Albisteak

Filmazpitekin lankidetzan “LEHEN ASTEARTEKO HITZORDUA” Zinema Ziklo berria hasiko da BilbaoArte-n

2018-02-22

Filmazpit programak eskaintzen duen aukeraz baliatuz, LEHEN ASTEARTEKO HITZORDUA zinema ziklo berria hasiko dute BilbaoArten martxoaren 6an. Zikloak abendura arte jarraituko du eta antolatzaileen hitzetan, “lehen urte honetan izango dugun lanen bilduma, denak azken hamarkadan ekoiztutakoak, euskaldun ikusleentzako genero arteko ibilbide zorabiagarri bat osatuko du.”

Ziklo honekin proiekzio gune egonkor bat sortzen da Bizkaiko hiriburuan, 2016ko urritik hasita  Gasteizen Oihaneder Euskararen Etxeak egin bezala. Bi hitzorduak hilabete bakoitzeko lehen asteartean arratsaldeko 19:00etan bat egiten dute askotariko film eskaintzarekin:

BILBAO ARTE “LEHEN ASTEARTEKO HITZORDUA”

- Martxoak 6: ITZALETAN EGITEN DUGUNA (WHAT WE DO IN THE SHADOWS)

- Apirilak 3: PAPUSZA

- Maiatzak 8: ESKERRIK ASKO, UGAZABA! (MERCI PATRON!)

- Ekainak 5: FALTA DEN IRUDIA (L’IMAGE MANQUANTE)

- Uztailak 3: JANIS, LITTLE GIRL BLUE

- Abuztuak 7: INTZIRIA (THE WAILING)

- Irailak 4: EZTIA (MIÈLE)

- Urriak 2: HORMA ARTEAN (ENTRE LES MURS)

- Azaroak 6: HANNA ARENDT

- Abenduak 4: AINTZA (GLORY)

OIHANEDER EUSKARAREN ETXEA (GASTEIZ)

- Martxoak 6: UDAKO AMODIO BAT (LA BELLE SAISON)

- Apirilak 3: FÈNIX 11*23

- Maiatzak 8: ITZALETAN EGITEN DUGUNA (WHAT WE DO IN THE SHADOWS)

Hainbat herri, hiriburu eta elkarte dira dagoeneko Filmazpit katalogoko filmekin doako zinema zikloak antolatzen dituzten erabiltzaileak 2011n programa hasi zenetik eta horiek kolaborazioak dira euskaraz azpititulatutako zinema sustatzeko programa honen uzta emankorra.

http://bilbaoarte.org/jarduerak/ciclo-de-cine-lehen-astearteko-hitzordua-cine-en-version-original-con-subtitulos-en-euskera-en-colaboracion-con-filmazpit/?lang=eu

Atzera

Lagun bati bidali





Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak