Filmak eta azpitituluak

SAD VACATION

ESKUBIDEAK BUKATUTA - Kontsulta egin
Filmazpit katalogoan
SAD VACATION
2016
Danny Garcia
Espainia
Ingelesa
Sid Vicious eta Nancy Spungen bikotearen amaiera tragikoari buruzko dokumentala
95 min.

Zer gertatu zen 1978ko urriko 12an Chelsea Hotelean? Benetan izan al zen Sid Vicious Nancy Spungenen heriotza eragin zuen labankadaren egilea? Sad Vacation dokumentalean aurkituko dituzun galdera batzuk dituzu horiek, baita erantzunak ere, Punk Rock generoan izandako bikote doilorrenari buruzko dokumental bikaina baita. Haien arteko harremanen nondik norakoak azaltzen dituzte, eta azken puntua eta amaiera ematen diote, Huey Morgan (Fun Loving Criminals), Bob Gruen, Howie Pyro (D-Generation, Danzig), Roadent (Sex Pistols roadie eta konfiantzazko laguna) eta Sylvain Sylvain (New York Dolls) artistek.

* Dock Of The Bay 2017 Dokumental Onena

*Aurrerakin honek ez du azpititulurik.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak