1 00:00:00,240 --> 00:00:05,240 EUSKALDUNAK 2 00:00:06,320 --> 00:00:13,880 Espainia iparraldeko pelikula bat Dan Grenholmen eta Lennart Olsonen eskutik 3 00:00:43,440 --> 00:00:46,120 Inauteria da Zubietan. 4 00:00:46,120 --> 00:00:51,640 Zubietako herri txikia Espainia Iparraldean dago, Pirinioetan, euskaldunen herrian. 5 00:00:59,120 --> 00:01:03,600 Gizonezko gehienak egurginak dira. Udaberri hasierako egun batean, beren lana utzi eta 6 00:01:03,600 --> 00:01:08,200 inauterirako mozorrotzen dira, ardi-larruak eta koloretako begiztadun kapelak erabiliz. 7 00:01:08,280 --> 00:01:11,680 Zubietan inork ez daki inauteriaren esanahia azaltzen; 8 00:01:11,680 --> 00:01:15,520 uzta-errituak ote diren, ala gaur arte iraun duten Erdi Aroko guda-dantzak. 9 00:01:15,560 --> 00:01:19,520 Herri-sinesmenaren arabera, zaldi-zurdazko zartailuek espiritu gaiztoak uxatzen dituzte, 10 00:01:19,520 --> 00:01:22,680 eta joareek mendietako hartz eta otsoak izutzen. 11 00:01:22,720 --> 00:01:27,720 Sinbolismoa galdu egin da, baina superstizioak indar handia dauka oraindik. 12 00:03:12,240 --> 00:03:18,480 Haurrak pilota-jokoan ari dira. Berentzat denbora-pasa hutsa bada ere, bizimodua ateratzeko bide bat da jokalari nagusientzat. 13 00:03:27,360 --> 00:03:31,520 Pilota-jokalari on bat maiz herriaren heroi bilakatzen da, toreatzaileak bezalaxe. 14 00:03:31,520 --> 00:03:37,820 Akademia bat ere existitzen da, non joko xume eta aldi berean zeharo zorrotz honetarako talentuak garatzen diren. 15 00:05:55,360 --> 00:05:58,240 Euskaldunek oso gogoko dituzte apustuak. 16 00:05:58,320 --> 00:06:04,400 Iñaki nekazariak 10.000 pezetako apostua egin du, bere idiak 17 00:06:04,400 --> 00:06:09,400 4.000 kiloko harriaz baietz plaza 15 aldiz zeharkatu, 20 minuturen buruan. 18 00:08:25,480 --> 00:08:30,960 Jose Migel Zabaleta harri-jasotzaileak bere indarra erakusten du plazako beste txoko batean. 19 00:08:50,320 --> 00:08:55,320 Bere harriak 125 kiloko pisua du,eta Jose Migelek «Errekartetxo» errementariak 20 00:08:55,320 --> 00:09:02,880 1935ean egindako marka gainditu nahi du, hark pisu berbereko harria 31 aldiz altxatu baitzuen 10 minutuan. 21 00:09:43,520 --> 00:09:48,080 Andaluzian oilarren arteko borrokak ditugu; euskaldunen herrian, aharien arteko borrokak. 22 00:09:48,240 --> 00:09:52,240 Aharietako bat Bizkaiko Golkotik dator; 23 00:09:52,280 --> 00:09:56,200 besteak, mendi-herrixka batetik datorrenak, bere jarraitzaileak dakartza. 24 00:09:56,240 --> 00:10:00,400 Oilar-borroketan ez bezala, borrokalariek bizirik diraute hemen. 25 00:13:11,760 --> 00:13:16,760 Aharien arteko borrokak garai paganoetan du jatorria, eta antzinakoa da txalaparta ere; 26 00:13:16,760 --> 00:13:21,400 Afrikako danborrak gogora dakarzkigun erritmozko komunikabidea. 27 00:13:21,400 --> 00:13:28,080 Sagarrak bilduta eta zapalduta daudenean, nekazariak, makilekin ohol gainean joaz, auzokideei jakinarazten die 28 00:13:28,080 --> 00:13:31,560 sagardoa dastatzeko prest dagoela. 29 00:18:17,840 --> 00:18:23,040 Jaian zehar, abeslariek borroka moduko bat egiten dute. Bertsolari deritze. 30 00:18:23,040 --> 00:18:26,640 Hitzak zera esan nahi du: «poesia egiten duena, kantuak egiten dituena». 31 00:18:26,640 --> 00:18:30,480 Bi abeslariren arteko elkarrekintza da, maiz elementu satiriko eta barregarriak dituena, 32 00:18:30,480 --> 00:18:33,160 baina poesia sofistikatuz ere osa daitekeena. 33 00:18:33,200 --> 00:18:39,440 Badira bertsolari profesionalak, publikoa dibertitzeko jaira gonbidatu dituztenak. 34 00:18:39,520 --> 00:18:44,720 Baina horrek ez du ekiditen beste batzuk, modu espontaneoan eta inspirazioak gidatuta, baita ere lehian hastea, 35 00:18:44,720 --> 00:18:49,760 hitz kantatuen bitartez beren pentsaerak trukatuz. 36 00:19:13,120 --> 00:19:15,800 Neurri batean, bertsolariek flamenkoa gogorarazten dute. 37 00:19:15,800 --> 00:19:21,720 Gaiak maitasunetik, politikatik, naturatik nahiz eguneroko arazo sozialetatik datoz. 38 00:19:21,720 --> 00:19:28,280 Melodia beti da berdina, eta, horregatik, hitzek musika jarraitu behar dute, nahiz eta errimak inprobisatuak izan. 39 00:21:01,360 --> 00:21:04,240 Euskaldunak ospetsuak dira beren abesbatzengatik. 40 00:21:04,280 --> 00:21:08,600 Hauek Ondarroako arrantzaleak dira, modu espontaneoan abesten hasten direnak. 41 00:24:16,040 --> 00:24:23,080 Fotografia eta edizioa: Lennart Olson/TIO Testua eta lokuzioa: Dan Grenholm