak dira, fede gaiztokoak, liskar bila beti… 431 00:25:57,923 --> 00:26:01,793 Tira ba, gera zaitezte zuen auzo ustelduetan! 432 00:26:02,060 --> 00:26:04,963 Han geratuko zarete bizitza osoan, ondo merezia duzue! 433 00:26:05,196 --> 00:26:10,802 Zuzendariari esango diot ez naizela 3.eko 2. gelara berriz joango. 434 00:26:11,236 --> 00:26:13,772 Akabo teknologia eskolak! Primeran! 435 00:26:14,706 --> 00:26:19,177 3 hilabete daramatzate teknologian eta ez dute ezertxo ere egin. 436 00:26:19,744 --> 00:26:23,048 Ikusi dituzue patioan? Ar edo eme eskean dirudite. 437 00:26:23,114 --> 00:26:26,384 Elkarren gainean saltoka, piztiak bezala orroka. 438 00:26:26,384 --> 00:26:28,820 Auskalo zertan! Eta gelan ere bai! 439 00:26:28,954 --> 00:26:31,690 Kevin ordubete egoten zait gelan horrela… 440 00:26:33,592 --> 00:26:36,494 5 urte daramatzat irakasten eta ez dut inoiz halakorik ikusi. 441 00:26:40,231 --> 00:26:43,168 Ondo da… Tira ba… 442 00:26:43,368 --> 00:26:46,471 Ez gara txakurrak. 443 00:26:52,611 --> 00:26:54,012 Barkatu. 444 00:26:56,681 --> 00:26:58,617 Zer txorakeria… 445 00:27:03,688 --> 00:27:05,624 Goazen kalera, nahi baduzu. 446 00:27:05,724 --> 00:27:07,292 Joango al gara? 447 00:27:14,099 --> 00:27:17,268 Ez zen hain zaila pasarte bat gaurko irakurtzea. 448 00:27:17,302 --> 00:27:19,170 Inork ez du irakurri? 449 00:27:21,873 --> 00:27:23,908 Denbora pila galtzen da horrela! 450 00:27:24,709 --> 00:27:27,746 Berrirakurri egingo dugu, edo irakurri, besterik gabe. 451 00:27:27,812 --> 00:27:29,648 Nork nahi du? 452 00:27:31,650 --> 00:27:35,654 Oso ondo! Lanerako giro polita dugu gaur. 453 00:27:35,687 --> 00:27:37,656 Khoumba, adi gauzkazu. 454 00:27:37,689 --> 00:27:39,658 Ez dut irakurriko. 455 00:27:40,091 --> 00:27:41,393 Nola ezetz? 456 00:27:41,993 --> 00:27:43,695 Ez dut irakurtzeko gogorik. 457 00:27:43,728 --> 00:27:46,464 Norbaiten gogoak noiztik agintzen du hemen? 458 00:27:46,765 --> 00:27:49,734 -Ez dut irakurtzeko gogorik. -Niri bost axola horrek. 459 00:27:51,803 --> 00:27:53,471 Zer esan nahi du Khoumbak egin duena? 460 00:27:53,805 --> 00:27:54,939 -Wey? -Adarra jo. 461 00:27:55,106 --> 00:27:58,943 Ez. Zer-nolako jarrera da hori? 462 00:27:59,044 --> 00:28:01,346 Errespetugabekeria da. 463 00:28:01,546 --> 00:28:03,314 Bai. Adituak esana. 464 00:28:06,918 --> 00:28:10,155 Bilaba zara, lerdemerkea. Nirekin zipozten zara. 465 00:28:10,221 --> 00:28:12,357 -Zer da hori? -Ezta pentsatu ere. 466 00:28:12,390 --> 00:28:15,193 Hasteko, frantsesez hitz egin. Zer naiz? Zer? 467 00:28:15,293 --> 00:28:16,928 Bilaba! 468 00:28:16,961 --> 00:28:18,997 Esadazu frantses arruntean. 469 00:28:19,064 --> 00:28:21,366 -Nire kontra "pipertuta" zaude. -Bai. 470 00:28:21,366 --> 00:28:23,368 -Nire kontra ari zara. -Bai, bai. 471 00:28:23,568 --> 00:28:25,570 -Hor konpon. -Inola ere ez. 472 00:28:25,704 --> 00:28:27,205 Zuk irakurtzea nahi dut, besterik ez. 473 00:28:27,238 --> 00:28:29,741 Eskubide osoa dut zuri irakurtzeko eskatzeko. 474 00:28:29,808 --> 00:28:31,976 -Ez al duzu uste? -Ez. 475 00:28:33,244 --> 00:28:36,648 Inork ez du liburua irakurri eta nirekin sartzen zara. 476 00:28:36,715 --> 00:28:37,782 Ez, ez naiz zurekin sartu. 477 00:28:37,849 --> 00:28:41,453 Irakurtzeko esan dizut, eskubidea baitut horretarako. 478 00:28:41,553 --> 00:28:43,421 Aski da. Aski dela esan dut! 479 00:28:43,488 --> 00:28:45,724 -Orain, ixo. Adi gauzkazu. -Ez dut irakurriko. 480 00:28:45,824 --> 00:28:50,462 Isiltzeko esaten didazu eta, gero, irakurtzeko. Zer da hori? 481 00:28:50,528 --> 00:28:52,864 -Zer da zer? -Aukeratzen jakin behar da. 482 00:28:53,198 --> 00:28:54,466 Pentsatu pixka bat. 483 00:28:54,532 --> 00:28:57,235 Eskola hau bukatzean nirekin hitz egingo duzu. 484 00:28:57,268 --> 00:28:59,304 -Kontuak konponduko dizkizut. -Ederki. 485 00:28:59,571 --> 00:29:01,773 Ederki, bai, baina zuretzat, gaizki. 486 00:29:02,540 --> 00:29:03,875 Esméralda, greba egingo duzu… 487 00:29:04,008 --> 00:29:06,478 …zure auzokoak bezala, edo irakurriko duzu? 488 00:29:06,511 --> 00:29:07,879 Bere bizitza da. Hor konpon. 489 00:29:07,912 --> 00:29:11,116 Beraz, irakurri guretzat. Nahi duzu? 490 00:29:11,282 --> 00:29:15,253 -Atsegin handi-handi-handiz. -Oso ondo. Adi gauzkazu. 491 00:29:15,353 --> 00:29:19,891 "Kitty maitea: Kontraesan sorta bat omen naiz". 492 00:29:19,991 --> 00:29:25,130 "Kontatu izan dizut inoiz arima bitan banatuta daukadala". 493 00:29:25,196 --> 00:29:28,233 "Zati batean, nire kanporako alaitasuna dago… 494 00:29:28,266 --> 00:29:31,536 …nire begirada burlatia, nire bizipoza… 495 00:29:31,636 --> 00:29:35,106 …eta, batez ere, gauzak ikuspegi arinenetik hartzeko modua". 496 00:29:35,206 --> 00:29:39,310 "Esan nahi dut, horretaz, ez dudala ezer txarrik ikusten… 497 00:29:39,344 --> 00:29:42,781 …maite-jolasetan, musu batean, besarkada batean… 498 00:29:42,781 --> 00:29:45,049 …txantxa gordin batean". 499 00:29:45,383 --> 00:29:49,554 "Alderdi hori adi egoten da beti, eta ez dio azaltzen uzten besteari… 500 00:29:49,587 --> 00:29:52,857 …alderdi politago, garbiago eta sakonagoari". 501 00:29:53,358 --> 00:29:55,059 "Egia da, azkenik… 502 00:29:55,093 --> 00:29:57,729 …inork ez duela Anneren alderdi polit hori ezagutzen… 503 00:29:57,796 --> 00:30:01,199 …eta, horregatik, jende gutxik jasan ahal izaten nau". 504 00:30:01,232 --> 00:30:05,336 "Pailazo barregarria naiz arratsalde batez… 505 00:30:05,370 --> 00:30:08,640 …eta, gero, hilabetez, jendea nitaz asper-asper eginda egoten da". 506 00:30:08,873 --> 00:30:15,380 "Anne goxoa ez da behin ere agertu jendaurrean… 507 00:30:15,513 --> 00:30:18,583 …baina bakarrik nagoenean bera da beti nagusi". 508 00:30:18,750 --> 00:30:21,853 "Zure betiko. Anne Frank". Hemen bukatzen da egunkaria. 509 00:30:21,886 --> 00:30:23,388 Zergatik bukatzen da hemen? 510 00:30:23,421 --> 00:30:28,293 Polizia bere familia ezkutatuta zegoen bi geletan sartu… 511 00:30:28,326 --> 00:30:31,830 …eta deportatu egin zituen. Anne Frank handik gutxira hil zen. 512 00:30:31,863 --> 00:30:35,233 Lehen hori galdetu dizuet eta askotan aipatu dugu. 513 00:30:35,233 --> 00:30:38,102 Hori irakurrita, gauza asko jakin ditut Anne Franki buruz… 514 00:30:38,102 --> 00:30:41,906 …bere sentimenduak eta nortasuna adierazten dituelako. 515 00:30:41,906 --> 00:30:46,077 Autoerretratu bat idaztea eskatzen dizuedanean… 516 00:30:46,144 --> 00:30:47,612 …nik gauza bera esperoko dut. 517 00:30:47,645 --> 00:30:51,850 Alegia, zuek ere zuen sentimenduak eta sentipenak adieraztea… 518 00:30:51,883 --> 00:30:53,585 …eta gauzak kontatzea ere bai. 519 00:30:53,952 --> 00:30:58,923 Eta horrela hobeto ezagutuko zaituztet. 520 00:31:00,525 --> 00:31:03,862 -Lucie? -Bai, baina gurea ez da izango… 521 00:31:03,895 --> 00:31:08,433 …Anne Frankena bezain zirraragarria. 522 00:31:08,433 --> 00:31:13,037 -Gure bizitza ez da zirraragarria. -Ondo da. 523 00:31:14,038 --> 00:31:15,440 -Juliette? -Bai, baina… 524 00:31:15,907 --> 00:31:19,711 Ulertzekoa da 70 urterekin norbaitek bere bizitza kontatzea… 525 00:31:19,744 --> 00:31:23,281 Baina 13 urteko norbaitek, guk bezala, ez du ezer kontatzeko. 526 00:31:23,448 --> 00:31:28,386 Ez dakit ba. 14, 15 edo 13 urterekin bizi izan dituzue gauzak. 527 00:31:28,686 --> 00:31:31,956 70 urteko gizon-emakume bat gehiago bizi izan da. 528 00:31:32,090 --> 00:31:35,360 -Ia iritsi da… -Ondo ezagutzen du bizitza. 529 00:31:35,393 --> 00:31:39,230 Harritzen nau zuen bizitza interesgarria ez iruditzeak. 530 00:31:39,264 --> 00:31:42,433 Eskolara etorri, etxera joan, jan eta lo. 531 00:31:42,500 --> 00:31:43,468 A bai? 532 00:31:43,568 --> 00:31:46,571 Eskolara joan, jan eta lo. Oso ondo. 533 00:31:46,604 --> 00:31:49,407 Horrela begiratuta, zure bizitza ez da zirraragarria. 534 00:31:49,474 --> 00:31:53,011 -Sentitzen duzuna interesgarria da. -Hori nire kontua da. 535 00:31:53,444 --> 00:31:55,747 Eta niri hori interesatzen zaidala esaten badizut? 536 00:31:55,947 --> 00:31:57,715 Zurea kasu berezi bat da. 537 00:31:57,916 --> 00:31:59,183 Zergatik? 538 00:32:00,485 --> 00:32:02,921 Zu irakaslea zarelako. 539 00:32:03,021 --> 00:32:05,990 Baina ez dizue irakasleak hitz egiten, gizakiak baizik. 540 00:32:06,057 --> 00:32:07,725 Bai, baina… 541 00:32:09,560 --> 00:32:13,364 Hitz eginarazi nahi diguzulako esaten diguzu hori… 542 00:32:13,431 --> 00:32:14,899 …baina ez dut uste egia denik. 543 00:32:16,134 --> 00:32:17,201 Tira ba! 544 00:32:17,502 --> 00:32:21,606 -Zer ez da egia? -Zure interes hori… 545 00:32:21,673 --> 00:32:24,208 Beraz, ez zait zuen bizitza interesatzen… 546 00:32:24,242 --> 00:32:26,511 …baina itxurak egiten ditut… 547 00:32:26,544 --> 00:32:27,712 -…zuek konbentzitzeko. -Ez… 548 00:32:27,946 --> 00:32:31,749 Baina ez da hainbesterako. 549 00:32:31,983 --> 00:32:33,451 Pixka bat esajeratuko dut, beharbada… 550 00:32:33,451 --> 00:32:38,022 Nirekin bat ez zatoztelako nire jarrera esajeratzen dut. 551 00:32:38,122 --> 00:32:41,359 Baina bene-benetako jarrera da, berez. 552 00:32:41,392 --> 00:32:47,165 Zergatik da hain zaila norberaren bizitza kontatzea? Boubacar. 553 00:32:47,999 --> 00:32:49,767 Badaude gauza batzuk… 554 00:32:50,969 --> 00:32:52,637 Gauza intimoak daude tartean. 555 00:32:52,971 --> 00:32:54,672 Bai, noski. 556 00:32:55,340 --> 00:32:59,143 Intimotasunean zer izan liteke kontatzen zaila? 557 00:32:59,177 --> 00:33:00,611 Burak. 558 00:33:01,112 --> 00:33:04,082 Gauza jakin batzuk esateak lotsa eman lezake. 559 00:33:04,182 --> 00:33:06,484 Jakina. Lotsa kontua da. 560 00:33:07,452 --> 00:33:11,022 Zaila da gauza batzuk esatea, eta are gehiago idaztea. 561 00:33:11,089 --> 00:33:12,357 -Bai, ba. -Bai. 562 00:33:12,523 --> 00:33:15,360 Zuek noiz lotsatzen zarete? 563 00:33:15,526 --> 00:33:18,229 Lagun baten amarekin lotsatu zaitezke. 564 00:33:18,997 --> 00:33:22,166 Zergatik? Itsusia iruditzen zaizulako? 565 00:33:23,701 --> 00:33:26,604 Ez. Adibidez, Rabahen etxean egon nintzen… 566 00:33:26,671 --> 00:33:28,773 …bere amak bazkaltzera gonbidatu, eta nik ezetz esan nion… 567 00:33:28,840 --> 00:33:30,875 …lotsatuta nengoelako. 568 00:33:31,009 --> 00:33:33,044 -Bere amarekin bazkaltzeko lotsa? -Bai. 569 00:33:33,077 --> 00:33:35,246 -Ama ez zaizu duina iruditzen? -Ez da hori. 570 00:33:35,680 --> 00:33:38,149 -Ez dut ulertzen, Boubacar. -Berarekin jateagatik. 571 00:33:38,249 --> 00:33:42,186 Lotsa ematen dit berarekin jateak, errespetua diodalako. 572 00:33:42,387 --> 00:33:45,490 Errespetua diozun jendearen aurrean ez duzu inoiz jaten? 573 00:33:45,556 --> 00:33:48,593 Ez, ez da hori, baina ez da nire lagun bat! 574 00:33:49,761 --> 00:33:53,431 Zure lagunaren edo lagun baten aurrean bakarrik jan dezakezu. 575 00:33:53,464 --> 00:33:55,900 Hobeto esplikatuidazu hori, interesatzen zait. 576 00:33:56,034 --> 00:34:00,104 Ez dakit nola esplikatu, baina lotsa ematen dit. 577 00:34:00,204 --> 00:34:02,540 Rabah nire laguna da, elkarrekin egoten gara beti. 578 00:34:02,673 --> 00:34:06,444 Eta errespetua diot bere amari; ez dut bere aurrean jan nahi. 579 00:34:06,611 --> 00:34:11,549 Boubacarrek gure aurrean jaten badu, ez digu errespeturik. 580 00:34:11,682 --> 00:34:13,451 Ez, ez da hori. 581 00:34:14,886 --> 00:34:16,721 Ez duzu ulertzen. Ezin duzu ulertu. 582 00:34:16,821 --> 00:34:18,623 Ezin dut ulertu. Ez naiz behar bezain bizkorra. 583 00:34:18,656 --> 00:34:20,825 Ez da hori. Ezin duzu ulertu. 584 00:34:21,426 --> 00:34:22,093 Rabah? 585 00:34:22,260 --> 00:34:25,029 Festa batean egon nintzen, eta "urdaiazpiko-gurinak" ziren denak. 586 00:34:25,163 --> 00:34:27,932 -"Urdaiazpiko-gurinak"? -Bai, zu bezalakoak. 587 00:34:27,965 --> 00:34:31,769 -Zer dira "urdaiazpiko-gurinak"? -Gazta kiratsa darion jendea. 588 00:34:31,869 --> 00:34:35,273 Jende guztiari gazta kiratsa zerion festa batera joan zinen, beraz? 589 00:34:35,940 --> 00:34:38,242 Trajea eta gorbata zeukaten denek. 590 00:34:38,409 --> 00:34:41,479 Ni galtza "baggy"ekin joan, eta modu bitxian begiratzen zidaten. 591 00:34:41,512 --> 00:34:43,214 -Lotsatu egin zinen? -Bai. 592 00:34:43,381 --> 00:34:44,816 Modu bitxian begiratzen zidaten eta. 593 00:34:44,849 --> 00:34:49,320 Haiek zutaz lotsatuta zeuden, eta zu haiez lotsatuta, edo zer? 594 00:34:49,353 --> 00:34:50,855 Haiek ez zeuden lotsatuta. 595 00:34:50,888 --> 00:34:54,025 Lurretik kanpokoa banintz bezala begiratzen zidaten. 596 00:34:54,092 --> 00:34:55,593 Lurretik kanpokoa zara eta! 597 00:34:55,626 --> 00:34:57,261 "Zer ari da hemen mairu hori?" 598 00:34:57,328 --> 00:35:01,632 -Arraza-kontu bat zen? -Ez dakit, ez dakit. 599 00:35:02,166 --> 00:35:04,535 Pintxoak hirugiharrekoak ziren. 600 00:35:05,403 --> 00:35:07,105 Hortaz, zer…? 601 00:35:07,238 --> 00:35:09,874 Ez nuen ezer jan. 602 00:35:09,907 --> 00:35:13,111 Jakina: hirugiharrea, urdaizpikoa… Ulertzen dut. 603 00:35:14,112 --> 00:35:14,979 Wey. 604 00:35:15,279 --> 00:35:17,748 Oraingo gazteak ez dira lotsatzen. 605 00:35:18,116 --> 00:35:20,184 Oraingo gazteak? Zu bezalakoak? 606 00:35:21,185 --> 00:35:24,622 -Erantzi galtzontziloa! -Ikusten? Ez dute lotsarik. 607 00:35:24,722 --> 00:35:27,391 Normala da. Denbora guztian normala. 608 00:35:27,792 --> 00:35:30,161 -Zu haiek bezalakoa zara? -Ez. Ni, ez. 609 00:35:30,361 --> 00:35:33,531 -Lotsatu egiten zara batzuetan? -Beretaz lotsatzen naiz. 610 00:35:36,000 --> 00:35:37,768 Ja ta emango diat! 611 00:35:39,704 --> 00:35:43,374 Mundu guztiak eman dezake bere iritzia, gizabidez. 612 00:35:43,674 --> 00:35:46,344 Wey, esaiguzu zergatik lotsatzen zaren besteez. 613 00:35:46,544 --> 00:35:52,016 Ez dute lotsarik. Beti oihuka, elkar joka… auskalo. 614 00:35:52,150 --> 00:35:54,552 Beti txantxetan, jendea zirikatzen… Ez dute lotsarik. 615 00:35:54,585 --> 00:35:58,156 Ez al dituzu lotsa eta diziplina nahasten? 616 00:35:58,222 --> 00:36:02,693 Besteak diziplinagabeak eta hezigabeak iruditzen ote zaizkizu? 617 00:36:03,027 --> 00:36:05,663 -Hori ere lotsagarria izan liteke. -Ondo da. 618 00:36:05,763 --> 00:36:08,900 -Louise. -Nor bere gorputzaz lotsa daiteke. 619 00:36:08,933 --> 00:36:11,302 Bai horixe, nor bere gorputzaz lotsa daiteke. 620 00:36:11,435 --> 00:36:14,172 Louise, zu… zu…? 621 00:36:14,238 --> 00:36:16,774 Zure gorputzaz lotsatzen zara batzuetan? 622 00:36:19,644 --> 00:36:21,179 Nire belarriez. 623 00:36:21,245 --> 00:36:24,715 Zure belarriez lotsatzen zara. 624 00:36:26,184 --> 00:36:29,820 -Nolakoak iruditzen zaizkizu ba? -Oso irtenak. 625 00:36:30,388 --> 00:36:32,757 -Oso irtenak. -Nik ere bai. 626 00:36:32,890 --> 00:36:34,825 Uste dut gaia jorratu dugula. 627 00:36:34,959 --> 00:36:38,496 Orain badauzkazue arma nahikoak zuen zeregina egiteko. 628 00:36:38,563 --> 00:36:41,199 Koadernoak atera itzazue. 629 00:36:42,400 --> 00:36:46,604 Hurrengo ostegunerako lana apuntatu. 630 00:36:50,208 --> 00:36:54,278 Oso erraza da: "Nork bere autoerretratua idatzi". 631 00:36:59,650 --> 00:37:02,253 Oroitzen dizuet autoerretratua ez dela autobiografia. 632 00:37:02,320 --> 00:37:04,689 Ez dut zuen bizitza kontatzea nahi. 633 00:37:04,755 --> 00:37:08,793 Zareten bezalakoak, zuen nortasuna deskribatu. 634 00:37:09,927 --> 00:37:13,364 Lanak gelan irakurri, eta ikusiko dugu zer egin dezakegun. 635 00:37:14,832 --> 00:37:15,933 Akatsik gabe. 636 00:37:16,634 --> 00:37:18,302 -Agur, jauna. -Agur. 637 00:37:25,076 --> 00:37:26,344 Khoumba. 638 00:37:26,844 --> 00:37:29,247 Badakizu nirekin hitz egin behar duzula. 639 00:37:34,552 --> 00:37:36,254 Emadazu zure agenda. 640 00:37:36,587 --> 00:37:39,357 -Zergatik? -Ondotxo dakizu zergatik. 641 00:37:45,029 --> 00:37:49,100 Ez, modu onean emadazu. Nahikoa da. 642 00:37:50,268 --> 00:37:53,104 Argazkia jarri beharko duzu noizbait. 643 00:37:58,009 --> 00:38:01,746 Irakasleak irakurtzeko eskatu eta ez duzula nahi erantzutea… 644 00:38:01,812 --> 00:38:04,482 -…normala iruditzen al zaizu? -Ni ez naiz gelako bakarra! 645 00:38:04,548 --> 00:38:07,551 Lotsagabe bakarra ez bazara ere, zigortu egin behar zaitut. 646 00:38:07,618 --> 00:38:09,854 -Ez al duzu uste? -Ondo da. 647 00:38:13,324 --> 00:38:15,493 Zer gertatu da uda honetan? 648 00:38:16,961 --> 00:38:19,130 Zer gertatu da oporretan? 649 00:38:19,297 --> 00:38:20,965 -Oporretan ez zaitut ikusi. -Badakit. 650 00:38:21,032 --> 00:38:22,933 Horregatik uste dut arazo bat izan duzula… 651 00:38:22,967 --> 00:38:26,771 …ekainean, ikasturtea bukatzean, ondo moldatzen baikinen biok. 652 00:38:26,804 --> 00:38:28,372 Gogotik parte hartzen zenuen. 653 00:38:28,439 --> 00:38:34,345 Aurten, berriz, hasieratik ez duzu batere lan egin nahi… 654 00:38:34,345 --> 00:38:37,448 Muzindua zaude beti, haserre, irakurtzeko eskatu eta zuk ezetz… 655 00:38:37,515 --> 00:38:40,351 -Zer gertatu da? -Irakurtzea ez dut jadanik gustuko. 656 00:38:40,384 --> 00:38:41,819 -Presatuko al zara? -Ez, ez… 657 00:38:41,886 --> 00:38:44,255 Ez, ez naiz presatuko! 658 00:38:50,161 --> 00:38:54,031 Esplikatu hori. Zergatik aldatu dira gauzak bat-batean? 659 00:38:54,732 --> 00:38:56,901 Ez naiz umetxo bat izango beti. 660 00:38:57,668 --> 00:39:00,137 -Lan egitea umetxoa izatea da? -Ez zait irakurtzea gustatzen. 661 00:39:00,237 --> 00:39:03,207 -Bai horixe. -Gelan badaude beste batzuk. 662 00:39:03,474 --> 00:39:05,876 Jakina, lan egitea da… 663 00:39:07,345 --> 00:39:10,548 -Nahi dudanean itzuliko dizut. -Presa dut, ama zain daukat. 664 00:39:10,581 --> 00:39:12,817 Aurrena barkamena eskatzea nahi dut. 665 00:39:12,950 --> 00:39:15,720 Lehen egin duzunagatik barkamena eskatzea nahi dut. 666 00:39:16,120 --> 00:39:18,556 Barkamena eskatzen dizut, jauna, errespetua galdu dizudalako. 667 00:39:18,556 --> 00:39:20,224 -"Barkatu" ez da nahikoa? -Ez. 668 00:39:20,224 --> 00:39:24,228 "Barkamena eskatzen dizut, jauna, errespetua galdu dizudalako". 669 00:39:24,261 --> 00:39:25,529 Adi naukazu. 670 00:39:27,264 --> 00:39:30,034 -Barkatu errespetua galtzeagatik. -Ez. 671 00:39:30,101 --> 00:39:31,769 "Barkamena eskatzen dizut, jauna, errespetua galdu dizudalako". 672 00:39:31,802 --> 00:39:34,372 Baina benetan esazu, benetako desenkusa bat nahi dut. 673 00:39:34,405 --> 00:39:36,907 Presatuko al zara, arren? Ama zain daukat! 674 00:39:36,941 --> 00:39:38,809 Amak itxarongo dizu zuk barkamena eskatu arte. 675 00:39:38,909 --> 00:39:40,378 Aproposa, ikusten? 676 00:39:40,378 --> 00:39:42,313 Esaldi hori entzun nahi dut, eta benetan esana… 677 00:39:42,380 --> 00:39:45,416 …eta urte osorako konpromisoa izango da. 678 00:39:45,449 --> 00:39:47,451 Ezin baitugu horrela jarraitu. 679 00:39:47,852 --> 00:39:51,188 Barkamena eskatzen dizut errespetua galdu dizudalako. 680 00:39:52,123 --> 00:39:53,791 Bene-benetan esan ezazu. 681 00:39:54,492 --> 00:39:56,694 Aizu! Ez dut 50 aldiz errepikatuko! 682 00:39:56,727 --> 00:39:58,729 Zuek biak! Zer ari zarete hor? 683 00:39:59,130 --> 00:40:00,464 Beraren zain gaude. 684 00:40:00,531 --> 00:40:02,566 -Joan…? -Mugi! Adi naukazu. 685 00:40:03,467 --> 00:40:07,505 Barkatu errespetua galdu dizudalako. Joan naiteke, arren? 686 00:40:12,209 --> 00:40:13,177 Eskerrik asko. 687 00:40:13,711 --> 00:40:15,513 -Barkamena eskatu diozu! -Aski da. 688 00:40:15,513 --> 00:40:17,314 Ez da egia. 689 00:40:27,758 --> 00:40:32,029 Duela 15 egun, eskola batzordearen azken bileran… 690 00:40:32,163 --> 00:40:34,698 …irakasleek proposamen bat ekarri zuten: 691 00:40:34,765 --> 00:40:38,569 Puntu-sistema bat ikasleentzat… 692 00:40:38,602 --> 00:40:41,505 …gidabaimenaren puntukako baimenaren antzekoa. 693 00:40:41,939 --> 00:40:44,708 Barne arautegia hausten duen ikasleari… 694 00:40:44,942 --> 00:40:47,344 …puntu batzuk kenduko zaizkio. 695 00:40:47,445 --> 00:40:50,448 Irakasleei bururatu zaienez, haiei ematen diet hitza. 696 00:40:50,548 --> 00:40:57,555 Ikasturtea hasi denetik, gero eta arazo gehiago sortzen ari zaizkigu. 697 00:40:57,988 --> 00:41:00,858 Zigorrek ez dute inolako eraginik ikasleengan. 698 00:41:00,925 --> 00:41:03,928 Eta horregatik bururatu zaigu puntukako baimen hori. 699 00:41:04,028 --> 00:41:08,466 6 puntu emango genizkioke ikasle bakoitzari, adibidez. 700 00:41:08,566 --> 00:41:12,736 Hutsegitea larria baldin bada, puntu 1 edo 2 galduko lituzke. 701 00:41:12,770 --> 00:41:15,239 Eta zerora iristean, zer gertatuko da? 702 00:41:15,306 --> 00:41:18,509 Zerora iristean, diziplina-kontseilua. 703 00:41:18,542 --> 00:41:22,012 Nik guraso gisa, berriz ere ikusten dut hemen… 704 00:41:22,012 --> 00:41:25,649 …ikastetxe honek bere betiko ohiturari eusten diola. 705 00:41:25,850 --> 00:41:29,186 Ikasleak zigortzea dabilkizue beti buruan. 706 00:41:29,220 --> 00:41:32,890 -Ez dituzue inoiz balioesten. -Haiek balioesten dute bere burua. 707 00:41:33,023 --> 00:41:36,994 Noten bidez, hurrengo mailara igaroz… 708 00:41:37,027 --> 00:41:39,396 Eta gelako bileretan ere balioesten ditugu… 709 00:41:39,597 --> 00:41:42,032 …ondo ez badabiltza lanera akuilatuz… 710 00:41:42,166 --> 00:41:46,036 Eta, gainera, ohorezko-taulak, zorion emateak… 711 00:41:46,303 --> 00:41:47,905 Hori ere bada zerbait. 712 00:41:48,005 --> 00:41:49,273 Zuen sisteman… 713 00:41:49,273 --> 00:41:52,376 …puntuak kentzen zaizkie txorakeriak egiten dituztenei. 714 00:41:52,510 --> 00:41:54,111 Baina sistema muturreraino eramanez gero… 715 00:41:54,144 --> 00:41:57,348 …zergatik ez eman punturik ahalegintzen direnei? 716 00:41:57,515 --> 00:41:59,216 Puntu onak, alegia. 717 00:41:59,517 --> 00:42:02,052 Ni ikasleak balioestearen alde nago… 718 00:42:02,119 --> 00:42:06,290 …baina ikasle batek puntuak metatzen baditu, 34 adibidez… 719 00:42:07,324 --> 00:42:09,894 …horrek txorakeriak egiteko aukera handia emango lioke. 720 00:42:09,927 --> 00:42:11,328 Ezingo genuke menderatu. 721 00:42:11,529 --> 00:42:15,466 34 puntu hipotetiko horietaraino iritsi gabe… 722 00:42:15,733 --> 00:42:18,369 …6 puntuko baimena edukitzeak esan nahi du… 723 00:42:18,435 --> 00:42:21,739 …ikasle batek arazoak sor ditzakeela zigortua izan gabe. 724 00:42:22,139 --> 00:42:26,544 2 puntu galtzea ez zait iruditzen benetako zigorra denik. 725 00:42:26,610 --> 00:42:29,813 Inpunitate-sentipen bat sortuko du, arriskutsu samarra. 726 00:42:29,914 --> 00:42:33,384 Niretzat, okerreko ideia on bat da. 727 00:42:33,551 --> 00:42:37,087 Hortaz, bila genezake zigor bat… 728 00:42:37,087 --> 00:42:41,892 …ikasleari puntu guztiak batera galaraz liezaizkiokeena. 729 00:42:42,192 --> 00:42:45,763 Baina, orduan, baimenak interes guztia galdu du. 730 00:42:46,564 --> 00:42:48,566 Ez da erraza. 731 00:42:48,666 --> 00:42:50,868 Zuk inpunitate-sentipena deitzen diozun horrek… 732 00:42:50,868 --> 00:42:52,736 …jarduteko tarte bat uzten digu. 733 00:42:52,770 --> 00:42:58,576 Zigor zorrotz-zorrotzak ezartzen direnean… 734 00:42:58,709 --> 00:43:01,612 …ezin dira kasu eta egoera bakoitzera moldatu. 735 00:43:01,679 --> 00:43:03,013 Ez nago batere konforme. 736 00:43:03,013 --> 00:43:07,618 Ikasle guztiei modu berean betearazi behar zaizkie arauak. 737 00:43:07,685 --> 00:43:09,486 Araua hausten duenari zigorra. 738 00:43:09,587 --> 00:43:12,289 Bestela, hobe araurik ez ezarri. 739 00:43:12,356 --> 00:43:16,994 Arau zorrotzegiek sortzen dituzte tentsiorik handienak. 740 00:43:17,027 --> 00:43:18,128 Eskuko telefonoak, adibidez. 741 00:43:18,329 --> 00:43:23,701 Arau bat ezarri genuen telefonoak gelan zorrotz debekatzeko. 742 00:43:23,701 --> 00:43:28,639 Nik ez dut arau hori betetzen arazorik sortzen ez didalako. 743 00:43:28,906 --> 00:43:31,809 Badago hor tolerantziarako tarte bat. 744 00:43:31,875 --> 00:43:33,811 Bai, noski. Arbitrariotasunaren erreinua. 745 00:43:34,311 --> 00:43:36,914 Ez, badaukazu legea, eta badaukazu legearen espiritua. 746 00:43:37,047 --> 00:43:40,551 Badakit gauerdia arte geratu nahi zenuketela, baina ez da posible. 747 00:43:40,618 --> 00:43:42,853 Beste solasgai batzuk ditugu. 748 00:43:43,187 --> 00:43:47,257 Eta, bereziki, funtsezko kontu bat… 749 00:43:47,925 --> 00:43:52,363 …garrantzi handikoa: kafe-makina. Irakasleen eskariz aipatuko dugu. 750 00:43:52,630 --> 00:43:55,099 Garrantzi handiko kontua da, hori ziur. 751 00:43:55,199 --> 00:44:00,137 Denok konforme gaude: arazo handi bat dugu aurten. 752 00:44:00,204 --> 00:44:07,177 40 zentimo balio zuen kafeak 50 zentimo balio du orain. 753 00:44:07,311 --> 00:44:10,848 Horrela esanda, xuhurkeria dirudi, baina egunean hainbat kafe hartuta… 754 00:44:10,948 --> 00:44:14,218 …8etan, 10etan, 4etan… 755 00:44:14,284 --> 00:44:17,321 …azkenean dirutza da, hainbesteraino non… 756 00:44:18,689 --> 00:44:22,359 …kafeontzi bat erosi behar izan baitugu denon artean. 757 00:44:22,426 --> 00:44:27,197 Ez, egia da… Bakoitzak nahi duenean har dezan kafea… 758 00:44:27,398 --> 00:44:30,234 …bestela, kafeak kontatzen aritzen ginen eta. 759 00:44:30,701 --> 00:44:34,138 Pierre jaunak atsegin handiz erantzungo dizue. 760 00:44:34,672 --> 00:44:39,276 Gogoraraziko dizuet makina hori 2001ean jarri genuela… 761 00:44:39,309 --> 00:44:41,278 …beste makina baten ordez. 762 00:44:41,378 --> 00:44:45,582 Makina hark kanpoko enpresa baten laguntza behar zuen… 763 00:44:45,683 --> 00:44:48,018 …betetzeko, konpontzeko, eta abar. 764 00:44:48,152 --> 00:44:51,188 Oso-oso garestia zen; beraz, ez zen errentagarria. 765 00:44:51,789 --> 00:44:55,826 Makinaz aldatu genuen, baina oraingoz ez da errentagarria. 766 00:44:56,026 --> 00:44:57,428 Sentitzen dut zugatik. 767 00:44:57,428 --> 00:45:03,901 Horrexegatik igo dugu 10 zentimo kafearen prezioa. 768 00:45:04,168 --> 00:45:07,271 Ekonomikoki bideragarria izan behar du noizbait. 769 00:45:07,838 --> 00:45:09,173 Horrek ez du inor harritzen? 770 00:45:09,206 --> 00:45:11,709 Niri argia eta logikoa iruditzen zait. 771 00:45:18,248 --> 00:45:19,149 Gabon. 772 00:45:37,000 --> 00:45:37,935 -Gabon, andreak. -Gabon. 773 00:45:38,535 --> 00:45:39,870 Ez mugitu. 774 00:45:39,970 --> 00:45:42,906 Joan beharra daukagu, ez dugu bukatu. 775 00:45:57,588 --> 00:45:59,456 "Errespetua". 776 00:46:00,124 --> 00:46:03,093 "Nerabeak poliki-poliki ikasten du irakasleak errespetatzen…" 777 00:46:03,260 --> 00:46:04,762 "…haien mehatxuengatik…" 778 00:46:05,062 --> 00:46:07,531 "…edo arazoen beldurrez". 779 00:46:07,998 --> 00:46:10,334 "Eta nik, jadanik, errespetatzen zaitut". 780 00:46:10,400 --> 00:46:13,270 "Eta errespetuak elkarrenganakoa izan behar du". 781 00:46:13,370 --> 00:46:16,373 "Nik, adibidez, ez dizut esaten histerikoa zarela… 782 00:46:16,440 --> 00:46:18,976 …hortaz, zuk niri zergatik esaten didazu?" 783 00:46:20,244 --> 00:46:22,412 "Nik beti errespetatu izan zaitut… 784 00:46:22,546 --> 00:46:25,849 …beraz, ez dut ulertzen zergatik idatzarazten didazun hau dena". 785 00:46:27,251 --> 00:46:32,556 "Badakit begitan hartua naukazula, baina ez dakit zergatik". 786 00:46:33,924 --> 00:46:38,729 "Erabaki dut atzealdean jartzea beti, istilurik ez izateko". 787 00:46:39,263 --> 00:46:41,732 "Zuk zirikatzen ez banauzu". 788 00:46:42,266 --> 00:46:44,134 "Aitortzen dut lotsagabea naizela batzuetan… 789 00:46:44,268 --> 00:46:46,904 …baina hitz egiten ez badidate, ez naiz lotsagabea". 790 00:46:47,204 --> 00:46:49,573 "Nolanahi ere, ez dizut begiratu ere egingo… 791 00:46:49,640 --> 00:46:52,709 …errespeturik gabe begiratzen dizudala esan ez diezadazun". 792 00:46:52,910 --> 00:46:54,978 "Eta frantsesezko eskolan, berez… 793 00:46:55,045 --> 00:46:58,148 …frantsesaz hitz egin behar da, eta ez amonaz, ahizpaz… 794 00:46:58,248 --> 00:47:00,284 …edo nesken hilekoaz". 795 00:47:01,185 --> 00:47:04,822 "Horregatik, hemendik aurrera, ez dizut gehiago hitz egingo". 796 00:47:04,922 --> 00:47:06,824 "Sinatua: Khoumba". 797 00:47:07,357 --> 00:47:08,959 -Zer esan nahi du? -Sekretua da. 798 00:47:09,026 --> 00:47:10,861 -Sekretua da? -Bai. 799 00:47:10,994 --> 00:47:14,464 Ez da luzaroko sekretua izango. 800 00:47:18,969 --> 00:47:21,305 Esméralda, nola aldatu zara ba lekuz? 801 00:47:21,405 --> 00:47:24,474 Besterik gabe, gogoa nuelako. 802 00:47:25,008 --> 00:47:27,845 -Arazoren bat? -Ez. 803 00:47:28,846 --> 00:47:32,749 Arazorik ez. Giroz aldatu nahi nuen. 804 00:47:39,556 --> 00:47:42,492 Nahikoa da. Has gaitezen. 805 00:47:42,759 --> 00:47:44,394 -Jauna, mesedez! -Ez. 806 00:47:45,329 --> 00:47:46,296 Mesedez, jauna. 807 00:47:46,430 --> 00:47:49,433 Etxean egin beharrekoa berriz kopiatzea besterik ez zen. 808 00:47:49,466 --> 00:47:52,803 -Denbora sobran izan duzue. -Ondo egiteko da. Mesedez! 809 00:47:53,871 --> 00:47:56,139 -Esméralda, adi gauzkazu. -Zer? 810 00:47:56,874 --> 00:47:57,941 Behartuta nago? 811 00:47:58,408 --> 00:48:00,077 Bai, zeharo behartuta. 812 00:48:03,347 --> 00:48:06,350 Esméralda Ouerrtani dut izena, 14 urte ditut… 813 00:48:06,383 --> 00:48:10,220 Père Julien Dhuit hiribideko 9an bizi naiz, 20. barrutian… 814 00:48:10,354 --> 00:48:14,358 …gurasoekin eta 3 anai-arrebekin. 815 00:48:14,391 --> 00:48:17,127 Geroago, polizia izan nahi nuke… 816 00:48:17,261 --> 00:48:20,898 …polizia gaiztoak besterik ez daudela esaten duelako jendeak… 817 00:48:20,998 --> 00:48:23,033 …beraz, polizia onak behar dira. 818 00:48:23,100 --> 00:48:25,769 Bestela, rap-kantaria izan nahi nuke. 819 00:48:25,903 --> 00:48:28,071 Kantari hauen zalea naiz: 820 00:48:28,071 --> 00:48:32,175 Bakar, Médine, Younes Marvin eta Mafia K'1 Fry. 821 00:48:32,476 --> 00:48:34,778 Bestela, jatea eta lo egitea gustatzen zait… 822 00:48:34,945 --> 00:48:36,813 …eta kartierreko lagunekin hor barrena ibiltzea. 823 00:48:37,447 --> 00:48:38,448 Edo, hobe esanda…? 824 00:48:38,916 --> 00:48:40,183 -"Auzoko". -Bai. 825 00:48:40,183 --> 00:48:42,653 Zergatik ez duzu zuzenean aldatu, baldin badakizu? 826 00:48:42,920 --> 00:48:45,789 Idazterakoan, erregistro normalean aritu behar duzue… 827 00:48:45,923 --> 00:48:48,191 …nik errieta egin arte zain egon gabe. 828 00:48:48,692 --> 00:48:49,760 Wey, bota. 829 00:48:52,729 --> 00:48:54,865 Wey dut izena, txinatarra naiz. 830 00:48:55,032 --> 00:48:58,568 15 urte ditut, eta bi arreba. Ni naiz etxeko gazteena. 831 00:48:58,669 --> 00:49:02,839 Bideo-jokoen zale amorratua naiz, egunean 4 orduz jokatzen dut. 832 00:49:03,173 --> 00:49:06,076 Kosta egiten zait frantsesez hitz egitea. 833 00:49:06,076 --> 00:49:11,648 Batzuetan, nekez hitz egiten dut eta besteek ezin didate ulertu. 834 00:49:11,815 --> 00:49:14,651 Eta horregatik ez naiz besteekin gehiegi komunikatzen. 835 00:49:15,953 --> 00:49:20,057 Oso gutxitan ateratzen naiz kalera; interes gutxi ditut etxetik kanpo. 836 00:49:20,090 --> 00:49:24,795 Hemengo giroa ez zait asko komeni alergikoa naizelako… 837 00:49:25,062 --> 00:49:26,897 …baina ez dakit "zertan". 838 00:49:27,364 --> 00:49:29,967 Zeure buruari diozu alergia, horregatik ez dakite zer den. 839 00:49:30,033 --> 00:49:31,568 Ederki, Wey. 840 00:49:32,069 --> 00:49:37,307 Autoerretratu hori entzun ondoren hobeto ezagutzen zaitut. 841 00:49:37,307 --> 00:49:40,143 Hori da autoerretratuaren helburua: gauzak ikastea. 842 00:49:40,744 --> 00:49:41,378 Zer? 843 00:49:41,478 --> 00:49:44,047 Berak beti ondo, guk, berriz, inoiz ez. 844 00:49:44,181 --> 00:49:45,983 Ez, inola ere ez. 845 00:49:45,983 --> 00:49:48,185 Weyk gauzak ondo egiten baditu, zorionak ematen dizkiot. 846 00:49:48,185 --> 00:49:53,423 Zuek gauzak ondo egiten badituzue, pozik zorionduko zaituztet. 847 00:49:53,490 --> 00:49:56,159 -Rabah, irakurriguzu zure… -Ez, ez dut irakurriko. 848 00:49:56,326 --> 00:50:00,297 -Nola nahi duzu, ba, zoriontzea? -Ez dut zure zorionik behar. 849 00:50:00,364 --> 00:50:02,399 -Auskalo! -Konplimenduak nahi dituzu. 850 00:50:02,466 --> 00:50:04,167 Tira, adi gauzkazu. 851 00:50:04,768 --> 00:50:06,269 Rabah dut izena, 14 urte ditut. 852 00:50:06,636 --> 00:50:08,238 Rapa entzuten dut. 853 00:50:08,672 --> 00:50:12,275 Nire lurra gustatzen zait, Kabilia; urtero hara joatea gustatzen zait. 854 00:50:12,342 --> 00:50:15,779 Musika, rapa eta islama gustatzen zaizkit. 855 00:50:15,812 --> 00:50:18,615 Bi anaia ditut, baina ez zait eskola gustatzen. 856 00:50:18,648 --> 00:50:20,384 Neska larruzaleak ez zaizkit gustatzen. 857 00:50:20,517 --> 00:50:21,852 Zidane gustatzen zait. 858 00:50:22,319 --> 00:50:25,055 Hitz egitea eta Psy4 de la Rime-ren bideoak gustatzen zaizkit. 859 00:50:25,055 --> 00:50:27,024 Aupa l'Olympique de Marseille! 860 00:50:27,124 --> 00:50:30,293 -"Aupa OM" ez da beharrezkoa. -Aupa Paris Saint-Germain! 861 00:50:30,327 --> 00:50:32,696 Ez du interes handirik autoerretratu batean. 862 00:50:32,763 --> 00:50:35,432 -Ez du dena esan. Bi lerro falta! -Hori da dena. 863 00:50:35,532 --> 00:50:37,300 Ez. Gezurretan ari zara. Erakutsi! 864 00:50:37,367 --> 00:50:40,037 -Nahikoa da! -Esan ezak, motel! 865 00:50:40,670 --> 00:50:42,706 "Maitasuna egitea asko gustatzen zait". 866 00:50:43,140 --> 00:50:44,374 Hori ez dut nik idatzi. 867 00:50:44,374 --> 00:50:47,077 "Neskentzat goapo joatea gustatzen zait". 868 00:50:47,077 --> 00:50:50,447 "Eta uda gustatzen zait nesken eskotea ikusteko". 869 00:50:52,282 --> 00:50:54,518 Zergatik ez, Rabah? Emaiozu. 870 00:50:54,551 --> 00:50:57,187 Nik ez dut hori idatzi. Ez dut izena jarri. 871 00:50:57,354 --> 00:50:59,289 -Zure idazkera da. -Ez. 872 00:51:00,157 --> 00:51:01,091 Hau nire idazkera al da? 873 00:51:01,291 --> 00:51:03,994 Ez da lotsatzekoa uda gustatzea nesken eskoteak ikusteko. 874 00:51:04,061 --> 00:51:06,897 -Ez da nire idazkera. -Ez da bekatua. 875 00:51:07,931 --> 00:51:11,935 Souleymane, ez mugitu gehiago eta irakurri zure autoerretratua. 876 00:51:11,968 --> 00:51:14,204 -Jakin-min handia dut. -Zer? 877 00:51:14,204 --> 00:51:16,106 "Zer"ik ez. 878 00:51:16,339 --> 00:51:17,574 Ez dut ezer idatzi. 879 00:51:17,707 --> 00:51:19,409 Bai, idazten ikusi zaitut. 880 00:51:19,476 --> 00:51:21,078 -Ez dut ezer idatzi. -Bai. 881 00:51:21,378 --> 00:51:23,780 -Ez dut ezer. -Adi gauzkazu. 882 00:51:26,083 --> 00:51:28,618 "Souleymane dut izena eta ez dut zer esanik nitaz… 883 00:51:28,652 --> 00:51:31,021 …inork ezagutzen ez nauelako". 884 00:51:33,590 --> 00:51:34,758 Nahikoa da. 885 00:51:35,292 --> 00:51:37,394 Oso ondo, baina luze samarra. 886 00:51:41,598 --> 00:51:44,734 Besteek 10 lerro idazten saiatu, eta zuk lerro bakarrarekin aski! 887 00:51:45,435 --> 00:51:47,137 Ez zait nire bizitza kontatzea gustatzen. 888 00:51:47,237 --> 00:51:49,706 Besteak saiatzen dira, ordea. 889 00:51:49,739 --> 00:51:53,477 Hor konpon! Nik ez diot nire bizitza mundu guztiari kontatuko. 890 00:51:54,144 --> 00:51:56,646 Ez da nahi ez duelako: ez daki idazten. 891 00:51:56,847 --> 00:51:58,115 Zer diozu, txakurra? 892 00:51:58,248 --> 00:51:59,983 Niri ez hitz egin, txakur zikina! 893 00:52:00,117 --> 00:52:02,452 -Ulertu dizut. -Nahikoa da! 894 00:52:02,519 --> 00:52:05,789 Zoaz jendea atxilotzera nirekin hitz egin ordez! 895 00:52:05,922 --> 00:52:06,857 Eskuburdinak ekarri dituzu? 896 00:52:06,923 --> 00:52:09,826 -Hara bestea! -Kiratsa darizu ahotik! 897 00:52:10,360 --> 00:52:12,129 -Alua! -Ezagutzen duzu "Aquafresh"? 898 00:52:12,329 --> 00:52:15,465 Ez duzu zertan zakarra izanik. 899 00:52:15,599 --> 00:52:17,567 Nire hortz-eskuila uztea nahi? 900 00:52:17,667 --> 00:52:21,738 Souleymane, irainean eta aho beroan oso ona zara… 901 00:52:21,805 --> 00:52:23,773 …baina nik idazteko esan, eta ez zara nor. 902 00:52:23,840 --> 00:52:26,209 Bere izena idazten ere ez daki eta. 903 00:52:26,643 --> 00:52:28,612 Isilik egon! Zer jartzen du hemen? 904 00:52:28,745 --> 00:52:30,447 Ez gaitzazu Koranarekin zorabiatu. 905 00:52:30,480 --> 00:52:32,849 -Zoaz pikutara! Korana, eta zer? -A zer plastada! 906 00:52:32,916 --> 00:52:34,985 -Izorrai! -Korana al da? 907 00:52:35,051 --> 00:52:36,253 Lasai. 908 00:52:36,419 --> 00:52:38,088 -Korana da! Isilik egon! -Baita zera ere! 909 00:52:38,822 --> 00:52:40,624 Zer da tatuaje hori? 910 00:52:40,690 --> 00:52:44,161 -Zergatik ez diguzu erakusten? -Korana omen da! 911 00:52:44,261 --> 00:52:46,096 -Korana da! Utikan! -Zer da? 912 00:52:46,163 --> 00:52:48,598 Zergatik ez diguzu erakusten? 913 00:52:48,932 --> 00:52:51,067 "Isilik egon" esan nahi du. 914 00:52:51,168 --> 00:52:53,170 Ixo, zu. Ez du hori esan nahi. 915 00:52:53,803 --> 00:52:57,174 Esaiguzu zuk zer esan nahi duen, gaizki itzulita baldin badago. 916 00:52:57,307 --> 00:52:58,808 Ez dizuet esan nahi. 917 00:52:58,909 --> 00:53:01,811 Zuk erakutsi diguzu, esaiguzu ba zer esan nahi duen. 918 00:53:03,747 --> 00:53:05,982 Hor jartzen du… begiratu ondo: 919 00:53:06,349 --> 00:53:10,086 "Zure hitzek isiltasuna hobetzen ez badute, isildu zaitez". 920 00:53:10,253 --> 00:53:11,621 -Nik esan dudana. -Ez. 921 00:53:11,721 --> 00:53:14,624 Ez al dut hori esan? Gauza bera da! 922 00:53:16,226 --> 00:53:19,796 Zergatik ez da Boubacarrek esandako gauza bera? 923 00:53:19,829 --> 00:53:23,967 -Ez dakit. Niretzat, ederragoa da. -Hobeto adierazita dagoelako. 924 00:53:24,701 --> 00:53:28,738 Paperean besoan bezain gauza interesgarriak idatziko bazenitu… 925 00:53:28,805 --> 00:53:30,407 …izugarria litzateke. 926 00:53:30,440 --> 00:53:31,975 Hala iruditzen zait niri ere. 927 00:53:32,008 --> 00:53:33,944 Idazteko gauza zarela frogatzen du horrek. 928 00:53:35,011 --> 00:53:38,348 Autoerretratu batzuk entzun ondoren… 929 00:53:38,515 --> 00:53:40,684 …zuzendu eta hobetu itzazue… 930 00:53:41,218 --> 00:53:45,488 …ikasturte hasierako galderei erantzunez: 931 00:53:45,589 --> 00:53:47,624 Zer gustatzen zaidan eta zer ez? 932 00:53:47,791 --> 00:53:50,260 Zein dira nire bertuteak eta akatsak? Nor izan nahi nuke? 933 00:53:51,461 --> 00:53:52,329 Sartu. 934 00:53:53,763 --> 00:53:55,298 -Kaixo. -Kaixo. 935 00:53:55,665 --> 00:53:58,235 Zutik, mesedez. Kaixo. 936 00:53:58,501 --> 00:54:02,539 Denontzat balio du, atzekoentzat ere bai: zutitu. 937 00:54:02,939 --> 00:54:04,107 Hori da. 938 00:54:04,341 --> 00:54:07,911 Cherif, entzun didazu? Denok zutitu behar duzue. 939 00:54:07,911 --> 00:54:11,248 Heldua agurtzeko modu bat besterik ez da. 940 00:54:11,248 --> 00:54:14,184 Ez da mendetasun edo umiliazio seinale bat. 941 00:54:14,451 --> 00:54:16,052 Eser zaitezte. 942 00:54:17,687 --> 00:54:21,157 Gela honetako ikasle berri bat aurkeztera etorri natzaizue. 943 00:54:21,358 --> 00:54:25,428 Carl du izena, eta harrera ona egingo diozuelakoan nago… 944 00:54:25,595 --> 00:54:28,064 …ikasturte bukaera arte. 945 00:54:28,531 --> 00:54:31,067 Eskerrik asko. Agur. 946 00:54:32,569 --> 00:54:36,973 Carl, 3. ilaran eser zaitez, leku huts bat dago hor. 947 00:54:37,274 --> 00:54:39,576 Khoumba, kendu zure trasteak. 948 00:54:42,312 --> 00:54:47,150 Papera eta bolaluma atera, eta saiatu lana eguneratzen. 949 00:54:47,517 --> 00:54:48,752 Gero hitz egingo dugu. 950 00:54:52,155 --> 00:54:55,592 Ez ahaztu astelehenerako lana. 951 00:54:56,192 --> 00:54:57,861 Ea hau bukatzen dugun. 952 00:54:58,628 --> 00:54:59,596 Agur. 953 00:54:59,729 --> 00:55:02,499 Carl, gera zaitez nirekin 2 minutu. 954 00:55:12,075 --> 00:55:13,777 -Ongi etorri. -Eskerrik asko. 955 00:55:13,877 --> 00:55:16,713 Ez dakit esan dizuten, ni Marin jauna naiz. 956 00:55:16,913 --> 00:55:18,848 Frantseseko irakaslea eta tutorea. 957 00:55:19,449 --> 00:55:21,451 Arazorik baldin baduzu, etorri nigana. 958 00:55:23,386 --> 00:55:26,389 Badakit nor zaren… alegia, badakit zergatik zauden hemen. 959 00:55:26,723 --> 00:55:29,826 Zuzendariak esan dit, baina niretzat horrek ez du garrantzirik. 960 00:55:30,627 --> 00:55:33,396 Hutsetik hasiko gara berriz. 961 00:55:33,963 --> 00:55:35,765 Ondo moldatuko zara. 962 00:55:36,466 --> 00:55:39,703 Autoerretratua lantzen ari gara. 963 00:55:39,736 --> 00:55:43,807 Astelehenerako ekarri behar dute lana. Ondo legoke zuk ere ekartzea. 964 00:55:43,907 --> 00:55:46,576 -Ondo da. -Ordutegia badakizu? 965 00:55:49,112 --> 00:55:51,915 -Astelehenean, 9:30etan. -Oso ondo. 966 00:55:54,351 --> 00:55:56,553 Frantsesa gustatzen zaizu? 967 00:55:57,587 --> 00:55:59,589 Bai. Tira, mundu guztiari bezala. 968 00:56:02,992 --> 00:56:04,394 Horrek ez du askorik esan nahi. 969 00:56:04,394 --> 00:56:06,830 Joan zaitezke. 970 00:56:07,964 --> 00:56:09,299 Agur. 971 00:56:10,700 --> 00:56:13,036 Badakizu autoerretratu bat zer den? 972 00:56:13,670 --> 00:56:15,772 -Ziur zaude? -Bai. 973 00:56:16,039 --> 00:56:17,741 Egun ona pasa. 974 00:56:29,686 --> 00:56:30,987 Pozten naiz, arratsalde on. 975 00:56:31,388 --> 00:56:33,857 -Arratsalde on. -Eseri, mesedez. 976 00:56:35,392 --> 00:56:37,861 Eskerrik asko etortzeagatik. 977 00:56:37,927 --> 00:56:39,429 Badakit ez dela erraza. 978 00:56:40,764 --> 00:56:43,233 Oso pozik gaude Weyrekin. 979 00:56:43,400 --> 00:56:47,504 Irakasle guztiak daude oso pozik. 980 00:56:47,771 --> 00:56:50,173 Jatorra da, atsegina. 981 00:56:50,306 --> 00:56:52,675 Oso ikasle atsegina da. 982 00:56:53,143 --> 00:56:55,612 Eta hori notetan nabaritzen da. 983 00:56:55,678 --> 00:57:02,318 Matematikan nota ona ateratzen du beti. Ona da matematikan: 13. 984 00:57:02,419 --> 00:57:05,321 Frantsesean, berriz, 9 bat 20tik… 985 00:57:05,422 --> 00:57:07,257 -Ez da asko. -Tira… 986 00:57:07,824 --> 00:57:12,662 Frantsesez ez du oraindik erabat ondo hitz egiten, baina normala da. 987 00:57:12,829 --> 00:57:16,466 Asko hitz egiten du. Gauza asko aipatzen dizkit. 988 00:57:16,633 --> 00:57:18,468 Ordenagailuaz ari da beti. 989 00:57:19,035 --> 00:57:21,805 -Zale amorratua da. -Beti berandu. 990 00:57:21,838 --> 00:57:23,173 Berandu arte lan egiten du? 991 00:57:23,306 --> 00:57:25,442 Bai, oso berandu. Ez ondo lo egin. 992 00:57:25,675 --> 00:57:27,610 Eta eskola ez ondo. 993 00:57:28,511 --> 00:57:30,780 Begiak gaixorik. 994 00:57:31,114 --> 00:57:32,649 Bai, begiak. 995 00:57:32,982 --> 00:57:35,852 Ordenagailuan asko ibiliko da… 996 00:57:35,919 --> 00:57:38,555 …baina oraingoz oso ondo dabil eskolan. 997 00:57:38,688 --> 00:57:41,357 Ondo lan egiten du, ez dirudi nekatuta. 998 00:57:41,558 --> 00:57:43,860 Eskerrik asko. 999 00:57:44,294 --> 00:57:48,364 Nasim urrunera iristea nahi nuke. 1000 00:57:48,631 --> 00:57:52,669 Behar duen guztia du, beraz… 1001 00:57:53,102 --> 00:57:55,638 Nik, bere adinean, ez nuen aukera hori izan. 1002 00:57:56,739 --> 00:57:57,874 Ni atzean nauka. 1003 00:57:58,241 --> 00:58:00,610 Behar duen guztia prestatzen diot. 1004 00:58:00,910 --> 00:58:02,679 Baina bere esku dago. 1005 00:58:03,480 --> 00:58:05,915 Etxean oso ondo portatzen da. 1006 00:58:05,982 --> 00:58:08,751 Ikasketetan urrun iristea nahi nuke. 1007 00:58:09,152 --> 00:58:12,956 Nik eta bere amak Nasimez harro egon nahi genuke. 1008 00:58:12,989 --> 00:58:14,657 Hori besterik ez diogu eskatzen. 1009 00:58:15,225 --> 00:58:18,428 Bat gatoz diagnostikoan eta egin beharreko lanean. 1010 00:58:20,830 --> 00:58:22,699 Izugarrizko antza duzue biek. 1011 00:58:22,765 --> 00:58:26,269 -"Goapotasuna", zera! -Hala da, bai. 1012 00:58:26,870 --> 00:58:30,940 Familiarekin hitz egiten duen nerabea… 1013 00:58:31,140 --> 00:58:34,210 …nota onak ateratzen dituena… 1014 00:58:34,344 --> 00:58:38,715 …adiskideak ere badituena, bakarti samarra izan arren… 1015 00:58:39,148 --> 00:58:40,650 …nerabe baztertu bat ote da? 1016 00:58:40,750 --> 00:58:45,088 Helduekin hizketan segitzen du, benetako elkarrizketan. 1017 00:58:45,522 --> 00:58:49,292 Baliteke zurekin ez hitz egitea, baina hala ere… 1018 00:58:49,759 --> 00:58:54,297 …bere buruaren bila ari den nerabe bat baizik ez da. Besterik ez. 1019 00:58:54,664 --> 00:58:57,634 Ni ikasle txarra izan nintzen urte askoan. 1020 00:58:57,800 --> 00:59:01,571 Uko egiten nion sistema honi, arauan sarrarazten baikaitu. 1021 00:59:01,704 --> 00:59:06,543 Beltzez jantzita doalako? Bere itxurak traba egiten dizu? 1022 00:59:06,910 --> 00:59:08,778 Ez dut ulertzen. 1023 00:59:09,746 --> 00:59:14,117 Henri IV institutura joatea nahi nuke. 1024 00:59:14,250 --> 00:59:15,118 Henri IV institutua? 1025 00:59:15,118 --> 00:59:18,421 -Baina… -Zergatik nahi duzu hori? 1026 00:59:18,454 --> 00:59:23,226 -Mailagatik da. -Goi mailako ikastetxea da eta. 1027 00:59:23,226 --> 00:59:27,030 Normala da. Ama naiz, eta onena nahi dut semearentzat. 1028 00:59:27,096 --> 00:59:30,567 Ama beldur da bigarren mailan galdu egingo ote naizen… 1029 00:59:30,567 --> 00:59:34,070 …besteek ikastetxe pribatuetan ikasi dutelako, eta hobeak dira… 1030 00:59:34,170 --> 00:59:36,706 …eta hemen, Dolto-n, ez omen dute hainbeste eskatzen… 1031 00:59:37,574 --> 00:59:41,511 Tamalez, irakasle mailan… 1032 00:59:41,744 --> 00:59:44,380 Ez dut inor salatu nahi, baina… 1033 00:59:44,380 --> 00:59:46,816 Salatu gaitzazu, hori atsegina izaten da beti. 1034 00:59:48,318 --> 00:59:54,757 Ez dira saiatzen ikasle onei gehiago ateratzen… 1035 00:59:54,857 --> 01:00:01,731 Trabatu egiten dituzue erdipurdiko ikasleen mailan. 1036 01:00:01,731 --> 01:00:05,168 Amak kontuak asmatzen ditu. Dolto ikastetxea ez da txarra. 1037 01:00:05,301 --> 01:00:07,870 -Amak uste du… -Ez dut esan txarra denik… 1038 01:00:07,937 --> 01:00:10,006 …erdipurdikoa esan dut. 1039 01:00:10,139 --> 01:00:13,042 Ez dut txarra esan. 1040 01:00:14,410 --> 01:00:20,183 Bai, asko hitz egin dugu Souleymanez ebaluazio-bileran. 1041 01:00:20,550 --> 01:00:27,991 Irakasle askok nabarmendu baitute bere jarrera gero eta negatiboagoa. 1042 01:00:27,991 --> 01:00:28,825 A, bai? 1043 01:00:28,858 --> 01:00:33,229 Ez omen du libururik eta koadernorik ekartzen. 1044 01:00:33,463 --> 01:00:36,733 Askotan ez da etortzen edo berandu etortzen da. 1045 01:00:36,866 --> 01:00:40,169 -Izango duzue horren berri. -Ez, ez genekien. 1046 01:00:40,837 --> 01:00:43,272 Ikasten duela esaten digu Souleymanek. 1047 01:01:00,523 --> 01:01:02,392 Ez dizu sinesten. 1048 01:01:02,892 --> 01:01:08,931 Ikasturte hasieratik adierazi zaizue hori eskolako agendan. 1049 01:01:09,198 --> 01:01:13,069 Disfuntzio txiki batzuen berri eman izan zaizue. 1050 01:01:13,236 --> 01:01:16,706 Jakin gabe sinatzen ditu idatziak, ez baitaki irakurtzen. 1051 01:01:16,973 --> 01:01:20,309 -Hor dago koxka. -Baina zuk irakurtzen dituzu. 1052 01:01:20,410 --> 01:01:23,079 Baina, ni anaia besterik ez naiz. 1053 01:01:23,346 --> 01:01:26,382 Baina bazenekien arazotxo bat zegoela. 1054 01:01:26,549 --> 01:01:30,420 Ez nekien. Galdetzen diodanean, ondo ari dela esaten dit. 1055 01:01:30,486 --> 01:01:32,055 Etxean lanean ikusten duzu Souleymane? 1056 01:01:32,422 --> 01:01:35,091 -Bere gelan giltzapetzen da. -Jakina. 1057 01:01:47,570 --> 01:01:50,073 Ez omen du idatzitakoa ulertzen. 1058 01:01:50,206 --> 01:01:51,307 Bai, ulertzen diot, noski. 1059 01:01:51,607 --> 01:01:53,876 Orain badakizue egoera zein den. 1060 01:01:54,010 --> 01:01:57,113 Ofizialki esaten dizuet: arazo bat dago. 1061 01:01:57,113 --> 01:02:00,416 -Berarekin hitz egin behar duzue. -Hitz egingo dut, bai. 1062 01:02:02,018 --> 01:02:03,219 Berarekin hitz egingo dut. 1063 01:02:04,721 --> 01:02:11,728 Aitarekin ere hitz egitea interesgarria litzateke. 1064 01:02:12,061 --> 01:02:16,232 Aitarekin hitz egingo dut, ea zer egin dezakegun gaur arratsean. 1065 01:02:17,300 --> 01:02:18,968 Ez da kontu garbitze bat. 1066 01:02:19,335 --> 01:02:22,338 -Arazoa bideratu nahi dugu. -Agur. 1067 01:02:37,587 --> 01:02:38,755 -Zure ama al da? -Bai, noski. 1068 01:02:38,888 --> 01:02:42,425 -A zer aurpegia duen! -Zureak bai aurpegi zikina! 1069 01:02:42,492 --> 01:02:45,061 -Haserre dago? -Ez zaizkio argazkiak gustatzen. 1070 01:02:45,628 --> 01:02:49,031 Anaiak eta nik potroak zirikatzen dizkiogu. 1071 01:02:49,065 --> 01:02:50,767 -Mugi, denok. -Jauna! 1072 01:02:50,800 --> 01:02:53,703 Souleymanek argazkiak ekarri ditu bere autoerretraturako. 1073 01:02:53,770 --> 01:02:56,806 -Txarrak dira. -Ideia ona da hori. 1074 01:02:56,873 --> 01:02:58,775 -Erakutsi! -Eros ezak sakelako bat! 1075 01:02:58,775 --> 01:03:01,310 Pintoreek autoerretratuak egiten dituzte, eta argazkilariek ere bai. 1076 01:03:01,377 --> 01:03:04,781 -Ni ez naiz pintorea. -Bai, badakit. Mugi. 1077 01:03:05,548 --> 01:03:06,916 Txanoak, mesedez. 1078 01:03:10,486 --> 01:03:12,522 -Egun on. -Baita zuei ere. 1079 01:03:16,526 --> 01:03:20,096 Denbora libre guztian gitarra jotzen dut. 1080 01:03:20,163 --> 01:03:22,498 Tekleatzen ari direnek buka dezatela… 1081 01:03:22,565 --> 01:03:27,570 …besteek beren autoerretratua teklea dezaten. 1082 01:03:29,939 --> 01:03:33,142 -Ez ezazu dena leherrarazi. -Ez, oraindik ez. 1083 01:03:33,242 --> 01:03:34,977 -Badakizu zertan ari zaren? -Bai, bai. 1084 01:03:35,545 --> 01:03:38,815 Informatikako jenioa zarenez, zegoen bezala utziko duzu dena. 1085 01:03:38,815 --> 01:03:41,517 -Ez kezkatu. -Ea ba. 1086 01:03:47,290 --> 01:03:49,926 -Ondo ari zara, Carl? -Bai, jauna. 1087 01:03:50,459 --> 01:03:52,829 -Ezin dut ikusi? -Oraindik, ez. 1088 01:03:55,565 --> 01:03:57,733 Nola idazten da "lafaillette"? 1089 01:03:57,867 --> 01:04:01,103 -Zer "lafaillette"? -"Lafaillette galeriak". 1090 01:04:01,370 --> 01:04:05,575 -Zergatik aipatu nahi duzu hori? -Maiz joaten naizelako. 1091 01:04:06,008 --> 01:04:09,312 Bitxia! 4 metro-geltokira dago, eta auzotik ateratzen ez zaretenez… 1092 01:04:09,345 --> 01:04:10,580 A zer ibilaldia! 1093 01:04:10,746 --> 01:04:14,450 -Ez gara baserritarrak, aizu! -Auzotik ateratzen gara. 1094 01:04:15,885 --> 01:04:17,954 -Paris erdialdeko barrutietara? -Bai. 1095 01:04:18,221 --> 01:04:22,859 Ni barruti guztietara joaten naiz: 1.ra, 5.era, 10.era, 12.era… 1096 01:04:23,125 --> 01:04:24,727 Zer egiten duzu 5.ean? 1097 01:04:24,861 --> 01:04:28,965 5.era institutu bateko lagunengana joaten naiz. 1098 01:04:29,265 --> 01:04:30,733 Luxembourg-era, hain zuzen. 1099 01:04:30,867 --> 01:04:34,871 -Luxembourgeko lorategira? -Lorategira, ez, Luxembourgera. 1100 01:04:35,271 --> 01:04:36,739 Luxembourg deitzen den herrialdera? 1101 01:04:36,772 --> 01:04:41,177 Ez! Luxembourgeko metrora, aldirietako trenean! 1102 01:04:42,345 --> 01:04:44,280 Beraz, auzotik ateratzen zarete. 1103 01:04:45,481 --> 01:04:47,450 Adiskidetu zarete, ondo dago. 1104 01:04:47,550 --> 01:04:49,785 -Gure bizitza da. -Ez da zure kontua. 1105 01:04:50,653 --> 01:04:52,755 Nola idazten da "lafaillette"? 1106 01:04:52,889 --> 01:04:57,660 Honela idazten da: L-A-F-A-Y-E-T-T-E. 1107 01:04:58,327 --> 01:05:00,062 Letra larriz hasten da. 1108 01:05:02,565 --> 01:05:03,699 Horrela, hobeto! 1109 01:05:04,267 --> 01:05:05,835 Hobeto ikusten da. 1110 01:05:06,002 --> 01:05:08,304 -Argazki hori ona da. -Bai. 1111 01:05:08,571 --> 01:05:10,973 -Idazkun bat jarriozu. -Zer da hori? 1112 01:05:11,240 --> 01:05:12,975 Ipuin bat bezalako zerbait. 1113 01:05:13,075 --> 01:05:16,913 Ez, hori ez. Egunkarietako argazkiei jartzen zaien testutxoa. 1114 01:05:16,979 --> 01:05:19,448 "Le Parisien"en bezala? 1115 01:05:19,548 --> 01:05:21,651 Adibidez, bai. 1116 01:05:21,717 --> 01:05:24,921 -Zer jarriko zenuke hor? Nor da? -Nire zaharra. 1117 01:05:24,921 --> 01:05:26,455 -Alegia… -Ama. 1118 01:05:26,489 --> 01:05:28,958 Zure ama dela esan zenezake. 1119 01:05:28,991 --> 01:05:34,330 Zergatik du argazkilariarekiko gaitzespen-keinu hori? 1120 01:05:34,430 --> 01:05:38,367 -Haserrearazi egin dutelako. -Ez dut hori jarriko! 1121 01:05:38,401 --> 01:05:41,570 -Zergatik egiten du keinu hori? -Ez zaizkio argazkiak gustatzen. 1122 01:05:41,637 --> 01:05:45,675 Hori jar ezazu: "Amari ez zaio argazkiak ateratzea gustatzen". 1123 01:05:48,311 --> 01:05:49,812 Hori argazki-oin bat da. 1124 01:05:50,313 --> 01:05:51,948 -Ulertzen duzu? -Bai, bai. 1125 01:05:51,981 --> 01:05:55,484 Argazki guztiekin hori egin, eta txapeldun! 1126 01:06:15,972 --> 01:06:17,907 "1,70 m. Eta azkar haserretzen naiz". 1127 01:06:17,907 --> 01:06:19,976 -Dena inprimatu duzu? -Bai. 1128 01:06:23,746 --> 01:06:25,781 Bikaina da hau guztia. 1129 01:06:27,516 --> 01:06:30,753 -Zer ari zara? -Ikusten duzu. 1130 01:06:31,153 --> 01:06:35,424 Zure argazkiak zintzilikatzen ikuspegi orokor bat izateko. 1131 01:06:37,026 --> 01:06:38,027 Ostia! 1132 01:06:38,027 --> 01:06:41,297 Besteek jendaurrean irakurri dituzte beren autoerretratuak. 1133 01:06:41,330 --> 01:06:45,001 Eta zuk jendaurrean erakutsiko duzu zeure autoerretratua. 1134 01:06:45,101 --> 01:06:47,136 Oso argazki txarrak dira. 1135 01:06:47,269 --> 01:06:51,207 -Ez, oso onak dira. -Bai zera! 1136 01:06:51,240 --> 01:06:55,411 Ikasle batek zerbait ondo egiten badu, denek ikustea nahi dut. 1137 01:06:56,078 --> 01:06:58,214 Adarra jotzen didazu! 1138 01:06:58,314 --> 01:07:01,317 Garbi ez daukadanean jotzen dut nik adarra. 1139 01:07:01,350 --> 01:07:03,652 Eta oraingoan garbi daukat. 1140 01:07:04,787 --> 01:07:06,288 Ez esan txorakeriarik. 1141 01:07:06,355 --> 01:07:11,460 Bukatu duzuenok etorri Souleymaneren lana ikustera. 1142 01:07:12,428 --> 01:07:13,696 Poliki. 1143 01:07:17,566 --> 01:07:18,968 Zuzen jarri behar dira. 1144 01:07:19,101 --> 01:07:20,936 Begira tatuajea! 1145 01:07:54,870 --> 01:07:57,139 Futbolean jokatzea gustatzen zait. 1146 01:07:57,239 --> 01:07:59,141 Ordenagailuan jokatzea gustatzen zait. 1147 01:07:59,675 --> 01:08:01,477 Neska politekin jolastea gustatzen zait. 1148 01:08:02,078 --> 01:08:04,080 Oporretan Antilletara joatea gustatzen zait. 1149 01:08:04,647 --> 01:08:08,217 Patata frijituak, zouk-a eta dance hall-a gustatzen zaizkit. 1150 01:08:08,350 --> 01:08:10,986 MTV Base ikustea gustatzen zait. 1151 01:08:11,620 --> 01:08:14,090 Gurasoak eta anaia gustatzen zaizkit. 1152 01:08:14,090 --> 01:08:17,159 Lagunak eta gaupasa gustatzen zaizkit. 1153 01:08:17,359 --> 01:08:19,862 "Tropiques améres" telesaila gustatzen zait. 1154 01:08:20,262 --> 01:08:22,031 Nire auzoa gustatzen zait. 1155 01:08:22,098 --> 01:08:25,034 "Sécurité intérieure" telesaila gustatzen zait. 1156 01:08:25,401 --> 01:08:29,004 Jatetxeetan lehertu arte jatea gustatzen zait. 1157 01:08:30,272 --> 01:08:32,675 Ez zait berehala negar egiten duen jendea gustatzen. 1158 01:08:32,741 --> 01:08:35,144 Ez zaizkit teknoa eta tecktonica gustatzen. 1159 01:08:35,311 --> 01:08:38,047 Ez zaizkit adar jotzaileak gustatzen. 1160 01:08:38,114 --> 01:08:40,883 Ez zait anaia kartzelara bisitatzera joatea gustatzen. 1161 01:08:41,383 --> 01:08:44,253 Ez zaizkit "Nouvelle Star" eta "Star Academy" gustatzen. 1162 01:08:44,286 --> 01:08:46,689 Ez zaizkit politikariak gustatzen… 1163 01:08:46,789 --> 01:08:48,591 …ez Irakeko gerra… 1164 01:08:48,757 --> 01:08:51,026 …ez gotikoak eta ez skaterrak. 1165 01:08:51,127 --> 01:08:54,029 Ez zaizkit irakasle zorrotzak gustatzen. 1166 01:08:54,130 --> 01:08:56,699 Ez zaizkit gustatzen ez matematika eta ez arrazistak. 1167 01:08:56,765 --> 01:08:58,767 Ez zait Materazzi gustatzen. 1168 01:08:58,834 --> 01:09:01,437 Ez zitzaidan Paul Eluard ikastetxea gustatzen. 1169 01:09:01,504 --> 01:09:03,939 Eta hemen egotea gustatzen zait. 1170 01:09:08,544 --> 01:09:11,714 Gauza bat esan behar dizuet. 1171 01:09:12,715 --> 01:09:14,750 Entzungo didazue pixka batean? 1172 01:09:14,884 --> 01:09:16,719 Rachel, gauza bat esan nahi dizuet. 1173 01:09:16,752 --> 01:09:20,256 Weyren ama atxilotu dute. 1174 01:09:20,322 --> 01:09:23,459 Frantziatik alde egin beharra zeukan. 1175 01:09:23,826 --> 01:09:28,497 Atxilotze-zentro batean dago, datorren astean epaituko dute. 1176 01:09:28,631 --> 01:09:31,734 Txinara bidalia izateko arriskuan dagoela esan nahi nizuen. 1177 01:09:31,867 --> 01:09:35,738 -Oso garrantzitsua da. -3 urte daramatza hemen! 1178 01:09:35,871 --> 01:09:37,006 Baina, halako batean… 1179 01:09:37,640 --> 01:09:40,743 …kalea atera, une desegokian leku desegokian suertatzen zara… 1180 01:09:40,776 --> 01:09:42,978 …eta sarekada batean atxilotu egiten zaituzte. 1181 01:09:43,078 --> 01:09:44,713 Eta aita ezer ez? 1182 01:09:44,780 --> 01:09:49,118 Aitak ere ez du paperik, baina bakean utzi dute, auskalo zergatik. 1183 01:09:50,186 --> 01:09:55,224 Proposatu nahi nizuen, abokatuak oso garestiak direnez… 1184 01:09:55,324 --> 01:09:57,493 …diru-bilketa bat egitea bururatu zait. 1185 01:09:57,493 --> 01:10:01,096 Denok mobilizatzea eta auzitegira joatea… 1186 01:10:01,230 --> 01:10:04,466 …epaian eragina izaten saiatzeko. 1187 01:10:05,000 --> 01:10:06,735 Weyk ere joan egin behar du? 1188 01:10:06,769 --> 01:10:10,339 Oraingoz, ez, baina ezin da ziur jakin. 1189 01:10:15,044 --> 01:10:19,114 Tuntun samar sentitzen naiz orain… 1190 01:10:19,748 --> 01:10:24,353 Gauza bat esan nahi dizuet, baina ez da une egokia. 1191 01:10:24,420 --> 01:10:26,388 Nahikoa esan duzu. 1192 01:10:30,259 --> 01:10:31,627 Haurdun nago. 1193 01:10:34,997 --> 01:10:37,099 -Hori ospatu egin behar da. -Zorionak. 1194 01:10:40,636 --> 01:10:42,271 Zenbat hilabeteko zaude? 1195 01:10:42,271 --> 01:10:44,940 Bi hilabeteko, eta tragotxo bat besterik ez. 1196 01:10:45,040 --> 01:10:46,308 Pittin bat. 1197 01:10:49,845 --> 01:10:51,247 Bejondeizula, Vincent! 1198 01:10:51,480 --> 01:10:55,150 -Harritzekoa berak hori egitea! -Ez dut nahita egin. 1199 01:10:55,551 --> 01:10:58,053 -Nork astindu du xanpaina? -Mila esker. 1200 01:10:58,954 --> 01:11:01,423 Mutila bada, nola deituko diozu? 1201 01:11:01,557 --> 01:11:03,592 Mutila bada, Enguerran deitu nahi nioke. 1202 01:11:04,526 --> 01:11:06,095 -Enguerran? -Bai. 1203 01:11:06,262 --> 01:11:07,296 Benetan? 1204 01:11:07,363 --> 01:11:10,933 Ondo da trabaren bat izatea, abantaila asko dituenez. 1205 01:11:11,033 --> 01:11:14,103 Ez ahal da horrela izango! Jatorra zara, gero! 1206 01:11:17,406 --> 01:11:19,174 Denok daukazue kopa? 1207 01:11:19,275 --> 01:11:21,076 Itxaron, badoa. 1208 01:11:23,679 --> 01:11:25,414 Bi gauza opa ditut. 1209 01:11:26,849 --> 01:11:30,319 Bi gauza. Lehena… 1210 01:11:30,753 --> 01:11:34,556 …Weyren ama Frantzian geratzea. 1211 01:11:36,592 --> 01:11:38,093 Eta bigarrena… 1212 01:11:38,294 --> 01:11:42,064 …nire umea Wey bezain bizkorra izatea. 1213 01:11:55,311 --> 01:11:56,912 Jackie Chan! 1214 01:11:57,713 --> 01:11:59,048 Bota! 1215 01:12:06,588 --> 01:12:08,691 Nik ez dut ezer egin. 1216 01:12:09,758 --> 01:12:11,527 -Nik ez dut ezer egin. -Bakarrik erori da. 1217 01:12:29,445 --> 01:12:31,347 -Bota, Souleymane! -Putakumea! 1218 01:12:34,717 --> 01:12:36,385 Zer ari haiz, maliar hori? 1219 01:12:36,485 --> 01:12:38,620 Antillatar alu zikin hori! 1220 01:12:39,021 --> 01:12:40,022 Ospa, maliar zikina! 1221 01:12:42,191 --> 01:12:43,158 Ja ta izorratuko haut! 1222 01:12:43,592 --> 01:12:44,860 Goazen futbolean jokatzera. 1223 01:12:44,993 --> 01:12:48,497 Antillatar marikoi zikina! Hoa popatik hartzera! 1224 01:12:52,067 --> 01:12:53,635 Zurrupatu buztana Thiery Henryri! 1225 01:12:57,673 --> 01:13:00,776 Hemen jarri, ozen hitz egin denei… 1226 01:13:00,809 --> 01:13:03,712 …eta konbentzitu egin behar dituzu. 1227 01:13:04,380 --> 01:13:06,815 Nazioen Afrikako Kopa hastera doa. 1228 01:13:06,949 --> 01:13:10,386 Pozik nago Marokok jokatuko duelako… 1229 01:13:10,519 --> 01:13:13,789 …eta, niretzat, Maroko da munduko talderik onena da. 1230 01:13:14,123 --> 01:13:17,993 Nire lagun maliarrek ez dute jokatuko, ordea. 1231 01:13:18,260 --> 01:13:19,728 Tamalez berentzat. 1232 01:13:20,129 --> 01:13:23,132 Mail eskasegia dutenez, ez ziren sailkatu. 1233 01:13:23,265 --> 01:13:27,903 Marokok nahiko zuen Malik jokatzea. 1234 01:13:28,270 --> 01:13:31,340 Baina 4-0 oso mingarria da. 1235 01:13:32,941 --> 01:13:34,309 4-0? 1236 01:13:34,410 --> 01:13:38,847 Lehengoan, Malik Marokoren kontra jokatu, eta 4-0 galdu zuen. 1237 01:13:40,149 --> 01:13:41,750 Baina badago gauza bitxi bat. 1238 01:13:42,418 --> 01:13:45,354 Malik jokatzen ez badu… 1239 01:13:45,421 --> 01:13:48,157 …hemengo beltz guztiak, afrikarrak, alegia… 1240 01:13:48,424 --> 01:13:49,591 …ez dira jadanik afrikarrak. 1241 01:13:49,591 --> 01:13:52,861 Afrikako Kopa bakoitzean, erotu egiten dira. 1242 01:13:52,928 --> 01:13:57,199 Baina Malik jokatzen ez badu, desagertu egiten dira denak. 1243 01:13:57,232 --> 01:13:58,534 -Oso bitxia da. -Ondo da. 1244 01:13:58,567 --> 01:14:02,538 Malik Afrikako Kopan jokatu ala ez… 1245 01:14:02,538 --> 01:14:05,774 …gelako afrikarrak afrikarrago edo gutxiago sentitzen dira. 1246 01:14:05,874 --> 01:14:07,676 -Hori da. -Ederki. 1247 01:14:07,709 --> 01:14:09,711 Eskerrik asko, Nasim. 1248 01:14:10,112 --> 01:14:15,651 Iritzi hori Souleymaneri zuzendua dagoela iruditzen zait. 1249 01:14:15,784 --> 01:14:18,020 Niri bost axola mairu hori. 1250 01:14:20,289 --> 01:14:21,824 Arthur, zure txanda. 1251 01:14:25,861 --> 01:14:29,064 Papera ekarri duzu, politikariek bezala. 1252 01:14:29,131 --> 01:14:30,799 -Hori da. -Primeran. 1253 01:14:30,933 --> 01:14:32,234 Ozen hitz egin. 1254 01:14:32,267 --> 01:14:34,169 Esméralda, utziozu hitz egiten epaitu aurretik. 1255 01:14:34,269 --> 01:14:35,771 Nire itxura defendatu nahi dut… 1256 01:14:35,838 --> 01:14:39,408 …askok esaten dutelako nazkagarria dela. 1257 01:14:40,876 --> 01:14:43,011 Nik ez dizuet zuen arropaz ezer esaten… 1258 01:14:43,045 --> 01:14:45,848 …ez esan zuek ezer nireaz. 1259 01:14:47,149 --> 01:14:49,051 Janzkera adierazpen askatasuna da. 1260 01:14:49,718 --> 01:14:50,953 Nahi dudan bezala janzten naiz… 1261 01:14:51,086 --> 01:14:53,555 …eta zuek nahi duzuen bezala, eta ez dizuet ezer esaten. 1262 01:14:53,889 --> 01:14:56,291 Desberdina izateko janzten naiz horrela… 1263 01:14:56,358 --> 01:14:58,827 …ardiak bezala besteen atzetik ez ibiltzeko. 1264 01:14:59,194 --> 01:15:00,929 Ardia zu zarela uste dut. 1265 01:15:02,264 --> 01:15:04,399 Hobeto sentitzen naiz ni neu izaten… 1266 01:15:04,500 --> 01:15:07,269 …eta ez besteak bezala izanik. 1267 01:15:08,871 --> 01:15:13,342 22 gotiko baleude eta zuek bezalako bakarra… 1268 01:15:13,509 --> 01:15:15,511 …ez zenukete ezer esango. 1269 01:15:16,578 --> 01:15:17,613 Alderantziz da! 1270 01:15:17,713 --> 01:15:20,215 Kontraesan txiki bat aurkitu dizut. 1271 01:15:20,249 --> 01:15:23,452 Zu zeu izan nahi omen duzu, baina arropa horiekin nola… 1272 01:15:23,519 --> 01:15:27,389 …jende pila batek janzten badu arropa mota hori? 1273 01:15:27,456 --> 01:15:30,626 Itxura honetako jende gehiena beltza da barrutik. 1274 01:15:31,793 --> 01:15:33,195 Antzeko samarrak gara denok. 1275 01:15:33,328 --> 01:15:37,332 Denak antzekoak zarete, denak ilunak; hortaz, ez zara zu zeu. 1276 01:15:37,332 --> 01:15:38,901 Desberdinak izan nahi dugu. 1277 01:15:39,034 --> 01:15:40,936 Desberdinak eta berdinak. 1278 01:15:42,771 --> 01:15:47,109 Eskerrik asko zeure burua kemenez defendatzeagatik. 1279 01:15:48,277 --> 01:15:49,711 Boubacar, zure txanda. 1280 01:15:49,912 --> 01:15:51,813 Boubacar, adiskidea! 1281 01:15:53,415 --> 01:15:54,283 Entzun ondo. 1282 01:15:56,919 --> 01:15:59,154 Nassimi erantzuteko etorri naiz. 1283 01:16:00,088 --> 01:16:03,792 Berak esan duenez, Mali Afrikako Kopan sailkatu ez denez… 1284 01:16:04,259 --> 01:16:06,995 …ez omen dago afrikar zalerik. 1285 01:16:07,162 --> 01:16:09,298 Baina ez da Bolikosta ahaztu behar. 1286 01:16:09,431 --> 01:16:11,733 Eta jokalari sinboliko bat, Didier Drogba. 1287 01:16:12,568 --> 01:16:14,236 Didier Drogba marokoar guztiak baino hobea da. 1288 01:16:14,570 --> 01:16:16,305 -Hik badakik hori. -Bai zera! 1289 01:16:16,572 --> 01:16:18,006 Chelsean jokatzen dik. 1290 01:16:18,240 --> 01:16:20,809 Zer marokoarrak jokatzen du Ingalaterran? 1291 01:16:21,476 --> 01:16:23,211 1. mailan daude eta gogoz ari dira. 1292 01:16:23,312 --> 01:16:24,813 -Kitto. -Eskerrik asko, Boubacar. 1293 01:16:25,581 --> 01:16:30,218 Zehaztapen hori ezinbestekoa zen. 1294 01:16:32,654 --> 01:16:34,289 Noren txanda orain? 1295 01:16:34,957 --> 01:16:36,625 Carl, tira. 1296 01:16:42,998 --> 01:16:48,036 Nazkatuta gauzkate beren Afrikako Koparekin. 1297 01:16:48,704 --> 01:16:52,608 Jolasgaraian ez dira isiltzen beren Afrikako Koparekin. 1298 01:16:52,741 --> 01:16:56,311 -Oraindik ez da hasi eta… -Carl, gizabidez hitz egingo diat. 1299 01:16:56,345 --> 01:16:57,479 Aurrera. 1300 01:16:57,479 --> 01:17:01,416 Barkatu hitza moztea, baina zein da hire talde nazionala? 1301 01:17:01,617 --> 01:17:02,851 Frantzia. 1302 01:17:04,219 --> 01:17:08,056 Ez duzue esaten frantsesak zaretenik, antillatarrak baizik. 1303 01:17:08,190 --> 01:17:11,393 Frantsesak gaituk, departamentu frantses bat duk. 1304 01:17:11,426 --> 01:17:14,396 Esan ba frantsesak zaretela antillatarrak zaretela esan ordez. 1305 01:17:14,630 --> 01:17:16,498 -Gauza bera duk. -Niretzat, ez. 1306 01:17:16,498 --> 01:17:17,699 Begira zer jokalari ditugun: 1307 01:17:17,866 --> 01:17:21,169 Thierry Henri, Wiltord, Abidal, Thuram… 1308 01:17:21,470 --> 01:17:23,705 Non jokatzen du Diarrak? 1309 01:17:23,805 --> 01:17:26,908 Diarra, anaia, ez duk Malira itzuliko. Ez zagok erotuta. 1310 01:17:26,942 --> 01:17:30,178 Isilik egon, ez nauk hire anaia! 1311 01:17:30,412 --> 01:17:32,280 Nik ez diat anaia makakorik! 1312 01:17:33,949 --> 01:17:37,653 -Ez urduri jarri. -Etorri berria eta agintzen! 1313 01:17:37,786 --> 01:17:40,555 -Isilik egon! -Lasai hitz egin. 1314 01:17:42,324 --> 01:17:45,227 Ez da irain txapelketa bat. Argudiatu. 1315 01:17:45,794 --> 01:17:48,263 Souleymane, ez hitz egin horrela. 1316 01:17:48,563 --> 01:17:51,667 -Haserretu egin da! -Sartu hau ipurtzulotik! 1317 01:17:51,867 --> 01:17:54,236 Kitto zakarkeria horiek! 1318 01:17:54,269 --> 01:17:56,838 -Ez nauk hirekin ari. -Ni bai zurekin! 1319 01:17:57,005 --> 01:17:58,974 Ez daki zer esaten duen. 1320 01:17:59,007 --> 01:18:01,576 -Irakasleari horrela hitz eginez? -Ixo, pailazo zikina! 1321 01:18:01,710 --> 01:18:04,946 Aski da! Hartu zure gauzak eta etorri nirekin. 1322 01:18:05,247 --> 01:18:06,548 Zurekin ari naiz! 1323 01:18:06,682 --> 01:18:09,051 Ez niri oihu egin. 1324 01:18:11,586 --> 01:18:13,188 Hitz egingo diagu, marikoia. 1325 01:18:13,221 --> 01:18:15,390 Ezin duzu normal hitz egin? 1326 01:18:17,492 --> 01:18:18,827 Besteak, lasai egon. 1327 01:18:35,410 --> 01:18:36,278 Mugi! 1328 01:18:40,048 --> 01:8:41,783 -Mugi! -Ez ni ukitu! 1329 01:18:56,164 --> 01:18:58,300 Ez zara nekatu baboarena egiteaz? 1330 01:19:03,739 --> 01:19:04,740 Bai? 1331 01:19:06,541 --> 01:19:08,009 -Egun on. -Baita zuri ere. 1332 01:19:08,610 --> 01:19:09,811 Traba egiten dizut? 1333 01:19:09,945 --> 01:19:14,015 Bazter-nahasle bat dakarkizut, gelan hika aritu zaidana. 1334 01:19:17,853 --> 01:19:20,655 Ez dizut esertzeko esan, Souleymane. 1335 01:19:25,327 --> 01:19:28,029 -Gelara joan beharra daukat. -Ni arduratuko naiz. 1336 01:19:37,339 --> 01:19:38,774 Orain eser zaitez. 1337 01:19:45,781 --> 01:19:47,582 Adi naukazu. 1338 01:19:51,820 --> 01:19:53,822 Esango al didazu zer gertatu den? 1339 01:19:54,923 --> 01:19:59,060 Normala al da irakasleak ikaslea zuzendariarengana eramatea? 1340 01:20:06,635 --> 01:20:10,906 "Gorabehera handiko emaitzak". 1341 01:20:11,306 --> 01:20:13,375 "Gehiegi hitz egiten du". 1342 01:20:18,680 --> 01:20:20,715 Orain Louiseren txanda da. 1343 01:20:21,283 --> 01:20:23,118 Eta hementxe daukagu. 1344 01:20:23,385 --> 01:20:26,588 Gelako hondamena! Ez dakit zer egin zurekin. 1345 01:20:27,155 --> 01:20:30,125 -Ez, ondo. -Beti ondo, nire ustez. 1346 01:20:30,225 --> 01:20:34,129 Oso atsegina da horrelako ikasle bat izatea. 1347 01:20:35,197 --> 01:20:39,167 -Zorionak emango dizkiogu? -Bai horixe. 1348 01:20:39,267 --> 01:20:42,337 Sentitzen dut zuekin guztiz bat ez etortzea. 1349 01:20:42,671 --> 01:20:47,676 Zenbakizko balioaren aldetik, oso leku ona du gelan, bai. 1350 01:20:47,909 --> 01:20:49,377 Baina zorionak ematea… 1351 01:20:49,444 --> 01:20:54,850 Asko dauka oraindik aurreratzeko. 1352 01:20:55,116 --> 01:20:59,421 Eta ez du, ezta ere, zoriondu beharreko ikasle baten jarrera. 1353 01:20:59,487 --> 01:21:03,225 Hori da zorionen arazoa: zorionak zenbakizko kontu hutsa dira? 1354 01:21:03,325 --> 01:21:05,660 Edo zerikusia dute jarrerarekin… 1355 01:21:05,861 --> 01:21:10,799 …gelako buruaren zeregina bere gain hartzeko moduarekin? 1356 01:21:10,999 --> 01:21:16,905 Beraz, zorionak merezi izateko, oso-oso nota onak atera… 1357 01:21:16,972 --> 01:21:20,375 …eta, gainera, jarrera guztiz ona izan behar da? 1358 01:21:20,442 --> 01:21:23,111 Hori gehiegi da! 1359 01:21:23,979 --> 01:21:27,048 Hiruhileko honetan zorionak emango dizkiogu. 1360 01:21:27,549 --> 01:21:29,251 Eta Louisek, neska bizkorra denez… 1361 01:21:29,317 --> 01:21:32,888 …ulertzen du zer egin behar duen zuen nahiak erabat asetzeko. 1362 01:21:38,560 --> 01:21:41,062 Hurrengoa, Chérif. 1363 01:21:41,563 --> 01:21:43,331 Gure adiskide Chérif. 1364 01:21:43,431 --> 01:21:45,066 Nik arazo handi bat dut berarekin. 1365 01:21:45,100 --> 01:21:48,970 Ahalmen handia du eta primeran ibil liteke. 1366 01:21:49,037 --> 01:21:50,572 Aise atera lezake 17 nire ikasgaian… 1367 01:21:50,672 --> 01:21:55,210 …baina beti berriketan eta zalapartaka ari denez… 1368 01:21:55,477 --> 01:21:58,747 …batez besteko nota eskasa du, tamalez. 1369 01:21:58,780 --> 01:22:00,348 Oso jarrera gorabeheratsua du. 1370 01:22:00,415 --> 01:22:04,953 Batzuetan, ikaragarri txarra, ezetxo ere egiten ez duela… 1371 01:22:05,053 --> 01:22:07,455 Eta beste batzuetan, berriz, ikaragarri ona. 1372 01:22:07,555 --> 01:22:09,291 Zer jarriko diogu Chérifi? 1373 01:22:09,357 --> 01:22:12,627 Jakinarazpena, lanagatik edo jokabideagatik? 1374 01:22:12,627 --> 01:22:14,696 Nirekin, jokabidea da, ez lana. 1375 01:22:14,763 --> 01:22:17,132 Nirekin, lan kontua da gehiago. 1376 01:22:17,299 --> 01:22:20,702 Lan arazo bat dirudi, notei begiratuz gero. 1377 01:22:20,936 --> 01:22:23,305 Matematika: 6, 20tik. 1378 01:22:23,939 --> 01:22:25,941 Frantsesa: 8, 20tik. 1379 01:22:27,542 --> 01:22:29,945 Historia eta geografia: 9, 20tik. 1380 01:22:30,145 --> 01:22:32,714 Ingelesa, 9,5, 20tik. 1381 01:22:33,181 --> 01:22:34,549 Barkatu. 1382 01:22:37,585 --> 01:22:40,422 Natur zientziak: 12, 20tik. Musika: 11, 20tik. 1383 01:22:40,455 --> 01:22:44,960 Notak baxuak dira, baina jokabide arazo batetik datorkio hori. 1384 01:22:44,993 --> 01:22:46,494 Horixe esan dezagun. 1385 01:22:46,528 --> 01:22:49,864 Eta lana eskasa bada ere, utz dezagun hori oraingoz. 1386 01:22:49,898 --> 01:22:51,032 Hau jarriko dut: "Chérif… 1387 01:22:51,866 --> 01:22:54,302 …hobetu dezake… 1388 01:22:54,302 --> 01:22:59,607 …baldin eta lan-jarrera aldatzen badu". 1389 01:23:03,144 --> 01:23:05,814 Souleymaneren txanda. 1390 01:23:06,181 --> 01:23:09,250 Ez naiz ni hasiko. 1391 01:23:10,518 --> 01:23:13,355 -Zer esango dugu? -Ezer onik ez. 1392 01:23:13,455 --> 01:23:14,289 Zer, baina? 1393 01:23:14,356 --> 01:23:17,892 1. hiruhilekoan aipatu genuen bere kasua. 1394 01:23:17,993 --> 01:23:19,828 Ia dena esan genuen. 1395 01:23:19,995 --> 01:23:22,864 Hutsune handiak ditu, idazketan, batik bat. 1396 01:23:23,331 --> 01:23:30,105 Ez dut uste berri handirik dagoenik hiruhilabete honetan. 1397 01:23:30,238 --> 01:23:32,173 Hobeto zaude, Esméralda? 1398 01:23:32,474 --> 01:23:35,810 Ez nekien ordezkaria izatea hain dibertigarria zenik. 1399 01:23:36,077 --> 01:23:38,380 Souleymanez ari ginen. 1400 01:23:38,480 --> 01:23:41,783 Gauza bat erantsiko nioke Françoisek esan duenari. 1401 01:23:42,017 --> 01:23:45,687 Hiruhilabete honetan ezer ekarri gabe etorri da ia beti… 1402 01:23:45,787 --> 01:23:48,490 …eta ez du ia ezer egin. 1403 01:23:48,523 --> 01:23:51,893 Ez da hori kontua. Jo eta pasa egin du. 1404 01:23:52,193 --> 01:23:55,330 Hilabetez hilabete, gero eta jasanezinago dago… 1405 01:23:55,397 --> 01:23:57,465 …eta ez die uzten lan egiten besteei. 1406 01:23:58,033 --> 01:24:00,035 -Hitz egin dezaket? -Bai, Esméralda. 1407 01:24:00,101 --> 01:24:05,540 Baina gailetak gorde, debekatuta baitago geletan jatea. 1408 01:24:06,074 --> 01:24:11,146 Batez besteko nota 6,75etik 7,25era igo du, 20 puntutik. 1409 01:24:11,946 --> 01:24:13,348 Beraz… 1410 01:24:13,648 --> 01:24:18,820 Oraingoz, ez ditugu emaitzak aipatuko, jokabidea baizik. 1411 01:24:19,087 --> 01:24:23,992 Nire iritzian, zigor bat jarri behar genioke. 1412 01:24:24,325 --> 01:24:25,927 Ez du ikasle jarrera. 1413 01:24:25,960 --> 01:24:29,197 Nik, bitatik behin, kalera botatzen dut. 1414 01:24:29,764 --> 01:24:36,271 Nik ez dut botatzen, gustatu egiten zaiolako, eta, beraz, ez du merezi. 1415 01:24:36,371 --> 01:24:39,340 Ez dut uste zigorren logikan hasi behar dugunik berarekin… 1416 01:24:39,607 --> 01:24:42,477 …gauzak okerragotu egingo baitira. 1417 01:24:42,811 --> 01:24:46,581 Okerrago ezin, muga pasatu baitu. 1418 01:24:46,681 --> 01:24:51,386 Ia errieta ere egiten die besteei jarrera normal bat dutelako. 1419 01:24:51,453 --> 01:24:55,990 Gogorarazten dizut atzo bulegora ekarri zenidala mutila. 1420 01:24:56,391 --> 01:24:59,227 Bai, baina urteko lehen liskarra izan zen. 1421 01:24:59,327 --> 01:25:01,930 Hika hasi zitzaidan eta muga bat jarri behar izan nion. 1422 01:25:01,963 --> 01:25:04,532 Egin nuena egin nuen baina uste dut… 1423 01:25:05,366 --> 01:25:08,169 …ez dela beste liskarrik izango. 1424 01:25:09,237 --> 01:25:11,873 Ikasturte hasieratik, ez daukat beste kexurik… 1425 01:25:11,906 --> 01:25:13,875 …atzokoa izan ezik. 1426 01:25:13,908 --> 01:25:19,380 Gure lana ez da ikaslea atzean uztea istilurik sor ez dezan. 1427 01:25:19,747 --> 01:25:21,549 Haien bila joan beharra daukagu. 1428 01:25:22,183 --> 01:25:25,420 Nik ez dut mutikoa mehatxuz eta zigorrez erakarri nahi. 1429 01:25:25,520 --> 01:25:29,357 Nahiago dut Souleymane balioetsi, badituelako interesguneak. 1430 01:25:29,390 --> 01:25:32,227 Batere gaizki ez dauden gauzak esaten eta egiten ditu. 1431 01:25:32,327 --> 01:25:36,331 Noizean behin zorionez zerbait positiboa egiten duelako… 1432 01:25:36,965 --> 01:25:41,336 …bere baitan galdua utziko dugu, bertan goxo, ezer egin gabe… 1433 01:25:41,436 --> 01:25:44,739 Bake soziala erostea da hori. 1434 01:25:47,408 --> 01:25:48,776 Hori esan ondoren… 1435 01:25:48,810 --> 01:25:52,380 …zer jarriko dugu? Jakinarazpena? 1436 01:25:53,314 --> 01:25:56,584 Benetan uste dut jakinarazpena alferrik dela. 1437 01:25:56,918 --> 01:26:00,188 Beharbada, Souleymanek bere mugak iritsiko zituen… 1438 01:26:00,288 --> 01:26:03,291 …ikasketen aldetik mugatuta dagoelako. 1439 01:26:06,394 --> 01:26:08,163 Ostia, superlatza da! 1440 01:26:08,563 --> 01:26:12,901 Ni ergel samarra naiz eta zerbait idatzi behar dut. 1441 01:26:13,001 --> 01:26:14,836 Beraz, zer jarriko diogu? 1442 01:26:15,170 --> 01:26:18,106 Ostia, hori gehiegi da! 1443 01:26:26,781 --> 01:26:31,319 Hiru bertso ahapaldiko, nola du horrek izena? Wey? 1444 01:26:31,386 --> 01:26:33,755 -Hiruko bat. -Oso ondo. 1445 01:26:34,789 --> 01:26:36,891 Eta lau bertso baleude, zer litzateke, Wey? 1446 01:26:37,358 --> 01:26:39,093 Lauko bat. 1447 01:26:39,427 --> 01:26:41,229 Erraza da. Berdin hasten da. 1448 01:26:41,262 --> 01:26:43,665 Hiruko, 3 bertso; lauko, 4 bertso. 1449 01:26:43,731 --> 01:26:47,035 Eta bertsoek zenbat silaba dituzte? 1450 01:26:47,101 --> 01:26:49,270 -Khoumba. -Nik badakit 10 dituela. 1451 01:26:49,370 --> 01:26:50,538 10 dituela badakizu? 1452 01:26:50,572 --> 01:26:52,207 -Irakurriko al dizut? -Bai. 1453 01:26:52,273 --> 01:26:56,277 "Noir-dans-la-nei-ge et-dans-la-bru-me". 1454 01:26:56,311 --> 01:26:57,879 -10 daude. -Honela esaten duzu: 1455 01:26:57,979 --> 01:27:00,615 "Noir-dans-la-nei-ge et-dans-la-bru-me"… 1456 01:27:00,748 --> 01:27:04,586 …eta 2 silaba gehiago esaten dituzu "e" mutuak zenbatzen dituzulako. 1457 01:27:04,619 --> 01:27:06,654 Eta ez dira zenbatu behar, mutuak direlako. 1458 01:27:06,788 --> 01:27:10,091 "Noir-dans-la-neige- et-dans-la-brume": 8 dira. 1459 01:27:10,992 --> 01:27:13,161 Silaba bakoitza azpimarratzen badugu… 1460 01:27:13,228 --> 01:27:16,331 …"ils-é-cou-tent" ateratzen da. 1461 01:27:16,397 --> 01:27:18,499 Aipatuko dugu hori gero. 1462 01:27:18,566 --> 01:27:21,669 -Jauna! Jauna! -2 zortziko eta lauko bat. 1463 01:27:21,903 --> 01:27:26,274 -Zer dugu? -11,47 11,50 da? 1464 01:27:26,307 --> 01:27:29,010 -11,47 silaba kopurua da? -Biribilduz. 1465 01:27:29,244 --> 01:27:31,079 Ez! Nire batez bestekoa! Jaitsi egin didate! 1466 01:27:31,246 --> 01:27:33,147 Zer ikusi du horrek poesiarekin? 1467 01:27:33,181 --> 01:27:35,750 Batez bestekoa jaitsi didate! 11,47 11,50 da. 1468 01:27:35,783 --> 01:27:37,785 Nork eman dizu batez bestekoa? 1469 01:27:38,019 --> 01:27:39,921 Notak ez dira oraindik txostenean idatzi. 1470 01:27:39,988 --> 01:27:41,856 Esméraldak eman dit. 1471 01:27:42,557 --> 01:27:46,094 Ordezkariek bere lana egin dute ba, zerbaiten berri eman dute! 1472 01:27:46,361 --> 01:27:48,463 Adarra jotzen diguzu? Ikusi zenuen zenbat idatzi nuen! 1473 01:27:48,596 --> 01:27:52,734 -Ez zintuztedan oso adi ikusi. -Hau dena idatzi nuen! 1474 01:27:53,401 --> 01:27:54,969 Louise, asko pozten naiz. 1475 01:27:54,969 --> 01:27:58,373 Oso ondo transmititu duzue informazioa. 1476 01:27:58,473 --> 01:28:00,308 Poesiara itzuliko gara. 1477 01:28:00,508 --> 01:28:03,745 Araua ulertuz gero, kontsonantea zenbatu… 1478 01:28:04,045 --> 01:28:06,414 -Jauna, galdera bat dut. -Zer? 1479 01:28:06,914 --> 01:28:11,052 Gelako bileran egurra eman zenidaten, nonbait. 1480 01:28:11,686 --> 01:28:14,756 Hara, poesiaz ari gara berriz ere. 1481 01:28:14,789 --> 01:28:16,291 Ni ez naiz poesiaz ari. 1482 01:28:16,357 --> 01:28:18,393 Bai, badakit ez zarela poesiaz ari. 1483 01:28:19,794 --> 01:28:24,032 -Zer esan nahi du "egurra eman"? -Hori ba, egurra eman didazuela. 1484 01:28:25,767 --> 01:28:29,637 Batzuek esan zutenez, horrela jarraitzen baduzu… 1485 01:28:29,671 --> 01:28:31,572 …eta nik ez nuen hori esan… 1486 01:28:31,639 --> 01:28:34,375 …irakasle batzuek esan zuten horrela jarraitzen baduzu… 1487 01:28:34,509 --> 01:28:37,412 …arazoak izango dituzula. Ez dizute egurra eman nahi. 1488 01:28:37,512 --> 01:28:41,549 Mendekua da. Irakasle guztiek nitaz mendekatu nahi dute. 1489 01:28:41,716 --> 01:28:43,584 Zer ikusi du horrek mendekuarekin? 1490 01:28:43,618 --> 01:28:48,790 Arazoak izango ditudala esatea mendekua da. 1491 01:28:48,890 --> 01:28:50,658 Horrek ez du zerikusirik mendekuarekin. 1492 01:28:50,725 --> 01:28:52,460 -Nola ezetz? -Inola ere ez. 1493 01:28:52,593 --> 01:28:54,329 Ez gaude kalean. 1494 01:28:54,429 --> 01:28:55,863 Abisu bat da. 1495 01:28:56,230 --> 01:29:01,369 Hemen ez gaude mendekatzeko, diziplina ezartzeko baizik. 1496 01:29:01,369 --> 01:29:03,338 -Ulertzen duzu zer alde dagoen? -Ez dut ulertzen. 1497 01:29:03,638 --> 01:29:09,744 Epaileak norbait zigortzen duenean, ez du mendekuz zigortzen. 1498 01:29:09,844 --> 01:29:12,647 Gizarteak ondo funtzionatzeko baizik. 1499 01:29:12,747 --> 01:29:16,084 Mendekuz ari zara, mendekatzeko gogoa duzu. 1500 01:29:16,217 --> 01:29:18,653 Zutaz mendekatu nahi dudala uste duzu? 1501 01:29:19,020 --> 01:29:21,289 Eta esnatzen naizela esanez: "Souleymanez mendekatuko naiz"? 1502 01:29:21,422 --> 01:29:24,325 Ez omen duzu ezer bere kontra, baina atzo iraindu egin zenuen. 1503 01:29:24,359 --> 01:29:27,495 -Atzo ederki iraindu zintuen. -Ez horixe. 1504 01:29:27,528 --> 01:29:29,430 Zer esan zuen, Louise? 1505 01:29:29,831 --> 01:29:33,368 "Mugatuta" omen zeunden; harrituta, azpimarratu egin nuen. 1506 01:29:33,368 --> 01:29:35,937 -Mugatuta. -Mugatuta ni? 1507 01:29:38,940 --> 01:29:40,375 Ondo da. 1508 01:29:51,953 --> 01:29:54,756 Esméralda eta Louise, zein da ordezkarien zeregina? 1509 01:29:54,789 --> 01:29:57,825 Ikasleen ordezkari izatea ikasketak hobetzeko… 1510 01:29:57,892 --> 01:30:00,628 …edo nire eta ikasleen artean istilua sortzea? 1511 01:30:00,661 --> 01:30:03,464 -Gure zeregina egiten dugu. -Jakina! 1512 01:30:03,498 --> 01:30:05,933 -Gertatu zena kontatu dugu. -Jakina. 1513 01:30:06,501 --> 01:30:08,169 Nik ez nuen irudipen hori. 1514 01:30:08,236 --> 01:30:11,873 Bileran barrez ikusi zintuztedanean, min eman zidan. 1515 01:30:11,906 --> 01:30:13,508 Zuengatik min hartu nuen. 1516 01:30:13,608 --> 01:30:15,543 -A bai? -Ez zen ez lekua eta ez unea. 1517 01:30:15,576 --> 01:30:17,945 Eta ez zen oso serioa. 1518 01:30:18,179 --> 01:30:19,914 Ez genuen trabarik egin. 1519 01:30:19,947 --> 01:30:21,449 -Bai! -Zuri bakarrik! 1520 01:30:21,582 --> 01:30:26,087 Niri traba egin zidan eta besteei ere bai. 1521 01:30:26,988 --> 01:30:28,890 Zuri bakarrik. 1522 01:30:30,758 --> 01:30:34,462 Gela-kontseiluan horrela barrez egotea marimatraken jarrera da. 1523 01:30:34,495 --> 01:30:35,596 Zer? 1524 01:30:35,963 --> 01:30:39,133 Burutik egin al zaizu? 1525 01:30:41,602 --> 01:30:44,705 -Ezin dituzu ikasleak tratatu. -"Tratatu", ez, "iraindu". 1526 01:30:44,806 --> 01:30:47,809 Burutik joan al zaizu marimatraka esanez guri irainduz? 1527 01:30:47,875 --> 01:30:49,710 "Guri iraindu", ez, "gu iraindu" esan behar da. 1528 01:30:49,744 --> 01:30:52,246 Marimatrakak zaretela esanez iraindu "zaituztet", ez "dizuet". 1529 01:30:52,346 --> 01:30:54,215 Baita zera ere! 1530 01:30:54,315 --> 01:30:57,418 Ez dut inor iraindu. Ez dizuet esan marimatrakak zaretenik… 1531 01:30:57,452 --> 01:31:00,388 Hau esan dut: gela-kontseiluko une jakin batean… 1532 01:31:00,488 --> 01:31:02,890 …marimatraken jarrera izan zenuten. Ikusten zer alde dagoen? 1533 01:31:02,957 --> 01:31:05,893 Ez nahasi jendea, "marimatraka" esan duzu. 1534 01:31:05,960 --> 01:31:08,529 Ez natzaizue zuek nahasten ari, ñabardura bat adierazten baizik. 1535 01:31:08,563 --> 01:31:11,299 Ezin zaie neskei horrela hitz egin. 1536 01:31:11,365 --> 01:31:14,969 Zuk esango diguzu nola hitz egin, denei iraintzen diezu eta? 1537 01:31:15,036 --> 01:31:17,305 Neskez mendekatzen ari da! 1538 01:31:17,338 --> 01:31:21,943 Neskei laguntzera datorren jaun handiaren saioa ez dizugu sinesten! 1539 01:31:22,009 --> 01:31:24,579 Nire ez horrela hitz egin, aizak! 1540 01:31:24,812 --> 01:31:28,049 -Ez hika hitz egin irakasleari! -Hika egingo diat, nahi badut! 1541 01:31:28,082 --> 01:31:31,219 -Istilutan sartuko zara horrela! -Indartsua haiz, gero! 1542 01:31:31,352 --> 01:31:35,022 -Diziplina-kontua da! -Ja ta txikitu egingo haut! 1543 01:31:35,122 --> 01:31:37,358 Nahikoa da! 1544 01:31:37,391 --> 01:31:40,127 -Lasai egon. -Isilik egon! 1545 01:31:40,228 --> 01:31:41,929 -Lasai, motel. -Ez da zuen arazoa. 1546 01:31:42,029 --> 01:31:45,099 -Suleiman, uztak. -Ez nazak ukitu. 1547 01:31:45,132 --> 01:31:47,235 -Ez ukitu. -Ez haut ukitu. 1548 01:31:48,769 --> 01:31:50,104 Isildu zaitezte denok! 1549 01:31:52,406 --> 01:31:54,375 -Nora zoaz? -Banoa hemendik! 1550 01:31:54,509 --> 01:31:56,811 Zer uste duzu, nire gelatik horrela joan zaitezkeela? 1551 01:31:56,944 --> 01:31:58,379 Erotu egin al zara? 1552 01:31:58,513 --> 01:32:00,948 -Lasai egon. -Aska nazak! 1553 01:32:00,982 --> 01:32:01,916 Geldi! Aski da! 1554 01:32:05,019 --> 01:32:07,355 -Nora zoaz? -Askatu, putakumea! 1555 01:32:07,555 --> 01:32:08,289 Penagarria! 1556 01:32:19,166 --> 01:32:20,868 -Zer moduz? -Ostia! 1557 01:32:33,247 --> 01:32:35,182 Zer egingo dugu? 1558 01:32:37,118 --> 01:32:40,788 Diziplina-kontseilua nahitaez egin beharko dugu. 1559 01:32:42,156 --> 01:32:46,694 Gauza asko dira. Hasteko, hika hitz egitea… 1560 01:32:46,727 --> 01:32:50,331 …gero, istilua, eta neska bat zaurituta… 1561 01:32:50,965 --> 01:32:54,368 …eta, azkenean, gelatik joan da baimenik gabe. 1562 01:32:54,468 --> 01:32:58,272 Berez, istilu bera izan da, baina adarkatu egin da. 1563 01:32:58,439 --> 01:33:02,343 Gauza batek bestea ekarri du; gertaerak kateatu egin dira. 1564 01:33:02,410 --> 01:33:09,016 Neurri prebentibo bat har dezaket, gertatutakoaren larria ikusita. 1565 01:33:09,116 --> 01:33:12,787 48 orduz eskolan sartzea debekatuko diot Souleymaneri. 1566 01:33:13,020 --> 01:33:17,792 Eta horrek denbora pixka bat emango digu erabaki bat hartzeko. 1567 01:33:19,393 --> 01:33:20,895 Hori egingo dugu? 1568 01:33:21,329 --> 01:33:24,498 Bihar elkarrekin egon beharra daukagu, ordea. 1569 01:33:24,599 --> 01:33:27,501 Zu nire bulegora etortzea izango da onena. 1570 01:33:27,702 --> 01:33:29,537 -Agur. -Agur. 1571 01:33:30,972 --> 01:33:31,939 Francois. 1572 01:33:34,075 --> 01:33:36,110 Kontu bat aipatu nahi dizut. 1573 01:33:36,510 --> 01:33:39,513 Zurrumurruak dabiltza. 1574 01:33:39,747 --> 01:33:41,616 -Zurrumurruak? -Bai. 1575 01:33:41,616 --> 01:33:45,319 Neska batzuk etorri zaizkit… 1576 01:33:47,888 --> 01:33:49,991 …zuk gelan iraindu dituzula esanez. 1577 01:33:52,360 --> 01:33:54,662 Louisek eta Esméraldak esan dizute hori? 1578 01:33:54,695 --> 01:33:57,665 Marimatrakak direla esan omen diezu… 1579 01:33:57,732 --> 01:34:01,135 …eta hor hasi da Souleymanerekiko istilua. 1580 01:34:01,168 --> 01:34:03,504 Hori esan dizute, eta zuk sinetsi? 1581 01:34:03,638 --> 01:34:05,640 Bai eta ez, zuri esatera etorri naiz. 1582 01:34:05,873 --> 01:34:09,143 Gainera, ez duzu txostenean aipatu. 1583 01:34:09,310 --> 01:34:12,747 Ez badut idatzi, ez dut idatzi! Zer nahi duzu esatea? 1584 01:34:13,047 --> 01:34:14,982 -Hori egin duzu, bai ala ez? -Zer? 1585 01:34:15,116 --> 01:34:16,217 Hori esan diezu…? 1586 01:34:16,283 --> 01:34:17,752 -Kaixo. -Kaixo. 1587 01:34:18,653 --> 01:34:20,454 Marimatrakak direla esan diezu? 1588 01:34:20,755 --> 01:34:22,456 Bai, baina horrek ez du zerikusirik Souleymanerekin. 1589 01:34:22,723 --> 01:34:25,393 Badakit ez duela zerikusirik Souleymanerekin. 1590 01:34:25,660 --> 01:34:28,129 Baina zabaltzen hasi da. 1591 01:34:28,329 --> 01:34:31,499 Jendea horren berri jakiten hasi da. Abisatu egin nahi nizun. 1592 01:34:31,532 --> 01:34:33,267 Eskerrik asko abisatzeagatik. 1593 01:34:44,712 --> 01:34:45,780 Zuek biok! 1594 01:34:45,846 --> 01:34:48,549 Nitaz kexaka joan zarete ikasketaburuarengana. Mila esker. 1595 01:34:48,582 --> 01:34:49,817 Ez horregatik. 1596 01:34:49,917 --> 01:34:51,852 Bazeneukaten niregana etortzea. 1597 01:34:51,886 --> 01:34:55,756 Irakasleek hori egiten dute gutaz kexu direnean, eta guk gauza bera. 1598 01:34:55,790 --> 01:34:59,260 -Ez, ez da berdin bi norabideetan. -Bai, gauza bera da. 1599 01:34:59,527 --> 01:35:02,363 -Zer espero duzue? -Ea zigortzen zaituzten. 1600 01:35:02,430 --> 01:35:03,931 -Ea zigortzen nauten? -Bai. 1601 01:35:03,998 --> 01:35:07,968 -Zuk ni zigortzea nahi duzu? -Iraindu egin gaituzu: zigorra! 1602 01:35:08,102 --> 01:35:11,172 -Zer aurreratuko duzu horrekin? -Jakin egingo da. 1603 01:35:11,338 --> 01:35:13,641 Ederki. Zerbaiterako izango da hori. 1604 01:35:13,708 --> 01:35:16,077 Badakizu zer esan nahi duen "marimatraka"k? 1605 01:35:16,077 --> 01:35:18,179 Nik ez dizuet "marimatraka" deitu. 1606 01:35:18,179 --> 01:35:21,082 Bai, hori esan diguzu. Niretzat, "marimatraka" prostituta da. 1607 01:35:22,483 --> 01:35:24,418 -Ez da hori. -Bai, da. 1608 01:35:24,552 --> 01:35:27,254 -Niretzat, behintzat, ez! -Zer da ba? 1609 01:35:27,354 --> 01:35:31,859 Barre txorotan aritzen den neska, hori besterik ez. 1610 01:35:32,259 --> 01:35:34,929 "Marimatraka"k prostituta esan nahi du, ez? 1611 01:35:35,029 --> 01:35:36,664 -Bai, bai. -Jakina. 1612 01:35:36,731 --> 01:35:39,667 -Souleymane bota egingo dute? -Ez, horixe. 1613 01:35:39,734 --> 01:35:42,937 -Diziplina-kontseilu bat egongo da? -Ez dakigu oraindik. Baliteke. 1614 01:35:43,104 --> 01:35:47,108 Ez ezazue zalaparta atera bera epaitua izan aurretik. 1615 01:35:47,141 --> 01:35:49,810 -Badakigu dena kalkulatuta dagoela. -Ez, ba. 1616 01:35:49,877 --> 01:35:53,114 -Zergatik esaten duzu hori? -Beti berdin delako. 1617 01:35:55,149 --> 01:35:59,487 Zu ez zaude horretaz hitz egiteko moduan, zauritu egin zintuen eta! 1618 01:35:59,553 --> 01:36:02,990 Ez du nahita egin. Motxilan burdinazko zera bat zeukan. 1619 01:36:03,057 --> 01:36:06,093 Berdin dio. Bere onetik atera zen, eta hori larria da. 1620 01:36:06,193 --> 01:36:08,729 Edonor ateratzen da bere onetik. 1621 01:36:08,763 --> 01:36:11,932 -Bai, baina lasaitu egin behar da. -Ez beti. 1622 01:36:12,032 --> 01:36:13,768 -Zu lasaitu zara, ba. -Ez. 1623 01:36:13,901 --> 01:36:15,202 Hemen zaudenez geroztik, lasaiago zaude. 1624 01:36:15,336 --> 01:36:17,071 Ez, ez naiz lasaitu. Ez nauzue ezagutzen. 1625 01:36:17,138 --> 01:36:20,741 Irakasle guztiek diote jarrera bikaina duzula hemen. 1626 01:36:20,775 --> 01:36:23,110 Otzandu nauzuela uste duzue? 1627 01:36:23,811 --> 01:36:27,314 Otzandu, ez, baina hona ekarri zintuen diziplina-kontseiluak… 1628 01:36:27,348 --> 01:36:28,115 …gauzak ulertarazi dizkizu. 1629 01:36:28,249 --> 01:36:31,018 Ez dit lagundu. Ez ditut zuen txorakeriak ulertzen. 1630 01:36:31,085 --> 01:36:34,388 Erabaki horrekin, irakasleek lagundu egin nahi zizuten. 1631 01:36:34,421 --> 01:36:36,957 Eta Souleymane botatzen badute, berari laguntzeko izango da. 1632 01:36:37,024 --> 01:36:40,694 Ikasleak botatzen dituzten irakasleak marikoiak dira. 1633 01:36:43,397 --> 01:36:46,901 -Hitz horri eusten diozu? -Bai, marikoiak! 1634 01:36:46,967 --> 01:36:49,637 Sinestezina! Nik hitz bat esan, eta denak zalapartaka! 1635 01:36:49,670 --> 01:36:51,972 -Zuk "marikoi" esan, eta ni isilik! -Niri bost axola! 1636 01:36:52,072 --> 01:36:54,141 -Marikoiak! -Burutik jota al zaude? 1637 01:36:54,542 --> 01:36:58,679 Zuk "marimatrakak" esan, guk "marikoiak". Gauza bera da! 1638 01:36:58,813 --> 01:37:01,182 Ez dira hitz baliokideak. 1639 01:37:01,248 --> 01:37:06,187 Irakasleok gauza batzuk esan ditzakegu, eta ikasleek, ez. 1640 01:37:06,187 --> 01:37:07,621 Ezin dugu hitz egin? 1641 01:37:07,655 --> 01:37:11,258 Hizketan ari zarete beti, ez zarete isiltzen! 1642 01:37:11,458 --> 01:37:14,361 Hitz egiten dugun bakoitzean, orroka hasten zara. 1643 01:37:14,461 --> 01:37:16,030 Aski da. 1644 01:37:26,907 --> 01:37:28,108 Jauna! 1645 01:37:28,175 --> 01:37:29,376 -Jauna! -Zer? 1646 01:37:31,312 --> 01:37:34,348 Souleymane diziplina-kontseilura eramango dute? 1647 01:37:34,682 --> 01:37:36,750 Nahikoa da kontu horrekin. 1648 01:37:36,851 --> 01:37:40,120 Badirudi hori nahi duzuela eta zirrara egiten dizuela. 1649 01:37:40,187 --> 01:37:43,123 Badakizu zer gertatuko zaion botatzen badute? 1650 01:37:43,724 --> 01:37:47,461 -Beste institutu batera joango da. -Ez. 1651 01:37:47,528 --> 01:37:50,865 Bai, automatikoa da. Ikasleak berkokatzera behartuta gaude. 1652 01:37:50,931 --> 01:37:52,233 Eta Souleymane ere bai. 1653 01:37:53,200 --> 01:37:55,269 Bere aita ezagutzen duzu? 1654 01:37:55,436 --> 01:37:57,504 Pare bat aldiz ikusi dut. 1655 01:37:57,638 --> 01:38:01,909 Ez duzu ezagutzen. Souleymane botatzen badute, herrira doa zuzen. 1656 01:38:02,676 --> 01:38:05,012 Utzi fantasiak alde batera. 1657 01:38:05,045 --> 01:38:07,448 Malira bidaliko dute. 1658 01:38:07,514 --> 01:38:10,417 Hobe genuke kontuak asmatzen ez ibili. 1659 01:38:11,151 --> 01:38:12,620 Ez kezkatu. 1660 01:38:25,466 --> 01:38:27,468 Ezin da erre. 1661 01:38:29,303 --> 01:38:31,805 Badakit, baina inor ez dagoenez. 1662 01:38:53,627 --> 01:38:57,431 Badakigu pasatu egin zinela neskekin… 1663 01:38:57,531 --> 01:38:58,866 …baina denok egiten ditugu txorakeriak… 1664 01:38:58,866 --> 01:39:00,768 …horrek ez du Souleymanek egindakoa zuritzen. 1665 01:39:00,801 --> 01:39:02,937 Egia da. Khoumba ikusi nuen. 1666 01:39:03,170 --> 01:39:05,005 Odoletan zeukan aurpegia. 1667 01:39:05,072 --> 01:39:08,709 -Ezin da onartu Soulyemanena. -Hori garbi dago. 1668 01:39:08,943 --> 01:39:10,844 Bai, odoletan zeukan aurpegia… 1669 01:39:10,945 --> 01:39:13,948 …baina nahigabe jo zuen motxilarekin. 1670 01:39:13,948 --> 01:39:16,984 Betazaleko zauriek odol asko isurtzen dute. 1671 01:39:17,718 --> 01:39:19,954 Bada zerbait! 1672 01:39:20,087 --> 01:39:23,691 Ez ezazu zeure buru oinazetu. Nola hitz egiten digute guri? 1673 01:39:24,558 --> 01:39:26,226 Horrek ez du zerikusirik. 1674 01:39:26,393 --> 01:39:31,098 Souleymane diziplina-kontseilura eramaten badugu, bota egingo dute. 1675 01:39:31,966 --> 01:39:33,901 -Ez, derrigor. -Logikoa da. 1676 01:39:34,835 --> 01:39:37,204 Hitz egin dezagun horretaz. 1677 01:39:37,838 --> 01:39:40,507 Zenbat diziplina-kontseilu egin genituen iaz? 1678 01:39:43,444 --> 01:39:45,012 12 egin genituen, gutxienez. 1679 01:39:45,713 --> 01:39:46,914 Ez hainbeste. 1680 01:39:46,914 --> 01:39:48,582 Bai, baliteke. 1681 01:39:48,649 --> 01:39:52,052 Ziur! Ni kontseiluko kidea naiz eta parte hartu nuen. 1682 01:39:52,152 --> 01:39:55,356 Hilabetean 2 egin genituen; guztira, 12. 1683 01:39:55,422 --> 01:39:57,091 Eta aldi bakoitzean, ikaslea ikastetxetik bota zuten. 1684 01:39:57,191 --> 01:40:00,227 Eztabaidarako aukera ematen du, baita ere. 1685 01:40:00,394 --> 01:40:05,632 12 ikasle bota zituzten, baina ez zen beste irtenbiderik egongo. 1686 01:40:06,367 --> 01:40:09,503 12tik 12 bota izanak pentsarazi behar liguke… 1687 01:40:09,770 --> 01:40:12,206 …eztabaidak ez zuela eragin handirik izan, zoritxarrez. 1688 01:40:12,473 --> 01:40:15,309 12tik 12 bota izanak esan nahi du… 1689 01:40:15,342 --> 01:40:19,446 …ikaslea diziplina-kontseilura doanerako beranduegi dela. 1690 01:40:19,480 --> 01:40:20,914 Edo hala behar zuela. 1691 01:40:21,115 --> 01:40:24,184 Aurrez egindakoagatik ikasleak diziplina-kontseilua mereziko du… 1692 01:40:24,218 --> 01:40:26,020 …baina, gero, zer gertatzen da? 1693 01:40:26,420 --> 01:40:28,622 Zer espero dugu diziplina-kontseiluarengandik? 1694 01:40:28,789 --> 01:40:30,391 Aldez aurretik beste etapa batzuk daude. 1695 01:40:30,491 --> 01:40:33,327 Diziplina aurreko batzordeak… 1696 01:40:33,394 --> 01:40:36,630 …ikasleei esaten diegu, gurasoei jakinarazten zaie… 1697 01:40:37,464 --> 01:40:40,567 -Oraingoan, ez. -Ez dugu astirik. 1698 01:40:40,801 --> 01:40:42,736 Gutxitan egiten dugu hori. 1699 01:40:42,970 --> 01:40:46,907 Gutxitan egiten dugu badakigulako azken zigor bat daukagula eskura… 1700 01:40:46,940 --> 01:40:49,943 …eta ez ditugula tarteko neurriak erabili beharrik. 1701 01:40:50,044 --> 01:40:53,047 Eta aurreko neurri horiek erabiliko bagenitu ere… 1702 01:40:53,047 --> 01:40:56,617 …ikaslea ikastetxetik botatzeak berak… 1703 01:40:56,717 --> 01:41:00,888 …aurretik saiatutako guztia ezeztatzen du. 1704 01:41:00,888 --> 01:41:04,758 Baina egin duena argitzeko aukera ere ematen dio Souleymaneri. 1705 01:41:04,825 --> 01:41:08,796 Diziplina-kontseiluan inork ez du hitz egiten, beldur dira… 1706 01:41:08,862 --> 01:41:11,498 -…paralizatuta daude. -Hala da. 1707 01:41:11,865 --> 01:41:16,370 Laburbiltzeko: Souleymaneri diziplina-kontseilua egingo zaio… 1708 01:41:16,503 --> 01:41:17,738 …ikastetxetik botako dute… 1709 01:41:17,838 --> 01:41:20,307 …eta baliteke Malin bukatzea. 1710 01:41:20,441 --> 01:41:22,676 Hori gehiegitxo esatea da. 1711 01:41:22,709 --> 01:41:25,479 Inola ere ez. Ikasle batzuek esan didate hori. 1712 01:41:25,479 --> 01:41:30,250 Guk baino hobeto ezagutzen dituzte bai Souleymane eta bai bere aita… 1713 01:41:30,250 --> 01:41:34,621 …eta, horrelako zerbaiten ondoren, aitak Malira bidaliko omen du. 1714 01:41:35,422 --> 01:41:37,891 Zenbat ikasleri egiten zaio barnetegira eramateko mehatxua… 1715 01:41:37,925 --> 01:41:41,428 …eta, azkenean, barnetegi arrastorik sekula ez? 1716 01:41:41,662 --> 01:41:43,363 Batzuetan, bete egiten dute mehatxua. 1717 01:41:43,630 --> 01:41:48,902 Guraso batzuk mehatxuka aritzen dira beti… 1718 01:41:49,236 --> 01:41:51,238 …baina ezin da hori kontuan hartu. 1719 01:41:51,905 --> 01:41:54,508 Arriskurik gutxiena balego ere… 1720 01:41:54,608 --> 01:41:58,011 …diziplina-prozesuaren ondorioz mutikoa Malira bidaltzeko… 1721 01:41:58,112 --> 01:42:00,781 …ez nago ziur arrisku hori neure gain hartu ahal izateaz. 1722 01:42:01,515 --> 01:42:07,955 Ume bat zigortzeko zalantzaren antzekoa da hori. 1723 01:42:07,988 --> 01:42:12,559 Badakizu etxera joaten denean, atea itxita, eskolatik urrun… 1724 01:42:12,593 --> 01:42:15,896 …gurasoek jo egingo dutela… Denok ezagutu dugu hori. 1725 01:42:15,963 --> 01:42:21,135 Zigortu egin behar zaie, hala ere, mugak gainditzen dituztenean… 1726 01:42:21,235 --> 01:42:25,038 …ondorioak zeinahi direla ere, ez baitira zure kontua. 1727 01:42:25,139 --> 01:42:26,807 Ez dut hori inoiz kontuan hartu behar? 1728 01:42:26,874 --> 01:42:31,979 Zigorrak ondorio horiek izan ditzake, baina nik begiak estalita! 1729 01:42:32,746 --> 01:42:36,183 Ume bakoitzean hori kontuan hartzen baduzu, akabo, ezin duzu ezer egin. 1730 01:42:36,216 --> 01:42:39,052 Hor daude bai indarkeria, bai bere herrira bidalia izateko arriskua… 1731 01:42:39,153 --> 01:42:42,389 …gauza horiek kontuan hartu behar dituzu, baina… 1732 01:42:42,422 --> 01:42:46,059 Eguberrietako oparirik gabe gelditzea, hori ere gertatzen da. 1733 01:42:46,793 --> 01:42:48,629 Printzipio-kontu bat dago hor. 1734 01:42:48,762 --> 01:42:50,731 Ezin ditugu rol guztiak nahasi. 1735 01:42:50,831 --> 01:42:54,334 Ezin gara gurasoen ordezko izan. 1736 01:42:55,569 --> 01:42:57,738 Filma atzekoz aurrera ikusten badut… 1737 01:42:57,804 --> 01:43:01,308 …kate bitxi bat agertzen da. Hasieran, zigor txikiak… 1738 01:43:01,341 --> 01:43:04,912 Souleymanek txorakeriak egiten ditu, zakar erantzuten digu… 1739 01:43:04,945 --> 01:43:08,549 Eta zigorrez zigor hasi, eta diziplina-kontseiluraino azkenean… 1740 01:43:08,582 --> 01:43:10,851 …eta horrek auskalo zer ondorio dituen. 1741 01:43:10,884 --> 01:43:14,421 Ezarian-ezarian, ondorio izugarrietara iristen gara. 1742 01:43:14,488 --> 01:43:16,590 Bai, ikuspegi horretatik ikusita… 1743 01:43:16,723 --> 01:43:19,026 …zeharo harrigarria da. 1744 01:43:19,326 --> 01:43:23,497 Baina Souleymane ez du ikastetxeak botako. 1745 01:43:23,931 --> 01:43:27,100 Hura aspaldi joan zitzaigun. 1746 01:44:02,769 --> 01:44:03,904 Francois. 1747 01:44:04,037 --> 01:44:06,773 Ez nuen uste hain goiz ikusiko zintudanik. 1748 01:44:06,807 --> 01:44:09,776 Hartu al duzu erabakia? 1749 01:44:10,244 --> 01:44:13,247 Aukerarik ez daukadala iruditzen zait. 1750 01:44:18,552 --> 01:44:20,487 Izan ere, Julierekin hitz egin dut. 1751 01:44:20,487 --> 01:44:24,424 Liskar bat izan omen duzu gelako bi neskekin. 1752 01:44:25,792 --> 01:44:29,463 Bai, ordezkariekin, baina hori lehenago izan zen, beraz ez da… 1753 01:44:29,529 --> 01:44:32,532 "Marimatraka" deitu omen zenien. 1754 01:44:32,633 --> 01:44:34,434 Bai, ba. 1755 01:44:34,601 --> 01:44:38,572 Egoera korapilatzen du, baina ez du arazoaren gakoa aldatzen. 1756 01:44:38,772 --> 01:44:41,575 Txostenean aipa ezazu, hala ere. 1757 01:44:41,675 --> 01:44:45,912 Ez dut diziplina-kontseiluan hori gure aurka erabil dezaten nahi. 1758 01:44:46,079 --> 01:44:49,249 Ez du merezi ezkutuka ibiltzea, hobe da hori idaztea. 1759 01:44:49,383 --> 01:44:51,018 Ulertzen dut. 1760 01:44:52,719 --> 01:44:55,022 Zuzendu ezazu txostena… 1761 01:44:55,088 --> 01:44:57,691 …prozedura hasi ahal izateko. 1762 01:44:57,991 --> 01:44:58,792 Hortaz… 1763 01:44:59,059 --> 01:45:00,894 Aski dut hori eranstea…? 1764 01:45:01,061 --> 01:45:03,964 Bai, baina xehetasunetan sartu gabe. 1765 01:45:04,665 --> 01:45:06,066 Horrela egingo dugu? 1766 01:45:35,228 --> 01:45:38,131 -Idazkari ariko zara? -Ederki. 1767 01:45:38,231 --> 01:45:39,933 Ohituta zaude. 1768 01:45:55,382 --> 01:45:56,717 Eser zaitezte. 1769 01:46:31,184 --> 01:46:35,222 "Carlek eutsi nahi izan zion, baina Souleymane indarrez askatu zen… 1770 01:46:35,255 --> 01:46:38,125 …eta bere motxilak Khoumbaren aurpegia jo zuen". 1771 01:46:38,225 --> 01:46:41,528 "Mundu guztia irainduz eta atean danbatekoa joz atera zen gelatik". 1772 01:46:41,595 --> 01:46:44,564 "Ez nintzen bere atzetik joan, Khoumbari lagundu beharrez… 1773 01:46:44,631 --> 01:46:47,801 …odola gogotik baitzerion bekainetik". 1774 01:46:48,301 --> 01:46:51,905 Gertaera horiek ekarri dute Souleymane diziplina-kontseilura. 1775 01:46:51,938 --> 01:46:56,276 Andrea, horrek ez du esan nahi Souleymane mutil gaiztoa denik. 1776 01:46:56,510 --> 01:46:58,211 Ez dugu hori esan nahi. 1777 01:46:58,412 --> 01:47:00,981 Baina gertatzen da, batzuetan, gela batean… 1778 01:47:01,081 --> 01:47:04,751 …ikasle batek, nahita edo nahigabe… 1779 01:47:04,918 --> 01:47:07,053 …lanerako egokia ez den giroa sortzea… 1780 01:47:07,154 --> 01:47:09,756 …eta gelari aurrera egiten ez uztea. 1781 01:47:24,037 --> 01:47:26,706 Ulertzen duzu esaten ari garena? 1782 01:47:28,442 --> 01:47:32,112 Duela hilabete batzuk… 1783 01:47:32,145 --> 01:47:35,215 …kezkatzeko moduko zantzu batzuk sumatu genituen. 1784 01:47:35,282 --> 01:47:37,617 Lehenago erreakzionatu behar genuen. 1785 01:47:38,585 --> 01:47:44,791 Baina oraingo gertaera biolento samarra izan da… 1786 01:47:44,825 --> 01:47:46,593 …eta hori onartezina da. 1787 01:47:46,726 --> 01:47:50,864 Souleymane, jabetzen al zara horretaz? 1788 01:47:54,267 --> 01:47:57,904 Ez dugu esan nahi nahita zarenik biolentoa. 1789 01:47:57,971 --> 01:48:02,075 Arazoa da ez dituzula kontrolatzen ez hitzak eta ez ekintzak. 1790 01:48:04,811 --> 01:48:07,047 Souleymane, entzun nahi genizuke. 1791 01:48:07,180 --> 01:48:10,584 Zure ikuspuntua adierazteko zaude hemen. Adi gauzkazu. 1792 01:48:11,251 --> 01:48:14,020 Hor konpon. Ez dut ezer esateko. Nahi duzuena egizue. 1793 01:48:26,299 --> 01:48:27,534 Barkatu… 1794 01:48:32,339 --> 01:48:33,940 Jaun-andreok… 1795 01:48:37,410 --> 01:48:39,079 Itzul dezakezu? 1796 01:48:39,946 --> 01:48:41,915 Zintzoa naizela esaten du. 1797 01:48:44,718 --> 01:48:45,752 Etxeko lanak egiten ditut. 1798 01:48:52,025 --> 01:48:56,396 Ikasketetan laguntzen diet beti nire anaia-arrebei. 1799 01:49:01,635 --> 01:49:06,439 Ontziak garbitzen ditut eta lagundu egiten diot astia dudanean. 1800 01:49:08,708 --> 01:49:12,612 Ez dugu zalantzan jartzen Souleymane seme ona denik. 1801 01:49:12,679 --> 01:49:14,881 Itzul gaitezen eskolako kontuetara. 1802 01:49:14,948 --> 01:49:18,919 Mugatuko al gara gertatutakora? 1803 01:49:19,352 --> 01:49:23,557 Eta, lehenik, esan nahi nizueke harrituta gauzkala ikusteak… 1804 01:49:23,590 --> 01:49:26,493 …gertaeretan tartean ibilia den irakasleak… 1805 01:49:26,593 --> 01:49:28,261 …deliberazioan parte hartzen duela. 1806 01:49:28,595 --> 01:49:30,297 Erabat anormala iruditzen zaigu. 1807 01:49:30,630 --> 01:49:35,168 Egia da: bitxia da aldi berean epaile eta partaide izatea. 1808 01:49:35,201 --> 01:49:40,407 Marin jauna eskola-kontseiluko kide hautatu zuten. 1809 01:49:40,574 --> 01:49:43,076 Irakasleen ordezkaria da. 1810 01:49:43,143 --> 01:49:49,115 Gainera, Marin jaunaren gelan gertatutako istiluak… 1811 01:49:49,382 --> 01:49:52,218 …ez du, nire ustez, irakaslea zuzenean inplikatzen. 1812 01:49:52,285 --> 01:49:54,287 "Istiluak" fitxan… 1813 01:49:54,354 --> 01:49:58,625 …irakasleak esandako hitz gogor batzuk aipatzen dira. 1814 01:49:58,758 --> 01:50:02,662 "Matrimatraka" deitu zenien gelako bi ordezkariei… 1815 01:50:02,696 --> 01:50:04,297 …eta hori gaitzesgarri samarra iruditzen zait. 1816 01:50:04,431 --> 01:50:05,799 Egia da hori esan nuela… 1817 01:50:05,932 --> 01:50:08,935 …baina ez zuen zerikusirik Souleymanerekin. 1818 01:50:09,169 --> 01:50:14,975 Ikasleekiko eztabaida latz hori aitzakiatzat hartu zuen berak… 1819 01:50:15,075 --> 01:50:18,378 …egun horretako jenio txarra adierazteko. 1820 01:50:18,612 --> 01:50:20,213 Neskak defendatu nahi izan zituen. 1821 01:50:20,246 --> 01:50:22,949 Beraz, hori kontuan hartu behar litzateke eztabaida honetan. 1822 01:50:23,049 --> 01:50:26,019 Ezerk ez du zuritzen… 1823 01:50:26,186 --> 01:50:28,421 …irakasleari hika hitz egitea… 1824 01:50:28,622 --> 01:50:32,959 …mundu guztia iraintzea, eta gelatik baimenik gabe joatea. 1825 01:50:34,861 --> 01:50:38,298 Souleymane, zerbait esan nahi diguzu? 1826 01:50:38,865 --> 01:50:41,334 Zer esan dezaket? Ez dakit. 1827 01:50:43,069 --> 01:50:44,738 Jaun-andreok… 1828 01:50:51,144 --> 01:50:52,479 Souleymane? 1829 01:50:54,981 --> 01:50:58,051 -Zer dio zure amak? -Lehengo gauza bera. 1830 01:51:05,692 --> 01:51:06,760 Bai? 1831 01:51:08,695 --> 01:51:10,497 Souleymane? 1832 01:51:10,997 --> 01:51:13,933 Barkamena eskatzen dizue nire partetik. 1833 01:52:16,162 --> 01:52:18,732 Sar zaitezkete. 1834 01:52:40,620 --> 01:52:43,690 Andrea, kontseiluak erabaki bat hartu du: 1835 01:52:43,757 --> 01:52:47,093 Souleymane betiko botako du ikastetxetik. 1836 01:52:47,193 --> 01:52:50,663 Gutun zertifikatu batez jakinaraziko zaizu erabakia. 1837 01:52:50,764 --> 01:52:54,033 8 egun dituzu helegitea bideratzeko. 1838 01:53:00,406 --> 01:53:04,911 Ahaleginduko gara Souleymaneri beste ikastetxe bat aurkitzen. 1839 01:53:08,481 --> 01:53:10,784 Agur, jaun-andreok. 1840 01:53:11,050 --> 01:53:11,785 Agur. 1841 01:53:13,820 --> 01:53:18,691 Souleymane, etorri gu ikustera asteburua baino lehen. 1842 01:53:49,856 --> 01:53:51,624 Proportzionaltasuna matematikan. 1843 01:53:53,026 --> 01:53:57,197 Proportzionaltasuna matematikan ikasi duzu aurten. Ondo da. 1844 01:53:57,664 --> 01:53:59,299 Niri natur zientziak gustatu zaizkit aurten. 1845 01:53:59,432 --> 01:54:01,868 Zer ikasi duzun galdetu dizut, ez zer gustatu zaizun. 1846 01:54:01,968 --> 01:54:04,237 Baina gustatu bazaizu, ikasi egin duzu. 1847 01:54:04,671 --> 01:54:06,472 Zer ikasi duzu natur zientzietan? 1848 01:54:07,073 --> 01:54:12,579 -Bulkanismoa, lurrikarak, plakak… -Plakak? 1849 01:54:12,612 --> 01:54:17,550 Konbergentzia eta dibergentzia, lurreko plaken urruntzea… 1850 01:54:19,118 --> 01:54:21,154 -Liluragarria da. -Hori interesatu zaizu? 1851 01:54:21,387 --> 01:54:22,589 -Bai. -Oso ondo. 1852 01:54:23,323 --> 01:54:26,860 Matematikan, trigonometria… 1853 01:54:27,193 --> 01:54:29,395 Pitagorasen teorema, Talesen teorema… 1854 01:54:29,529 --> 01:54:31,064 Gelditu hor. 1855 01:54:31,197 --> 01:54:36,069 Ez zara harropuztuko Pitagorasen teorema ikasi duzulako… 1856 01:54:36,202 --> 01:54:37,904 …esan egingo diguzu. 1857 01:54:40,473 --> 01:54:46,346 Triangelu batean, bi… bi… aldeak… 1858 01:54:46,412 --> 01:54:48,314 …berdinak baldin badira… 1859 01:54:49,249 --> 01:54:54,053 Bi aldeen karratua eta… 1860 01:54:54,087 --> 01:54:56,756 …hipotenusaren karratua berdinak badira… 1861 01:54:56,890 --> 01:54:59,058 …orduan, triangelu angeluzuzena da. 1862 01:54:59,626 --> 01:55:01,094 Horrelako zerbait izango da. 1863 01:55:01,561 --> 01:55:03,963 Ez da horrelako zerbait, horrela da. 1864 01:55:04,264 --> 01:55:05,665 Zuk esaten badidazu, sinetsiko dizut. 1865 01:55:06,165 --> 01:55:08,935 Nik, historian, merkataritza triangeluarra ikasi dut. 1866 01:55:09,002 --> 01:55:14,474 Ontziak produktu manufakturatuekin abiatzen ziren Europatik… 1867 01:55:14,641 --> 01:55:18,344 …eta produktu horiek Afrikan esklaboekin trukatzen zituzten… 1868 01:55:18,544 --> 01:55:21,347 …eta esklaboak Ameriketara eramaten zituzten lana eginaraztera. 1869 01:55:21,447 --> 01:55:25,018 Horrela irabazitako dirua Europara ekartzen zuten. 1870 01:55:25,151 --> 01:55:27,420 Horri merkataritza triangeluarra esaten zaio. 1871 01:55:27,987 --> 01:55:29,255 Kimika. 1872 01:55:29,489 --> 01:55:30,924 Kimikan, zer? 1873 01:55:31,591 --> 01:55:33,159 Konbustioa. 1874 01:55:33,726 --> 01:55:34,861 Zer da hori? 1875 01:55:34,961 --> 01:55:39,032 Fehling-en erreaktiboaren eta glukosaren nahasketa. 1876 01:55:39,198 --> 01:55:40,533 Eta zer gertatzen da? 1877 01:55:40,934 --> 01:55:45,171 Saio hodian berotzen duzu eta kolorez aldatzen da. 1878 01:55:47,073 --> 01:55:49,976 -Zer interes du hori jakiteak? -Zer interes? 1879 01:55:50,043 --> 01:55:54,013 Ez dakit. Zergatik irakasten digute, interesik ez badu? 1880 01:55:54,948 --> 01:55:56,983 Ugalketa. 1881 01:55:58,685 --> 01:56:01,955 Zer ikasi duzu gizakien ugalketaz? 1882 01:56:02,221 --> 01:56:03,823 Gizakiak… 1883 01:56:04,023 --> 01:56:06,426 Esperma… 1884 01:56:06,626 --> 01:56:08,494 …obulura doa. 1885 01:56:08,528 --> 01:56:10,229 Gero, 9 hilabete itxaron behar dira. 1886 01:56:10,330 --> 01:56:13,800 Gero, ekografia bat egin, eta, gero, atera egiten da. 1887 01:56:14,567 --> 01:56:15,768 Zer ateratzen da, esperma? 1888 01:56:16,035 --> 01:56:17,236 Ez, umea. 1889 01:56:17,971 --> 01:56:19,973 -Barruan dagoen gizakia. -Ederki. 1890 01:56:20,506 --> 01:56:22,175 -Khoumba. -Ni? 1891 01:56:22,508 --> 01:56:25,278 -Bai. Hori da zure izena? -Bai. 1892 01:56:27,981 --> 01:56:32,585 Musikan, flauta jotzen ikasi dut. 1893 01:56:32,852 --> 01:56:34,787 Eta espainieraz. 1894 01:56:35,188 --> 01:56:36,622 Flauta espainieraz jotzen ikasi duzu? 1895 01:56:36,756 --> 01:56:41,494 Ez! Musikan, flauta jotzen ikasi dut. 1896 01:56:42,095 --> 01:56:43,496 Eta gauza batzuk ikasi ditut espainieraz. 1897 01:56:43,563 --> 01:56:46,799 Esango al diguzu esaldi bat espainieraz? 1898 01:56:54,874 --> 01:56:55,942 Zer esan nahi du? 1899 01:56:56,042 --> 01:56:58,711 Oporrak badatoz. 1900 01:57:02,115 --> 01:57:04,283 Nik ez dut ezer ikasi. 1901 01:57:05,151 --> 01:57:09,288 Ezin dira eskolan 9 hilabete pasatu ezer ikasi gabe. 1902 01:57:09,722 --> 01:57:12,392 Hona hemen froga, ez dut ezer ikasi. 1903 01:57:12,492 --> 01:57:15,028 Irakurri ditugun liburuetatik zerbait aterako zenuen. 1904 01:57:15,161 --> 01:57:17,130 -Liburu putzak dira. -Zer dira? 1905 01:57:17,363 --> 01:57:19,298 Txarrak dira. 1906 01:57:19,732 --> 01:57:22,802 Eta zeuk zeure kabuz irakurritako libururen batean? 1907 01:57:24,470 --> 01:57:26,406 Nik irakurritako liburu bat? 1908 01:57:26,606 --> 01:57:29,042 "Errepublika". 1909 01:57:29,409 --> 01:57:31,377 "Errepublika" liburua. 1910 01:57:33,112 --> 01:57:35,381 -Platonen "Errepublika"? -Bai. 1911 01:57:35,782 --> 01:57:37,350 Irakurri egin duzu? 1912 01:57:39,118 --> 01:57:40,386 Nola, ba, irakurri duzu? 1913 01:57:40,386 --> 01:57:43,222 Ahizpa zaharrenak zeukalako. 1914 01:57:43,423 --> 01:57:46,626 -Filosofia ikasten du? -Ez, zuzenbidea. 1915 01:57:46,759 --> 01:57:49,228 Kontaiguzu liburu hori zertaz den. 1916 01:57:49,262 --> 01:57:52,899 -Badago morroi bat… Nola du izena? -Sokrates. 1917 01:57:53,299 --> 01:57:54,667 Bai, Sokrates. 1918 01:57:54,867 --> 01:57:59,705 Jendeari kalean hurbildu, eta galdezka hasten zaie: 1919 01:57:59,772 --> 01:58:03,409 "Ziur zaude pentsatzen duzuna pentsatzeaz?" 1920 01:58:03,609 --> 01:58:06,212 "Ziur zaude egiten duzuna egiteaz"? 1921 01:58:06,546 --> 01:58:09,549 Gero, jendeak ez daki jadanik non dabilen. 1922 01:58:09,715 --> 01:58:11,417 Galderak egiten dizkio bere buruari. 1923 01:58:11,517 --> 01:58:13,386 Sekulakoa da. 1924 01:58:13,453 --> 01:58:15,788 Zer-nolako galderak egiten ditu? 1925 01:58:15,922 --> 01:58:21,828 Denetik: maitasunaz, erlijioaz, Jainkoak, jendeaz… 1926 01:58:23,396 --> 01:58:25,264 -Ondo dago zuk hori irakurtzea. -Badakit. 1927 01:58:25,798 --> 01:58:29,335 Ez da marimatraken liburu bat, e? 1928 01:58:33,506 --> 01:58:34,373 Itxaron. 1929 01:58:34,674 --> 01:58:37,510 Joan aurretik autoerretratuak banatuko dizkizuet. 1930 01:58:37,743 --> 01:58:40,746 Banan-banan. Ez joan hartu gabe. 1931 01:58:44,750 --> 01:58:47,053 Jauna, eskerrik asko hau egiteagatik. 1932 01:58:47,587 --> 01:58:48,921 Zer da? 1933 01:58:48,921 --> 01:58:51,824 Egin zenituzten autoerretratuak… 1934 01:58:52,125 --> 01:58:55,228 …gelako argazkiarekin batera jarri ditugu. 1935 01:58:58,631 --> 01:58:59,765 Ez al daukazu? 1936 01:59:02,502 --> 01:59:04,370 Zergatik jarri duzu hau hor? 1937 01:59:04,504 --> 01:59:07,039 -Oso goapao zaude. -Bai zera! 1938 01:59:07,206 --> 01:59:08,875 Buruzagi bat dirudizu. 1939 01:59:11,410 --> 01:59:12,979 -Agur, jauna. -Agur. 1940 01:59:14,180 --> 01:59:16,549 -Opor onak pasa. -Mila esker, baita zuk ere. 1941 01:59:23,156 --> 01:59:24,857 -Jauna. -Bai? 1942 01:59:26,592 --> 01:59:27,860 Zer gertatzen da? 1943 01:59:28,761 --> 01:59:30,796 Nik ez dut ezer ikasi. 1944 01:59:32,732 --> 01:59:34,734 Zergatik esaten didazu hori? Ez du zentzurik. 1945 01:59:35,701 --> 01:59:41,174 Arestian, denek esan dute zerbait ikasi dutela. 1946 01:59:43,075 --> 01:59:45,411 Nik, berriz, ez dut ezer ikasi. 1947 01:59:46,612 --> 01:59:48,447 Bai, baina… 1948 01:59:48,681 --> 01:59:50,917 Ez da egia. Haiek bezainbat ikasi duzu. 1949 01:59:50,917 --> 01:59:53,186 Lehen, bakoitza bila aritu da… 1950 01:59:53,186 --> 01:59:57,490 Ez da erraza ikasitakoaz bat-batean gogoratzea. 1951 01:59:58,291 --> 02:00:00,193 Ez dut ulertzen, ordea. 1952 02:00:00,793 --> 02:00:02,061 Zer ez duzu ulertzen? 1953 02:00:02,461 --> 02:00:04,997 Ez dut egiten duguna ulertzen. 1954 02:00:05,231 --> 02:00:06,732 Frantsesean? 1955 02:00:07,400 --> 02:00:09,268 Gauza guztietan. 1956 02:00:10,036 --> 02:00:14,473 Ez didazu esango ez duzula tutik ere ulertzen ikasgai guztietan? 1957 02:00:15,141 --> 02:00:17,143 Hori ez da egia. 1958 02:00:19,745 --> 02:00:22,648 Ez dut lanbide ikasketarik egin nahi. 1959 02:00:23,816 --> 02:00:25,618 Orain ez da horretarako garaia. 1960 02:00:26,552 --> 02:00:28,354 Orain 3.ean hasiko zara. 1961 02:00:29,455 --> 02:00:33,159 Astia baduzu 3. mailaren bukaeran zer egin nahi duzun pentsatzeko. 1962 02:00:33,559 --> 02:00:33,593 Ez duzu zertan nahitaez lanbide ikasketarik eginik. 1963 02:00:33,593 --> 02:00:39,532 3. mailako emaitzen arabera erabakiko duzu hori. 1964 02:00:40,967 --> 02:00:43,336 Baina nik ez dut nahi. 1965 02:02:17,129 --> 02:02:20,933 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz