1 00:00:17,283 --> 00:00:20,854 Neu naiz gehiago ezin duena. 2 00:00:25,025 --> 00:00:27,427 Maite zaitut. 3 00:00:27,694 --> 00:00:29,763 Maite zaitut. 4 00:00:29,796 --> 00:00:33,033 Egin beharra dago, ba. 5 00:00:33,633 --> 00:00:36,336 Maite zaitut. 6 00:00:36,803 --> 00:00:40,373 Ez zaitut utziko, Julien. 7 00:00:41,574 --> 00:00:44,577 Badakizu han egongo naizela. 8 00:00:44,611 --> 00:00:45,912 Zurekin. 9 00:00:46,146 --> 00:00:47,647 Maite zaitut! 10 00:00:48,248 --> 00:00:52,819 Zure ahotsa entzun gabe, isil-herri batean galduta nengoke. 11 00:00:52,852 --> 00:00:54,387 Hori ez da oso ausarta. 12 00:00:54,421 --> 00:00:57,023 -Maitasuna ez da ausarta. -Ixo. 13 00:01:00,060 --> 00:01:04,364 URKAMENDIRAKO IGOGAILUA 14 00:02:23,510 --> 00:02:25,078 Zer ordu da? 15 00:02:27,380 --> 00:02:28,181 Zazpiak. 16 00:02:28,281 --> 00:02:30,517 Musu emadazu. 17 00:02:32,352 --> 00:02:36,890 Royal Caméeko terrazan itxarongo dizut, beti bezala. 18 00:02:36,990 --> 00:02:40,593 Dena bukatuta egotean, zure auto handia hartu… 19 00:02:40,627 --> 00:02:45,431 …eta aurrean aparkatuko duzu; zure ondoan eseriko naiz. 20 00:02:45,832 --> 00:02:48,668 Eta libreak izango gara. Libreak, Julien! 21 00:02:48,835 --> 00:02:50,103 Ederki. 22 00:02:50,170 --> 00:02:54,908 Zain naukazu. Zure zain baizik ez nago. 23 00:02:56,376 --> 00:02:58,978 Ordu erdi barru, Julien. 24 00:03:02,615 --> 00:03:04,017 Florence… 25 00:03:35,281 --> 00:03:37,317 Geneviève. 26 00:03:37,383 --> 00:03:38,551 Tavernier jauna? 27 00:03:38,585 --> 00:03:41,054 Gera zaitezke pixka batean? 28 00:03:41,221 --> 00:03:45,291 Badakit larunbat arratsa dela, baina lan bat bukatu beharra daukat. 29 00:03:45,725 --> 00:03:49,429 Carala enpresa. Esan? Itxaron, jauna. 30 00:03:49,562 --> 00:03:52,765 Ondo da. Badakizu, gainera, azkena joaten naizela beti. 31 00:03:52,832 --> 00:03:55,535 Ez niri trabarik egin, inolaz ere. 32 00:03:55,735 --> 00:03:59,739 Carala jauna? Dei bat duzu Londrestik. 33 00:03:59,939 --> 00:04:02,041 Ondo da, Carala jauna. 34 00:04:02,141 --> 00:04:04,477 Beti bezain atsegina! 35 00:04:04,877 --> 00:04:06,713 Porphyropoulos jauna? 36 00:04:06,779 --> 00:04:10,750 Carala jauna Genevara doa. Ezin du zurekin hitz egin. 37 00:04:10,950 --> 00:04:12,085 Ederki, jauna. 38 00:06:53,446 --> 00:06:57,016 Maiz berandutzen zara, Tavernier jauna. 39 00:06:57,350 --> 00:07:01,421 Indotxinako gerran ari zinenean horrek ez zuen batere garrantzirik. 40 00:07:01,421 --> 00:07:03,656 Porrot bat gehiago edo gutxiago! 41 00:07:03,956 --> 00:07:07,126 Orain, ordea, zeregin garrantzitsu batean ari zara lanean. 42 00:07:07,193 --> 00:07:09,028 Ez gara ametsetan ari. 43 00:07:09,195 --> 00:07:11,197 Genevan zain dauzkat. 44 00:07:13,065 --> 00:07:15,168 Ez dituzu zain edukiko. Hona dokumentua. 45 00:07:20,540 --> 00:07:22,642 Dibertigarria da, gero! 46 00:07:26,112 --> 00:07:28,581 Miragarria zara, Tavernier maitea. 47 00:07:28,614 --> 00:07:32,552 Benetako adiskide baten gisa portatzen zara nirekin. 48 00:07:33,152 --> 00:07:37,056 Interes handiko dokumentua da irakurtzeko begiak dituenarentzat. 49 00:07:37,190 --> 00:07:40,426 Banekien heroi bat behar nuela neure negozioetan. 50 00:07:40,626 --> 00:07:41,794 Heroia erretiratuta dago. 51 00:07:41,828 --> 00:07:46,499 Hauek ez dira trapu-biltzaile lanak, aingeru lanak baizik. 52 00:07:46,532 --> 00:07:48,134 Paraxutista aingeru bat da. 53 00:07:48,167 --> 00:07:49,969 -Zorionez… -Bai, badakit. 54 00:07:50,036 --> 00:07:53,606 "Ebaketa geologikoak, zundatze-egoerak…" 55 00:07:54,674 --> 00:07:57,710 Oso ondo aritu dira bertako segurtasunekoak. 56 00:07:57,743 --> 00:08:00,613 Ia estatubatuarrek bezainbat jakingo dute. 57 00:08:00,646 --> 00:08:03,316 "Gasbidearen proiektua". 58 00:08:04,750 --> 00:08:06,819 Hemen akats bat egin dute. 59 00:08:06,886 --> 00:08:09,889 Gasbidea Marokorantz orientatzea da egokiena. 60 00:08:09,956 --> 00:08:12,024 Luzeagoa da, baina lasaiagoa ere bai. 61 00:08:13,159 --> 00:08:15,127 Eta jarraipena? 62 00:08:19,499 --> 00:08:21,334 Zer da txorakeria hau? 63 00:08:22,902 --> 00:08:24,804 Ez al da txorakeria? 64 00:08:25,037 --> 00:08:27,640 Zer da, ba, Tavernier? Dirua nahi? 65 00:08:29,075 --> 00:08:31,511 Ez dizut beldurrik. 66 00:08:31,511 --> 00:08:34,580 Oso gorrotatua naizenez, ohituta nago. 67 00:08:34,614 --> 00:08:36,916 Gainera, ez dut uste kementsua zarenik. 68 00:08:36,949 --> 00:08:40,052 Gerran, bai, baina kontu garrantzitsuetan, ez. 69 00:08:40,086 --> 00:08:44,156 Barre egiten diozu gerrari. Zure ogibidea da, ordea! 70 00:08:44,190 --> 00:08:46,626 Indotxinak zenbat milioiko irabazia eman zizun? 71 00:08:46,792 --> 00:08:48,828 Eta Aljeriak orain? 72 00:08:49,629 --> 00:08:54,534 Errespeta ezazu gerra. Zure familia-ondasunak dira. 73 00:08:54,901 --> 00:08:57,870 Zer ari zara pistola honekin? 74 00:08:57,937 --> 00:09:00,606 Nork eman dizu nire pistola? Nork? 75 00:10:44,610 --> 00:10:46,112 Tira, ba. 76 00:10:46,746 --> 00:10:50,282 Orain badaukazu txorakeriak zerekin idatzia. 77 00:10:50,716 --> 00:10:53,052 Kapitainak lo hartuko zuen. 78 00:10:53,085 --> 00:10:54,754 Berari traba egitea debekatu dit. 79 00:10:54,787 --> 00:10:58,090 Ez gara hirurok gauerdia arte hemen geratuko, ez? 80 00:10:58,190 --> 00:10:59,759 Deituko diot, ba. 81 00:11:02,995 --> 00:11:05,931 Bitxia litzateke hatza barruan sartzea. 82 00:11:06,799 --> 00:11:09,168 Tavernier jaunak ez du erantzuten. 83 00:11:24,016 --> 00:11:25,418 Ondotxo ezagutzen dut kapitaina. 84 00:11:25,451 --> 00:11:27,586 Ondo da, Tavernier jauna. Barkatu. 85 00:11:27,687 --> 00:11:29,455 Orain etorriko da. 86 00:11:49,709 --> 00:11:52,445 -Kapitaina. -Kaixo, Maurice. 87 00:11:52,745 --> 00:11:55,314 -Azkenak gara? -Bai. 88 00:11:56,716 --> 00:11:58,584 Ikusi duzu Carala jauna pasatzen? 89 00:11:58,617 --> 00:12:01,520 Ez. Solairuz solairu nenbilen. 90 00:12:01,587 --> 00:12:05,991 Alde egina egongo da. 7,45etan du trena. 91 00:12:18,738 --> 00:12:21,540 Bitxia da, gero, nagusia! 92 00:12:21,574 --> 00:12:24,076 Inori ezer esan gabe joaten da beti. 93 00:12:24,110 --> 00:12:27,880 Bera joaten da taxiaren bila, lapur bat bezala. 94 00:12:28,013 --> 00:12:29,181 Noiz itzultzekoa da? 95 00:12:29,181 --> 00:12:30,783 Hori ere ez dago sekula jakiterik. 96 00:12:30,816 --> 00:12:33,519 Azken aldian, Napoliraino joan zen petroliontziak erostera. 97 00:12:33,552 --> 00:12:35,821 Horretan ariko da berriz ere. 98 00:12:35,855 --> 00:12:38,624 Sukarra dago Napolin, ezta? 99 00:12:46,565 --> 00:12:49,201 -Kapitaina. -Ez naiz jadanik kapitaina. 100 00:12:49,335 --> 00:12:50,936 Gabon. 101 00:12:54,039 --> 00:12:56,842 -Gabon, Geneviève. -Igande ona pasa. 102 00:12:59,411 --> 00:13:02,281 Sekulakoa da gauza sinestezinak imajinatzea. 103 00:13:02,314 --> 00:13:05,151 Ez naiz esajeratzen ari, sekulakoa da. 104 00:13:05,217 --> 00:13:07,319 Itxura sekulakoa du eta. 105 00:13:07,620 --> 00:13:12,792 Ondo begiratuta ere, ezin dituzu gauzak nik bezala sentitu. 106 00:13:12,792 --> 00:13:17,530 Ni baino bizkorragoa zara; irakurlea: ideia handiak dituzu. 107 00:13:18,631 --> 00:13:21,000 Zer txamarra barregarria duzun! 108 00:13:21,634 --> 00:13:23,669 Horra! Tavernier jauna! 109 00:13:24,403 --> 00:13:25,971 Okerreko lekuan uzten du beti autoa. 110 00:13:26,038 --> 00:13:29,141 Bost axola zaizkio isunak edo poliziak. 111 00:13:30,142 --> 00:13:31,811 Kaixo, Tavernier jauna. 112 00:13:31,844 --> 00:13:34,046 Ez al zaizu gizon bikaina iruditzen? 113 00:13:34,113 --> 00:13:38,584 Indotxinan borrokatu zen. Gero, Afrikako iparraldean, Legioan. 114 00:13:38,584 --> 00:13:40,152 Orain negozioetan dihardu. 115 00:13:40,186 --> 00:13:42,988 Hilabete bat darama loreak barra-barra erosten. 116 00:13:43,022 --> 00:13:46,125 Begira! Botoi bati sakatu, eta kitto! 117 00:13:46,158 --> 00:13:48,460 Horrela amesten dut nik bizitza! 118 00:13:48,494 --> 00:13:50,396 Traste zahar bat da. 119 00:13:56,602 --> 00:13:58,437 Bizkorra, gero! 120 00:15:24,323 --> 00:15:26,659 Florence zain daukat. 121 00:15:29,762 --> 00:15:31,230 Motorra martxan daukat… 122 00:15:43,642 --> 00:15:44,977 Louis! 123 00:15:47,313 --> 00:15:49,782 Tavernier jaunak hor aurkitzen bazaitu, gorriak ikusiko dituzu. 124 00:15:49,815 --> 00:15:52,952 -Bai zera! -Ez duzu ezagutzen. 125 00:15:53,018 --> 00:15:55,454 Gerrako Gurutzez eta zauriz josita dago! 126 00:15:55,487 --> 00:15:57,723 -Primeran! -Bai horixe! 127 00:15:57,957 --> 00:16:00,359 Zuk ez zenuke hori egingo. 128 00:16:00,392 --> 00:16:03,395 Goazen afaltzera. Goseak amorratzen nago. 129 00:16:03,963 --> 00:16:07,666 Elkartzen garen bakoitzean zer edo zer izorratu behar zuk beti! 130 00:16:10,502 --> 00:16:12,071 Tira! Sartuko al zara? 131 00:16:12,104 --> 00:16:17,142 Irten hortik! Istripurik baduzu, ez zaitut sendatuko. 132 00:16:17,843 --> 00:16:19,979 -Louis! -Urduri jartzen nauzu. 133 00:16:20,479 --> 00:16:22,781 Mundu guztia begira daukagu. 134 00:16:32,858 --> 00:16:35,094 Parabrisa du! 135 00:16:38,998 --> 00:16:40,332 Kontuz, Louis! 136 00:17:25,110 --> 00:17:27,413 Julien! 137 00:17:51,470 --> 00:17:56,375 Arratsalde on, andrea. Umearekin pozik oraindik ere? 138 00:17:56,508 --> 00:17:59,278 Gure artean, Dauphine bat ume bat baita, jostailu bat. 139 00:17:59,311 --> 00:18:01,180 Bai, oso pozik. 140 00:18:01,180 --> 00:18:04,516 Parisko emakumearen autoa da eta! 141 00:18:04,516 --> 00:18:08,520 Pozik, oso pozik… 142 00:18:09,254 --> 00:18:12,658 Ergel hau euria bezala ariko da hizketan. 143 00:18:13,625 --> 00:18:16,095 Julien neska horrekin? 144 00:18:16,295 --> 00:18:18,464 Zergatik? 145 00:18:19,198 --> 00:18:23,836 Bai, lore-saltzaile txikiari antzeman diot. 146 00:18:23,869 --> 00:18:26,105 Ez da posible! 147 00:18:26,205 --> 00:18:28,841 Erdipurdikoegia litzateke. 148 00:18:29,274 --> 00:18:33,545 Beldurtu egin da. Ez du tiro egin. 149 00:18:33,812 --> 00:18:35,981 Koldarra! 150 00:18:35,981 --> 00:18:39,585 Koldar hutsa da Julien. Ez da zoriontsu izaten ausartzen. 151 00:18:39,785 --> 00:18:42,121 Goraintziak, Carala andrea. 152 00:18:54,833 --> 00:18:57,269 -Nora goaz? -Autobidera. 153 00:18:57,603 --> 00:19:00,005 A zer aurpegia jarriko duen! 154 00:19:00,305 --> 00:19:02,608 Poliziari deituko diola uste duzu? 155 00:19:02,708 --> 00:19:04,510 Nahi duena egingo du. 156 00:19:04,843 --> 00:19:08,580 Hartu dugun lekuan utzi behar dugu, bestela ez litzateke polita eta. 157 00:19:08,614 --> 00:19:12,851 Haserretu egingo zaigu. Asteburua hondatu diogu. 158 00:19:19,391 --> 00:19:22,494 "Djelfako petrolioa". Ezaguna duzu? 159 00:19:24,396 --> 00:19:27,032 -Emaizkidazu haren eskularruak. -Tori. 160 00:19:27,933 --> 00:19:31,036 Begira! Miniaturazko argazki kamera! 161 00:19:31,203 --> 00:19:37,743 Aparta da! Lagun batek antzeko bat ekarri zuen Alemaniatik. 162 00:19:41,880 --> 00:19:44,216 Ezin dut ireki. 163 00:19:46,185 --> 00:19:48,921 Emadazu haren zira. Jantzi egingo dut. 164 00:20:03,302 --> 00:20:05,070 Hartz-markarik ez! 165 00:20:05,604 --> 00:20:07,806 Ez da jostailu bat. 166 00:20:08,707 --> 00:20:12,211 Pistola bat. Espioi-kamera bat. 167 00:20:12,644 --> 00:20:14,313 Djelfako petrolioa. 168 00:20:14,313 --> 00:20:16,882 Bitxia da zure Tavernier, are parte gaiztokoa ere. 169 00:20:16,915 --> 00:20:21,453 Agente sekretu bat ote da? Begira zer janzkera duen! 170 00:20:53,552 --> 00:20:55,287 Banengoen ba! 171 00:20:56,054 --> 00:20:58,123 Ez didate deitu? 172 00:20:59,358 --> 00:21:03,295 Hartu gaua libre, Françoise. Ez dut etxean afalduko. 173 00:23:25,804 --> 00:23:27,639 Zer ari zara? 174 00:23:28,573 --> 00:23:30,108 Eta zu? 175 00:23:33,078 --> 00:23:34,946 Berandu da. 176 00:23:35,147 --> 00:23:37,182 Tira, zoaz etxera. 177 00:23:58,637 --> 00:24:00,572 Ez al duzu Tavernier jauna ikusi? 178 00:24:00,639 --> 00:24:02,174 Bai, eguerdian. 179 00:24:02,240 --> 00:24:04,910 -Eta gaur gauean? -Ez, ez dut ikusi. 180 00:24:44,382 --> 00:24:47,385 Ez al duzu Tavernier jauna gaur gauean ikusi? 181 00:24:47,586 --> 00:24:49,020 Ez, andrea. 182 00:24:49,054 --> 00:24:51,223 Ez al du telefonoz deitu? 183 00:24:51,656 --> 00:24:52,824 Ez, andrea. 184 00:26:38,830 --> 00:26:39,698 Julien! 185 00:27:32,017 --> 00:27:34,219 O, ez! Hau gehiegi da! 186 00:27:40,725 --> 00:27:45,463 Hirugarren aldia dugu autobide honetan! Nazkatuta nago! 187 00:27:46,031 --> 00:27:49,234 Autoan ibili zalea zara edo ez zara. 188 00:27:59,678 --> 00:28:02,013 Mercedes bat! 300 SL bat! 189 00:28:08,553 --> 00:28:09,888 Atzerritarrak! 190 00:28:09,954 --> 00:28:12,590 -Daniarrak. -Ez, alemanak dira. 191 00:28:13,858 --> 00:28:15,393 Kontuz, Louis! 192 00:28:16,695 --> 00:28:17,429 Louis! 193 00:28:33,778 --> 00:28:35,847 145! Azeleragailuari indar guztiaz eraginda. 194 00:28:35,914 --> 00:28:39,084 Zer auto kaxkarra! Tavernierrek ez lituzke harrapatuko. 195 00:28:47,258 --> 00:28:48,259 Aurrera! 196 00:28:49,194 --> 00:28:50,462 Harrapatu egingo duzu! 197 00:29:13,985 --> 00:29:16,020 -Ez duzu min hartu? -Ohituta nago. 198 00:29:16,054 --> 00:29:18,189 Auto honekin izan dudan lehen istripua da hau. 199 00:29:18,223 --> 00:29:20,592 "Topa egin dezagun", zuek diozuen bezala. 200 00:29:20,625 --> 00:29:22,827 Horst Bencker, Munichekoa. 201 00:29:23,228 --> 00:29:24,829 Nire senarra, Julien Tavernier. 202 00:29:24,863 --> 00:29:26,798 Eztei-bidaia! 203 00:29:26,831 --> 00:29:29,768 Jarri xanpaina hozkailuan! 204 00:29:30,769 --> 00:29:33,037 Hemen lo egingo al dugu? Motel bat da. 205 00:29:33,071 --> 00:29:36,307 Egunkarietan agertzen dira. Pabiloi independenteak dituzte, garajeekin… 206 00:29:36,341 --> 00:29:38,076 Ba al dakizu zer esaten duzun? 207 00:29:38,109 --> 00:29:40,578 Ez ahaztu moto bat lapurtu nuela joan den astean. 208 00:29:40,612 --> 00:29:41,980 Bila ibiliko zaizkit, beharbada. 209 00:29:42,013 --> 00:29:44,182 Ez zaizkizu hona etorriko bila. 210 00:29:44,783 --> 00:29:47,385 Izena Julien Tavernier duzula esan diet, gainera. 211 00:29:47,418 --> 00:29:48,820 Eta alemanak? 212 00:29:49,454 --> 00:29:50,822 Alemanak dira, zera! 213 00:29:52,791 --> 00:29:56,461 Zuk antolatu, ba, dena. Ez naute ikusi behar! 214 00:30:00,799 --> 00:30:04,469 Tavernier jaunaren eta emaztearen izena emango ditut harreran. 215 00:30:18,716 --> 00:30:21,186 -Gaua hemen pasatuko duzue? -Bai. 216 00:30:21,386 --> 00:30:22,287 Esan? 217 00:30:23,822 --> 00:30:26,858 Ez, jauna ez dut gizon hori berriz ikusi. 218 00:30:27,192 --> 00:30:30,261 Gaztea ere ez, baina nahi baduzue… 219 00:30:30,829 --> 00:30:32,163 Zure zerbitzura. 220 00:30:39,704 --> 00:30:42,440 Tavernier senar-emazteak. 221 00:30:44,175 --> 00:30:48,379 Hamaikagarrena, Bencker senar-emazteenaren ondoan. 222 00:30:58,790 --> 00:31:00,825 Zer motor bikaina! 223 00:31:02,060 --> 00:31:04,863 -Zergatik dago makurtuta? -Leku gutxiago hartzeko. 224 00:31:06,998 --> 00:31:09,367 -Non daude karburagailuak? -Ez daude. 225 00:31:09,434 --> 00:31:10,869 Ez daude? 226 00:31:28,186 --> 00:31:31,222 Tavernier maitea, nire gonbidatua zara. 227 00:31:31,556 --> 00:31:33,591 Ez, ezin dut onartu. 228 00:31:33,925 --> 00:31:37,729 Bai, bai. Kirolzalea naiz, eta, zure mailan… 229 00:31:38,229 --> 00:31:40,231 …oso gidari ona zara. 230 00:31:40,498 --> 00:31:43,401 Gainera, ia-ia elkarrekin hil gara. 231 00:31:43,501 --> 00:31:44,736 Zatoz. 232 00:31:44,903 --> 00:31:46,571 Barrura. 233 00:31:52,110 --> 00:31:54,178 Nire xanpainik gustukoena! 234 00:31:54,212 --> 00:31:57,782 Okupazio garaian ez genuen halakorik ikusi. 235 00:32:05,757 --> 00:32:08,226 -Ez zaio xanpaina gustatzen. -Zer pena! 236 00:32:08,259 --> 00:32:10,995 Jakin izan banu xanpaina ez duzula gogoko… 237 00:32:11,029 --> 00:32:12,297 Ez kezkatu. 238 00:32:12,630 --> 00:32:16,434 Xanpaina baino beste gauza batzuk ditugu gogoan gure belaunaldikook. 239 00:32:16,467 --> 00:32:19,270 Lau urteko okupazioa. Indotxina, Aljeria. 240 00:32:19,270 --> 00:32:22,140 Bejondeizuela! Europari! 241 00:32:22,240 --> 00:32:23,975 Europari! 242 00:32:35,720 --> 00:32:37,055 Ezin ginen haietaz fio. 243 00:32:38,556 --> 00:32:41,893 Eskuz esku borrokatu behar ginen, labanekin. 244 00:32:42,660 --> 00:32:45,263 Infernuko eguraldia, eltxoak, tigreak. 245 00:32:45,296 --> 00:32:46,664 Alemanak. 246 00:32:47,031 --> 00:32:48,299 Zer aleman? 247 00:32:48,666 --> 00:32:52,203 Bai, Indotxinan, Tavernier jauna. 248 00:32:53,838 --> 00:32:56,040 Alemanak ikusiko zenituen. 249 00:32:56,140 --> 00:32:57,775 Sekula ez. 250 00:33:01,279 --> 00:33:03,348 Eta Atzerriko Lejioan? 251 00:33:04,282 --> 00:33:07,518 Jakina! Soldadu onak haiek ere. 252 00:33:08,720 --> 00:33:10,388 Atsegin ematen didazu. 253 00:33:10,421 --> 00:33:12,590 Benetan ari naiz, ez da lausengua. 254 00:33:13,825 --> 00:33:17,362 Rommelekin ibilitako batzuk nirekin egon ziren. 255 00:33:26,004 --> 00:33:28,072 Berdin-berdina neukan. 256 00:33:28,106 --> 00:33:33,578 Baina Antwerp-en ahaztu nuen, lagun batzuen etxean. 257 00:33:33,644 --> 00:33:36,781 -Erraza al da errebelatzen? -Bai, nonahi. 258 00:33:36,814 --> 00:33:40,018 Hemen, motelean ere, errebelatzen dutela ikusi dut. 259 00:33:40,018 --> 00:33:41,953 Itxaron. 260 00:33:42,920 --> 00:33:46,057 Hiru argazki geratzen zaizkio oraindik. 261 00:33:49,027 --> 00:33:51,896 Alemanoi ez zaigu gerra gustatzen. 262 00:33:51,896 --> 00:33:53,498 Ez dirudi, ba. 263 00:33:53,931 --> 00:33:57,268 Belaunaldi zaharreko frantses bat bezala ari zara. 264 00:33:58,803 --> 00:34:01,806 Saltzaile-ibiltariak gara, batik bat. 265 00:34:02,774 --> 00:34:06,377 Eta uniformea jantzita bidaiatzea oso deigarria da. 266 00:34:09,147 --> 00:34:10,281 Louis! 267 00:34:10,882 --> 00:34:12,784 Alegia, Julien. 268 00:34:12,817 --> 00:34:14,485 Hor konpon! 269 00:34:16,521 --> 00:34:19,057 Hortaz, Tavernier jaun maitea… 270 00:34:19,390 --> 00:34:21,926 Gerra, izugarria izateaz gainera… 271 00:34:21,959 --> 00:34:25,029 …denbora galtze hutsa da, batez ere. 272 00:34:28,232 --> 00:34:31,335 Hau ere hartuko zuketen prusiarrek! 273 00:34:31,836 --> 00:34:36,374 Baina ni ez naiz prusiarra, ni izatez naiz… 274 00:34:37,208 --> 00:34:39,911 Hara! Emakumeak irten egin dira. 275 00:34:40,278 --> 00:34:42,380 Goazen airea hartzera. 276 00:34:42,780 --> 00:34:46,350 "Natura kontsolamendu handiko adiskidea da". 277 00:34:46,384 --> 00:34:48,119 Hala zioen Goethek. 278 00:34:48,152 --> 00:34:52,290 -Ez dut kontsolamendurik behar. -Goethe ez zen zugan pentsatzen ari. 279 00:35:08,106 --> 00:35:15,146 "Jabeari abisatu, eta hura lasaitu". 280 00:35:51,315 --> 00:35:53,885 -Gogorra dirudi, ezta? -Ez da ezer. 281 00:35:54,318 --> 00:35:57,388 "Bidean zehar indarra galtzen dugu". 282 00:35:58,055 --> 00:36:00,324 Ez kezkatu emakumeez. 283 00:36:00,758 --> 00:36:03,661 Ur azpiko argazkiak atera behar zenituzke. 284 00:36:05,163 --> 00:36:08,166 Lehengusu goxo bat daukat… 285 00:36:08,199 --> 00:36:11,602 …Ludwig Von Malhausen. 286 00:36:12,036 --> 00:36:13,938 -Ezagutzen duzu? -Ez. 287 00:36:13,971 --> 00:36:19,343 Caprin ikusiko zenuen, han egoten da beti. 288 00:36:19,877 --> 00:36:21,879 Zer esan dizut? 289 00:36:22,180 --> 00:36:26,184 "Jokoaz barre egiteko moduan gaude, ba, oraindik". 290 00:36:31,355 --> 00:36:35,193 Nire Tavernier maitea, zure izena ez baita Tavernier… 291 00:36:35,193 --> 00:36:40,164 …eta ez baitzara soldadu izan, ez zaitez gaizkitu, arren. 292 00:36:40,932 --> 00:36:42,567 Tira, tira. 293 00:36:42,633 --> 00:36:44,869 Tximistak ez zaitzala jo. 294 00:36:45,269 --> 00:36:47,738 Txantxa polita egin diguzu. 295 00:36:47,805 --> 00:36:50,341 Hobe dugu barrura joatea. 296 00:36:52,843 --> 00:36:56,714 Blai-blai geratuko dira. Ondo egin dute. 297 00:37:00,017 --> 00:37:02,053 Erregina jan dizut. 298 00:37:02,220 --> 00:37:04,855 Zer barregarria mutil frantses hori! 299 00:37:04,922 --> 00:37:08,359 Izena nola du? Tavernier! 300 00:37:28,145 --> 00:37:29,847 Zatoz ohera. 301 00:37:30,615 --> 00:37:32,950 Julien Tavernier. 302 00:37:58,909 --> 00:38:00,378 Julien… 303 00:38:01,279 --> 00:38:04,615 Bila aritu natzaizu bazter guztietan. 304 00:44:04,942 --> 00:44:07,511 -Gabon, andrea. -Baita zuri ere. 305 00:44:07,911 --> 00:44:09,713 Ez al duzu gaur gauean Julien ikusi? 306 00:44:09,747 --> 00:44:11,915 Ez. Gaur gauean, ez dut uste. 307 00:44:12,282 --> 00:44:13,350 Eskerrik asko. 308 00:44:48,686 --> 00:44:51,388 Gaurko gauean galdu zaitut, Julien. 309 00:44:51,822 --> 00:44:55,726 Lasai utzi behar zintudan. Ez nizun musu eman behar… 310 00:44:56,093 --> 00:44:58,696 …edo aurpegia laztandu. 311 00:44:59,430 --> 00:45:01,699 Ez baduzu Simon hil, hor konpon. 312 00:45:01,699 --> 00:45:03,934 Beldurtu egin bazara, hobe. 313 00:45:04,001 --> 00:45:05,936 Baina itzuli egin behar duzu. 314 00:45:05,969 --> 00:45:09,473 Bizirik behar zaitut, nire ondoan. 315 00:45:09,707 --> 00:45:13,043 Julien, hala behar du. 316 00:45:13,544 --> 00:45:15,713 Hala behar du. 317 00:45:16,513 --> 00:45:20,951 Ezagutzen zaitut. Christian Subervie. 318 00:45:21,185 --> 00:45:24,855 Julienen laguna naiz. Elkar ikusi genuen gau batean. 319 00:45:24,888 --> 00:45:27,357 Oroitzapen lauso bat dut. 320 00:45:27,391 --> 00:45:29,593 Zertxobait edanda zeunden. 321 00:45:29,626 --> 00:45:32,896 Pixka bat… Ihesizalea da Julien. 322 00:45:32,996 --> 00:45:35,666 Aljerren ezagutu genuen elkar. 323 00:45:35,866 --> 00:45:37,835 -Ofiziala zinen? -Ez. 324 00:45:37,835 --> 00:45:41,905 Hozkailuen negozioan nengoen. 325 00:45:41,939 --> 00:45:45,776 Oilandaren bat aurkituko zuen, lagun guztiak utzita dauzka eta. 326 00:45:45,809 --> 00:45:47,845 Yvonne, laztana, trago bat. 327 00:45:47,878 --> 00:45:50,814 -Royal Cocktail bat edan dezaket? -Ez. 328 00:45:50,881 --> 00:45:53,884 Julien zaharraren adixkide batekin nago. 329 00:45:54,585 --> 00:45:56,386 Julien ikusi dut. 330 00:46:08,832 --> 00:46:11,301 -Ateraiozu Royal bat. -Mila esker. 331 00:46:11,335 --> 00:46:13,470 Oilanda bat esan dut… 332 00:46:13,771 --> 00:46:17,007 Autoan pasatzen ikusi dut. Ez dit begiratu ere egin. 333 00:46:17,074 --> 00:46:18,208 Gaur gauean? 334 00:46:18,809 --> 00:46:21,345 Ez. Ez dakit… Joan den astean. 335 00:46:21,378 --> 00:46:24,281 Julieni bost axola neskak. 336 00:46:24,481 --> 00:46:25,682 Julien jatorra da. 337 00:46:59,950 --> 00:47:01,885 Esnatu. Bagoaz. 338 00:47:02,820 --> 00:47:05,923 -Joan egin behar al dugu? -Mugi, ekaitzaz baliatuko gara. 339 00:47:31,982 --> 00:47:33,550 Prest nago. 340 00:47:53,303 --> 00:47:54,538 Ez, ez, ez! 341 00:47:54,705 --> 00:47:56,707 -Zer ari zara? -Mugi. 342 00:48:13,390 --> 00:48:15,859 Louis, erotu egin al zara? 343 00:48:16,226 --> 00:48:17,427 Ez, ez! 344 00:48:17,427 --> 00:48:18,762 Ez kezkatu! Sartu! 345 00:48:18,996 --> 00:48:20,831 Bukatu da emanaldia. 346 00:48:21,365 --> 00:48:23,300 Aztarnak ezabatu behar dira. 347 00:48:45,822 --> 00:48:48,859 Abiadura-aldagailuarekin moldatu ezinik? 348 00:48:48,926 --> 00:48:51,995 Lehenengoaren bila zabiltza? Ezkutatu egin dut. 349 00:48:55,432 --> 00:48:56,300 Eskuak gora! 350 00:49:05,943 --> 00:49:07,210 Ez hurbildu! 351 00:49:37,074 --> 00:49:39,509 Zatoz, Louis! Hanka egin behar dugu! 352 00:50:37,667 --> 00:50:41,271 Geldi zaitez zubiaren amaieran. Oinez joango gara nire etxera. 353 00:50:51,815 --> 00:50:53,717 Louis, zira! 354 00:51:42,999 --> 00:51:44,768 Nireak egin du. 355 00:51:44,935 --> 00:51:48,939 Beldur zinen. Beldur zinela esango diezu. 356 00:51:49,106 --> 00:51:51,842 Ez nintzen beldur, baina aurrera egin du. 357 00:51:51,875 --> 00:51:56,113 Pistola autoan egon ez balitz! Arriskutsua da! 358 00:51:57,514 --> 00:52:00,183 Hilik ote daude biak? 359 00:52:00,383 --> 00:52:04,121 Kirurgiak mirariak egiten ditu gaur egun! Baita bihotzean ere! 360 00:52:04,121 --> 00:52:06,389 -Lepoa moztuko didate. -Ixo! 361 00:52:06,423 --> 00:52:09,059 Ordu on batzuk geratzen zaizkigu, eta gero… 362 00:52:11,795 --> 00:52:13,830 Zer egingo digute? 363 00:52:14,764 --> 00:52:17,134 Bereizi egingo gaituzte. 364 00:52:17,234 --> 00:52:21,304 Zu gizonekin egongo zara, eta ni, emakumeekin. 365 00:52:21,404 --> 00:52:22,973 Ez dut nahi! 366 00:52:26,309 --> 00:52:29,312 Ez gara elkarrekin egongo, prentsako lehen orrietan izan ezik. 367 00:52:29,346 --> 00:52:31,982 Irakurleek ulertuko dute. 368 00:52:32,582 --> 00:52:34,017 Ulertu, zer? 369 00:52:34,351 --> 00:52:35,252 Dena. 370 00:52:37,020 --> 00:52:40,257 -Ez dizute lepoa moztuko, ezta? -Bai, adinez nagusia naiz. 371 00:52:40,290 --> 00:52:43,393 Ez dut zuri minik ematea nahi! Ez diet utziko! 372 00:52:45,996 --> 00:52:48,165 Ez gara sekula bereiziko. 373 00:52:48,165 --> 00:52:51,835 Dirua bageneuka, Hego Ameriketara ihes egin genezake. 374 00:52:52,002 --> 00:52:54,070 Gure argazkia lehen orrialdean. 375 00:52:54,871 --> 00:52:56,873 "Maitale tragikoak". 376 00:52:57,274 --> 00:53:00,710 Zu onik aterako zara. Ez duzu ezer egin. 377 00:53:00,744 --> 00:53:02,812 Baina nire bizitza bihar goizean geldituko da. 378 00:53:02,812 --> 00:53:05,015 Ez naiz onik aterako. Zurekin geratuko naiz! 379 00:53:05,048 --> 00:53:07,817 Ez dakizu polizia zer den. 380 00:53:07,884 --> 00:53:09,753 Ez, Louis. 381 00:53:09,986 --> 00:53:12,455 Haiek baino indartsuagoak izango gara. 382 00:53:12,489 --> 00:53:14,324 Elkarrekin hilko gara. 383 00:53:14,357 --> 00:53:16,426 -Noiz? -Berehala. 384 00:53:16,960 --> 00:53:19,229 Badaukat beharrezko guztia. 385 00:53:28,738 --> 00:53:32,075 Ikusiko duzu. Ez dugu ezer sentituko. 386 00:53:32,342 --> 00:53:34,611 Berehala lokartuko gara. 387 00:53:41,685 --> 00:53:45,222 Beharbada, geroago gutaz hitz egingo dute. 388 00:53:46,223 --> 00:53:48,425 Eredutzat aipatuko gaituzte. 389 00:53:53,063 --> 00:53:57,667 Musikak segituko du, baina gu hilik egongo gara. 390 00:54:02,906 --> 00:54:05,775 -Entzun… -Beharrezkoa da. 391 00:54:36,506 --> 00:54:38,541 Ixo barrukoak! 392 00:54:38,775 --> 00:54:44,981 Gau osoan eroa bezala Julienen bila, ezer jakin eta aurkitu gabe. 393 00:54:45,815 --> 00:54:47,884 Oinak hoztuta dauzkat. 394 00:54:56,426 --> 00:54:57,761 Mugi bizkor! 395 00:55:21,551 --> 00:55:23,653 Poliziaz josita dago hau! 396 00:55:32,429 --> 00:55:33,897 Florence Carala. 397 00:55:35,332 --> 00:55:37,200 Carala bezala? 398 00:55:37,267 --> 00:55:39,035 Ez daude hainbeste. 399 00:55:39,135 --> 00:55:40,870 Nire senarra da. 400 00:55:40,904 --> 00:55:43,540 Zer? Simon Caralaren emaztea zara? 401 00:55:43,640 --> 00:55:46,676 -Ezkontza hori gaitzesten duzu? -Uztazu bakean. 402 00:55:46,710 --> 00:55:49,879 Zer ari zinen La Madeleinen goizeko 5etan, paperik gabe? 403 00:55:49,913 --> 00:55:51,414 Mezetara nindoan. 404 00:55:51,448 --> 00:55:53,516 -Berarekin? -Jakina. 405 00:56:02,258 --> 00:56:06,429 Barkaiguzu, Carala andrea, hutsegite bat izan da. 406 00:56:06,796 --> 00:56:10,367 Geldi hor! Ez gutxietsi zeure burua. 407 00:56:10,500 --> 00:56:13,903 Kanoi-saltzailea eta babo hutsa da Carala! 408 00:56:14,070 --> 00:56:15,271 Utzi bakean! 409 00:56:15,305 --> 00:56:17,741 -Uztazu. Nirekin etorriko da. -Ondo da, andrea. 410 00:56:17,774 --> 00:56:19,809 Deitu telefonoz nire etxera, txoferra bila etorriko zait. 411 00:56:19,876 --> 00:56:21,444 Berehala, andrea. 412 00:56:38,595 --> 00:56:41,398 Polizia-etxeetara ohituta al zaude? 413 00:56:41,765 --> 00:56:44,000 Horrelako goizetan. 414 00:56:44,401 --> 00:56:46,236 Julien ere bai? 415 00:56:47,270 --> 00:56:51,241 Nire laguna da. Bost axola zaizkio poliziak. 416 00:56:51,641 --> 00:56:54,411 Beste polizia-etxeren batean ote dago? 417 00:56:54,744 --> 00:56:57,747 Baliteke. Begiratu egin behar genuke. 418 00:56:57,781 --> 00:56:59,616 Egon lasai. 419 00:57:00,016 --> 00:57:02,986 -Egarriak egongo da. -Itxarongo du. 420 00:57:03,420 --> 00:57:05,054 Hori ez da polita. 421 00:57:15,832 --> 00:57:20,003 Cherier komisarioa, 1. brigada kriminalekoa, goiko solairuan. 422 00:57:20,036 --> 00:57:21,571 Atsegin handiz. 423 00:57:22,238 --> 00:57:27,110 Ez nuke nahi txorakeria batengatik zure senarrak polizia gaitzestea… 424 00:57:27,110 --> 00:57:30,647 Senarra Suitzan dago. Nahi baduzu, ez du ezer jakingo. 425 00:57:30,680 --> 00:57:32,615 Jakina, andrea. 426 00:57:32,782 --> 00:57:35,118 Zure egonaldi hau ez da erregistratu ere egingo. 427 00:57:35,151 --> 00:57:36,853 Besterik ez genuen behar. 428 00:57:36,886 --> 00:57:39,622 Nire senarrak oso maiz bazkaltzen du barne ministroarekin. 429 00:57:39,656 --> 00:57:43,893 Jakina, andrea. Carala jaunak asko bazkaltzen du. 430 00:57:43,960 --> 00:57:47,497 Bere negozioak direla eta. Adibidez… 431 00:57:48,465 --> 00:57:49,399 Adibidez? 432 00:57:51,935 --> 00:57:54,704 Ez al du Julien Tavernier izeneko laguntzaile bat? 433 00:57:59,242 --> 00:58:00,710 Baietz uste dut. 434 00:58:03,313 --> 00:58:04,247 Bai? 435 00:58:05,515 --> 00:58:06,983 Ezagutuko duzu, beharbada. 436 00:58:09,953 --> 00:58:12,322 Bai, bizpahiru aldiz ikusi dut. 437 00:58:12,489 --> 00:58:16,726 Zehatz esango al zenidake noiz ikusi duzun azken aldiz Tavernier? 438 00:58:19,496 --> 00:58:21,865 Galdera dibertigarria egin didazu. 439 00:58:21,865 --> 00:58:24,267 Atzo arratsean ikusi nuen autoan. 440 00:58:24,801 --> 00:58:26,669 Haussmann bulebarrean. 441 00:58:26,703 --> 00:58:29,105 -Zer ordu zen? -Zazpiak. 442 00:58:29,539 --> 00:58:32,242 Ez, zazpiak baino lehenago zen. 443 00:58:32,242 --> 00:58:34,744 Zazpiak baino lehen, jakina. 444 00:58:34,777 --> 00:58:36,212 Bakarrik zegoen? 445 00:58:37,180 --> 00:58:40,016 Neska gazte bat zeukan autoan. 446 00:58:41,284 --> 00:58:43,920 Zergatik "jakina", komisario jauna? 447 00:58:45,522 --> 00:58:51,361 Nahigabe, zerbitzu handi bat egin berri diozu justiziari. 448 00:58:51,528 --> 00:58:53,429 Julien Tavernieren bila gabiltza… 449 00:58:53,530 --> 00:58:56,032 …gaur goizeko lauretan norbait hil duelako. 450 00:58:56,065 --> 00:58:58,434 -Bapo, Julien. -Nor hil du? 451 00:58:58,735 --> 00:59:02,372 Bi turista aleman; Carala jaunak atsekabez hartuko du berria. 452 00:59:02,438 --> 00:59:03,940 Zer ederki. 453 00:59:04,240 --> 00:59:08,545 Haren zira, haren autoa eta haren pistola aurkitu ditugu. 454 00:59:08,578 --> 00:59:10,780 Neska gazte batekin zegoen. 455 00:59:10,813 --> 00:59:15,685 Eta, beraz, zure lekukotasuna izugarri interesgarria da. 456 00:59:19,255 --> 00:59:21,791 Zigarrorik badaukazu, laztana? 457 00:59:45,148 --> 00:59:47,684 Barkatuko diguzu hutsegite hau… 458 00:59:47,717 --> 00:59:49,085 Espero dut Carala jaunak… 459 00:59:53,623 --> 00:59:55,592 Nagusiak ez al du Suitzatik deitu? 460 00:59:55,625 --> 00:59:56,726 Ez, andrea. 461 00:59:57,327 --> 01:00:01,631 Eramazu Suberbie jauna, gero ni eraman, eta atera nire autoa. 462 01:00:03,866 --> 01:00:06,002 Zer itsusia nagoen! 463 01:00:07,003 --> 01:00:08,304 Edo erotuta nago. 464 01:00:50,513 --> 01:00:54,117 Frantses justiziaren aurrean zaudete. 465 01:00:54,651 --> 01:00:58,521 Hona etortzeko nekea hartu dut. Gaur goizean bertan. 466 01:00:58,755 --> 01:01:00,289 Igandez! 467 01:01:00,657 --> 01:01:04,060 Kontzientzia osoz eman behar duzue lekukotasuna. 468 01:01:04,093 --> 01:01:05,862 Ekaitza zegoen. 469 01:01:05,895 --> 01:01:08,531 Urduri geunden, eta ezin genuen lo egin. 470 01:01:08,564 --> 01:01:11,234 Siluetak ezagutu ditut. 471 01:01:29,419 --> 01:01:31,187 Zaila da esaten. 472 01:01:31,220 --> 01:01:33,089 Ikusi duzu, bai ala ez? 473 01:01:33,122 --> 01:01:35,258 Bera da! Seguru asko, bera da. 474 01:01:35,291 --> 01:01:36,893 Hurrengoa. 475 01:01:42,999 --> 01:01:48,504 Ustezko hiltzailea ez da harreragunera sartu. 476 01:01:48,538 --> 01:01:51,708 Baina oso ondo ikusi ditut biktima dohakabeak… 477 01:01:51,841 --> 01:01:54,911 …eta haren konplizea izan behar duen neska. 478 01:01:54,944 --> 01:01:56,979 -Haren argazki bat bazeneuka… -Ez. 479 01:01:57,013 --> 01:02:01,718 Galde ezazu. Ondo konpondu izan naiz beti justiziarekin. 480 01:02:01,751 --> 01:02:03,219 Ez da behar. Hurrengoa! 481 01:02:04,387 --> 01:02:05,955 Aizu, komisario jauna… 482 01:02:05,988 --> 01:02:09,826 Ez naiz komisarioa, fiskalordea naiz. 483 01:02:09,859 --> 01:02:11,728 Baduzu nortasun agiririk? 484 01:02:11,761 --> 01:02:14,997 Protesta egiten dut eraso honen aurka. 485 01:02:15,031 --> 01:02:17,300 Nire bizitza pribatua kontu publikoa da. 486 01:02:17,333 --> 01:02:19,235 Jacqueline Mauclair naiz. 487 01:02:19,268 --> 01:02:21,104 Horrek ez du ezer aldatzen. 488 01:02:21,537 --> 01:02:23,239 Kazetariak tematuta daude. 489 01:02:23,272 --> 01:02:26,275 Kazetari aseezinak! Sartzeko esaiezu. 490 01:02:26,509 --> 01:02:27,944 Mesedez, andrea. 491 01:02:38,221 --> 01:02:42,625 Zuetako batek behin esan zuenez, Goi Mailako Eskolan sartu nahian… 492 01:02:42,658 --> 01:02:45,828 …lege ikasketak egitea erabaki nuen azkenik. 493 01:02:45,862 --> 01:02:50,933 Drummond auzi hau Racineren tragedia bat bezala argituko da… 494 01:02:51,000 --> 01:02:52,435 …24 ordutan. 495 01:02:52,468 --> 01:02:54,604 Krimena gauez egin da… 496 01:02:54,771 --> 01:02:57,673 …hiltzailea goizaldean identifikatuko dute… 497 01:02:57,774 --> 01:03:01,110 …eta gaur gauean atxilotuko dute, beranduenez. 498 01:03:01,110 --> 01:03:02,111 Primeran! 499 01:03:02,145 --> 01:03:05,982 Julien Tavernier delako batez ari gara. 500 01:03:06,115 --> 01:03:08,284 Ofizial ohi bat, paraxutista. 501 01:03:08,317 --> 01:03:12,388 Haren autoa, pistola eta zira geure eskuetan dauzkagu jadanik. 502 01:03:12,421 --> 01:03:15,792 Lekukoek bera eta berarekin zegoen emakumea ezagutu dituzte. 503 01:03:15,825 --> 01:03:20,496 Eraso horren zergatiak, berriz, jatorri ezberdinak ditu, nonbait. 504 01:03:20,563 --> 01:03:24,400 Tavernier zurruteroa eta liskartia zen. 505 01:03:24,400 --> 01:03:27,436 Hainbat borrokatan sartua ibili zen. 506 01:03:27,503 --> 01:03:31,340 Baina azalpen hori ez da erabatekoa. 507 01:03:31,641 --> 01:03:35,845 Alemanen pabiloia Tavernierenaren ondoan zegoen. 508 01:03:35,878 --> 01:03:38,548 Hurbiltasun horrek gauza asko errazten ditu. 509 01:03:38,581 --> 01:03:44,353 Eta biktima, Bencher andrea, oso gaztea eta ederra zen. 510 01:03:44,453 --> 01:03:47,456 -Gorpua ikus dezakegu? -Lekuz kanpo dago hori. 511 01:03:47,490 --> 01:03:50,993 Hiltzaileak hitz egiten duenean jakingo dugu auziaren muina. 512 01:03:51,027 --> 01:03:54,030 Justiziak berehala esku hartu du. 513 01:03:54,063 --> 01:03:58,634 Berandu gabe etorri naizenez hona, egiaztatu dut… 514 01:03:58,668 --> 01:04:01,604 Cherier! Etorri zara eta! 515 01:04:01,838 --> 01:04:04,340 Gaurkoz, hau da dena. 516 01:04:12,582 --> 01:04:14,517 Hona hiltzailea, bero-bero. 517 01:04:14,550 --> 01:04:17,720 Krimen alu horrek lehenengo orria izorratu digu. 518 01:04:33,870 --> 01:04:36,272 Dena zilegi dela uste duzue! 519 01:04:36,305 --> 01:04:37,506 Hortik da. 520 01:04:42,778 --> 01:04:45,281 Tavernier kapitaina hiltzaile? 521 01:04:46,716 --> 01:04:49,151 Zeren bila ez zarete zuek ariko, poliziok? 522 01:04:49,185 --> 01:04:50,920 Hor konpon. 523 01:04:55,224 --> 01:04:58,261 Itxaron. Argia piztuko dizuet. 524 01:05:10,740 --> 01:05:11,641 Hara! 525 01:05:19,615 --> 01:05:22,852 Polizia edo ez, Carala jaunari ez zaizkio kuxkuxeroak gustatzen. 526 01:05:23,152 --> 01:05:25,388 Igandez honela etortzea ere! 527 01:07:08,657 --> 01:07:10,793 Poliziek eraman dute. 528 01:07:17,033 --> 01:07:18,968 Latza da, gero! 529 01:07:22,538 --> 01:07:24,840 Gaizkitu egiten nau hau ikusteak! 530 01:07:32,782 --> 01:07:34,950 Nora joan da orain? 531 01:07:48,230 --> 01:07:50,299 Harritzekoa! Ez du inoiz ixten. 532 01:07:53,602 --> 01:07:55,071 Ene bada! 533 01:07:58,808 --> 01:08:00,209 Ene bada! 534 01:08:01,010 --> 01:08:02,178 Demontre! 535 01:08:04,180 --> 01:08:06,749 Ene bada! 536 01:08:08,551 --> 01:08:10,219 Aizue, poliziok! 537 01:08:10,486 --> 01:08:12,054 Poliziok! 538 01:08:12,421 --> 01:08:16,092 Ez zarete alferrik etorri. Hildako bat dago goian. 539 01:08:16,092 --> 01:08:17,860 -Nagusia. -Nagusia? 540 01:08:17,893 --> 01:08:21,664 Carala jauna. Bere burua hil du, nonbait. 541 01:08:52,661 --> 01:08:54,864 Carala andrea, mesedez. 542 01:08:57,466 --> 01:08:58,501 Lo dago? 543 01:09:00,703 --> 01:09:03,472 Ez, ez. Utziozu lo egiten. 544 01:09:06,041 --> 01:09:07,576 Berriz deituko dut. 545 01:09:14,750 --> 01:09:16,785 -Gaston. -Tavernier jauna? 546 01:09:17,153 --> 01:09:18,287 Gose naiz. 547 01:09:19,021 --> 01:09:23,893 Ekarri katilukada handi bat kafe eta kruasan mordo bat terrazara. 548 01:09:26,061 --> 01:09:28,497 -Poliziari deituko diot? -Bai. 549 01:10:09,405 --> 01:10:12,908 Gizon bera al da, aita? 550 01:10:12,942 --> 01:10:15,244 Begira. Gizon bera al da? 551 01:10:15,277 --> 01:10:16,478 Ixo. 552 01:10:19,815 --> 01:10:21,483 Gizon bera da, aita. 553 01:10:21,517 --> 01:10:25,221 Gizon bera da. Baietz esaten dizut. 554 01:10:25,487 --> 01:10:28,257 Zatoz, eta isilik egon. 555 01:10:34,230 --> 01:10:37,900 "Bi turista aleman basatiki erailak" 556 01:10:38,234 --> 01:10:40,636 "Tavernier hiltzailea" 557 01:10:48,143 --> 01:10:50,779 Ez geratu hemen. Goazen, bizkor. 558 01:11:12,501 --> 01:11:16,805 Saia gaitezen zerbait adosten. 559 01:11:17,673 --> 01:11:20,709 19,30etan joan zinen Carala eraikinetik. 560 01:11:20,743 --> 01:11:22,578 Hori garbi dago. 561 01:11:22,611 --> 01:11:25,547 Atezaina eta telefonista lekuko izan ziren. 562 01:11:25,581 --> 01:11:28,684 Eta aurretik ez zinen zeure bulegotik irten. 563 01:11:28,751 --> 01:11:30,019 Ez. 564 01:11:30,552 --> 01:11:34,023 Gero autoa hartu zenuen. 565 01:11:34,056 --> 01:11:36,692 -Ez nuen autoa hartu. -Lekuko batek ezagutu zintuen. 566 01:11:36,725 --> 01:11:38,360 Oker dago! 567 01:11:38,661 --> 01:11:40,796 Edo zu gezurretan ari zara. 568 01:11:41,196 --> 01:11:43,198 Ondo da. 569 01:11:43,766 --> 01:11:47,136 Jolasean segitu nahi? Segi, ba. 570 01:11:48,037 --> 01:11:52,174 Ezagutzen dituzu pistola hau eta zira hau? 571 01:11:52,308 --> 01:11:53,776 Autoan neuzkan. 572 01:11:53,809 --> 01:11:55,944 Autoan, jakina. 573 01:11:57,046 --> 01:11:59,948 Zenbat bala zeuzkan pistolak? 574 01:12:00,015 --> 01:12:02,484 Beteta egon behar zukeen. 575 01:12:03,085 --> 01:12:06,355 Hori ere hantxe utzi zenuen. 576 01:12:06,789 --> 01:12:10,025 Oso arduragabea zara, Tavernier jauna. 577 01:12:10,726 --> 01:12:15,998 Zein zen zure eginkizuna Caralaren negozioetan? 578 01:12:16,665 --> 01:12:21,337 Jende garrantzitsuarengana joaten nintzen. 579 01:12:21,337 --> 01:12:26,075 Carala jauna aipatu, eta ahuspez jartzen ziren denak. 580 01:12:26,241 --> 01:12:29,845 Berriak ditugu. 581 01:12:29,845 --> 01:12:31,714 Carala esaten da, besterik gabe. 582 01:12:31,714 --> 01:12:33,349 Berriak? 583 01:12:33,749 --> 01:12:36,151 Ezin zara aldi berean nonahi egon, ezta? 584 01:12:36,185 --> 01:12:38,854 Pozik al zeunden Caralarentzat lanean? 585 01:12:38,921 --> 01:12:40,222 Carala jaunarentzat, nahiago baduzu. 586 01:12:40,255 --> 01:12:41,757 Hori nire kontua da. 587 01:12:41,790 --> 01:12:44,126 -Eta gainera… -Eta gainera? 588 01:12:44,159 --> 01:12:46,662 Beste lan batzuk izan nituen aurretik. 589 01:12:46,695 --> 01:12:48,764 Badakit, jakina. 590 01:12:52,801 --> 01:12:55,204 Aspalditik ezagutzen zenuen Des Trappes motela? 591 01:12:55,237 --> 01:12:57,506 -Ez naiz sekula han egon. -Han ezagutu zaituzte, ba. 592 01:12:57,539 --> 01:12:59,108 Eta zer egingo dut nik? 593 01:12:59,141 --> 01:13:01,477 Berlinen edo Casablancan ere ezagutu ote naute? 594 01:13:01,510 --> 01:13:04,179 -Non zeunden…? -Ez dakit! 595 01:13:06,415 --> 01:13:09,385 -Mozkortuta nengoela uste dut. -De Trappes motelean. 596 01:13:09,385 --> 01:13:11,954 Parisen. Oinez ibili naiz. 597 01:13:11,987 --> 01:13:16,258 Hori dena oso polita da, baina aldaketa txiki bat dago egitarauan. 598 01:13:16,291 --> 01:13:19,628 Moteleko lekukoa nahasita egotea onartuko dizut. 599 01:13:19,695 --> 01:13:21,563 Baina hori ez da guztia. 600 01:13:21,964 --> 01:13:23,999 Asmakizun txiki bat jarriko dizut. 601 01:13:24,032 --> 01:13:27,503 Ezagutzen al duzu dama bat, dotorea oso… 602 01:13:27,636 --> 01:13:30,672 …gautxori samarra? 603 01:13:30,706 --> 01:13:33,142 Nortaz hitz egin nahi duzu? 604 01:13:33,175 --> 01:13:35,110 Moteleko nire konplizeaz? 605 01:13:35,144 --> 01:13:37,079 Ea aurkezten didazuen. 606 01:13:37,112 --> 01:13:40,149 Ez horixe. Pentsatzen ari nintzen… 607 01:13:40,416 --> 01:13:42,751 …Carala andrearengan. 608 01:13:44,953 --> 01:13:46,789 Ia ez dut ezagutzen. 609 01:13:47,790 --> 01:13:49,858 Primeran. 610 01:13:50,626 --> 01:13:54,163 Carala andreak baitio arratsean ikusi zintuela… 611 01:13:54,196 --> 01:13:56,965 …Haussmann bulebarrean, autoan, neska baten ondoan. 612 01:13:56,999 --> 01:14:00,135 Zuk, ordea, ez duzu askorik ezagutzen Carala andrea. 613 01:14:00,202 --> 01:14:03,338 Eta hark ere ez zaitu gehiegi ezagutzen. 614 01:14:03,439 --> 01:14:05,174 Ezagutu zaitu, horra! 615 01:14:05,240 --> 01:14:07,476 Eta behingoz lekukotasun guztiak bat datoz. 616 01:14:07,509 --> 01:14:08,844 Ez al da hala? 617 01:14:09,178 --> 01:14:11,113 Baina ez da egia. 618 01:14:11,513 --> 01:14:13,649 Baina ez da posible. 619 01:14:13,715 --> 01:14:15,651 Beste leku batean nengoen! 620 01:14:15,717 --> 01:14:17,553 Ziur zaude? 621 01:14:18,554 --> 01:14:20,556 Utzidazue lo egiten. 622 01:14:20,589 --> 01:14:23,625 Lo egiten utzi nahi genizuke guk ere. 623 01:14:24,193 --> 01:14:26,662 Seigarren saioa. Esaiozu berriz. 624 01:14:30,032 --> 01:14:33,735 Non egon zinen larunbatetik iganderako gauean? 625 01:14:33,769 --> 01:14:35,704 Ez dakit. 626 01:14:42,845 --> 01:14:44,012 Hortaz… 627 01:14:44,079 --> 01:14:46,548 …ez duzu hitz egin nahi? 628 01:15:00,229 --> 01:15:03,031 Gaua non pasatu dudan esango banizue… 629 01:15:05,501 --> 01:15:08,036 Dena har daiteke ontzat zure burua zuritzeko. 630 01:15:08,070 --> 01:15:10,672 Emazteak, neska gazteak, kafetegietako zerbitzariak… 631 01:15:10,706 --> 01:15:12,908 …haurtzaroko lagunak, senar zapuztuak… 632 01:15:12,941 --> 01:15:15,077 …baina igogailuak, ez. 633 01:15:15,677 --> 01:15:18,213 Ergelkeria hutsa da. 634 01:15:19,948 --> 01:15:21,416 Ergelkeria da zuretzat ere? 635 01:15:21,517 --> 01:15:24,520 Ez du batere zentzurik. 636 01:15:25,387 --> 01:15:27,589 Gaizki zabiltza, Tavernier. 637 01:15:27,789 --> 01:15:30,158 Gertaera eta lekukotasun guztiak bat datoz. 638 01:15:30,192 --> 01:15:32,995 Zinpekoei barregarria irudituko zaie igogailuarena. 639 01:15:32,995 --> 01:15:35,831 Estualdian zaude, gizona. 640 01:15:36,698 --> 01:15:39,701 Izan ere, berri txarrak. 641 01:15:39,735 --> 01:15:43,272 Carala jauna hilik aurkitu dute gaur goizean bere bulegoan. 642 01:15:43,305 --> 01:15:46,074 Bere burua hil du. Zer iruditzen zaizu? 643 01:15:46,108 --> 01:15:48,443 Utzidazu lo egiten. 644 01:15:48,544 --> 01:15:52,814 Jakin nahi nuke baita ere zer iruditzen zaion Carala andreari. 645 01:15:55,584 --> 01:15:58,053 Gaitik urruntzen ari gara. 646 01:16:01,123 --> 01:16:04,626 Non egon zinen larunbatetik iganderako gauean? 647 01:16:04,993 --> 01:16:08,564 Suizidio honek aztoratu egin nau. Txundituta nauka. 648 01:16:08,664 --> 01:16:13,402 Gure lehendakaria, zure senarra, izugarri dinamikoa baitzen. 649 01:16:13,602 --> 01:16:16,405 Eskertzen dizut xehetasun material guztiez arduratzea. 650 01:16:16,438 --> 01:16:18,340 Hala behar du. 651 01:16:20,776 --> 01:16:24,746 Enpresari dagokionez, zure interesak defendatuko ditut. 652 01:16:24,746 --> 01:16:28,784 Goiztxo da horretan pentsatzeko, baina pentsatu beharko da. 653 01:16:29,585 --> 01:16:33,722 Alajaina! Hilketa izugarri hau gau berean! 654 01:16:34,189 --> 01:16:36,258 Gizon bitxia Tavernier! 655 01:16:36,358 --> 01:16:39,528 Ea azkar aurkitzen dituzten bera eta bere konplizeak. 656 01:16:39,595 --> 01:16:42,598 -Txarra da turismoarentzat. -Utziko al didazu? 657 01:16:42,598 --> 01:16:45,667 -Autoraino lagunduko dizut. -Ez. Oso lanpetuta zaude. 658 01:16:45,701 --> 01:16:47,002 Bihar arte. 659 01:16:59,014 --> 01:17:00,949 Salbatuko zaitut, Julien. 660 01:17:07,856 --> 01:17:10,993 Azalea bat nahi duzu? 661 01:17:11,126 --> 01:17:13,729 -Zure saltzaile gaztea ez dago? -Veronique? Igandez? 662 01:17:13,795 --> 01:17:16,832 Bai zera! Mutil-laguna, zinema, dantza… 663 01:17:17,032 --> 01:17:19,468 -Begira zer polita den hau! -Veronique du izena. 664 01:17:19,701 --> 01:17:24,673 -Non bizi da? -Neskame-gela batean, 15. barrutian. 665 01:17:25,073 --> 01:17:28,510 -Ez zuen txorakeriaren bat egingo? -Non, zehazki? 666 01:17:28,543 --> 01:17:32,147 Grenelle bulebarrean, uste dut. 55. zenbakian. 667 01:17:32,481 --> 01:17:36,652 Hau gomendatuko dizut, arrosa tonu bitxi bat du eta. 668 01:17:36,685 --> 01:17:38,754 Zoragarria da. 669 01:18:31,907 --> 01:18:33,742 Veronique andereñoa? 670 01:18:37,112 --> 01:18:39,214 Veronique, mesedez! 671 01:18:39,548 --> 01:18:43,218 -Eskuinera, atzean! -Eskerrik asko. 672 01:19:38,673 --> 01:19:41,143 Nor zara zu? Zer nahi duzu? 673 01:19:41,343 --> 01:19:43,945 Ez da hilgarria izango. Baina gehiegi hartu dituzue. 674 01:19:44,079 --> 01:19:46,014 Baldarkeriak bizia salbatu dizue. 675 01:19:47,115 --> 01:19:50,619 Umeak zarete. Ez dakizue "Gardenal" zer den. 676 01:19:51,853 --> 01:19:53,021 Utz gaitzazu. 677 01:19:54,222 --> 01:19:56,291 Autoa lapurtu diozue. 678 01:19:56,391 --> 01:19:58,660 Eta, gero, bi alemanak hil dituzue. 679 01:19:58,693 --> 01:20:01,863 Zure neska ikusi dute. Egunkari guztietan ageri da. 680 01:20:01,897 --> 01:20:05,333 -Zuri zer axola dizu? -Bizi-bizirik behar zaituztet! 681 01:20:05,400 --> 01:20:08,403 Hau dena gezur hutsa dela frogatzeko! 682 01:20:18,079 --> 01:20:20,215 Ez ezazue txorakeriarik egin. 683 01:20:39,668 --> 01:20:40,802 Egunkarietan gaude. 684 01:20:41,403 --> 01:20:43,004 Zer diote? 685 01:20:43,872 --> 01:20:45,540 Tontakeriak. 686 01:20:46,675 --> 01:20:47,909 Ez da nire argazkia. 687 01:20:50,745 --> 01:20:51,680 Ez. 688 01:20:52,314 --> 01:20:54,349 Tavernier jauna da. 689 01:20:57,152 --> 01:21:00,655 Hortaz, ez naiz ni. 690 01:21:02,123 --> 01:21:03,525 Bera da. 691 01:21:04,659 --> 01:21:06,528 Tavernier da. 692 01:21:08,630 --> 01:21:09,965 Tavernier da. 693 01:21:12,033 --> 01:21:14,669 Emakume hori gezurretan aritu zaigu. 694 01:21:17,873 --> 01:21:21,276 Bai, ba. Salbatuta gaude. 695 01:21:21,376 --> 01:21:24,112 Horregatik ez gara hil. 696 01:21:28,383 --> 01:21:30,218 Baina zu… 697 01:21:31,219 --> 01:21:34,222 Ezkutatu egin behar duzu, motelean ikusi zintuzten. 698 01:21:34,389 --> 01:21:35,891 Argazkiak. 699 01:21:36,224 --> 01:21:39,094 Egunkarietan haren argazkia dago. Bera da. 700 01:21:39,127 --> 01:21:41,296 Alemanen argazkiak. 701 01:21:42,364 --> 01:21:46,034 -Zer argazki? -Motelean atera genituenak. 702 01:21:46,268 --> 01:21:49,037 Tori, txartela hemen daukat oraindik. 703 01:21:52,140 --> 01:21:53,141 Kaka! 704 01:21:55,710 --> 01:21:56,845 Kaka! 705 01:22:00,181 --> 01:22:01,383 Banoa. 706 01:22:04,953 --> 01:22:07,389 Froga bakarra dira! 707 01:22:09,190 --> 01:22:12,060 Bigarren giltza tiraderan dago. 708 01:22:27,776 --> 01:22:29,744 Etxeko maizter bat da. 709 01:22:31,046 --> 01:22:35,116 Grenelle bulebarra, 55. 23. neskame-gela. 710 01:22:36,952 --> 01:22:39,621 Drogatuta dago. "Gardenal" hartu du. 711 01:22:40,722 --> 01:22:45,026 Bera da moteleko hiltzailea. Dena aitortu dit. 712 01:22:45,393 --> 01:22:47,429 Badakit zer esaten ari naizen. 713 01:22:47,462 --> 01:22:49,831 Zer axola dizu nor naizen? 714 01:22:52,600 --> 01:22:55,403 Zuretzat okerrago, hain ergela bazara! 715 01:24:16,117 --> 01:24:18,119 Zu al zara argazkilaria? 716 01:24:31,900 --> 01:24:33,334 Hemen zaitugu. 717 01:24:41,743 --> 01:24:42,911 Zu ere bai? 718 01:24:43,144 --> 01:24:44,546 Sartu, ba. 719 01:24:59,461 --> 01:25:01,096 Badago beste gauza bat. 720 01:25:18,713 --> 01:25:23,384 Bai, andrea, kamera batean hainbat argazki egoten da beti. 721 01:25:24,219 --> 01:25:26,921 Tavernierek ez zituen alemanak hil. 722 01:25:27,789 --> 01:25:31,493 Simon Carala, zure zenarra, hil izanaz akusatzen dut, ordea. 723 01:25:31,559 --> 01:25:35,029 Zu haren konplize izateaz akusatzen zaitut, gainera. 724 01:25:36,965 --> 01:25:41,136 Ikusten? Sekula ez da argazkirik utzi behar hor nonbait. 725 01:26:09,164 --> 01:26:11,399 Eskerrak eman behar zenizkidake. 726 01:26:11,499 --> 01:26:15,937 Alemanentzat ez zuen zurigarririk. Hiltzera kondenatuko zuten. 727 01:26:16,738 --> 01:26:20,675 Zure senarra hiltzeagatik 10 bat urte izango dira. 728 01:26:21,676 --> 01:26:22,710 10 urte! 729 01:26:23,545 --> 01:26:25,313 Baina ez ditu 5 baizik beteko. 730 01:26:25,313 --> 01:26:28,082 Baina zu, Carala andrea… 731 01:26:28,583 --> 01:26:32,754 Zinpekoak ez dira hain bihozberak izango zurekin. 732 01:26:33,221 --> 01:26:35,557 Eta arrazoi osoz, nire ustez. 733 01:26:35,723 --> 01:26:36,958 20 urte! 734 01:26:37,392 --> 01:26:40,795 Akabo adina, akabo egunak. 735 01:26:40,828 --> 01:26:42,864 Lo egingo dut. 736 01:26:44,399 --> 01:26:45,833 Esnatu egingo naiz… 737 01:26:46,134 --> 01:26:48,536 …bakarrik. 738 01:26:48,937 --> 01:26:52,106 10 urte, 20 urte. 739 01:26:52,574 --> 01:26:55,743 Barkabera zara. Ez zinen barkabera. 740 01:26:55,977 --> 01:26:58,079 Baina badakit maite zintudala, hala ere. 741 01:26:58,112 --> 01:27:00,415 Nigan besterik ez nuen pentsatzen. 742 01:27:00,815 --> 01:27:03,985 Orain zaharra izango naiz. 743 01:27:05,620 --> 01:27:08,289 Baina hor elkarrekin gaude. 744 01:27:08,323 --> 01:27:11,059 Nonbaiten, elkarrekin. 745 01:27:11,459 --> 01:27:14,796 Ikusten duzu ezin gaituztela banandu. 746 01:27:26,608 --> 01:27:27,942 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz