Albisteak

“Fatima” eta “Udako amodio bat” (La Belle saison) Filmazpit katalogora gehitu dira

2016-11-10

Udako amodio bat (La Belle saison, 2015) filmean eskarmentu handiko zinemagile Catherine Corsinik konplexurik gabe kontatzen digu bi emakume gazteren arteko amodio-historia sentsual eta sinesgarria. Bere aldetik, Philippe Faucon zuzendariak etorkin aljeriar ama baten eta bere bi alaben istorio goxo baina aldi berean sakona jorratzen du Fatima (2015) filmean.

Udako amodio bat filma 1970eko Frantziar landazabalaren eta Parisko kaleen artean kokatuta dago. Alde batetik, gizonezkoak nagusi diren baserri-giro kontserbadorea eta beste aldetik, Parisko kaleetan bor-bor dagoen politika erradikalak aurrez-aurre jartzen ditu Corsinik. Filmaren fokua bere homosexualitatearekin borrokan ari den hogei urteko neska gazte baserritar batengan jartzen du zuzendariak. Delphine gaztearen guraso tradizionalek alaba herriko mutil batekin ezkontzea espero dute, baina Delphinek patuari uko egin eta Parisera alde egiten du. Hirian Carole, talde feminista bat zuzentzen duen neska ezagutuko du eta laster, amodio-historia bat sortuko da bien artean. Delphine eta Caroleren arteko zoriontasunak ordea sekulako aldaketa jasango du Delphineren aita gaixotu eta emakume gazteak baserriko lanetara itzuli beharra izaten duenean.

Faucon-en Fatima (2015) filma, Fatima Elayoubi senarrarekin batera Frantziara emigratu zuen ipar Afrikarraren “Prière à la lune” olerki eta bestelako idatzien bildumaren adaptazio askea da. Aurreneko eszenatik hasita, zenbait alditan pasiboa baina beste zenbaitetan oldarkorra den etsai-giroan, Fatimak egunero jasan beharreko umiliazioak erakusten dizkigu filmak. Lehenengo aldiz Fatimaren alter egoa pantailan ikusten dugunean, emakumeak apenas daki frantses hizkuntza eta inolaz ere ez liburu bat idazteko adina. Senarrarekin bananduta dagoeneko, Fatimak garbitzaile lanak egiten ditu bere bi alabak aurrera ateratzeko. Primeran bereiziriko hiru emakumezkoetan jartzen du fokua filmak. Alde batetik, bere alabak ohitura zaharrak galtzen ari direla ikusita Fatimaren ardura nabarmentzen da, baina ere berean, neska gazteek euren identitate gurutzaketa eraiki beharra agertzen du filmak.

Udako amodio bat filmak honako sari eta aipamenak jaso ditu, besteak beste: 2016 César sarietan – aktore onenaren saria (de France) eta bigarren mailako aktore onena (Lvosky); 2016 Lumiere sarietan – film, zuzendari, aktore (Higelin), gidoi eta musika banda onenari sariak; Sail ofiziala – 2015 Toronto International Film Festival; Locarno F.F. 2015 saritua – variety piazza sari nagusia. Fatima (2015) filmak berriz: 2016 Cesar sarietan film onenari, egokitutako gidoiari eta aktore errebelazio onenari (Hanrot) sariak jaso ditu.

Atzera

Lagun bati bidali





Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak