Filmak eta azpitituluak

POSTHUMAN

Filmazpit katalogoan
PostHuman
2012
Cole Drumb
Cole Drumb
Jennifer Wai-Yin Luk, Cole Drumb / Colliculi Productions
Neill Sanford Livingstone
Jennifer Wai-Yin Luk, Cole Drumb
Humouring the Fates Animation Studios
Estatu Batuak
Ingelesa
6 min

Etorkizun arriskutsu batean gaude, gerra bat hastear dagoela edo jadanik gerran. Terrence hacker bat da eta Nine bere txakurrarekin bizi da. Onartuko du Kali-ri laguntzea, Benjamin laborategitik ateratzeko, berarekin esperimentatzen ari baitira. Kalik lortu zuen bertatik hanka egitea, eta orain bere laguna salbatu nahi du. Orduan Terrencek bere trebetasun informatiko guztiak erabiliko ditu Kaliri laguntzeko. Film labur bizkorra eta itxurosoa, akzioa, zientzia eta espioitza nahasten dituena, etorkizun zail batean girotua, zeinean oso zaila den agintarien kontroletik ihes egitea.

DEFEATED

HIZKUNTZA:

Ingelesa

IRAUPENA:

8 min

DEFEATED

ZUZENDARIA(K): José Manuel Meneses

JATORRIA: Espainia (2012)

Soldadu bat eta bere emaztea ika-mika ari dira haien gelan. Ez dira ados jartzen beraien inguruan gertatzen ari denarekin, gizona parte hartzen ari den gerrarekin, zeinaren ondorioz emakumearen...

label Gehiago ikusi

SAW MISGIVINGS

HIZKUNTZA:

Ingelesa

IRAUPENA:

7 min

SAW MISGIVINGS

ZUZENDARIA(K): David Lilley

JATORRIA: Erresuma Batua (2012)

Bere lanaldia amaitzean, Paul etxeratu egin da. Ez dirudi etxean inor dagoenik. Janey bere emazteari deitu, baina ez du erantzunik jasoko. Egongela zeharkatu eta sukaldera helduko da. Paulek...

label Gehiago ikusi

THE CABIN

HIZKUNTZA:

Ingelesa

IRAUPENA:

9 min

THE CABIN

ZUZENDARIA(K): Nacho Reig

JATORRIA: Espainia (2011)

Monument Valley John Ford-en toki maiteena zen bere westernak filmatzeko, eszenatoki ideala irlandarra izan nahi zuen maisuak bere istorioak girotzeko, lurralde perfektua John Wayne, James...

label Gehiago ikusi

SAVING THE HUMAN RACE

HIZKUNTZA:

Norvegiera

IRAUPENA:

15 min

SAVING THE HUMAN RACE

ZUZENDARIA(K): Stian Hafstad

JATORRIA: Norvegia - EEBB (2012)

Guztia Mathias nerabearen logelan hasiko da, bere neskalagunarekin maite jolasetan dagoela...harik eta bizirik dagoen hildako batek neskari koska egingo dion arte. Ez da bakarrik haien sexu...

label Gehiago ikusi

DR. PROFESSOR'S THESIS OF EVIL

HIZKUNTZA:

Ingelesa

IRAUPENA:

25 min

DR. PROFESSOR'S THESIS OF EVIL

ZUZENDARIA(K): Jukka Vidgren

JATORRIA: Finlandia (2011)

Supergaiztoak superheroiak baino ospetsuagoak diren mundu batean, zeinean konpainia handiek gaizto-gaiztoak babesten dituzten, zeinean gaiztoek milaka jarraitzaile dituzten (Alpha Man-ek baino...

label Gehiago ikusi

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak