Albisteak

FANT | Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren eskutik azpititulu berriak Filmazpiten

2016-09-05

FANT | Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren eskutik, hamar beldurrezko film luzeren eta zortzi film laburren azpitituluak eskuragarri Filmazpiten. Eskerrik asko FANT! http://fantbilbao.eus/web/

+ Gehiago irakurri

“Papusza” eta “Falta den irudia” (L’Image manquante) Filmazpit katalogora gehitu dira

2016-06-09

Joanna Kos-Krauze eta Krzystof Krauze zinemagile poloniar ospetsuek zuzentzen dute Papusza (2013), Polonian bere lana argitaratu zuen aurreneko olerkari ijitoaren bizitzan oinarritzen den zuri-beltzeko filma eder hau, eta Rithy Panh Kanbodiar zuzendariarena da berriz Falta den irudia (L’Image manquante, 2013) dokumentala, Khmer Gorriek Kanbodia hartu osteko zuzendariaren haurtzaroko oroitzapen ilun eta landua.

+ Gehiago irakurri

Euskaraz ikus daitezkeen filmak eskuragarri Zineuskadiri esker

2016-05-02

Zinema Euskaraz eta Filmazpit programetako pelikulekin osatutako katalogoa kontsulta daiteke eta sarean dauden zenbait plataformaren bitartez eta dendetan eskuratu daitezke filmak 

 

+ Gehiago irakurri

“Oraindik hemen gaude” (We Are Still Here) da martxoko nobedadea Filmazpit katalogoan

2016-03-15

Aspaldiko partez, beldurrezko filma bat aurkezten du Filmazpit programak, 80. hamarkadako beldurrezko film klasikoak gogora dakartzan Oraindik hemen gaude (We Are Still Here, 2015) bikaina, hain zuzen ere.

 

+ Gehiago irakurri

NOLA? dokumentala izango da 2016an Filmazpit katalogoan gehituko den aurreneko filma

2016-02-05

NOLA? (2015) Fermin Muguruzaren azken dokumentalak New Orleans-ko kultura musikal apartari egiten dio gorazarre. 

+ Gehiago irakurri

Zulatu, lagun, zulatu! (Drill Baby Drill) eta Itzaletan egiten duguna (What We do In The Shadows) Filmazpit katalogora gehitu dira

2015-12-04

2015. urtea biribil amaitzeko Filmazpitek bi titulu berri atera ditu lur azpitik zuzenean. Alde batetik, Lech Kowalski-ren dokumentalak arbel gasa ustiatzearen inguruko eztabaida sutsua dakar pantailara, eta beste aldetik, Jemaine Clement eta Taika Waititi zuzendarien dokumental faltsuak ezohiko lau banpiroren gorabeherak kontatzen dizkigu.

+ Gehiago irakurri

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak