Filmak eta azpitituluak

GOSETIAK

LES AFFAMÉS
2017
Robin Aubert
Marc-André Grondin, Monia Chokri, Charlotte St-Martin, Micheline Lanctôt, Marie-Ginette Guay, Brigitte Poupart, Édouard Tremblay-Grenier, Luc Proulx, Didier Lucien, Robert Brouillette, Martin Héroux, Patrick Hivon
Kanada
Frantsesa
Beldurrezko filma
96 min.

Kanadako zine frankofonoko enfant terrible eta gazte mimatuetako batek hirugarren arrisku-salto bat eman du beldurrezko generoan zonbiak azpigeneroan apokalipsi kanibal azpi-azpigeneroan eta han, Quebeceko ingurune landatar eta basotsuetan zehar filmatu du pelikula hau, ondo zehaztutako pertsonaiekin (inoiz sendatuko ez zaion zauria daraman hipsterra, gurasoak hil berri dituen baserritarra, ustezko heroia), berezkoak dituen obsesioetako batzuekin kargatu eta birkargatu dituenekin. Gomendioak, bai bizirik irteten direnentzat bai ikusleentzat, sinpleak dira: “Ez egin zaratarik, ez utzi sekula zure arma eta batez ere, irten korrika!”. Arau horiei bete-betean jarraitzen badiezu oso film eklektiko batekin gozatuko duzu, hain eklektiko ezen Bresson, Romero eta Monty Python etorriko zaizkizun gogora.

La Aventura Audiovisual (DVD komertzialean euskarazko azpitituluak aurki daitezke)

*Aurrerakin hau ingelesezko azpitituluekin dago.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak