Filmak eta azpitituluak

ERRESILIENTZIA SOINUAK & DEMOKRAZIA ISILDUA

EUROPA TRANSIT: SARAJEVO & MOSKU
2016
Xuban Intxausti
Espainia
Euskara, ingelesa, bosniera, errusiera
Elkarbizitzaren trantsiziorako kultura
60' & 52'

Maite Arroitajauregi “Mursego” euskal artista Sarajevora eta Gorazdera doa musika-pieza bat sortzera: Albinoniren adagioa du abiapuntu, Vedran Smailovic-ek (“Sarajevoko txelo-jotzaileak”) frankotiratzaileen tiroen artean jo zuena, ogia lortzeko ilaran zeudenean erail zituzten 22 zibilen omenez. Mursegok gerraren ondorioak eta Bosnia-Herzegovinako egungo egoera ezagutu ditu bertako herritarren eskutik. Emakume borrokalarien, pentsalarien, gerlari ohien, ikasleen eta musikarien lekukotzak jaso ditu, eta horiek dira Sarajevon amaieran egingo duen kontzerturako inspirazioa, soinuen bidez. Traumak gainditzeko gaitasunari eta musikaren ahalmenari buruzko dokumentala dugu hau.

--

Mugarik Gabeko Kazetariak erakundearen arabera, prentsa-askatasunari dagokionez, 180 herrialdeko zerrendan, 148. postuan dago Errusia. Hala ere, biztanleen % 11k bakarrik onartzen du ez dagoela pozik herrialdeko adierazpen-askatasun mailarekin. Dokumentalak egoera hori salatzera ausartu diren errusiar gutxi horien ahotsak biltzen ditu. Konforme ez egoteaz gain, pentsatzen dutena esatearen ondorioak pairatu dituzte hiritar hauek. Horietako asko kartzelan egon dira eta beste batzuek kideeen hilketa ikusi behar izan dute. Film honetan, giza-eskubideen aldeko aktibista, abokatu, artista eta oposizioko politikariek herrialdeko pentsamolde konplexua eta gobernuak edozein ahots disidente isiltzeko erabiltzen dituen metodoak deskribatzen dituzte. Erresistentzia urri honek borroka egiten duen bitartean, Vladimir Putinen onarpen-indizea % 82koa da.

*Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuko Bakearen itsasargiaren ordezkari gisa, Europa Transit-ek honako hiri hauek bisitatu zituen 2016an: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika. Leku bakoitzean dokumental bat egin zuen Europa Transit taldeak eta hamar lan horiek Europa Transit bilduma osatzen dute.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak