1 00:00:15,248 --> 00:00:21,087 AINTZIRA BELTZEKO IZAKIA 2 00:01:12,639 --> 00:01:17,877 Hasieran, Jainkoak zerua eta lurra sortu zituen. 3 00:01:17,944 --> 00:01:22,082 Eta Lurrak ez zuen formarik eta hutsik zegoen. 4 00:01:35,128 --> 00:01:37,097 Hau Lur planeta da… 5 00:01:37,130 --> 00:01:39,466 …jaio berria, eta berehala hozten… 6 00:01:39,532 --> 00:01:43,470 …3.300 gradotik ehunka grado batzuetara… 7 00:01:43,536 --> 00:01:46,639 …5.000 milioi urte baino gutxiagotan. 8 00:01:46,706 --> 00:01:49,876 Beroa gora doa, atmosferarekin elkartzen da… 9 00:01:49,943 --> 00:01:51,478 …hodeiak eratzen dira… 10 00:01:51,544 --> 00:01:56,216 …eta mende askotan gogortutako azalera euria erortzen da. 11 00:01:57,217 --> 00:01:59,752 Itsaso zurrunbilotsuak hazi egin dira… 12 00:01:59,819 --> 00:02:01,654 …mugak aurkitzen dituzte… 13 00:02:01,721 --> 00:02:03,756 …eta hesituta gelditzen dira. 14 00:02:03,823 --> 00:02:09,362 Orain, hango sakonune beroetan bizitzaren miraria hasten da. 15 00:02:09,496 --> 00:02:11,364 Aniztasun mugagabean… 16 00:02:11,431 --> 00:02:14,634 …izaki biziak agertzen dira eta aldatuz doaz… 17 00:02:14,701 --> 00:02:16,736 …eta lehorrera iristen dira… 18 00:02:16,803 --> 00:02:19,172 …eta han utzia dute beren aztarna: iritsi izanarena… 19 00:02:19,239 --> 00:02:21,307 …bizirik irauteko borrokatu izanarena… 20 00:02:21,374 --> 00:02:23,977 …eta amaitu izanarena. 21 00:02:24,043 --> 00:02:27,447 Bizitzaren aztarna Lurrean idatzita dago. 22 00:02:27,514 --> 00:02:30,517 15 milioi urte geroago… 23 00:02:30,583 --> 00:02:33,153 …Amazonasko lekurik garaienean… 24 00:02:33,219 --> 00:02:36,556 …gizakia historia hori irakurtzen saiatzen ari da oraindik. 25 00:02:36,890 --> 00:02:38,458 Tomas! 26 00:02:49,068 --> 00:02:50,503 Mesedez. 27 00:02:57,877 --> 00:03:00,813 -Zer da hori, Maia doktorea? -Ez dakit, Luis. 28 00:03:00,880 --> 00:03:03,416 Inoiz ez dut horrelakorik ikusi. 29 00:03:03,483 --> 00:03:05,685 Garrantzitsua da? 30 00:03:05,752 --> 00:03:09,822 Baietz uste dut. Oso garrantzitsua. 31 00:03:12,859 --> 00:03:16,763 Beste argazki bat atera, eta hortik aterako dugu. 32 00:03:25,238 --> 00:03:29,209 Morajo badiara joango naiz, institutura. 33 00:03:29,275 --> 00:03:32,212 -Zuek biek itxaron hemen. -Luzarorako joango zara? 34 00:03:32,278 --> 00:03:34,847 Hau zer den jakin arte… 35 00:03:34,914 --> 00:03:38,351 …eta eskeleto osoa ateratzeko laguntza lortu arte. 36 00:03:43,890 --> 00:03:48,661 Kanpamentuan norbaitek egon behar du denbora guztian, Luis. 37 00:04:49,322 --> 00:04:51,758 Arrain guztiak beldurtuko zenituen. 38 00:04:51,824 --> 00:04:56,529 Bera dabilen sakoneran, arrainek ez dute ezer entzungo. 39 00:05:47,647 --> 00:05:49,582 Hor dago. Ikusten duzu? 40 00:05:49,649 --> 00:05:51,084 Zeren zain dago? 41 00:05:51,150 --> 00:05:53,920 Presio-aldaketara egokitzen ari da. 42 00:05:59,258 --> 00:06:01,194 Badator. 43 00:06:03,796 --> 00:06:06,132 David, ezusteko bat dut zuretzat. 44 00:06:06,199 --> 00:06:07,633 Bai? 45 00:06:09,402 --> 00:06:11,204 Carl Maia! 46 00:06:11,270 --> 00:06:15,108 -Ez zara zu! -Nire aztarnak, Reed doktorea. 47 00:06:15,141 --> 00:06:19,078 Amazonasen eskeleto bila zenbiltzala esan zidaten. 48 00:06:19,145 --> 00:06:22,382 Zu Kaliforniako akuario baterako ikertzen ari omen zinen. 49 00:06:22,448 --> 00:06:26,452 -Zer zabiltza Brasilen? -Hilabete daramagu zure institutuan 50 00:06:26,519 --> 00:06:28,755 Arrain dipneoen bila gabiltza. 51 00:06:28,821 --> 00:06:32,325 David, oraindik ez dirudizu iktiologoa. 52 00:06:32,392 --> 00:06:33,860 Geologoaren ikuspegitik ari da. 53 00:06:33,926 --> 00:06:36,996 Irakasle atsegin eta bizardunaren zain zegoen. 54 00:06:37,063 --> 00:06:40,199 Ez nuen espero ikasle garaiko itxura izango zuenik. 55 00:06:40,266 --> 00:06:42,502 Eutsidazu, Kay. 56 00:06:43,469 --> 00:06:45,037 Ezkondu al zarete? 57 00:06:45,104 --> 00:06:49,275 Beti elkarrekin gaudenez, ez du merezi gastu hori egitea. 58 00:06:49,342 --> 00:06:53,446 -Baten prezioan bi bizi zarete, ez? -Hori esaten diot nik. 59 00:06:53,479 --> 00:06:57,583 Ea Williamsek soldata igotzen dion, ni mantendu ahal izateko. 60 00:06:57,650 --> 00:07:01,554 Goazen lehorrera. Pozten naiz zu berriz ikusteaz. 61 00:07:02,622 --> 00:07:05,591 Erakutsiozu zergatik itzuli zaren, Carl. 62 00:07:06,426 --> 00:07:10,930 Hau aurkitu dut devoniar aroko kareharri multzo batean. 63 00:07:19,705 --> 00:07:23,643 Ea zuk identifikatzen duzun, itsas bizitzan aditua zarenez. 64 00:07:23,843 --> 00:07:25,611 Ez dut horrelakorik inoiz ikusi. 65 00:07:25,678 --> 00:07:27,947 Begiraiozu hatz arteko mintzari, David. 66 00:07:28,548 --> 00:07:32,718 Gehiago jakingo dugu eskeleto osoa aurkitzen dudanean. 67 00:07:32,785 --> 00:07:35,822 -Han egon nahi nuke zuk aurkitzean. -Nik ere bai. 68 00:07:35,822 --> 00:07:38,958 Zure nagusiari interesatuko al zaio? 69 00:07:38,991 --> 00:07:40,493 Williamsi? 70 00:07:40,560 --> 00:07:43,663 Publizitatea usaintzen badu, han edukiko duzu. 71 00:07:43,663 --> 00:07:46,666 Bidezkoa izan zaitez. Publizitateak dirua dakar. 72 00:07:46,732 --> 00:07:48,701 Eta dirurik gabe, ez dago ikerketarik. 73 00:07:48,734 --> 00:07:53,773 Williamsek dirua lortuko ez balu, ez geundeke hemen. 74 00:07:55,041 --> 00:07:58,478 -Non dago zera hau? -Institutuan. 75 00:08:21,968 --> 00:08:24,203 Hemen dago, jaunok. 76 00:08:26,973 --> 00:08:29,675 Aurkitu nuen bezalaxe. 77 00:08:30,510 --> 00:08:32,879 -Harrigarria da. -Sinestezina da! 78 00:08:33,379 --> 00:08:36,382 Pleistozenoko gizon batena izan liteke? 79 00:08:36,582 --> 00:08:39,852 Anfibio baten eskua dela esango nuke. 80 00:08:39,886 --> 00:08:42,255 Denbora gehiena uretan pasatuko lukeen batena. 81 00:08:42,288 --> 00:08:46,225 Hatzen egitura lehorrerako da, ordea. 82 00:08:47,226 --> 00:08:49,195 Zer iruditzen zaizu, Matos doktorea? 83 00:08:49,228 --> 00:08:54,367 Ziur egon: zernahi zela ere, oso boteretsua izango zen. 84 00:08:54,400 --> 00:08:56,602 Fosil osoa aurkitzea espero duzu? 85 00:08:56,636 --> 00:08:59,238 Espedizio egoki bat antolatu bezain laster. 86 00:08:59,539 --> 00:09:02,208 Zergatik ez dugu espedizioa guk antolatzen? 87 00:09:02,241 --> 00:09:05,611 Gure alorreko zeregina da, ezta, David? 88 00:09:05,645 --> 00:09:07,146 Bai noski. 89 00:09:07,146 --> 00:09:11,751 Gero eta gehiago ikasten ari gara itsas ikerketaren balioaz. 90 00:09:11,817 --> 00:09:14,053 Begira horri. 91 00:09:15,154 --> 00:09:16,389 Hau arrain dipneoa da… 92 00:09:16,455 --> 00:09:19,492 …arrainaren eta lurreko animaliaren arteko zubia. 93 00:09:19,659 --> 00:09:24,363 Natura maiz saiatu da itsas bizitza lehorreko bizitzara ekartzen. 94 00:09:24,430 --> 00:09:28,834 Honek huts egin zuen. Milioika urtetan ez da aldatu. 95 00:09:29,035 --> 00:09:30,036 Baina hemen… 96 00:09:31,203 --> 00:09:33,906 …hau da erantzunaren gakoa. 97 00:09:33,940 --> 00:09:37,109 Espazio ontziak beste planeta batzuetara joango dira noizbait. 98 00:09:37,143 --> 00:09:39,845 Gizakiak nola biziko dira planeta horietan? 99 00:09:39,845 --> 00:09:43,149 Atmosfera eta presioak desberdinak izango dira. 100 00:09:44,817 --> 00:09:47,386 Hau eta beste espezie batzuk aztertuz ikasten dugu… 101 00:09:47,453 --> 00:09:52,058 …bizitzak nola eboluzionatu zuen eta gure mundura nola egokitu zen. 102 00:09:52,291 --> 00:09:55,595 Jakinduria horren bidez gizakiari erakuts diezaiokegu… 103 00:09:55,628 --> 00:09:57,430 …mundu berri batera egokitzen. 104 00:09:57,496 --> 00:10:00,533 Hitzaldi polita egin duzu, baina badu bere alde praktikoa. 105 00:10:00,666 --> 00:10:03,469 Bankari-hitzak esaten baditut eta ez zientzialariarenak… 106 00:10:03,469 --> 00:10:06,539 …gogoratu gure institutua diruari esker dabilela. 107 00:10:06,706 --> 00:10:11,077 Aurkikuntza garrantzitsu batek balio finantzarioa ere izan dezake. 108 00:10:11,143 --> 00:10:14,680 -Batzordeak ez luke gaitzetsiko. -Ez horixe. 109 00:10:15,081 --> 00:10:18,017 Maia doktorea, baduzu zure espedizioa. 110 00:10:18,084 --> 00:10:20,519 Goizean abiatuko gara Manausera. 111 00:10:20,620 --> 00:10:23,789 Handik txalupa bat hartuko dugu ibaian gora. 112 00:11:06,365 --> 00:11:07,667 Tomas! 113 00:11:52,978 --> 00:11:54,914 Zer bero dagoen! 114 00:11:54,980 --> 00:11:56,882 Eta gehiago berotuko du. 115 00:12:00,419 --> 00:12:03,956 Maiak ezin izan al du lortu hau baino ontzi hoberik? 116 00:12:04,023 --> 00:12:07,426 Ez dira asko izango ibaian hain gora doazen ontziak. 117 00:12:07,493 --> 00:12:10,730 Ez genuen espero "Isle de France" ontzian joatea. 118 00:12:10,763 --> 00:12:12,665 Ez zaizu "Rita" gustatzen? 119 00:12:12,665 --> 00:12:15,601 -Doktoreak esan nahi zuen… -Badakit zer esan nahi zuen. 120 00:12:15,601 --> 00:12:20,639 Baina zertarako nahi duzu ontzi polit bat ibai ero honetan? 121 00:12:20,873 --> 00:12:23,309 Zer iruditu zaizu "Rita"ko kamaroterik onena? 122 00:12:23,375 --> 00:12:25,745 -Asko gustatzen zait. -Zer ondo. 123 00:12:25,811 --> 00:12:29,081 Orain badaukagu laborategia. 124 00:12:29,115 --> 00:12:33,085 -Ea erabiltzea lortzen dugun. -Bestela, zer desilusioa! 125 00:12:33,119 --> 00:12:36,489 Maia doktoreak esandakoak oinarri sendoa behar luke. 126 00:12:36,522 --> 00:12:38,791 Maia doktorea zientzialaria da, ez igarlea. 127 00:12:38,858 --> 00:12:40,793 Nola ziurta dezake ezer? 128 00:12:40,860 --> 00:12:45,631 Zientzialariak ikuspena eta ziurtasuna behar ditu. 129 00:12:45,765 --> 00:12:48,768 Ez dut zu kritikatzeko esan. 130 00:12:48,834 --> 00:12:52,104 Baina ni arrakastaren bila nabil beti. 131 00:13:15,427 --> 00:13:17,696 Mississippi zerbait zela uste nuen. 132 00:13:17,797 --> 00:13:20,699 Hura erreka da Amazonasekin konparatuta. 133 00:13:21,467 --> 00:13:24,403 Horrelakoa zen duela 150 milioi urte… 134 00:13:24,470 --> 00:13:26,338 …deboniar aroan. 135 00:13:26,505 --> 00:13:29,809 -Munduaren hasiera dirudi. -Hala da. 136 00:13:29,875 --> 00:13:33,979 Animaliak ere deboniar aroan bezala hazten dira. 137 00:13:34,013 --> 00:13:37,149 Hartz inurrijalea erraldoia da eta hartzaren indarra du. 138 00:13:37,183 --> 00:13:39,752 Ehunzangoak 30 zentimetro iristen ditu. 139 00:13:39,819 --> 00:13:42,054 Amazonasko arratoia ardi bat bezain handia da. 140 00:13:42,121 --> 00:13:44,323 -Ez da sinestekoa! -Egia da. 141 00:13:44,390 --> 00:13:46,859 Eta ez ahaztu gure zarboak. 142 00:13:46,926 --> 00:13:50,129 1,80 metro luze ere badira, eta hiltzaileak dira. 143 00:13:50,196 --> 00:13:53,365 Oihan honetako gauza guztiak bezala. Hiltzaileak denak! 144 00:13:53,432 --> 00:13:56,836 Maia doktoreak dioenez, 2 ordu barru ainguratuko dugu. 145 00:13:56,869 --> 00:13:59,171 Hobe duzue atseden pixka bat hartu. 146 00:14:06,879 --> 00:14:08,848 Berriro, Lucas. 147 00:14:10,316 --> 00:14:13,252 Ea kanpamentuko gizonek entzuten diguten. 148 00:14:13,319 --> 00:14:16,555 Ainguratzen dugunean, txalupan joango gara. 149 00:14:18,457 --> 00:14:19,892 Luis! 150 00:14:21,327 --> 00:14:22,928 Tomas! 151 00:14:34,273 --> 00:14:37,743 -Harritzekoa inor ez egotea. -Ez dira ehizean ibiliko? 152 00:14:37,877 --> 00:14:41,647 Baten batek hemen geratu behar zuela agindu nien. 153 00:14:41,714 --> 00:14:43,115 Zatozte. 154 00:14:43,182 --> 00:14:46,218 Geratu hemen, Kay. Ea zer gertatzen den. 155 00:14:53,459 --> 00:14:54,827 Luis! 156 00:14:56,595 --> 00:14:58,364 Zer gertatu ote da? 157 00:14:58,430 --> 00:15:00,366 Ez dut ulertzen. 158 00:15:00,432 --> 00:15:03,903 Esplikazio bakarra dago. Hau piztia basatiz beteta dago. 159 00:15:03,936 --> 00:15:08,507 Jaguar bat izango zen. Jaguarren atzaparrek honela urratzen dute. 160 00:15:24,924 --> 00:15:26,358 Non dago Kay? 161 00:15:32,564 --> 00:15:35,301 -Zer gertatu da? -Ezbehar bat. 162 00:15:38,404 --> 00:15:41,240 Goazen ontzira, Kay. 163 00:16:29,588 --> 00:16:32,725 Aurkikuntza honek mundua harrituko du! 164 00:16:37,563 --> 00:16:39,832 Zortzi egun… 165 00:16:39,898 --> 00:16:43,302 …eta kale bat zolatzeko lain harri baizik ez dugu aurkitu. 166 00:16:43,369 --> 00:16:47,573 -Nahikoa duzu edo segituko dugu? -Esango dizut noiz arte. 167 00:16:49,375 --> 00:16:53,612 Huts egin dugu. Hori da jendeak ulertuko duena. 168 00:16:59,385 --> 00:17:02,688 Ba al dakizu ibai-adar honek nora isurtzen duen? 169 00:17:02,721 --> 00:17:06,458 Aintzira batera isurtzen omen du, nire gizonek ziotenez. 170 00:17:07,226 --> 00:17:09,161 Zer esan nahi duzu? 171 00:17:09,228 --> 00:17:11,663 Pentsatzen ari naiz. 172 00:17:11,730 --> 00:17:16,468 Noizbait, malda horietako bat ibai barruraino jausiko zen. 173 00:17:16,602 --> 00:17:20,539 Ehunka edo milaka urteren ondoren korronteak desegin egingo zuen. 174 00:17:20,606 --> 00:17:24,543 Ibai-adar hau nonbaiten amaitzen bada, lur puskak aurki ditzakegu. 175 00:17:24,610 --> 00:17:27,546 Beharbada, zure fosila ere aurkitu ahal izango dugu. 176 00:17:27,613 --> 00:17:30,049 -Teoria hutsa da. -Zer du txarretik? 177 00:17:30,115 --> 00:17:32,284 Daviden teoria zuzena baldin bada ere… 178 00:17:32,351 --> 00:17:34,887 …zerbait aurkitzeko aukerak urrunak dira. 179 00:17:34,953 --> 00:17:37,890 Zientziak aukerarik urrunena hartzen du beti. Saiatuko gara? 180 00:17:37,923 --> 00:17:39,925 Porrota arrakasta bihurtuko dugu. 181 00:17:39,958 --> 00:17:42,494 Baina badago beste gauza bat. 182 00:17:42,561 --> 00:17:45,564 Emakume batekin goaz esploratu gabeko leku batera. 183 00:17:45,631 --> 00:17:48,567 Ez naiz beldur, David. Honaino iritsi gara. 184 00:17:48,634 --> 00:17:52,438 Baina Carlen gizonei gertatutakoa dabilkit buruan. 185 00:17:52,638 --> 00:17:55,607 Horiek ez dirudite zientzialari saiatuaren hitzak. 186 00:17:55,674 --> 00:17:58,610 Saiatua izateak ez du esan nahi besteen bizia arriskuan jartzea. 187 00:17:58,677 --> 00:18:01,413 Katek badaki bere burua zaintzen. 188 00:18:01,613 --> 00:18:03,582 Baina ez dakigu ezer aintzira horretaz. 189 00:18:03,615 --> 00:18:05,984 Leku horretaz gauza bat esango dizuet. 190 00:18:06,085 --> 00:18:10,255 Nire gizonek "Aintzira Beltza" deitzen diote. Paradisu bat. 191 00:18:10,322 --> 00:18:14,026 Baina ez omen da inor itzuli hori frogatzera. 192 00:18:16,295 --> 00:18:18,263 Gu itzuliko gara. 193 00:18:42,221 --> 00:18:44,790 -O, David! -Ez zintudan beldurtu nahi. 194 00:18:44,857 --> 00:18:47,226 Ez dakit zergatik beldurtu naizen. 195 00:18:47,292 --> 00:18:49,528 Ulu horiek ez didate askorik laguntzen. 196 00:18:49,595 --> 00:18:51,530 Guariba tximuak dira. 197 00:18:52,865 --> 00:18:54,900 Damutu zara etorri izanaz? 198 00:18:56,135 --> 00:18:58,837 Oraindik ez dituzu espezieak ondo ezagutzen, doktore. 199 00:18:58,904 --> 00:19:00,172 Denbora emadazu. 200 00:19:00,239 --> 00:19:02,274 Ondo nenbilela uste nuen… 201 00:19:02,341 --> 00:19:05,277 …elkarrekin 6 hilabete besterik ez daramatzagu eta. 202 00:19:05,344 --> 00:19:07,679 Zenbat denbora beharko duzu? 203 00:19:07,746 --> 00:19:11,049 Nire iritzian, bizitza osoa. 204 00:19:12,551 --> 00:19:15,220 Hori erantzun egokia da. 205 00:19:17,456 --> 00:19:19,791 Beharbada, ez da bizitza osoa izango. 206 00:19:19,858 --> 00:19:21,793 Tira ba, orduan… 207 00:19:26,198 --> 00:19:28,534 Traste hori badabil benetan? 208 00:19:30,402 --> 00:19:31,904 A, bai. 209 00:19:31,970 --> 00:19:36,008 Arpoi hau oso arma zehatza da, eta erabilerraza. 210 00:19:36,175 --> 00:19:38,377 Apuntatu eta katua sakatu, eta kitto. 211 00:19:38,544 --> 00:19:41,313 Zeri egin behar diozu tiro? 212 00:19:41,380 --> 00:19:43,515 Axola al du? 213 00:19:57,763 --> 00:19:59,698 Polikiago joan zaitezke? 214 00:19:59,765 --> 00:20:02,634 Moteldu pixka bat. 215 00:20:02,801 --> 00:20:04,203 Emadazu mako hori. 216 00:20:04,203 --> 00:20:07,206 -Alde honetatik, hobe. -Zaila izango da. 217 00:20:14,213 --> 00:20:16,114 Ezinezkoa da! 218 00:20:16,348 --> 00:20:18,984 Baina nik, Lucasek, lortuko dut. 219 00:20:38,503 --> 00:20:40,639 Aintzira Beltza. 220 00:20:40,706 --> 00:20:43,242 Zer aintzira ederra! 221 00:20:43,275 --> 00:20:44,910 Beste mundu bat. 222 00:20:46,778 --> 00:20:49,715 Aurreratu pixka bat. Beste aldetik botako dugu sarea. 223 00:20:49,781 --> 00:20:53,285 -Zerbait harrapatzea espero duzu? -Ea zer espezie dauden hemen. 224 00:20:53,352 --> 00:20:57,256 Bost axola arrainak. Fosil horren bila etorri gara. 225 00:20:57,289 --> 00:20:59,825 Aintzira hondoko harriak aztertu behar ditut. 226 00:20:59,891 --> 00:21:01,860 -Iritsi berriak gara. -Zertarako denbora galdu? 227 00:21:01,927 --> 00:21:06,732 Azterketak frogatuko du ea fosila zeukan arroka zatirik badagoen. 228 00:21:06,932 --> 00:21:09,268 -Arnasgailua hartuko dut. -Kontuz ibili. 229 00:21:09,268 --> 00:21:12,604 Ez dakigu hor behean zer dagoen. 230 00:21:12,671 --> 00:21:15,607 Nigatik ere beldur izango duzula espero dut, Kay. 231 00:21:15,674 --> 00:21:17,109 Jakina, Mark. 232 00:21:23,282 --> 00:21:25,851 Azkarrago. Tira, azkarrago! 233 00:21:25,917 --> 00:21:28,453 Jaits ezazu! Beherago! 234 00:21:28,520 --> 00:21:30,822 Behera! Behera! 235 00:21:31,890 --> 00:21:33,692 Geldi! 236 00:21:35,460 --> 00:21:37,029 Bagoaz. 237 00:21:37,095 --> 00:21:40,132 -Sarea jaitsita dago, David. -Ederki. 238 00:21:40,532 --> 00:21:44,069 Zer arrantza mota eroa! Nork jaten ditu harriak? 239 00:21:44,202 --> 00:21:46,605 Nik, nolabait ere. 240 00:21:46,672 --> 00:21:49,608 Txikitu egiten ditut, eta gauzak kontatzen dizkidate. 241 00:21:49,675 --> 00:21:51,610 Kontuz ibili. 242 00:23:57,068 --> 00:23:59,504 Zer esaten dizute harri horiek? 243 00:23:59,571 --> 00:24:03,909 Zer adin duten. Uranio eta berun analisia deitzen zaio. 244 00:24:03,975 --> 00:24:06,445 Zertarako jakin nahi duzu hori? 245 00:24:07,479 --> 00:24:14,085 Fosila aurkitutako biltegiko lagin batekin konparatu ahal izateko. 246 00:26:16,875 --> 00:26:18,343 Igotzen ari dira! 247 00:26:19,811 --> 00:26:23,481 -Zenbat denbora itxaron behar dute? -Sakoneraren arabera. 248 00:26:39,731 --> 00:26:42,667 -Zer moduz hor behean? -Ondo. 249 00:26:42,734 --> 00:26:45,470 Ekipoa kentzen lagunduko dizut. 250 00:26:45,503 --> 00:26:48,940 -Laginak lortu dizkizut. -Ederki. 251 00:26:50,408 --> 00:26:52,844 -Emaizkidazu. -Hemen dauzkazu. 252 00:26:54,312 --> 00:26:55,614 Eskerrik asko, David. 253 00:26:55,680 --> 00:26:57,749 Eta hau zuretzat da. 254 00:26:57,816 --> 00:27:00,952 -A, eskerrik asko. -Oso ederrak dira. 255 00:27:01,252 --> 00:27:04,189 Berehala aztertuko ditugu. Lagunduko didazu? 256 00:27:04,255 --> 00:27:06,191 -Atsegin handiz. -Mila esker. 257 00:27:11,730 --> 00:27:15,266 Goazen, David. Utzi etxeko lanak gerorako. 258 00:27:19,537 --> 00:27:21,172 Mark… 259 00:27:21,306 --> 00:27:24,042 -Zer du? -Saiatu ulertzen. 260 00:27:24,709 --> 00:27:28,179 Saiatu naiz. Anbizio handiegia duela esan behar litzaioke. 261 00:27:28,213 --> 00:27:30,315 Horrek ez du ezertarako balioko. Badakit. 262 00:27:30,382 --> 00:27:33,318 Saiatu nintzen zu gurekin lanean hasi baino askoz lehenago. 263 00:27:33,385 --> 00:27:37,822 Baina aitortu behar zaio aurkikuntza handiak egin dituela. 264 00:27:37,889 --> 00:27:41,259 Eta beste aurkikuntza handi asko bere buruari egotzi dizkio. 265 00:27:41,326 --> 00:27:44,696 -Etorriko al zara? -Ez. Hemen goian itxarongo dut. 266 00:27:44,763 --> 00:27:47,198 Nolakoa da hori? 267 00:27:48,333 --> 00:27:50,535 Beste mundu bat bezalakoa. 268 00:27:50,669 --> 00:27:52,837 Ikusi nahi nuke. 269 00:31:07,565 --> 00:31:10,301 Zer arrantza eroa: harriak! 270 00:31:12,904 --> 00:31:14,639 Lawrence andereñoa! 271 00:31:17,108 --> 00:31:20,545 Gehiegi urruntzen ari zara! 272 00:31:24,716 --> 00:31:26,651 Piztu motorra. 273 00:31:26,718 --> 00:31:29,053 Jaso aingura! 274 00:31:45,570 --> 00:31:48,706 Zer ari zara han? Zatoz hona! 275 00:31:48,773 --> 00:31:51,976 Lasai egon! Zure bila joango gara! 276 00:32:08,192 --> 00:32:09,794 Aingura bota. 277 00:32:22,707 --> 00:32:24,309 Eskerrik asko, Lucas. 278 00:32:25,376 --> 00:32:28,646 -Ez da oso ideia bizkorra izan. -Baina zoragarria. 279 00:32:32,450 --> 00:32:35,553 -Zer da hori? -Ez dakit. Zerbait dago sarean. 280 00:32:38,489 --> 00:32:39,958 Sarea igo! 281 00:32:39,991 --> 00:32:42,460 -Azkar! -Atera ezazue! 282 00:32:43,761 --> 00:32:45,330 Igo! 283 00:32:46,431 --> 00:32:48,166 Igo! 284 00:32:59,143 --> 00:33:01,646 -Alboan trabatu da? -Ez da mugitzen. 285 00:33:01,813 --> 00:33:03,614 Igo! 286 00:33:08,152 --> 00:33:10,021 Txanberga hausteko zorian dago! 287 00:33:11,990 --> 00:33:13,358 Debileta lasaitu! 288 00:33:15,059 --> 00:33:16,995 -Lasaitu ezazue! -Ezin dizu entzun! 289 00:33:38,583 --> 00:33:40,518 Zer arrain motak egiten du hau? 290 00:33:40,585 --> 00:33:43,621 Nork esan du arrain bat izan dela? Arroka batekin trabatuko zen. 291 00:33:45,723 --> 00:33:47,158 Itxaron. 292 00:33:48,426 --> 00:33:52,196 Arroka batek ez zukeen hau hemen utziko. 293 00:33:53,398 --> 00:33:55,366 Zer harrigarria! 294 00:33:55,433 --> 00:33:59,037 Harriak aztertu ditut. Eta arrazoi zenuen, David. 295 00:33:59,437 --> 00:34:05,309 Fosila aurkitu nuen kareharriaren zati bat aintzira honetan dago. 296 00:34:13,384 --> 00:34:16,788 Lucas, sartu hau uretan. 297 00:34:16,854 --> 00:34:20,124 Zernahi ere espezie dela, bakean uzten baduzu, ez dizu ezer egingo. 298 00:34:20,191 --> 00:34:21,492 Baliteke. 299 00:34:21,559 --> 00:34:24,695 Baina oker bazaude, arpoi honek okerrak zuzenduko ditu. 300 00:34:24,762 --> 00:34:28,232 Aztertzeko argazkiak nahi ditugu, ez trofeoak. 301 00:34:28,299 --> 00:34:32,336 Horrela baliagarria zaigu: bizirik eta bere habitatean. 302 00:34:32,403 --> 00:34:35,339 Zertarako argazkiarekin konformatu, benetako izakia eduki badezakegu? 303 00:34:35,406 --> 00:34:40,144 Ez dirudizu zientzialaria, hil goseak dagoen ehiztaria baizik. 304 00:34:40,211 --> 00:34:45,049 Ez gara etxera itzuli, baina niretzat lan egiten duzu oraindik. 305 00:39:29,667 --> 00:39:32,870 Ez duzue nahikoa itxaron irten aurretik. 306 00:39:35,439 --> 00:39:37,375 Zergatik egin diozu tiro? Ez dizu eraso. 307 00:39:37,441 --> 00:39:39,877 Badirudi zuri jaurti dizudala arpoia. 308 00:39:39,944 --> 00:39:42,313 Zergatik ibili behar dugu harrapaketan zera horrekin? 309 00:39:42,380 --> 00:39:44,215 Gehiago ikasiko duzu, bizirik baldin badago. 310 00:39:44,382 --> 00:39:46,984 Mesedez! Zer aurkitu duzue? 311 00:39:47,118 --> 00:39:48,419 Ez dakit. 312 00:39:48,486 --> 00:39:51,889 Sinestezina dirudi, baina gizatiarra zirudien. 313 00:39:51,956 --> 00:39:55,760 Ikusi uste dudana baldin bada… 314 00:39:55,826 --> 00:39:56,961 …aurkikuntzarik handiena da. 315 00:39:57,027 --> 00:40:00,297 -Paregabea da. -Kameran daukat froga. 316 00:40:08,239 --> 00:40:11,175 Duela urte asko, elezahar hau entzun nuen ibaian. 317 00:40:11,242 --> 00:40:14,245 Emakume zahar batek ur azpian bizi zen gizon bat aipatu zidan. 318 00:40:14,311 --> 00:40:18,282 Baina andrea erotuta zegoen. "Goole eroa" deitzen zioten. 319 00:40:18,416 --> 00:40:20,818 Ezezaguna denak sinestezina dirudi beti. 320 00:40:20,885 --> 00:40:23,821 Gauza horiek elezahar gisa onartzen dira. 321 00:40:23,888 --> 00:40:28,192 Baina ur azpian bizi den gizon bat existitzen dela onartzea… 322 00:40:28,259 --> 00:40:31,429 Hori ez da elezahar bat, zerorrek ikusiko duzun bezala. 323 00:40:31,429 --> 00:40:32,863 Eta kamongoak? 324 00:40:32,930 --> 00:40:35,499 Duela gutxi arte zientziak ez zekien ezer haietaz. 325 00:40:35,499 --> 00:40:37,935 Eta kamongoak deboniar aroan bizi izan ziren. 326 00:40:38,002 --> 00:40:41,772 Nik aurkitutako fosila ere garai horretakoa da. 327 00:40:41,839 --> 00:40:44,442 Kamongoa airea arnasten zuen arrain bat zen. 328 00:40:44,508 --> 00:40:46,510 -Eta zer frogatzen du horrek? -Ezer ez. 329 00:40:46,577 --> 00:40:49,513 Baina kamongo arraina, birikak eta guzti, gaur egun existitzen da… 330 00:40:49,580 --> 00:40:51,015 …hemen, Amazonasen. 331 00:40:51,081 --> 00:40:53,050 Milioika urtetan ez da aldatu. 332 00:40:53,184 --> 00:40:55,719 Horrek ez du frogatzen zakatzak dituen gizonik badenik. 333 00:40:55,753 --> 00:41:00,925 Espezie horien eboluzioak orduan jo bazuen goia eta bizirik badaude… 334 00:41:01,025 --> 00:41:03,194 …beste batzuk zergatik ez? 335 00:41:05,930 --> 00:41:07,531 Non dago? 336 00:41:08,265 --> 00:41:11,168 Ziur nengoen ikusgailuan neukala. 337 00:41:11,235 --> 00:41:13,971 Tritoi bat izateko, ondo ateratzen da argazkietan. 338 00:41:14,038 --> 00:41:17,541 -Ez da nire irudimena izan. -Barkatu. 339 00:41:17,641 --> 00:41:20,578 Zer froga edukiko ditugu ez badugu berriz aurkitzen? 340 00:41:20,644 --> 00:41:24,782 Gelditu ez baninduzun, gurea izango zen. Bizirik edo hilik, berdin dio! 341 00:41:45,002 --> 00:41:46,504 Zer gertatu da? 342 00:41:46,504 --> 00:41:47,938 Chico! 343 00:41:49,540 --> 00:41:50,975 Zer gertatu da? 344 00:41:55,613 --> 00:41:57,114 Chico desagertu egin da. 345 00:41:57,181 --> 00:42:00,684 Deabru batek uretara bota du nire anaia! 346 00:42:00,751 --> 00:42:03,387 Bila ezazue denek. Azkar! 347 00:42:03,521 --> 00:42:04,622 Deabru batek, e? 348 00:42:04,688 --> 00:42:07,625 Ez da zakatzak dituen gizona baino bitxiagoa. 349 00:42:07,691 --> 00:42:10,327 Elezahar arraro asko dago Amazonasen. 350 00:42:10,394 --> 00:42:14,164 Arrain-gizonaren elezaharra neronek entzuna da. 351 00:42:14,231 --> 00:42:16,166 Hemen! Azkar! 352 00:42:17,902 --> 00:42:19,203 Begira! 353 00:42:30,014 --> 00:42:32,616 Lucas, piztu ponpak. 354 00:42:32,683 --> 00:42:35,553 -Harrapatu besterik ez daukagu. -Denbora galtzen ari zara. 355 00:42:35,553 --> 00:42:38,322 -Ez duzu bizirik harrapatuko. -Saiatu egin nahi dut. 356 00:42:38,389 --> 00:42:41,458 Nire erara egin dezakegu. 357 00:42:41,559 --> 00:42:44,161 Ziur jakingo bagenu nola erreakzionatuko duen. 358 00:42:44,228 --> 00:42:47,765 Marken erasoaz gogoraturik, mendekatu nahi ote du? 359 00:42:47,831 --> 00:42:49,567 Ongietorria egingo diot. 360 00:42:49,600 --> 00:42:51,735 Zure nahia beteko da. 361 00:42:51,802 --> 00:42:56,340 Izaki horrek iragana eta gehiago oroitzen duela iruditzen zait. 362 00:42:56,407 --> 00:42:59,343 Ez gaitu lotan gaudenean ustekabean harrapatuko. 363 00:42:59,410 --> 00:43:01,445 Badakit nola irtenarazi dezakegun orain. 364 00:43:02,479 --> 00:43:03,747 Rotenone erabiliz. 365 00:43:03,814 --> 00:43:05,749 Bertakoek sustraiekin egindako droga bat da… 366 00:43:05,816 --> 00:43:07,751 …ur geldietako arrainak harrapatzeko. 367 00:43:07,818 --> 00:43:10,688 Nik ere erabiltzen dut batzuetan. Erakutsiko dizuet. 368 00:43:12,389 --> 00:43:13,824 Barkatu. 369 00:43:15,593 --> 00:43:18,495 Ur pozoitua behin probatu… 370 00:43:18,596 --> 00:43:21,832 …eta arrain elbarrituak mozkortuta ateratzen dira. 371 00:43:21,899 --> 00:43:24,335 Proba dezagun. 372 00:44:29,099 --> 00:44:32,736 -Ez dago haren arrastorik. -Arrain txikiak besterik ez. 373 00:44:32,803 --> 00:44:34,238 Zauriak hilko zuen, beharbada. 374 00:44:35,472 --> 00:44:39,443 Beharbada, rotenonea ez da oso sakonera jaitsiko. 375 00:44:39,510 --> 00:44:43,781 Rotenonea sakonago jaitsarazi behar genuke. 376 00:44:43,847 --> 00:44:46,717 Bai. Dena probatu behar dugu. 377 00:45:35,933 --> 00:45:39,002 -Zer izan da hori? -Ez dakit. 378 00:45:53,884 --> 00:45:55,819 Tira, tira. 379 00:45:57,254 --> 00:46:00,591 Niri esaten didazu edo horko zerbaiti? 380 00:46:00,657 --> 00:46:02,092 Bioi, David. 381 00:46:03,627 --> 00:46:06,363 Ez digute kanpoaldean sinetsiko, inork ez. 382 00:46:06,430 --> 00:46:09,166 Neronek ez nukeen sinetsiko. 383 00:46:09,233 --> 00:46:14,638 Hemen eserita gaude, munstroa noiz agertuko zain. 384 00:46:14,671 --> 00:46:16,807 Horregatik harrapatu behar dugu. 385 00:46:17,608 --> 00:46:19,343 Zergatik ez dute sinetsiko? 386 00:46:19,409 --> 00:46:22,012 Kopuru ezagunez aritzen garelako… 387 00:46:22,045 --> 00:46:24,515 …orain arte pilatutako ezagutzekin. 388 00:46:24,581 --> 00:46:28,886 Hasi berriak gara ura eta bere sekretuak ezagutzen… 389 00:46:28,952 --> 00:46:32,823 …espaziora irten berriak garen bezala. 390 00:46:32,890 --> 00:46:38,162 Ezin dugu erabat baztertu beste planeta batean bizia egotea. 391 00:46:38,796 --> 00:46:42,032 Zergatik ez da egongo izaki zeharo desberdinik… 392 00:46:42,099 --> 00:46:46,737 …milioika izaki biziz betetako mundu batean? 393 00:46:47,905 --> 00:46:50,140 Froga eduki behar dugu! 394 00:48:28,739 --> 00:48:30,974 Urretan! Lanparak beldurtu egin du. 395 00:48:31,975 --> 00:48:32,776 Ez. 396 00:48:46,690 --> 00:48:48,125 Hor dago! 397 00:49:00,637 --> 00:49:02,773 -Erokeria da bere atzetik joatea. -Drogatuta dago, ordea. 398 00:49:02,839 --> 00:49:05,108 -Nik itxarongo nuke. -Zakatzak baditu, ito egin liteke. 399 00:49:05,175 --> 00:49:07,945 -Zenbat irauten du eraginak? -Ordubete edo bi. 400 00:49:07,978 --> 00:49:09,680 Baina izaki horrengan, auskalo! 401 00:49:09,680 --> 00:49:11,715 Etorri nire atzetik txalupa batean. Ekarri sare bat. 402 00:49:11,715 --> 00:49:15,185 -Zurekin joango naiz. -Nik babestuko zaitut. 403 00:49:31,969 --> 00:49:36,406 -Hor murgildu da. -Begiratzera noa. Itxaron hemen. 404 00:50:38,135 --> 00:50:41,271 Lasai. Hemendik pasatu da. Zatoz. 405 00:52:21,771 --> 00:52:23,473 Harrapatu dugu. 406 00:52:24,241 --> 00:52:27,577 -Harrapatu dugu! -Ez ezazu hil! 407 00:52:27,644 --> 00:52:29,579 -Zer gertatu da? -Emadazu sarea. 408 00:52:37,154 --> 00:52:39,489 Zer moduz dago? 409 00:52:39,556 --> 00:52:41,057 Hilda dago. 410 00:52:49,232 --> 00:52:51,768 -Hau da azkena. -Ederki. 411 00:52:54,471 --> 00:52:57,407 -Biziko da? -Ez dakit. 412 00:52:57,474 --> 00:53:00,777 Rotenoneak edo uretatik kanpo luzaroan egoteak hiltzen ez badu. 413 00:53:00,844 --> 00:53:02,712 Berataz errukitzen zarela dirudi. 414 00:53:02,846 --> 00:53:05,916 Zergatik? Aise hil zintzakeen zu ere. 415 00:53:05,982 --> 00:53:08,652 -Baina ez nau hil. -Berdin dio. 416 00:53:08,718 --> 00:53:10,754 Ez baitu beste inor hilko. 417 00:53:10,820 --> 00:53:14,958 -Lucas, abia gaitezke. -Oraindik ez dugu bukatu. 418 00:53:15,192 --> 00:53:18,495 Leizea aztertu behar dugu, eta argazkiak atera. 419 00:53:18,562 --> 00:53:20,897 Behar dudan froga daukat. Goazen, Lucas. 420 00:53:20,964 --> 00:53:24,234 Lana bukatu arte ez gara joango. 421 00:53:31,074 --> 00:53:34,311 Ondo da, David, horrela hobeto sentitzen bazara. 422 00:53:34,377 --> 00:53:37,747 Doktore, gera zaitezke hemen gure saria zaintzen? 423 00:53:38,715 --> 00:53:40,217 Ez berandutu, David. 424 00:53:42,385 --> 00:53:44,054 Hobe duzu atseden hartu. 425 00:55:13,843 --> 00:55:16,346 Airea hartzera igo naiz. 426 00:55:21,017 --> 00:55:23,920 Zergatik berandutuko ote dira horrenbeste? 427 00:55:23,953 --> 00:55:26,656 David oso zehatza da. 428 00:55:26,723 --> 00:55:29,092 Ez zenuke atseden hartu behar? 429 00:55:29,159 --> 00:55:31,328 Ezin nuen lo hartu. 430 00:55:32,329 --> 00:55:34,331 Zaratak entzun. 431 00:55:34,331 --> 00:55:38,201 Ehizarako deiak. Harrapakin bila dabiltzan piztiak. 432 00:55:38,335 --> 00:55:40,403 Batzuk beldurrezko oihuak dira… 433 00:55:40,470 --> 00:55:42,872 …ilunpetan txistuka aritzen den jendearenak bezalakoak. 434 00:55:42,939 --> 00:55:44,874 Ez naiz itsua. 435 00:55:44,941 --> 00:55:49,412 Kezkatuta zauzka Marken eta Daviden artekoak. 436 00:55:49,479 --> 00:55:54,117 Baina hobe duzu maiteminduta zaudela onartzea… 437 00:55:54,184 --> 00:55:56,453 …eta arazo horri ikuspegi zientifiko batetik begiratzea. 438 00:55:56,453 --> 00:55:59,356 -Ez da hain erraza. -Zergatik ez? 439 00:56:00,357 --> 00:56:04,527 Markengatik ez balitz, ez nuke lanik izango. 440 00:56:04,627 --> 00:56:06,796 Trebatzen lagundu zizun eta lana eman zizun, bai. 441 00:56:06,863 --> 00:56:10,633 Baina berak zure premia zuen, zuk berarena bezainbat. 442 00:56:10,700 --> 00:56:15,271 -Ez da hain sinplea. -Zorra ordaindua duzu. 443 00:56:15,372 --> 00:56:19,609 Berak institutuan duen maila zure ikerketari zor dio gehienbat. 444 00:56:19,743 --> 00:56:21,578 Eta beste gauza bat… 445 00:56:23,646 --> 00:56:25,582 Atzera, Kay! 446 00:56:28,885 --> 00:56:30,820 Atzera! 447 00:56:46,202 --> 00:56:47,637 Thompson doktorea! 448 00:57:22,572 --> 00:57:24,441 Zer moduz dago? 449 00:57:25,308 --> 00:57:27,777 Infektatzen ez bada, biziko da, beharbada. 450 00:57:27,877 --> 00:57:31,714 Baboa! Arreta galdu ez balu, ez zitzaion hau gertatuko. 451 00:57:31,748 --> 00:57:33,750 Ez da inoren errua. 452 00:57:33,817 --> 00:57:36,352 Lau gizon hil dira. 453 00:57:36,453 --> 00:57:40,523 Bera hiltzen bada, zenbat eskarmentu eta trebetasun galduak! 454 00:57:41,291 --> 00:57:43,960 Inork ez zuen nahi hori gertatzea. 455 00:57:49,332 --> 00:57:52,068 Joan gaitezen lehenbailehen aintzira honetatik. 456 00:57:52,135 --> 00:57:53,736 Bila etorri garena eraman gabe? 457 00:57:53,736 --> 00:57:58,241 Ez gara munstroak ehizatzera etorri, fosilen bila baizik. 458 00:57:58,308 --> 00:58:01,644 Beranduago etorriko gara tresna egokiekin. 459 00:58:01,678 --> 00:58:03,813 -Zentzuduna izan. -Zentzuduna? 460 00:58:04,881 --> 00:58:06,816 Zer gehiago espero nezakeen? 461 00:58:06,883 --> 00:58:09,519 Zuretzat ere oso garrantzitsua da, Carl. 462 00:58:09,552 --> 00:58:13,556 Gogorregi ari zara, eta gu zure atzetik garamatzazu. 463 00:58:13,623 --> 00:58:17,727 -Bera harrapatu arte geratuko gara. -Edo beste norbait hil arte. 464 00:58:17,794 --> 00:58:19,195 Ez, hori ez. 465 00:58:19,262 --> 00:58:22,098 Lucas, lehenbailehen abiatuko gara hemendik. 466 00:58:22,165 --> 00:58:23,600 Ondo da. 467 00:58:24,868 --> 00:58:27,403 Nik hartzen ditut hemen erabakiak. 468 00:58:27,504 --> 00:58:29,973 Oker zaude, Williams jauna. 469 00:58:30,039 --> 00:58:34,344 Uretan, kapitainak hartzen ditu aginduak. Zure esanetara. 470 00:58:34,677 --> 00:58:36,746 Nik esandakoa egingo duzu. 471 00:58:38,915 --> 00:58:42,719 Zerbait esan nahi duzu? 472 00:58:43,720 --> 00:58:46,322 Maia doktorea, jasoko al duzu aingura? 473 00:58:46,389 --> 00:58:48,525 Nik motorra piztuko dut. 474 00:59:37,106 --> 00:59:39,609 Kontuz! Hor zerbait dago! 475 00:59:41,477 --> 00:59:44,447 Atzera! Hor zerbait dago! 476 00:59:53,823 --> 00:59:56,459 Etorri garenean hor ez zegoen ezer. 477 00:59:56,492 --> 00:59:59,963 Guri ateratzen ez uzteko jarri dute hori hor. 478 01:00:00,029 --> 01:00:02,765 -Berak. -Ea azpian kalterik badagoen. 479 01:00:02,832 --> 01:00:04,934 Ni txopara joango naiz zaintzera. 480 01:00:05,001 --> 01:00:07,103 Zu gera zaitez Thompsonekin. 481 01:00:08,671 --> 01:00:12,542 Froga lortzeko azken aukera dugu. Ikusten duzu hemen dagoela. 482 01:00:12,642 --> 01:00:14,744 Harrapatuta gaude, hiltzeko arriskuan… 483 01:00:14,811 --> 01:00:17,280 …eta jendeak guri sinestea da zure kezka bakarra. 484 01:00:17,347 --> 01:00:19,449 Hor azpian ez dago kalterik. 485 01:00:27,824 --> 01:00:32,395 -Zoaz kabinara eta giltzaz itxi. -Hemen seguruago egongo zara. 486 01:00:32,996 --> 01:00:35,965 Lucas, jarri debileta martxan. 487 01:00:36,032 --> 01:00:38,134 Mugi! Martxan jar ezazu! 488 01:00:43,673 --> 01:00:45,642 3 zentimetro gorago! 489 01:00:47,143 --> 01:00:48,645 Geldi! 490 01:00:50,713 --> 01:00:52,815 Lasaitu ezazu pixka bat. 491 01:00:54,651 --> 01:00:56,019 Pixka bat gehiago. 492 01:01:00,323 --> 01:01:02,358 Igo ezazu! 493 01:01:03,493 --> 01:01:06,863 Lasai. Pixka bat gehiago. 494 01:01:21,377 --> 01:01:22,812 Igo ezazu! 495 01:01:23,680 --> 01:01:26,516 Igo ezazu. Gehiago, gehiago. 496 01:01:28,084 --> 01:01:29,519 Geldi. 497 01:01:31,521 --> 01:01:33,122 Igo ezazu! 498 01:01:35,324 --> 01:01:37,393 Gora. Gora! 499 01:02:17,734 --> 01:02:20,002 Askatu egingo zen. 500 01:02:20,069 --> 01:02:23,940 -Berriz saiatu beharko dugu. -Nola, David? 501 01:02:24,807 --> 01:02:27,276 Urpeko tresneria erabilita. 502 01:02:29,946 --> 01:02:32,048 Lagundu egingo diot. 503 01:02:41,624 --> 01:02:44,060 Zurekin joango naiz. 504 01:02:44,127 --> 01:02:47,463 Aintzirako irtenbidea ireki besterik ez dugu nahi. 505 01:02:47,530 --> 01:02:51,100 -Ni izango naiz bere beita. -Baztertu zaitez. 506 01:02:51,100 --> 01:02:54,670 -Nigana etortzean, harrapa ezazu. -Erotuta zaude. 507 01:02:54,771 --> 01:02:57,540 Inoizko aurkikuntzarik handiena eraman nahi izateagatik eroa? 508 01:02:57,607 --> 01:02:59,976 Ez dakizu hori zer izango litzatekeen gu guztiontzat! 509 01:03:00,042 --> 01:03:03,012 -Ez zara nirekin joango! -Bai horixe. 510 01:03:37,180 --> 01:03:39,882 Eskerrik asko. Lucas, geratu debiletaren ondoan. 511 01:03:39,949 --> 01:03:42,552 Carl, geratu kablearen ondoan. 512 01:08:32,775 --> 01:08:36,812 Ez dago beste modurik. Irtenbide hori zabaldu behar dugu. 513 01:08:36,879 --> 01:08:41,851 Hor beheko izaki hori ez da uxa dezakegun eltxo bat. 514 01:08:41,951 --> 01:08:44,120 -Arriskatu egin behar dugu. -Jakina! 515 01:08:44,153 --> 01:08:46,489 Espedizio batek bi martiri behar ditu. 516 01:08:46,555 --> 01:08:49,125 Kay, ezin dugu besterik egin. 517 01:08:49,191 --> 01:08:54,163 Eserita geratzen bagara, Mark bezala bukatuko dugu. 518 01:08:54,230 --> 01:08:55,698 Itxaron. 519 01:08:55,764 --> 01:08:59,969 Arestian esan duzu hori ez dela eltxo bat. 520 01:09:00,035 --> 01:09:02,972 Beharbada, ez genioke bere erara aurre egin behar. 521 01:09:03,038 --> 01:09:05,708 -Zenbat rotenone geratzen da? -Nahikoa ez. 522 01:09:05,774 --> 01:09:07,943 Spray gisa erabiltzeko lain? 523 01:09:08,010 --> 01:09:12,548 Zer? Eltxo bat bezala hiltzeko? 524 01:09:12,615 --> 01:09:15,518 -Behin ondo atera zaigu. -Denbora behar izan dugu. 525 01:09:15,584 --> 01:09:17,520 Aski dugu hura lelotuta uztea. 526 01:09:17,586 --> 01:09:21,157 Urrun egon dadila nik kablea zuhaitzari lotu ahal izateko. 527 01:09:21,223 --> 01:09:23,325 Eta zer erabiliko dugu spray gisa? 528 01:09:23,392 --> 01:09:25,427 Aire-botiletako bat. 529 01:09:25,494 --> 01:09:29,398 Rotenone-soluzio bat presioz jaurtia. Horra! 530 01:09:29,465 --> 01:09:31,467 -A zer trikimailua! -Tira! 531 01:09:33,169 --> 01:09:35,171 -Lucas, zelatan egon. -Bai. 532 01:10:22,284 --> 01:10:25,988 -Mugituko al zara? -Tiro egin, baina huts egin dut. 533 01:10:26,055 --> 01:10:28,591 Berriz etorriko da. Mugi. 534 01:13:13,122 --> 01:13:15,057 Lagunduidazue! 535 01:13:17,793 --> 01:13:20,963 -Ikusi duzu? -Hor barruan dago. 536 01:13:21,029 --> 01:13:23,699 -Tresnekin lagunduidazu. -Lagunduko dizut. 537 01:13:23,766 --> 01:13:26,402 -Enborra kablearekin inguratu dut. -Ederki! 538 01:13:26,468 --> 01:13:28,771 -Debileta prestatu. -Ondo da. 539 01:13:28,837 --> 01:13:30,773 Martxan jarriko dut. 540 01:13:36,712 --> 01:13:38,714 Lasaitu ezazu pixka bat. 541 01:13:38,781 --> 01:13:42,684 Kontuz! Atzera egiteko prest egon. Askatu soka hori. 542 01:13:43,485 --> 01:13:44,586 Azkar. 543 01:13:48,690 --> 01:13:51,593 Ondo da. Atzera. 544 01:13:51,660 --> 01:13:53,662 Atzera. 545 01:13:55,597 --> 01:13:57,032 Atzera. 546 01:13:58,267 --> 01:14:00,202 Badator. Atzera. 547 01:14:01,303 --> 01:14:03,038 Atzera. 548 01:14:03,105 --> 01:14:04,540 Badator. 549 01:14:05,808 --> 01:14:07,342 Atzera. 550 01:14:07,443 --> 01:14:09,878 Segi aurrera. Atzera. 551 01:14:23,592 --> 01:14:26,295 Zabaldu dugu. 552 01:14:26,361 --> 01:14:28,564 Prest egon debiletarekin enborra igotzeko. 553 01:14:28,597 --> 01:14:30,466 Hurbildu ezazu. 554 01:14:38,974 --> 01:14:41,810 Soka askatzera jaitsiko naiz. 555 01:14:42,845 --> 01:14:44,780 Lasaitu! 556 01:14:47,483 --> 01:14:49,485 Gehiago lasaitu. 557 01:14:49,551 --> 01:14:51,320 Lasaitu. Nahikoa da. 558 01:14:54,223 --> 01:14:56,391 Oso ondo. Ia lortu duzu. 559 01:14:56,492 --> 01:14:59,228 Uztaitik atera ezazu. 560 01:15:02,764 --> 01:15:05,501 -Azkar, David! -Ia lortu dut. 561 01:15:16,578 --> 01:15:18,780 Eraman egin du! 562 01:15:18,847 --> 01:15:21,617 Ez tiro egin! Kay jo dezakezu! 563 01:15:31,026 --> 01:15:32,961 Lagunduidazue. 564 01:15:44,573 --> 01:15:46,909 Lucas, zoaz hondartzako sarrerara. 565 01:16:55,844 --> 01:16:58,614 Kay! Kay, maitea. 566 01:16:58,647 --> 01:17:01,850 David! 567 01:17:14,763 --> 01:17:17,532 Atzera, Kay. Atzera. 568 01:17:43,358 --> 01:17:45,894 Gehiago, ez. Utziozue joaten. 569 01:18:09,785 --> 01:18:10,786 Ez. 570 01:19:00,302 --> 01:19:03,739 AZPITITULUAK: Jon Muñoz