Zer da filmazpit?

FILMAZPIT Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da. Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin.

Filmazpit programak Euskadiko hainbat zinemalditan nahiz hauetatik kanpo jorratzen duten gaiagatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko. Ondoren, filmen katalogoa erabiltzaileen esku jartzen du kosturik gabe proiekzio ez komertzialak antolatu ditzaten. Filma guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira.

Webgune honetan bi atal bereizten dira:

  1. FILMAZPIT katalogoa. Filmazpitek bertan agertzen diren filmen eskubideak ditu eta filma hauek eskuragarri daude emanaldi kulturalak antolatu nahi dituen ororentzat.
  2. Katalogotik kanpo dauden filmen azpitituluak. Filmazpit programan laguntzen duten hainbat eragileek azken urteotan euskaraz azpititulatu dituzten hainbat filmen azpitituluak erabiltzaileen eskura daude baina Filmazpitek ez ditu bertan agertzen diren filmen eskubideak.

ZEINEK PROGRAMATU DEZAKE?

Erakundeek, udaletxeek, kultur eragileek, irakaskuntza zentroek eta abar. Honako hauek Filmazpit erabiltzaileak dira edo izan dira:

Adunako Udala — Anoetako Udala — Arabako Mendialdeko Euskara Zerbitzua — Arantzako Udala — Astigarragako Udala — Azpeitiko Emakumeen Txokoa — Bakioko Udala — Bermeoko Udala — Berrizko Udala — Donostiako Udala — Eibarko Udala — Elgoibarko Udala — Eskoriatzako Udala — Euskal Herriko Unibertsitatea — Fnac Donostia — Hondarribiko Udala — IES Mendillorri BHI Ikastetxea — Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa — Lazkaoko Udala — Leintz Gatzagako Udala — Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea — Lekeitioko Zinemazaleen Elkartea — Mutrikuko Udala — Oihaneder Euskararen Etxea — Ordiziako Udala — Orendaingo Udala — Orioko Udala — Sopelako Udala — Soraluzeko Udala — Tolosako Gazte Topagunea — Tolosako Udala — Ulibarri Euskaltegia — Villabonako Udala — Zarauzko Udala — Zineleku — Zubietako Udala — Zuiako Kuadrilla

KOSTUA*:

FILMAZPIT proiekzioen eskubide eta, adostutako formatuan, kopia bidaltzearen kargu egingo da. Antolatzailearen ardura bakarra kopia itzultzea izango da.

PROIEKZIO FORMATUAK:

DVD, Blu-ray, artxibo digitala edo Betacam digitala (kasuaren arabera).

BALDINTZAK:

Filmen banatzaileekin hitzartutako akordioaren arabera, FILMAZPIT katalogo barruan dauden filmen emanaldi edo proiekzio publikoak irabazi-asmorik gabekoa izan behar du.

KONTAKTUA:

filmazpit@gmail.com

 

*Filmazpitek ez du bere gain hartuko autore eskubideak kudeatzen dituzten entitate orok proiekzioen antolatzaileei igorri ahal dizkieten fakturen ordainketa. 

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak