1 00:04:55,528 --> 00:04:57,730 Kontuz, bero dago. 2 00:05:04,370 --> 00:05:06,439 Botika hartu duzu? 3 00:05:06,439 --> 00:05:09,976 Ez. Bukatu da. 4 00:05:20,653 --> 00:05:22,255 Hobeto al zaude? 5 00:05:22,622 --> 00:05:23,756 Bai. 6 00:07:36,055 --> 00:07:38,024 Non dago zure anaia? 7 00:07:39,926 --> 00:07:42,395 Hor nonbait. Ez dakit. 8 00:07:44,030 --> 00:07:45,731 Eta ondo al dago? 9 00:07:45,965 --> 00:07:48,568 Ari al da pastillak hartzen? 10 00:07:48,634 --> 00:07:50,336 Bukatu egin zaizkio. 11 00:07:50,470 --> 00:07:53,200 Zergatik ez zenidan esan? Bazenekien gaur etorriko nintzela. 12 00:07:53,306 --> 00:07:55,842 Atzo bukatu ziren. Ahaztu egin zait. 13 00:07:58,277 --> 00:08:00,880 Eta ama, hitz egin al duzu berarekin? 14 00:08:01,080 --> 00:08:03,883 Deitu du, ondo omen dago. 15 00:08:04,617 --> 00:08:05,985 Noiz etorriko da? 16 00:08:05,985 --> 00:08:09,222 Hilabete bukaeran, ustez. 17 00:08:11,791 --> 00:08:14,320 Efigêniarengana joatekoa naiz hamaikak aldera. 18 00:08:14,360 --> 00:08:16,762 Zu nirekin etortzea nahi nuke. 19 00:08:30,443 --> 00:08:32,812 Itxaron hemen, berehala etorriko naiz. 20 00:08:43,022 --> 00:08:44,156 Efigênia! 21 00:08:45,591 --> 00:08:48,594 Ez nintzen hobetzen. 22 00:08:48,861 --> 00:08:51,664 Horregatik egon nintzen beste lau hilabete ospitalean. 23 00:08:51,664 --> 00:08:53,699 Han egoteak on egin dizu. 24 00:08:53,733 --> 00:08:57,336 Ondo zaindu zaituzte han. Maindireak aldatu dizkizute… 25 00:08:57,370 --> 00:09:00,806 Orain etxean zaude. Lasai egon zaitezke. 26 00:09:00,806 --> 00:09:03,209 -Ni beti etorriko natzaizu. -Oso ondo. 27 00:09:03,342 --> 00:09:07,313 Lasai hartu ezkero, hobeto ibiliko gara. 28 00:09:07,313 --> 00:09:10,883 -Orain askoz min gutxiago dut. -Zer ondo. 29 00:09:10,917 --> 00:09:15,040 Pazientzia izan behar dugu. Poliki joan ezkero, lortuko dugu. 30 00:09:15,121 --> 00:09:17,557 Pazientzia izan behar da, etsi gabe… 31 00:09:17,623 --> 00:09:20,560 …askoz itxura hobea duzu eta. 32 00:09:29,635 --> 00:09:31,871 Begira, Cristiano da, fabrikakoa. 33 00:09:35,308 --> 00:09:39,312 -Erdialdera al zoaz? -Bai! 34 00:09:39,412 --> 00:09:42,348 -Sartu, eramango zaitut. -Primeran! 35 00:09:44,150 --> 00:09:45,918 André, atzera joan. 36 00:09:53,359 --> 00:09:55,227 -Zer moduz? -Ondo. 37 00:09:56,228 --> 00:09:58,197 André, nire iloba. 38 00:09:58,264 --> 00:10:00,366 -Zer moduz? -Ondo, mila esker. 39 00:10:03,002 --> 00:10:04,770 Paseatzera zoaz? 40 00:10:05,104 --> 00:10:06,706 Gutxi gorabehera. 41 00:10:08,207 --> 00:10:10,543 Garaiz etorriko zara bilerara? 42 00:10:12,878 --> 00:10:15,848 Ez naiz oso bilerazalea. 43 00:10:18,451 --> 00:10:21,554 Eta Cascão, baduzu haren berri? 44 00:10:22,421 --> 00:10:24,090 Ez, batere ez. 45 00:10:24,957 --> 00:10:27,793 Pena da hura kalera bota izana. 46 00:11:51,944 --> 00:11:54,046 Marcos, berandutu egingo zaizu! 47 00:11:58,951 --> 00:12:01,454 Ez dago esnerik, kafea edan beharko duzu. 48 00:12:01,520 --> 00:12:02,888 Ederki. 49 00:12:16,335 --> 00:12:19,972 Igandean elizara joan nahi ez baduzu, ez joan. 50 00:12:20,005 --> 00:12:21,140 Ederki. 51 00:12:25,377 --> 00:12:26,812 Joan nahi duzu? 52 00:12:28,914 --> 00:12:30,516 Ez. 53 00:12:34,386 --> 00:12:36,422 Jainkoagan sinesten duzu? 54 00:12:36,922 --> 00:12:38,858 Gutxi gorabehera. 55 00:12:40,392 --> 00:12:42,561 Zer esan nahi duzu? 56 00:12:44,997 --> 00:12:48,467 Errazagoa da deabruagan sinestea Jainkoagan baino. 57 00:12:48,567 --> 00:12:50,770 Zer ba? 58 00:12:51,103 --> 00:12:53,672 Munduan dena da hilketa… 59 00:12:54,907 --> 00:12:56,408 …tiroketa… 60 00:12:56,542 --> 00:12:57,943 …heriotza… 61 00:12:58,644 --> 00:13:01,180 …eta ez dago miraririk. 62 00:14:27,166 --> 00:14:29,668 André. Zoaz haren etxera. 63 00:14:29,935 --> 00:14:33,439 Hartu arropa eta nortasun agiria, beharko ditu. 64 00:16:34,460 --> 00:16:37,800 Barkatu lan hau guztia eman izana. 65 00:16:40,165 --> 00:16:42,434 Ez dakit zer gertatu den. 66 00:16:42,735 --> 00:16:45,437 Ondo zegoen, bere kordean. 67 00:16:46,739 --> 00:16:48,941 Medikuak uste zuen ez zela kontu larria… 68 00:16:48,941 --> 00:16:51,610 …eta gaur bertan joango zela etxera. 69 00:16:52,478 --> 00:16:54,346 Baina hona iritsi ondoren, lo hartu zuen… 70 00:16:54,446 --> 00:16:57,120 …eta ez da gehiago esnatu. 71 00:16:58,283 --> 00:17:00,586 Ez dakit nori deitu. 72 00:17:03,022 --> 00:17:06,000 Bakarrik bizi zen, ez zeukan inor. 73 00:17:06,959 --> 00:17:11,200 Fabrikara ekarri zuen mutila orain dela bi urte joan zen. 74 00:17:14,033 --> 00:17:17,269 Bere fitxan begiratzeko eskatu dio idazkariak poliziari. 75 00:17:17,436 --> 00:17:21,106 Zerbait aurkitu dute, baina aspaldi-aspaldikoa. 76 00:17:21,874 --> 00:17:23,542 Ez du ezer aldatuko. 77 00:17:25,110 --> 00:17:28,847 Itxaron besterik ezin da egin. 78 00:21:23,015 --> 00:21:25,083 Ni edonor bezalakoa naiz. 79 00:21:25,284 --> 00:21:28,680 Bizimodu desberdin samarra izan dut, hori bai. 80 00:21:29,521 --> 00:21:32,724 Zaila da kontatu beharreko une garrantzitsu bat aukeratzea. 81 00:21:35,093 --> 00:21:36,962 Zeren azken batean… 82 00:21:38,030 --> 00:21:41,300 …ez baitaukagu oroitzen duguna baizik. 83 00:21:43,080 --> 00:21:48,240 ARABIA 84 00:22:05,123 --> 00:22:09,428 Urteak dira ez dudala arkatzik eta koadernorik ikusi. 85 00:22:09,895 --> 00:22:12,960 Idaztea ez da erraza, niretzat. 86 00:22:18,670 --> 00:22:21,573 Baina eskatu diguzue zerbait garrantzitsua idaztea… 87 00:22:21,573 --> 00:22:24,242 …gure bizitzez, koaderno honetan… 88 00:22:24,242 --> 00:22:27,520 …eta saiatu egin nahi nuke, behinik behin. 89 00:22:34,119 --> 00:22:38,523 Contagem hirian bizi nintzen garai hartan. 90 00:22:42,094 --> 00:22:46,840 Ez neukan ia ezer ez, eta beldurrik ere ezer gutxi. 91 00:22:49,368 --> 00:22:51,903 Niretzat, han hasi zen dena. 92 00:22:52,804 --> 00:22:56,441 Luizinhok eta nik auto bat lapurtzea erabaki genuen egunean… 93 00:22:58,710 --> 00:23:00,846 …ederki izorratu ginen. 94 00:23:07,052 --> 00:23:11,189 Urtebete, lau hilabete eta 26 egun pasatu nituen kartzelan. 95 00:23:11,990 --> 00:23:15,460 Eta han lagun bat ezagutu nuen, garrantzi handikoa niretzat. 96 00:23:16,294 --> 00:23:17,863 Cascão. 97 00:23:28,407 --> 00:23:31,400 Uztaidun txori pare bat dago hor. 98 00:23:35,680 --> 00:23:37,320 Bai, arrazoi duzu. 99 00:23:45,323 --> 00:23:48,640 Zertxobait libre sentitzeko modu bat da, ezta? 100 00:23:48,927 --> 00:23:51,997 Puntuak metatzen ari zara Jainkoaren aurrean. 101 00:23:52,097 --> 00:23:54,166 Jainkoa? 102 00:23:55,467 --> 00:23:58,480 Gogoratuko al da hura nitaz? 103 00:24:07,779 --> 00:24:11,450 Gure bizitzez zerbait idazteko eskatu zenigutenean… 104 00:24:11,516 --> 00:24:14,160 …pentsatu nuen ez nuela ezer kontatzeko. 105 00:24:15,120 --> 00:24:18,223 Eta oraindik ere ez nago ziur ba ote dudan. 106 00:24:31,970 --> 00:24:33,738 Baina handik puska batera… 107 00:24:33,872 --> 00:24:37,920 …gertatu zitzaizkidan gauzetan pentsatzeak atsegin ematen zidan. 108 00:24:38,410 --> 00:24:41,313 Ikusita neukan guztian pentsatzen hasi nintzen: 109 00:24:41,379 --> 00:24:43,415 …egona nintzen hirietan… 110 00:24:43,415 --> 00:24:46,418 …eta bidean ezagututako jende guztian. 111 00:24:48,720 --> 00:24:51,756 Eta Anarengan asko pentsatzen hasi nintzen. 112 00:24:53,725 --> 00:24:57,295 Eta konturatu nintzen ezen niri gertatutako gauza guztien artean… 113 00:24:57,329 --> 00:25:00,599 …gure historia zela idaztea gehien gustatuko litzaidakeena. 114 00:25:02,100 --> 00:25:05,280 Bizitzak Anarengana eraman nindueneko historia. 115 00:25:13,278 --> 00:25:15,080 Baina Anaz hitz egiteko… 116 00:25:15,146 --> 00:25:20,752 …esan dezadan nola abiatu nintzen kartzelatik atera ondoren. 117 00:25:21,753 --> 00:25:24,256 Esan dezadan nola zutitu nintzen. 118 00:25:25,457 --> 00:25:28,360 Esan dezadan nola irabazi eta galdu nuen. 119 00:25:31,696 --> 00:25:35,233 Esan dezadan nola hasi nintzen pentsatzen neure halabeharrean… 120 00:25:35,300 --> 00:25:38,960 …eta lehen pentsatzen ez nituen hainbat gauzatan. 121 00:25:54,119 --> 00:25:56,621 Kartzelatik atera orduko, hauxe egin nuen lehenik: 122 00:25:56,721 --> 00:25:59,157 Bidean aurrera abiatu nintzen. 123 00:26:00,625 --> 00:26:03,695 Ez nuen auzora itzuli nahi. 124 00:26:06,164 --> 00:26:07,699 Urte batzuk lehenago… 125 00:26:07,832 --> 00:26:10,669 …amak kontatua zidan ezen lehengusu batek… 126 00:26:10,735 --> 00:26:14,739 …lursail bat erosi zuela landan, Piracicaba ibaitik gertu. 127 00:26:15,040 --> 00:26:19,000 Diru pixka bat bildu, eta harengana joan nintzen. 128 00:26:30,221 --> 00:26:32,023 Surik baduzu? 129 00:26:51,610 --> 00:26:55,080 Nondik joan behar da Porto Feliz etxaldera? 130 00:26:55,614 --> 00:26:58,116 Segi zuzen… 131 00:26:59,217 --> 00:27:01,620 …zuhaizti baten ondoren… 132 00:27:01,720 --> 00:27:04,623 …albo batean ikusiko duzu kalea. 133 00:27:12,297 --> 00:27:13,932 Hemengoa al zara? 134 00:27:14,032 --> 00:27:16,234 Hemendik gertu jaio nintzen. 135 00:27:29,280 --> 00:27:31,883 Hogeita hamar urtez ibilia naiz bazterrik bazter… 136 00:27:31,950 --> 00:27:35,400 …eta nire lurrera bueltatu azkenean. 137 00:27:36,121 --> 00:27:40,892 Umetan jolasten nintzen aintzira berean egiten dut gaur arrantza. 138 00:27:41,259 --> 00:27:44,440 Hona ekartzen nituen nire neska-lagunak ere. 139 00:27:45,163 --> 00:27:48,066 Baina kontuak arraro samarrak dira orain. 140 00:27:48,133 --> 00:27:50,502 Lurra berdina da… 141 00:27:50,669 --> 00:27:54,939 …baina dena arraroa da, dena desberdina. 142 00:28:06,284 --> 00:28:08,253 Nola duzu izena? 143 00:28:09,487 --> 00:28:10,922 Zé da nire izena… 144 00:28:12,123 --> 00:28:15,240 …baina Barreto deitzen didate hemen denek. 145 00:28:16,995 --> 00:28:19,240 Atseginez, Barreto. 146 00:28:22,434 --> 00:28:24,480 Uzta bakarra dago urtean. 147 00:28:27,472 --> 00:28:31,776 Hark saldu, eta Gilsonek erosi. 148 00:28:32,610 --> 00:28:34,680 -Hark erosten du uzta? -Bai. 149 00:28:37,115 --> 00:28:38,883 Eta Gilsonek kontratatzen gaitu. 150 00:28:39,984 --> 00:28:41,986 Gilson da, beraz, nagusia. 151 00:28:42,721 --> 00:28:43,722 Bai… 152 00:28:44,222 --> 00:28:46,057 …baina Mauro da jabea. 153 00:28:50,295 --> 00:28:52,897 Agure batekin topo egin dut aintziratik gertu. 154 00:28:53,231 --> 00:28:56,640 -Taberna bat omen du hemen inguruan. -Barreto! 155 00:28:56,968 --> 00:28:59,137 Mandarina-sailean lan egiten du? 156 00:28:59,237 --> 00:29:00,538 Lehen, bai. 157 00:29:01,039 --> 00:29:03,960 Barretok fama txarra du hemen. 158 00:29:04,509 --> 00:29:09,180 Etxalde inguruetan ibiltzen omen zen, langileak zirikatzen. 159 00:29:10,582 --> 00:29:15,019 Aztoratzaile eta liskarti deitzen zioten. 160 00:29:15,019 --> 00:29:19,290 Barreto pertsona ona da. Ez da, inolaz ere, horrelakoa. 161 00:29:19,858 --> 00:29:22,694 Barretoren ondoren, zaporez aldatu zen mandarina… 162 00:29:22,694 --> 00:29:24,529 …gozoago bihurtu zen. 163 00:29:24,696 --> 00:29:27,160 Badaki lurra lantzen. 164 00:29:46,451 --> 00:29:48,219 Axola dizu hemen lo egiteak? 165 00:29:49,020 --> 00:29:51,189 Loa berdin zait. 166 00:29:53,691 --> 00:29:55,360 Ez al zaizu lo egitea gustatzen? 167 00:29:56,194 --> 00:29:57,929 Sekula ez zait gustatu. 168 00:29:58,696 --> 00:30:00,532 Atseden hartzea ona da. 169 00:30:01,399 --> 00:30:04,202 Ohea badagoenean, aprobetxatu egin behar. 170 00:30:05,603 --> 00:30:08,160 Era guztitako lekuetan lo egin izan dut. 171 00:30:08,940 --> 00:30:12,880 Zoruan, sofatan, aulkitan. 172 00:30:13,812 --> 00:30:15,960 Kartoi gainean, manta azpian. 173 00:30:16,047 --> 00:30:19,050 Egurrezko bi ohol gainean, zementuzko zoruan. 174 00:30:19,717 --> 00:30:22,320 Han lo egin nuen okerren. 175 00:30:22,821 --> 00:30:25,590 Zaku pila baten gainean lo egina naiz… 176 00:30:26,624 --> 00:30:28,159 Harrizko ohe batean… 177 00:30:28,927 --> 00:30:31,629 Kartzelan, zutik lo egin nuen. 178 00:30:31,729 --> 00:30:34,120 Hotz dagoenean lo egitea da okerrena. 179 00:30:34,966 --> 00:30:37,569 Ondo tapatu beharra dago, ez gaixotzeko. 180 00:30:38,136 --> 00:30:40,171 Miseria hutsa da. 181 00:30:48,313 --> 00:30:50,680 Mandarinekin lan egitea atsegina zen. 182 00:30:51,850 --> 00:30:53,852 Uzta bakarra urtean. 183 00:30:53,952 --> 00:30:56,955 Onenean, maiatzetik abuztura. 184 00:30:57,689 --> 00:31:00,158 Uztailean ateratzen ziren, berez. 185 00:31:00,425 --> 00:31:02,720 Mandarinez gainezka zeuden zuhaitzak. 186 00:31:02,794 --> 00:31:07,799 Hainbeste fruta zegoen, non lurrera erori eta usteldu egiten baitzen. 187 00:31:10,702 --> 00:31:14,680 Nagusiak inguruko jendea hartzen zuen fruta biltzeko. 188 00:31:15,039 --> 00:31:20,120 Etxalde txikiek etxalde handietako jabeei saltzen zieten. 189 00:31:20,278 --> 00:31:23,314 Gutxik zeukaten kamioia, hiriburuan saltzeko. 190 00:31:23,948 --> 00:31:28,200 Mandarinarekin, lurraren erritmoa ulertu nuen. 191 00:31:28,519 --> 00:31:32,920 Asko prestatu, baina gutxi hartu. 192 00:31:41,900 --> 00:31:46,320 Ibiltari, oinez bazatoz… 193 00:31:46,504 --> 00:31:50,541 …nire lurrerantz. 194 00:31:50,708 --> 00:31:54,646 Egiozu, mesedez, bisita… 195 00:31:54,913 --> 00:31:59,517 …mendialdeko etxe zuriari. 196 00:32:02,186 --> 00:32:05,823 Andre zahar bat bizi da han… 197 00:32:06,190 --> 00:32:09,720 …bere semeagatik negarrez. 198 00:32:10,261 --> 00:32:13,364 Andre hori nire ama da. 199 00:32:13,564 --> 00:32:19,203 Eta ni nau bere semea. 200 00:32:20,705 --> 00:32:26,720 O, ibiltari… 201 00:32:28,579 --> 00:32:32,560 …eramazu nire mezu hau. 202 00:32:34,953 --> 00:32:41,160 O, ibiltari… 203 00:32:42,694 --> 00:32:46,064 …eramazu, mesedez, mezu hau. 204 00:32:59,777 --> 00:33:03,047 Gizon batek bidean ematen dio hasiera bere bizitzari. 205 00:33:03,114 --> 00:33:06,918 Bere helburua, bere askatasuna. 206 00:33:07,085 --> 00:33:09,554 Kendu egin baitzioten, galdu egin baitzuen… 207 00:33:09,620 --> 00:33:13,257 …eta bere buruari nahi dio aldatu egin dela frogatu… 208 00:33:13,257 --> 00:33:16,427 …oneratu egin dela eta bakean nahi duela bizi… 209 00:33:16,427 --> 00:33:20,398 …atzera sekula begiratu gabe, "gehiago ez" esanez krimenari. 210 00:33:20,398 --> 00:33:23,768 Haurtzaroan ez zen ibili eztitan. 211 00:33:24,002 --> 00:33:27,638 Espetxeko oroitzapen mingarriak. 212 00:33:27,638 --> 00:33:30,508 Bai, dirua irabazi eta aberastu azkenik. 213 00:33:30,641 --> 00:33:34,112 Honela hil ziren asko, goi ametsak bete nahian. 214 00:33:34,112 --> 00:33:37,615 Esadazu, nor litzateke zoriontsu, nork ez luke etsiko… 215 00:33:37,615 --> 00:33:40,918 …bere semea miserian jaio dela ikusirik? 216 00:33:41,185 --> 00:33:44,255 Leku hartako aisialdi bakarrak baitira… 217 00:33:44,355 --> 00:33:47,759 …taberna eta Candomblé, hura bedeinkazioa! 218 00:33:47,759 --> 00:33:51,029 Giro honetan gertatu zen, ba, kontatuko dizuedan historia. 219 00:33:52,630 --> 00:33:55,033 Gizon bat bidean. 220 00:35:15,113 --> 00:35:17,280 Hurbil bizi zen andre batek… 221 00:35:17,782 --> 00:35:22,120 …esan zidan Barreto ez zegoela osasunez ondo. 222 00:35:27,024 --> 00:35:28,726 Handik bi astera… 223 00:35:28,860 --> 00:35:31,800 …Renan etorri zitzaidan Barreto hil zela esatera. 224 00:35:36,868 --> 00:35:40,238 Beragatik izan ez balitz, ez genukeen ezer edukiko. 225 00:35:40,705 --> 00:35:43,441 Jendea ez da gogoratzen hau nolakoa zen, baina ni, bai. 226 00:35:43,541 --> 00:35:46,200 Hemen jaio nintzen, gosetean. 227 00:35:46,744 --> 00:35:48,520 Aitak mandoak bezala lan egiten zuen… 228 00:35:48,579 --> 00:35:50,848 …kirats izugarriarekin iristen zen etxera. 229 00:35:50,915 --> 00:35:53,951 Nagusiek agindutako guztia egin behar izaten zuen. 230 00:35:53,951 --> 00:35:57,800 Aulkiak eta sofak konpondu… 231 00:35:58,389 --> 00:36:00,892 …diru pixka bat gehiago irabaztearren… 232 00:36:00,958 --> 00:36:03,561 …paga miseria hutsa baitzen. 233 00:36:03,561 --> 00:36:07,231 -Orain ez dago horrelako nagusirik. -Ez horixe. 234 00:36:07,465 --> 00:36:09,567 Berak aldatu zuen hori. 235 00:36:09,834 --> 00:36:12,103 Ia berrehun langile elkartu zituen… 236 00:36:12,170 --> 00:36:14,505 …inguruko etxalde guztietakoak. 237 00:36:14,739 --> 00:36:17,208 Lana geldiarazi zien. 238 00:36:17,408 --> 00:36:21,045 Soldata finkorik gabe ez zirela itzuliko esan zien nagusiei. 239 00:36:21,179 --> 00:36:24,081 Poliziak atxilotu egin zuen. 240 00:36:24,182 --> 00:36:26,350 Tiro batzuk entzun ziren ibaian. 241 00:36:26,450 --> 00:36:28,653 Baina jendea ez zen mugitu. 242 00:36:28,653 --> 00:36:30,955 Eta mandarinak usteltzen ari ziren. 243 00:36:31,355 --> 00:36:33,991 Orduan, etxalde-jabeek amore eman behar izan zuten. 244 00:36:34,592 --> 00:36:37,880 Harrezkero, gauzek hobera egin zuten. 245 00:36:37,962 --> 00:36:40,898 Ez naiz goseak egoten, gure aita bezala. 246 00:36:40,998 --> 00:36:44,535 -Lurrak begiko zuen gizona. -Bai. 247 00:36:46,971 --> 00:36:49,507 Hirurogeita hamarreko urteen amaieran… 248 00:36:49,607 --> 00:36:51,909 …jendea elkarrarazi zuen. 249 00:36:51,976 --> 00:36:53,978 Jenio bizikoa zen. 250 00:36:54,212 --> 00:36:57,715 Baina ona izan zen jendearentzat. 251 00:36:58,849 --> 00:37:00,880 Gure aita haren lagun hil zen. 252 00:37:01,319 --> 00:37:03,880 Anaiatzat tratatzen zuen. 253 00:37:04,655 --> 00:37:06,720 Pertsona ona zen. 254 00:37:11,395 --> 00:37:14,520 Hogei bat urtez ibili zen hara-hona… 255 00:37:14,632 --> 00:37:16,560 …São Paulo barruan. 256 00:37:16,867 --> 00:37:19,270 São Bernardon bukatu zuen. 257 00:37:19,337 --> 00:37:20,960 Bakarrik iritsi zen hara. 258 00:37:21,038 --> 00:37:23,241 Pinturarekin lan egiten zuen. 259 00:37:23,307 --> 00:37:25,610 Gero Scanian aurkitu zuen lana. 260 00:37:25,710 --> 00:37:27,979 Eta orduan hasi ziren lanuzteak. 261 00:37:29,280 --> 00:37:34,352 Sindikatuan sartu zen, piketetan ibili zen… 262 00:37:35,753 --> 00:37:37,688 …gose-greba egin zuen… 263 00:37:38,723 --> 00:37:41,192 …panfletoak banatzen hasi zen. 264 00:37:41,826 --> 00:37:45,640 Lula ezagutu ere omen zuen. 265 00:37:49,267 --> 00:37:50,935 Hau esaten zuen: 266 00:37:52,203 --> 00:37:54,905 "Txakur txikiek… 267 00:37:55,706 --> 00:37:58,042 …ezin diote zakur handiari aurre egin". 268 00:37:58,042 --> 00:38:01,560 "Baina mila txakurkume elkartzen badituzu… 269 00:38:01,612 --> 00:38:04,048 …txiki bihurtzen da zakur handia". 270 00:38:11,889 --> 00:38:13,591 Goazen. 271 00:38:14,759 --> 00:38:16,193 Bai, goazen. 272 00:38:22,099 --> 00:38:25,369 Ezin nuen elkarrizketa hura burutik atera. 273 00:38:29,073 --> 00:38:34,478 Hiru hilabete neramatzan mandarina biltzen, batere sosik ikusi gabe. 274 00:38:39,884 --> 00:38:41,118 Renanekin hitz egitera joan… 275 00:38:41,218 --> 00:38:44,840 …baina hark esan zidan ezin zuela ezer egin nire alde. 276 00:38:47,224 --> 00:38:50,328 Nagusiarekin hitz egitea erabaki nuen. 277 00:38:54,598 --> 00:38:59,103 Ez dago dirurik. 278 00:38:59,837 --> 00:39:02,673 Dirurik balego, ordainduko nizuke. 279 00:39:03,341 --> 00:39:05,343 Ez naiz ezer saltzen ari. 280 00:39:05,576 --> 00:39:09,013 Ez frutarik, ez zukurik. 281 00:39:10,081 --> 00:39:11,916 Ez dago ezer apuntatuta. 282 00:39:12,416 --> 00:39:14,985 Ez nuen zure lan-fitxa sinatu. 283 00:39:15,353 --> 00:39:20,880 Kexatu nahi baduzu, hartu zure gauzak, zoaz, eta ez etorri gehiago. 284 00:39:21,459 --> 00:39:24,161 Fruta pixka bat har ezazu. 285 00:39:24,628 --> 00:39:28,199 Bostehundik gora kutxa daude biltegian. 286 00:39:28,232 --> 00:39:30,301 Dena pilatuta. 287 00:39:30,468 --> 00:39:34,538 Hogei bat hartu, eta saltzen saia zaitez. 288 00:39:37,975 --> 00:39:39,777 Ehun kutxa. 289 00:39:41,011 --> 00:39:45,683 Gehi kamioneta maileguan, eta Marciano. 290 00:39:51,389 --> 00:39:53,600 Putakumea. 291 00:40:29,026 --> 00:40:30,828 Miserableak. 292 00:40:34,064 --> 00:40:40,160 Mandarina jaten nuen egun osoan, janaritan dirurik ez gastatzeko. 293 00:41:04,862 --> 00:41:08,440 Azken batean, etxaldeko lana ez zen oso ona izan. 294 00:41:09,300 --> 00:41:12,080 Baina oraindik ere, hemen, Ouro Preto-n… 295 00:41:12,136 --> 00:41:15,372 …Barretoren historiaz oroitzen naiz. 296 00:42:12,296 --> 00:42:15,733 Esaten dizut ez naizela eserita egotekoa. 297 00:42:15,833 --> 00:42:21,120 Baina garai hartan, lana eta lana besterik ez nuen nahi. 298 00:42:21,338 --> 00:42:23,774 Uste bainuen ezen lanik egiten ez banuen… 299 00:42:23,774 --> 00:42:26,877 …eta lorik egin gabe goiz esnatzen ez banintzen egunero… 300 00:42:26,877 --> 00:42:28,879 …denbora galtzen ariko nintzela… 301 00:42:28,879 --> 00:42:32,320 …beste batzuek jo eta pasa egiten zidatela ikusten. 302 00:42:36,987 --> 00:42:38,889 Governador Valadares inguruan… 303 00:42:38,923 --> 00:42:44,680 …381 autobiderako peoiak hartzen ari zen tipo bat ezagutu nuen. 304 00:42:44,828 --> 00:42:49,133 Luizinhori deitu, eta nirekin etortzeko esan nion. 305 00:42:49,300 --> 00:42:55,339 Hura izan zen, nonbait, bizitzan egin zuen lehen eta azken lana. 306 00:42:56,507 --> 00:42:59,176 -Ea irabazten diozun! -Tira! 307 00:42:59,243 --> 00:43:00,578 Erakutsiezu! 308 00:43:00,678 --> 00:43:05,760 Garai hartan, Valadaresen ni, Luizinho eta Nato geunden. 309 00:43:07,318 --> 00:43:09,186 Ba al dakizue arabiarraren txistea? 310 00:43:09,186 --> 00:43:12,923 -Zerena? -Arabiarrarena. 311 00:43:16,260 --> 00:43:20,531 Arabiarrak eraikuntza-lan bat egin beharra zeukan bere herrian. 312 00:43:21,098 --> 00:43:27,204 Entzun zuen orduan esku-lana merkea dela Brasilen. 313 00:43:27,605 --> 00:43:29,840 Eta bere artean egin zuen: "Banoa Brasilera". 314 00:43:29,840 --> 00:43:31,542 Hona etorri zen. 315 00:43:31,542 --> 00:43:34,211 Bost langile on kontratatu zituen. 316 00:43:34,278 --> 00:43:38,115 Denetik egiten duten langile bikain horietakoak. 317 00:43:38,115 --> 00:43:40,951 Ederki, ba… 318 00:43:40,951 --> 00:43:44,888 …hegazkin bat hartu zuten. 319 00:43:45,122 --> 00:43:48,058 Hegaldian arazo bat sortu zen. 320 00:43:48,058 --> 00:43:50,928 Turbulentzia, hara. 321 00:43:50,928 --> 00:43:54,965 Saharako basamortuaren gainean. 322 00:43:56,233 --> 00:43:59,036 Ez zuten ulertzen zer gertatzen ari zen… 323 00:43:59,036 --> 00:44:00,771 …ez zuten ideiarik ere. 324 00:44:01,038 --> 00:44:03,800 Erori egin zen hegazkina; denak etsi-etsita zeuden. 325 00:44:03,907 --> 00:44:06,200 Langileek beren artean: "Ama puta, zutaz erditua!" 326 00:44:06,243 --> 00:44:08,779 Hegazkinetik jaitsi ziren, esanez: "Zer arraio gertatzen da?" 327 00:44:08,912 --> 00:44:13,083 Hondarra besterik ez zuten ikusten. Hondarra hemen, hondarra han. 328 00:44:13,150 --> 00:44:15,880 Orduan gizonetako batek esan zuen: "Ama puta, zutaz erditua!" 329 00:44:16,053 --> 00:44:20,924 "Zementua iristen denean, orduan bai izorratuta gu!" 330 00:44:22,660 --> 00:44:29,733 Aita, ez dut alkate izan nahi, ze hautatuko banindute… 331 00:44:29,767 --> 00:44:34,760 …norbaitek hil egin nahiko baininduke. 332 00:44:36,940 --> 00:44:43,747 Ez dut egunkarien beharrik, gezurretarako gai naiz bakarrik. 333 00:44:43,914 --> 00:44:48,800 Ez dut suerte txarraren bila abiatu nahi. 334 00:44:50,854 --> 00:44:54,191 Aita, ez dut nik ezer frogatu nahi… 335 00:44:54,324 --> 00:44:57,680 …ibilia naiz jadanik aberri maitearen morroi… 336 00:44:57,761 --> 00:45:04,280 …eta denek nahi dute nire argia. 337 00:45:05,035 --> 00:45:11,642 O, koitadua, goiz joan zitzaigun, Jainkoak libra nazala, beldur naiz… 338 00:45:11,709 --> 00:45:16,480 …gurutzean iltzatua bukatzeaz. 339 00:45:17,448 --> 00:45:22,553 Heroi bat naizela sinesteko bezain txoroa ez naiz. 340 00:45:22,553 --> 00:45:26,800 Txertatuta nago, cowboy naiz… 341 00:45:26,890 --> 00:45:31,628 …legez kanpoko cowboy. 342 00:45:31,628 --> 00:45:36,467 Durango Kid komikietan bakarrik existitzen da… 343 00:45:36,467 --> 00:45:40,003 …eta nahi duena gera dadila hemen. 344 00:45:40,304 --> 00:45:45,909 Historia egitea zuen kontua da! 345 00:45:46,744 --> 00:45:49,513 Tira, mutilok, emanaldia bukatu denez… 346 00:45:49,513 --> 00:45:53,884 …sorpresa bat dut zuentzat. 347 00:45:55,219 --> 00:45:57,821 "Tanta eroa" famatua! 348 00:45:57,821 --> 00:46:00,691 -Babilonia! -Babilonia erabatekoa! 349 00:46:00,691 --> 00:46:03,327 Horretaz ari nintzen! 350 00:46:03,327 --> 00:46:05,095 -Belarra! -Bob Marley. 351 00:46:05,095 --> 00:46:07,931 Non dago pizgailua? 352 00:46:07,931 --> 00:46:11,368 Neure etxetik zuzenean ekarria! 353 00:46:12,202 --> 00:46:14,605 Bob Marleyren patiotik. 354 00:46:20,377 --> 00:46:22,880 Oso ona da. 355 00:46:23,113 --> 00:46:26,116 Zer ederra! 356 00:46:47,971 --> 00:46:50,240 Begira zertan ari den mutil hori, Renato. 357 00:46:50,574 --> 00:46:52,242 Begira Renatori! 358 00:46:57,581 --> 00:47:00,040 Zer ostia ari zara? 359 00:47:00,551 --> 00:47:02,052 Burutik jota zaude, ergela. 360 00:47:02,152 --> 00:47:05,255 -Zer duzu? -Zergatik egiten duzu hori? 361 00:47:05,389 --> 00:47:07,157 Logikoa da, ezta? 362 00:47:07,157 --> 00:47:08,959 Ostatura garbi-garbi iritsiko banintz… 363 00:47:09,059 --> 00:47:11,962 …egurra emango lidakete. 364 00:47:12,963 --> 00:47:15,920 Hau txorakeriatan, baina nagusiak ni izorratuko nau. 365 00:47:16,066 --> 00:47:17,634 Orain bai! 366 00:47:17,768 --> 00:47:20,270 Orain esan dezaket langilea naizela. 367 00:47:29,279 --> 00:47:30,981 Orain asmatu duzu. 368 00:47:33,951 --> 00:47:36,186 Atzoko janaria oso ona zen. 369 00:47:36,653 --> 00:47:40,257 Txanda bukatu ondoren, hainbeste jan nuen… 370 00:47:40,324 --> 00:47:42,492 …non ez nituen hankak sentitzen. 371 00:47:45,529 --> 00:47:47,631 Eroak bezala jan nuen. 372 00:47:53,036 --> 00:47:56,340 Badaude gauza asko gustatzen ez zaizkidanak. 373 00:47:58,108 --> 00:48:00,777 Oilaskoak, niretzat, horrela egon behar du. 374 00:48:00,777 --> 00:48:04,047 Harria emango dizut jateko. 375 00:48:04,114 --> 00:48:06,884 Harria? Zer diozu, gizona? 376 00:48:07,885 --> 00:48:09,553 Zer janari mota ez zaizu gustatzen? 377 00:48:09,553 --> 00:48:11,788 Gauza gehienak ez zaizkit gustatzen. 378 00:48:11,788 --> 00:48:15,292 Gauza batzuk ez ditut jaten. 379 00:48:15,292 --> 00:48:18,920 Errukula eta angurria. Nazka ematen didate zikinkeria horiek. 380 00:48:18,962 --> 00:48:21,120 Gosea pasatu behar zenuke. 381 00:48:21,164 --> 00:48:23,901 Non ikusten duzu hemen errukula? 382 00:48:23,901 --> 00:48:26,536 Ez, hor ez dago, baina zoaz hara. 383 00:48:26,536 --> 00:48:30,000 Errukula nazka-nazkagarria da. Ordainduta ere ez nuke jango. 384 00:48:33,510 --> 00:48:39,120 Erakarmen handirik gabe, Luzinhok ez zuen asko iraun eraikuntzan. 385 00:48:51,361 --> 00:48:54,564 Nato eta biok eraikuntzan geratu ginen. 386 00:48:55,198 --> 00:49:00,440 Bidean egindako lagun guztien artean, bera oroitzen dut gehien. 387 00:49:02,940 --> 00:49:04,775 Nato, seme… 388 00:49:05,208 --> 00:49:08,045 …ondo egongo zarelakoan nago. 389 00:49:08,578 --> 00:49:13,560 Zure arreba eta ni kezkatuta gaude zure berririk jakin gabe. 390 00:49:13,617 --> 00:49:15,852 Bart gauean atea irekita egon da… 391 00:49:15,852 --> 00:49:18,880 …eta, esnatu garenean, txakurra alde egina zen. 392 00:49:19,022 --> 00:49:21,959 Ordubete baino gehiago ibili gara hura aurkitu arte. 393 00:49:21,959 --> 00:49:23,226 Zure arreba ondo dago… 394 00:49:23,360 --> 00:49:27,200 …eta azkenean lortu du medikuarekiko hitzordua. 395 00:49:27,397 --> 00:49:29,633 Ni ondo nago, Jainkoari eskerrak. 396 00:49:29,967 --> 00:49:33,760 Zure lagunak beti zutaz galdezka ari zaizkit ikusten ditudanean. 397 00:49:34,438 --> 00:49:37,960 Besarkada bat Gabrielen eta Diogoren partetik. 398 00:49:38,375 --> 00:49:42,079 Aparecidaren semea atxilotu egin zuten joan den astean… 399 00:49:42,079 --> 00:49:44,481 …eta horrelako gauzak entzutean… 400 00:49:44,481 --> 00:49:48,840 …lasaitu ederra hartzen dut zu beste bide batean zabiltzalako. 401 00:49:49,219 --> 00:49:51,288 Faltan zauzkat denbora guztian… 402 00:49:51,655 --> 00:49:57,761 …baina pozten naiz zu hemen ez egoteaz… 403 00:49:57,828 --> 00:50:00,360 …lanean ari baitzara. 404 00:50:00,597 --> 00:50:03,333 Gaur goizean irratiko sermoian… 405 00:50:03,333 --> 00:50:06,169 …pasarte bat entzun dut, honela zioena: 406 00:50:06,570 --> 00:50:09,272 "Milia bat ilunpetan egiteko gai dena… 407 00:50:09,339 --> 00:50:11,508 …gai da bi egiteko". 408 00:50:12,009 --> 00:50:15,746 Aurretik milia asko izango dituzula espero dut… 409 00:50:17,647 --> 00:50:20,584 …eta berriz ikusiko zaitudanean… 410 00:50:20,684 --> 00:50:24,080 …berriz sentituko dut zutaz dudan harrotasuna. 411 00:50:24,354 --> 00:50:27,240 Besarkada bat laneko zure lagunen partetik. 412 00:50:27,924 --> 00:50:30,327 Ez zaitez gutaz kezkatu. 413 00:50:30,327 --> 00:50:33,663 Musu handi bat amaren partetik. 414 00:50:38,201 --> 00:50:41,938 Ia hiru urtez segitu genuen Natok eta nik elkarrekin. 415 00:50:42,639 --> 00:50:44,508 Jainko Jauna… 416 00:50:44,941 --> 00:50:48,745 Gizon batek egin dezakeen guztia egin nuen tarte horretan. 417 00:50:49,046 --> 00:50:54,051 Produktuak paketatu, bidalketak egin, tomatea eta babarruna bildu… 418 00:50:54,117 --> 00:50:57,054 …eta motorrak konpontzen ikasi nuen. 419 00:50:57,854 --> 00:51:00,223 Auskalo zenbat aldiz aldatu nintzen etxez. 420 00:51:00,457 --> 00:51:05,120 Ostatuetan, zabortegietan eta denda abandonatutan lo egin nuen. 421 00:51:06,730 --> 00:51:11,000 Itajubáko uholdeek etxetik botatako jendearekin bat egin nuen. 422 00:51:11,168 --> 00:51:14,320 Aterpe berean egon nintzen jende pobre eta gaixotuarekin. 423 00:51:14,571 --> 00:51:17,808 Eliza ebanjeliko batean ere ibili nintzen… 424 00:51:18,408 --> 00:51:21,078 …baina bi igandetan bakarrik. 425 00:51:24,881 --> 00:51:26,850 Eta jende asko ezagutu nuen: 426 00:51:27,184 --> 00:51:33,223 Jende zintzoa, iruzurtia, pobrea, aberatsa eta jende zintzoa ere bai. 427 00:51:34,224 --> 00:51:38,261 Denek zuten historia bat, baita isilenek ere. 428 00:51:38,395 --> 00:51:43,767 Egunsentia unibertsoaren ikasgai bat da. 429 00:51:44,101 --> 00:51:49,539 Berriz jaio behar dugula erakusten digu. 430 00:51:49,539 --> 00:51:55,278 Berria denak eguna urratzen du. 431 00:51:56,246 --> 00:51:58,448 Errepidea zen nire etxea. 432 00:51:58,849 --> 00:52:03,400 Nekez sinets dezaket hainbeste denbora bizi izan nintzela horrela. 433 00:52:03,687 --> 00:52:08,892 Baina ezerk ez ninduen hunkitu behin gertatu zitzaidanak bezainbat… 434 00:52:08,959 --> 00:52:14,297 …Natorekin taberna batean lanean ari nintzela, Montes Claros-en. 435 00:52:17,367 --> 00:52:22,539 …badago hodei bat, mendian barrena oinez… 436 00:52:22,806 --> 00:52:29,480 …arima bat bezala sasiartean sartzen. 437 00:52:30,380 --> 00:52:35,619 Eta argiak zenbat eta gehiago inbaditu lurra… 438 00:52:35,619 --> 00:52:42,480 …gauak erakusten ez duena egunak dit agertzen. 439 00:52:42,959 --> 00:52:48,498 Rancho Fundo ari da orain irratian jotzen. 440 00:52:48,498 --> 00:52:54,560 Ni eta mundua besterik ez gara, eta hemen hasten da dena. 441 00:52:55,772 --> 00:53:01,360 Egunsentia unibertsoaren ikasgai bat da. 442 00:53:02,078 --> 00:53:07,760 Berriz jaio behar dugula erakusten digu. 443 00:53:07,851 --> 00:53:16,259 Berria denak eguna urratzen du. 444 00:53:16,793 --> 00:53:19,296 Lana eten egin zen. 445 00:53:19,529 --> 00:53:22,365 Natok eta nik bi aste generamatzan lanik gabe. 446 00:53:22,933 --> 00:53:27,404 Doña Olgaren putetxean berrikuntza lanak egitea onartu genuen. 447 00:53:43,119 --> 00:53:44,988 Berrikuntza lanak luzatuz joan ziren. 448 00:53:45,388 --> 00:53:49,125 Lekua zaharra zen, eta egunero arazo berri bat sortzen zen. 449 00:53:50,393 --> 00:53:55,298 Emanaldia zegoen gau batean edari bila joateko eskatu zidan. 450 00:56:09,032 --> 00:56:11,835 Karrozeriak ia ez zuen markarik. 451 00:56:13,036 --> 00:56:15,171 Paratxokea odolez zikinduta geratu zen… 452 00:56:15,271 --> 00:56:17,774 …eta bidean garbitzea lortu nuen. 453 00:56:38,328 --> 00:56:41,131 Ez nuen izan gertatutakoa inori kontatzeko kemena… 454 00:56:41,197 --> 00:56:42,899 …ezta Natori ere. 455 00:56:43,700 --> 00:56:47,337 Ez nuen espetxera inolaz ere itzuli nahi. 456 00:57:13,196 --> 00:57:16,040 Nire gauzak bildu, eta joan egin nintzen. 457 00:57:17,000 --> 00:57:19,440 Eta ez nuen Nato sekula gehiago ikusi. 458 00:57:25,542 --> 00:57:27,310 Joango al gara? 459 00:59:24,193 --> 00:59:27,864 Lau hilabete egon nintzen Timotéo-n, Coronel Fabriciano-n… 460 00:59:27,864 --> 00:59:30,133 …eta Santana del Paraíso-n. 461 00:59:30,733 --> 00:59:35,672 Paraíson, kamioilari bat ezagutu nuen, Antônio Carlos… 462 00:59:35,672 --> 00:59:39,576 …eta hark Ipatinga-ra karga bat eramateko deitu zidan. 463 01:00:02,498 --> 01:00:06,135 Zementua da kargatzeko gauzarik okerrena. 464 01:00:06,836 --> 01:00:09,572 50 kiloko zaku horiek… 465 01:00:10,440 --> 01:00:13,160 …tona bat baino gehiagokoak dirudite. 466 01:00:13,743 --> 01:00:16,179 Teilak kargatu izan dituzu? 467 01:00:16,713 --> 01:00:19,160 Ez dago teila baino gauza okerragorik. 468 01:00:19,782 --> 01:00:22,118 Zementua teilak baino okerragoa da. 469 01:00:22,752 --> 01:00:24,554 Teilak errazak dira. 470 01:00:24,854 --> 01:00:26,623 Ez horixe. 471 01:00:28,691 --> 01:00:30,727 Egurra oso txarra da. 472 01:00:31,194 --> 01:00:34,030 Egurra emakumeentzat errazagoa da. 473 01:00:34,631 --> 01:00:36,799 Adreiluak eta kurkubitak. 474 01:00:37,133 --> 01:00:40,103 Zerri bizi bat. Ez dago ezer okerragorik. 475 01:00:40,236 --> 01:00:41,638 Gatza. 476 01:00:42,472 --> 01:00:44,641 Azal guztia erretzen du. 477 01:00:47,577 --> 01:00:49,379 Kargatzeko ona da… 478 01:00:49,545 --> 01:00:51,581 …arrainen janaria. 479 01:00:52,448 --> 01:00:54,884 Poltsa erraldoi bat ikusten duzu… 480 01:00:54,951 --> 01:00:58,221 …baina heltzen diozunean, arin-arina da! 481 01:00:58,488 --> 01:01:01,491 Arrainen janaria karga ona da. 482 01:01:02,558 --> 01:01:07,230 Erraza da, baina oso usain txarrez geratzen zaizu gero gorputza. 483 01:01:08,297 --> 01:01:10,760 Patata karga ona da. 484 01:01:11,067 --> 01:01:13,040 Kafea! 485 01:01:13,670 --> 01:01:16,673 Kafea eta haziak! 486 01:01:16,673 --> 01:01:18,341 Artoa. 487 01:01:19,175 --> 01:01:21,277 Aparrezko koltxoia! 488 01:01:22,812 --> 01:01:24,313 Arroza… 489 01:01:24,447 --> 01:01:26,282 Hondarra… 490 01:01:26,983 --> 01:01:29,085 Sasoian banengo… 491 01:01:29,252 --> 01:01:32,760 …nik neuk deskargatuko nuke kamioi hori guztia… 492 01:01:32,955 --> 01:01:35,491 …eta dirua aurreztuko nuke. 493 01:01:38,494 --> 01:01:40,296 Dirua baneuka… 494 01:01:40,963 --> 01:01:44,333 …karga-igogailu bat erosiko nuke. 495 01:01:45,034 --> 01:01:47,320 Antônio Carlos diabetesez hil zen… 496 01:01:47,770 --> 01:01:49,800 …eta ni hirian geratu nintzen. 497 01:01:51,474 --> 01:01:56,800 Ohe garbi bat lo egiteko eta lan duin bat bizitzeko lortu nituen. 498 01:02:28,344 --> 01:02:31,881 Eta ehungintzan ezagutu nuen bizitza aldatu zidan emakumea. 499 01:02:31,981 --> 01:02:33,316 Ana. 500 01:02:41,758 --> 01:02:45,628 -Polizia-nobelak gustatzen zaizkizu? -Ez, batere ez. 501 01:02:45,762 --> 01:02:48,800 Gustatu, hain zuzen, polizia da gustatzen ez zaidana. 502 01:02:49,065 --> 01:02:52,068 Zuri hau emateko esan didate. 503 01:02:52,935 --> 01:02:54,771 Zenbat metro eskatu dizkizute? 504 01:02:54,771 --> 01:02:57,106 Bost mila. 505 01:02:58,841 --> 01:03:03,146 -Ez duzu eseri nahi? -Ez, mila esker, oso lanpetuta nago. 506 01:03:03,212 --> 01:03:04,881 Arazo batzuk konpondu behar ditut oraindik. 507 01:03:04,947 --> 01:03:09,018 -Emango al diozu hau Solangeri? -Jakina. 508 01:03:09,685 --> 01:03:11,687 Ederki. 509 01:03:33,309 --> 01:03:35,611 Lotsa ematen zidan Anarekin hitz egiteak. 510 01:03:35,611 --> 01:03:37,713 Hura desberdina iruditzen zitzaidan. 511 01:03:37,814 --> 01:03:40,750 Hango guztiak baino bizkorragoa. 512 01:03:41,250 --> 01:03:43,753 Baina, pixkanaka, hurbiltzen joan nintzaion. 513 01:03:44,420 --> 01:03:46,689 Kaixo, zer dugu? 514 01:03:46,756 --> 01:03:49,680 -Ondo. -Zer berri? 515 01:03:50,660 --> 01:03:52,495 Festara joatekoa zara gaur? 516 01:03:52,595 --> 01:03:55,331 Joateko asmoa dut, eta zuk? 517 01:03:55,331 --> 01:03:57,466 Baietz uste dut. 518 01:04:00,436 --> 01:04:03,439 Nahi baduzu, zure etxera joan naiteke geroago. 519 01:04:03,506 --> 01:04:08,411 -Ez da behar, urruti bizi naiz. -Orduan… 520 01:04:10,646 --> 01:04:14,217 Berez, ez dut joateko gogo handirik. 521 01:04:14,517 --> 01:04:15,685 Benetan? 522 01:04:16,085 --> 01:04:18,654 -Benetan. -Zer ondo! 523 01:04:19,488 --> 01:04:22,592 Festa hori kaka nahaste hutsa izango da, hala ere. 524 01:04:24,627 --> 01:04:27,263 Baina gero zerbait edatera joateko gogoa baduzu… 525 01:04:27,263 --> 01:04:28,798 Zuzenean? 526 01:04:29,031 --> 01:04:33,135 -Bai, zuzenean joan gaitezke. -Goazen, ba. 527 01:04:35,271 --> 01:04:38,608 Taberna on bat dago nire etxetik gertu. 528 01:04:38,708 --> 01:04:42,211 -Itxura ona hartzen diot. -Primeran! 529 01:05:06,335 --> 01:05:08,337 Zenbat puntu apuntatuko ditugu? 530 01:05:08,504 --> 01:05:12,942 -Bost eta bost, hamar… hamasei. -Hogeita zortzi. 531 01:05:23,519 --> 01:05:25,521 Zein nahi dugu? 532 01:05:26,188 --> 01:05:27,924 Ez dakit, aukera ezazu. 533 01:05:28,057 --> 01:05:32,261 -Gitarra hau gustatzen zait. -Gitarra! 534 01:05:32,728 --> 01:05:34,230 Ene bada! 535 01:05:34,764 --> 01:05:37,934 Daukadan guztia emango nuke egun horretara itzultzeko… 536 01:05:37,934 --> 01:05:39,936 …parke horretara. 537 01:05:46,075 --> 01:05:53,416 Oihal-fabrikako txilibituak… 538 01:05:53,616 --> 01:05:58,688 …belarrietan min ematen didanean… 539 01:05:59,388 --> 01:06:03,225 …zutaz oroitzen naiz. 540 01:06:04,527 --> 01:06:12,735 Zu, ordea, ondo haserre zabiltza… 541 01:06:13,135 --> 01:06:21,520 …edo niri ezikusiarena egiten interesatuta zaude. 542 01:06:22,445 --> 01:06:25,720 Erantzuten baldin badiozu… 543 01:06:26,115 --> 01:06:30,360 …buztinezko tximinia baten txilibituari… 544 01:06:31,554 --> 01:06:40,863 …zergatik ez diozu erantzuten nire autoko bozinaren garrasi minduari? 545 01:06:41,097 --> 01:06:49,005 Galtzerdirik gabe joaten zara neguan lanera. 546 01:06:49,238 --> 01:06:53,609 Bost axola zaizu bero egotea. 547 01:06:53,676 --> 01:06:58,581 Hotzean ere ez duzu sinesten. 548 01:07:44,720 --> 01:07:49,760 Anarekiko bizitza izan zen familia batetik gertuen izan nuena. 549 01:07:51,700 --> 01:07:56,480 Gutxi iraun zuen, ordea, eta triste samarra izan zen. 550 01:08:05,347 --> 01:08:07,983 Ez dakit ondo zer gertatu zen. 551 01:08:08,684 --> 01:08:10,519 Oinaze handitan nengoen… 552 01:08:10,653 --> 01:08:15,480 …ez nuen ondo lo egin, eta gau hartan amets arraro bat izan nuen. 553 01:08:15,758 --> 01:08:18,527 Fabrika huts-hutsik zegoela egin nuen amets. 554 01:08:18,727 --> 01:08:23,466 Makina guztiak martxan zeuden, baina ez zen inor lanean ari. 555 01:08:23,532 --> 01:08:27,937 Ni batetik bestera nenbilen, dena kontrolatu nahian. 556 01:08:28,337 --> 01:08:33,809 Horra non kalekume talde bat agertu, eta txikizioa egiten duten. 557 01:08:34,844 --> 01:08:37,413 Erdi lo, erdi esna nengoen… 558 01:08:37,513 --> 01:08:40,216 …oinazeagatik izango zen, noski. 559 01:08:41,050 --> 01:08:44,854 Mutikoen atzetik korrika nenbilen, min hartuko ote zuten beldurrez… 560 01:08:44,854 --> 01:08:48,760 …sutara eta makinetara hurbilduko zirelakoan. 561 01:08:51,026 --> 01:08:53,329 Orduan, esnatu egin nintzen… 562 01:08:53,629 --> 01:08:56,999 …eta ohea izerdiz blai zegoela ikusi nuen. 563 01:08:58,367 --> 01:09:02,938 Altxatu, botika bat hartu, eta pixka bat jaitsi zitzaidan sukarra. 564 01:09:03,072 --> 01:09:05,941 Baina oinazeak segitu zuen. 565 01:09:06,308 --> 01:09:08,377 Medikuarengana joan behar nuela uste zuen ahizpak. 566 01:09:08,444 --> 01:09:10,560 Nik ez nuen joan nahi. 567 01:09:11,447 --> 01:09:13,149 Zuri deitu nahi nizun… 568 01:09:13,449 --> 01:09:18,220 …baina alferrik kezkatuko zintudala uste zuen ahizpak. 569 01:09:18,420 --> 01:09:21,757 Hamar eta erdietan iritsi ginen. 570 01:09:21,790 --> 01:09:23,559 Solangeri deitu nion… 571 01:09:23,959 --> 01:09:26,896 …lanera ez nintzela joango esateko. 572 01:09:27,329 --> 01:09:30,266 Handik bi ordura atenditu ninduten. 573 01:09:31,233 --> 01:09:33,769 Medikuak aztertu egin ninduen… 574 01:09:34,637 --> 01:09:37,673 …eta haurdun nengoela ba ote nekien galdetu zidan. 575 01:09:38,174 --> 01:09:42,478 Ezetz erantzun nion, ez nuela ideiarik. 576 01:09:44,346 --> 01:09:47,750 Lehen aldian umea galtzea normala zela esan zidan… 577 01:09:47,816 --> 01:09:51,086 …eta lasai egoteko, ondo nengoela. 578 01:09:52,488 --> 01:09:54,957 Etxera joango ginela esan zidan ahizpak… 579 01:09:55,024 --> 01:09:57,526 …baina hona etorri nahi nuela esan nion nik… 580 01:09:58,027 --> 01:10:02,097 …zu zinela ikusi nahi nuen pertsona bakarra. 581 01:10:17,346 --> 01:10:21,584 Egun haren ondoren, porrot egin zuen denak. 582 01:10:23,552 --> 01:10:27,890 Elkarrekin egoteko oso desberdinak ginelako seinale bat zirudien. 583 01:10:28,157 --> 01:10:30,793 Ez genuen hizkuntza bera hitz egiten. 584 01:10:31,293 --> 01:10:33,880 Ana eta biok ez ginen jadanik bikotea. 585 01:10:34,897 --> 01:10:37,640 Bikote baten oroitzapena ginen. 586 01:10:43,038 --> 01:10:44,840 Handik hilabetera… 587 01:10:45,007 --> 01:10:49,578 …pixka batean bakarrik egotea eskatu zidan Anak. 588 01:11:10,266 --> 01:11:13,240 Ana izan zen bizitzan gehien maitatu dudan emakumea. 589 01:11:13,936 --> 01:11:17,873 Koaderno honetan idazten dudan bakoitzean berataz oroitzen naiz. 590 01:11:19,208 --> 01:11:22,911 Hark bazekien ondo idazten, bai horixe. 591 01:11:23,045 --> 01:11:25,881 Modurik egokienean esaten zuen dena. 592 01:11:25,948 --> 01:11:29,400 Ni saiatzen naiz, baina ez dut sekula asmatzen. 593 01:11:33,022 --> 01:11:36,440 Gertatu zitzaiguna burutik kendu ezinik nabil. 594 01:11:37,126 --> 01:11:40,996 Baina ez nuen inoiz aurkitu sentitzen nuena esateko modu onena. 595 01:11:41,130 --> 01:11:46,568 Orain bakarrik hasi naiz ulertzen, koaderno honetan idazten. 596 01:12:58,040 --> 01:13:00,476 Itabira-n jaitsi nintzen kamioitik. 597 01:13:00,609 --> 01:13:04,113 Eta horra nor aurkitzen dudan zortzi urte geroago… 598 01:13:04,213 --> 01:13:07,600 …nire bizitzako egunik zailenetako batean. 599 01:13:08,384 --> 01:13:10,640 Errealitatea bestelakoa da. 600 01:13:10,786 --> 01:13:12,221 Cascão zen. 601 01:13:12,221 --> 01:13:14,456 Jendeak bizkarra ematen dizu. 602 01:13:14,456 --> 01:13:21,680 Ez zaituzte jadanik ondo hartzen. Ez zaituzte zaren bezala onartzen. 603 01:13:22,398 --> 01:13:25,000 Ez daukazu dirurik, ez daukazu bizi-mailarik. 604 01:13:25,033 --> 01:13:28,880 Bizimoduz aldatzea erabakitzen duzunean, batik bat. 605 01:13:30,739 --> 01:13:32,541 Bizimoduz aldatzea erabakitzen duzunean… 606 01:13:32,541 --> 01:13:35,411 …jendeak badaki bukatu dela diru erraza… 607 01:13:35,411 --> 01:13:38,547 …ez zarela aberastuko. 608 01:13:39,515 --> 01:13:45,840 Arreba bat badaukat, bisitan ez joateko eskatu ere egin zidana. 609 01:13:47,489 --> 01:13:49,958 Lortzen al duzu horrelako egoera bat imajinatzea? 610 01:13:49,958 --> 01:13:52,060 Zaila da, ezta? 611 01:13:53,996 --> 01:13:55,731 Baina horixe da errealitatea. 612 01:13:55,731 --> 01:13:59,320 Horixe da kaleetako errealitatea. 613 01:13:59,701 --> 01:14:03,338 Gordin-gordinik. 614 01:14:07,609 --> 01:14:10,320 Ez zaitut ondo ikusten. 615 01:14:10,779 --> 01:14:14,082 Zer gertatzen zaizu? 616 01:14:19,388 --> 01:14:23,480 Gertatutakoaren parte bat besterik ez nion kontatu Cascãori. 617 01:14:23,525 --> 01:14:25,794 Ez nuen lortzen umeaz hitz egitea. 618 01:14:26,228 --> 01:14:31,266 Ouro Preto-ra joateko esan eta fabrikako lana aipatu zidan Cascãok. 619 01:14:32,968 --> 01:14:35,437 Bizi berri bat zirudien. 620 01:14:45,714 --> 01:14:50,720 Nire etxea zure etxea da, zu hemen lasai egotea nahi dut. 621 01:14:50,919 --> 01:14:53,055 Hasiera berriari! 622 01:14:53,722 --> 01:14:55,891 Beti egin izan dugun bezala. 623 01:14:56,058 --> 01:15:01,830 Laster etorriko zara berriz zure onera, lasai. 624 01:15:02,931 --> 01:15:04,967 Lan berriz bat izango duzu. 625 01:15:06,435 --> 01:15:08,737 Dirua irabaziko duzu. 626 01:15:09,071 --> 01:15:14,309 Halako batean, senargai ibiliko zara berriz. 627 01:15:15,677 --> 01:15:19,281 Zure beltz honekin, hobetu egingo zaizu bizitza. 628 01:15:19,348 --> 01:15:22,000 Ez dugu gehiago sufrituko. 629 01:15:25,621 --> 01:15:29,360 Handik gutxira, Cascãok lan bat lortu zidan fabrikan. 630 01:15:32,528 --> 01:15:34,930 Lan astunera itzuli nintzen. 631 01:15:35,964 --> 01:15:39,400 Behetik hasi nintzen, berriz. 632 01:16:06,628 --> 01:16:09,920 Anak eta nik hizketan jarraitu genuen. 633 01:16:10,132 --> 01:16:13,569 Hark gustukoa ninduela eta nik gustukoa nuela sentitzen nuen. 634 01:16:15,504 --> 01:16:18,574 Baina gauzak esateko beldurrez geundela zirudien. 635 01:16:18,674 --> 01:16:21,109 Irekitzeko beldurrez. 636 01:16:29,585 --> 01:16:32,321 Ouro Preton bi hilabete ez neramatzala… 637 01:16:32,321 --> 01:16:35,257 …kalera bota zuten Cascão. 638 01:16:39,695 --> 01:16:42,931 Bahi-dendan geratu al zaizkizu gauza guztiak? 639 01:16:42,998 --> 01:16:45,434 Guztiak, ez. 640 01:16:46,335 --> 01:16:52,120 Hark gauza batzuk hartu dizkit: altzariak, telebista, sofa… 641 01:16:53,075 --> 01:16:54,743 Eta bizikleta? 642 01:16:56,612 --> 01:16:58,547 Alexi saldu diot. 643 01:16:58,880 --> 01:17:04,240 Dirurik gabe nengoen, eta azkenean ezer gabe geratu naiz. 644 01:17:06,188 --> 01:17:08,080 Ondo pentsatzen baduzu… 645 01:17:08,957 --> 01:17:13,629 …batek bizitzan biltzen duen guztia kartoi-kutxa batean kabitzen da… 646 01:17:14,229 --> 01:17:17,699 …eta bi mila ere ez du balio bahi-etxean. 647 01:17:19,101 --> 01:17:23,372 Sekula ez nuen usteko kalera botako zintuztenik. 648 01:17:23,472 --> 01:17:24,940 Nik ere ez. 649 01:17:28,377 --> 01:17:33,515 Han ez al dizu inork lagundu? 650 01:17:34,549 --> 01:17:38,160 Sindikatura joatea ere bururatu zait. 651 01:17:38,954 --> 01:17:42,280 Baina ez zuela merezi iruditu zait. 652 01:17:42,457 --> 01:17:43,992 Egia esan… 653 01:17:45,227 --> 01:17:48,530 …joatea izango dut onena. 654 01:18:00,976 --> 01:18:05,520 Fabrikan lau hilabete neramatzala, gaueko txandara aldatu ninduten. 655 01:18:05,580 --> 01:18:08,050 Egunez lo egitea nekeza zitzaidan. 656 01:18:08,116 --> 01:18:10,252 Ez nuen atseden ondo hartzen. 657 01:18:10,819 --> 01:18:15,824 Gauez bi ordu lo egitea egunez zortzi lo egitea baino hobea da. 658 01:18:16,124 --> 01:18:21,240 Gorputza gaixotu egiten da, eta buruak ez du atseden hartzen. 659 01:19:01,036 --> 01:19:04,973 Egun batean Anaren gutun bat jaso nuen. 660 01:19:08,677 --> 01:19:10,479 Zer daukat? 661 01:19:10,479 --> 01:19:12,647 Nire besoak eta nire ahoa. 662 01:19:12,814 --> 01:19:15,640 Hori da zuretzat daukadan gorputza. 663 01:19:16,218 --> 01:19:21,456 Ezagutu zintudanean, atsegin nuen zuk eskuekin ukitzen zenuen guztia. 664 01:19:21,656 --> 01:19:25,327 Eta orain etxeko atea irekitze hutsarekin zutaz oroitzen naiz… 665 01:19:25,393 --> 01:19:28,363 …eta badakit elkarrekin segituko dugula. 666 01:19:29,231 --> 01:19:33,635 Ez naiz zehatz oroitzen maite zintudala jabetu nintzen uneaz. 667 01:19:33,869 --> 01:19:36,538 Hau besterik ez dakit: ate hori irekitzen ikusiko zaitudala… 668 01:19:36,671 --> 01:19:38,774 …eta zu maitatzen segituko dudala. 669 01:19:39,908 --> 01:19:44,312 Gogo biziz desio zaitut oraindik idazten dizudan hitz bakoitzean… 670 01:19:44,780 --> 01:19:49,400 …lehen zuria eta hutsa zen orri honen gorputza bete ahala. 671 01:19:49,584 --> 01:19:51,219 Maite baitzaitut. 672 01:19:51,620 --> 01:19:54,356 Eta hori oso gauza sinplea da. 673 01:20:15,811 --> 01:20:23,451 Marina, maitea, Marina, margotu egin zara. 674 01:20:24,653 --> 01:20:31,280 Marina, dena egizu, baina egidazu mesede. 675 01:20:33,161 --> 01:20:40,168 Ez margotu gustatzen zaidan aurpegi hori, nirea bakarrik baita. 676 01:20:41,469 --> 01:20:49,211 Marina, polita zara jadanik Jainkoak eman dizunarekin. 677 01:20:50,979 --> 01:20:58,453 Neure buruarenganako gorrotoz, haserre, ezin naiz mintzatu. 678 01:20:59,654 --> 01:21:06,995 Eta haserretzen naizenean, Marina, ez dakit barkatzen. 679 01:21:08,864 --> 01:21:13,134 Gauza asko barkatuta nago jadanik… 680 01:21:13,301 --> 01:21:17,772 …ez duzu sekula lortuko ni bezalako inor. 681 01:21:18,173 --> 01:21:24,512 Barkatu, Marina, maitea, aldarte txarrean nago gaur. 682 01:21:27,949 --> 01:21:29,885 Ez nion sekula utzi Ana maitatzeari. 683 01:21:30,118 --> 01:21:32,387 Behin ere ez. 684 01:21:33,221 --> 01:21:36,258 Baina ez nuen sekula lortu berari hori esatea. 685 01:21:37,893 --> 01:21:40,695 Eta horretxek tristetzen ninduen gehien. 686 01:21:44,666 --> 01:21:47,320 Benetan, ume bat eduki nahi nuen Anarekin. 687 01:21:48,670 --> 01:21:53,360 Umea galdu genuenean, bazirudien bizitzak hau esaten zidala: 688 01:21:53,508 --> 01:21:56,144 "Horrela izango da beti". 689 01:22:16,097 --> 01:22:19,901 Bizi naizen lekua hobeto ezagutuz joan nintzen. 690 01:22:20,235 --> 01:22:23,560 Langile auzoa ia mundu aparte bat zen. 691 01:22:29,577 --> 01:22:33,440 Garai hartan hasi nintzen fabrikako antzerki taldera joaten. 692 01:22:35,951 --> 01:22:38,887 Bakarrik ez egoteko modu bat zen hura… 693 01:22:41,022 --> 01:22:43,591 …zerbait desberdina egitekoa. 694 01:22:50,298 --> 01:22:54,869 Eta han eskatu zeniguten gure bizitzako konturen bat idaztea… 695 01:22:55,136 --> 01:22:57,639 …fabrikako antzerki-lanerako. 696 01:23:15,657 --> 01:23:16,658 Kaixo. 697 01:23:17,993 --> 01:23:19,627 -Ondo? -Ondo, bai. 698 01:23:19,728 --> 01:23:23,098 Lagunduko al didazu Doña Anaren etxean? Kontu azkarra izango da. 699 01:23:25,066 --> 01:23:26,801 Márcia ezagutu nuen… 700 01:23:27,135 --> 01:23:30,080 …hemengo jendearen zaindaria. 701 01:23:34,242 --> 01:23:37,000 Bere bi ilobak ere zaintzen ditu. 702 01:23:37,912 --> 01:23:40,081 Zaharrena, André… 703 01:23:40,448 --> 01:23:43,000 …beti ikusten dut auzoan. 704 01:23:50,258 --> 01:23:53,520 -Ez dago irekita? -Ez. 705 01:23:54,095 --> 01:23:56,000 Bakarrik egoten da beti. 706 01:23:56,631 --> 01:23:59,768 Ez zaio, nonbait, auzoa gustatzen. 707 01:24:03,104 --> 01:24:06,520 Marciak esan zidanez, gurasoek ez omen dituzte mutikoak ondo zaintzen. 708 01:24:06,608 --> 01:24:10,545 Asko bidaiatzen dute eta bakarrik uzten dituzte umeak. 709 01:24:12,614 --> 01:24:14,816 Haietaz errukitu nintzen. 710 01:24:16,051 --> 01:24:19,800 Badakit zer-nolako tristura den gurasorik gabe haztea. 711 01:24:20,488 --> 01:24:27,440 Umetan, gauzez eta promesez betetako leku bat da mundua. 712 01:24:27,562 --> 01:24:32,280 Baina fabrika horrek zimeldu egiten du, nonbait, jendearen itxaropena. 713 01:24:32,500 --> 01:24:36,960 Mutikoagan pentsatzen aritu nintzen; leku txiki honetan haztea… 714 01:24:37,172 --> 01:24:40,875 …kez eta zaharrez inguratuta. 715 01:24:41,242 --> 01:24:43,960 Tristea izan behar du horrela haztea. 716 01:25:05,100 --> 01:25:07,402 Cascão kalera bota zuten ezkero… 717 01:25:07,602 --> 01:25:10,640 …lanera joateko gogoa galtzen ari nintzen. 718 01:25:14,042 --> 01:25:16,200 Hura desberdina izan zen, ordea. 719 01:25:21,282 --> 01:25:23,585 Belarriak ixten zitzaizkidala sumatu nuen… 720 01:25:23,685 --> 01:25:27,021 …eta gor samar geratu nintzen segundo gutxi batzuetan. 721 01:25:30,291 --> 01:25:34,129 Une hartan oso gauza bitxia gertatu zen. 722 01:25:35,130 --> 01:25:37,720 Fabrikako zarata desagertu egin zen… 723 01:25:38,399 --> 01:25:40,935 …eta neure bihotza entzun nuen. 724 01:25:46,141 --> 01:25:50,812 Eta, lehendabizikoz, gelditu egin nintzen fabrika ikusteko. 725 01:25:51,880 --> 01:25:54,816 Eta han egoteagatik triste sentitu nintzen. 726 01:25:56,651 --> 01:26:00,240 Eta sumatu nuen ez nuela berez inor ezagutzen… 727 01:26:00,555 --> 01:26:03,320 …hark guztiak ez zidala ezer esaten. 728 01:26:10,932 --> 01:26:14,520 Amesgaizto batetik esnatzea bezala izan zen. 729 01:26:23,578 --> 01:26:27,400 Zaldi zahar eta nekatu baten gisara sentitzen naiz. 730 01:26:27,916 --> 01:26:31,200 Min dut begietan, min dut buruan. 731 01:26:33,655 --> 01:26:36,200 Ez dut lan egiteko indarrik. 732 01:26:44,832 --> 01:26:46,935 Azkar hartzen dut arnasa. 733 01:26:47,702 --> 01:26:50,600 Nire bihotza odol-ponpa bat da. 734 01:26:53,208 --> 01:26:55,777 Besotik heldu nahi nien lankideei… 735 01:26:55,777 --> 01:26:58,279 …eta esnatu nintzela esan… 736 01:26:58,379 --> 01:27:01,240 …bizitza osoan engainatu egin gintuztela. 737 01:27:03,985 --> 01:27:05,820 Nekatuta nago. 738 01:27:06,054 --> 01:27:07,889 Etxera joan nahi dut. 739 01:27:08,790 --> 01:27:11,526 Denok etxera joatea nahi nuke. 740 01:27:12,560 --> 01:27:15,029 Denok dena uztea nahi nuke… 741 01:27:15,230 --> 01:27:17,398 …makinak erretzen uztea… 742 01:27:17,532 --> 01:27:19,300 …olioa isurtzen uztea… 743 01:27:19,367 --> 01:27:23,004 …burdin puskak botata, uhal garraiatzailea martxan… 744 01:27:23,137 --> 01:27:26,040 …laba goria isurian eta dena gainezkatzen… 745 01:27:26,407 --> 01:27:30,178 …makinak, lurra eta belarrak erretzen… 746 01:27:30,245 --> 01:27:33,800 …eta kea igotzen, gaua bezain beltz… 747 01:27:34,349 --> 01:27:37,960 …zerua estaltzen, eta dirua botatzen. 748 01:27:42,257 --> 01:27:47,840 Eta gu etxean egongo ginateke, ura edaten, arratsaldean lo. 749 01:27:48,263 --> 01:27:50,565 Ke beltza eztulka… 750 01:27:50,732 --> 01:27:54,002 …burdin puskak isuriko genituzke geure biriketatik. 751 01:27:54,569 --> 01:27:57,080 Mineral-ibaia izateari utziko lioke gure odolak… 752 01:27:57,205 --> 01:28:02,210 …bauxita, aluminio-ibaia izateari, eta gorria izango litzateke berriz. 753 01:28:02,343 --> 01:28:04,545 Umeak garenean bezala. 754 01:28:06,080 --> 01:28:08,850 Horregatik deitu nahi nion mundu guztiari… 755 01:28:09,684 --> 01:28:15,080 …labezain, elektrizista, soldatzaile eta arduradunei… 756 01:28:15,723 --> 01:28:17,425 …gizon-emakumeei… 757 01:28:17,525 --> 01:28:19,594 …eta bakoitzari belarrira esan: 758 01:28:20,194 --> 01:28:22,096 "Goazen etxera… 759 01:28:22,196 --> 01:28:25,120 …zaldi zahar saldo bat besterik ez gara". 760 01:28:32,807 --> 01:28:35,710 Baina badakit ez lidakeela inork entzungo. 761 01:28:35,877 --> 01:28:38,479 Inori gustatzen ez zaiolako horrelako gauzak entzutea. 762 01:28:39,947 --> 01:28:43,251 Baina bakoitzaren belarrira hau esan nahi nuke nik: 763 01:28:43,818 --> 01:28:46,421 "Gure bizitza engainu hutsa da". 764 01:28:46,587 --> 01:28:48,990 "Eta hori izango gara beti". 765 01:28:49,924 --> 01:28:53,661 "Eta ez daukagu besterik, gure beso indartsuak baizik… 766 01:28:53,728 --> 01:28:56,520 …eta goiz esnatzeko gure borondatea baizik". 767 01:29:28,296 --> 01:29:29,497 Gau hartan… 768 01:29:29,630 --> 01:29:32,500 …oihanean nengoela egin nuen amets. 769 01:29:32,600 --> 01:29:37,560 Azken hamar urteotan lagun dudan amets bera berriz amestu nuen. 770 01:29:37,605 --> 01:29:40,441 Oihanean bakarrik nengoela egin nuen amets. 771 01:29:40,541 --> 01:29:44,320 Eta bila ari zitzaizkidanen soinua urrutitik entzuten nuen. 772 01:29:45,380 --> 01:29:49,040 Eta bazirudien zerbait gaizki egina nuela. 773 01:29:49,684 --> 01:29:51,486 Oheratu egiten nintzen. 774 01:29:51,486 --> 01:29:53,888 Bakarrik. 775 01:30:16,677 --> 01:30:19,414 Eta egun askoan geratu nintzen oihanean. 776 01:30:21,182 --> 01:30:23,718 Denborarekin, motelduz zihoan zarata. 777 01:30:24,352 --> 01:30:27,640 Eta jendeak utzi egiten zion ni bilatzeari. 778 01:30:28,856 --> 01:30:33,494 Eta, gauero, gauza bakarra pentsatzen nuen: 779 01:30:37,165 --> 01:30:38,640 Bizirik nengoen… 780 01:30:39,066 --> 01:30:42,680 …eta arnasa har nezakeen oraindik. 781 01:35:29,190 --> 01:35:33,260 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz