1 00:00:15,582 --> 00:00:24,224 ZIKLOPE DOKTOREA 2 00:01:24,184 --> 00:01:28,721 Noiz arte tematuko zara inoiz lortuko ez duzula onartu aurretik? 3 00:01:28,988 --> 00:01:32,392 Luzaroan, ez, Mendoza maitea, lortu baitut. 4 00:01:32,425 --> 00:01:34,561 Bizirik jarraitzen du. 5 00:01:44,604 --> 00:01:47,841 Begiratu. Zeuk begiratu. 6 00:01:55,682 --> 00:01:57,750 -Sinestezina! -Ikusten duzu? 7 00:01:57,750 --> 00:02:01,154 Hau zeharo apurtuta uzteko bezainbat radio erabili dut… 8 00:02:01,187 --> 00:02:04,924 …baina bizirik mantentzeko gai izan naiz. 9 00:02:08,828 --> 00:02:10,997 Berehala gelditu behar duzu. 10 00:02:11,364 --> 00:02:14,767 Suntsitu zure laginak! Erre zure oharrak! 11 00:02:16,936 --> 00:02:18,138 Jota al zaude? 12 00:02:18,204 --> 00:02:20,773 Entzun egin behar didazu, beranduegi izan baino lehen. 13 00:02:20,840 --> 00:02:23,543 Radio-biltegi erraldoi hau aurkitu nuenean… 14 00:02:23,543 --> 00:02:26,946 …zugan pentsatu nuen lehenik: Thorkel doktorea, nire irakaslea… 15 00:02:27,013 --> 00:02:29,215 …Thorkel doktorea, biologo handia. 16 00:02:29,249 --> 00:02:31,050 Zuri deitu nizun niri aholkatzeko. 17 00:02:31,084 --> 00:02:33,019 Hasi nintzen imajinatzen, hemen, oihanean… 18 00:02:33,052 --> 00:02:37,223 …Thorkel Institutua, sendatzeko jauregia mundu guztiarentzat. 19 00:02:38,291 --> 00:02:40,760 Landaldeko medikuak al gara? 20 00:02:40,894 --> 00:02:43,096 Ez duzu ulertzen hemen zer daukagun. 21 00:02:43,163 --> 00:02:46,900 Kreazioaren indar kosmikoa bera daukagu geure esku artean. 22 00:02:46,900 --> 00:02:49,936 Geure esku artean bizitza tankeratu dezakegu… 23 00:02:50,103 --> 00:02:54,040 …bizitza desegin, berregin, masilla bezala moldatu. 24 00:02:54,073 --> 00:02:58,178 Egiten ari zarena erokeria da. Deabruzkoa! 25 00:02:58,211 --> 00:03:02,382 Jainkoarenak bakarrik diren indarrak bortxatzen ari zara. 26 00:03:02,482 --> 00:03:06,119 Hori ona da. Oso ona. 27 00:03:06,219 --> 00:03:09,622 -Hori da egiten ari naizena. -Ez dizut utziko! 28 00:03:10,290 --> 00:03:13,393 Ahaztu al zaizu nor den maisua eta nor ikaslea? 29 00:03:13,426 --> 00:03:16,529 Ez, eta horregatik, arren, uztazu erokeria hau. 30 00:03:16,763 --> 00:03:18,765 Nire lana eragotzi nahi didazu? 31 00:03:18,932 --> 00:03:23,136 Halabeharrez. Hau dena nirea da, eta debekatu egiten dizut! 32 00:03:23,436 --> 00:03:25,772 Debekatu egiten didazu. 33 00:03:47,026 --> 00:03:49,295 Estatu Batuetako Ikerketarako Fundazioa 34 00:03:49,329 --> 00:03:52,599 Grossmithek eman ditzake zure eskolak, jakina. 35 00:03:52,632 --> 00:03:55,001 Horrek ez nau kezkatzen, baina… 36 00:03:55,034 --> 00:03:59,772 Thorkelek ez zidan deituko, garrantzi handiko kontua ez balitz. 37 00:03:59,806 --> 00:04:02,308 Entzutez bakarrik ezagutzen duzu Thorkel doktorea. 38 00:04:02,342 --> 00:04:05,044 Nik berarekin lan egin nuen negu batez institutuan. 39 00:04:05,044 --> 00:04:07,280 Oso gizon arraroa da… 40 00:04:07,313 --> 00:04:09,849 …anormalki isilkorra bere esperimentuez. 41 00:04:10,049 --> 00:04:14,554 Bi urte daramatza Amazoniako oihanean sartuta… 42 00:04:14,621 --> 00:04:17,457 …eta auskalo zein egoeratan daukan burua. 43 00:04:17,790 --> 00:04:22,428 Thorkel bitxia izango da, baina biologorik handiena ere bada. 44 00:04:22,495 --> 00:04:25,131 Pozik lagunduko nioke, ahal banu. 45 00:04:25,198 --> 00:04:27,333 Nahiago nuke joango ez bazina. 46 00:04:42,582 --> 00:04:46,886 "Bulfinch doktorea. Ikerketarako Fundazioa". 47 00:04:46,919 --> 00:04:51,057 "Pozik egingo nuke espedizioko lan mikroskopikoa". 48 00:04:51,057 --> 00:04:54,427 "Badakit bidaia zaila dela, baina ez nau kezkatzen". 49 00:04:58,298 --> 00:05:02,068 Stockton jauna, 16.000 kilometro egin ditugu dagoeneko. 50 00:05:02,101 --> 00:05:04,737 Saia zaitez gure egoera ulertzen. 51 00:05:04,771 --> 00:05:06,773 Aise uler dezaket. 52 00:05:06,839 --> 00:05:09,309 Zuen Hardy doktoreak ezin du altitude hau jasan… 53 00:05:09,342 --> 00:05:12,779 …eta ni naiz Lima aldeko mineralogista bakarra. 54 00:05:12,879 --> 00:05:14,781 Erantzuna ezezkoa da berriz ere. 55 00:05:14,814 --> 00:05:18,851 Esan ziguten zuri lana eskaintzeko ohiko moduek ez zutela balioko. 56 00:05:18,885 --> 00:05:20,753 Nork egin dit mesede hori? 57 00:05:20,787 --> 00:05:22,789 Kontsularengana joan gara, noski. 58 00:05:22,855 --> 00:05:24,590 Zer esan dizue? 59 00:05:24,624 --> 00:05:29,128 Kontsul gisa, oporrak luzatu zaizkizula esan digu. 60 00:05:29,228 --> 00:05:34,334 Lagun gisa, onartzen du kalte egin dizula zure zor guztiak erosiz. 61 00:05:35,335 --> 00:05:37,770 Azkar igartzen dituzu zuk gauzak. 62 00:05:41,974 --> 00:05:45,111 Beraz, zer nahiago duzu? 63 00:05:45,144 --> 00:05:48,548 Espetxera joan edo lanera joan? 64 00:06:06,733 --> 00:06:07,834 Ez. 65 00:06:08,034 --> 00:06:11,003 Amari ere ez nizkioke mando hauek alokatuko. 66 00:06:11,037 --> 00:06:14,307 -Lagundu nahi nizueke. -Ez dugu zure laguntza behar. 67 00:06:14,374 --> 00:06:17,410 Duela hilabete kontratatu ditugu telegramaz mando hauek. 68 00:06:17,477 --> 00:06:20,313 Tamalez, geroztik nik erosi ditut. 69 00:06:20,513 --> 00:06:23,916 Meatzaria naiz eta erabiliko ditut. 70 00:06:24,283 --> 00:06:27,854 Entzungo al didazu azaltzen ari natzaizuna? 71 00:06:27,887 --> 00:06:29,422 Jakina. 72 00:06:29,455 --> 00:06:31,124 Biologoa naiz. 73 00:06:31,624 --> 00:06:33,292 Zomorro-ehiztaria. 74 00:06:33,760 --> 00:06:36,662 Thorkel doktorea ere, harekin bat egitera goazena… 75 00:06:36,729 --> 00:06:39,832 …zomorro… biologoa da. 76 00:06:39,832 --> 00:06:44,971 Bi urte daramatza landa-lanean Karana ibaiko kanpamentuan. 77 00:06:45,204 --> 00:06:49,842 Leku latza eta denbora luzea tximeletak harrapatzeko. 78 00:06:50,443 --> 00:06:56,682 Thorkel doktorea aditurik handiena da egitura molekular organikoan. 79 00:06:56,682 --> 00:06:59,285 Ofizio bat ikastea bezalakorik ez dago. 80 00:06:59,485 --> 00:07:03,055 Ni konbentzitu ninduzun. Ea bera konbentzitzen duzun. 81 00:07:03,656 --> 00:07:06,559 Diru gehiago nahi duzu zure mandoen truke? 82 00:07:06,726 --> 00:07:09,128 Doktorea izango zara zu ere. 83 00:07:09,896 --> 00:07:12,098 Dirua ez bada, zer nahi duzu? 84 00:07:14,434 --> 00:07:15,868 Zuekin joan nahi dut. 85 00:07:15,902 --> 00:07:18,538 Hori zeharo irregularra da. 86 00:07:18,571 --> 00:07:22,241 Thorkel doktoreak 3 lagun hautatu baizik ez ditu eskatu. 87 00:07:22,241 --> 00:07:23,676 Nahi duzuena. 88 00:07:23,976 --> 00:07:27,180 Mandoak joaten badira, ni ere bai. 89 00:09:05,611 --> 00:09:07,280 Thorkel doktorea! 90 00:09:07,847 --> 00:09:09,048 Zer gertatzen da? 91 00:09:09,282 --> 00:09:11,884 -Jendea etorri da. -Ederki. 92 00:09:29,902 --> 00:09:31,504 Non dago Thorkel doktorea? 93 00:09:31,571 --> 00:09:35,575 -Ikusi al duzue zaldi orbandun bat? -Ez. Zaldirik, ez. 94 00:09:35,608 --> 00:09:37,176 Alde egin du. 95 00:09:37,376 --> 00:09:38,444 Tipo! 96 00:09:40,880 --> 00:09:43,115 Nire txakurra, ez ahal da galduko! 97 00:09:43,149 --> 00:09:45,818 Lotu ezazu. Thorkel ez dago hemen? 98 00:09:45,851 --> 00:09:47,720 Hortxe dator. 99 00:09:53,426 --> 00:09:56,162 Bulfinch doktorea, ohoratzen nauzu hona etorrita. 100 00:09:56,195 --> 00:09:59,832 Ohorea nirea da zure ondora deitu didazulako, Thorkel doktorea. 101 00:09:59,865 --> 00:10:02,702 Zu Robinson doktorea izango zara. Oso ausarta zara hona etortzeko. 102 00:10:02,735 --> 00:10:04,503 Pozten naiz. 103 00:10:04,770 --> 00:10:07,873 Hardy doktorea, nik uste baino gazteagoa zara. 104 00:10:07,873 --> 00:10:10,977 Sentitzen dut, baina ez naiz Hardy. Bill Stockton naiz. 105 00:10:11,010 --> 00:10:15,014 Hardy doktorea gaixo zegoen, eta Stockton jauna ekarri dugu. 106 00:10:15,181 --> 00:10:17,283 Ziur nago aditua izango zarela. 107 00:10:17,416 --> 00:10:19,385 Iragana ikertu didate. 108 00:10:19,418 --> 00:10:21,854 Bitxia da halako leku ziztrin bat oihanean aurkitzea. 109 00:10:21,887 --> 00:10:24,657 -Ez ditut lau lagun eskatu. -Kaixo, doktore. 110 00:10:24,690 --> 00:10:27,259 Baker jauna mandoen jabea da. 111 00:10:27,259 --> 00:10:29,662 Etortzen tematu da, haiek zaintzeko. 112 00:10:30,529 --> 00:10:33,099 Oso atsegina zara guri laguntzeagatik. 113 00:10:33,966 --> 00:10:37,903 Ehun organikoen egitura molekularraz egin duzun lanak… 114 00:10:37,937 --> 00:10:42,508 …konbentzitu ninduen zu zinela egokiena nirekin lan egiteko. 115 00:10:42,541 --> 00:10:44,110 Ohore bikoitza da niretzat. 116 00:10:44,176 --> 00:10:47,647 Txit ongi etorriak zarete, etorrarazi baitzaituztet… 117 00:10:47,647 --> 00:10:52,218 …nire begiek ez didatelako mikroskopioa erabiltzen uzten. 118 00:10:52,351 --> 00:10:53,719 Izugarria da. 119 00:10:53,953 --> 00:10:56,922 Espezialista batek ezin al dizu ezer konpondu? 120 00:10:56,956 --> 00:10:59,425 Ez. Hemen segitu behar dut nire lana bukatu arte. 121 00:10:59,458 --> 00:11:04,363 Nekatuegi zaudete gure lehen problemari berehala ekiteko? 122 00:11:04,397 --> 00:11:05,798 Ez noski. 123 00:11:12,438 --> 00:11:13,472 Prest. 124 00:11:13,539 --> 00:11:15,808 A espezimena deituko diogu honi. 125 00:11:15,875 --> 00:11:18,244 Mesedez, Bulfinch doktorea. 126 00:11:21,380 --> 00:11:25,885 Zure zatia egizu. Nik ekarri zaitut. Zure erantzulea naiz. 127 00:11:26,819 --> 00:11:30,623 Artalde bat edo 9 ume bazenitu, orduan kezkatu behar zenuke. 128 00:11:30,990 --> 00:11:33,426 Hondamen progresiboa… 129 00:11:33,459 --> 00:11:36,862 …egituraren desintegrazioa eta guzti. 130 00:11:36,896 --> 00:11:38,397 Oso ondo. 131 00:11:38,431 --> 00:11:40,132 Stockton jauna, azkar. 132 00:11:40,266 --> 00:11:42,334 Mesedez. Ezin duzu ezetz esan. 133 00:11:42,401 --> 00:11:45,838 Hala egingo nuke, urrutiago joan behar banu. 134 00:11:56,482 --> 00:11:59,118 Itxura bitxia dute zelula hauek. 135 00:11:59,151 --> 00:12:03,122 Zelulen egiturari buruzko zure iritzia ez zait interesatzen. 136 00:12:03,155 --> 00:12:06,459 Esadazu ea zerbait ezaguna ikusten duzun hor. 137 00:12:08,561 --> 00:12:11,197 Bai horixe. Burdina-kristalak. 138 00:12:21,307 --> 00:12:25,745 Barkatu, aztoratuta badirudit, baina esan berri didazunak… 139 00:12:25,745 --> 00:12:30,382 …nire bi azken urteotako lanaren oinarriaren teoria frogatzen du. 140 00:12:30,483 --> 00:12:35,187 Eta zure begiek nire hutsegite bakarraren gakoa eman didate. 141 00:12:36,355 --> 00:12:39,225 Begi hauek, a zer eragozpena! 142 00:12:39,325 --> 00:12:42,161 Izugarri atzeratu naute hilabete hauetan. 143 00:12:42,194 --> 00:12:44,497 Eta a zer bidaia eginarazi dizueten! 144 00:12:44,563 --> 00:12:47,466 Ez. Pribilegio bat izan da. 145 00:12:50,035 --> 00:12:52,671 Barkatu, baina lanera itzuli beharra daukat. 146 00:12:52,705 --> 00:12:57,143 Abian dauzkadan prozesu batzuek etengabe eskatzen dute nire arreta. 147 00:12:57,176 --> 00:13:00,980 Ea aurkitzen dudan bihar goizean denoi agur esateko aukera. 148 00:13:01,013 --> 00:13:06,218 Bestela, onar ezazue orain nire estimu eta esker on guztia. 149 00:13:06,485 --> 00:13:08,187 Agur. 150 00:13:08,954 --> 00:13:11,924 Ez didazu esan nahiko eginarazi dizkidazula… 151 00:13:11,924 --> 00:13:16,228 …16.000 kilometro honetarako bakarrik? 152 00:13:16,562 --> 00:13:18,697 Ez nabil ezer esan nahian. 153 00:13:18,831 --> 00:13:20,800 Gertaera bat adierazten ari naiz. 154 00:13:20,833 --> 00:13:22,935 Nire lanaren kinka larri batean… 155 00:13:23,002 --> 00:13:25,838 …zure ikuspen gaituaren onura eman didazu. 156 00:13:25,871 --> 00:13:28,707 Ez dut laguntza gehiagorik behar. 157 00:13:28,741 --> 00:13:31,043 Utzidazu nire lanera itzultzen. 158 00:13:31,076 --> 00:13:34,180 Arreta handia eskatzen dit. Agur. 159 00:13:58,304 --> 00:14:02,975 Ez naute horrela tratatuko, mandatu-mutila bezala. 160 00:14:03,008 --> 00:14:09,281 Ni zu banintz, ez nintzateke joango azalpen egoki bat hartu arte. 161 00:14:09,348 --> 00:14:12,451 Ez naiz berarekin liskarrean ariko, itsuskeria baita. 162 00:14:12,551 --> 00:14:13,586 Hori da. 163 00:14:13,652 --> 00:14:16,755 Ez gaitu hemen nahi, alde egin dezagun, ba. 164 00:14:17,223 --> 00:14:19,258 Honengatik ere ez zara haserretuko? 165 00:14:19,325 --> 00:14:20,626 Zertarako? 166 00:14:21,994 --> 00:14:27,266 Bide luze hau egin ondoren, ez dakigu tutik ere beraren lanaz. 167 00:14:27,366 --> 00:14:30,236 Zuek ez duzue jakingo, baina nik, bai. 168 00:14:30,269 --> 00:14:32,071 Sekretu bat da? 169 00:14:32,238 --> 00:14:33,739 Orain, ez. 170 00:14:33,739 --> 00:14:35,741 Meategi bat da, beti uste izan dudan bezala. 171 00:14:35,941 --> 00:14:37,409 Txorakeriak. 172 00:14:37,543 --> 00:14:41,447 Zuk ikusi, baina norbaitek meategi hau ustiatu izan du… 173 00:14:41,447 --> 00:14:42,982 …inkek harresi hori eraiki zuten ezkero. 174 00:14:42,982 --> 00:14:44,984 Ametsetan ari zara. 175 00:14:45,017 --> 00:14:48,888 Zernahi ere egiten ari dela, Thorkel ez da meategi batean ari. 176 00:14:49,088 --> 00:14:51,624 Konbentzitzen zailak zarete biak. 177 00:15:57,756 --> 00:15:58,958 Sakona! 178 00:18:57,569 --> 00:18:59,771 Stockton jauna. 179 00:19:01,740 --> 00:19:05,377 -Nondik datoz hauek? -Thorkelen etxe atzeko meategitik. 180 00:19:05,410 --> 00:19:08,347 Hau ez da minerala. Hezur puskak dira. 181 00:19:08,881 --> 00:19:10,415 Dicotylinae. 182 00:19:10,649 --> 00:19:11,683 Zer? 183 00:19:11,783 --> 00:19:13,385 Bertako txerri basa. 184 00:19:13,418 --> 00:19:16,922 Duela gutxiko espezimenak dira, zuek lekuko zarete. 185 00:19:16,955 --> 00:19:18,924 Ikaragarri txerri gaztea behar du. 186 00:19:18,957 --> 00:19:20,959 Robinson doktorea, zorionak. 187 00:19:20,959 --> 00:19:24,563 Ikusi baituzu nola identifikatu dugun txerri ipotx espezie bat… 188 00:19:24,596 --> 00:19:26,398 …ezezaguna orain arte zientziarentzat. 189 00:19:26,431 --> 00:19:29,401 Helduaroan 10 zm. luzea den animalia. 190 00:19:29,768 --> 00:19:34,239 "Dicotylinae bulfinchi" deituko diot. 191 00:19:35,007 --> 00:19:38,110 Azkar zeureganatzen dituzu merezimenduak. 192 00:19:38,610 --> 00:19:41,747 Froga ikus dezaket? 193 00:19:43,549 --> 00:19:46,785 Oso txerri txikia, inondik ere. 194 00:19:46,919 --> 00:19:49,721 Espezie berri bat, inondik ere. 195 00:19:51,323 --> 00:19:55,594 Bitxia da zer-nolako arreta duen gizakiarentzat gauzen tamainak. 196 00:19:55,627 --> 00:20:00,666 Tamaina da ugaztunen arteko bereizkuntza nagusia, biologo jauna. 197 00:20:00,699 --> 00:20:03,902 Funtsean, berdin-berdinak dira sagua eta balea. 198 00:20:03,902 --> 00:20:07,272 Nolanahi ere, pozten naiz alde egiten berandutu zaretelako. 199 00:20:07,306 --> 00:20:12,344 Joan aurretik zuei berriz goraintzi esateko aukera ematen dit. 200 00:20:12,344 --> 00:20:14,279 Ez gara joango. 201 00:20:14,746 --> 00:20:16,448 Baina ez zaituztet hemen nahi. 202 00:20:16,748 --> 00:20:21,753 Kortesiarik gabe eta erabateko iruzurrez tratatu nauzunez… 203 00:20:21,787 --> 00:20:25,691 …ez dauzkat zure nahiak inolaz ere aintzat hartu beharrik. 204 00:20:26,124 --> 00:20:28,627 Gauza bakarra daukat esateko. 205 00:20:28,660 --> 00:20:33,098 Beste ordubetez hemen gelditzen bazarete, arriskuan egongo zarete. 206 00:20:35,934 --> 00:20:37,102 Pinto! 207 00:20:38,070 --> 00:20:39,838 Pinto, nire zaldia da! 208 00:20:39,871 --> 00:20:41,506 Itzuli da! 209 00:20:42,074 --> 00:20:43,342 Pedro! 210 00:20:43,475 --> 00:20:44,643 Hori Pinto zen! 211 00:20:44,676 --> 00:20:46,878 Txorakeriak. Geratu hemen. 212 00:20:55,854 --> 00:20:58,857 Zaldi hotsa zuen horrek niretzat. 213 00:21:07,132 --> 00:21:08,834 Lasai, motel. 214 00:21:19,645 --> 00:21:21,813 Geldi, Pinto. 215 00:21:25,951 --> 00:21:28,186 Lasai, motel. 216 00:21:35,927 --> 00:21:37,896 Geldi, motel. 217 00:21:38,730 --> 00:21:41,033 Lasai, motel. 218 00:21:54,346 --> 00:21:57,449 Pintoren mamua harrapatu ote du? 219 00:21:57,482 --> 00:21:59,351 Inork ez du erantzun hoberik. 220 00:21:59,418 --> 00:22:05,057 Ez, Pedro. Kutxa horretan zerbait daukala imajinatzen du Thorkelek. 221 00:22:05,090 --> 00:22:08,794 Zure nagusia burutik jota dagoela esan nahi du doktoreak. 222 00:22:08,894 --> 00:22:11,396 Zertan ari ote da etxe horretan? 223 00:22:13,632 --> 00:22:17,069 Zer ote da ez guk ez Pedrok ikusi behar ez duguna? 224 00:22:17,336 --> 00:22:20,539 -Zenbat denbora daramazu hemen? -Bospasei hilabete. 225 00:22:20,572 --> 00:22:23,275 Arratoiekin iritsi nintzenez gero. 226 00:22:23,342 --> 00:22:25,544 Zer arratoi? 227 00:22:25,811 --> 00:22:31,883 4 dozena arratoi, 3 dozena oilo, 14 txakur, Tipo zenbatu gabe… 228 00:22:33,719 --> 00:22:38,390 …7 katu, Satanasez gainera. 229 00:22:40,892 --> 00:22:43,662 -Zer gertatu zaio zoo guzti horri? -Ez dakit. 230 00:22:43,729 --> 00:22:48,233 5 oilo izan ezik, doktorearen etxean sartu ziren denak. 231 00:22:48,266 --> 00:22:53,905 Ez da harritzekoa biologo batek esperimentuetan abereak erabiltzea. 232 00:22:53,939 --> 00:22:57,809 -Zertan ari ote da haiekin? -Ez dakit. 233 00:22:58,143 --> 00:23:02,514 Baina Satanas gero eta gizenago dago egunero. 234 00:23:05,183 --> 00:23:07,753 Gure gauzak bildu, eta goazen hemendik. 235 00:23:19,431 --> 00:23:21,533 Steve, zatoz hona. 236 00:23:22,067 --> 00:23:24,469 -Zer gertatzen da? -Heldu hau. 237 00:23:28,407 --> 00:23:29,841 Zer da hau? 238 00:23:31,176 --> 00:23:35,414 -Zer uste duzu dela? -Badakit zer den: petxblenda. 239 00:23:35,414 --> 00:23:37,516 Radioa hemendik dator? 240 00:23:37,716 --> 00:23:40,786 -Uraninita… -Entzun egingo dizute. 241 00:23:40,986 --> 00:23:43,822 Hau 3 metrora jarri duzu. 242 00:23:44,890 --> 00:23:47,492 Erabat asea. 243 00:23:49,828 --> 00:23:55,100 Mineral honek sekula ikusi gabeko radio proportzioa dauka. 244 00:23:56,368 --> 00:23:58,970 Hobe dugu azkar ibiltzea. 245 00:24:04,876 --> 00:24:11,950 Egoera berriz aztertu, eta hemen geratuko gara Thorkel zaintzeko. 246 00:24:13,351 --> 00:24:16,688 Zuen beharra dute beste leku batzuetan. Gu biok geratuko gara. 247 00:24:16,688 --> 00:24:18,590 Baina guk tresneria hobea dugu lanerako. 248 00:24:18,657 --> 00:24:22,394 Eta, gainera, bera zientzialari kidea da. 249 00:24:22,928 --> 00:24:26,198 Ez dezagun elkar engainatzen segitu. 250 00:24:29,100 --> 00:24:31,570 Tamalez, mineralari igarri diozue. 251 00:24:32,070 --> 00:24:33,839 Zuek ere gauza bera. 252 00:24:33,905 --> 00:24:36,842 Milioi dolar batzuk lau zatitan banatzea ez da txarra izango. 253 00:24:36,875 --> 00:24:38,610 Guretzat ez da diru kontua soilik. 254 00:24:38,677 --> 00:24:41,713 Oso garrantzitsua baita laborategien ikerketarako. 255 00:24:41,713 --> 00:24:44,316 Jakina, eta zuen izenak letra handiz agertuko dira goi-goian. 256 00:24:44,316 --> 00:24:46,051 Ixo. Pedro dator. 257 00:24:47,919 --> 00:24:51,189 Ez dezagun konspiratzaileek bezala jokatu. 258 00:24:51,256 --> 00:24:53,225 Ez dugu zer ezkutaturik. 259 00:24:53,258 --> 00:24:56,962 Erabaki dezagun ea ero baten esku utzi behar ote dugun… 260 00:24:56,962 --> 00:25:00,832 …gizadiarentzat hain garrantzi handia izango duen zerbait. 261 00:25:01,733 --> 00:25:06,171 Kanpoan dago orain, tornuan. Hau da une egokia. 262 00:25:56,621 --> 00:25:58,857 Pinto! Hemen zegoen! 263 00:26:02,027 --> 00:26:04,296 Hemen ez dago orain zaldirik. 264 00:26:14,706 --> 00:26:16,875 Betaurreko mordoa dauka. 265 00:26:18,343 --> 00:26:20,512 Haren ohar-koadernoa. 266 00:26:26,585 --> 00:26:27,819 Hori Pinto da! 267 00:26:27,852 --> 00:26:30,355 Ez dago hemen. Kanpotik dator. 268 00:26:31,156 --> 00:26:32,691 Hara! 269 00:26:32,691 --> 00:26:37,596 Thorkelek uste du zaldi baten tamaina txikitzeko gai dela. 270 00:26:40,031 --> 00:26:42,334 Gaizkileak! Lapurrak! 271 00:26:42,701 --> 00:26:44,603 Zer ari zarete nire etxean? 272 00:26:44,636 --> 00:26:46,638 Ez duzue nire kanpamentuan egoteko eskubiderik! 273 00:26:46,671 --> 00:26:50,175 Nire enplegatuak zarete, eta kalera bota zaituztet! 274 00:26:50,208 --> 00:26:54,646 Orain nire laborategian sartu zarete! Ospa! Ospa berehala! 275 00:26:54,713 --> 00:26:57,749 Zure lagunak gara. Lagundu egin nahi diguzu. 276 00:26:58,049 --> 00:27:00,619 Badakit zer-nolako lagunak zareten! 277 00:27:00,619 --> 00:27:02,087 Badakit zer nahi duzuen. 278 00:27:02,153 --> 00:27:06,424 Kuxkuxean sartu zarete nire lan garrantzitsua zeuenganatzeko. 279 00:27:06,424 --> 00:27:09,861 Baina ez dizuet utziko, eta ez dut laguntzarik behar! 280 00:27:10,829 --> 00:27:12,397 Nire oharrak! 281 00:27:14,699 --> 00:27:17,302 Nonbaiten giltzapetu dezakegu? 282 00:27:20,205 --> 00:27:21,840 Barkatu. 283 00:27:24,776 --> 00:27:27,646 Arinegi jokatu dut. 284 00:27:29,681 --> 00:27:35,687 Gogorregi lan egin dudanez, bistatik galdu ditut balioak. 285 00:27:43,662 --> 00:27:50,035 Axola dizue, penitentzia gisa, zer lortu nahi dudan azaltzen badizuet? 286 00:27:50,402 --> 00:27:54,973 Hitzematen dizut ez diodala zure konfiantzari onura aterako. 287 00:27:55,407 --> 00:27:57,275 Eskerrik asko. 288 00:28:01,212 --> 00:28:05,617 Iraganean hemen urre bila ibili ziren guztiak hil egin ziren… 289 00:28:05,617 --> 00:28:09,387 …askoz gauza baliotsuago bat aurkitu zutela jakin gabe. 290 00:28:09,421 --> 00:28:14,359 Inoiz ezagutu den mineral gordailu radioan aberatsena! 291 00:28:14,726 --> 00:28:17,162 Ikusten dut bazenekitela. 292 00:28:17,162 --> 00:28:19,064 Zenbat mineral atera duzu jadanik? 293 00:28:19,230 --> 00:28:24,269 Radiorako behar nuena besterik ez dut atera orain artean. 294 00:28:24,736 --> 00:28:27,439 Hodi hori nire kanal eroalea da. 295 00:28:32,510 --> 00:28:36,715 Kondentsadorea putzuan behera jaisten da biltegi nagusiraino. 296 00:28:36,715 --> 00:28:39,317 Horren bidez nire kontrolpean hartzen dut… 297 00:28:39,317 --> 00:28:42,420 …naturaren beraren indar erradioaktibo ikaragarria. 298 00:28:42,454 --> 00:28:43,421 Ezinezkoa. 299 00:28:43,421 --> 00:28:45,256 Ezinezkoa? 300 00:28:46,791 --> 00:28:51,329 Behin, Benjamin Franklinek tximista erakarri zuen kometa batekin. 301 00:28:51,329 --> 00:28:55,166 Nire modu zakarrean, ni ere indar kosmikoa erakartzen ari naiz… 302 00:28:55,166 --> 00:28:56,701 …Lurraren sakonetik. 303 00:28:56,735 --> 00:28:59,871 -Zer egiten duzu horrekin? -Erakutsiko dizuet. 304 00:29:05,543 --> 00:29:07,979 Hau nire kondentsadorea da. 305 00:29:08,179 --> 00:29:09,614 Zatozte. 306 00:29:20,325 --> 00:29:25,897 Minbizi-ehunei erasotzeko erabiltzen direnen antzekoa da. 307 00:29:25,997 --> 00:29:30,368 Askoz indartsuagoa den arren, fintasun handiz erabil dezaket… 308 00:29:30,368 --> 00:29:33,037 …tximeleta baten hegala kalterik gabe sendatzeko. 309 00:29:33,204 --> 00:29:37,342 Gertutik ikusiko duzue zer eraikuntza sinplea duen. 310 00:29:40,879 --> 00:29:42,013 Pinto! 311 00:29:44,682 --> 00:29:47,152 Pedro! Zatoz hona! 312 00:29:53,992 --> 00:29:57,095 Zatoz, Pedro. Zuk ere hau ikustea nahi dut. 313 00:30:50,381 --> 00:30:52,250 Pazientzia izan behar duzu. 314 00:30:52,283 --> 00:30:56,855 Sotoan daude, baina ez dituzu ikusiko kordea etortzen zaien arte. 315 00:31:06,664 --> 00:31:09,934 Bulfinch doktorea "ezinezkoa" esaten hasiko da… 316 00:31:10,001 --> 00:31:14,339 …esnatu, eta musuzapi batekin jantzita ikustean bere burua. 317 00:31:16,074 --> 00:31:18,109 Arrazoi izango duzu, agian. 318 00:31:19,911 --> 00:31:22,280 Ia ordua da. 319 00:32:29,847 --> 00:32:31,649 Ez. 320 00:32:34,152 --> 00:32:36,554 Ez, ez dituzu ikaratu behar. 321 00:32:42,427 --> 00:32:45,897 Tira, laguntxook. Hemen ez dago zuek larritzeko ezer. 322 00:32:47,065 --> 00:32:49,667 Ahots-hariak onik daude. 323 00:32:49,667 --> 00:32:51,703 Oso seinale ona da. 324 00:32:51,836 --> 00:32:54,005 Ez duzue sukarrik? 325 00:32:54,539 --> 00:32:59,978 Doktore, hartuko al diezu pultsua zure kideei? 326 00:33:00,778 --> 00:33:04,615 Ihes egitea izaten da izaki txiki guztien lehen sena. 327 00:33:06,985 --> 00:33:10,421 Hor daukazue eskailera. Korri, nahi baduzue. 328 00:33:25,870 --> 00:33:30,908 Ez, sagu horiek ez dira zuretzat. Oraindik ez, behintzat. 329 00:33:48,059 --> 00:33:51,429 Giharren koordinazioa: aparta. 330 00:33:51,662 --> 00:33:54,632 Ekintza erreflexuak: apartak. 331 00:33:55,433 --> 00:33:58,336 Gorputz-egitura: aparta. 332 00:34:14,052 --> 00:34:18,890 Ez duzue ezkutatu beharrik. Kanpora bota dut katua. 333 00:34:43,114 --> 00:34:46,851 Ikusten? Eserita nago. Mehatxurik gabe. 334 00:34:47,351 --> 00:34:49,620 Irten zaitezte, nik ikusi ahal izateko moduan. 335 00:34:49,720 --> 00:34:52,156 Atseginez ikusiko zintuzketet. 336 00:34:55,660 --> 00:34:57,628 Zer beldurtiak zareten. 337 00:34:57,628 --> 00:35:00,298 Tamaina baino gehiago aldatu zaizue. 338 00:35:00,331 --> 00:35:04,502 Ahaztu al zaizue nire aurkikuntzak lapurtzera sartu zaretela? 339 00:35:04,802 --> 00:35:07,738 Hain azkar galdu al duzue interesa? 340 00:35:08,806 --> 00:35:11,209 Non daukazue zientzialari-sena? 341 00:35:20,384 --> 00:35:23,688 Hurbilago etorri. Beldurrik gabe. 342 00:35:28,593 --> 00:35:31,195 Zer gertatzen da? Ezin duzue hitz egin? 343 00:35:31,529 --> 00:35:34,232 Bai, hitz egin dezaket. 344 00:35:34,532 --> 00:35:37,502 Eta ahots naturalaz, gainera. 345 00:35:37,502 --> 00:35:40,171 Ez al zaudete jakin-minez? 346 00:35:40,338 --> 00:35:42,507 Ez duzue ezer galdetu nahi? 347 00:35:42,507 --> 00:35:44,609 Galdera bakarra. 348 00:35:44,675 --> 00:35:49,413 Zergatik uzten du Probidentziak honelako munstrokeria? 349 00:35:52,083 --> 00:35:55,353 Primeran! Nortasun berdina. 350 00:35:55,453 --> 00:35:58,890 Garunak eta nerbio sistemak ez dute kalterik izan. 351 00:36:00,858 --> 00:36:06,164 Laguntxoak, zuen pisu eta neurriak egiaztatu beharra daukat. 352 00:36:11,769 --> 00:36:15,840 Baina aurrenik, estimulante bat behar dut. 353 00:36:22,547 --> 00:36:23,581 Barkatu. 354 00:36:23,814 --> 00:36:31,889 Baina zuen aldaketa bitartean, ez dut ordu bakar bat ere lo egin. 355 00:36:55,680 --> 00:36:57,915 Harro egon behar zenukete. 356 00:36:58,783 --> 00:37:02,687 Organismo askoren neurria aldatzeko gai izan naiz… 357 00:37:03,154 --> 00:37:08,359 …baina zuek zarete luzaroago bizirik iraun duzuen bakarrak. 358 00:37:10,027 --> 00:37:12,430 Harro egon behar zenukete, berriz diot… 359 00:37:12,496 --> 00:37:15,466 …zuen laguntzari esker izan baita. 360 00:37:16,334 --> 00:37:20,171 Nire hutsegite bakarraren gakoa eman didazue. 361 00:37:23,140 --> 00:37:25,543 Burdina-kristalak, alegia. 362 00:37:26,711 --> 00:37:29,513 Burdina-kristalak identifikatu dituzue. 363 00:37:32,817 --> 00:37:37,188 Orain erabat kontrola dezaket bizitza. 364 00:40:24,288 --> 00:40:25,189 Satanas! 365 00:41:08,466 --> 00:41:10,601 Horra nire txakurra. 366 00:41:10,601 --> 00:41:12,036 Txakur jatorra, bai horixe. 367 00:41:12,036 --> 00:41:15,406 Tipo? Aparta da. 368 00:41:18,275 --> 00:41:19,710 Tipo! 369 00:41:26,217 --> 00:41:30,521 Tipo, ni naiz, Pedro. 370 00:41:37,695 --> 00:41:41,966 Tipo, begiradazu. Pedro naiz. 371 00:41:42,166 --> 00:41:45,603 Ez zara gogoratzen ehizera joaten ginenean? 372 00:41:45,603 --> 00:41:47,638 Badakizu: Pun! 373 00:41:49,907 --> 00:41:53,611 Hau nire txakurra da, baina nor da Pedro? 374 00:42:13,998 --> 00:42:16,133 Oso isilak izan zarete. 375 00:42:16,534 --> 00:42:18,903 Hori ondo dago. 376 00:42:21,972 --> 00:42:25,943 Irten zaitezte. Berriz ikusi nahi zaituztet. 377 00:43:30,808 --> 00:43:35,179 Onartzen dut teorian posible dela ehun organiko bat desegitea… 378 00:43:35,179 --> 00:43:37,681 …hura erradioaktibitatearen mendean jarriz… 379 00:43:37,715 --> 00:43:40,684 …baina Thorkel doktorea oker dago gainerako guztian. 380 00:43:40,718 --> 00:43:43,654 Eremu erradioaktibo bat ezin da bideratu. 381 00:43:43,654 --> 00:43:45,823 Erabat oker dago. 382 00:43:45,990 --> 00:43:48,659 Arrazoi izango duzu, agian, Bulfinch doktorea. 383 00:43:49,627 --> 00:43:52,029 Agian, zuek ez zarete hain txikiak izango. 384 00:43:52,029 --> 00:43:55,332 Agian, gainerako guztia handituko zen. 385 00:44:08,512 --> 00:44:12,983 Laguntxoak, oso harro nago zuetaz. Asmamen handia duzue. 386 00:44:13,050 --> 00:44:16,320 Orain zatozte hona. Azterketei berriz ekin behar diegu. 387 00:44:17,688 --> 00:44:21,959 Geratu hemen. Berarekin arrazoitzen saiatuko naiz. 388 00:44:32,870 --> 00:44:34,805 Zatoz barrura, Bulfinch doktorea. 389 00:44:34,838 --> 00:44:37,307 Atsegin handiz hartuko zaitut zu lehenik. 390 00:44:37,374 --> 00:44:39,810 Ez naiz sartuko, ez horixe. 391 00:44:39,810 --> 00:44:42,546 Zer? Matxinatuta honezkero? 392 00:44:43,147 --> 00:44:47,685 Ekar itzazu mandoak eta eraman gaitzazu berriz zibilizaziora. 393 00:44:47,718 --> 00:44:49,586 Zaku batean? 394 00:44:49,620 --> 00:44:53,724 A zer jarrera duintasunik gabea Bulfinch doktore handiarentzat! 395 00:44:53,757 --> 00:44:57,127 Gainera, mandoak berriz bidali ditut zibilizaziora. 396 00:44:57,828 --> 00:44:59,997 Orduan, zure presoak gara? 397 00:45:00,764 --> 00:45:05,703 Demagun gonbidatuak zaretela nire laborategian. 398 00:45:05,969 --> 00:45:08,105 Presoak gara, beraz. 399 00:45:08,238 --> 00:45:09,907 Ziklopearen leizean preso. 400 00:45:09,973 --> 00:45:13,811 Ziklopea? Nire ikusmenagatik diozu hori? 401 00:45:14,178 --> 00:45:16,246 Ez, zure adimenagatik. 402 00:45:16,280 --> 00:45:19,550 Ziklopeak ere uste zuen tamaina eta indarra aski zirela. 403 00:45:19,583 --> 00:45:21,185 Ezjakina zen gizajoa. 404 00:45:21,652 --> 00:45:25,956 Ulisesek, berriz, askoz adimen goragokoa zuen. 405 00:45:29,293 --> 00:45:32,896 Kontuz, Ulises. Oiloa zu mokokatzeko zorian dago. 406 00:45:34,631 --> 00:45:37,067 Ospa, hegazti barregarria! 407 00:45:46,376 --> 00:45:48,212 Akabo txorakeriak. Zatoz hona. 408 00:45:48,445 --> 00:45:53,751 Ez naiz, inolaz ere, zurekin lankidetzan ariko. 409 00:45:53,984 --> 00:45:56,520 Etorri hona behingoz. Agindu bat da. 410 00:45:56,653 --> 00:45:59,990 Ez naiz joango. 411 00:47:21,738 --> 00:47:25,576 Thorkel doktorea, ez dizut laido hau onartuko! 412 00:47:25,609 --> 00:47:27,544 Lasai egon, irakasle. 413 00:47:27,978 --> 00:47:30,981 Harritzen nau zure mailako zientzialaria… 414 00:47:30,981 --> 00:47:34,184 …horrelako leherketa emozionalen mende egotea. 415 00:47:38,922 --> 00:47:42,993 Zuk emango diozu munduari nire lanaren berri. 416 00:47:42,993 --> 00:47:44,294 Zure krimenen berri. 417 00:47:44,328 --> 00:47:49,266 Mundua urruna irudituko zaizu zureak bezalako hanka laburrekin. 418 00:47:52,402 --> 00:47:53,637 Zuzenxeago. 419 00:47:58,775 --> 00:48:00,944 Mila esker, doktore. 420 00:48:07,584 --> 00:48:10,687 Thorkel doktorea, entzun egin behar didazu. 421 00:48:11,088 --> 00:48:14,658 33,65 zentimetro, zehatz-mehatz. 422 00:48:15,459 --> 00:48:18,662 Orain, igo balantzara. 423 00:48:19,429 --> 00:48:23,300 A, mila esker. Nire nahiari aurreratu zara. 424 00:48:23,433 --> 00:48:25,669 Ez zen hori nire asmoa. 425 00:48:38,115 --> 00:48:41,018 Okerren bat dago. 426 00:48:41,018 --> 00:48:42,152 Harrituta zaude. 427 00:48:42,452 --> 00:48:44,021 Isilik egon. 428 00:48:47,057 --> 00:48:50,327 Beraz, zure adimen handia ez da hutsezina. 429 00:48:52,996 --> 00:48:55,299 -Jar zaitez hemen. -Ez. 430 00:48:55,799 --> 00:48:59,336 -Jarri hemen! -Ez! 431 00:49:39,843 --> 00:49:41,578 Hau ezbeharra! 432 00:49:41,611 --> 00:49:44,448 Zer hutsegite egin duzu? 433 00:49:44,548 --> 00:49:46,750 Hutsegitea naturak egin du. 434 00:49:46,750 --> 00:49:50,787 Organismo gazte bat bazina bezala ari zara garatzen. 435 00:49:51,021 --> 00:49:52,589 Hazten hasi zara. 436 00:49:53,190 --> 00:49:55,492 Hazten? Zer bizkortasunean? 437 00:49:55,592 --> 00:50:00,831 Oraingoz, zure haziera ia ez da sumatzen. 438 00:50:01,631 --> 00:50:04,001 Geroago, baliteke azkartzea. 439 00:50:04,001 --> 00:50:07,371 Eta, geroago, kalkuluak berriz egin beharko dira. 440 00:50:07,537 --> 00:50:09,873 Horretaz jakitun nago. 441 00:50:09,873 --> 00:50:13,143 Eta hori da penagarriena. 442 00:50:21,952 --> 00:50:23,253 Zer egingo duzu? 443 00:50:25,622 --> 00:50:28,325 Zu eta zure lagunak tamaina normalera itzultzen zareten heinean… 444 00:50:28,325 --> 00:50:30,961 …berriz eragotziko didazute lana… 445 00:50:30,961 --> 00:50:34,398 …eta hori ezin dizuet utzi. 446 00:50:45,609 --> 00:50:46,910 Nire zelatan zeundeten? 447 00:52:07,324 --> 00:52:09,092 Hobe duzue itzultzea! 448 00:52:09,159 --> 00:52:12,596 Oihanean ez duzue ordu erdi bizirik iraungo! 449 00:54:32,469 --> 00:54:35,639 Hori ez al da aipatu zenigun kanoa? 450 00:54:35,639 --> 00:54:39,309 Jakina. Goazen. Hemendik aterako gaitu. 451 00:54:50,186 --> 00:54:51,855 Handi samarra, ezta? 452 00:54:51,855 --> 00:54:55,492 Oso kanoa txikia zen. 453 00:54:56,192 --> 00:54:57,994 Zer egingo dugu? 454 00:54:58,028 --> 00:55:02,299 Edozer gauza, doktore ero horrengandik urruntzen bagaitu. 455 00:55:02,332 --> 00:55:05,935 Ezin dugu horrela segitu, edozer gauzagatik ikaratuta. 456 00:55:06,002 --> 00:55:08,338 Kanoa hau da ihes egiteko gure aukera bakarra. 457 00:55:08,371 --> 00:55:10,940 Neuk bultzatuko dut. 458 00:55:20,250 --> 00:55:22,786 Oso handia da! 459 00:55:22,886 --> 00:55:26,556 Zu ingenieria zara. Egongo da kanoa uretaratzeko modu bat. 460 00:55:26,589 --> 00:55:29,025 Zu zientzialaria zara? Zer proposatzen duzu? 461 00:55:29,059 --> 00:55:31,428 Jendeak etxeak eta gauza astunak mugitzen ditu. 462 00:55:31,428 --> 00:55:34,431 Palankak eta tornuak erabili. 463 00:56:48,838 --> 00:56:52,142 Konpainia atsegina. Dena ondo zihoanean! 464 00:56:54,644 --> 00:56:58,181 -Egur gehiago bageneuka! -Hor egur mordoa dago. 465 00:56:58,415 --> 00:57:00,183 Zeuk hartu. 466 00:57:00,984 --> 00:57:03,553 Ideia zoragarririk bai horretarako? 467 00:57:05,355 --> 00:57:08,892 Egurra har dezakezue, nik hortik haren atentzioa erakartzen badut? 468 00:57:08,992 --> 00:57:12,495 Arreba, zientzialari-adimen hori miresten hasita nago. 469 00:57:14,130 --> 00:57:16,933 -Luzaroegi, ez! -Egurra ekarri! 470 00:57:42,025 --> 00:57:44,961 -Ekatzu bostekoa. -Ez dizut ukatuko. 471 00:57:54,103 --> 00:57:56,973 Orain! Bota diezaiogun! 472 00:58:23,900 --> 00:58:27,303 -Krokodilo hori ez da oso gogorra. -Ez da berriz etorriko. 473 00:58:29,038 --> 00:58:33,042 Badakizue zer? Kanoa uretaratzean, bela bat moldatu behar dugu. 474 00:58:33,076 --> 00:58:35,111 Belarekin eta lemarekin noranahi joango gara. 475 00:58:35,144 --> 00:58:36,513 Jakina! 476 00:59:06,075 --> 00:59:07,377 Azkar! Leizera! 477 00:59:07,443 --> 00:59:10,780 Ez, ez! Nire txakurra nire atzetik etorriko da! 478 00:59:10,980 --> 00:59:13,082 Belarretara! 479 00:59:32,368 --> 00:59:35,705 Geratu hemen. Tipo nire atzetik etorriko da. 480 01:00:23,419 --> 01:00:25,421 Tipo, fuera! 481 01:00:42,071 --> 01:00:43,873 Badakit hemen zaudetela. 482 01:00:50,880 --> 01:00:52,949 Zer azkarrak! 483 01:00:52,949 --> 01:00:55,752 Oso harro nago zuetaz. 484 01:01:20,877 --> 01:01:25,048 Erabakitasunez ezkutatzen zarete nigandik. 485 01:04:56,792 --> 01:04:58,628 Hau da gure aukera. 486 01:04:58,661 --> 01:05:01,197 Azkar, Bill, bera itzuli baino lehen! 487 01:05:03,366 --> 01:05:05,668 Zer gertatzen zaizu? 488 01:05:05,701 --> 01:05:08,504 Bulfinch doktoreak eta Pedrok korrika ibiltzeari utzi diote, ez? 489 01:05:08,537 --> 01:05:10,773 Ni hemen geldituko naiz. 490 01:05:11,707 --> 01:05:13,342 Zer egingo duzu? 491 01:05:13,342 --> 01:05:15,711 Oraindik ez dakit, baina hemen geratuko naiz. 492 01:05:15,778 --> 01:05:20,049 Bera hilko dut, nola edo hala. Akabo korrika ibiltzea. 493 01:05:20,883 --> 01:05:22,852 Zaindu ezazu, Steve. 494 01:05:22,852 --> 01:05:25,087 Zuk egin dezakezu hori, Bill. 495 01:05:25,821 --> 01:05:27,857 Zurekin geratuko naiz. 496 01:05:27,924 --> 01:05:32,695 Ez naiz hor barrena bakarrik ibiliko, ezta? Tamaina honekin? 497 01:05:47,743 --> 01:05:50,079 Zergatik uste duzu lotara joango dela etortzen denean? 498 01:05:50,146 --> 01:05:52,882 Neka-neka eginda dirudi. Logaleak amorratzen. 499 01:05:52,949 --> 01:05:54,583 Ea arrazoi duzun. 500 01:05:54,650 --> 01:05:57,053 Zuzendu ezazu. 501 01:05:59,155 --> 01:06:01,857 Hortxe! Lortu dugu. 502 01:06:02,058 --> 01:06:04,393 Belarrira zuzenean. 503 01:10:11,574 --> 01:10:12,641 Kontuz, Bill! 504 01:10:17,079 --> 01:10:19,281 Itzuli zarete, beraz. 505 01:10:22,418 --> 01:10:24,620 Hemen zaudete. 506 01:10:35,064 --> 01:10:37,633 Niri erasotzen ausartzen zarete? 507 01:10:40,369 --> 01:10:43,772 Hutsegite handi bat egin duzue, ulertzen didazue? 508 01:10:45,874 --> 01:10:50,546 Bulfinch doktoreak ulertu egin zuen hil baino lehen esan niolako. 509 01:10:51,447 --> 01:10:55,184 Orain zuei esango dizuet zuek ere hil egingo zaretelako. 510 01:10:55,184 --> 01:10:57,319 Hazten ari zarete. 511 01:10:57,319 --> 01:11:00,256 Laster helduko zarete lehengo zuen tamainara. 512 01:11:00,389 --> 01:11:03,826 Ezkutatuta gelditu izan bazinete, onik egongo zinatekete. 513 01:11:03,826 --> 01:11:05,461 Baina orain beranduegi da. 514 01:11:05,494 --> 01:11:08,631 Gela honetan giltzapetuta zaudete eta ez zarete sekula irtengo! 515 01:11:08,664 --> 01:11:10,466 Lehenago aurkituko zaituztet eta. 516 01:11:10,499 --> 01:11:11,700 Aurkitu egingo zaituztet! 517 01:11:11,700 --> 01:11:14,003 Ulertzen didazue? Aurkitu egingo zaituztet! 518 01:11:14,036 --> 01:11:17,006 Eta aurkitzen zaituztedanean, suntsitu egingo zaituztet! 519 01:11:17,039 --> 01:11:20,075 Ez dut itxarongo lehengo zuen tamainaraino hazten zareten arte! 520 01:11:20,142 --> 01:11:22,344 Orain suntsituko zaituztet! 521 01:11:40,162 --> 01:11:42,965 Txoroa bezala ari zara. 522 01:11:46,101 --> 01:11:48,771 Txoro itsua. 523 01:11:57,413 --> 01:12:01,550 Beraz, laguntxook, gerra egin nahi didazue, ezta? 524 01:12:37,753 --> 01:12:39,822 Ziklope dei diezadakezue orain… 525 01:12:39,888 --> 01:12:42,057 …begi bakarra baitaukat onik. 526 01:15:25,153 --> 01:15:29,324 HANDIK HILABETE BATZUETARA 527 01:15:35,163 --> 01:15:38,066 Hona gure arazoa, hitz gutxitan. 528 01:15:41,336 --> 01:15:43,639 Gertatu zaigun guztia kontatzen saiatzen bagara… 529 01:15:43,639 --> 01:15:45,774 …eroen ziega batean giltzapetuko gaituzte. 530 01:15:45,807 --> 01:15:47,843 Eta orduan akabo meategia! 531 01:15:47,843 --> 01:15:52,180 Gogoratu, ba: Gertatu zaigun guztia ez zaigu gertatu. 532 01:15:54,449 --> 01:15:55,817 Ospa! 533 01:15:56,919 --> 01:15:59,755 Ikusi duzue hori? 534 01:16:08,196 --> 01:16:12,267 Ez al duzue nahikoa istilu izan orain arte? 535 01:16:42,898 --> 01:16:45,233 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz