1 00:00:46,440 --> 00:00:54,680 EGUNSENTIA 2 00:01:47,373 --> 00:01:48,608 ESPETXEA HERIOTZA-ZIGORRA 3 00:01:48,708 --> 00:01:50,910 KIRURGIALARIAREN ZIURTAGIRIA 4 00:01:52,045 --> 00:01:53,400 Sartu. 5 00:01:54,781 --> 00:01:56,480 Mendover, jauna. 6 00:01:56,850 --> 00:02:00,453 -Egun on, Mendover. -Baita zuri ere, jauna. 7 00:02:01,621 --> 00:02:04,424 -Laguntza behar duzu? -Ez, dena ordenean dago. 8 00:02:04,457 --> 00:02:07,427 Nire azken lana denez, agur esatera etorri natzaizu. 9 00:02:07,460 --> 00:02:11,030 Sentitzen dugu zu joatea, aspalditik zaude gurekin. 10 00:02:11,064 --> 00:02:13,233 Joateak ez nau penatzen. 11 00:02:13,266 --> 00:02:17,971 Ez noski. Borreroaren lana ez da lan inbidiagarria. 12 00:02:18,037 --> 00:02:19,739 Ez, hain zuzen, jauna. 13 00:02:19,873 --> 00:02:22,408 Agur, ba, jauna, axola ez badizu. 14 00:02:22,475 --> 00:02:24,611 Agur, Mendover, suerte ona izan. 15 00:02:24,677 --> 00:02:27,480 -Mila esker. -Pozten nau zu etorri izanak. 16 00:02:28,548 --> 00:02:30,517 Berehala jaitsiko gara. 17 00:02:36,990 --> 00:02:39,492 8:57ak dira. 18 00:02:40,160 --> 00:02:41,895 Hiru minutu. 19 00:02:43,029 --> 00:02:45,265 Hobe dugu joatea. 20 00:03:42,455 --> 00:03:45,640 Esaiezu, Eddie. Esaiezu. 21 00:03:48,528 --> 00:03:50,160 Zer gertatzen da? 22 00:03:50,200 --> 00:03:51,280 Mendover. 23 00:03:55,568 --> 00:03:58,671 Zer? Zerbait gertatzen da? 24 00:03:58,705 --> 00:04:01,608 -Ez, jauna. -Aurrera, ba. 25 00:04:01,874 --> 00:04:03,710 Bai, jauna. 26 00:04:08,381 --> 00:04:12,760 -Alferrik da! Ezin dut! -Eutsiozu! 27 00:04:13,319 --> 00:04:17,360 Ni ez naiz Mendover, Tribe baizik, Edward Tribe. 28 00:04:17,423 --> 00:04:20,326 -Tribe? -Zu? 29 00:04:20,793 --> 00:04:25,120 Barne ministerioari jakinarazi behar diot. 30 00:04:25,365 --> 00:04:27,967 Hobe duzu dena niri kontatzea. 31 00:04:28,034 --> 00:04:30,520 Idatz ezazu. 32 00:04:30,770 --> 00:04:33,606 Segi, mesedez. 33 00:04:34,274 --> 00:04:37,610 Hasieratik hasiko naiz. 34 00:04:37,877 --> 00:04:40,913 Orain dela 9 hilabete aita hil zitzaidan. 35 00:04:40,980 --> 00:04:44,317 Eta abokatuak niri abisatu zidan ahaide hurbilena nintzelako. 36 00:04:44,851 --> 00:04:46,619 Harengana joan nintzen, ba. 37 00:04:46,686 --> 00:04:50,456 Zorionez, gure oharra irakurri duzu. 38 00:04:50,456 --> 00:04:51,691 Eskerrik asko. 39 00:04:51,791 --> 00:04:54,694 Lehenik eta behin, nire doluminak. 40 00:04:54,827 --> 00:04:56,195 Eskerrik asko. 41 00:04:56,296 --> 00:04:59,065 Tribe jauna urte askoan izan zen gure bezeroa. 42 00:04:59,098 --> 00:05:01,334 Ni jardunean hasi ere baino lehen. 43 00:05:01,367 --> 00:05:04,103 Baina osasun txarrez zebilen azkenaldi honetan. 44 00:05:04,137 --> 00:05:05,305 Zer dakizu haren emazteaz? 45 00:05:05,438 --> 00:05:07,674 Duela urte batzuk hil zen. 46 00:05:07,707 --> 00:05:10,176 Haren bigarren emaztea, ez zure ama. 47 00:05:10,209 --> 00:05:12,412 Ama nik 13 urte nituenean hil zen. 48 00:05:12,478 --> 00:05:15,181 Baina lehenagotik bizi izan zen emakume horrekin. 49 00:05:15,214 --> 00:05:17,717 Zu ez zinen aitarekin oso ondo konpontzen. 50 00:05:17,750 --> 00:05:21,760 Ez, ama jotzen zuen eta ni ere bai. 51 00:05:21,800 --> 00:05:23,680 Ama hil zenean, hanka egin nuen. 52 00:05:23,690 --> 00:05:25,358 Jakina. Sentitzen dut. 53 00:05:25,391 --> 00:05:27,193 Eta orduan armadan sartu zinen. 54 00:05:28,080 --> 00:05:28,120 Nork esan dizu hori? 55 00:05:28,127 --> 00:05:30,840 Zutaz oroitzen ziren zure armakide batzuen gutun batzuk genituen. 56 00:05:30,880 --> 00:05:31,800 Zer erregimentu zen? 57 00:05:31,864 --> 00:05:33,333 East Yorkshireko 4. batailoia. 58 00:05:33,333 --> 00:05:37,837 Bai, eta bazegoen beste bat zurekin kirolen batean aritutako batena. 59 00:05:37,870 --> 00:05:41,720 Bai, waterpolon. Ni kapitaina nintzen. Kopa irabazi genuen. 60 00:05:42,342 --> 00:05:44,777 Zein da zure oraingo lanbidea? 61 00:05:46,746 --> 00:05:48,614 Ez dut lanbiderik. 62 00:05:48,648 --> 00:05:50,583 Jakina, independentea. 63 00:05:51,451 --> 00:05:53,653 Izan ere, ez dugu zure helbidea. 64 00:05:53,753 --> 00:05:55,021 Helbiderik ez. 65 00:05:55,822 --> 00:05:57,090 Helbiderik ez. 66 00:05:57,490 --> 00:05:59,280 Asko mugitzen naiz. 67 00:05:59,320 --> 00:06:02,200 Konturen bat baldin baduzu, jarriko naiz zurekin harremanetan. 68 00:06:02,261 --> 00:06:04,297 Zergatik ez zoaz harira? 69 00:06:04,964 --> 00:06:08,067 Zure aita testamenturik egin gabe hil da… 70 00:06:08,101 --> 00:06:11,360 …eta, seme bakarra zarenez, haren ondasun guztiak heredatuko dituzu. 71 00:06:11,537 --> 00:06:13,200 Eta hori zenbat da? 72 00:06:13,240 --> 00:06:16,520 Askotxo. Dakizunez, txalupak zeuzkan. 73 00:06:16,560 --> 00:06:18,000 Bai, txalupak zeuzkan. 74 00:06:18,111 --> 00:06:20,580 -15 zeuzkan hil zenean. -15? 75 00:06:20,713 --> 00:06:26,880 Bai, eta 2.000 libra bankuan, baina zorrak ordaintzeko izango dira. 76 00:06:26,953 --> 00:06:28,388 2.000 horiekin ordainduko dira? 77 00:06:28,588 --> 00:06:31,724 Bai, 200 edo 300 geratuko dira. Zorra kitatzen badugu… 78 00:06:31,824 --> 00:06:34,680 …txalupa guztiak zorrik gabe geratuko zaizkizu. 79 00:06:36,028 --> 00:06:37,196 Jakina. 80 00:06:37,897 --> 00:06:40,133 Negozioa saldu nahiko duzunez… 81 00:06:40,199 --> 00:06:46,200 …Thames Hornage Company at Tilbury enpresak eskaintza on bat egin dizu. 82 00:06:46,240 --> 00:06:47,440 Pentsatuko dut. 83 00:06:47,673 --> 00:06:51,310 Aholku ona litzateke hain negozio espezializatua saltzea. 84 00:06:51,411 --> 00:06:53,360 Kontuan hartuko dut. 85 00:06:53,400 --> 00:06:55,000 Hau ikusi nahiko duzu. 86 00:06:55,047 --> 00:06:58,880 Jaiotza-agiria, armadako paperak eta amaren ezkontza-agiria. 87 00:06:58,920 --> 00:07:00,480 Eskerrik asko. 88 00:07:02,755 --> 00:07:04,824 Hau zen nire ama. 89 00:07:05,725 --> 00:07:07,026 O, bai. 90 00:07:07,960 --> 00:07:11,297 Norbaitek zure nortasuna egiaztatzea besterik ez zaigu falta. 91 00:07:11,330 --> 00:07:12,432 Zure lagunen bat? 92 00:07:12,799 --> 00:07:14,300 Ez dut lagunik. 93 00:07:14,333 --> 00:07:17,470 -Tira, Tribe jauna. -Hori ez al da nahikoa? 94 00:07:17,603 --> 00:07:20,573 Nola dakigu ez dituzula erosi? 95 00:07:20,873 --> 00:07:23,142 Uste dut lagundu diezazukegula. 96 00:07:23,209 --> 00:07:25,878 Badaukagu hemen norbait zutaz oroitu behar lukeena. 97 00:07:25,912 --> 00:07:29,720 Diru kopuru handia da, eta kontuz ibili behar dugu. 98 00:07:29,782 --> 00:07:31,400 Te-kikara bat? 99 00:07:31,517 --> 00:07:32,819 Ez, mila esker. 100 00:07:36,989 --> 00:07:40,280 -Hemen dago. -Egun on, jauna. 101 00:07:42,061 --> 00:07:46,599 Bera da, bai, Eddie Tribe. 102 00:07:46,632 --> 00:07:49,235 Nik ere ezagutzen zaitut, baina orain ez dizut antzematen. 103 00:07:49,268 --> 00:07:51,471 Ez al zara Bill Shackle zaharraz oroitzen? 104 00:07:51,504 --> 00:07:54,120 Bill Shackle, zer moduz? 105 00:07:54,407 --> 00:07:56,008 Zahartuxeago zaude. 106 00:07:56,075 --> 00:07:57,710 Ia 30 urte joan dira! 107 00:07:57,743 --> 00:08:00,613 Mutiko bat besterik ez zen ikusi nuen azken aldian. 108 00:08:00,646 --> 00:08:04,200 Baina edonon ezagutuko zintuzket, amaren begiak baitituzu. 109 00:08:04,317 --> 00:08:05,818 Goazen trago bat hartzera. 110 00:08:05,852 --> 00:08:07,086 -Ederki. -Nirekin. 111 00:08:07,153 --> 00:08:08,087 Ondo da, Bill. 112 00:08:08,154 --> 00:08:09,355 Nire beharra duzu, Bigley jauna? 113 00:08:09,422 --> 00:08:12,258 Zatoz bazkalondoren paper batzuk sinatzera. 114 00:08:12,325 --> 00:08:13,860 Hirurak aldera etorriko naiz. Goazen, Bill. 115 00:08:13,860 --> 00:08:15,560 Zure atzetik, motel. 116 00:08:19,031 --> 00:08:21,767 Badakizue nor daukadan hemen? 117 00:08:21,934 --> 00:08:25,360 -Nor? -Eddie, Faulkner Triberen semea. 118 00:08:25,400 --> 00:08:29,680 Zu? Eddie Tribe zara? Zatoz mutilak ezagutzera. 119 00:08:32,879 --> 00:08:35,915 -Kaixo, Freddie Fisher naiz. -Zer moduz zaude? 120 00:08:36,249 --> 00:08:37,783 Zer moduz? 121 00:08:38,150 --> 00:08:39,852 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 122 00:08:40,253 --> 00:08:41,287 Zer moduz? 123 00:08:41,320 --> 00:08:44,590 -Hartuko dugu trago bat? -Hau nire kontura. 124 00:08:46,058 --> 00:08:47,593 Jeff. 125 00:09:16,489 --> 00:09:19,292 -Gabon, jauna. -Gaur gauean beteta dago. 126 00:09:19,358 --> 00:09:20,493 Ezkontza bat dago. 127 00:09:22,128 --> 00:09:24,030 Gabon, Mendover jauna. 128 00:09:25,798 --> 00:09:28,280 -Dena ondo, Ron? -Hainbestean. 129 00:09:37,777 --> 00:09:39,912 Eskerrak itzuli zaren, a zer eguna daramadan! 130 00:09:40,079 --> 00:09:41,380 Ni joan, eta jendea sartu! 131 00:09:41,480 --> 00:09:44,383 -Bi ordu esan duzu. -Trena galdu dut. 132 00:09:46,452 --> 00:09:48,080 Hurrengoa, mesedez. 133 00:10:00,099 --> 00:10:02,234 -Te gehiago? -Bai, egarri naiz. 134 00:10:02,268 --> 00:10:04,760 Zergatik ez zoaz tabernara garagardo bat hartzera? 135 00:10:04,800 --> 00:10:05,880 Nork nahi du tea? 136 00:10:05,938 --> 00:10:09,000 Garagardoak izerdiarazi egiten dizu. 137 00:10:09,275 --> 00:10:10,476 Ederki. 138 00:10:11,277 --> 00:10:13,400 Hitzordu bat dut zuretzat. 139 00:10:14,480 --> 00:10:16,215 Chelmsford, 27an. 140 00:10:16,616 --> 00:10:18,440 Apuntatu egingo dut. 141 00:10:18,784 --> 00:10:20,319 Erruki dut tipo hori. 142 00:10:20,353 --> 00:10:21,954 -Nor? -Chelmsfordekoa. 143 00:10:21,988 --> 00:10:23,222 A, hori! 144 00:10:23,756 --> 00:10:26,659 Gertutik segitu dut kasua, eta ez dut uste berak egin duenik. 145 00:10:26,692 --> 00:10:28,628 Haren abokatua banintz, auzitan gora joko nukeen. 146 00:10:28,661 --> 00:10:31,330 Auzitan gora joko zuen, aukerarik bazuela uste izan balu. 147 00:10:31,397 --> 00:10:33,600 Arrazoi izango duzu. 148 00:10:34,867 --> 00:10:36,440 Nekatuta nago. 149 00:10:36,569 --> 00:10:38,337 Asteazkenean ondo letorkidake egun erdia. 150 00:10:38,371 --> 00:10:40,706 Geratu bihar ohean, eta bazkalorduan etorri. 151 00:10:40,706 --> 00:10:44,520 Ez, ez naiz ausartzen. Brendak susmoa hartuko lidake. 152 00:10:44,577 --> 00:10:49,400 Gauza bat gogorarazi didazu. Mutikoarentzat zerbait. 153 00:10:49,782 --> 00:10:51,760 Ez zenion ezer ekarri behar, Eddie. 154 00:10:51,800 --> 00:10:52,680 Laineza ematen diozu. 155 00:10:52,752 --> 00:10:54,220 Hegazkinaz gogoratzen zara? 156 00:10:54,286 --> 00:10:58,280 Ohera eramaten du gauero; ez da haren ondotik bereizten. 157 00:10:58,324 --> 00:11:00,520 -Hemen duzu. -Eskerrik asko. 158 00:11:00,726 --> 00:11:02,480 Asko gustatuko zaio. 159 00:11:03,663 --> 00:11:04,920 Eta niri ere bai. 160 00:11:04,964 --> 00:11:07,000 -Gero arte, Eddie. -Gabon, Ron. 161 00:11:17,276 --> 00:11:18,377 Berandu zatoz gaur. 162 00:11:18,411 --> 00:11:20,279 Oso lanpetuta ibili naiz. 163 00:11:20,312 --> 00:11:21,547 Baduzu jateko zerbait? 164 00:11:21,580 --> 00:11:23,983 Arkume hotza gelditzen da, nahi baduzu. 165 00:11:24,016 --> 00:11:25,800 -Ondo da, Doris. -Entsalada gustatzen zaizu? 166 00:11:25,840 --> 00:11:26,760 Eskerrik asko. 167 00:11:26,819 --> 00:11:30,920 Arkumea entsaladarekin Mendover jaunarentzat. 168 00:11:31,257 --> 00:11:32,720 Lasai dago gaua. 169 00:11:32,760 --> 00:11:35,920 Horrela izaten da astean zehar. Zu ez zara gaur etortzen. 170 00:11:35,995 --> 00:11:36,696 Ez. 171 00:11:36,962 --> 00:11:40,320 Ixteko orduan beste batzuk etorriko dira. 172 00:11:40,466 --> 00:11:43,736 -Entzuten duzu? -Ederra botako du. 173 00:11:43,836 --> 00:11:46,480 Berdin dio, euriak giroa garbitzen du. 174 00:11:46,520 --> 00:11:48,160 Zure arkumea. 175 00:11:50,876 --> 00:11:53,600 Neuk eramango dut mahaira. 176 00:11:54,947 --> 00:11:57,149 -Ogia eta mostaza? -Mesedez. 177 00:12:01,721 --> 00:12:05,024 -Oraintxe datorkizu. -Banengoen ba. 178 00:12:05,124 --> 00:12:06,792 Zure kapela. 179 00:12:08,360 --> 00:12:11,600 -Hori al da dena? -Bai, mila esker. 180 00:12:12,331 --> 00:12:16,640 Ez diegu emakumeei zerbitzatzen, gizonekin ez badatoz. 181 00:12:16,680 --> 00:12:18,760 Euria ari du. Ez al duzu ikusten? 182 00:12:18,838 --> 00:12:20,806 Sentitzen dut, aginduak ditut. 183 00:12:20,840 --> 00:12:22,541 Itxaron, andereño. 184 00:12:22,608 --> 00:12:27,313 -Berdin dio, busti naiz lehen ere. -Trago batera gonbidatuko zaitut. 185 00:12:27,346 --> 00:12:28,814 Ez dut istilurik sortu nahi. 186 00:12:28,848 --> 00:12:29,749 Ez dago arazorik, ezta? 187 00:12:29,782 --> 00:12:32,251 Ondo da, gizon honen gonbidatua bazara. 188 00:12:32,318 --> 00:12:33,853 Aginduak ditut, besterik ez. 189 00:12:34,253 --> 00:12:36,622 -Ederki. -Eseri hor. 190 00:12:39,158 --> 00:12:39,959 Zer nahi duzu? 191 00:12:39,992 --> 00:12:42,461 Edozer gauza, euritik babestu besterik ez dut nahi. 192 00:12:42,495 --> 00:12:45,264 Zer moduz whiski doble bat? Goxatu egingo zaitu. 193 00:12:45,297 --> 00:12:46,031 Mila esker. 194 00:12:46,065 --> 00:12:47,566 Whiski doble bat, Doris. 195 00:12:47,633 --> 00:12:49,635 -Ogitarteko bat nahi duzu? -Bai. 196 00:12:49,668 --> 00:12:51,771 Eta ogitarteko bat. 197 00:12:52,238 --> 00:12:54,320 Nik eramango dizut. 198 00:12:56,475 --> 00:12:59,400 Hobe pulmoniarik ez hartzea. 199 00:12:59,979 --> 00:13:02,120 Autobusaren zain nago. 200 00:13:03,415 --> 00:13:06,520 Leku bitxia autobusaren zain egoteko. 201 00:13:06,786 --> 00:13:11,160 Mila esker. Ordu erdiro pasatzen dira, gizonak esan didanez. 202 00:13:11,200 --> 00:13:15,080 -Nora? -Rochevillera, Gravesendik gertu. 203 00:13:15,127 --> 00:13:17,120 Bai, ezagutzen dut. 204 00:13:17,196 --> 00:13:22,368 -Han bizi zara? -Ez, lan berri batera noa. 205 00:13:22,434 --> 00:13:23,836 Gaueko ordu hauetan? 206 00:13:24,503 --> 00:13:27,940 Bristoldik etorri berria naiz, New Abberley. 207 00:13:28,541 --> 00:13:30,576 Zer lan mota da? 208 00:13:31,277 --> 00:13:33,078 Dantza-areto batean. 209 00:13:33,312 --> 00:13:37,440 Rocheville gustatuko zaizu, leku polita da, ibaitik gertu. 210 00:13:39,952 --> 00:13:42,960 Zer ordu da? Ez dut autobusa galdu nahi. 211 00:13:43,522 --> 00:13:47,159 Ni harantz noa. Nahi baduzu, nire autoan etor zaitezke. 212 00:13:47,193 --> 00:13:48,127 O, ez. 213 00:13:48,694 --> 00:13:50,600 Autobusean baino azkarrago. 214 00:13:50,640 --> 00:13:52,200 Baliteke, baina ez hain segurua. 215 00:13:52,264 --> 00:13:54,500 Nirekin ondo egongo zara. 216 00:13:54,533 --> 00:13:57,069 -Benetan? -Zergatik ez? 217 00:14:00,739 --> 00:14:03,409 -Nola duzu izena? -Frankie. 218 00:14:03,475 --> 00:14:05,110 Mutil izena da, ezta? 219 00:14:05,144 --> 00:14:08,047 Francis da, baina denek Frankie deitzen didate. 220 00:14:08,113 --> 00:14:09,748 Ederki, Frankie. 221 00:14:12,418 --> 00:14:14,440 Ez didazu izena galdetu behar? 222 00:14:14,486 --> 00:14:15,960 Zure kontua da. 223 00:14:16,155 --> 00:14:17,720 Eddie dut izena. 224 00:14:17,760 --> 00:14:20,560 -Eddie zer? -Eddie besterik ez. 225 00:14:21,527 --> 00:14:23,080 Ulertzen dut. 226 00:14:24,530 --> 00:14:26,080 Piztu al dezakezu berogailu hori? 227 00:14:26,398 --> 00:14:28,600 -Zer ba, hotzak zaude? -Ez, bustita dauzkat oinetakoak. 228 00:14:28,640 --> 00:14:29,720 Konpondu egingo dugu. 229 00:14:29,768 --> 00:14:33,200 Doris, badaukazu pospolu bat berogailurako? 230 00:14:39,144 --> 00:14:42,615 -Zergatik ez dituzu eranzten? -Ideia ona. 231 00:14:51,790 --> 00:14:53,893 Gastatu samar daude. 232 00:14:54,193 --> 00:14:56,800 Bai, baina goialdean itxurosoak dira. 233 00:14:58,797 --> 00:15:01,120 Lan mota bera egin duzu beti? 234 00:15:01,160 --> 00:15:03,360 Nik? Ez, lan asko izan ditut. 235 00:15:03,602 --> 00:15:08,908 Behin albaitari batentzat lan egin nuen. Txakurrekin laguntzen nion. 236 00:15:08,941 --> 00:15:12,040 Emazteak ere laguntzen zion; ez zen ni bezain ona. 237 00:15:12,244 --> 00:15:15,120 Interesgarria izan behar zuen. 238 00:15:15,648 --> 00:15:17,349 Hala zen. 239 00:15:17,750 --> 00:15:22,880 Desberdina zen, gauzei begiratzeko modu bitxi bat zuen. 240 00:15:23,989 --> 00:15:26,058 Emaztea ere atsegina zen. 241 00:15:26,125 --> 00:15:28,360 Gizon gaztea zen, zure adinakoa, gutxi gorabehera. 242 00:15:28,527 --> 00:15:32,080 -Hori gustatzen zait. -Badakizu zer esan nahi dudan. 243 00:15:32,698 --> 00:15:34,934 Zergatik utzi zenuen, hainbeste gustatzen bazitzaizun? 244 00:15:35,034 --> 00:15:37,240 Joan egin nintzen, eta kitto. 245 00:15:37,836 --> 00:15:39,800 Atertu duela uste dut. 246 00:15:39,840 --> 00:15:40,800 Baietz uste dut. 247 00:15:40,940 --> 00:15:43,160 Atertu du. 248 00:15:43,309 --> 00:15:45,377 -Hobeto? -Primeran. 249 00:15:45,411 --> 00:15:48,814 Oin busti eta hotzekin eseriko zinen autobus horretan. 250 00:15:48,847 --> 00:15:50,520 Autobusean ez dit axola. 251 00:15:50,616 --> 00:15:52,584 Zure autoan, bai. 252 00:15:52,785 --> 00:15:55,280 Ez diet emakumeei ulertzen. 253 00:15:56,655 --> 00:15:59,000 Ez dakizu emakumeez gauza handirik, ezta? 254 00:15:59,040 --> 00:15:59,880 Askorik ez. 255 00:15:59,959 --> 00:16:01,627 Horregatik zara hain atsegina. 256 00:16:01,660 --> 00:16:03,629 -Ez naiz atsegina. -Bazara. 257 00:16:04,330 --> 00:16:06,865 -Badakit bereizten. -Ia denok horrelakoak gara. 258 00:16:06,899 --> 00:16:07,866 Ez horixe. 259 00:16:08,367 --> 00:16:10,400 Ez nik diodan moduan. 260 00:16:10,602 --> 00:16:11,837 Doris, zenbat da? 261 00:16:12,004 --> 00:16:13,706 5, mesedez. 262 00:16:19,278 --> 00:16:20,280 Mila esker. 263 00:16:28,354 --> 00:16:29,989 Emadazu. 264 00:16:33,192 --> 00:16:34,793 -Gabon, Doris. -Gabon. 265 00:16:41,333 --> 00:16:42,880 Gravesenden bizi zara? 266 00:16:43,202 --> 00:16:45,137 Bai eta ez. 267 00:16:45,237 --> 00:16:46,760 Erabaki ezazu. 268 00:16:47,272 --> 00:16:48,540 Etxez aldatzen ari naiz. 269 00:16:48,574 --> 00:16:51,360 -Zer? -Etxez aldatzen ari naiz. 270 00:16:51,477 --> 00:16:52,880 Nora? 271 00:16:53,112 --> 00:16:56,120 Txalupa batera, izan ere. 272 00:16:56,248 --> 00:16:59,251 -Ezin da txalupa batean bizi. -Bizi daiteke. 273 00:16:59,418 --> 00:17:01,120 Ni txalupa batean hazi nintzen. 274 00:17:01,160 --> 00:17:02,440 Badaukazu oraindik? 275 00:17:02,821 --> 00:17:05,024 Hamabost dauzkat. 276 00:17:05,691 --> 00:17:08,280 Queen Mary ere zurea izango da. 277 00:17:08,961 --> 00:17:10,760 Hori da. 278 00:17:12,731 --> 00:17:15,067 -Ezkonduta zaude? -E? 279 00:17:15,234 --> 00:17:16,568 Ezkonduta zaude? 280 00:17:16,702 --> 00:17:18,370 Ez, eta zu? 281 00:17:20,205 --> 00:17:22,474 Noizbait elkar gaitezke. 282 00:17:22,708 --> 00:17:24,309 Zuk nahi duzu? 283 00:17:24,376 --> 00:17:26,378 Ez da ideia txarra. 284 00:17:26,545 --> 00:17:28,914 Igandeak besterik ez ditut libre. 285 00:17:28,947 --> 00:17:31,050 Zer moduz igandean? 286 00:17:31,050 --> 00:17:32,251 Non? 287 00:17:32,451 --> 00:17:35,280 Zuk ezagutzen duzu Gravesend, nik ez. 288 00:17:35,354 --> 00:17:38,000 Zer moduz Rialton? Kale nagusian dago. 289 00:17:38,157 --> 00:17:39,291 Ederki. 290 00:17:48,700 --> 00:17:51,040 -Film polita. -Ez dago gaizki. 291 00:17:52,271 --> 00:17:53,072 Ez dakit. 292 00:17:53,205 --> 00:17:56,275 Neskaz maitemintzeko modu hori… 293 00:17:56,341 --> 00:17:59,840 Bizitza errealean gizonak ez dira zineman bezala maitemintzen. 294 00:17:59,880 --> 00:18:02,360 -Nik ez daukat hain argi. -Nik bai. 295 00:18:02,414 --> 00:18:05,080 Ez zenuen gizon egokia ezagutuko. 296 00:18:08,420 --> 00:18:11,000 Albaitari hura, gustatzen al zitzaizun? 297 00:18:11,256 --> 00:18:12,825 Zerk ekarri dizu hura gogora? 298 00:18:12,825 --> 00:18:14,393 Gustukoa zenuen, ezta? 299 00:18:14,860 --> 00:18:16,195 Bai. 300 00:18:16,528 --> 00:18:18,360 Zerk ekarri dizu hura gogora? 301 00:18:18,530 --> 00:18:19,832 Ez dakit. 302 00:18:25,671 --> 00:18:28,107 Gustukoa nuen, nolabait. 303 00:18:28,173 --> 00:18:30,008 Baina hura guztia bukatu zen. 304 00:18:30,375 --> 00:18:31,743 Eta haren emaztea? 305 00:18:31,777 --> 00:18:34,413 -Dena gogoratzen duzu, ezta? -Nahi dudana, bai. 306 00:18:34,646 --> 00:18:37,950 Zer egiten duzu? Lanaz ari naiz. 307 00:18:38,117 --> 00:18:39,251 Oraingoz, ezer ez. 308 00:18:39,318 --> 00:18:41,120 Langabezian zaude? 309 00:18:41,353 --> 00:18:42,688 Bi lanen artean. 310 00:18:42,754 --> 00:18:44,880 Eta zer egiten duzu lan bat duzunean? 311 00:18:45,124 --> 00:18:48,827 Ez naiz horretaz kezkatzen; armadan egon nintzen, itsasoan. 312 00:18:49,161 --> 00:18:51,430 -Ez duzu marinelen hizkera. -Marinela izan nintzen, ba. 313 00:18:51,463 --> 00:18:56,034 Hori atsegin nuke: atzerrira joan, leku berriak eta jende bitxia ikusi. 314 00:18:56,068 --> 00:18:58,337 Ura ikusten duzu gehienbat. 315 00:18:58,604 --> 00:19:00,172 Dibertigarria da, hala ere. 316 00:19:00,172 --> 00:19:02,074 Azkar nekatzen zara. 317 00:19:02,174 --> 00:19:04,376 Etxe egokirik ez edukitzea da okerrena. 318 00:19:04,376 --> 00:19:07,346 Sentitzen dut etxerik ez duten guztiengatik. 319 00:19:07,379 --> 00:19:08,447 Zergatik? 320 00:19:08,614 --> 00:19:10,215 Faltan dutelako. 321 00:19:10,249 --> 00:19:11,650 Bitxia da zuk hori esatea. 322 00:19:11,717 --> 00:19:15,154 Ez. Nik ere ez daukat etxerik. 323 00:19:15,687 --> 00:19:16,455 Goazen. 324 00:19:19,525 --> 00:19:21,627 -Frankie. -Bai, Eddie? 325 00:19:21,693 --> 00:19:23,662 -Gauza bat galdetu nahi dizut. -Galdetu, ba. 326 00:19:24,830 --> 00:19:26,999 Norbait begiz joa duzu? 327 00:19:27,032 --> 00:19:28,634 -Gizonik? -Bai. 328 00:19:28,734 --> 00:19:29,735 Ez. 329 00:19:29,935 --> 00:19:32,371 Kontu seriorik ez. 330 00:19:32,671 --> 00:19:35,507 -Baina izango duzu. -Baliteke. 331 00:19:35,807 --> 00:19:38,160 Hamaikak. Joan beharra daukat. 332 00:19:38,710 --> 00:19:40,179 Hurrena arte, Eddie. 333 00:19:40,179 --> 00:19:42,414 -Ondo egongo naiz. -Datorren astea arte. 334 00:19:42,447 --> 00:19:45,240 -Nork esan du hori? -Eskatzen ari natzaizu. 335 00:19:45,280 --> 00:19:48,280 Ederki. Eraman nazazu zure txalupa zaharra ikustera. 336 00:19:48,287 --> 00:19:50,489 -Hitzordua, beraz. Leku berean? -Bai. 337 00:19:50,589 --> 00:19:52,291 -Gabon, Frankie. -Gabon, Eddie. 338 00:20:09,541 --> 00:20:11,543 Ama jota geratuko litzateke, ikusiko balu. 339 00:20:11,577 --> 00:20:13,212 Txukun pintatuta zeukan. 340 00:20:13,278 --> 00:20:15,647 Ontzigainak dantzatzeko pista zirudien. 341 00:20:15,781 --> 00:20:19,051 Udan loreak edukitzen zituen lore-ontzietan. 342 00:20:19,985 --> 00:20:22,754 -Zoragarria izango zen. -Hala zen. 343 00:20:27,326 --> 00:20:28,894 Noiztik ez zara hemen bizi? 344 00:20:28,927 --> 00:20:30,960 Hogei bat urte pasatu dira. 345 00:20:33,699 --> 00:20:35,100 Nor bizi izan da hemen bitarte horretan? 346 00:20:35,133 --> 00:20:37,135 Aita; joan den hilean hil zen. 347 00:20:37,436 --> 00:20:39,838 -Sentitzen dut. -Ez duzu zertan. 348 00:20:39,938 --> 00:20:41,573 Gorroto nion. 349 00:20:41,607 --> 00:20:43,720 Nik ere gorroto nion nireari. 350 00:20:43,760 --> 00:20:45,320 Hilda dago? 351 00:20:45,344 --> 00:20:46,378 Ez dakit. 352 00:20:46,445 --> 00:20:50,240 Hor ibiliko da, ingurukoak kakazten. 353 00:20:50,280 --> 00:20:51,520 Eta zure ama? 354 00:20:52,651 --> 00:20:55,254 -Hil egin zen. -Sentitzen dut. 355 00:20:58,423 --> 00:21:00,840 Begiko zaitut sentitzen duzunean. 356 00:21:02,160 --> 00:21:03,061 Benetan? 357 00:21:04,329 --> 00:21:07,680 Ia denbora guztian zaitut begiko. 358 00:21:07,733 --> 00:21:11,103 Ezer eskatzen ez diguten gizonak gustatzen zaizkigu neskei. 359 00:21:12,520 --> 00:21:13,600 Frankie. 360 00:21:20,212 --> 00:21:22,114 Nirekin ezkonduko zinateke? 361 00:21:22,781 --> 00:21:26,520 Zu baino zaharragoa naiz, baina badaukat dirua aurreztua. 362 00:21:26,985 --> 00:21:28,160 Eta gustukoa zaitut. 363 00:21:33,325 --> 00:21:34,893 Ezkonduta egon al zara, Eddie? 364 00:21:34,993 --> 00:21:37,329 Ez nuen ezkondu nahi izan, ez baitzegoen inor. 365 00:21:37,396 --> 00:21:40,160 -Aspergarria izan ninteke. -Ez horixe. 366 00:21:40,565 --> 00:21:42,301 Besteak ezagutzen ditut. 367 00:21:44,202 --> 00:21:45,437 Ezkonduko zara? 368 00:21:46,038 --> 00:21:47,800 Ezkonduko naiz. 369 00:21:51,710 --> 00:21:53,011 Hemen bizi gaitezke? 370 00:21:53,111 --> 00:21:55,520 -Txalupa batean bizi nahi duzu? -Bai. 371 00:21:55,647 --> 00:21:57,816 Ez duzu zertan. Etxetxo bat eros dezaket. 372 00:21:57,849 --> 00:21:59,551 Ez, nik hemen bizi nahi dut. 373 00:21:59,584 --> 00:22:00,652 Dendetatik urrun dago. 374 00:22:00,652 --> 00:22:02,954 Ez zait axola. Hau gustatzen zait. 375 00:22:03,021 --> 00:22:04,890 Bakarti samarra da neguan. 376 00:22:06,224 --> 00:22:07,920 Zu hemen egongo zara, ezta? 377 00:22:08,193 --> 00:22:09,194 Frankie. 378 00:22:14,533 --> 00:22:16,320 Ez didazu musu eman behar? 379 00:22:20,772 --> 00:22:22,360 Lotsatia zara. 380 00:22:22,974 --> 00:22:24,609 Hala izango naiz. 381 00:22:24,609 --> 00:22:26,278 Ez duzu zertan. 382 00:22:45,030 --> 00:22:47,499 -Eddie? -Bai? 383 00:22:48,934 --> 00:22:51,670 Ez duzu nirekin ezkondu beharrik. 384 00:22:51,703 --> 00:22:54,120 Iritziz aldatzen baduzu… 385 00:22:54,239 --> 00:22:56,480 Ez dut iritziz aldatuko. 386 00:23:03,315 --> 00:23:05,384 Asko maite zaitut. 387 00:23:05,584 --> 00:23:06,918 Benetan? 388 00:23:15,327 --> 00:23:17,095 Ondo pasatuko dugu. 389 00:23:17,129 --> 00:23:18,263 Benetan? 390 00:23:23,735 --> 00:23:26,772 Zure amak baino askoz txukunago utziko dut MS Mary. 391 00:23:26,838 --> 00:23:28,273 Gogotik ahalegindu beharko duzu. 392 00:23:28,340 --> 00:23:33,320 Laster dantza-pista bat emango du, zuk esan bezala. 393 00:23:33,879 --> 00:23:37,120 Zer da oholen artean jartzen den zera hori? 394 00:23:37,160 --> 00:23:39,800 Presoek espetxean egiten dutena. 395 00:23:40,752 --> 00:23:42,220 Iztupa? 396 00:23:42,254 --> 00:23:45,640 Hori da. Hurrengoan ekarri egin behar didazu espetxetik. 397 00:23:47,826 --> 00:23:49,528 Erosi egin dezakezu. 398 00:24:00,939 --> 00:24:02,680 Zer gertatzen da, Eddie? 399 00:24:02,841 --> 00:24:05,040 Ezer ez, zer ba? 400 00:24:07,746 --> 00:24:09,480 Bururatu zait… 401 00:24:09,948 --> 00:24:11,216 Eddie? 402 00:24:11,450 --> 00:24:12,451 Zer? 403 00:24:12,584 --> 00:24:14,319 Konturatu naiz zurekin ezkontzekoa naizela… 404 00:24:14,453 --> 00:24:18,040 …eta oraindik ez dakit zure abizena. 405 00:24:18,457 --> 00:24:21,359 Tribe. 406 00:24:22,360 --> 00:24:25,000 Tribe andrea. 407 00:24:25,063 --> 00:24:27,520 Edward Triberen emaztea. 408 00:24:27,560 --> 00:24:29,320 Eddie, nik… 409 00:24:29,501 --> 00:24:30,769 Entzun. 410 00:24:40,078 --> 00:24:42,481 Zoriontsu dirudite, ezta? 411 00:24:44,216 --> 00:24:47,052 Ez ni bezainbat. 412 00:25:20,619 --> 00:25:22,287 Bukatu da gaurkoz. 413 00:25:22,354 --> 00:25:24,789 -Gabon, Mendover jauna. -Gabon. 414 00:25:33,798 --> 00:25:35,901 -Ron. -Bai? 415 00:25:36,034 --> 00:25:37,702 Zurekin hitz egin dezaket? 416 00:25:37,736 --> 00:25:40,338 Luzerako? Zinemara eraman behar dut Brenda. 417 00:25:40,372 --> 00:25:42,607 -Berehala amaituko dut. -Ederki. 418 00:25:42,674 --> 00:25:44,142 Zer da? 419 00:25:45,110 --> 00:25:50,160 Ez da gauza handia, erretiratu egingo naizela, horra. 420 00:25:51,550 --> 00:25:52,920 Bizartegia utzi behar duzu? 421 00:25:52,960 --> 00:25:54,840 Bai, dirua eskuratu dut. 422 00:25:54,953 --> 00:25:57,840 Ez dut lan egiten jarraitzeko premiarik. 423 00:25:59,324 --> 00:26:00,992 Jakina. 424 00:26:01,560 --> 00:26:03,461 Hori da esateko duzun guztia? 425 00:26:03,495 --> 00:26:05,864 Bat-batekoa da eta. 426 00:26:06,565 --> 00:26:08,300 Zer egingo duzu? 427 00:26:08,934 --> 00:26:11,570 Brightonen segitzea pentsatu dut. 428 00:26:11,670 --> 00:26:14,200 Atsegin dut itsasoko airea. 429 00:26:14,606 --> 00:26:16,474 Eta bizartegia, zer? 430 00:26:17,242 --> 00:26:19,840 Horretaz hitz egin nahi nizun. 431 00:26:23,281 --> 00:26:25,150 Zuk hartzea nahi nuke. 432 00:26:25,417 --> 00:26:27,560 -Ezin dut ordaindu. -Ez duzu zertan. 433 00:26:27,600 --> 00:26:30,840 -Nire erdia emango dizut. -Ezin duzu hori egin. 434 00:26:30,889 --> 00:26:35,040 Erosten saiatuko naiz, aurrezten dudan bezain azkar. 435 00:26:35,080 --> 00:26:37,800 -Nitaz fio bazara. -Ez dut deusik nahi. 436 00:26:37,862 --> 00:26:40,665 Har ezazu mutikoarentzat. Tori nire giltza. 437 00:26:40,699 --> 00:26:44,560 Perkins zaharrari idatzaraziko diot hau legeztatzeko. 438 00:26:45,870 --> 00:26:48,040 Ez dakit zer esan. 439 00:26:48,440 --> 00:26:50,200 Faltan botako zaitut, Eddie. 440 00:26:50,240 --> 00:26:53,120 Nik ere bai zu. 441 00:26:53,278 --> 00:26:57,040 Etorriko naiz batzuetan ilea moztera. 442 00:26:57,248 --> 00:26:58,817 Eddie, badakit! 443 00:26:58,850 --> 00:27:00,418 -Zer? -Begira. 444 00:27:00,452 --> 00:27:02,440 Neu arduratuko naiz bizartegiaz. 445 00:27:02,480 --> 00:27:03,840 Batesek lagunduko dit. 446 00:27:03,888 --> 00:27:05,690 Baina ez naiz zure zatiarekin geratuko. 447 00:27:05,757 --> 00:27:08,120 Nahi duzunean itzuli ahal izango zara. 448 00:27:08,193 --> 00:27:11,630 Brightongo eguzkipean paseatzeaz nekatzen zarenean… 449 00:27:11,630 --> 00:27:13,698 …eta labana eskuan sentitzeko gogoz egotean. 450 00:27:13,732 --> 00:27:14,833 Baita zera ere! 451 00:27:14,866 --> 00:27:17,235 Hala izango da, ikusiko duzu nola arrazoi dudan. 452 00:27:17,268 --> 00:27:18,837 Ez kezkatu, ez naiz itzuliko. 453 00:27:18,870 --> 00:27:20,360 Bai, itzuliko zara. 454 00:27:20,739 --> 00:27:22,173 Egun batean, ate hori zeharkatu… 455 00:27:22,240 --> 00:27:23,642 …eta aulkian eserita aurkituko zaitut… 456 00:27:23,708 --> 00:27:26,578 …bata zuria jantzita, eta lanerako prest. 457 00:27:26,645 --> 00:27:29,720 Hori gertatzen den egunean, burutik jota egongo naiz. 458 00:27:29,881 --> 00:27:31,116 Itxaron. 459 00:27:31,916 --> 00:27:33,785 Gorde giltza, nolanahi ere. 460 00:27:35,020 --> 00:27:36,187 Ondo da. 461 00:27:39,891 --> 00:27:41,393 Zer dakizu besteaz? 462 00:27:41,860 --> 00:27:44,120 Horretan ere ari naiz. 463 00:27:44,195 --> 00:27:45,997 Horregatik bai pozten naizela. 464 00:27:46,031 --> 00:27:48,033 Nork egingo du datorren asteko lana? 465 00:27:48,066 --> 00:27:50,035 Nik. Bolada batean jarraituko nuela esan nien. 466 00:27:50,068 --> 00:27:51,360 Egin egin behar duzu? 467 00:27:51,400 --> 00:27:53,360 Atzo esan nien, eta oso atseginak izan ziren. 468 00:27:53,405 --> 00:27:56,207 Baina ezin du bat-batean edonork hasi. 469 00:27:56,274 --> 00:27:59,277 Prestakuntza pixka bat behar da; sei hilabetez jarraitu behar dut. 470 00:27:59,310 --> 00:28:00,840 Nahiago nuke zuk egin behar ez izatea. 471 00:28:00,880 --> 00:28:04,280 -Oraindik horrekin? -Zer-nolako oporrak izango dira… 472 00:28:04,449 --> 00:28:08,240 …hori egiten jarraitu behar baduzu? 473 00:28:08,687 --> 00:28:11,360 Ohituta nago, sei hilabete besterik ez dira izango. 474 00:28:11,956 --> 00:28:13,680 Zerbait hartu nahi duzu? 475 00:28:13,792 --> 00:28:17,062 Gustura, baina bihar. Brenda zain daukat. 476 00:28:17,128 --> 00:28:19,964 -Gabon, Ron. -Gabon, Eddie. 477 00:28:20,965 --> 00:28:22,701 Ikusi arte. 478 00:29:01,406 --> 00:29:03,274 -Jarrita daude denak. -Ederki. 479 00:29:11,316 --> 00:29:12,751 Eddie? 480 00:29:13,618 --> 00:29:14,986 Begira. 481 00:29:23,495 --> 00:29:24,462 Non aurkitu duzu? 482 00:29:24,496 --> 00:29:26,080 Liburuen artean. 483 00:29:27,799 --> 00:29:29,834 Amaren idazkera da. 484 00:29:29,868 --> 00:29:32,670 Koadernoetan gauzak kopiatzen aritzen zen beti. 485 00:29:32,771 --> 00:29:36,760 Gustukoa zuen poemaren bat edo esakuneren bat. 486 00:29:37,942 --> 00:29:39,410 Ea ba. 487 00:29:40,111 --> 00:29:43,848 “Bizitzeko maitasun handitik, itxaropen eta beldur askatutik… 488 00:29:43,915 --> 00:29:47,619 …eskerrak eman diezazkiegun jainkoei ematen digutenagatik… 489 00:29:47,652 --> 00:29:52,920 …ezein bizitza ez baita betirako, eta hilak altxatzen ez direlako”. 490 00:29:52,924 --> 00:29:58,029 “Ibairik nekatuenak ere itsasorako bidea aurkitzen baitu”. 491 00:29:58,062 --> 00:30:00,920 Gogoratzen dut umetan hori irakurri izana. 492 00:30:00,999 --> 00:30:04,169 Honelaxe sentitzen naiz ni hemen zurekin. 493 00:30:04,402 --> 00:30:07,872 Sigi-saga ibiltzeari utzi dion ibaia bezala… 494 00:30:08,006 --> 00:30:10,920 …itsasoa aurkitu baitu. 495 00:30:21,653 --> 00:30:23,154 Zer esan nahi duzu? 496 00:30:23,188 --> 00:30:25,423 -Lan ona egin duzu. -Gustatzen zaizu? 497 00:30:25,456 --> 00:30:26,691 Bai, ondo dago. 498 00:30:26,758 --> 00:30:29,060 Txalupa zaharrari izena aldatuko zeniotela uste nuen. 499 00:30:29,093 --> 00:30:32,360 Eddiek hala nahi zuen, baina ez diot utzi. 500 00:30:34,799 --> 00:30:36,534 Ezagutu zenuen? 501 00:30:36,701 --> 00:30:38,336 Bai. 502 00:30:39,404 --> 00:30:41,439 Nolakoa zen? 503 00:30:42,173 --> 00:30:47,212 Txikia eta argala, zu bezala, baina beltza zuen ilea. 504 00:30:47,412 --> 00:30:50,114 Eta kaoba-kolorekoak zituen begiak. 505 00:30:50,148 --> 00:30:53,618 Ederra zen, baina senarrak kalte egin zion berehala. 506 00:30:53,651 --> 00:30:55,787 Aski da. Ez dut gehiago jakin nahi. 507 00:30:55,820 --> 00:30:59,800 -Beste emakumeagatik izan zen dena. -Hori ere ez dut jakin nahi. 508 00:31:00,124 --> 00:31:02,640 -Eskegi ezazu. -Bai. 509 00:31:04,662 --> 00:31:08,880 Primeran! Almirante baten yatea bezalakoa. 510 00:31:09,000 --> 00:31:11,269 Askoz hobea. 511 00:31:12,237 --> 00:31:13,471 Hor. 512 00:31:14,672 --> 00:31:15,520 Bill! 513 00:31:15,560 --> 00:31:17,240 Zergatik ez dugu kanpai ziztrin hori botatzen? 514 00:31:17,308 --> 00:31:20,211 Ezin duzu, araua hautsiko luke. 515 00:31:21,079 --> 00:31:22,440 Sute-alarma. 516 00:31:22,714 --> 00:31:24,382 Garbitu egin beharko da. 517 00:31:24,449 --> 00:31:26,584 -Aizue! -Hor dago. 518 00:31:43,902 --> 00:31:45,280 Gustatzen zaizu? 519 00:31:45,603 --> 00:31:47,038 Maisulan bat da. 520 00:31:47,071 --> 00:31:49,320 Bestea ere bukatu dut. 521 00:31:49,440 --> 00:31:51,480 Badakizu zer? 522 00:31:51,542 --> 00:31:53,778 Izena aldatzen uztea gustatuko litzaidake. 523 00:31:53,811 --> 00:31:57,320 Ez, esan nizun, suerte txarra ekarriko liguke. 524 00:32:00,318 --> 00:32:02,220 Bainatzera noa. 525 00:32:03,488 --> 00:32:04,389 Zu ere bai? 526 00:32:04,789 --> 00:32:06,157 Berehala joango naiz. 527 00:32:15,199 --> 00:32:18,480 Hobe izango da dibidieta askatu hori konpontzea. 528 00:32:18,520 --> 00:32:20,080 Ondo da, Bill. 529 00:32:20,204 --> 00:32:21,372 Bai. 530 00:32:31,616 --> 00:32:32,517 Tribe jauna. 531 00:32:32,617 --> 00:32:34,385 -Bai. -Olaf Thyssen naiz. 532 00:32:34,452 --> 00:32:36,321 O, bai. Igo. 533 00:32:38,656 --> 00:32:41,292 -Lana nahi duzu, ezta? -Bai, jauna. 534 00:32:41,459 --> 00:32:44,120 Honekin hasi behar zenuke. 535 00:32:44,862 --> 00:32:46,097 Hango txalupa ikusten duzu? 536 00:32:46,798 --> 00:32:48,967 Lehenengoa, ez; atoiontziaren atzean dagoena. 537 00:32:49,033 --> 00:32:49,767 Bai. 538 00:32:50,001 --> 00:32:53,371 Dibidieta hau hara eramatea nahi dut. Ahal izango duzu? 539 00:32:53,438 --> 00:32:55,940 -Bai, erraza da. -Ez da hain erraza, mutiko. 540 00:32:55,974 --> 00:32:57,108 Egin dezaket. 541 00:32:57,775 --> 00:33:00,345 -Bukatzean, zatoz hona. -Etorriko naiz. 542 00:33:00,445 --> 00:33:02,246 Hobe duzu eramatea, Bill. 543 00:33:02,413 --> 00:33:04,349 Bakarrik joango naiz. 544 00:33:04,649 --> 00:33:06,451 Harropuztuta dabil. 545 00:33:06,517 --> 00:33:08,786 Jatorra da, daniar itsasontzian zegoen. 546 00:33:08,853 --> 00:33:11,089 Bi hilabetez hemen geratzea erabaki du. 547 00:33:11,155 --> 00:33:13,160 Susmagarria iruditzen zait. 548 00:33:13,200 --> 00:33:15,600 Bai, baina lanerako besoak behar ditugu. 549 00:33:15,693 --> 00:33:19,640 Ni ez nintzateke berataz batere fidatuko. 550 00:33:19,998 --> 00:33:21,332 Batere ez? 551 00:33:21,699 --> 00:33:23,468 Ikusiko duzu. 552 00:33:37,648 --> 00:33:39,350 Ura irakiten jarriko dut. 553 00:33:43,021 --> 00:33:46,680 Barkatu, Tribe jaunak itzultzeko esan dit. 554 00:33:47,392 --> 00:33:50,400 Itxaron hemen. Haren bila joango naiz. 555 00:33:54,032 --> 00:33:55,066 Eddie! 556 00:33:56,034 --> 00:33:59,103 Itzultzeko esan omen diozu hemengo mutil gazte bati. 557 00:33:59,137 --> 00:34:02,206 Emaiozu txanpon pare bat; sakelan dauzkat. 558 00:34:02,273 --> 00:34:04,742 Badaukat nik. 559 00:34:10,081 --> 00:34:11,920 Tori bi txelin. 560 00:34:12,316 --> 00:34:13,151 Eskerrik asko. 561 00:34:13,184 --> 00:34:16,800 -Ebaki bat duzu eskuan. -Ez da ezer, ziria gogorra zegoen. 562 00:34:16,840 --> 00:34:18,160 Bendatu egingo dizut. 563 00:34:18,200 --> 00:34:20,800 Oso atsegina zara, baina ez naiz odolustuko. 564 00:34:20,858 --> 00:34:24,328 Tribe jaunak dio ebaki guztiak berehala bendatu behar direla. 565 00:34:35,673 --> 00:34:36,974 Ea ba. 566 00:34:44,082 --> 00:34:45,516 Kitto. 567 00:34:49,821 --> 00:34:51,255 Ez ezazu kendu. 568 00:34:52,423 --> 00:34:55,059 Betirako egongo da hor. 569 00:34:57,628 --> 00:34:59,697 Bihar itzultzea nahi du? 570 00:34:59,797 --> 00:35:02,166 Eddie, bihar itzultzea nahi duzu? 571 00:35:02,667 --> 00:35:04,035 Zortzietan esaiozu. 572 00:35:05,203 --> 00:35:07,705 -Zortzietan. -Hemen egongo naiz. 573 00:35:07,738 --> 00:35:09,000 Egun ona pasa, andrea. 574 00:35:37,869 --> 00:35:39,600 Bigleytarrena da. 575 00:35:41,572 --> 00:35:44,880 Datorren ostiralean haiekin afaltzera gonbidatu gaituzte. 576 00:35:44,942 --> 00:35:47,311 Ezin dut, Manchesterrera joan behar dut. 577 00:35:47,345 --> 00:35:50,520 -O, Eddie, zertarako? -Negoziotarako. 578 00:35:51,249 --> 00:35:52,517 Zer negozio? 579 00:35:52,683 --> 00:35:54,185 Txalupen kontua. 580 00:35:54,852 --> 00:35:55,920 Manchesterren? 581 00:35:56,020 --> 00:35:58,000 Bai, han dauzkate bulego nagusiak. 582 00:35:58,156 --> 00:35:59,557 Ezin diezu idatzi? 583 00:35:59,690 --> 00:36:01,280 Joango nintzela esan nien. 584 00:36:01,959 --> 00:36:05,296 Harremanari eutsi behar zaio; ukitu pertsonalak garrantzia du. 585 00:36:05,329 --> 00:36:07,640 Ez zait batere gustatzen zu kanpoan egotea. 586 00:36:07,865 --> 00:36:11,840 Joan den astean Carlislera joan zinen, eta, aurrekoan, Yorkera. 587 00:36:11,903 --> 00:36:16,007 Zuretzat ere ez da ona, aurpegi txarrarekin etortzen zara beti. 588 00:36:16,073 --> 00:36:17,408 Ajearekin zatozela dirudi. 589 00:36:17,542 --> 00:36:19,800 -Zer? -Ajearekin. 590 00:36:20,578 --> 00:36:22,980 Asko edaten duzu kanpoan zaudenean, ezta? 591 00:36:23,014 --> 00:36:24,448 Edan beharra dago. 592 00:36:24,515 --> 00:36:27,785 Billek dio zure aitak ez zuela Ingalaterra osoan bidaiatzen. 593 00:36:27,818 --> 00:36:32,040 Eta horrela zihoazkion negozioak. Zer du ikustekorik Billek? 594 00:36:32,089 --> 00:36:34,625 Esaiozu ez sartzeko muturra besteen kontuetan. 595 00:36:34,792 --> 00:36:36,627 Gaizkitu egiten naiz besteetaz hizketan ari denean. 596 00:36:36,661 --> 00:36:39,897 Berarenak ez diren kontuetan nahasten beti! 597 00:36:47,071 --> 00:36:48,840 Sentitzen dut aipatu izana. 598 00:36:48,940 --> 00:36:51,200 Zu ez, maitea, zu desberdina zara. 599 00:36:52,076 --> 00:36:54,800 Nirekin zerikusia duen guztiak zerikusia du zurekin. 600 00:36:55,580 --> 00:37:00,640 Ezin dut jasan bakarrik egotea; ibaia ondo dago zu hemen zaudenean. 601 00:37:00,685 --> 00:37:03,520 Baina zu kanpoan zaudenean eramanezina zait. 602 00:37:03,688 --> 00:37:05,880 Izutu egiten nau. 603 00:37:05,923 --> 00:37:08,000 Konpondu egingo dut. 604 00:37:10,795 --> 00:37:11,996 Zer ari zara? 605 00:37:12,663 --> 00:37:15,320 Honek balioko dizu ni kanpoan nagoen artean. 606 00:37:20,605 --> 00:37:25,000 Ez dut nahi. Lapurrak baino gehiago izutuko ninduke eta. 607 00:37:25,943 --> 00:37:27,840 Hemen utziko dugu. 608 00:37:29,780 --> 00:37:32,960 Auskalo noiz izan daitekeen baliagarria. 609 00:37:35,319 --> 00:37:36,454 Frankie. 610 00:37:37,154 --> 00:37:41,560 Ostiralean zergatik ez zara zu joaten Bigleytarrengana? 611 00:37:42,393 --> 00:37:44,295 Ez naiz zu gabe joango. 612 00:37:44,328 --> 00:37:46,097 Lagun egingo lizukete. 613 00:37:46,130 --> 00:37:47,698 Dei egin diezazuket, hara joaten bazara. 614 00:37:47,798 --> 00:37:50,534 Hori beste gauza bat da. 615 00:37:50,668 --> 00:37:52,169 Joango zara orduan? 616 00:37:53,404 --> 00:37:55,039 Ederki. 617 00:37:56,274 --> 00:37:58,200 -Eddie. -Bai? 618 00:37:58,809 --> 00:38:01,479 Zenbat iraungo dute bidaia horiek? 619 00:38:01,512 --> 00:38:03,360 Hilabete bat edo bi. 620 00:38:03,814 --> 00:38:05,520 Urria arte, seguru asko. 621 00:38:05,950 --> 00:38:08,520 -O, Eddie! -Ez da hainbeste. 622 00:38:08,919 --> 00:38:10,488 Badakit, baina… 623 00:38:12,790 --> 00:38:15,626 Beraz, lan doblea egin beharko duzu itzultzen zarenean. 624 00:38:15,660 --> 00:38:17,440 Pentsatu dut horretan. 625 00:38:17,528 --> 00:38:19,730 Beste norbaiti eginaraziko diot nire lanaren zatia. 626 00:38:19,797 --> 00:38:20,464 Nori? 627 00:38:20,498 --> 00:38:23,920 Aukera bat eman nahi nioke mutil gazte horri, Olafi. 628 00:38:24,035 --> 00:38:25,520 Eta zergatik ez Billi? 629 00:38:25,603 --> 00:38:27,905 Ez naiz berataz fio. Erdi mozkorrik egoten da beti. 630 00:38:27,938 --> 00:38:30,408 -Olaf baino hobea litzateke. -Zer du, ba, Olafek? 631 00:38:30,474 --> 00:38:33,177 Hanpatua da. Harroputz hutsa. 632 00:38:33,210 --> 00:38:37,160 Eta a zer handiputz itxura! Zinemako izarra dela uste du. 633 00:38:37,200 --> 00:38:39,840 -Itxura oneko mutila da eta. -Onegia. 634 00:38:39,880 --> 00:38:41,120 Frankie! 635 00:38:41,652 --> 00:38:43,920 Zergatik zaude hain haserre? 636 00:38:46,590 --> 00:38:50,928 Ez nago haserre, baina ez zait gustatzen hura inguruan ikustea. 637 00:38:51,028 --> 00:38:54,000 Ederki. Zuri ez traba egiteko esango diot. 638 00:38:55,466 --> 00:38:58,102 Ez dut inor nahi hemen inguruan. 639 00:38:58,135 --> 00:38:59,737 Zu izan ezik. 640 00:39:03,274 --> 00:39:04,909 Ez dago Rummy-partida bat bezalakorik. 641 00:39:04,942 --> 00:39:07,078 -Tori. -Mila esker, maitea. 642 00:39:07,378 --> 00:39:08,879 Tira, ama, ordaindu. 643 00:39:08,913 --> 00:39:10,948 -Emaiozu edateko zerbait Frankieri. -Ederki. 644 00:39:10,981 --> 00:39:13,551 -Ez, eskerrik asko. -Lasai, har ezazu zerbait. 645 00:39:13,584 --> 00:39:14,985 Nik ere edateko asmoa dut. 646 00:39:15,019 --> 00:39:16,687 Frankie, ez dizut behar bezainbat kasu egin. 647 00:39:16,754 --> 00:39:20,791 Ez. Eddiek ez dio berriz etortzen utziko, ondo zaintzen ez badugu. 648 00:39:20,825 --> 00:39:24,995 Bai, ez zaiolako Frankie txalupan bakarrik uztea gustatzen. 649 00:39:25,029 --> 00:39:27,331 Ez. Oso atseginak zarete ni gonbidaturik. 650 00:39:27,398 --> 00:39:29,967 Ez dakit zertara joaten den kanpora. 651 00:39:30,034 --> 00:39:33,037 Hemen egin litzake nahi dituen negozio guztiak. 652 00:39:33,070 --> 00:39:34,638 Bera da. 653 00:39:38,109 --> 00:39:42,880 Bai? Manchesterretik. Eddie izango da. 654 00:39:43,080 --> 00:39:45,750 Zu al zara, Eddie? 655 00:39:45,950 --> 00:39:48,480 Bai, hemen dago. Orain jarriko da. 656 00:39:50,421 --> 00:39:51,822 Kaixo, Eddie. 657 00:39:51,956 --> 00:39:54,360 Bidaia ona izan duzu? 658 00:39:55,526 --> 00:39:58,040 Hoteletik deitzen didazu? 659 00:39:58,329 --> 00:39:59,440 Erosoa da? 660 00:39:59,530 --> 00:40:01,920 Bai, maitea, eroso samarra. 661 00:40:02,533 --> 00:40:05,720 Bihar ordu bietako trena hartuko dut. 662 00:40:06,904 --> 00:40:10,875 Billek eramango zaitu txalupara? Ederki. 663 00:40:11,275 --> 00:40:13,840 Goraintziak Bigleytarrei. 664 00:40:13,880 --> 00:40:18,320 Zer? Ez iezaiozu zu mozkortzen utzi. 665 00:40:19,183 --> 00:40:21,200 Gabon, maitea. 666 00:40:49,713 --> 00:40:51,240 Zer ari zara hemen? 667 00:40:51,949 --> 00:40:53,918 Zain naukazu zu etxera eramateko. 668 00:40:53,951 --> 00:40:55,986 -Non dago Bill? -Gehiegi edan du. 669 00:40:56,020 --> 00:40:58,389 Gehiegi edan duenez, neuk eramango zaitut. 670 00:40:59,657 --> 00:41:01,720 Zatoz, sartu. 671 00:42:09,994 --> 00:42:12,240 -Tori. -Ez. 672 00:42:12,463 --> 00:42:14,064 Ordaindu egin behar dizut zure lanagatik. 673 00:42:14,131 --> 00:42:16,480 Bai, baina zu bazara, ez da lana. 674 00:42:16,667 --> 00:42:19,640 Zuretzat maitasunez egiten dut. 675 00:42:20,871 --> 00:42:22,306 Ez ergela izan. Tori. 676 00:42:24,408 --> 00:42:26,277 Oso ondo. 677 00:42:30,748 --> 00:42:33,551 Zuretzat den-dena egingo dut… 678 00:42:33,784 --> 00:42:35,720 …maitasunez. 679 00:43:04,748 --> 00:43:06,116 Bill. 680 00:43:09,453 --> 00:43:11,088 Ixteaz ez ahaztu. 681 00:43:11,188 --> 00:43:12,556 Ederki. 682 00:43:12,590 --> 00:43:15,793 -Trago bat hartzera noa. -Mugi, ordu biak pasata dira. 683 00:43:15,826 --> 00:43:18,128 Itxi baino lehen pare bat trago hartzen dut. 684 00:44:28,032 --> 00:44:29,466 Dantza egin nahi duzu? 685 00:44:30,834 --> 00:44:33,103 Tribe jaunak erosi al dit? 686 00:44:35,239 --> 00:44:36,507 Ez zehazki. 687 00:44:36,940 --> 00:44:38,475 Jakina. 688 00:44:43,580 --> 00:44:44,815 Doinu ederra da. 689 00:44:46,950 --> 00:44:48,752 Palaisen dantzatu nuen… 690 00:44:49,086 --> 00:44:50,621 …Gravesenden. 691 00:44:50,688 --> 00:44:52,456 Banda ederra al zuten? 692 00:44:53,624 --> 00:44:57,480 Dantzan egin behar genuke, zuk eta nik. 693 00:44:59,163 --> 00:45:00,597 Ahaztu egin zait. 694 00:45:00,631 --> 00:45:02,733 Tribe jaunak ez du dantzan egiten. 695 00:45:03,100 --> 00:45:05,235 Hori uste nuen. 696 00:45:05,536 --> 00:45:07,771 Zuk, ordea, badakizu. 697 00:45:07,871 --> 00:45:09,800 Behin egin nuen. 698 00:45:13,243 --> 00:45:15,080 Leihoa konpondu duzu? 699 00:45:15,120 --> 00:45:16,000 Bai. 700 00:45:17,281 --> 00:45:20,280 Palaiseko neska batek oso ondo egiten zuen dantzan. 701 00:45:20,718 --> 00:45:24,655 Senargaia etorri zen, ordea. Hor konpon. 702 00:45:24,988 --> 00:45:27,191 Asko hitz egiten duzu, ezta? 703 00:45:27,324 --> 00:45:29,640 Egin ere asko egiten dut. 704 00:45:30,160 --> 00:45:33,560 Danimarkan, Tryggenheimen, bazegoen neska bat… 705 00:45:33,664 --> 00:45:36,467 …ezkondu egin zena, baina nirekin etorri zena. 706 00:45:36,633 --> 00:45:37,634 O, bai. 707 00:45:38,368 --> 00:45:40,920 Maitasuna zoragarria da. 708 00:45:42,906 --> 00:45:45,680 Ni ez naiz sekula maiteminduta egon. 709 00:45:48,946 --> 00:45:51,014 Zu ezagutu arte, ez. 710 00:45:51,048 --> 00:45:52,920 Hobe duzu joatea. 711 00:45:53,150 --> 00:45:55,560 Bai, Tribe jauna laster etorriko da. 712 00:45:56,253 --> 00:46:01,120 Paper hau hemen utziko dizut, nire kontsularentzat da. 713 00:46:01,492 --> 00:46:03,040 Zertarako da? 714 00:46:06,463 --> 00:46:09,032 Sinatzen ez badit, etxera joan beharko dut. 715 00:46:09,066 --> 00:46:12,280 Sinatzen badu, gelditu egingo naiz. 716 00:46:12,336 --> 00:46:15,880 Jakina. Esango diot. 717 00:46:42,533 --> 00:46:44,535 Frankie izango da. 718 00:46:44,568 --> 00:46:46,069 Berandu dator, ezta? 719 00:46:46,270 --> 00:46:48,772 Hemen behar zuen dagoeneko. 720 00:46:52,509 --> 00:46:53,510 Esan? 721 00:46:55,112 --> 00:46:56,800 Bai, maitea. 722 00:46:57,414 --> 00:47:00,751 Axola al dizue gaur gauean ez joatea? 723 00:47:00,784 --> 00:47:03,320 Buruko minez nago. 724 00:47:03,921 --> 00:47:07,840 Bai, aspirina pare bat hartu, eta oheratu egingo naiz. 725 00:47:07,880 --> 00:47:11,160 Bai, Billek berriz eramango nau txalupara. 726 00:47:11,328 --> 00:47:15,720 Ez, lasai, buruko mina besterik ez da. Eta Eddie bihar itzuliko da. 727 00:47:15,760 --> 00:47:20,160 Deitzen badu, ez esan gaixorik nagoela. 728 00:47:20,200 --> 00:47:22,560 Ez dut nitaz kezkatzea nahi. 729 00:47:22,940 --> 00:47:24,341 Mila esker. 730 00:47:24,942 --> 00:47:27,040 Goraintziak Bigley andreari. 731 00:47:27,080 --> 00:47:28,400 Bai, egingo dut. 732 00:47:28,445 --> 00:47:29,760 Gabon. 733 00:48:17,327 --> 00:48:18,795 Ez, ez, Olaf. 734 00:48:18,829 --> 00:48:20,040 Ez al naiz txintxoa izan? 735 00:48:20,080 --> 00:48:22,240 -Bai. -Baina ez zara nitaz fio. 736 00:48:23,333 --> 00:48:24,835 Ez. 737 00:48:25,702 --> 00:48:27,760 Orduan joan egingo naiz. 738 00:48:33,043 --> 00:48:36,179 Olaf, mila esker gau zoragarri honengatik. 739 00:48:36,213 --> 00:48:39,080 Ez, ez dizut eskutik helduko, ez baitzara nitaz fio. 740 00:48:39,120 --> 00:48:42,160 Mesedez, madame, nirekin dantzan egizu. 741 00:48:42,185 --> 00:48:45,255 -Gau osoan dantzatu gara, ordea. -Beste behin bakarrik. 742 00:48:45,289 --> 00:48:46,156 Ez. 743 00:48:46,490 --> 00:48:49,680 Tira, mutil zintzoa naiz. 744 00:50:08,772 --> 00:50:10,707 Kaixo, Bill, zerbait edan nahi duzu? 745 00:50:11,308 --> 00:50:14,040 Bai, axola ez badizu. 746 00:50:15,746 --> 00:50:16,780 Bi whiski. 747 00:50:17,114 --> 00:50:19,583 Zurekin hitz egin nahi nuke, gazte. 748 00:50:19,616 --> 00:50:20,317 Bai? 749 00:50:20,484 --> 00:50:24,454 Txalupatik joaten ikusi zintudan bart gauean. 750 00:50:24,488 --> 00:50:26,680 -Ikusi ninduzun, e? -Bai. 751 00:50:26,680 --> 00:50:29,640 Zer ari zinen txalupan ordu txiki horietan? 752 00:50:29,693 --> 00:50:31,520 Jakin egin nahi nuke. 753 00:50:31,795 --> 00:50:33,930 -Skol. -Topa. 754 00:50:40,837 --> 00:50:42,105 Zer ari zinen? 755 00:50:42,272 --> 00:50:44,141 Neska batekin nengoen. 756 00:50:44,174 --> 00:50:44,960 Zer neska? 757 00:50:45,976 --> 00:50:48,178 Dantzalekuko neska bat. 758 00:50:48,211 --> 00:50:49,613 Neska atsegin bat. 759 00:50:49,613 --> 00:50:52,249 Etxera nindoala, zerbait entzun… 760 00:50:52,315 --> 00:50:54,384 …eta gizon bat ikusi nuen txalupatxo batean. 761 00:50:54,418 --> 00:50:55,600 Gizon bat txalupatxo batean. 762 00:50:55,752 --> 00:50:57,520 Arrotz bat. 763 00:50:57,560 --> 00:50:59,920 Arazoak egon zitezkeela pentsatu nuen. 764 00:50:59,960 --> 00:51:02,520 Begiratzera joan nintzen. 765 00:51:02,560 --> 00:51:03,320 Nor zen? 766 00:51:03,393 --> 00:51:07,197 Ez nuen aurkitu. Beste aldetik alde egin zuen, eta etxera joan nintzen. 767 00:51:09,332 --> 00:51:11,668 -Jakina. -Beste trago bat, Bill? 768 00:51:11,701 --> 00:51:15,720 Nire erronda da, baina eskas nabil diruz. 769 00:51:16,940 --> 00:51:18,960 Hamar txelin utziko dizkizut. 770 00:51:20,077 --> 00:51:21,511 Eskerrik asko. 771 00:51:21,878 --> 00:51:23,814 Gauza bera. 772 00:51:31,588 --> 00:51:32,960 Kaixo, maitea! 773 00:51:33,000 --> 00:51:35,720 -Bazkaria prest al dago? -Ia-ia. 774 00:51:37,494 --> 00:51:38,600 Lortu duzu? 775 00:51:38,662 --> 00:51:41,798 Bai, kontratuaren erdia emango didate. 776 00:51:41,998 --> 00:51:43,066 Eta horrek zer esan nahi du? 777 00:51:43,100 --> 00:51:45,869 -600 edo 700 libra irabaziko ditut. -600? 778 00:51:45,902 --> 00:51:48,238 Ordaintzen didatenean oporretan joango gara. 779 00:51:48,271 --> 00:51:51,120 Olafek esan zidan paper bat utziko zidala sinatzeko. 780 00:51:51,160 --> 00:51:53,160 Kontsularentzako zerbait. 781 00:51:54,778 --> 00:51:55,512 Hala da. 782 00:51:55,545 --> 00:51:58,715 Gaur izan behar du, bere ontzia datorren astean abiatuko baita. 783 00:51:58,748 --> 00:51:59,916 -Eddie. -Bai? 784 00:51:59,950 --> 00:52:01,718 Ez dut sinatzea nahi. 785 00:52:01,751 --> 00:52:04,254 -Zergatik ez? -Ez zait Olaf gustatzen. 786 00:52:04,321 --> 00:52:06,690 Eta beste gizonak ere ez. Utziozu etxera joaten. 787 00:52:06,756 --> 00:52:09,292 Baina baliagarria izango zaigu kontratu berri horrekin. 788 00:52:09,359 --> 00:52:10,861 Ezin duzu beste norbait bilatu? 789 00:52:10,894 --> 00:52:12,729 Berak tamaina hartu die gauza guztiei. 790 00:52:12,796 --> 00:52:15,699 Nik egin dezaket. Kontabilitatea egin izan dut. 791 00:52:15,732 --> 00:52:17,667 Ez, Frankie, ez dut nahi zu berriz lanean hastea. 792 00:52:17,701 --> 00:52:19,336 Gainera, horrekin gure oporrak ordainduko ditugu. 793 00:52:19,369 --> 00:52:21,304 Ezin dut jasan bera hemen inguruan ibiltzea. 794 00:52:21,371 --> 00:52:22,973 Hau konpondu egin behar da. 795 00:52:23,907 --> 00:52:25,475 Bestela, galdu egingo duzu. 796 00:52:25,509 --> 00:52:27,110 Ez kezkatu berataz. 797 00:52:29,779 --> 00:52:31,781 Ezin dut erremediatu. 798 00:52:32,149 --> 00:52:34,351 Gaiztoa dela sumatzen dut. 799 00:52:34,384 --> 00:52:35,852 Txarra negozioarentzat. 800 00:52:35,919 --> 00:52:37,787 Gauzak imajinatzen dituzu. 801 00:52:38,588 --> 00:52:41,360 Utzidazu niri negozioaz kezkatzen. 802 00:52:55,038 --> 00:52:56,306 Iritsi gara. 803 00:52:57,374 --> 00:52:58,542 Etxean zaude. 804 00:52:58,742 --> 00:53:01,011 Eskerrik asko. Gabon, Bill. 805 00:53:01,311 --> 00:53:04,214 Gabon. Bihar arte. 806 00:53:13,323 --> 00:53:16,026 -Gabon. -Gabon. 807 00:53:21,131 --> 00:53:23,266 Bihar joan egingo da berriz. 808 00:53:37,380 --> 00:53:38,848 Kaixo, maitea. 809 00:53:40,850 --> 00:53:42,586 Kaixo, Ed. 810 00:53:43,520 --> 00:53:45,088 Dena erosi duzu? 811 00:53:50,860 --> 00:53:51,962 Bero dago, e? 812 00:53:52,562 --> 00:53:53,730 Bai. 813 00:53:57,701 --> 00:53:59,600 Bigley andrea ikusi duzu? 814 00:53:59,640 --> 00:54:02,520 Ez, joan egin dira. 815 00:54:02,560 --> 00:54:04,440 Cacktonera, ustez. 816 00:54:05,976 --> 00:54:07,920 -Ed. -Bai? 817 00:54:08,078 --> 00:54:09,960 Gauza bat egin behar duzu nigatik. 818 00:54:10,000 --> 00:54:12,720 -Zer? -Bihar gera zaitez etxean. 819 00:54:12,949 --> 00:54:15,680 Badakizu ezin dudala hori egin. 820 00:54:19,823 --> 00:54:23,200 -Zergatik ez? -Hitzemanda nago. 821 00:54:23,326 --> 00:54:24,680 Telegrama bat bidali. 822 00:54:24,828 --> 00:54:27,680 Ezin dut. Hitza eman diet. 823 00:54:28,064 --> 00:54:30,033 Mesedez, gera zaitez etxean. 824 00:54:30,166 --> 00:54:32,160 Sentitzen dut, Frankie, ezin dut. 825 00:54:32,335 --> 00:54:34,640 Ba, eraman nazazu zurekin. 826 00:54:34,771 --> 00:54:36,600 Hori ere ezin dut egin. 827 00:54:36,673 --> 00:54:39,876 Zer da biharko zera garrantzitsu hori? 828 00:54:39,909 --> 00:54:42,312 Hitzeman egin nien, besterik gabe. 829 00:54:42,345 --> 00:54:44,440 Zergatik ezin nazakezu eraman? 830 00:54:44,480 --> 00:54:49,400 Landaldera noa, zuzendariaren etxera. Ezin naiz zurekin hara joan. 831 00:54:49,486 --> 00:54:51,960 Gizon baten etxean da, ezta? 832 00:54:52,856 --> 00:54:54,991 -Horregatik al da? -Badakizu ezetz. 833 00:54:55,058 --> 00:54:58,720 -Horrela fio zara nitaz. -Barkatu, ez nuen hori esan nahi. 834 00:54:58,800 --> 00:55:02,640 Ikaratu egiten nau bakarrik gelditzeak. 835 00:55:03,600 --> 00:55:07,837 Zu nirekin geratzea nahi dut. Mesedez, egizu nigatik. 836 00:55:08,104 --> 00:55:11,107 Esan dizut, Frankie, ezin dut. 837 00:55:18,615 --> 00:55:19,949 Azken aldia izango da. 838 00:55:19,983 --> 00:55:22,986 -Hori orain esaten duzu! -Egia da. Ez naiz berriz joango. 839 00:55:23,019 --> 00:55:25,689 -Gera zaitez bihar! -Mesedez, ezin dut. 840 00:55:25,755 --> 00:55:27,490 Damutuko zaizu, geratzen ez bazara. 841 00:55:27,557 --> 00:55:30,520 -A zer txorakeria esan duzun! -Hala al da? 842 00:55:30,627 --> 00:55:32,280 Hala al da? 843 00:55:32,829 --> 00:55:36,240 Ai, ikusteko gai bazina! 844 00:56:36,860 --> 00:56:38,661 Zer gertatzen da, Frankie? 845 00:56:39,629 --> 00:56:41,231 Ezin dut lo egin. 846 00:56:41,631 --> 00:56:43,233 Itotzen ari naiz hor behean. 847 00:56:43,500 --> 00:56:45,535 Hoztu egingo zara. 848 00:56:49,906 --> 00:56:51,474 Gau ederra. 849 00:56:52,308 --> 00:56:53,209 Bai. 850 00:56:57,046 --> 00:56:59,182 Badakizu zer egin nahi nukeen? 851 00:56:59,249 --> 00:57:00,383 Ez. 852 00:57:00,583 --> 00:57:04,254 Kontratu hau bukatzean, autoz eraman nahi zintuzket kontinentera. 853 00:57:04,320 --> 00:57:09,040 Frantziara, Belgikara, Holandara… Gustatuko litzaizuke? 854 00:57:09,559 --> 00:57:10,794 Bai. 855 00:57:11,995 --> 00:57:13,596 Ezagutzen dut leku bat ibai batekin. 856 00:57:13,630 --> 00:57:15,098 Ez hau bezain zabala. 857 00:57:15,231 --> 00:57:18,168 Badu zubi bat, eta etxe eraikiak han. 858 00:57:18,535 --> 00:57:21,920 Eta emakumeak ibaiertzera jaisten dira arropa garbitzera. 859 00:57:22,572 --> 00:57:27,360 Eta begien irismenean dena da mahastia xanpainarako. 860 00:57:28,545 --> 00:57:31,320 Etengabe usaintzen da haien usaina. 861 00:57:36,453 --> 00:57:38,120 Gustatuko litzaizuke, ezta? 862 00:57:45,361 --> 00:57:46,896 Ezta? 863 00:57:50,733 --> 00:57:51,868 Eddie! 864 00:57:56,940 --> 00:57:58,608 Ez kezkatu. 865 00:57:59,943 --> 00:58:01,778 Nik zainduko zaitut. 866 00:58:09,419 --> 00:58:10,687 Olaf! 867 00:58:12,422 --> 00:58:13,656 Egun on, jauna. 868 00:58:16,493 --> 00:58:18,027 Egun on, Olaf. 869 00:58:19,496 --> 00:58:22,031 Tori udalerako lan-agiriak. 870 00:58:22,065 --> 00:58:25,768 Zaindu ezazu Sheernesserako karga. 871 00:58:25,935 --> 00:58:28,271 Eta bidali Fred Tilburyko gauzekin. 872 00:58:28,671 --> 00:58:29,739 Hori da dena. 873 00:58:30,607 --> 00:58:32,942 Bihar eguerdian itzuli, eta nik egingo dut gainerakoa. 874 00:58:33,042 --> 00:58:35,512 -Argi dago? -Bai, jauna. Utzi nire esku. 875 00:58:35,545 --> 00:58:36,346 Agur. 876 00:58:40,650 --> 00:58:43,353 Sinatu al duzu kontsulaturako nire papera? 877 00:58:43,419 --> 00:58:45,455 Bai, hemen daukat. 878 00:58:45,522 --> 00:58:47,991 Ez ahaztu bidaltzea. Hiru egun besterik ez dituzu, aitu? 879 00:58:48,124 --> 00:58:49,359 Ez dut ahaztuko. 880 00:58:55,064 --> 00:58:58,067 Oso paper garrantzitsua da. 881 00:59:06,242 --> 00:59:07,610 Tribe andrea! 882 00:59:12,482 --> 00:59:14,150 Tribe andrea! 883 00:59:18,087 --> 00:59:19,989 Bai, Bill, zer dugu? 884 00:59:20,089 --> 00:59:23,026 Ea dena ondo dagoen ikustera etorri naiz. 885 00:59:23,059 --> 00:59:25,695 Bai, dena ondo dago. Zer ba? 886 00:59:25,828 --> 00:59:28,398 Kezkatuta nengoen zutaz, nagusia kanpoan egonda. 887 00:59:28,431 --> 00:59:33,280 Beraz, dena behar bezala ote zegoen ikustera etortzea bururatu zait. 888 00:59:33,403 --> 00:59:37,774 -Ez nizun enbarazu egin nahi. -Ez, ez didazu enbarazu egin. 889 00:59:37,807 --> 00:59:39,240 Pozten naiz zu ikusteaz. 890 00:59:39,309 --> 00:59:41,578 Zurbil samar dirudizu, ondo al zaude? 891 00:59:41,644 --> 00:59:42,946 Bai, Bill, ondo nago. 892 00:59:43,112 --> 00:59:45,415 Zer ordutan espero duzu nagusia etortzea? 893 00:59:45,448 --> 00:59:47,250 Bihar arratsaldean. 894 00:59:47,517 --> 00:59:48,952 Exeterrera joan da. 895 00:59:48,985 --> 00:59:52,088 Exeterrera? Ez dago hemen ondoan! 896 00:59:52,188 --> 00:59:54,480 Bihar goizean aterako dela esan du. 897 00:59:54,691 --> 00:59:57,727 Dena ondo badago, joan egingo naiz. 898 00:59:58,995 --> 01:00:02,160 Geratu, Bill, gera zaitez niri lagun egiten. 899 01:00:02,231 --> 01:00:05,835 -Pixka bat. Klubaren gaua da. -A bai? 900 01:00:05,902 --> 01:00:07,870 Bai, marinelen kofradia. 901 01:00:07,904 --> 01:00:10,340 Gaur gauean ordubete gehiago izango dugu. 902 01:00:11,107 --> 01:00:12,475 Jakina. 903 01:00:13,076 --> 01:00:14,077 Bill. 904 01:00:14,777 --> 01:00:15,878 Trago bat nahi duzu? 905 01:00:15,912 --> 01:00:18,414 Ez, sekula ez, klubeko gaua baino lehen, ez. 906 01:00:18,448 --> 01:00:20,917 -Ez? -Ez, kontseiluan nago. 907 01:00:21,250 --> 01:00:22,518 Marinel Handia naiz. 908 01:00:22,552 --> 01:00:26,520 Bill, gera zaitez gaur gauean. 909 01:00:26,689 --> 01:00:28,758 Ezin dut, ordea. 910 01:00:29,125 --> 01:00:30,627 Zer ba? 911 01:00:31,160 --> 01:00:34,263 Oso beldurtuta nagoelako hemen bakarrik. 912 01:00:34,397 --> 01:00:39,369 Gizonaren faltan zaude. Gau bakarra da. Bihar hemen egongo da. 913 01:00:39,435 --> 01:00:40,737 Badakit. 914 01:00:41,371 --> 01:00:43,573 Irakurri zerbait, eta zoaz ohera. 915 01:00:43,640 --> 01:00:45,942 Arratsaldeko egunkariak. Nik irakurrita dauzkat. 916 01:00:46,075 --> 01:00:49,800 Eta konturatu baino lehenago etorriko zaizu zure gizona. 917 01:00:51,080 --> 01:00:55,652 Demontre, 9ak! Joan beharra daukat. 918 01:00:55,952 --> 01:00:58,321 -Gabon, andrea. -Gabon. 919 01:00:58,488 --> 01:00:59,789 Eutsi goiari. 920 01:01:00,823 --> 01:01:03,226 -Bill! -Bai? 921 01:01:06,195 --> 01:01:08,031 Ezer ez. 922 01:01:17,340 --> 01:01:18,408 Frankie! 923 01:01:29,786 --> 01:01:33,520 -Jarridazu beste kopa bat. -Ia botila erdia edan duzu. 924 01:01:37,160 --> 01:01:38,895 -Nirekin edan ezazu. -Ez dut gehiago nahi. 925 01:01:38,995 --> 01:01:41,097 -Nirekin edan behar duzu. -Esan dizut ez dudala nahi. 926 01:01:41,130 --> 01:01:42,732 Esan dizudana egizu! 927 01:01:48,371 --> 01:01:50,880 Begira zer ondo irakurtzen dudan. 928 01:01:51,407 --> 01:01:55,978 “Gaur, Newporten, neska baten gorpua aurkitu dute bide bazterrean”. 929 01:01:56,012 --> 01:01:58,848 “Ito egin dute”. 930 01:01:59,816 --> 01:02:02,920 “Hindsek sei makilen aldearekin irabazi dio Sussexi”. 931 01:02:03,019 --> 01:02:05,920 Zer ote da “sei makil”? 932 01:02:06,856 --> 01:02:12,195 “Barne ministroak azken unean eman dio indultua Andrew Smithi”. 933 01:02:12,228 --> 01:02:15,698 “Tavistocken emaztea hil izanagatik kondenatuta zegoen”. 934 01:02:15,965 --> 01:02:19,440 “Smithek bihar goizean goiz exekutatua izan behar zuen”. 935 01:02:19,702 --> 01:02:22,905 Zorionekoa izan da. 936 01:02:25,541 --> 01:02:31,581 “Legebiltzarra. Hizlariak 3retan hartu zuen bere aulkia”. 937 01:02:32,515 --> 01:02:34,016 Zergatik hartu ote zuen? 938 01:02:34,050 --> 01:02:35,718 Esango al didazu? 939 01:02:38,488 --> 01:02:41,240 Zergatik lapurtu zuen bere aulkia? 940 01:02:41,591 --> 01:02:45,000 Zergatik esertzen zara hor, hain hotz eta hain isilik? 941 01:02:45,061 --> 01:02:47,120 Hau ez da nire Frankie. 942 01:02:47,160 --> 01:02:52,160 Non eta ez didazun musu ematen eta xuxurlatzen. 943 01:02:52,201 --> 01:02:54,570 Begiraiozu zeure buruari. 944 01:02:57,440 --> 01:02:58,441 Kaixo, Frankie. 945 01:02:58,574 --> 01:02:59,575 Eddie! 946 01:02:59,642 --> 01:03:01,110 Esna oraindik? 947 01:03:02,612 --> 01:03:05,381 Olaf biltegiko giltza bila etorri da. 948 01:03:05,414 --> 01:03:06,382 Ordu hauetan? 949 01:03:08,117 --> 01:03:09,452 Zergatik etorri zara, Ed? 950 01:03:09,519 --> 01:03:11,621 Haren agenteak atzeratu egin du. 951 01:03:11,654 --> 01:03:14,023 Jateko zerbait ekarriko dizut. 952 01:03:14,056 --> 01:03:15,960 Jan dut dagoeneko. Zerbait edan nahi nuke. 953 01:03:16,058 --> 01:03:17,794 Ekarriko dizut. 954 01:03:20,730 --> 01:03:22,520 Zenbat denbora daramazu hemen, Olaf? 955 01:03:22,560 --> 01:03:23,880 Lana bukatuz geroztik. 956 01:03:24,734 --> 01:03:25,960 Zer arraiotara etorri zara? 957 01:03:26,000 --> 01:03:29,320 Gustatzen zaidalako eta berari ere gustatzen zaiolako. 958 01:03:29,438 --> 01:03:31,207 Tori edaria. 959 01:03:34,977 --> 01:03:37,814 -Hartu giltza eta joan. -Emadazu giltza hori. 960 01:03:48,191 --> 01:03:50,426 Hau ez da biltegiko giltza. 961 01:03:52,628 --> 01:03:55,480 -Zer gertatzen da hemen? -Ed, entzun, mesedez. 962 01:03:56,299 --> 01:03:57,633 Frankie. 963 01:03:59,068 --> 01:04:01,160 Ez nukeen inoiz sinetsiko. 964 01:04:04,941 --> 01:04:07,600 Zurekin hitz egin nahi dut ontzigainean. 965 01:04:07,710 --> 01:04:08,911 Atsegina izango da. 966 01:04:16,986 --> 01:04:20,089 -Ez, Eddie, mesedez! -Gera zaitez hor! 967 01:04:24,160 --> 01:04:26,495 Eddie, ez joateko eskatu nizun! 968 01:04:55,892 --> 01:04:57,560 Eddie! 969 01:06:27,116 --> 01:06:28,517 Eddie! 970 01:06:51,240 --> 01:06:51,280 Gabon, jauna. Hilketa dirudi. 971 01:06:51,280 --> 01:06:52,040 Hilketa? 972 01:06:52,080 --> 01:06:53,680 Bai, Tribe jauna, ontziaren jabea. 973 01:06:53,776 --> 01:06:55,644 Bi gizon hauek kaitik ikusi dute. 974 01:06:56,145 --> 01:06:57,646 Ikusi egin duzue? 975 01:06:57,747 --> 01:06:59,815 Lagunak eta nik borroka-hotsa entzun dugu. 976 01:06:59,849 --> 01:07:02,118 Handik oso argi ikusten zen. 977 01:07:02,184 --> 01:07:04,620 Bazirudien indar betean ari zirela borrokan. 978 01:07:04,653 --> 01:07:07,223 Eta orduan norbait ikusi dugu kareletik zerbait botatzen. 979 01:07:07,256 --> 01:07:09,291 -Zer zen? -Gorputz bat. 980 01:07:09,825 --> 01:07:10,860 Eta ez duzue ezer egin? 981 01:07:11,060 --> 01:07:12,995 Berehala jo du norbaitek kanpaia. 982 01:07:13,029 --> 01:07:14,397 -Ontzi honetan? -Bai, Tribe andreak. 983 01:07:14,497 --> 01:07:15,464 -Non dago? -Barruan. 984 01:07:15,498 --> 01:07:16,465 Eta beste gizona? 985 01:07:16,532 --> 01:07:17,767 Oraindik ez dugu harrapatu, baina horretan gabiltza. 986 01:07:17,867 --> 01:07:19,502 -Ez dago gorputzaren aztarnarik? -Oraindik ez. 987 01:07:19,535 --> 01:07:21,337 Marea ordu honetan igotzen da. 988 01:07:21,404 --> 01:07:23,339 Egunsentia arte ezingo dugu gauza handirik egin. 989 01:07:23,406 --> 01:07:24,874 -Nor da hau? -Ni? 990 01:07:24,907 --> 01:07:26,108 Shackle du izena. 991 01:07:26,575 --> 01:07:28,277 Urte askoan lan egin zuen Triberen aitarentzat. 992 01:07:28,310 --> 01:07:29,612 Hemen zeunden gertatu zenean? 993 01:07:29,745 --> 01:07:33,382 Nahiago hemen egon banintz. Nire klubean nengoen… 994 01:07:33,549 --> 01:07:35,351 …marinelen kofradian. 995 01:07:35,618 --> 01:07:37,053 Andreak ez joateko esan dit. 996 01:07:37,086 --> 01:07:38,754 Tribe andreak ez zuen nahi zu joatea. 997 01:07:38,788 --> 01:07:40,089 Bai, hori da. 998 01:07:40,256 --> 01:07:41,323 Zergatik esan dizu? 999 01:07:41,457 --> 01:07:43,092 Ez. 1000 01:07:43,292 --> 01:07:44,427 Hobe izango dugu berarekin hitz egitea. 1001 01:07:44,493 --> 01:07:48,664 Ez dago zuen galdera ergelei erantzuteko moduan. 1002 01:07:48,697 --> 01:07:50,232 Mediku bat behar du. 1003 01:07:50,266 --> 01:07:51,934 Poliziako mediku bat eta erizain bat bidali ditut. 1004 01:07:51,967 --> 01:07:53,302 Emakumea, jauna. 1005 01:07:58,707 --> 01:08:01,210 Kaixo, Tribe andrea, aurrera. 1006 01:08:06,916 --> 01:08:09,600 Galdera batzuei erantzuteko moduan zaude? 1007 01:08:10,820 --> 01:08:12,388 Mesedez, eseri. 1008 01:08:17,526 --> 01:08:20,863 Jakinarazi behar dizut ez zaudela ezer erantzutera behartua… 1009 01:08:20,896 --> 01:08:22,498 …baina esaten duzun edozer gauza apuntatu egingo dugu… 1010 01:08:22,565 --> 01:08:24,633 …eta frogatzat hartu ahal izango da. 1011 01:08:25,568 --> 01:08:30,473 Francis Tribe duzu izena, eta hemen bizi zara senarrarekin? 1012 01:08:31,574 --> 01:08:35,544 Olaf Thyssen izeneko gizon bat ezagutzen omen duzu. 1013 01:08:37,446 --> 01:08:38,447 Bai. 1014 01:08:38,948 --> 01:08:40,583 Ontzian egon da gaur gauean? 1015 01:08:43,018 --> 01:08:44,487 Zer ordutan iritsi da? 1016 01:08:46,956 --> 01:08:49,024 Zer ordutan iritsi da? 1017 01:08:51,060 --> 01:08:52,161 Seietan. 1018 01:08:53,629 --> 01:08:55,160 Zure senarra hemen zegoen? 1019 01:08:55,498 --> 01:08:56,999 Ez. 1020 01:08:57,066 --> 01:08:59,435 Hura etorri zain zeunden? 1021 01:08:59,735 --> 01:09:00,840 Ez. 1022 01:09:00,880 --> 01:09:03,000 Gaua kanpoan pasatzekoa zen. 1023 01:09:04,073 --> 01:09:06,040 Baina itzuli egin da. 1024 01:09:06,575 --> 01:09:08,480 Zer gertatu da orduan? 1025 01:09:08,978 --> 01:09:13,983 Ontzigainean borrokan aritu dira. Entzun diet, izugarria izan da. 1026 01:09:14,783 --> 01:09:15,784 Non zeunden zu? 1027 01:09:16,952 --> 01:09:17,960 Hemen behean. 1028 01:09:18,020 --> 01:09:19,755 Baina ontzigainera igo zara. 1029 01:09:20,956 --> 01:09:21,891 Hortik. 1030 01:09:22,725 --> 01:09:24,827 Thyssen hori hor zegoen? 1031 01:09:25,294 --> 01:09:26,328 Bai. 1032 01:09:27,630 --> 01:09:29,040 Zure senarra ontzigainean zegoen? 1033 01:09:29,999 --> 01:09:31,033 Ez. 1034 01:09:31,167 --> 01:09:32,468 Badakizu non zegoen? 1035 01:09:34,737 --> 01:09:36,038 Bai. 1036 01:09:36,939 --> 01:09:38,974 Ibaian. 1037 01:09:40,109 --> 01:09:42,960 Ez duzu ikusi nola iritsi den horra? 1038 01:09:49,985 --> 01:09:54,623 Olaf Thyssen hori zure maitalea al zen? 1039 01:09:56,959 --> 01:10:01,280 Ederki. Oraingoz ez dizut galdera gehiagorekin traba egingo. 1040 01:10:01,363 --> 01:10:03,199 Beranduago ikusiko zaitut. 1041 01:10:12,875 --> 01:10:17,346 -Bilatu duzue, ezta? -Bai, dena miatu dugu. 1042 01:10:19,315 --> 01:10:21,016 Badakit. 1043 01:10:21,116 --> 01:10:22,585 Mila esker. 1044 01:10:35,631 --> 01:10:37,600 Ea ba ontzigaineko odol mantxa horiek. 1045 01:10:37,640 --> 01:10:38,400 Bai, etorri. 1046 01:10:53,282 --> 01:10:54,984 Behetik dator, jauna. 1047 01:11:48,604 --> 01:11:52,720 Edan hau, ea brandy pixka bat aurkitzen dizudan. 1048 01:11:53,075 --> 01:11:54,777 Eskerrik asko. 1049 01:11:55,444 --> 01:11:57,713 Ospitalera joan behar zenuen. 1050 01:11:57,880 --> 01:12:00,440 Ez dakit nola iritsi zaren Brightondik horrela. 1051 01:12:00,482 --> 01:12:02,280 Erotuta egon behar duzu. 1052 01:12:03,686 --> 01:12:06,989 Buruko kolpeagatik izango da. 1053 01:12:08,123 --> 01:12:11,193 Zer ari zinen ordu horietan txalupan? 1054 01:12:11,960 --> 01:12:13,662 Arrantzan nenbilen. 1055 01:12:13,996 --> 01:12:16,065 Kirol polita gauerako. 1056 01:12:16,398 --> 01:12:18,133 Hala dirudi. 1057 01:12:18,233 --> 01:12:20,502 Suertea duzu bizirik egoteaz. 1058 01:12:20,536 --> 01:12:21,704 Bai. 1059 01:12:23,605 --> 01:12:25,574 Besoan ere zerbait duzu? 1060 01:12:25,741 --> 01:12:30,312 Zerbaitekin trabatu, eta hondoratu egin da txalupa. 1061 01:12:31,046 --> 01:12:33,215 Gogoan dut hau pentsatu izana: 1062 01:12:33,248 --> 01:12:38,253 Ez bazara orain libratzen, Eddie, akabo dena zuretzat. 1063 01:12:39,588 --> 01:12:41,590 Libratu egin naiz, nonbait. 1064 01:12:41,657 --> 01:12:44,360 -Eskerrak igerian ikasi zenuen. -Bai. 1065 01:12:48,197 --> 01:12:51,133 Horra bezero goiztiar bat! 1066 01:12:51,266 --> 01:12:55,070 Zoaz atzeko gelara, eta hartu atseden pixka bat. 1067 01:12:55,938 --> 01:12:57,673 Ondo da. 1068 01:13:02,277 --> 01:13:03,679 Ondo nago. 1069 01:13:08,450 --> 01:13:09,752 Ondo da, ondo da. 1070 01:13:15,491 --> 01:13:18,260 -Barkatu zain egon izana. -Lasai horregatik. 1071 01:13:18,293 --> 01:13:19,528 -Eseri, jauna. -Eskerrik asko. 1072 01:13:19,661 --> 01:13:22,231 -Egunkaria nahi? -Eskerrik asko. 1073 01:13:30,439 --> 01:13:33,776 Exeter ondo ari da, baina begira Yorkshire. 1074 01:13:33,876 --> 01:13:36,779 Txapeldunak izateko aukera dute. 1075 01:13:40,482 --> 01:13:43,218 Kasu interesgarri bat Gravesenden. 1076 01:13:44,420 --> 01:13:47,022 Oraindik ez dut egunkaria irakurri. 1077 01:13:47,055 --> 01:13:49,291 Gizajo bat txalupa batean… 1078 01:13:49,558 --> 01:13:51,660 …marinel batek hil du. 1079 01:13:53,162 --> 01:13:55,431 Atzerritarra zen, nonbait. 1080 01:13:55,631 --> 01:13:57,633 Marinelaz ari naiz. 1081 01:13:57,666 --> 01:13:59,868 Eta gero emazteak ja eta bere burua hil! 1082 01:14:00,035 --> 01:14:02,237 Polizia hiltzailearen bila dabil. 1083 01:14:03,539 --> 01:14:06,108 Kontatu nahi ez zuen zerbait edukiko zuen eta. 1084 01:14:06,141 --> 01:14:08,110 Ez nintzateke harrituko. 1085 01:14:09,278 --> 01:14:11,213 -Bizarra egingo dizut? -Mesedez. 1086 01:14:42,211 --> 01:14:43,712 Hilda zegoen. 1087 01:14:44,112 --> 01:14:46,348 Nire Frankie hilda zegoen. 1088 01:14:47,583 --> 01:14:52,754 Eta haren erruz egin zion Frankiek tiro bere buruari. 1089 01:14:53,489 --> 01:14:56,191 Bizitzaz ordainduko zuela zin egin nuen. 1090 01:14:56,291 --> 01:14:58,880 Jakin nuenean Bigleyk esan zuela gorpu hura nirea zela… 1091 01:14:58,920 --> 01:15:01,800 …Olafi ordainarazteko modua aurkitu nuen. 1092 01:15:01,964 --> 01:15:05,634 Baina azken unean ezin izan dut egin. 1093 01:15:07,035 --> 01:15:09,471 Haren biziak ez dit Frankie itzuliko. 1094 01:15:10,606 --> 01:15:12,774 Ezerk ez dit itzuliko. 1095 01:15:14,042 --> 01:15:16,011 Ondo da, ondo da. 1096 01:15:16,078 --> 01:15:19,448 Adierazpen bat sinatu beharko duzu. 1097 01:15:19,815 --> 01:15:21,917 Non aurkituko zaitut? 1098 01:15:22,951 --> 01:15:24,953 Bizartegian. 1099 01:15:25,087 --> 01:15:26,955 Nire lehengo helbidean. 1100 01:15:33,028 --> 01:15:34,129 Egun on. 1101 01:15:35,030 --> 01:15:36,198 Egun on, Frank. 1102 01:16:28,684 --> 01:16:29,952 Eddie. 1103 01:16:33,622 --> 01:16:35,090 Eddie. 1104 01:17:50,240 --> 01:17:55,720 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz