Albisteak

FANT 2019 | Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren eskutik azpititulu berriak Filmazpiten

2019-06-06

FANT 2019 | Bilboko Zinemaldi Fantastikoan euskarara itzuli diren filmen azpitituluak eskuragarri daude Filmazpit webgunean. Eskerrik asko, FANT!

+ Gehiago irakurri

MUTAFUKAZ (2017) animaziozko filma eskuragarri Filmazpit katalogoan

2019-05-15

Shojiro Nishimi eta Guillaume Renard-ek Mutafukaz komikia pantaila handira dakarte akzioz beteriko Mutafukaz (2017) animaziozko filma honetan.

+ Gehiago irakurri

TOMBOY (2011) eta THE FLORIDA PROJECT (2017) filmak eskuragarri Filmazpit katalogoan

2019-03-20

Alde batetik, Céline Sciamma zinemagileak haurtzaroa eta sexu-identitatea jorratzen ditu Tomboy (2011) filmean eta bestetik, Sean Baker-ek Floridan turistak erakartzeko guneen kanpoalde txiroetan bizi direnen argazkia dakarkigu The Florida Project (2017) filmean.

+ Gehiago irakurri

FILMAZPIT EMANALDI BEREZIA EUSKARALDIAREN BAITAN “HAPPY END” FILMAREKIN

2018-11-12

Filmazpitek Euskaraldian parte hartuko du Zinemaz hitz eta entzun: “Happy End” film proiekzio eta ondorengo solasaldiarekin. Bertaratzen direnak euskaraz zinemaz hitz eta entzuteko aukera izango dute!

Proiekzioa azaroaren 27an izango da Donostian, Victoria Eugeniako Club Aretoan. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta filmaren emanaldi ostean, Maider Oleaga zinemagileak dinamizatutako solasaldia izango da. Happy End (Michael Haneke, 2017) da ikusiko den filma jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin. Sarrera librea eta doakoa da edukiera bete arte baina beharrezkoa izango da aurrez gonbidapenak jasotzea Victoria Eugenia Antzokiko Leihatilan.

+ Gehiago irakurri

Euskal Zine Bilerarekin elkarlana

2018-09-28

Euskal Zine Bilerak Filmazpitekin elkarlanean ZOOM programa jarri du abian.

+ Gehiago irakurri

THE SWELL SEASON eta GIMME DANGER dokumental musikalak Filmazpit katalogoan

2018-07-05

Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean aurtengo udaran ere bi dokumental musikal gehitu dira Filmazpit katalogora: The Swell Season (2011) Glen Hansard eta Markéta Irglóva-ren arteko egiazko amodio istorioa kontatzen duen filma eta Gimme Danger (2016) The Stooges taldearen ibilbidea Jim Jarmusch-en eskutik.

+ Gehiago irakurri

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak