Albisteak

MATANGI / MAYA / M.I.A. (2018) eta ORION: THE MAN WHO WOULD BE KING (2015) filmak eskuragarri Filmazpit katalogoan

2019-07-12

Steve Loveridge da Matangi / Maya / M.I.A. (2018) dokumentalaren zuzendaria eta bertan, Matangi Arulpragasm, lagunentzat Maya eta nazioartean M.I.A. bezala ezagutzen den lagunminaren bizitza eta bilakaera artistikoaren argazkia egiten du. Bestalde, Jeanie Finlay dokumentalgileak Jimmy Ellis, Elvis berpiztu eta maskaratu bezala ospea lortu zuen abeslari ezezagunaren historia dakar Orion: The Man Who Would Be King (2015) filmean.

Matangi / Maya / M.I.A. (2018) dokumentala ezin gauzatu izango zen Loveridge eta Maya-ren arteko laguntasunik gabe. Bikotea St. Martin’s College-ean (Londres) ezagutu zen arte ikasketak egiten zituen bitartean. Maya pop izar bezala ezagutzen dutenentzat une txundigarriak gordetzen ditu dokumentalak; kamerara zuzenean egiten dituen adierazpenak, askotan etsaitasunezko giro batean etorkin eta txiroak izaten ari diren gorakadaren inguruko eztabaida argia, hogei urterekin Sri Lankara egin bidaia bere familiarekin eta herentzia politikoarekin elkartzeko edota Justine Frischman eta Elastica taldearekin izandako harremana 90eko hamarkadaren amaieran. M.I.A.k indar ikaragarria izan du musikan azken hamarkadetan baina jendaurreko agerraldi ugari nahiz izaera irekia dituen arren, misteriotsua izaten jarraitzen du. Horretxegatik da harritzekoa Steve Loveridge lagunari dokumental bat egiten uztea bere artxibategi pertsonala erabilita gainera, Mayak bere bizitzan zehar grabatu duen altxor paregabea.

Orion: The Man Who Would Be King (2015) dokumentalak Jimmy Ellis-en historia kontatzen du, Presley handiarena izan zitekeen ahotsarekin jaio eta Gail Brewer Giorgio-ren Orion liburutik ateratako identitate faltsuarekin hazi zen artistarena. Elvis Presley-ren heriotzaren ondorengo hilabeteetan diseinatutako plan zoro baten barruan egin zuen ospera jauzia “Elvis bizirik dago” mitoa hasi berri zela eta desiratu zuen fama lortu zuen, baita nahi izan zituen emakume guztiak eta jendetzaren mirespena ere. Baina hura guztia ez zen nahikoa. Finlay-k zuzentzen duen dokumentalak musikaren industriaren estrategia ezkutuak azaleratzen ditu, fantasiarekiko miresmena eta identitatearen bilaketa amaigabea. Orion-ek fikzioa errealitatea baino harrigarriagoa dela erakusten du eta dokumentalak historiaren historia kontatzen du. Nor zen maskaratutako gizon hura?

Matangi / Maya / M.I.A. honako jaialdietan egon da besteak beste: 2018 Sundance: Epaimahaiaren Sari Berezia Premio; Berlinale 2018; IndieLisboa IFF 2018: Indiemusic Scheweppes Saria; In-Edit 2018 Bartzelona eta Madril. Orion: The Man Who Would Be King bere aldetik, Dock of the Bay 2016 eta In-Edit Bartzelona 2015 jaialdietan ikusi da eta 2015 British Independent Film Awards (BIFA): Discovery Saria irabazi du.

Atzera

Lagun bati bidali





Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak