Albisteak

BLAZE (2018) eta #EMAKUMEEN PLAZERA (2018) filmak eskuragarri Filmazpit katalogoan

2020-03-04

25 urte ondoren, Ethan Hawke zuzendari modura itzultzen zen Sundance jaialdira, Texas Outlaw Music mugimenduaren legenda ezezagun Blaze Foley-ren bizitza pantailaratzen duen Blaze (2018) filmarekin. Bestalde, Barbara Miller dokumentalgileak, bost emakumeren kontakizunen bidez, emakumeen sexualitatearen eta plazeraren errealitate konplexuetara hurbiltzen gaitu #Emakumeen plazera (2018) lanean.

Blaze filma Foley-ren berri munduratzeko egon daitekeen modurik ederrenetakoa da. Hawke zuzendariak Sybil Rosen-enekin batera idatzi du gidoia, Rosen-en memorietan oinarrituta hain zuzen ere. Sybil Rosen (Alia Shawkat) Foley-ren maitale eta bere hitzetan, musa ere izan zen. Abeslariak “ile kizkurdun neska txiki eder judua” deitzen zuen. Filma Foley-ren abesti, istorio eta txistez osatuta dago eta Dickey aktoreak bikain antzezten du haren arima konplexua. Abeslariak Atlanta, Chicago, Houston, New Yok eta azkenik Austin-en zehar bidaiatuz izan zuen bizitza ulertzeko, Hawke-k haren heriotzaren ondoren egin zen irratiko elkarrizketa bat erabiltzen du. Kamerari bizkarra emanda, Hawke berak zuzentzen du abeslari zenduaren lagun-min eta lankide izan zen Townes Van Zandt (Charlie Sexton) eta Zee (Josh Hamilton) harmonika jotzaileari eginiko elkarrizketa. Filmak maite du Foley-ren musika eta behin baino gehiagotan haren abestiak osorik entzuten dira. Blaze opari bat da Foley-ren jarraitzaileentzat eta zeu ere bilakatuko zaitu bat oraindik ez bazara haren musikaz maitemindu.

Barbara Millerren #Emakumeen plazera dokumentalak bost emakume ausart, adimentsu eta zehatz aurkezten ditu, gizarte arkaiko eta patriarkalek eta komunitate erlijioso ezberdinek inposatutako isiltasuna apurtzen: Deborah Feldman, komunitate judu ortodoxotik erbesteratutako idazle amerikarra; Leyla Hussein, Somaliako psikoterapeuta, ablazioaren biktima eta ekintzaile soziala; Rokudenashiko, lizunkeriagatik kondenatutako artista japoniarra; Doris Wagner, kleroaren kide batek sexualki bortxatutako moja ohia; eta Vithika Yadav-agatik, Indiako genero-eskubide eta eskubide sexualen aldeko aktibista. #Emakumeen plazera-k egoera unibertsalak azaleratzen ditu, eta emakume horien borroka arrakastatsua erakusten du, sexualitatearen autodeterminazio-eskubidearen alde eta plazer- harreman berdinzaleagoen alde. Emakume horiek hitz egitea erabaki zuten, eta azken adibide dira bizitzarekiko kemenak, indarrak eta gogoak gizarte egiturak nola alda ditzaketen.

Blaze honako jaialdietan egon da besteak beste: Sundance Film Festival 2018; Locarno International Film Festival 2018; American Film Festival 2019; Munich Film Festival 2019. # Emakumeen plazera bere aldetik IDFA 2018; Documentary Festival Thessaloniki 2019; Boston Jewish Festival 2019 o el Festival Cine por Mujeres de Madrid 2019 bezalako jaialdietan ikusi da eta Premio Zonta Club de Locarno Festival (2018) eta Dok Leipzigen (2018) Epaimahai Interlijiosoaren Saria irabazi du besteak beste.

Atzera

Lagun bati bidali





Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak