Filmak eta azpitituluak

IDAZKETA TAILERRA

L'ATELIER
2017
Laurent Cantet
Marina Fos, Matthieu Lucci, Warda Rammach, Issam Talbi, Florian Beaujean
Frantzia
Frantsesa
Perspektibarik gabeko gazteen erretratua
114 min.

La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-tailer batean parte hartzea onartu du. Tailer horretan gazte talde batek gizarteratze-programa baten barruan eleberri bat idatzi behar du Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin. Tailerreko lanaren ondorioz hiriko langile-iragana eta duela 25 urte itxitako ontziola ekartzen da gogora baina Antoineri ez zaio batere interesatzen. Egungo kezketan murgilduta aurka egiten dio taldeari eta Oliviari. Gazteak erakusten duen indarkeriak ikaratu eta erakarri egiten du eleberrigilea.

Golem (DVD komertzialean euskarazko azpitituluak aurki daitezke)

*Aurrerakin hau gaztelaniazko azpitituluekin dago.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak