Filmak eta azpitituluak

ORION: ERREGE IZANGO ZEN GIZONA

ORION: THE MAN WHO WOULD BE KING
2015
Jeanie Finlay
Erresuma Batua
Ingelesa
Dokumental musikala
86 min.

1977 da, eta Amerika osoa doluan dago: Elvis Presley hil berri da. Hura ehortzi zenetik bi urtera soilik, 1979an, munduaren aurrean haren doinu berdina duen antzeratzaile mozorrotu moduko bat agertzen da –karateko giltza bat eginez eta pelbisaren mugimendu lizun batekin–. Nor arraio da? Lan kontaezin honek gutxik ezagutzen zuten zerbait kontatuko digu: Jimmy Ellis musikariaren (Orion, ezizenez) ibilbide peripatetikoa. AEBn "Elvis bezalako doinua izatea heriotzaren musua" izan arren, ekoizle filibustero batek, hain zuzen ere, kontrakoa erabaki zuen: Ellisi mozorro bat eman zion eta bultzaka jaurti zuen benetako Elvis galdu izanagatik negarrez ari zen zale minduen artera. Hortik aurrera, dena adoretsua da: anonimotasuna, arrakasta, sexu balentriak, kontraesanak, kontratu lapurretak eta mozorroak gorrotatzen zituen gizona. Eta hemen argitzea bidezkoa ez den beste gauza izugarri batzuk.

*12 urtetik gorakoentzat gomendatua

*Aurrerakin hau ingelesez dago.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak