1 00:00:24,791 --> 00:00:32,399 GIZAJALEEN HOLOKAUSTOA 2 00:02:02,255 --> 00:02:03,556 Filmaren egiatasunerako… 3 00:02:03,556 --> 00:02:07,060 …jatorrizko bertsioko eszena batzuk bere horretan utzi dira. 4 00:02:07,560 --> 00:02:10,897 Gizakiak ez du ezinezkorik. 5 00:02:11,164 --> 00:02:15,201 Atzo egin-ezinak ziruditen gauzak historia dira gaur. 6 00:02:15,401 --> 00:02:19,239 Ilargiaren konkista, adibidez: Nork aipatzen du hori gaur egun? 7 00:02:19,873 --> 00:02:22,308 Gaur egun galaxia osoa konkistatzeko zorian gaude. 8 00:02:22,775 --> 00:02:27,180 Eta, laster, unibertsoa konkistatu nahiko dugu. 9 00:02:27,347 --> 00:02:29,949 Hala ere, gizakiak ez dakizki bere planetako gauza batzuk. 10 00:02:29,949 --> 00:02:33,987 Alegia, batzuk oraindik Harri Aroan bizi dira, eta gizajaleak dira. 11 00:02:34,387 --> 00:02:40,160 Inguru basati eta bakartu horretan indartsuenaren legea nagusi da. 12 00:02:40,693 --> 00:02:44,797 Oihan horri "Infernu berdea" deitzen diote hango biztanleek ere… 13 00:02:44,831 --> 00:02:48,034 …eta New Yorketik ordu gutxiko tartera dago hegazkinez. 14 00:02:48,168 --> 00:02:50,303 Oroit ditzagun lau amerikar gazte kementsuak… 15 00:02:50,336 --> 00:02:53,339 …oihaneko bizitzaz dokumental bat egitera hara joanak. 16 00:02:53,373 --> 00:02:57,343 Eta oroit dezagun, baita ere, espaziora joan aurretik… 17 00:02:57,443 --> 00:03:00,747 …gure planetan gertatzen denaz gehiago jakin behar genukeela. 18 00:03:00,780 --> 00:03:04,117 Lau amerikar gazte ausart, espazioaren aroaren seme-alabak. 19 00:03:04,184 --> 00:03:07,453 Kamerez, mikrofonoz eta jakin-minez armatuak. 20 00:03:07,487 --> 00:03:10,790 Alan Yates, zuzendaria, hainbat dokumental egin du… 21 00:03:10,823 --> 00:03:12,625 …Vietnamen eta Afrikan. 22 00:03:12,659 --> 00:03:15,995 Faye Daniels, bere andregaia, eta gidoigilea. 23 00:03:16,029 --> 00:03:21,801 Bi kamerak eta adiskide minak: Jack Anders eta Mark Tomaso. 24 00:03:22,802 --> 00:03:25,038 Lau gazte horiek ez dira sekula itzuli. 25 00:03:25,071 --> 00:03:28,208 Bota diezaiogun begiratu bat beren abenturaren hasierari. 26 00:03:28,942 --> 00:03:31,277 Brasilen eta Peruren arteko mugan zeuden hemen. 27 00:03:31,311 --> 00:03:34,247 Rio Ocoro-ra eramango zituen hegazkin bat hartzeko zorian. 28 00:03:34,280 --> 00:03:37,517 Handik aurrera, oinez jarraituko zuten… 29 00:03:37,550 --> 00:03:39,052 …Amazoniako oihan sakonera… 30 00:03:39,085 --> 00:03:42,055 …"Infernu berdea" deritzan lekura. 31 00:03:43,489 --> 00:03:45,258 Ez duzue beldurrik? 32 00:03:45,792 --> 00:03:49,095 Ez. Egona naiz hauekin beste leku arriskutsu batzuetan. 33 00:03:49,295 --> 00:03:50,797 Zer diozu zuk, Alan? 34 00:03:51,231 --> 00:03:53,433 Gauza bakar batek ikaratzen nau: 35 00:03:53,833 --> 00:03:56,102 Ezkontzak! 36 00:03:56,536 --> 00:03:59,038 Ipar Poloraino eraman ninduen ezkontza atzeratzeko! 37 00:03:59,339 --> 00:04:01,841 Oraingoan ere gauza bera egin dizu ba. 38 00:04:01,908 --> 00:04:03,810 Baina hau azken aldia izango da! 39 00:04:03,843 --> 00:04:06,112 Ea osorik etxeratzen garen. 40 00:04:06,646 --> 00:04:08,781 Ederki, goazen! 41 00:04:09,349 --> 00:04:13,253 Zuek ez zarete abentura honetara doazen lehenak. 42 00:04:13,286 --> 00:04:17,991 Espedizio bana izan zen 1959an eta 1967an. 43 00:04:18,024 --> 00:04:19,592 Eta haietako inor ez zen itzuli. 44 00:04:19,759 --> 00:04:22,629 -Smith eta frantses talde bat. -Bai. 45 00:04:23,263 --> 00:04:26,666 Frantsesak, umegorriak, txotxolo kuadrila galanta. 46 00:04:26,666 --> 00:04:28,601 Inoiz ez dute ezer ondo egiten. 47 00:04:28,901 --> 00:04:30,503 Guretzat, zailtasuna ez da existitzen. 48 00:04:30,503 --> 00:04:33,306 Eta ezinak denbora gehixeago eskatzen digu. 49 00:04:33,306 --> 00:04:34,907 Itzuliko gara! 50 00:04:35,608 --> 00:04:37,443 Hau Felipe da, gure gidaria. 51 00:04:47,954 --> 00:04:50,156 Horiek dira haien azken irudiak. 52 00:04:50,423 --> 00:04:52,592 Bi hilabete pasatu dira eta ez daukagu haien berri. 53 00:04:53,026 --> 00:04:54,093 Bizirik ote daude? 54 00:04:54,127 --> 00:04:56,296 Eta hala bada, non daude? 55 00:04:56,296 --> 00:04:58,798 Galdera horiei erantzun nahi lieke erreskate taldeak… 56 00:04:58,865 --> 00:05:03,736 …New Yorkeko unibertsitateak eta panamerikar telebistak ordainduak. 57 00:05:05,638 --> 00:05:08,775 Eskerrik asko onartzeagatik, Monroe irakaslea. Suerte on. 58 00:05:09,575 --> 00:05:13,112 Harold Monroe irakaslea antropologo bikaina da. 59 00:05:13,146 --> 00:05:16,582 Hainbat espediziotan ibilia da kultura primitiboak aztertzen. 60 00:05:16,616 --> 00:05:19,485 Baina hau izango da Amazoniara doan lehen aldia. 61 00:10:16,716 --> 00:10:17,917 Tori, teniente. 62 00:10:26,025 --> 00:10:28,327 -Ederki, Monroe… -Itzaliko al duzu hau? 63 00:10:28,794 --> 00:10:29,662 Eskerrik asko. 64 00:10:29,662 --> 00:10:34,166 Antropologoak eta misiolariak jende berezia zarete. 65 00:10:34,700 --> 00:10:38,237 Horrelako infernurik ez balego, asmatu egingo zenituzkete. 66 00:10:38,871 --> 00:10:43,509 Edozer gauza emango nuke beste nonbait egotearren. 67 00:10:44,410 --> 00:10:47,213 Saiatuko naiz arazorik ez sortzen. 68 00:10:48,214 --> 00:10:49,849 Badakit nahikoa arazo baduzula, bestela ere. 69 00:10:49,849 --> 00:10:51,550 Baina argi hitz egin behar dizut. 70 00:10:51,550 --> 00:10:53,085 Ez, eskerrik asko. 71 00:10:53,653 --> 00:10:56,589 Zure laguntza behar dut espedizio hau antolatzeko. 72 00:10:56,689 --> 00:10:58,591 Ezin ezetz esan. 73 00:10:58,658 --> 00:11:01,927 Gure eta zure gobernuak gomendatuta zatoz. 74 00:11:01,927 --> 00:11:05,464 Baina ezin dut ziurtatu arnasa hartzen itzuliko zarenik. 75 00:11:08,134 --> 00:11:11,303 Badakit ez dela igandeko txango bat izango… 76 00:11:11,303 --> 00:11:13,839 …baina hau ez da oihanera noan lehen aldia. 77 00:11:14,940 --> 00:11:17,743 Txakur-pixa dirudi! 78 00:11:24,116 --> 00:11:24,750 Teniente… 79 00:11:26,552 --> 00:11:28,688 Pizgailu hau Faye Danielsena zen. 80 00:11:29,055 --> 00:11:32,625 Zatoz, zure gidaria aurkeztuko dizut. 81 00:11:33,192 --> 00:11:36,228 Onena da, berarekin moldatzen bazara… 82 00:11:42,702 --> 00:11:44,970 Chaco, hau Monroe irakaslea da! 83 00:11:46,472 --> 00:11:49,375 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 84 00:11:49,375 --> 00:11:53,479 Tenientea esaten aritu zait zer gidari ona zaren. 85 00:11:53,713 --> 00:11:55,247 Hori dena eraman nahi duzu oihanera? 86 00:11:55,247 --> 00:11:57,016 -Bai. -Ezta pentsatu ere. 87 00:11:57,016 --> 00:12:02,354 Armak, munizioak eta botikak. Ez da besterik behar. 88 00:12:02,655 --> 00:12:04,356 Esan nien zure lagunei: 89 00:12:04,356 --> 00:12:08,294 Karga astunago, nekea handiago, eta heriotza hurbilago. 90 00:12:09,595 --> 00:12:12,364 Ondo da. Gauza bakarra jakin nahi dut… 91 00:12:13,232 --> 00:12:16,469 Ba al dugu aukerarik haiek bizirik aurkitzeko? 92 00:12:17,536 --> 00:12:19,972 Auskalo. Nik bakarrik dakit… 93 00:12:19,972 --> 00:12:22,074 …bizia arriskatuko dugula alu horiek erreskatatzeko. 94 00:12:22,208 --> 00:12:23,943 Goazen yakumoa ikustera. 95 00:12:27,079 --> 00:12:28,748 Yakumoak gerrari handiak dira. 96 00:12:29,014 --> 00:12:32,118 Ez diote inori beldurrik, "Zuhaitz-jendeari" izan ezik. 97 00:12:32,118 --> 00:12:34,820 -"Zuhaitz-jendea"? -Ezein gizon zurik ez ditu ikusi. 98 00:12:34,820 --> 00:12:37,790 Edo ikusi dituztenek ezin izan dute ikusitakoa kontatu. 99 00:12:41,794 --> 00:12:42,895 Ikusi duzu hau? 100 00:12:43,496 --> 00:12:45,498 Teri-ko kakalardo sakratua dirudi. 101 00:12:46,766 --> 00:12:49,301 Hori da. Hau xaman baten semea da. 102 00:12:49,502 --> 00:12:52,371 Jaguarraren espirituari eskainia izan da. 103 00:12:52,404 --> 00:12:55,141 Horregatik zebiltzan etxetik hain urrun. 104 00:12:55,207 --> 00:12:56,342 Zer esan nahi duzu? 105 00:12:56,375 --> 00:12:59,345 Harrapatu dituzte, baina berez ez dira gizajaleak. 106 00:12:59,912 --> 00:13:03,315 Zeremonia erlijiosoren bat egiten ariko ziren… 107 00:13:03,315 --> 00:13:06,452 …oihaneko espiritu gaiztoak uxatzeko. 108 00:13:06,652 --> 00:13:08,854 Gizon zurien espirituak. 109 00:13:37,850 --> 00:13:41,954 Segi irakasle. Ez kezkatu yakumo horrengatik. 110 00:13:42,254 --> 00:13:44,924 Ez ahitu indarrak basati honi laguntzen. 111 00:13:49,061 --> 00:13:51,197 Gu baino aukera gehiago ditu bizitzeko. 112 00:14:11,050 --> 00:14:12,518 Segitu dezakezu? 113 00:14:18,757 --> 00:14:20,759 Hemendik zeharkatu behar dugu ibaia. 114 00:14:20,759 --> 00:14:22,795 Baina ez dago pirañarik. Goazen. 115 00:14:32,438 --> 00:14:34,073 Mugi, mugi. 116 00:14:34,106 --> 00:14:37,176 Ez dago pirañarik, baina badaude kaiman gosetuak. 117 00:14:53,459 --> 00:14:54,727 Izainak! 118 00:15:16,181 --> 00:15:17,416 Utzi kaka hori bakean! 119 00:15:17,416 --> 00:15:19,985 Berak bakarrik ezin badu, beste hirurok… 120 00:15:19,985 --> 00:15:22,621 Ez saiatu berriz! Hemen nik agintzen dut. 121 00:15:22,621 --> 00:15:24,056 Eta putakume honek jakin behar du nork agintzen duen. 122 00:15:25,424 --> 00:15:27,059 -Izugarria da. -Chacok arrazoi du. 123 00:15:27,059 --> 00:15:29,461 Hau gorrotoz betea dago. Deskuidoan, lepoa moztuko dizu. 124 00:15:49,448 --> 00:15:53,285 Hemendik pasatu dira. Yakumoek zulo bat egin dute janaria prestatzeko. 125 00:15:58,757 --> 00:16:02,761 Horrek esan nahi du arrasto berean goazela, ezta? 126 00:16:02,895 --> 00:16:03,662 Bai. 127 00:16:05,130 --> 00:16:07,366 Suerte handia dugu. 128 00:17:21,340 --> 00:17:24,410 Aizu! Ezagutzen ditut hortz hauek. 129 00:17:24,943 --> 00:17:26,912 Hau Felipe Ocaña da. 130 00:17:27,179 --> 00:17:30,315 Nik bezain ondo ezagutzen zuen oihana. 131 00:17:30,416 --> 00:17:32,217 Hori entzunda, primeran sentitzen naiz. 132 00:17:32,751 --> 00:17:34,987 Zer hutsegite egingo zuen? 133 00:17:42,261 --> 00:17:46,832 Bere herritik gertu sentitzen da, bere jendea usaintzen du. 134 00:17:51,470 --> 00:17:52,438 Horra gure afaria. 135 00:17:53,372 --> 00:17:56,108 Arratoi bat. Gaur haragia jango dugu. 136 00:17:58,110 --> 00:17:59,378 Bejondeizula, Miguel! 137 00:17:59,478 --> 00:18:01,080 Mugi, gose naiz eta. 138 00:18:17,262 --> 00:18:19,031 Gaur baraurik, bai horixe! 139 00:18:20,933 --> 00:18:22,968 Zer arraio ari zara? 140 00:18:23,302 --> 00:18:24,937 Gure adiskide yakumoarentzat da. 141 00:18:24,937 --> 00:18:29,475 Zera honen pittin batekin, ihes egitea ahaztuko zaio. 142 00:18:37,349 --> 00:18:40,219 Oso pozik jarriko da honekin. Ikusiko duzu. 143 00:18:40,219 --> 00:18:42,254 Drogazaleak oihanean. 144 00:18:46,125 --> 00:18:47,159 Emaiozu pixka bat hemendik! 145 00:18:47,559 --> 00:18:50,129 Arratoi-urdaila! Asko gustatuko zaio. 146 00:18:52,397 --> 00:18:56,135 Gustatzen, ezta? Dena zuretzat! 147 00:19:47,319 --> 00:19:49,555 Zer arraio da hori? 148 00:19:50,022 --> 00:19:52,958 Adulterioa zigortzeko erritu bat dela uste dut. 149 00:19:53,292 --> 00:19:56,595 Horixe da. Eseri eta gozatu ikuskizunaz. 150 00:19:56,595 --> 00:19:59,198 Gero, herriraino eramango gaitu eta. 151 00:21:08,533 --> 00:21:09,901 Ez izan ergela! 152 00:21:10,135 --> 00:21:11,970 Lasai, irakasle! 153 00:22:04,256 --> 00:22:07,192 Zigor hori Jainkoaren agindutzat daukate. 154 00:22:07,359 --> 00:22:10,462 Berak ez balu andrea hil, tribukoek bera hilko zuketen. 155 00:22:10,996 --> 00:22:11,897 Badator! 156 00:22:25,977 --> 00:22:27,779 Goazen bere atzetik! 157 00:22:34,586 --> 00:22:37,189 Itxoitea besterik ez zaigu geratzen. 158 00:22:37,189 --> 00:22:38,690 Asmatuko al duzu zertarako den hau? 159 00:22:38,757 --> 00:22:40,892 Ea asmatzen dudan. 160 00:22:41,226 --> 00:22:45,263 Ez dute jakingo zenbat garen guk haiekin hitz egin arte, ezta? 161 00:22:45,630 --> 00:22:48,467 Azkar ari da ikasten, ezta, Miguel? 162 00:22:48,700 --> 00:22:50,102 Izugarria da! 163 00:22:59,644 --> 00:23:00,312 Badatoz. 164 00:23:00,312 --> 00:23:01,947 Non? Ez dut ezer ikusten. 165 00:23:01,947 --> 00:23:03,615 Ez kezkatu. Hor daude. 166 00:23:03,615 --> 00:23:06,151 Badakit hor daudela! Baina non? Ez dut ezer ikusten! 167 00:23:06,184 --> 00:23:07,986 Gure enbaxadorea bidaliko diet. 168 00:23:47,826 --> 00:23:49,327 Estualdian egongo gara, beharbada. 169 00:23:49,494 --> 00:23:52,063 Dedukziozko arrazoibidea arte bihurtzen duzu zuk. 170 00:23:52,063 --> 00:23:56,268 Sena… Zure adiskideak nahasita daudela dirudi. 171 00:24:03,175 --> 00:24:03,975 Itxaron! 172 00:24:04,943 --> 00:24:08,280 Miguelek hau lortzen badu, botila whiski bat erosiko diot. 173 00:24:18,190 --> 00:24:22,060 Horrela, asmo onez datorrela adierazten die. 174 00:24:28,834 --> 00:24:30,168 Orain agertuko dira. 175 00:24:59,397 --> 00:25:01,533 Zer arraio ari zara? Zelata batera eramango gaituzte! 176 00:25:01,533 --> 00:25:04,703 -Ez, hori seinale ona da. -Ez al nauzu engainatuko? 177 00:25:05,237 --> 00:25:08,340 Gerrari kementsuak direla frogatu nahi digute. 178 00:25:08,373 --> 00:25:10,175 Eta gu beren herriraino joatea nahi dute. 179 00:25:10,175 --> 00:25:13,745 -Beren atzetik? -Presoa emateko eta hitz egiteko. 180 00:25:14,312 --> 00:25:17,182 Ez da ideia ona. Afaltzeko nahi gaituzte. 181 00:25:57,756 --> 00:25:59,057 Chaco… 182 00:26:03,261 --> 00:26:05,163 Ezikusiarena egin. 183 00:27:19,671 --> 00:27:21,506 Zure lagunek tiro egin zioten. 184 00:27:21,506 --> 00:27:24,075 Ea ez den hiltzen tratua egin aurretik. Mugi, Miguel! 185 00:27:57,542 --> 00:28:00,278 Lasai hartu arnasa. Orain ondo gaude. 186 00:28:16,461 --> 00:28:17,829 "Kimnanma". 187 00:28:18,963 --> 00:28:22,801 "Hisimo" edateko ohorea izango duzu, ez? 188 00:28:27,238 --> 00:28:28,273 Bai. 189 00:28:56,067 --> 00:28:59,738 Bila ari garen taldea oihanaren erdialdera joango zen… 190 00:28:59,771 --> 00:29:03,775 Edo "Mato"ren erdira. Eta hara ez da inoiz gizon zuririk iritsi. 191 00:29:04,476 --> 00:29:09,147 Lurralde hau bi tribu gizajaleren mendean dago. 192 00:29:09,147 --> 00:29:12,050 Odolzale hutsak direnez, gainerako tribuek beldur diete. 193 00:29:12,050 --> 00:29:15,186 Baita yakumo tribuko gerrari ausartek ere. 194 00:29:15,286 --> 00:29:17,388 Bi tribu horiek nagusi dira "Infernu berdean". 195 00:29:17,455 --> 00:29:19,090 Elkarren kontra etengabe ari dira gerran… 196 00:29:19,090 --> 00:29:21,192 …yanomamoak edo "zuhaitz-gizonak"… 197 00:29:21,192 --> 00:29:24,262 …eta shamatariak edo "padura-gizonak". 198 00:29:24,462 --> 00:29:28,600 Batzuek besteak ehizatu nahi dituzte, eta gero jan. 199 00:29:30,368 --> 00:29:33,104 -Honek lehortuko zaitu. -Ez, mila esker. 200 00:29:35,140 --> 00:29:38,576 Yakumoek Alan Yatesen taldeari botatzen diote beren kalteen errua. 201 00:29:38,710 --> 00:29:40,779 Benetan gertatu zena misterio bat da oraindik. 202 00:29:40,779 --> 00:29:42,914 Baina badakigu hemendik pasatu zirela… 203 00:29:42,914 --> 00:29:44,149 Itzali hori! 204 00:29:46,151 --> 00:29:47,285 Ehiza baten erdian gaude. 205 00:29:47,285 --> 00:29:50,021 -"Zuhaitz-gizonak" edo zer? -Elkarren kontra. Goazen. 206 00:30:06,371 --> 00:30:10,208 Han goian, shamatariak ehizatutakoa babesten ari dira. 207 00:32:45,530 --> 00:32:48,800 Guk esku hartzeak shamatariengandik salbatu dituenez… 208 00:32:48,833 --> 00:32:51,536 …zuhaitz-gizonek beren herrian hartu gaituzte… 209 00:32:51,736 --> 00:32:55,840 Jarrera bitxia dute gurekin, beldurra eta mesfidantza. 210 00:32:57,408 --> 00:33:01,279 Beren gerrari baten exekuzioa ikusten utzi digute, ordea. 211 00:33:01,312 --> 00:33:03,081 Mutilatuta hilko dute. 212 00:33:03,181 --> 00:33:05,283 Kriminala buruzagiari begira dago. 213 00:33:14,025 --> 00:33:17,895 Horrela suntsitutako kriminalak gauza izugarriren bat egingo zuen… 214 00:33:17,895 --> 00:33:19,464 …bere jendearen haserrea horrela pizteko. 215 00:33:19,464 --> 00:33:22,300 Ez dago garbi gureganako ohore-zor bat ote den… 216 00:33:22,300 --> 00:33:25,003 …edo justizia nola egiten duten erakutsi nahi ote diguten. 217 00:33:25,003 --> 00:33:27,138 Kontuz, gutaz ari da eta. 218 00:33:56,968 --> 00:33:59,270 Ez dugu beste ezer lortu yanomamoengandik… 219 00:33:59,270 --> 00:34:02,540 …ordularia izan ezik, esker onez eman baitigute… 220 00:34:02,840 --> 00:34:06,044 …baina beldurrez eta mesfidantzaz begiratzen digute… 221 00:34:06,044 --> 00:34:08,713 …eta esperimentu psikologiko bat egin dut. 222 00:34:08,713 --> 00:34:13,084 Erabat biluzi naiz: arropak, armak, eraztunak… 223 00:34:13,418 --> 00:34:14,585 Haiek bezalakoa izateko. 224 00:34:14,585 --> 00:34:16,387 Biluzik eta trabarik gabe, Adan bezala. 225 00:36:14,071 --> 00:36:17,108 Zuhaitz-gizonek ez ziguten utziko gorpuzkinak lurperatzen. 226 00:36:17,175 --> 00:36:21,179 Okrez margotu zituzten, haien espiritu gaiztoak uxatzeko. 227 00:36:22,446 --> 00:36:25,583 Berriz galdetzen nion neure buruari zer krimen izugarri egin ote zuten… 228 00:36:25,616 --> 00:36:27,785 …hain zigor latza jasotzeko. 229 00:36:27,785 --> 00:36:29,987 Banekien gure bizitzak arriskuan zeudela. 230 00:36:29,987 --> 00:36:33,124 Baina ezin nintzen etxeratu filmak berreskuratu gabe… 231 00:36:33,124 --> 00:36:35,893 …Alan Yatesen taldeak bere bizitzarekin ordaindu baitzuen. 232 00:36:36,527 --> 00:36:40,264 Interes handia izan behar zuten gizakiarentzat eta zientziarentzat. 233 00:36:40,531 --> 00:36:42,200 Zerbait egin behar dut. 234 00:36:42,533 --> 00:36:45,036 Chacok eta Miguelek ez dute, beharbada, hau ulertuko… 235 00:36:45,036 --> 00:36:48,539 …baina basatien konfiantza neureganatu behar dut. 236 00:36:48,539 --> 00:36:52,577 Haiek ere beren jokalegeak dituzte eta. 237 00:36:58,649 --> 00:36:59,784 Itxoin! 238 00:38:28,839 --> 00:38:30,574 Lortu duzu, demontre! 239 00:38:30,574 --> 00:38:32,310 Afaltzera gonbidatu gaituzte. 240 00:39:52,723 --> 00:39:55,626 Eta jainkozko ekintza harrigarri bati esker, ez dituzte zabaldu. 241 00:39:55,626 --> 00:39:57,728 Klimak ez ahal zituen gehiegi hondatuko! 242 00:39:57,762 --> 00:39:59,730 Beraz, grabagailuaren truke… 243 00:39:59,764 --> 00:40:03,801 …buruzagi haragijaleak film-latak eramaten utzi zizuen, ezta? 244 00:40:03,934 --> 00:40:07,671 Bai. Pentsatu zutelako ni gai banintzen giza ahotsa atzemateko… 245 00:40:07,705 --> 00:40:10,674 …gauza izango nintzela beren espirituak ere atzemateko. 246 00:40:10,708 --> 00:40:13,511 Horrela konbentzitu ziren neuk bakarrik libratuko nituela… 247 00:40:13,511 --> 00:40:17,415 …tribuaren gainera eroritako madarikaziotik… 248 00:40:17,648 --> 00:40:18,716 …txuriak hil izanagatik. 249 00:40:18,783 --> 00:40:21,185 Ez zekiten, noski, lata horietan zer zegoen. 250 00:40:21,218 --> 00:40:24,188 Nola esplikatu haiei film bat zer den? 251 00:40:24,422 --> 00:40:26,056 Mehatxu bat zela uste zuten. 252 00:40:26,090 --> 00:40:27,591 Zer esan nahi duzu? 253 00:40:28,159 --> 00:40:31,295 Yanomamoek ulertu zuten zer garrantzia zuten film-lata horiek… 254 00:40:31,295 --> 00:40:32,997 …Alan Yates eta besteentzat. 255 00:40:32,997 --> 00:40:35,466 Zilarrezko latek beren boterea zeukatela uste zuten. 256 00:40:35,499 --> 00:40:40,371 Eta botere horrek kalte eta indarkeria handia sortu zuen. 257 00:40:40,504 --> 00:40:43,107 Historia zoragarria! Eskerrik asko, Monroe jauna. 258 00:40:43,541 --> 00:40:44,942 Ez horregatik. 259 00:40:47,278 --> 00:40:49,246 Horrela bukatu dugu elkarrizketa berezi hau. 260 00:40:49,280 --> 00:40:52,516 Datorren asteazkenean, 9etan, programa honetan bertan… 261 00:40:53,617 --> 00:40:56,687 …"Infernu berdea"ren lehen zatia aurkeztuko dizuegu. 262 00:40:56,720 --> 00:40:58,956 Film dramatiko horrek erakusten du… 263 00:40:58,956 --> 00:41:03,561 …zer-nolako abentura bizi izan zuten protagonistek Harrizko Aroan. 264 00:41:03,594 --> 00:41:06,597 Zu izango zinateke programa horren aurkezle egokiena. 265 00:41:06,630 --> 00:41:07,565 Hala da. 266 00:41:07,598 --> 00:41:08,866 Monroe irakaslea… 267 00:41:08,933 --> 00:41:12,369 Begizko lekukoa eta zientzialaria zarenez, zu… 268 00:41:12,403 --> 00:41:15,539 Bai. Baina erabakia hartu aurretik… 269 00:41:16,474 --> 00:41:19,610 …material guztia ikusi nahi nuke, oraindik ez baitugu ezer ikusi. 270 00:41:21,111 --> 00:41:24,849 Ziur esaten dizut haiek bazekitela zer nahi zuten. 271 00:41:25,649 --> 00:41:28,419 Baliteke, baina hilda daude. 272 00:41:28,619 --> 00:41:32,389 Horregatik utzi behar diogu jendeari egia jakiten. 273 00:41:32,423 --> 00:41:33,991 Utz diezaiogun jendeari epaile izaten. 274 00:41:34,024 --> 00:41:37,294 Areago, ondo ezagutu zituen jendea izango da epailea. 275 00:41:37,328 --> 00:41:39,563 Beren gurasoak, emazteak… 276 00:41:40,865 --> 00:41:44,502 Hau duela urte eta erdi guretzat filmatutako dokumental bat da. 277 00:41:44,568 --> 00:41:46,504 -Has naiteke? -Bai. 278 00:41:53,878 --> 00:41:56,914 INFERNURAKO AZKEN BIDEA 279 00:43:19,263 --> 00:43:21,031 Gogor samarra, ezta? 280 00:43:23,901 --> 00:43:27,605 Horrela lan egiten zuten Alanek eta besteek. 281 00:43:27,671 --> 00:43:29,840 Ikusi duzun guztia itxuratua zen. 282 00:43:30,741 --> 00:43:33,978 -Zer esan nahi…? -Ez zegoen armada etsairik. 283 00:43:34,078 --> 00:43:37,381 Alanek soldadu horiei ordaindu zien antzezpen bat egiteko. 284 00:43:38,248 --> 00:43:40,618 Barkatu. Joan beharra daukat. 285 00:43:43,554 --> 00:43:45,255 Segituko dugu? 286 00:43:45,689 --> 00:43:47,458 Bai. Zergatik ez? 287 00:43:53,731 --> 00:43:54,698 Hau Jack da. 288 00:43:58,068 --> 00:43:58,736 Faye… 289 00:43:59,870 --> 00:44:00,904 Alan… 290 00:44:04,108 --> 00:44:05,576 Eta hau Mark da. 291 00:44:07,144 --> 00:44:08,912 Urteak zeramatzaten elkarrekin lanean. 292 00:44:08,946 --> 00:44:10,547 Zeharo harropuztuta zeuden. 293 00:44:10,781 --> 00:44:12,116 Baina oso profesionalak ziren. 294 00:44:13,550 --> 00:44:15,653 Filmatzen zuten guztiak jota uzten zuen jendea. 295 00:44:15,653 --> 00:44:16,654 Ez naiz harritzen. 296 00:44:18,088 --> 00:44:20,758 Ikusle kopuru izugarria zuten, programa komikoak baino handiagoa. 297 00:44:21,392 --> 00:44:24,528 Eta bazekiten ikus-entzuleei zer eman. Alanek, bereziki. 298 00:44:24,728 --> 00:44:26,664 Begira sekuentzia hau, abiatu aurretik filmatu zuten. 299 00:44:26,797 --> 00:44:29,466 Berriz etorri gara. Hemen daukagu Felipe, gure gidaria. 300 00:44:39,576 --> 00:44:43,180 Harraldi hau ilun dago kamerako diafragma gaizki zegoelako. 301 00:44:44,548 --> 00:44:46,483 Orain ondo dago. 302 00:45:00,264 --> 00:45:03,500 Hau, ez. Ez dago elektrizitaterik gu goazen tokian. 303 00:45:04,535 --> 00:45:09,606 Ez. Hau ez baita safari ondo antolatu bat. 304 00:45:10,941 --> 00:45:11,375 Armak. 305 00:45:12,509 --> 00:45:13,510 Kamera. 306 00:45:14,278 --> 00:45:16,380 Eta botikak. Hori da guztia. 307 00:45:16,413 --> 00:45:19,116 Ehunka kilometro ibili behar baititugu oinez. 308 00:45:21,585 --> 00:45:22,352 Eta beste gauza bat. 309 00:45:22,853 --> 00:45:25,422 Auskalo noiz dutxatu ahal izango garen berriz. 310 00:45:27,558 --> 00:45:31,195 Fayek ez du arazorik izango "script girl" sexiena izateko. 311 00:45:33,464 --> 00:45:35,966 Filmatzen ari zara? Ergela! 312 00:45:36,233 --> 00:45:36,767 Nahikoa da. 313 00:45:37,501 --> 00:45:39,570 Inork ikusi al ditu nire kuleroak? 314 00:45:40,270 --> 00:45:42,206 Zertarako nahi dituzu? 315 00:45:42,239 --> 00:45:44,174 Buruan jartzeko! Ergela! 316 00:45:44,808 --> 00:45:46,610 Jackek duela bi urte kendu zizkizunez gero… 317 00:45:46,610 --> 00:45:48,145 …uste nuen ez zenituela janzten. 318 00:45:48,545 --> 00:45:49,279 Ezta, Mark? 319 00:45:49,580 --> 00:45:51,181 Bai. Potota polita! 320 00:45:51,648 --> 00:45:52,449 Nahikoa da! 321 00:45:54,017 --> 00:45:56,086 Filmatzen ari zara berriz? 322 00:45:57,154 --> 00:45:57,788 Txotxolo! 323 00:45:59,156 --> 00:46:00,124 Pailazo koadrila! 324 00:46:00,824 --> 00:46:02,760 Antzezpenaren sen handia zuten. 325 00:46:03,060 --> 00:46:04,762 Esan dizudan bezala, profesional onak ziren. 326 00:46:10,067 --> 00:46:11,935 Zer esaten ari nintzen? 327 00:46:13,036 --> 00:46:16,106 Pare bat aldiz saiatu nintzen Alanekin lan egiten. 328 00:46:16,240 --> 00:46:17,808 Baina ezin izan nuen jasan. 329 00:46:17,808 --> 00:46:21,044 Mugaraino eramaten zuen bere jendea. 330 00:46:21,512 --> 00:46:23,947 Eta denetik eskatzen zien, baita odola ere! 331 00:46:24,414 --> 00:46:25,616 Paranoia zela esan liteke! 332 00:46:25,649 --> 00:46:30,420 Jainkoa bere arimaz erruki dadila, baina putakume ankerra zen! 333 00:46:30,654 --> 00:46:34,091 Jendeari bere historia kontatzeko zorra dugu, Yates jauna. 334 00:46:34,792 --> 00:46:36,693 Alan, ez dakit… 335 00:46:43,000 --> 00:46:44,868 Estimatzen dizut etorri izana. 336 00:46:45,302 --> 00:46:48,172 Zu zara lehena Alanez hitz egitera etorri zaidana… 337 00:46:48,172 --> 00:46:49,940 …gertatutakoaren ondoren. 338 00:46:50,707 --> 00:46:55,212 Jakin nahi nuke zer gertatu zitzaion nire semeari. 339 00:46:55,979 --> 00:46:57,014 Esan diezadakezu? 340 00:46:57,815 --> 00:47:00,617 Faye? Ez, hori ez zen bere benetako izena. 341 00:47:00,751 --> 00:47:04,555 Aktorea izan nahi izan zuen beti. Tina zuen benetako izena. 342 00:47:04,621 --> 00:47:06,390 Itxoin pixka bat. 343 00:47:06,990 --> 00:47:10,460 Gizon honekin hitz egin behar dut pixka batean. 344 00:47:10,460 --> 00:47:12,529 Gero antzeztuko dugu, bai? 345 00:47:13,897 --> 00:47:17,968 Ikusten duzunez, oso desberdinak ginen izaeraz. 346 00:47:18,335 --> 00:47:22,773 Tinak energia handia zuen. Oso langilea zen. 347 00:47:22,973 --> 00:47:26,143 Oso anbiziotsua, ikaragarri anbiziotsua. 348 00:47:26,577 --> 00:47:27,845 Nik hau esaten nion beti: 349 00:47:27,845 --> 00:47:30,981 "Bakea egin behar duzu zeure buruarekin". 350 00:47:31,915 --> 00:47:36,019 Nolanahi ere, Jainkoa erruki dakiola. 351 00:47:36,053 --> 00:47:38,555 Elizabeth, Elizabeth! 352 00:47:39,489 --> 00:47:41,558 Barkatu, Sanders andrea. Bi minutu besterik ez. 353 00:47:42,025 --> 00:47:43,794 Zer sentitzen duzu Jackenganako? 354 00:47:43,861 --> 00:47:46,196 Zer sentitu behar dut? Zer esan dezaket Jackez? 355 00:47:46,430 --> 00:47:50,033 Bi urtez ezkonduta egon ondoren, 4 hilabete egon nintzen berarekin. 356 00:47:55,639 --> 00:47:59,376 Zereginen batean zebilen beti: Indian, Asian, Afrikan. 357 00:48:01,078 --> 00:48:04,548 Oso ona zen ohean, jatea gustatzen zitzaion. 358 00:48:05,382 --> 00:48:06,483 Ez zen bizkorra. 359 00:48:07,351 --> 00:48:09,353 Aise makurtzen zen besteren eraginera. 360 00:48:10,888 --> 00:48:13,891 Alan bere Jainkoa zen. Ulertzen didazu? 361 00:48:15,492 --> 00:48:18,061 Dirua emango didate kontu honengatik? 362 00:48:19,463 --> 00:48:21,298 Tomaso jauna, mesedez. 363 00:48:22,332 --> 00:48:23,834 Tomaso jauna, mesedez. 364 00:48:24,534 --> 00:48:26,470 Galdera batzuk egin nahi dizkizut zure semeaz. 365 00:48:26,470 --> 00:48:27,738 Zer nahi duzu? 366 00:48:28,472 --> 00:48:30,908 Zure semeak garrantzi handia zuen albisteen munduan. 367 00:48:31,108 --> 00:48:32,476 Esango al didazu zerbait semeaz? 368 00:48:32,776 --> 00:48:36,413 Nire semea ez zen ona. Ez zen eskolara joaten. Alferra zen. 369 00:48:36,413 --> 00:48:38,048 Alferkerian pasatzen zuen egun osoa etxean. 370 00:48:38,181 --> 00:48:41,818 Ez zen ona. Kitto. Lanera bueltatu behar dut. 371 00:48:42,152 --> 00:48:43,287 Ez niri traba gehiago egin. 372 00:48:43,487 --> 00:48:45,656 Baina zure semea oso ezaguna zen. 373 00:48:46,156 --> 00:48:48,926 -Galdera bakar bat. -Bakarra, e? 374 00:48:48,926 --> 00:48:51,795 Zer-nolako gizona zen? 375 00:48:52,195 --> 00:48:55,465 Nire semea putakume hutsa zen! Eta ez zen ona. 376 00:48:55,499 --> 00:48:58,969 Nire semea hilda dago! Eta ez dut gehiago berataz hitz egin nahi. 377 00:48:59,136 --> 00:49:00,437 Utz nazazue bakean! Agur. 378 00:49:00,704 --> 00:49:03,640 Milioika amerikarrek… Tomaso jauna, mesedez! 379 00:49:04,308 --> 00:49:05,876 Zergatik ez duzue osorik errebelatu? 380 00:49:06,009 --> 00:49:07,978 Negatiboak tratamendu berezi bat behar izan du… 381 00:49:08,011 --> 00:49:09,379 …hezetasunagatik. 382 00:49:09,546 --> 00:49:11,348 Kalitatea ez da onena, baina nahikoa ona da… 383 00:49:11,381 --> 00:49:14,318 …zer egoera txarrean filmatuta dagoen jakinik. 384 00:49:14,384 --> 00:49:15,819 Zoritxarrez, bi erroilu erabat ezabatu ziren. 385 00:49:15,852 --> 00:49:17,888 Eta bota egin behar izan ditugu. 386 00:49:17,988 --> 00:49:20,590 Beltzune batzuk jarri ditut sekuentzia batzuen artean. 387 00:49:20,691 --> 00:49:22,726 Hor jarriko ditugu senideen elkarrizketak… 388 00:49:23,260 --> 00:49:24,962 …eta zure bilaketaz zuri filmatutako zatia. 389 00:49:24,962 --> 00:49:26,296 Aurrera, Bill. 390 00:49:32,235 --> 00:49:33,904 Lehenengo atala mutua da. 391 00:49:48,185 --> 00:49:50,153 Ez zituzten mikroak beti erabiltzen. 392 00:49:50,287 --> 00:49:52,756 Mikroa kamerari atxikia zeukaten; lenteen gainean. 393 00:49:52,990 --> 00:49:54,624 Kanoi bat bezala. Ikusten? 394 00:49:57,327 --> 00:50:00,297 Gogoratu: hau ez da azken muntatzea. Lehenengo filmazioa da. 395 00:50:00,464 --> 00:50:02,599 Material asko baztertu egingo dugu montatu ondoren. 396 00:50:03,066 --> 00:50:05,002 Orain zerbait entzuten hasiko gara. 397 00:50:05,469 --> 00:50:06,403 Oraindik ez. 398 00:50:07,437 --> 00:50:08,171 Hemen. 399 00:50:43,640 --> 00:50:47,844 Sei egunez ibili gara infernu zoragarri honetan. 400 00:50:48,345 --> 00:50:51,581 Gaur larunbata da, hilak 25. 401 00:50:52,049 --> 00:50:56,620 New Yorken banengo orain, erosketetan ariko nintzateke. 402 00:51:09,733 --> 00:51:10,801 Kamera! 403 00:51:13,737 --> 00:51:15,505 Hartu kamera! 404 00:54:44,180 --> 00:54:45,882 Zenbat material dago hotsik gabe? 405 00:54:46,583 --> 00:54:48,018 Erdia baino gutxiago. 406 00:54:48,518 --> 00:54:51,955 Musika pixka bat jarri diot, kontua girotzeko. 407 00:54:56,393 --> 00:54:57,327 Zer da hori? 408 00:54:57,327 --> 00:55:00,363 Yakumoak hemendik pasatu dira. Ez gaude beren herritik urruti. 409 00:55:08,772 --> 00:55:09,439 Itxoin! 410 00:55:09,472 --> 00:55:11,174 Jack, filmatu hori! 411 00:55:11,875 --> 00:55:14,911 Arriskutsua da! Burugabea halakoa! 412 00:55:39,636 --> 00:55:40,804 Begiratu hona! 413 00:55:42,739 --> 00:55:45,208 Hainbat egun daramatzagu oihanean zehar… 414 00:55:45,208 --> 00:55:48,645 …biribilean mugitzen ari garelako sentipenarekin. 415 00:55:49,379 --> 00:55:51,181 Gauez, zuhaitzetan lo egiten dugu… 416 00:55:51,181 --> 00:55:53,850 …sugeek eta armiarmek kosk egin ez diezaguten. 417 00:55:55,018 --> 00:55:57,554 Felipe gure gidariak dio Ibai Handitik gertu gaudela. 418 00:55:58,021 --> 00:56:00,190 Han bizi omen dira yakumoak. 419 00:56:00,357 --> 00:56:02,425 Begira nire oinei! Oihan madarikatua! 420 00:56:07,597 --> 00:56:09,499 Alan, tea nahi duzu? 421 00:56:12,502 --> 00:56:14,270 Moztu! 422 00:56:16,172 --> 00:56:17,574 Moztuidazu hanka! 423 00:56:18,041 --> 00:56:19,642 Moztuidazu hanka! 424 00:56:21,244 --> 00:56:22,412 Hil ezazu! 425 00:56:23,079 --> 00:56:26,282 Eutsiozu, odola isur dezala! 426 00:56:26,316 --> 00:56:27,617 Eutsiozue! 427 00:56:28,852 --> 00:56:29,753 Eutsiozue! 428 00:56:32,889 --> 00:56:34,391 Moztuidazue hanka! 429 00:56:35,125 --> 00:56:37,994 Moztuiozu! Jarri hau sutan! 430 00:56:42,999 --> 00:56:43,633 Segi filmatzen! 431 00:56:45,034 --> 00:56:46,469 Dena filmatzen ari naiz! 432 00:56:46,536 --> 00:56:47,504 Egizu! 433 00:57:29,345 --> 00:57:32,682 Felipe lagun ona eta gidari bikaina izan zen. 434 00:57:33,950 --> 00:57:35,118 Faltan botako dugu. 435 00:57:35,585 --> 00:57:38,154 Baina, batez ere, ematen zigun segurtasunagatik. 436 00:57:39,322 --> 00:57:41,257 Aurrera segitzea erabaki dugu. 437 00:57:41,291 --> 00:57:44,994 Baina orain iparrorratzak eta gure senak gidatuko gaituzte. 438 00:57:50,600 --> 00:57:51,835 Filmatzen ari natzaizu, Alan. 439 00:57:53,236 --> 00:57:55,839 Egiguzu adierazpen handi bat. 440 00:57:56,072 --> 00:57:57,474 Honi esker, ospetsuak izango gara. 441 00:57:57,740 --> 00:57:59,742 Bai horixe. Zenbateraino ospetsuak? 442 00:57:59,976 --> 00:58:01,911 Ospetsuak eta aberatsak. 443 00:58:02,078 --> 00:58:03,513 Zer egingo duzu diruarekin? 444 00:58:03,746 --> 00:58:05,882 Etxe bat eta ipurdi puska bat erosi. 445 00:58:06,216 --> 00:58:07,116 Barregarria iruditzen zaizu? 446 00:58:07,116 --> 00:58:08,718 Bestela, ezingo duzu lortu. 447 00:58:09,252 --> 00:58:09,986 Non dago Faye? 448 00:58:10,386 --> 00:58:11,955 -Ez dakit. -Itzali kamera! 449 00:58:23,433 --> 00:58:25,034 Zergatik zaude bakarrik? 450 00:58:25,068 --> 00:58:28,838 Ilaran egon behar izan dut gainerako animaliekin. 451 00:58:29,172 --> 00:58:30,540 Nazkagarria zara! 452 00:58:30,673 --> 00:58:33,409 Ospa! Kamera itzaltzeko esan dizut! 453 00:58:33,409 --> 00:58:34,277 Begirada bat besterik ez! 454 00:58:34,577 --> 00:58:36,513 Ospa! Itzali kamera puta hori! 455 00:58:37,547 --> 00:58:39,349 Kamera itzaltzeko, demontre! 456 00:58:39,682 --> 00:58:40,783 Harrapatuko zaitut! 457 00:58:48,658 --> 00:58:50,660 Tira, esklaboak, bultzatu! 458 00:58:59,836 --> 00:59:01,004 Begira, kaiman bat! 459 00:59:01,037 --> 00:59:02,138 Atera uretatik! 460 00:59:02,171 --> 00:59:03,540 Ez, ahaztu nitaz! 461 00:59:03,573 --> 00:59:05,241 Filma ezazu! 462 00:59:06,876 --> 00:59:09,078 Mugi, etorri baltsara! 463 00:59:10,914 --> 00:59:11,681 Suge bat! 464 00:59:16,152 --> 00:59:17,954 Anakonda batek salbatu gaitu. 465 00:59:18,388 --> 00:59:20,390 Heriotzaren hortzetatik salbatuak! 466 00:59:47,650 --> 00:59:49,085 Azkar, etorri. 467 01:00:06,235 --> 01:00:07,537 Non ote dago beren herria? 468 01:00:07,604 --> 01:00:08,805 Filmatu dena, eta gero segituko diegu. 469 01:00:09,672 --> 01:00:11,975 Beldurtzen badira, nola iritsiko gara hara? 470 01:00:56,786 --> 01:00:58,421 Filmatu dut. Emadazu eskopeta! 471 01:01:00,289 --> 01:01:01,257 Ez, itxoin! 472 01:01:01,658 --> 01:01:03,459 Badakit zertan ari naizen. 473 01:01:06,362 --> 01:01:07,130 Ez al zara konturatzen? 474 01:01:07,330 --> 01:01:09,532 Ezin diegu oihanean zehar segitu. 475 01:01:09,565 --> 01:01:12,535 Hori polikiago joango da, eta zuzenean eramango gaitu herrira. 476 01:01:15,104 --> 01:01:17,106 Zer iruditzen zaizu? 477 01:01:17,140 --> 01:01:20,677 Hori ez da yakumoekin bakea egiteko modurik onena. 478 01:01:21,110 --> 01:01:24,480 Orain ulertzen dut zergatik hartu gintuzten etsaitasunez. 479 01:01:24,514 --> 01:01:26,015 Hori gaizki iruditzen zaizu? 480 01:01:26,115 --> 01:01:27,016 Hori ez da ezer. 481 01:01:27,283 --> 01:01:29,619 Alanek gauza okerrago bat egin zuen. Begira. 482 01:01:37,860 --> 01:01:39,696 Ahal izan zuten orduko, gogor jokatu zuten. 483 01:01:40,196 --> 01:01:42,832 Gogoratzen nola antolatu zituzten exekuzioetako batzuk? 484 01:02:45,094 --> 01:02:46,028 Faye! 485 01:03:23,132 --> 01:03:25,668 Gizadiaren historiaren ertzean gaude hemen! 486 01:03:25,701 --> 01:03:28,271 Horrelako gauzak egunero pasatzen dira oihanean. 487 01:03:28,304 --> 01:03:29,705 Egokienak irauten du bizirik! 488 01:03:29,939 --> 01:03:35,077 Oihanean, indartsuenak ahulena zanpatzen du! 489 01:03:35,111 --> 01:03:35,812 Jack! 490 01:04:07,944 --> 01:04:09,478 Jack, zuzia! 491 01:04:17,386 --> 01:04:18,187 Prest? 492 01:04:20,323 --> 01:04:23,559 Yanomamoek yakumoak sarraskitu! 493 01:04:24,327 --> 01:04:26,462 Denak barruan. 494 01:04:27,063 --> 01:04:28,264 Kanbodian bezala! 495 01:04:54,957 --> 01:04:56,993 Barruan eduki itzazu! 496 01:05:01,931 --> 01:05:03,199 Ez daitezela atera! 497 01:05:13,042 --> 01:05:14,911 Barruan gera daitezela! 498 01:05:21,117 --> 01:05:22,752 Zer ederra! 499 01:05:31,961 --> 01:05:33,429 Alan, hona! 500 01:08:00,976 --> 01:08:02,845 Hori egiten lagunduko didazu? 501 01:08:58,767 --> 01:09:00,469 Putakumea! 502 01:09:00,769 --> 01:09:02,805 Alde hemendik! 503 01:09:02,838 --> 01:09:03,973 Ez da egia izango! 504 01:09:03,973 --> 01:09:05,741 Baboa alaena! 505 01:09:09,778 --> 01:09:11,647 Leher eginda nago. 506 01:09:11,981 --> 01:09:14,383 Onartu beharra daukat filmazio apartak direla. 507 01:09:14,383 --> 01:09:17,953 Ez nuen espero halako inpaktua, halako benetazkotasuna. 508 01:09:18,254 --> 01:09:19,455 Ez dakit. 509 01:09:19,555 --> 01:09:21,824 Ez dut uste "aparta" denik hitz egokiena. 510 01:09:21,857 --> 01:09:23,159 Ez duzu uste? 511 01:09:24,059 --> 01:09:28,697 Zergatik da aparta yakumoak ikaratzea… 512 01:09:28,797 --> 01:09:31,834 …eta egin nahi ez duten zerbait egitera behartuak izatea? 513 01:09:32,067 --> 01:09:34,003 Tira, irakasle! 514 01:09:34,036 --> 01:09:35,671 Errealistak izan gaitezen. 515 01:09:35,704 --> 01:09:38,474 Nork daki ezer yakumoen zibilizazioaz? 516 01:09:38,507 --> 01:09:40,609 Gaur egun, jendeak sensazionalismoa nahi du. 517 01:09:40,609 --> 01:09:43,279 Beren zentzumena bortxatuago, eta orduan eta zoriontsuago. 518 01:09:43,512 --> 01:09:46,415 Mendebaldeko ohiko pentsamendua. Zibilizazioa, ezta? 519 01:09:46,415 --> 01:09:48,751 Horrela pentsatzen zuen Alanek eta horregatik hilda dago. 520 01:09:48,751 --> 01:09:52,221 Yakumo indiarra primitiboa da eta hala errespetatu behar da. 521 01:09:52,888 --> 01:09:56,759 Yakumoen ikuspegitik, gu izan gaitezke basatiak. 522 01:09:56,792 --> 01:09:59,828 Ez dut hori inoiz pentsatu, baina ideia interesgarria da. 523 01:09:59,828 --> 01:10:02,698 Jar ditzagun gauzak alderantziz. 524 01:10:02,698 --> 01:10:05,100 Yakumoek zure etxeari eraso, eta suntsitzen dute… 525 01:10:05,100 --> 01:10:06,202 …zuretzat sakratua den guztia. 526 01:10:06,335 --> 01:10:09,705 Hil zuten txerri hura jende horren jana zen. 527 01:10:10,472 --> 01:10:12,241 Zer gertatuko litzateke zu goseak bazaude… 528 01:10:12,241 --> 01:10:16,412 …eta norbait etxera sartu eta janaria komunetik botatzen badizu? 529 01:10:16,712 --> 01:10:18,514 Modu zibilizatuan jokatuko zenuke? 530 01:10:23,219 --> 01:10:25,421 Gustatuko litzaizuke beste norbait zure zoritxarrarekin aberastea? 531 01:10:25,454 --> 01:10:28,057 Arrakastaz lortu dugu… 532 01:10:28,090 --> 01:10:30,459 …harreman diplomatiko bat yakumoekin ezartzea. 533 01:10:30,492 --> 01:10:32,962 Baina zer gara gu haientzat? 534 01:10:34,897 --> 01:10:37,866 Ez zuten inoiz gizon zuririk ikusi… 535 01:10:37,866 --> 01:10:39,835 …edo eskopeta baten hotsa entzun. 536 01:10:39,868 --> 01:10:42,504 Badakigu gure botereen beldur direla. 537 01:10:42,538 --> 01:10:43,872 Baina noiz arte? 538 01:10:44,039 --> 01:10:46,442 Ziur gaude ez gaituztela gorrotatuko? 539 01:10:46,475 --> 01:10:48,410 Ezagutzen ez duena gorrotatzen baitu jende askok. 540 01:10:58,687 --> 01:11:01,790 Zaharrek heriotza sumatzen dutenean… 541 01:11:01,824 --> 01:11:04,860 …leku baztertu batera erretiratzen dira. 542 01:11:04,927 --> 01:11:07,763 Hil ondoren, emakume zahar hau… 543 01:11:10,466 --> 01:11:14,136 …krokodilo baten bazka izango da. 544 01:11:14,670 --> 01:11:16,839 Oihanean ez da ezer alferrik galtzen. 545 01:11:16,839 --> 01:11:19,375 Naturak dena birziklatzen du. 546 01:11:20,409 --> 01:11:22,911 Erritu zahar bat ikusiko duzue… 547 01:11:22,945 --> 01:11:24,780 …gizon zibilizatuek sekula ikusi gabea. 548 01:11:24,913 --> 01:11:27,016 Tribua batasun sozial primitibo bat da. 549 01:11:27,016 --> 01:11:29,685 Bizirik iraun beharrak elkartzen ditu. 550 01:11:33,656 --> 01:11:37,660 Bere burua babesteko, tribuak gaixoak hiltzen ditu. 551 01:11:37,860 --> 01:11:38,627 Ez joan. 552 01:11:38,761 --> 01:11:43,365 Ikustera zoaztenari kirurgia soziala dei lekioke. 553 01:12:52,368 --> 01:12:55,671 Eztabaida luzea izan dugu bart, aurrera egin edo itzuli. 554 01:12:57,239 --> 01:12:59,274 Ez da erraza izan bat etortzea. 555 01:13:00,209 --> 01:13:03,011 Agian, arrazoi izango dute. Ez dugu suertea arriskatu behar. 556 01:13:04,012 --> 01:13:06,415 Jainkoak daki suerte handia izan dugula orain arte. 557 01:13:08,384 --> 01:13:10,819 Baina badakizue zerk konbentzitu dituen? 558 01:13:10,819 --> 01:13:13,122 Ospetsu izateko aukerak. 559 01:13:13,155 --> 01:13:17,826 Denbora duela 3.000 urte gelditu zen lekura iristeko aukerak. 560 01:13:18,127 --> 01:13:23,265 Hemen, yanomamoak, zuhaitz-gizonak, etengabeko borrokan ari dira… 561 01:13:23,265 --> 01:13:25,834 …beren etsai handi shamatariekin. 562 01:13:26,769 --> 01:13:27,870 Ikusten duzue gizon hau? 563 01:13:29,104 --> 01:13:32,741 Yanomamo gerrari bat zen, yakumoek hila. 564 01:13:33,409 --> 01:13:40,115 Egizue kontu zer basatiak diren yakumoak. 565 01:13:45,187 --> 01:13:48,157 Ez naiz zientzialari gisa ari, gizon arrunt gisa baizik. 566 01:13:48,157 --> 01:13:51,960 Dokumentala esaten zaion zera hori iraingarria da. 567 01:13:51,960 --> 01:13:55,764 Gaiztoa da eta, batez ere, gizagabea da. 568 01:13:55,764 --> 01:13:59,334 Bai noski. Denok dakigu nolakoa zen Alan. 569 01:13:59,334 --> 01:14:01,303 Jo eta pasa egin zuen, beti bezala. 570 01:14:01,303 --> 01:14:03,872 Baina ikusi duzuena muntatze latz bat da. 571 01:14:04,072 --> 01:14:06,542 Ez dut garbi hitz egin, nonbait. 572 01:14:06,542 --> 01:14:11,547 Nik ez dut ezer egin nahi material horrekin! 573 01:14:11,547 --> 01:14:17,019 Azken urteotako dokumentalik txundigarrienaz ari gara. 574 01:14:17,352 --> 01:14:20,222 Eta hori artxibatzea eta ahaztea nahi duzu? 575 01:14:20,222 --> 01:14:21,757 Inoiz aurkitu izan ez bagenu bezala? 576 01:14:21,757 --> 01:14:23,125 Hori nahi duzu? 577 01:14:23,592 --> 01:14:24,460 Bai. 578 01:14:25,994 --> 01:14:28,464 Horixe nahi dut. 579 01:14:28,464 --> 01:14:30,833 Gainerako material guztia ikusi dut, zuek ez! 580 01:14:31,467 --> 01:14:34,837 Montatzaileek ez dute hura montatzeko barrenik ere izan! 581 01:14:34,837 --> 01:14:38,006 Ikusten duzuenean, bat etorriko zarete nirekin. 582 01:14:53,355 --> 01:14:54,890 John, aurrera. 583 01:15:03,665 --> 01:15:06,568 Infernu berde honen erdian gaude. 584 01:15:06,635 --> 01:15:09,037 Jende zibilizatua oraindik iritsi ez den lekuan. 585 01:15:10,739 --> 01:15:13,041 Hemen oihana desberdina da. 586 01:15:13,509 --> 01:15:15,511 Ia-ia abegi onekoa da. 587 01:15:17,179 --> 01:15:20,415 Baina orain arte ez dugu zuhaitz-gizonen arrastorik ikusi. 588 01:15:20,415 --> 01:15:21,450 Yanomamoak, alegia. 589 01:15:22,851 --> 01:15:27,456 Zalantzan gaude existitzen ote diren edo elezaharra diren. 590 01:15:43,872 --> 01:15:45,140 Uste dut bat harrapatu dugula! 591 01:15:49,044 --> 01:15:50,445 Begira zer aurkitu dugun! 592 01:15:50,445 --> 01:15:51,480 Zatoz hona, tximua! 593 01:15:51,480 --> 01:15:53,982 A zer gustua duzuen! Neskari kiratsa dario. 594 01:15:54,950 --> 01:15:55,584 Marka bat du. 595 01:15:55,584 --> 01:15:57,653 Zer ote da, yanomamoa edo shamataria? 596 01:15:57,986 --> 01:15:59,421 Galdetuiozu berari. 597 01:16:00,055 --> 01:16:01,423 Zer egingo diozue? 598 01:16:01,423 --> 01:16:03,325 Ni arduratuko naiz tximutxo honetaz. 599 01:16:03,592 --> 01:16:04,560 Neska honen itxura ikusita… 600 01:16:04,860 --> 01:16:06,995 …azkenean aurkitu ditugu yanomamoak. 601 01:16:07,462 --> 01:16:08,463 Kontuz ibili beharko dugu, oso jende krudela da eta. 602 01:16:12,334 --> 01:16:13,402 Harrapa ezazu! 603 01:16:15,871 --> 01:16:17,272 Harrapatu dugu tximutxoa! 604 01:16:17,806 --> 01:16:18,674 Zu lehenengo! 605 01:16:20,509 --> 01:16:23,579 Beraren gainean, bai! 606 01:16:25,280 --> 01:16:27,482 Zer zirrara! 607 01:16:28,050 --> 01:16:29,585 Aurrera! 608 01:16:38,927 --> 01:16:40,329 Ireki! 609 01:16:43,098 --> 01:16:46,101 Jack, zer egin behar duzu honekin, film porno bat? 610 01:16:46,134 --> 01:16:47,669 Txotxolo! 611 01:16:48,470 --> 01:16:51,206 Ez da ideia txarra! Oihaneko jende alaia! 612 01:16:51,540 --> 01:16:52,741 Filmatzen segituko dut? 613 01:16:56,478 --> 01:16:57,713 Filmatzen segituko dut? 614 01:16:58,814 --> 01:16:59,815 A zer galdera ergela! 615 01:16:59,881 --> 01:17:03,051 Mugi, Casanova, Jacken txanda da! 616 01:17:07,122 --> 01:17:08,423 Aurrera, Jack! 617 01:17:25,907 --> 01:17:28,577 Hiru film-lata gelditzen zaizkigu. Ez erabili horretan! 618 01:17:28,944 --> 01:17:30,912 Horrela alferrik galdu behar dituzu? 619 01:17:30,912 --> 01:17:31,413 Ixo! 620 01:17:33,115 --> 01:17:34,650 Nahi duzu pixka bat, Alan? 621 01:17:34,950 --> 01:17:37,552 Bere kamera besterik ez du nahi! 622 01:17:44,059 --> 01:17:45,861 Ez filmatu gehiago, Mark! 623 01:17:50,999 --> 01:17:52,300 Geldi, Alan! 624 01:18:19,461 --> 01:18:20,595 Madarikatua! 625 01:18:25,067 --> 01:18:27,536 Erroilua aldatzen ari da. 626 01:18:36,912 --> 01:18:39,481 Mugi bizkor. 627 01:18:40,716 --> 01:18:42,951 Hurbiletik filma ezazu eta… 628 01:19:04,740 --> 01:19:06,274 Begiraiozu, Alan. Filmatzen ari naiz. 629 01:19:08,477 --> 01:19:10,078 Ene bada! 630 01:19:10,645 --> 01:19:13,882 Hau sinestezina da! 631 01:19:14,416 --> 01:19:16,084 Izugarria da! 632 01:19:16,752 --> 01:19:19,988 Zer arrazoi ote dago hainbeste krudelkeriarako? 633 01:19:20,288 --> 01:19:23,992 Erritu sexual ilun batekin zerikusia izango du. 634 01:19:24,826 --> 01:19:30,198 Edo birjintasunari dioten errespetua adierazteko izango da. 635 01:19:45,313 --> 01:19:46,782 -Filmatzen ari zara, Mark? -Bai. 636 01:19:50,719 --> 01:19:52,020 Begira gora eta eskuinetara! 637 01:19:54,289 --> 01:19:56,091 Inguratuta gauzkate! 638 01:20:14,810 --> 01:20:17,279 Segi filmatzen, Oscar bat emango digute eta! 639 01:20:36,631 --> 01:20:38,133 Jack! 640 01:20:41,136 --> 01:20:44,105 Alan, ezin duzu! Ezin duzu! 641 01:20:44,272 --> 01:20:46,141 -Eman diote eta! -Ezin duzu! 642 01:20:46,141 --> 01:20:47,142 Bizirik dago! 643 01:20:50,145 --> 01:20:51,580 Zoaz pikutara! 644 01:21:02,958 --> 01:21:04,359 Segi filmatzen, Mark! Nik babestuko zaitut! 645 01:21:04,392 --> 01:21:06,695 Azken film zatiak dira. 646 01:24:40,508 --> 01:24:42,277 Gureak egin du! 647 01:24:42,444 --> 01:24:44,813 Azkena filmatzeko geldituko gara. 648 01:24:44,846 --> 01:24:46,581 Non gauden ere ez dakit! 649 01:24:46,614 --> 01:24:50,251 Baina segika datozkigu. 650 01:24:51,286 --> 01:24:53,354 Ia dena galdu dugu ihesian. 651 01:24:53,421 --> 01:24:55,156 Gureak egin du, harrapatuta gaude! 652 01:24:56,958 --> 01:24:58,626 Ea honekin ikaratzen ditudan! 653 01:24:58,660 --> 01:24:59,761 Ea ondo ateratzen den! 654 01:25:02,864 --> 01:25:04,732 Geratu nire ondoan, Faye! Ez urrundu! 655 01:25:04,766 --> 01:25:05,400 Geratu hemen! 656 01:25:07,502 --> 01:25:08,770 Alan! 657 01:25:12,507 --> 01:25:14,209 -Alan, lagundu! -Faye! 658 01:25:16,578 --> 01:25:19,114 Alan, geldi! 659 01:25:19,481 --> 01:25:20,782 Alferrik da, Alan! 660 01:25:21,916 --> 01:25:23,351 Gugan pentsatu! 661 01:25:24,252 --> 01:25:25,954 Etxera eraman behar dugu filma! 662 01:25:26,354 --> 01:25:27,222 Pentsatu filman! 663 01:29:38,139 --> 01:29:39,207 John… 664 01:29:39,374 --> 01:29:42,510 Erre material guztia. 665 01:29:59,961 --> 01:30:03,398 Nor ote da berez haragijalea? 666 01:30:26,354 --> 01:30:29,824 Billy K. Kirov proiekzionista bi hilabetez zigortu zuten. 667 01:30:29,857 --> 01:30:33,194 Eta 10.000 dolarreko isuna jarri zioten filma lapurtzeagatik. 668 01:30:33,194 --> 01:30:36,764 Badakigu 250.000 dolar eskuratu zituela filmazioaren truke. 669 01:30:39,066 --> 01:30:40,902 AZPITITULUAK: Jon Muñoz