Filmak eta azpitituluak

MUGALDEKO MEZUAK & IN DIALOGUE

Filmazpit katalogoan
EUROPA TRANSIT: CEUTA & BELFAST
2016
Xuban Intxausti
Espainia
Katalana, gaztelania, frantsesa, ingelesa
Elkarbizitzaren trantsiziorako kultura
67 min. & 68 min.

Sergi Cámara fotokazetaria da. Argazkigintza dokumentala egiten du, eta hamar urte baino gehiago daramatza Europa hegoaldeko mugan lanean. Bere azken proiektuan, kontinente zaharrera aspalditxo etorritako etorkinei argazkiak egin dizkie, eta muga zeharkatzea lortu berri dutenentzako mezu bat idazteko ere eskatu die. Argazki eta mezuok ikusgai jarriko dira Ceutako Etorkinen Aldi Baterako Egonaldi Zentroan (CETI), non 800dik gora lagun zain daude Barne Ministerioak penintsulara sartzeko baimena emango ote dien. CETIrako sarrerarako horman jarriko dituzte argazkiak ikusgai, eta migratzaileen erantzuna harrigarria bezain hunkigarria izango da.

--

Sira Abenoza filosofoaren iritziz, gure gizartean gertatzen diren gatazka gehienak elkarrizketa ezaren ondorio dira. Premisa horretatik abiatuta, aspaldi ekin zion jatorri, maila sozial eta ekonomiko, pentsaera politiko diferente edota oro har izaera ezberdineko pertsonen arteko topaketak antolatzeari. Elkarrizketa sokratikoaren bere metodoa Espainian eta Hego Amerikan egiaztatu eta gero, Ipar Irlandara jo du, eta mahai beraren inguruan bildu ditu IRAko eta talde paramilitar unionistetako kide ohiak, soldadu britainiar ohi bat eta polizia ohi bat. Elkarrekin, elkarrizketa-ariketa batean murgiltzen dira. Protagonisten hitzetan, "ezezagunerantz egindako bidea da" eta aldi berean "bakea eraikitzeko modu bakarra da".

*Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuko Bakearen itsasargiaren ordezkari gisa, Europa Transit-ek honako hiri hauek bisitatu zituen 2016an: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika. Leku bakoitzean dokumental bat egin zuen Europa Transit taldeak eta hamar lan horiek Europa Transit bilduma osatzen dute.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak