1 00:00:03,200 --> 00:00:07,900 GAITZ ONA 2 00:00:09,500 --> 00:00:12,000 Zarata hark esnatu ninduen. 3 00:00:13,200 --> 00:00:15,500 Zerbait gaizki zegoen. 4 00:00:16,500 --> 00:00:18,800 Dena kolore barik... 5 00:00:19,000 --> 00:00:21,200 ... ikusten nuen. 6 00:00:23,000 --> 00:00:25,000 Zehaztasun barik. 7 00:00:26,000 --> 00:00:29,200 Gertatzen zitzaidanari garrantzi larregirik ez ematea erabaki nuen. 8 00:00:30,200 --> 00:00:33,200 Pasatuko zitzaidala uste izan nuen. 9 00:00:34,000 --> 00:00:38,000 Gaizki uste izan nuen. Arduratzen hasi nintzen. 10 00:00:39,200 --> 00:00:43,000 Hiriko oftalmologo eta espezialista guztiak bisitatu nituen. 11 00:00:43,500 --> 00:00:48,900 Inork ez zuen ezer aurkitu. Denak ados zeuden, nire gaixotasuna... 12 00:00:49,200 --> 00:00:51,800 ... "psikosomatikoa" omen zen. 13 00:00:53,400 --> 00:00:57,900 Hala ere, nire adiskideentzat, nire ustezko... 14 00:00:58,100 --> 00:01:00,200 ... "hipokondriaren" adierazpena zen. 15 00:01:00,500 --> 00:01:05,800 Nik ez nion graziarik ikusten. Nire arazoa benetakoa zen. 16 00:01:07,000 --> 00:01:11,100 Psikiatrarengana itzuli nintzen. Hamar urte eta gero. 17 00:01:11,400 --> 00:01:14,900 Nire sintomaren arrarotasunak motibatu egiten zuen. 18 00:01:15,200 --> 00:01:18,600 Arazoaren sustraira helduko ginela zin egin zidan. 19 00:01:18,800 --> 00:01:21,800 Sendatuko ninduela zin egin zidan. 20 00:01:22,000 --> 00:01:24,500 Nik sinetsi egin nion. 21 00:01:25,600 --> 00:01:28,000 Alu batek bezala. 22 00:01:29,000 --> 00:01:33,000 Egunak igaro ahala, sintomak larritu egin ziren. 23 00:01:33,500 --> 00:01:37,200 Jada ez zuten nire ikusmenenean edo entzumenean bakarrik eragiten. 24 00:01:38,000 --> 00:01:42,200 Metastasia egin zuten, nire ingurune guztia aldatuz. 25 00:01:43,000 --> 00:01:46,000 Atzera eginez abiadura izugarrian. 26 00:01:48,300 --> 00:01:50,800 Lanera joateari utzi nion. 27 00:01:52,300 --> 00:01:54,700 Gauetik goizera.. 28 00:01:55,000 --> 00:01:58,700 ...emaztea ez zitzaidan jada erakargarri egiten. 29 00:01:59,600 --> 00:02:02,300 Sendatu behar nuen. 30 00:02:04,300 --> 00:02:06,600 Berehala. 31 00:02:08,000 --> 00:02:14,200 Nire psikiatrak argi eta garbi hitz egin zidan, arazoa iragana gainditzeko neukan ezintasuna zen. 32 00:02:14,500 --> 00:02:18,200 Lehen aholku hobeak ematen zizkidala esan nion. 33 00:02:19,100 --> 00:02:21,100 Amore eman nuen. 34 00:02:21,100 --> 00:02:23,100 Ez zegoen sendabiderik. 35 00:02:23,100 --> 00:02:26,700 Nire bizitza osoa gaixorik jarraituko nuen. 36 00:02:27,200 --> 00:02:32,700 Eta, bat-batean, ideia ez zen hain ikaragarria. 37 00:02:36,500 --> 00:02:42,000 Horrenbeste faltan botatzen nuenik gogoratu ere egiten ez nuen mundua aurkitu nuen berriro. 38 00:02:50,100 --> 00:02:53,100 Lurrera zenbat ontzi bota nituen ere ez dakit. 39 00:02:54,400 --> 00:02:57,000 Filmak hobeak ziren. 40 00:02:57,900 --> 00:03:00,200 Musika hobea zen. 41 00:03:00,600 --> 00:03:04,600 Moda… Moda nazkagarria zen. 42 00:03:05,400 --> 00:03:08,400 Baina jendeak hobea zirudien. 43 00:03:11,000 --> 00:03:13,000 Eta orduan ikusi nuen. 44 00:03:13,300 --> 00:03:16,400 Hor jarraitzen zuen. Beti bezala. 45 00:03:17,600 --> 00:03:21,200 Oraindik gogoratzen nuen. Laugarrena eskuma. 46 00:03:22,900 --> 00:03:25,500 Galdetu barik zabaldu zuten. 47 00:03:26,500 --> 00:03:29,700 Ez dakit zertan ari nintzen pentsatzen… 48 00:03:30,200 --> 00:03:34,000 Beno, badakit, berarengan pentsatzen ari nintzen. 49 00:03:36,000 --> 00:03:38,000 ... Soniarengan. 50 00:03:38,700 --> 00:03:41,200 Ez zen bat ere aldatu. 51 00:03:41,500 --> 00:03:44,500 Argazkietan bezala zegoen. 52 00:03:46,200 --> 00:03:50,900 Elkar ikusi gabe 30 urte eramango ez bagenitu bezala ari zen. 53 00:03:52,000 --> 00:03:55,300 Istripu hori inoiz izan ez balu bezala. 54 00:03:58,000 --> 00:04:01,400 Bere gurasoak itzuli aurretik joan nintzen. 55 00:04:03,100 --> 00:04:09,100 Burua bueltaka nuen, ezin nuen sinetsi zein zoriontsua nintzen hain gaixorik egoteagatik. 56 00:04:11,000 --> 00:04:17,000 Orain 10 urteko neskato bati dibortzioa eskatzea baino ez zitzaidan falta. 57 00:04:18,800 --> 00:04:21,000 Ez nago ziur... 58 00:04:21,200 --> 00:04:24,000 ... baina uste dut Soniarekin egin dudala amets. 59 00:04:27,800 --> 00:04:30,800 Isiltasun hark esnatu ninduen. 60 00:04:33,500 --> 00:04:36,100 Zerbait ez zegoen ondo. 61 00:04:38,500 --> 00:04:40,500 Dena zen grisa. 62 00:04:41,200 --> 00:04:43,000 Arimarik gabea. 63 00:04:43,500 --> 00:04:46,900 Beldurtu egin nintzen, Soniaren bila joan nintzen. 64 00:04:48,400 --> 00:04:51,400 Ez nuen etxean aurkitu. 65 00:04:53,200 --> 00:04:55,400 Nire psikiatrak zoriondu ninduen. 66 00:04:55,400 --> 00:05:00,400 Nire oroitzapenei eustea lortu nuen, sendatuta nengoen. 67 00:05:00,900 --> 00:05:03,300 Poliziaren partearen arabera. 68 00:05:03,500 --> 00:05:06,700 Sudurra mahaiaren kontra apurtu nion. 69 00:05:07,600 --> 00:05:10,200 Nik ez dut gogoratzen. 70 00:05:10,600 --> 00:05:13,400 Dena oso nahasia zen. 71 00:05:13,700 --> 00:05:16,500 Nire helburu bakarra berriro gaixorik egotea zen. 72 00:05:17,400 --> 00:05:19,900 Nire emaztea joan egin zen. 73 00:05:20,300 --> 00:05:24,800 Esan zuen ez zuela jada ezagutzen ezkondu zen gizon hura.. 74 00:05:25,900 --> 00:05:28,600 Oso ondo ulertu nuen. 75 00:05:30,600 --> 00:05:33,100 Nire kontura ikertzea erabaki nuen. 76 00:05:33,400 --> 00:05:36,700 behin gaixotu banintzen, bigarren aldiz ere egin ahal izango nuen. 77 00:05:37,100 --> 00:05:42,500 Oroimena, neokortexa izeneko burmuinaren leku batean gordetzen dela jakin nuen. 78 00:05:43,000 --> 00:05:46,400 Hor zegoen preso behin izan nintzen gizon hura. 79 00:05:46,700 --> 00:05:52,000 Hormak eraitsiko banitu, nire oroimena bertatik irten eta berriro ere gaixorik jarriko nintzen. 80 00:05:52,300 --> 00:05:54,300 Zorte pixka batekin, betirako. 81 00:05:55,300 --> 00:05:59,300 Sendagileek ez zidaten lagundu nahi izan. Hainbat gauza esan zituzten… 82 00:05:59,600 --> 00:06:01,800 ... "atentatu klinikoa "... 83 00:06:02,000 --> 00:06:04,500 ... eta "arazo eskizoidea". 84 00:06:04,800 --> 00:06:09,300 Euren hitzek ez zuten nik amore ematerik lortu. Ez nituen behar. 85 00:06:10,800 --> 00:06:15,800 Asko izan dira muturreko egoeretan auto-kirurgia defendatu duten adituak. 86 00:06:16,200 --> 00:06:20,500 Egia esateko, ez dut uste nirea baino muturragoko kasurik dagoenik. 87 00:06:21,200 --> 00:06:23,200 Teoria sinplea zen. 88 00:06:23,500 --> 00:06:29,900 Sarrerako puntu hurbilenekoena asmatu behar nuen, eta neokortexera dagoen distantzia ahalik eta denbora laburrenean egin. 89 00:06:30,800 --> 00:06:36,200 Behar baino mikrosegundo bat gehiago eta kalte gaindiezinak gerta daitezke burmuinean. 90 00:06:38,300 --> 00:06:41,500 Dena ahaztera heldu arte. 91 00:06:43,800 --> 00:06:46,800 Baina pena merezi zuen. 92 00:06:48,000 --> 00:06:51,200 Banekien pena merezi zuela. 93 00:06:56,800 --> 00:07:00,800 Egia esan, ez dakit pena merezi izan duen ala ez. 94 00:07:10,200 --> 00:07:14,700 Ez naiz mugitzeko edo hitz bat esateko gai. 95 00:07:22,300 --> 00:07:25,300 Hutsera begiratzera mugatzen naiz. 96 00:07:27,300 --> 00:07:30,000 Adurra erortzen zait. 97 00:07:32,000 --> 00:07:36,000 Uste dute ez ditudala entzuten, galdutzat ematen naute. 98 00:07:37,600 --> 00:07:40,600 Ez naiz inoiz hemendik irtengo. 99 00:07:41,200 --> 00:07:45,000 Egia esan ia denbora guztia kanpoan igarotzen dut. 100 00:07:46,200 --> 00:07:49,200 Karrera amaierako azterketa hartan. 101 00:07:50,000 --> 00:07:53,700 Edo inor etorri ez zen urtebetetze festan. 102 00:07:54,000 --> 00:07:59,500 Nire emaztearekin izandako lehenengo hitzorduetako batean, hitzik esan gabe hitz eginez. 103 00:07:59,900 --> 00:08:04,800 Edo azkenekoetako batean jada esatekorik ezer ez zegoenean 104 00:08:05,100 --> 00:08:09,800 Ezin dut kontrolatu, ez dakit zein oroitzapenetan agertuko naizen. 105 00:08:10,100 --> 00:08:12,600 Eta ezin dut horietan inolako esku-hartzerik izan. 106 00:08:12,900 --> 00:08:15,600 Egon gabe nago hemen. 107 00:08:16,000 --> 00:08:17,900 Begiratzen bakarrik. 108 00:08:18,100 --> 00:08:23,800 Nire bizitzaren telefilm kutrea ikusiz, ordenarik gabeko eszenekin. 109 00:08:28,800 --> 00:08:32,300 Ez. Ez dut uste pena merezi izan duenik. 110 00:08:34,500 --> 00:08:38,000 Baina batzuetan... 111 00:08:38,700 --> 00:08:42,000 ... Soniaren etxean agertzen naiz. 112 00:08:43,600 --> 00:08:46,100 Eta orduan... 113 00:08:46,500 --> 00:08:49,300 ... ez dit horrenbeste axola. 114 00:09:00,690 --> 00:09:05,740 Azpi-tituluak: Pacay Kulturmedia www.pacay.es