1 00:01:15,842 --> 00:01:19,612 "Borgo-ko haitzarte inguruko tontor malkartsuen artean… 2 00:01:19,712 --> 00:01:23,516 …garai ahaztu bateko gazteluen hondakinak ikusi nituen". 3 00:01:19,712 --> 00:01:23,516 …garai ahaztu bateko gazteluen hondakinak ikusi nituen". 4 00:01:24,084 --> 00:01:26,186 Gidari, polikiago. 5 00:01:26,319 --> 00:01:29,622 Ez! Ilundu aurretik iritsi behar dugu ostatura. 6 00:01:29,722 --> 00:01:31,191 Zergatik? 7 00:01:31,458 --> 00:01:37,030 Walpurgis-gaua da. Deabruaren gaua! Nosferatu! 8 00:01:38,298 --> 00:01:43,103 Gau horretan, andrea, ateak langaz ixten ditugu… 9 00:01:43,236 --> 00:01:46,606 …eta otoitz egiten diogu Ama Birjinari. 10 00:02:25,979 --> 00:02:31,651 Ez jaitsi nire ekipajea. Gauean Borgoko haitzartera joango naiz. 11 00:02:41,227 --> 00:02:44,230 Ez, mesedez. Igo ezazu berriz. 12 00:02:44,831 --> 00:02:49,802 Gidaria beldur da. Walpurgis-gaua! 13 00:02:50,470 --> 00:02:52,172 Gizon jatorra da. 14 00:02:52,205 --> 00:02:56,576 Gidariak dio ea itxarongo duzun eguna argitu arte. 15 00:02:56,676 --> 00:03:00,713 Gauerdian zalgurdi bat edukiko dut zain haitzartean. 16 00:03:00,813 --> 00:03:02,549 -Borgoko haitzartean? -Bai. 17 00:03:02,882 --> 00:03:06,519 -Noren zalgurdia? -Drakula kondearena. 18 00:03:06,719 --> 00:03:09,389 -Drakula kondearena? -Bai. 19 00:03:16,062 --> 00:03:18,398 Drakularen gaztelua? 20 00:03:18,665 --> 00:03:21,234 Bai, hara noa. 21 00:03:21,301 --> 00:03:23,703 -Gaztelura? -Bai. 22 00:03:24,470 --> 00:03:28,274 Ez. Ez duzu horra joan behar. 23 00:03:28,775 --> 00:03:34,414 Mendialdeko jendeok uste dugu gazteluan banpiroak daudela. 24 00:03:34,714 --> 00:03:42,288 Drakula eta bere emazteak otso eta saguzar bihurtzen dira. 25 00:03:42,922 --> 00:03:50,697 Iluntzean hilkutxetatik atera, eta bizidunen odolaz elikatzen dira. 26 00:03:50,997 --> 00:03:55,835 Hori sineskeria bat baizik ez da. Ez dut ulertzen zergatik… 27 00:03:59,539 --> 00:04:01,808 Begira. Eguzkia. 28 00:04:04,677 --> 00:04:07,447 Eguzkia sartu orduko, haiek hilkutxetatik aterako dira. 29 00:04:07,513 --> 00:04:10,116 Goazen. Barrura sartu behar dugu. 30 00:04:10,516 --> 00:04:12,252 Baina itxaron… 31 00:04:13,019 --> 00:04:14,420 Itxoin pixka bat… 32 00:04:14,921 --> 00:04:17,624 Esan nahi dizuet ez naizela beldur. 33 00:04:18,157 --> 00:04:22,328 Gidariari esan diot negozio-kontu bat dela. 34 00:04:22,362 --> 00:04:24,998 Joan beharra daukat. Benetan. 35 00:04:27,133 --> 00:04:29,602 Gabon ba. 36 00:04:31,804 --> 00:04:33,906 Itxoin. Mesedez. 37 00:04:35,675 --> 00:04:38,211 Joan behar baduzu, jarri hau. 38 00:04:38,678 --> 00:04:42,382 Zure amagatik. Babestu egingo zaitu. 39 00:06:32,125 --> 00:06:33,459 Borgo. 40 00:07:01,320 --> 00:07:03,489 Drakula kondearen zalgurdia? 41 00:07:50,236 --> 00:07:51,971 Aizu, gidari! 42 00:08:12,758 --> 00:08:16,896 Gidari, zer dela eta etorri zara hain…? 43 00:09:41,581 --> 00:09:43,849 Drakula naiz. 44 00:09:48,020 --> 00:09:50,756 Asko pozten naiz zu ikusteaz. 45 00:09:51,424 --> 00:09:55,461 Ez dakit zer gertatu den gidariarekin eta nire maletarekin… 46 00:09:55,828 --> 00:10:00,099 Hau dena ikustean, okerreko lekuan nengoela uste nuen. 47 00:10:00,866 --> 00:10:03,102 Ongietorria egiten dizut. 48 00:10:19,919 --> 00:10:21,654 Entzun itzazu. 49 00:10:22,421 --> 00:10:24,757 Gau umeak. 50 00:10:25,925 --> 00:10:27,893 A zer musika egiten duten! 51 00:11:07,900 --> 00:11:11,370 Euli zuhurtziagabea harrapatzeko ehotzen du armiarmak amarauna. 52 00:11:11,704 --> 00:11:16,308 Odola bizitza da, Renfield jauna. 53 00:11:21,580 --> 00:11:22,815 Bai. 54 00:11:34,493 --> 00:11:38,297 Gazteluaren alde hau erosoagoa irudituko zaizu. 55 00:11:38,698 --> 00:11:42,735 Askoz ere! Kanpotik oso desberdina da. 56 00:11:43,202 --> 00:11:46,706 Eta suak bizitasun handia ematen du. 57 00:11:47,373 --> 00:11:50,576 Ez nekien goseak egongo ote zinen. 58 00:11:51,477 --> 00:11:53,212 Eskerrik asko. Oso atsegina zara. 59 00:11:53,345 --> 00:11:57,216 Baina nire ekipajeak kezkatzen nau. Zure dokumentu guztiak han… 60 00:11:57,316 --> 00:12:00,820 Zure ekipajea gora igotzeko askatasuna hartu dut. 61 00:12:00,953 --> 00:12:02,722 Utzidazu. 62 00:12:03,556 --> 00:12:05,658 O, bai. 63 00:12:09,595 --> 00:12:11,497 Eskerrik asko. 64 00:12:48,134 --> 00:12:51,337 Zure bisita ezkutuan edukiko zenuelakoan nago. 65 00:12:51,804 --> 00:12:54,540 Zehatz-mehatz bete dut zuk esandakoa. 66 00:12:55,908 --> 00:12:58,811 Oso ondo, Renfield jauna. 67 00:12:58,844 --> 00:13:00,880 Oso ondo. 68 00:13:01,080 --> 00:13:03,215 Eta orain, oso nekatuta ez bazaude… 69 00:13:03,282 --> 00:13:06,919 …Carfax-eko abadiaren errentaz hiz egin nahi nuke. 70 00:13:06,986 --> 00:13:12,858 Bai. Dena prest dago, zure sinadura baizik ez da falta. 71 00:13:18,430 --> 00:13:20,800 Begira. Hemen duzu kontratua. 72 00:13:28,107 --> 00:13:31,610 Ea nahikoa txartel ekarri ditudan zure ekipajerako. 73 00:13:31,710 --> 00:13:35,381 Bakar-bakarrik eramango ditut hiru… kutxa. 74 00:13:36,916 --> 00:13:37,583 Oso ondo. 75 00:13:44,657 --> 00:13:49,862 Ontzi bat pleitatu dut Ingalaterrara eraman gaitzan. 76 00:13:49,995 --> 00:13:56,001 Bihar gauean abiatuko gara. 77 00:14:00,239 --> 00:14:02,842 Dena prest egongo da. 78 00:14:05,177 --> 00:14:08,547 Hemen eroso egotea opa dizut. 79 00:14:09,682 --> 00:14:11,951 Eskerrik asko. Oso erosoa dirudi. 80 00:14:32,705 --> 00:14:37,376 Ez da ezer. Ebaki bat egin dut klip batekin. 81 00:14:38,477 --> 00:14:40,813 Urratu txiki bat da. 82 00:14:48,754 --> 00:14:53,993 Hau oso ardo zaharra da. 83 00:14:56,028 --> 00:14:59,565 Ea gustatzen zaizun. 84 00:15:07,039 --> 00:15:08,807 Zuk ez duzu edango? 85 00:15:08,941 --> 00:15:12,578 Nik ez dut sekula edaten… ardorik. 86 00:15:24,390 --> 00:15:26,058 Zoragarria da. 87 00:15:26,191 --> 00:15:29,328 Orain bakarrik utziko zaitut. 88 00:15:29,828 --> 00:15:31,931 Gabon. 89 00:15:39,538 --> 00:15:44,109 Gabon, Renfield jauna. 90 00:17:26,879 --> 00:17:34,186 "Vesta ontzian, Ingalaterrara bidean". 91 00:17:44,396 --> 00:17:48,734 Nagusi, eguzkia sartu da. 92 00:18:04,383 --> 00:18:08,987 Zure hitza beteko duzu Londresera iristean, ezta, nagusi? 93 00:18:11,223 --> 00:18:14,660 Bizitzak lortuko dizkidazu? 94 00:18:14,793 --> 00:18:19,865 Ez giza bizitzak, txikiak baizik. Odoldunak! 95 00:18:20,499 --> 00:18:24,336 Leiala izango natzaizu, nagusi. 96 00:18:57,469 --> 00:19:00,038 Eskandinaviar ontzi bat dirudi. 97 00:19:00,139 --> 00:19:03,175 Lasai. Atzera. 98 00:19:03,375 --> 00:19:06,712 Agintariak bakarrik igoko dira ontzira. 99 00:19:07,513 --> 00:19:10,649 Kapitaina hilda dago. Lemari lotua. 100 00:19:10,782 --> 00:19:12,951 Zer tragedia izugarria! 101 00:19:13,519 --> 00:19:16,655 Nagusi, iritsi gara. 102 00:19:19,791 --> 00:19:24,163 Ezin didazu entzun, baina iritsi gara. 103 00:19:24,863 --> 00:19:27,533 Onik gaude. 104 00:19:30,235 --> 00:19:33,505 Ekaitz izugarri batek erasango zien. 105 00:19:35,774 --> 00:19:37,709 Zer da hori? 106 00:19:42,114 --> 00:19:44,650 Eskotila horretatik dator. 107 00:19:55,594 --> 00:19:58,897 Erotuta dago! Begira zer begiak dituen. 108 00:19:59,198 --> 00:20:01,567 Gizon hori erotu egin da. 109 00:20:02,434 --> 00:20:06,572 "Eskifaia hilik aurkitu dute nora ezean ibilitako ontzi batean". 110 00:20:07,239 --> 00:20:11,009 "Korronteak Whitbyko portura ekarri du Vesta goleta". 111 00:20:11,643 --> 00:20:14,913 "Karga izugarri bat zekarren". 112 00:20:15,714 --> 00:20:18,450 "Bizirik aurkitu duten bakarra ero bat da". 113 00:20:18,584 --> 00:20:22,888 "Inurriak, euliak eta intsektuak jan, eta odola ateratzen die". 114 00:20:22,955 --> 00:20:25,457 "Medikuak txundituta dauzka". 115 00:20:25,591 --> 00:20:30,128 "Behaketan dago Seward doktorearen erietxean, Londrestik gertu". 116 00:20:36,501 --> 00:20:39,905 LONDRES 117 00:20:43,909 --> 00:20:46,912 Bioletak! Lore bat paparrean jartzeko. 118 00:20:46,979 --> 00:20:48,614 Lore bat paparrean jartzeko. 119 00:20:49,047 --> 00:20:50,782 Lore bat paparrean jartzeko. 120 00:20:51,883 --> 00:20:53,619 Hau polita da. 121 00:22:46,665 --> 00:22:52,871 Mezua eman ondoren, ez duzu ezer oroituko. 122 00:22:56,541 --> 00:22:58,310 Obeditu. 123 00:23:03,915 --> 00:23:06,451 -Seward doktorea? -Bai? 124 00:23:06,485 --> 00:23:08,420 Telefonoz deitzen dizute. 125 00:23:08,487 --> 00:23:11,022 Eskerrik asko. Barkaidazue. 126 00:23:11,056 --> 00:23:15,527 Aita, etxetik deitzen badute, esaiezu Lucyrekin geratuko naizela. 127 00:23:15,694 --> 00:23:17,996 Ondo da, laztana. 128 00:23:18,063 --> 00:23:19,765 -Barkatu. -Bai? 129 00:23:19,798 --> 00:23:22,300 Ezinbestean zure izena entzun dut. 130 00:23:22,467 --> 00:23:26,772 Zu al zara Seward doktorea, erietxea Whitbyn daukana? 131 00:23:26,805 --> 00:23:28,273 Bai. 132 00:23:28,673 --> 00:23:30,509 Drakula kondea naiz. 133 00:23:32,477 --> 00:23:37,015 Carfaxeko abadia alokatu dut. Zure lurren ondoan omen dago. 134 00:23:37,149 --> 00:23:41,319 Bai, hala da. Pozten naiz zu ezagutzeaz. 135 00:23:41,720 --> 00:23:45,524 Hau nire alaba da, Mina… 136 00:23:46,525 --> 00:23:47,859 Drakula kondea. 137 00:23:48,427 --> 00:23:52,030 -Weston andereñoa… -Zer moduz? 138 00:23:52,497 --> 00:23:55,867 -Eta Harker jauna. -Zer moduz? 139 00:23:57,102 --> 00:23:59,471 Kondeak Carfaxeko abadia alokatu du. 140 00:23:59,538 --> 00:24:02,274 Lasaigarria izango da leiho ilun horietan argia ikustea. 141 00:24:02,474 --> 00:24:06,511 Hala da. Barkatu, telefonoz deitu didate. 142 00:24:06,912 --> 00:24:08,580 Abadia oso ederra izango da. 143 00:24:08,680 --> 00:24:12,217 Baina konponketa handiak beharko ditu, noski. 144 00:24:13,084 --> 00:24:16,455 Oso konponketa gutxi egingo dizkiot. 145 00:24:16,922 --> 00:24:22,227 Transilvaniako nire gazteluko almena eroriak dakarzkit gogora. 146 00:24:22,794 --> 00:24:26,064 Abadiak topa zahar hori gogorarazten dit: 147 00:24:26,198 --> 00:24:31,636 "Goian, habeak harro, inguruan hormak hutsik… 148 00:24:32,504 --> 00:24:37,008 …gure irrien oihartzunez, heriotza han balego bezala". 149 00:24:37,976 --> 00:24:41,480 -Hitz ederrak! -Badaude gehiago, politagoak. 150 00:24:41,980 --> 00:24:46,318 "Topa egiegun hil direnei, bejondeiola hil behar duenari…" 151 00:24:46,485 --> 00:24:48,687 Gainerakoak berdin dio. 152 00:24:49,821 --> 00:24:53,291 Hiltzeak, benetan hilik egoteak… 153 00:24:53,658 --> 00:24:56,495 …zoragarria izan behar du. 154 00:24:56,495 --> 00:24:58,597 Drakula kondea! 155 00:25:00,899 --> 00:25:06,938 Askoz gauza okerragoak eduki litzake gizonak zain… 156 00:25:07,138 --> 00:25:10,942 …heriotza baino. 157 00:25:30,962 --> 00:25:35,233 Transilvaniako nire gazteluko almena eroriak… 158 00:25:35,400 --> 00:25:39,804 …dakarzkit gogora. 159 00:25:41,206 --> 00:25:43,942 Lucy, erromantiko hutsa zara! 160 00:25:44,743 --> 00:25:49,114 Barre egizu. Gizon hori liluragarria iruditzen zait. 161 00:25:49,281 --> 00:25:51,082 Ondo dago, ustez. 162 00:25:52,317 --> 00:25:54,553 Baina nik nahiago dut gizon normalago bat. 163 00:25:55,387 --> 00:25:56,855 John bezalakoa? 164 00:25:57,155 --> 00:25:59,491 Bai, laztana. John bezalakoa. 165 00:26:00,859 --> 00:26:05,096 Drakularen gaztelua. 166 00:26:05,630 --> 00:26:07,799 Transilvania. 167 00:26:09,467 --> 00:26:12,904 Tira… kondesa. 168 00:26:14,272 --> 00:26:18,410 Gera zaitez zure kondearekin eta abadia zaharkituarekin. 169 00:26:18,577 --> 00:26:21,313 -Gabon, Lucy. -Baita zuri ere. 170 00:26:23,281 --> 00:26:26,117 Lainotzen ari da, jauna. 171 00:28:06,584 --> 00:28:08,319 Beste heriotza bat. 172 00:28:08,386 --> 00:28:09,954 Hilda dago? 173 00:28:11,322 --> 00:28:16,127 Noiz egin zaio azken transfusioa? 174 00:28:16,194 --> 00:28:18,730 Duela 4 bat ordu. 175 00:28:19,698 --> 00:28:25,537 Odol galera antinaturala, baina ezin izan dugu gelditu. 176 00:28:32,343 --> 00:28:37,382 Biktima bakoitzaren lepoan bi marka berak. 177 00:28:40,885 --> 00:28:45,190 SEWARD ERIETXEA 178 00:28:47,225 --> 00:28:50,428 -Estali eskuak. -Ez dut nahi. 179 00:28:50,962 --> 00:28:52,931 -Estaliko zenituela esan duzu. -Ez dut nahi. 180 00:28:53,064 --> 00:28:55,967 -Egizu esan zenuena. -Ez dut nahi. 181 00:28:59,104 --> 00:29:02,140 Bere euliak nahiko ditu berriz! 182 00:29:02,273 --> 00:29:04,109 Ez, Martin. Mesedez! 183 00:29:04,275 --> 00:29:06,411 Ez, Martin. Mesedez! 184 00:29:10,982 --> 00:29:14,219 -Emateko esaten dizut. -Ez, Martin. Mesedez! 185 00:29:15,353 --> 00:29:18,256 Ez, Martin, ezidazu armiarma kendu! 186 00:29:18,656 --> 00:29:22,393 Martin, ez. 187 00:29:22,594 --> 00:29:25,263 Ez al zaude lotsatuta? 188 00:29:25,997 --> 00:29:31,202 Armiarmak jaten dituzu orain? Euliekin ez duzu aski? 189 00:29:31,803 --> 00:29:34,973 Euliak? 190 00:29:35,840 --> 00:29:39,043 Izaki gaixo txiki-txikiak! 191 00:29:39,377 --> 00:29:41,279 Nork jan nahi du eulirik? 192 00:29:41,579 --> 00:29:43,414 Zuk, txoro horrek. 193 00:29:44,682 --> 00:29:48,253 Armiarma potoloak jan baditzaket, ez. 194 00:29:48,720 --> 00:29:53,124 Ederki, zure modura egingo dugu. 195 00:30:11,176 --> 00:30:13,978 Irakurri, Dummkopf, azpimarratutako pasartea. 196 00:30:26,391 --> 00:30:31,896 "Hil gabe bat" daukagu aurrez aurre. 197 00:30:32,363 --> 00:30:34,833 Nosferatu! 198 00:30:34,933 --> 00:30:40,305 Bai, Nosferatu. Hil gabea. Banpiroa. 199 00:30:42,307 --> 00:30:45,076 Banpiroak lepoari erasotzen dio. 200 00:30:45,443 --> 00:30:50,081 Bi zauri txiki uzten ditu: txuriak eta erdigunea gorria. 201 00:30:53,418 --> 00:30:58,857 Aztertu dudan odola Renfield zure pazientearena da… 202 00:30:59,057 --> 00:31:04,629 …eta gizon hori obsesionatuta dago izaki biziak jatearekin… 203 00:31:04,696 --> 00:31:06,531 …bizi ahal izateko. 204 00:31:07,165 --> 00:31:08,900 Baina Van Helsing irakaslea… 205 00:31:09,033 --> 00:31:12,904 …zientzia modernoak ez du izaki hori badenik onartzen! 206 00:31:12,937 --> 00:31:15,173 Banpiroak mito bat dira, sineskeria bat. 207 00:31:15,340 --> 00:31:22,313 Froga diezazuket atzoko sineskeria… 208 00:31:22,747 --> 00:31:27,785 …gaurko errealitate zientifikoa izan daitekeela. 209 00:31:29,120 --> 00:31:34,025 Baina Renfielden irrika intsektu txikienganakoa da. 210 00:31:34,125 --> 00:31:37,929 -Ez du gizakirik nahi. -Guk dakigunez, doktore. 211 00:31:38,162 --> 00:31:43,167 Baina alde egiten omen du bere gelatik, ordu askotan. 212 00:31:43,668 --> 00:31:46,104 Nora joaten da? 213 00:31:48,439 --> 00:31:51,075 …ez duzu eulirik jan beharko. 214 00:31:52,543 --> 00:31:54,379 Renfield jauna… 215 00:31:54,679 --> 00:31:58,016 …gaur goizean iritsi naizenean baino askoz itxura hobea duzu. 216 00:31:58,516 --> 00:32:01,052 Eskerrik asko. Askoz hobeto sentitzen naiz. 217 00:32:03,721 --> 00:32:05,490 Zuri laguntzera etorri naiz. 218 00:32:05,657 --> 00:32:08,860 Hori ulertzen duzu, ezta? 219 00:32:09,427 --> 00:32:13,264 Jakina. Eta oso estimatzen dizut. 220 00:32:16,734 --> 00:32:21,606 -Kendu atzapar zikin horiek! -Lasai, Renfield. 221 00:32:22,573 --> 00:32:28,713 Seward doktorea, eraman nazazu hemendik urrun! 222 00:32:28,813 --> 00:32:32,383 Zergatik duzu joateko hain gogo handia? 223 00:32:35,253 --> 00:32:39,057 Gaueko nire negarrek traba egingo diote Mina andereñoari. 224 00:32:39,123 --> 00:32:40,525 Bai? 225 00:32:45,997 --> 00:32:50,535 Amesgaiztoak eragingo dizkiote, Van Helsing irakaslea. 226 00:32:53,538 --> 00:32:56,140 Amesgaiztoak. 227 00:33:26,704 --> 00:33:28,573 Horrek otso bat zirudien. 228 00:33:28,706 --> 00:33:33,478 Baina Londrestik gertu otsoak daudela sinestea kosta egiten zait. 229 00:33:33,678 --> 00:33:35,413 Otsoak direla uste du berak. 230 00:33:35,747 --> 00:33:39,050 Nik lehenagotik entzuna dauzkat otsoaren uluak. 231 00:33:39,283 --> 00:33:41,519 Hizketan ari zaizkiola uste du. 232 00:33:41,519 --> 00:33:45,456 Berak ere ulu egiten die. Erotuta dago! 233 00:33:48,159 --> 00:33:53,431 Konturatu egin behar nuen. 234 00:33:54,032 --> 00:33:59,537 Guk badakigu otsoek zergatik hitz egiten duten, ezta? 235 00:34:01,239 --> 00:34:05,676 Eta badakigu otsoak nola isilarazi. 236 00:34:08,079 --> 00:34:10,214 Gehiegi dakizu bizitzeko! 237 00:34:10,681 --> 00:34:12,083 Lasaitu, Renfield. 238 00:34:14,152 --> 00:34:17,055 Oraingoz, ez digu beste ezer esango. 239 00:34:17,155 --> 00:34:18,823 Eraman ezazu, Martin. 240 00:34:18,890 --> 00:34:21,225 Mugi, eulijale. 241 00:34:23,795 --> 00:34:27,665 Abisatzen dizut, Seward doktorea. Ez banauzu beste nonbait eramaten… 242 00:34:28,066 --> 00:34:31,269 …zu izango zara Mina andereñoari gertatzen zaionaren erantzulea. 243 00:34:31,335 --> 00:34:34,672 -Eramazu, Martin. -Mugi. 244 00:34:35,973 --> 00:34:38,910 Zer da hain urduri jarri duen belar hori? 245 00:34:39,544 --> 00:34:43,748 Irabelarra. Europako erdialdean hazten da. 246 00:34:43,881 --> 00:34:48,119 Hangoek banpiroen aurkako babes gisa erabiltzen dute. 247 00:34:48,286 --> 00:34:51,489 Renfieldek bortxaz erreakzionatu du belarra usaintzean. 248 00:34:51,522 --> 00:34:57,028 Zorrotz zaindu ezazu Renfield gau eta egun. 249 00:34:57,161 --> 00:34:58,429 Gauez batez ere. 250 00:35:18,950 --> 00:35:21,285 Bai, nagusi. 251 00:35:25,256 --> 00:35:27,291 Nagusi, itzuli zara. 252 00:35:31,596 --> 00:35:36,434 Mesedez, ez niri eskatu hori egiteko. 253 00:35:37,235 --> 00:35:39,237 Ez. Berari, ez. 254 00:35:42,673 --> 00:35:45,776 Mesedez, ez, nagusi! 255 00:35:46,944 --> 00:35:48,479 Ez, mesedez! 256 00:35:49,847 --> 00:35:51,516 Mesedez! 257 00:36:32,557 --> 00:36:36,127 Ohean egon nintzen luzaroan, irakurtzen. 258 00:36:37,295 --> 00:36:43,501 Eta lokartzen hasia nintzenean, txakur batzuk zaunkaka hasi ziren. 259 00:36:45,236 --> 00:36:46,837 Ametsetan hasi nintzenean… 260 00:36:47,972 --> 00:36:51,075 …gela osoa lainoak estalia zirudien. 261 00:36:51,742 --> 00:36:56,314 Hain lodia zenez, ia ez nuen mesanotxeko argia ikusten. 262 00:36:56,948 --> 00:36:59,584 Txinpartatxo bat zen laino artean. 263 00:37:00,618 --> 00:37:04,422 Gero bi begi gorri ikusi nituen niri begira. 264 00:37:05,223 --> 00:37:09,660 Eta aurpegi zurbil bat laino artetik ateratzen. 265 00:37:11,262 --> 00:37:14,532 Gero eta gehiago hurbildu zen. 266 00:37:16,634 --> 00:37:19,136 Bere hatsa sentitu nuen aurpegian. 267 00:37:20,238 --> 00:37:21,672 Eta gero bere ezpainak. 268 00:37:22,840 --> 00:37:25,109 Laztana, amets bat besterik ez da izan. 269 00:37:25,843 --> 00:37:28,879 Goizean, indarrik gabe nengoen. 270 00:37:29,347 --> 00:37:32,483 Bizitasun guztia kendu zidatela zirudien. 271 00:37:32,883 --> 00:37:36,287 Laztana, ahaztu ditzagun amesgaizto horiek. 272 00:37:36,520 --> 00:37:38,656 Eta pentsa dezagun zerbait alaia. 273 00:37:39,824 --> 00:37:42,426 -Utziko al didazu? -Jakina, irakasle. 274 00:37:43,561 --> 00:37:45,630 Pentsatu une batez. 275 00:37:46,063 --> 00:37:50,501 Zerbaitek eragin ote dizu amets hori? 276 00:37:52,637 --> 00:37:53,471 Ez. 277 00:37:54,071 --> 00:37:59,143 Minari zerbait gertatzen zaio. Esan nahi ez digun zerbait. 278 00:37:59,477 --> 00:38:06,817 Eta ametseko aurpegia gero eta gehiago hurbildu zitzaizun. 279 00:38:07,485 --> 00:38:09,687 Eta ezpainez ukitu zizun? 280 00:38:10,154 --> 00:38:11,822 Non? 281 00:38:12,156 --> 00:38:14,659 Zerbait gertatzen zaio zure lepoari? 282 00:38:14,759 --> 00:38:16,427 -Ez, baina… -Utzidazu. 283 00:38:16,761 --> 00:38:19,063 -Ez, mesedez… -Bai. 284 00:38:26,470 --> 00:38:28,939 Noiztik dituzu marka hauek? 285 00:38:29,040 --> 00:38:31,208 -Markak? -Mesedez. 286 00:38:31,575 --> 00:38:35,479 -Mina, zergatik ez duzu esan? -Ez ezazu aztoratu. 287 00:38:37,982 --> 00:38:40,117 Noiztik, Mina andereñoa? 288 00:38:42,453 --> 00:38:45,589 Ametsaren biharamunetik. 289 00:38:48,659 --> 00:38:51,996 -Zerk eragin ote ditu? -Drakula kondea. 290 00:38:57,835 --> 00:39:00,137 Pozten naiz zu berriz ikusteaz, doktore. 291 00:39:00,938 --> 00:39:02,673 Iritsi berria zara, nonbait. 292 00:39:08,379 --> 00:39:12,416 Eta zu, Mina andereñoa, itxura izugarri…! 293 00:39:12,550 --> 00:39:14,852 Barkaidazu, Seward doktorea… 294 00:39:15,920 --> 00:39:18,622 …baina Mina andereñoak bere gelara joan behar luke. 295 00:39:18,756 --> 00:39:22,360 Van Helsing irakaslea, ez da zuk uste bezain larria. 296 00:39:22,593 --> 00:39:25,663 Barkatu. Drakula kondea, hau Van Helsing irakaslea da. 297 00:39:30,735 --> 00:39:35,373 Van Helsing. Zientzialari txit ospetsua. 298 00:39:35,439 --> 00:39:40,611 Zure ospea Transilvania urruneraino iritsi da. 299 00:39:43,180 --> 00:39:46,484 Amets beldurgarri bat izan nuen duela gau batzuk. 300 00:39:46,617 --> 00:39:48,519 Ezin dut burutik kendu. 301 00:39:48,619 --> 00:39:51,655 Ez zenituen nire historiak serioegi hartuko, ezta? 302 00:39:51,789 --> 00:39:53,023 Historiak? 303 00:39:54,525 --> 00:39:55,893 Bai. 304 00:39:57,228 --> 00:40:01,198 Zure andregaia entretenitzeko nire ahalegin apalean… 305 00:40:01,399 --> 00:40:07,538 …nire herrialde urruneko kontakizun ilun batzuk kontatu nizkion. 306 00:40:07,738 --> 00:40:09,173 Imajinatu ditzaket. 307 00:40:10,074 --> 00:40:11,342 John! 308 00:40:15,880 --> 00:40:19,817 Ulertzen dut Harker jaunaren kezka. 309 00:40:19,917 --> 00:40:22,052 Kontu larri samarra da. 310 00:40:22,553 --> 00:40:25,556 Laztana, ziur nago Drakula kondeak barkatuko dizula. 311 00:40:25,656 --> 00:40:28,359 Gelara joan behar duzu, Van Helsing irakasleak esan bezala. 312 00:40:30,494 --> 00:40:33,731 Baina, aita, ondo nago. 313 00:40:34,432 --> 00:40:37,435 Kasu egiozu zure aitari. 314 00:40:40,504 --> 00:40:41,672 Ondo da. 315 00:40:43,974 --> 00:40:45,109 Gabon. 316 00:40:46,243 --> 00:40:47,311 John. 317 00:40:53,350 --> 00:40:57,588 Gero dei diezazuket nola zauden jakiteko? 318 00:40:57,755 --> 00:41:00,591 Bai, eskerrik asko. 319 00:41:11,068 --> 00:41:13,904 Barkatu, doktore, orduz kanpo etortzeagatik. 320 00:41:14,071 --> 00:41:15,473 Ez horixe. 321 00:41:15,573 --> 00:41:19,310 Aitzitik, oso argigarria izan liteke. 322 00:41:19,777 --> 00:41:23,814 Joan aurretik, mesede handi bat egin diezagukezu. 323 00:41:24,014 --> 00:41:27,284 Nire esku baldin badago, atseginez. 324 00:41:32,223 --> 00:41:38,295 Arestian gertaera harrigarri bat ikusi dut. 325 00:41:38,362 --> 00:41:45,269 Hain harrigarria, non zentzua galdu dudala ere uste izan baitut ia. 326 00:41:45,436 --> 00:41:47,104 Begira. 327 00:42:06,223 --> 00:42:09,059 Seward doktorea, barkamena eskatzen dizut. 328 00:42:09,193 --> 00:42:11,996 Ez zaizkit ispiluak gustatzen. 329 00:42:12,062 --> 00:42:14,632 Van Helsingek azalduko dizu. 330 00:42:26,644 --> 00:42:31,115 Bizialdi bakarra izan duen norbait izanik… 331 00:42:31,115 --> 00:42:35,719 …oso gizon azkarra zara, Van Helsing. 332 00:42:40,024 --> 00:42:42,226 Zer arraio gertatu da? 333 00:42:42,259 --> 00:42:44,795 Ikusi duzu zer aurpegia jarri duen? Piztia basati bat zirudien. 334 00:42:44,862 --> 00:42:47,164 Piztia basatia? Ero bat zirudien! 335 00:42:49,667 --> 00:42:54,104 Zer dabil lorategian korrika? Zakur erraldoi bat dirudi. 336 00:42:54,605 --> 00:42:55,940 Edo otso bat? 337 00:42:58,642 --> 00:42:59,777 Otso bat? 338 00:43:00,578 --> 00:43:03,814 Bere atzetik joango ote ginen beldur zen. 339 00:43:03,914 --> 00:43:08,586 Batzuetan otso itxura hartzen dute. Baina gehienetan saguzarrarena. 340 00:43:08,953 --> 00:43:11,188 Zertaz ari zara? 341 00:43:11,388 --> 00:43:13,057 Drakulaz. 342 00:43:13,390 --> 00:43:15,993 Zer ikusia du Drakulak otsoekin eta saguzarrekin? 343 00:43:16,427 --> 00:43:19,597 -Drakula da gure banpiroa. -Baina, irakasle… 344 00:43:19,763 --> 00:43:26,036 Banpiroak ez dira ispiluetan islatzen, horregatik hautsi du. 345 00:43:26,637 --> 00:43:28,939 Barkatu zakarra banaiz, baina zuk diozun hori… 346 00:43:29,173 --> 00:43:31,108 …zure pazienteetako batek esango luke. 347 00:43:31,342 --> 00:43:37,114 Bai. Eta hori esango lukete doktore ingelesek eta poliziak. 348 00:43:38,716 --> 00:43:43,320 Jendeak berarengan ez sinistea da banpiroaren indarra. 349 00:44:15,019 --> 00:44:18,322 Baina banpiroak mamu-ipuinetan bakarrik existitzen dira. 350 00:44:18,656 --> 00:44:23,594 Hil ondoren bizirik dagoen norbait da banpiroa… 351 00:44:23,661 --> 00:44:25,262 …eta bizidunen odola edanez bizi da. 352 00:44:25,429 --> 00:44:28,298 Odola edaten ez badu, hil egingo da. 353 00:44:28,699 --> 00:44:32,503 Bere botereak ilunabarretik egunsentira irauten du. 354 00:44:32,536 --> 00:44:36,674 Ehortzi zuten lurraren gainean atseden hartu behar du egunez. 355 00:44:36,774 --> 00:44:41,145 Drakula banpiroa balitz, gauero joan behar luke Transilvaniara. 356 00:44:41,278 --> 00:44:42,413 Eta hori ezinezkoa da! 357 00:44:42,579 --> 00:44:45,315 Jaioterriko lurra ekarriko zuen. 358 00:44:45,382 --> 00:44:50,054 Lur-kutxak, haren gainean atseden hartzeko lain lur. 359 00:44:52,389 --> 00:44:53,457 Renfield? 360 00:44:53,590 --> 00:44:55,759 Zer ari zara hor? Zatoz hona. 361 00:44:59,496 --> 00:45:01,799 Esaten ari ginena entzun duzu? 362 00:45:02,066 --> 00:45:04,368 Bai. Zerbait entzun dut. 363 00:45:05,002 --> 00:45:06,837 Nahikoa. 364 00:45:07,705 --> 00:45:10,340 Kasu egiozue berak dioenari. 365 00:45:11,041 --> 00:45:14,111 Hori da zuen itxaropen bakarra. 366 00:45:20,617 --> 00:45:22,619 Eta neskarena ere bai. 367 00:45:23,721 --> 00:45:25,956 Ni hemendik eramateko eskatu nizun, baina ez nauzu eraman. 368 00:45:26,056 --> 00:45:28,659 Orain beranduegi da. Berriz gertatu da. 369 00:45:28,792 --> 00:45:30,728 Zer gertatu da? 370 00:45:34,465 --> 00:45:38,035 Eraman ezazu neska hemendik, bestela… 371 00:45:42,940 --> 00:45:46,276 Ez, nagusi! Ez nien ezer esan behar! 372 00:45:46,677 --> 00:45:50,247 Ez diet ezer esan! Leiala natzaizu! 373 00:45:51,081 --> 00:45:53,050 Zer harreman duzu zuk Drakularekin? 374 00:45:53,484 --> 00:45:55,152 Drakula? 375 00:46:01,425 --> 00:46:04,995 Ez dut izen hori sekula entzun. 376 00:46:05,162 --> 00:46:10,501 Oinazetan hilko zara, ariman odol errugabea baldin badaukazu. 377 00:46:10,634 --> 00:46:12,136 O, ez! 378 00:46:13,137 --> 00:46:16,640 Jainkoak ez du eroaren arima kondenatzen. 379 00:46:16,940 --> 00:46:21,945 Badaki deabruaren botereak handiegiak direla ahulontzat. 380 00:46:23,680 --> 00:46:26,216 Harker jauna, izugarria da! 381 00:46:27,384 --> 00:46:30,387 Mina andereñoa kanpoan dago, hilda! 382 00:46:30,454 --> 00:46:32,856 -Non? -Hor kanpoan! 383 00:47:01,084 --> 00:47:03,687 Bizirik dago, Jainkoari eskerrak! 384 00:47:03,821 --> 00:47:08,025 Bizirik, baina arrisku handian, beraren eraginpean baitago. 385 00:47:08,091 --> 00:47:11,328 Izugarria da, Van Helsing. Sinestezina. 386 00:47:11,428 --> 00:47:14,865 Bai, baina aurre egin behar zaio. 387 00:47:15,465 --> 00:47:19,536 Gehiago erasotzen badio, areago hartuko du Mina bere mendean. 388 00:47:45,162 --> 00:47:47,231 "Berriz ere eraso die ume txiki batzuei… 389 00:47:47,397 --> 00:47:53,103 …bart gauean zurizko emakume misteriotsuak". 390 00:47:53,704 --> 00:48:01,511 "Bi neska txikik diotenez, zuriz jantzitako emakume eder batek… 391 00:48:01,578 --> 00:48:06,350 …txokolateak eskaini, eta leku baztertu batera eraman zituen… 392 00:48:06,416 --> 00:48:10,120 …eta lepoan kosk egin zien". 393 00:48:10,621 --> 00:48:13,624 -Mamuak! -Banpiroak. 394 00:48:13,657 --> 00:48:14,858 Eta gero, Mina andereñoa? 395 00:48:14,958 --> 00:48:17,194 Eta zer jakingo du berak zurizko emakumeaz? 396 00:48:17,227 --> 00:48:21,431 -Irakurtze hutsarekin… -Mesedez, Harker jauna. 397 00:48:23,233 --> 00:48:28,272 Noiz ikusi zenuen berriz Lucy hura ehortzi ondoren? 398 00:48:35,112 --> 00:48:38,048 Terrazan nengoen. 399 00:48:39,683 --> 00:48:43,086 Itzal artetik atera zen eta begira geratu zitzaidan. 400 00:48:44,187 --> 00:48:47,157 Berarekin hizketan hasi nintzen. 401 00:48:49,393 --> 00:48:52,029 Eta gero gogoratu nintzen hilda zegoela. 402 00:48:53,096 --> 00:48:56,667 Keinu izugarri bat agertu zitzaion aurpegian. 403 00:48:56,800 --> 00:49:00,837 Animalia gosetu bat zirudien. Otso bat. 404 00:49:03,307 --> 00:49:07,311 Orduan, jiratu, eta ilunpera itzuli zen. 405 00:49:07,344 --> 00:49:11,448 Badakizunez, zurizko emakumea… 406 00:49:14,184 --> 00:49:16,119 …Lucy da. 407 00:49:16,620 --> 00:49:22,292 Gaur gauaz geroztik bakean atseden hartuko du. 408 00:49:22,359 --> 00:49:25,028 Eta haren arima izugarrikeria honetatik libre egongo da. 409 00:49:25,195 --> 00:49:29,666 Lucyren arima salbatzen baduzu, salba ezazu nirea ere. 410 00:49:29,733 --> 00:49:33,704 Ez zara hilko. Bizi egingo zara. 411 00:49:33,971 --> 00:49:36,773 Ez, John. Ez nauzu ukitu behar. 412 00:49:37,874 --> 00:49:40,877 Ez didazu musu eman behar, sekula ez. 413 00:49:41,111 --> 00:49:43,146 Zer esan nahi didazu? 414 00:49:46,149 --> 00:49:47,551 Esaiozu zuk. 415 00:49:47,818 --> 00:49:51,455 Azalduiozu. Nik ezin dut. 416 00:49:57,260 --> 00:49:58,895 Irakasle… 417 00:50:04,735 --> 00:50:06,937 Bukatu da, John. 418 00:50:07,037 --> 00:50:09,940 Gure arteko maitasuna, gure elkarrekiko bizitza. 419 00:50:11,141 --> 00:50:12,676 Ez. 420 00:50:13,076 --> 00:50:15,545 Ez niri horrela begiratu. 421 00:50:16,013 --> 00:50:18,915 Maite zaitut, John. 422 00:50:23,954 --> 00:50:27,357 Baina amesgaizto hau… Bere borondatea da. 423 00:50:27,424 --> 00:50:29,893 Mina andereñoa, etxean sartu behar duzu. 424 00:50:31,294 --> 00:50:33,063 Sartu. 425 00:50:40,237 --> 00:50:43,740 Badakizu zertan ari zaren? Mina erotzen ari zara! 426 00:50:43,840 --> 00:50:47,577 Horretaz kezkatu behar duzu. 427 00:50:47,677 --> 00:50:52,716 Eguzkia laster sartuko da eta beste gau bat datorkigu. 428 00:50:54,551 --> 00:50:58,855 Mina Londresera eramango dut edo poliziari deituko diot. 429 00:50:58,989 --> 00:51:02,092 -Baina John… -Mina, prestatu maleta. 430 00:51:02,192 --> 00:51:05,195 Seward, obeditzen ez badidazue, ezingo dut ezer egin. 431 00:51:05,662 --> 00:51:06,663 Ondo da. 432 00:51:06,830 --> 00:51:10,434 Mina andereñoa, gela hau eta zure logela… 433 00:51:10,534 --> 00:51:12,702 …irabelarrez josita daude. 434 00:51:12,803 --> 00:51:15,105 Onik egongo zara, Drakula itzultzen bada. 435 00:51:15,238 --> 00:51:17,707 Onik egongo da, nirekin etorriko delako. 436 00:51:17,774 --> 00:51:21,344 -Liburutegian itxoingo dizut. -O, John! 437 00:51:22,279 --> 00:51:26,149 Aita, hitz egizu berarekin. Eziozu joaten utzi. 438 00:51:28,285 --> 00:51:30,020 Briggs. 439 00:51:31,755 --> 00:51:35,992 Minak irabelar-lepoko hau jantzi behar du ohean. 440 00:51:36,026 --> 00:51:39,629 Zaindu ezazu, eta ez dezala lotan kendu. 441 00:51:39,696 --> 00:51:40,464 Ulertzen dizut. 442 00:51:40,664 --> 00:51:44,301 Eta gaurko gauean ez ireki leihorik, inolaz ere. 443 00:51:44,401 --> 00:51:46,403 Ondo da, jauna. 444 00:52:14,831 --> 00:52:18,735 Gogoratuko duzu Drakula ez dela ispiluan islatu. 445 00:52:18,869 --> 00:52:19,369 Bai. 446 00:52:19,469 --> 00:52:22,672 Eta hiru kutxa lur eraman dituztela abadiara. 447 00:52:22,706 --> 00:52:23,206 Bai. 448 00:52:23,340 --> 00:52:27,611 Eta banpiroak beren jaioterriko lur gainean etzan behar dutenez… 449 00:52:27,744 --> 00:52:31,248 …ez dut uste Drakula elezahar bat denik… 450 00:52:31,348 --> 00:52:36,219 …hil gabeko izaki bat baizik, bizia antinaturalki luzatu zaiona. 451 00:52:36,319 --> 00:52:40,824 Seward doktorea, zer diozu? Mina eramango dut, bai ala ez? 452 00:52:40,957 --> 00:52:44,294 Gure babesa kentzen badiozu, hil egingo duzu. 453 00:52:44,427 --> 00:52:46,930 John, mesedez, pazientzia izan. 454 00:52:47,397 --> 00:52:51,268 Harker jauna, mesedez, etorri hona. 455 00:52:52,669 --> 00:52:54,271 Hortaz? 456 00:52:54,437 --> 00:52:56,806 John, badakit maite duzula… 457 00:52:56,907 --> 00:53:02,179 …baina nire alaba da eta onena egingo dut haren alde. 458 00:53:03,013 --> 00:53:08,818 Oso gauza bitxiak ikertzen igaro dut bizitza osoa. 459 00:53:08,952 --> 00:53:13,089 Gutxi ezagutzen diren gauzak, eta hobe, beharbada, ez ezagutzea. 460 00:53:13,256 --> 00:53:17,794 Badakit, baina gauza hauetatik urrundu nahi dut Mina. 461 00:53:17,894 --> 00:53:20,096 Horrek ez dio on egingo. 462 00:53:20,497 --> 00:53:23,433 Minaren bizitza salbatzeko aukera bakarra… 463 00:53:23,600 --> 00:53:27,170 …Drakularen gorpuaren gordelekua aurkitzea da… 464 00:53:27,237 --> 00:53:29,673 …eta hari bihotzean hesola bat sartzea. 465 00:53:29,673 --> 00:53:34,344 Hau ez al da solas bitxia erotuta ez dagoen jendearentzat? 466 00:53:34,511 --> 00:53:37,480 Renfield, bortxazko atorra bat jarri beharko dizut. 467 00:53:37,981 --> 00:53:42,419 Eroek indar handia dutela ahaztu zaizu. 468 00:53:42,819 --> 00:53:46,223 Drakula oso indartsua da, ezta, Renfield? 469 00:53:46,389 --> 00:53:47,958 Hitzak, hitzak. 470 00:53:48,258 --> 00:53:50,727 Martin, ez al dizut esan Renfield ondo zaintzeko? 471 00:53:50,894 --> 00:53:52,262 Zer? 472 00:53:52,796 --> 00:53:53,797 Berriz? 473 00:53:54,431 --> 00:53:56,633 Bai, jauna. Berehala, jauna. 474 00:53:56,900 --> 00:53:59,135 Bai, jauna. Oraintxe, jauna. 475 00:54:01,071 --> 00:54:03,607 Doktorearen maskotak ihes egin du berriz. 476 00:54:04,374 --> 00:54:08,545 Nire leiho azpian jarri zen, ilargipean. 477 00:54:09,346 --> 00:54:12,115 Eta hainbat promesa egin zidan. 478 00:54:13,083 --> 00:54:17,254 Hitzez, ez, egitez baizik. 479 00:54:17,554 --> 00:54:18,822 Egitez? 480 00:54:19,322 --> 00:54:22,626 Gauzak gertaraziz. 481 00:54:27,497 --> 00:54:33,303 Laino gorri bat zabaldu zen lorategian, sugar bat bezala. 482 00:54:35,038 --> 00:54:37,741 Berak zatitu egin zuen. 483 00:54:38,942 --> 00:54:43,513 Milaka arratoi ikusi ahal izan nituen… 484 00:54:44,481 --> 00:54:50,587 …begi gorri distiratsuak zituzten, bereak bezalakoak eta txikiagoak. 485 00:54:50,787 --> 00:54:55,292 Orduan, berak eskua altxatu, eta denak gelditu egin ziren. 486 00:54:56,092 --> 00:54:58,795 Hau esaten zuela iruditu zitzaidan: 487 00:55:01,431 --> 00:55:04,134 "Arratoiak". 488 00:55:06,736 --> 00:55:11,608 "Milaka, milioika arratoi". 489 00:55:12,042 --> 00:55:14,477 "Odol gorriz beteak". 490 00:55:14,678 --> 00:55:18,181 "Denak emango dizkizut… 491 00:55:19,482 --> 00:55:21,484 …obeditzen badidazu". 492 00:55:22,519 --> 00:55:24,788 Zer nahi zuen zuk egitea? 493 00:55:26,856 --> 00:55:29,793 Egin dudana. 494 00:55:31,328 --> 00:55:34,964 Harrituta nago, doktore. Txundituta nauka! 495 00:55:34,964 --> 00:55:38,668 Gazta balira bezala hautsi ditu burdinazko barrak. 496 00:55:39,202 --> 00:55:41,971 -Drakula etxean dago. -Etxean? 497 00:55:42,105 --> 00:55:46,576 Oraingoz ez digu minik emango. Prest gaude. 498 00:55:46,710 --> 00:55:50,747 Erakutsiko dizut Renfield jauna non sartu, ihes egin ez dezan. 499 00:55:50,814 --> 00:55:54,384 Ikusiko dugu. Zalantzak ditut. Goazen, eulijale. 500 00:55:54,551 --> 00:55:59,356 Oraingoan ez duzu ihes egingo. Gelan geldituko zara… 501 00:56:00,523 --> 00:56:02,258 Van Helsing! 502 00:56:05,962 --> 00:56:08,998 Orain dakizuna dakizunez… 503 00:56:09,099 --> 00:56:12,502 …hobe duzu zure herrira itzultzea. 504 00:56:12,669 --> 00:56:19,008 Nahiago dut hemen geratu, eta zuk suntsitu nahi duzuna babestu. 505 00:56:19,275 --> 00:56:20,777 Beranduegi zabiltza. 506 00:56:21,644 --> 00:56:25,315 Nire odola bere zainetan dabilkio honezkero. 507 00:56:27,283 --> 00:56:30,653 Neska hori hurrengo gizaldietan biziko da… 508 00:56:31,955 --> 00:56:33,623 …ni bizi izan naizen bezala. 509 00:56:34,023 --> 00:56:36,593 Hobe duzu gugandik ihes egitea. 510 00:56:36,860 --> 00:56:40,730 Badakit Minaren arima nola salbatu, eta haren bizitza ere bai. 511 00:56:41,030 --> 00:56:43,199 Egunez hil beharko du horretarako. 512 00:56:43,500 --> 00:56:46,770 Baina gauez hil dadin arduratuko naiz. 513 00:56:46,870 --> 00:56:51,574 Carfaxeko abadia harriz harri botaraziko dut… 514 00:56:51,875 --> 00:56:54,110 …zuloak irekiko ditut inguruko lur guztietan. 515 00:56:54,177 --> 00:56:58,615 Zure hilkutxa aurkitu, eta bihotzean hesola bat sartuko dizut. 516 00:56:59,816 --> 00:57:00,850 Zatoz hona. 517 00:57:17,734 --> 00:57:19,469 Zatoz… 518 00:57:20,336 --> 00:57:21,304 …hona. 519 00:57:52,802 --> 00:57:57,974 Borondate sendoa duzu, Van Helsing. 520 00:58:04,013 --> 00:58:06,983 Irabelar gehiago? 521 00:58:07,417 --> 00:58:09,953 Hori baino eragin handiagoko zerbait. 522 00:58:10,653 --> 00:58:12,555 Askoz ere handiagoa. 523 00:58:20,096 --> 00:58:22,232 Leihoak ireki. Aire freskoa behar dut. 524 00:58:22,298 --> 00:58:26,703 Belar hauen usaina izugarria da. Ezin dut jasan. 525 00:58:26,870 --> 00:58:30,073 -Baina irakasleak agindu dit. -Ahaztu irakaslea. 526 00:58:30,106 --> 00:58:33,910 Zoaz ohera. Zure aitari abisatuko diot. 527 00:58:35,144 --> 00:58:36,513 Zer gertatzen da, Briggs? 528 00:58:36,746 --> 00:58:38,781 Ez dakit, Harker jauna. 529 00:58:39,182 --> 00:58:41,451 Zorabio bitxi bat izan dut. 530 00:58:41,584 --> 00:58:45,288 Nire onera etorri naizenean, Mina terrazan zegoen, jantzita. 531 00:58:45,388 --> 00:58:49,058 -Eta ezin dut ohera eraman. -Esaiozu bera ikusi nahi dudala. 532 00:58:49,225 --> 00:58:50,026 John? 533 00:58:50,860 --> 00:58:53,630 John, pozten naiz zu hemen egoteaz. 534 00:58:53,696 --> 00:58:56,065 Zer egin didate? 535 00:58:58,001 --> 00:59:02,305 Gelan giltzapetu, eta belar zikin hori usaintzera behartu naute. 536 00:59:02,572 --> 00:59:04,774 Amesgaizto bat bezalakoa izan da. 537 00:59:05,308 --> 00:59:06,576 Zer gertatzen da? 538 00:59:07,877 --> 00:59:10,213 Zergatik begiratzen didazu horrela? 539 00:59:10,580 --> 00:59:11,948 Mina… 540 00:59:12,615 --> 00:59:16,085 Beste pertsona bat dirudizu. 541 00:59:17,020 --> 00:59:18,488 Oso itxura ona duzu. 542 00:59:18,922 --> 00:59:22,792 Primeran sentitzen naiz. Inoiz baino hobeto. 543 00:59:23,026 --> 00:59:27,564 Pozten naiz zu horrela ikusteaz. Oso kezkatuta nindukazun. 544 00:59:27,597 --> 00:59:31,067 Hobe duzu Mina andereñoa barrura ekartzea. 545 00:59:31,634 --> 00:59:33,903 Lasai egon, Briggs. Orain nirekin dago. 546 00:59:34,037 --> 00:59:36,339 Joan zaitezke, Briggs. Ez kezkatu. 547 00:59:41,144 --> 00:59:43,980 Begira, lainoa urratzen ari da. 548 00:59:44,514 --> 00:59:46,983 Begira izarrak zer garbi ikusten diren. 549 00:59:47,150 --> 00:59:48,184 Bai. 550 00:59:48,918 --> 00:59:50,587 Milioika izar. 551 00:59:50,920 --> 00:59:53,523 Inoiz ez ditut hain gertu ikusi. 552 00:59:53,523 --> 00:59:56,759 Haietara iritsi eta uki daitezkeela dirudi. 553 00:59:57,226 --> 00:59:59,495 Nahi duzu hartzea…? 554 01:00:00,897 --> 01:00:03,299 Zer gertatzen da? 555 01:00:03,299 --> 01:00:05,435 Ezer ez. 556 01:00:08,104 --> 01:00:10,673 Zatoz. Eser gaitezen. 557 01:00:13,876 --> 01:00:15,278 Van Helsing. 558 01:00:15,545 --> 01:00:19,415 Hasieratik beldurtzen ninduen horixe gertatu da. 559 01:00:19,549 --> 01:00:20,483 Zer? 560 01:00:20,717 --> 01:00:24,454 Drakula harro dago bere odola Minarenarekin nahasi duelako. 561 01:00:24,621 --> 01:00:27,824 Bizirik, gaueko izaki bihurtu ahal izango da. 562 01:00:27,957 --> 01:00:29,626 -Baina Van Helsing… -Goazen, Seward. 563 01:00:29,926 --> 01:00:31,628 Ezin dugu astirik galdu. 564 01:00:31,961 --> 01:00:35,898 Asko gustatzen zait lainoa, gau lainotsuak. 565 01:00:36,466 --> 01:00:39,836 Baina atzo esan zenuen gauak beldurra ematen zizula. 566 01:00:40,003 --> 01:00:44,207 Ez nuke inoiz ergelkeria hori esango. 567 01:00:44,474 --> 01:00:49,012 Gaua asko gustatzen zait. Gauez bakarrik sentitzen naiz bizirik. 568 01:00:49,512 --> 01:00:51,648 Horra saguzar hori berriz! 569 01:00:53,383 --> 01:00:54,717 Bai? 570 01:00:54,984 --> 01:00:57,220 Kontuz. Ilean korapilatuko zaizu. 571 01:00:57,253 --> 01:00:58,554 Bai? 572 01:01:01,658 --> 01:01:03,993 Zer saguzar handia! 573 01:01:04,060 --> 01:01:05,828 Egingo dut. 574 01:01:08,197 --> 01:01:10,133 Zer egingo duzu? 575 01:01:10,500 --> 01:01:12,335 Ez dut ezer esan. 576 01:01:12,669 --> 01:01:14,237 Bai, hau esan duzu: "Egingo dut". 577 01:01:14,537 --> 01:01:16,139 Ez da egia. 578 01:01:16,439 --> 01:01:18,941 John. Zatoz, eseri. 579 01:01:20,076 --> 01:01:23,680 Mina salbatzeko modu bat egon behar du. 580 01:01:24,380 --> 01:01:25,448 Modu bakarra dago… 581 01:01:25,481 --> 01:01:30,787 Irakasle bitxi horrek… gurutze bat dauka. 582 01:01:31,187 --> 01:01:34,490 Hari gurutzea kendu eta ezkutatzea nahi dut. 583 01:01:34,924 --> 01:01:37,093 Baina, zergatik, laztana? 584 01:01:37,427 --> 01:01:39,762 Berriz babestu nahiko nau… 585 01:01:39,829 --> 01:01:42,398 …gautik, Drakularengandik edo auskalo zertatik. 586 01:01:43,066 --> 01:01:46,703 Ez dakit. Beharbada, arrazoi izango duzu. 587 01:01:51,040 --> 01:01:52,475 Zure begiak. 588 01:01:56,979 --> 01:01:59,182 Oso modu bitxian begiratzen didate. 589 01:02:06,189 --> 01:02:07,423 Mina! 590 01:02:09,325 --> 01:02:11,394 -Mina, zer… -Ez, Mina! 591 01:02:13,730 --> 01:02:16,632 Emadazu hori! Zer nahi duzu? Erotu egin al zara? 592 01:02:16,766 --> 01:02:20,136 -Hil arte ikaratu nahi duzu? -Ez, salbatu egin nahi dut. 593 01:02:20,203 --> 01:02:22,071 Salbatu? A zer modua! 594 01:02:22,138 --> 01:02:23,539 Lasai, maitea. 595 01:02:24,073 --> 01:02:27,176 John, maitea! Nigandik urrundu behar duzu. 596 01:02:29,879 --> 01:02:32,348 Gurutzea! Eraman ezazu hemendik. 597 01:02:32,815 --> 01:02:34,984 Gertatu denaren ondoren, ezin dut ikusi. 598 01:02:35,351 --> 01:02:38,054 -Zer gertatu da? -Ezin dizut esan. 599 01:02:38,321 --> 01:02:41,557 Esan egin behar didazu. Jakiteko eskubidea dut. 600 01:02:43,259 --> 01:02:44,794 O, John! 601 01:02:45,061 --> 01:02:48,631 Dioen guztia sinets ezazu. Dena egia da. 602 01:02:49,398 --> 01:02:50,900 Drakulak… 603 01:02:51,200 --> 01:02:52,635 Drakula? 604 01:02:52,902 --> 01:02:55,772 Zer egin dizu? Esadazu. 605 01:02:56,506 --> 01:02:58,441 Ni ikustera etorri zen. 606 01:02:58,775 --> 01:03:02,812 Besoko zain bat ireki, eta handik edanarazi zidan. 607 01:03:07,316 --> 01:03:09,485 Zer da? Nor da, Martin? 608 01:03:09,519 --> 01:03:12,622 Saguzar hori berriz. 609 01:03:12,655 --> 01:03:17,493 Balarik ez alferrik galdu. Ez diozu kalterik egingo. 610 01:03:20,830 --> 01:03:22,565 Ez, jauna. 611 01:03:24,000 --> 01:03:26,035 Erotuta dago. 612 01:03:26,903 --> 01:03:29,672 Denak erotuta daude. 613 01:03:29,972 --> 01:03:32,809 Denak erotuta daude, zu eta ni izan ezik. 614 01:03:32,942 --> 01:03:36,212 Batzuetan zutaz zalantzan egoten naiz. 615 01:03:36,879 --> 01:03:38,414 Bai. 616 01:05:22,985 --> 01:05:26,455 Renfield da! Zer ari da abadian? 617 01:05:28,858 --> 01:05:30,927 Goazen, Harker jauna. 618 01:06:05,795 --> 01:06:08,998 Nagusi, hemen nago! 619 01:06:17,974 --> 01:06:20,176 Nora joango zen, Drakularengana ez bada? 620 01:06:23,012 --> 01:06:27,149 Zer gertatzen da, nagusi? Zer nahi duzu egitea? 621 01:06:27,383 --> 01:06:29,618 Begira, hemen irekidura bat dago. 622 01:06:33,389 --> 01:06:34,991 Mina! 623 01:06:39,261 --> 01:06:43,899 Ez ditut nik ekarri, nagusi! Ez nekien, zin dagit! 624 01:06:46,235 --> 01:06:47,103 Ez. 625 01:06:47,303 --> 01:06:49,071 Geldi! 626 01:07:01,283 --> 01:07:03,185 Leiala natzaizu, nagusi. 627 01:07:03,619 --> 01:07:07,223 Zure esklaboa naiz. Ez zaitut saldu! 628 01:07:09,125 --> 01:07:11,527 Ez nazazu hil! 629 01:07:11,961 --> 01:07:13,662 Utzidazu bizitzen, mesedez! 630 01:07:13,829 --> 01:07:16,632 Zigor nazazu, tortura nazazu, baina utzidazu bizitzen! 631 01:07:16,665 --> 01:07:19,568 Ezin naiz hil, bizitza horiek guztiak kontzientzian edukita! 632 01:07:19,935 --> 01:07:22,338 Odol hori guztia nire eskuetan! 633 01:07:44,393 --> 01:07:46,128 Mina! Mina! 634 01:07:51,100 --> 01:07:55,504 -Hil egingo du, ez bagara iristen! -Garaiz heldu behar dugu! 635 01:07:56,939 --> 01:08:00,176 Harrapatuta daukagu! Eguna argitzen ari da! 636 01:08:01,777 --> 01:08:04,947 Mina hiltzen ari da! Mina, non zaude? 637 01:08:05,915 --> 01:08:07,450 Mina. 638 01:08:09,952 --> 01:08:11,687 Mina, non zaude? 639 01:08:24,667 --> 01:08:26,168 Harker! 640 01:08:26,469 --> 01:08:28,404 -Mina ikusten duzu? -Zatoz. 641 01:08:30,439 --> 01:08:32,108 Nora? Non zaude? 642 01:08:32,174 --> 01:08:34,743 Hemen, Harker. Aurkitu ditut. 643 01:09:05,040 --> 01:09:07,943 Ekarridazu harri bat, edozer gauza… 644 01:09:08,077 --> 01:09:11,313 …hesola beren bihotzetan sartu ahal izateko. 645 01:09:38,541 --> 01:09:41,043 Mina da…? Nola dago…? 646 01:09:44,947 --> 01:09:46,715 Ez dago barruan. 647 01:09:47,383 --> 01:09:50,119 Bizirik egongo da, beharbada. 648 01:09:51,120 --> 01:09:52,855 Mina! 649 01:10:22,218 --> 01:10:23,118 Mina! 650 01:10:28,958 --> 01:10:31,227 O, John, laztana! 651 01:10:33,395 --> 01:10:36,532 Deika entzuten nizun, baina ezin nizun ezer esan! 652 01:10:36,665 --> 01:10:38,634 Hil zintuela uste genuen. 653 01:10:38,634 --> 01:10:40,603 Egun argiak geldiarazi du. 654 01:10:40,636 --> 01:10:42,938 Aurpegia ikusi izan bazenio! 655 01:10:43,072 --> 01:10:46,709 Ez duzu zertan beldurturik. Drakula betiko hil da. 656 01:10:46,942 --> 01:10:48,477 Ez, joan egin behar duzue. 657 01:10:48,777 --> 01:10:53,415 -Ez al zara gurekin etorriko? -Oraindik, ez. Berehala. Zoaz. 658 01:11:12,268 --> 01:11:15,671 AZPITITULUAK: Jon Muñoz